NORA
EUSKAL HERRIA 06. zenbakia . 2008ko uztaila . 2.50 !
UDARAKO 25 DESTINO
Gar aiak. alea gordetzeko etxeak
Euskara bidaide. Hendaiako Abadia
hiru norabide
Galdamesko meatzeak . Labiaga mendia . Gapeluko zirkoa
NORA
EUSKAL HERRIA
Zuzendaritza eta erredakzioa Javier Pascual.
[email protected] Hektor Ortega.
[email protected] Tel. 94 416 94 30. Fax. 94 416 69 76. Epalza kalea, 8. 4. 48007 Bilbao. Koordinazioa Jesús M. Pérez Azaceta.
[email protected] Diseinua eta maketazioa Edorta Urrutia eta Aurkene Etxebarria. Administrazioa Ane Robles.
[email protected] Banaketa ETXERAINO. Martin Ugalde Kultur Parkea. 20140 Andoain. Tel. 943 30 43 41. Fax. 943 59 01 72.
[email protected] Harpidetzak IRAGARRI. Martin Ugalde Kultur Parkea. 20140 Andoain. Tel. 943 30 35 54.
[email protected] Publizitatea Bixen Larrañeta - Jon Sarasola.
[email protected] EUSKAL HERRIA ALDIZKARIA. Martin Ugalde Kultur Parkea. 20140 Andoain. Tel. 943 31 32 09. Fax. 943 31 31 29. EDIZIOA BIHOTZ BEGIAK S.L. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.
Inprimaketa: Leitzaran - Fotomekanika: ZYMA Lege Gordailua: SS-94-2008 - ISSN: 1888-413X
“A
Bitakora
rratsalde berezia izango da”, diost lagunak. Besotik helduta, goardasolpean, Alde Zaharretik San Antongo zubira egin dugu. Iluntzen dago, eta dendetako argiek konfiantza eman didate. “Aurten udaberria goiz dator” diost lagunak eta, egia da, putzuak hauts horiz markaturik ageri dira. Konparazio poetiko bat otu zaidan arren, ez dut gura nire ciceronearen azalpenak eten, Marzanako zoladura berriaz. San Frantziskon gora, nire herriko batekin gurutzatu gara, eta ezin izan dut pentsamendua saihestu: “Palankatik ote dator hori”, eta beste aldera begiratu dut. “Auzo normala da hau, neska!”, diost lagunak, “begiratu zein denda txukunak”. Liburu-denda baten leihoan geratu gara. Atarietan gizon beltz piloa dago zerbaiten zain, lagunaren zain, bezeroaren zain. “Edo gure zain, agian”, diost lagunak, txantxetan. Mariaren Bihotzaren plazara iritsi gara, baina Arte Erreprodukzioen Museoan sartzeko beranduegi da; hurrengoan ba. Geu gara emakume bakarrak berbere bar honetan. Tea edaten ari dira hemengoak; gu, ardo beltza. Laster, garbantzu-kremak, atunezko brikeak eta meni pastelak jakintsuago sentiarazi didate. Barrako neskak agur esan digu kolonbiar azentu goxoarekin. Gaua da, zirimiriak badirau, eta Maiatzaren 2ko kalean ez dabil inor. “Merkatu txikia jartzen dute zapatuetan”, diost lagunak. Heldu gara La Najara, ibaiondora. Esan diot lagunari: “Badakizu zer gogorarazten didaten putzuek? Beste geografia batzuetako mapak”.
Miren Agur Meabe
Azaleko argazkia: Piraguista ekinean. Alberto Muro.
06 08 26
ihotz begietan 04 BDonostiako hondartza.4Egilea: Santiago Yaniz uskara Bidaide 06 EAntonio Abadia euskalgintzako historian letra larriez idatzitako izena da. Bere euskaltzaletasunak eta bizitza kitzikagarriak oraindik ere erakartzen gaituzte. Eta gainera Hendaiako Aragorri paraje xarmagarrira garamatzate. 4Testua: Alberto Barandiaran. Argazkiak: Oscar Fernandez.
25 destino 08 UUdandarako gaude, etxetik kanpo planak egiteko sasoirik egokienean alegia. Zenbaki honetan 25 aukera batu ditugu, nahierara gauzatzeko. Abentura, ondare eta paisaia, aitzuloak, itsasoa, Aezkoako mendiak eta Iparraldea. Horra hor gure errezetako osagaiak. Adin eta gustu guztiak kontuan hartuta. On egin! 4Testua: Ander Izagirre, Iñaki Alcalde, Itxaro Borda, Jose Etxegoien, Joxemari Iturralde, Txema García Crespo, Txomin Laxalt. Argazkiak: Alberto Muro, Ander Izagirre, Iñaki Alcalde, Jon Benito.
araia 26 GBizkaian eta Nafarroan gorde dira, gehien bat, garaiak. Nekazarien arkitekturaren alerik bitxienetakoa da gurean. Uztak gorde ohi zituzten bertan, hezetasunetik eta saguetatik ondo babestuta. 4Testua: Antxon Agirre Sorondo. Ilustrazioak: Juan Luis Landa.
norabide 30 3Galdames eta Gallartako meatzeak, Labiaga mendia eta Gapeluko zirkua. 4Egileak: Mikel Arrizabalaga, Alberto Muro eta Edurne Elizondo.
3
biho
tz be gie
n ta
Erromatar Legioen kanpamenduak hamaika hiriren hazia ei dira. bere orden geometrikoa kale sare trinkoetan betikotu da. txori begiluzeak erromako armadaren beste arrasto bat topatu du.
Orden
zorrotzean eratuta, antzinako kohorteak nola, gaurko eguzkiaren semealabek koadrikulaz koadrikula jabetzen dira hondarrezko gatazka eremuaz.
Atzean dorreak, aurrean infanteria eta erdian ezkutuak.
Orain zelatariak baino ez daude. Baina, lasai, gerlari multzoa laster agertuko da. eta orduan...
4
5
a Santiago Yaniz
euskara
bidaide
BADI A A
Ipar eta Hegoa bereizten duen tokia
t Alberto Barandiaran a Oscar Fernández
Sa nta An am utu rra
Hi ge rb ur ua
Afrikan zehar ibili eta gero, Hendaiako Aragorrin altxatu zuen Antonio Abadiak bere egoitza. Bertan munduko hizkuntza askori egin zien leku.
Donibane Lohizune Zokoa
B
ukaeran, bunker bat dago. Parean, Urtubia Urruña hor behean, N-I0 Hendaia itsaslabarrak. Aurrean, itsasoa, aparraren tonu Pausua N-1 zurixkekin, harroa; batzuetan urdin, Irun A-8 Biriatu gehienetan berde, berde esmeralda iluna. Ezkerraldean, Dunbak, Aiako Harrietatik aspaldian jaurti omen zuten harkaitz parea. Harantzago, Hondarribia. Eskuinaldean, urrun, Donibane Lohizune. Urrunago, Baiona. Abadia gaztelua
Talaia honetatik, gure azpian, Kretazikoa ikusten da. Ezker-eskuin, xx. mendeko eraikinen itzalak. Gibelean, belardi harroa. Hau Abadia da, Aragorri ingurua. Iparra eta Hegoa bereizten duen tokia. Antonio Abadiak erosi zuen 1860an, Afrikan barna ikerketak egiten aritu eta gero Euskal Herrian finkatzea erabaki zuenean. 360 hektarearen erdian, jauregi neogotikoa altxatzen da. Hendaiako hondartzatik, itxura ponposoa dauka. Baina ez da Abadiaren gazteluak Aragorriri izena ematen diona. Inguru hau da berezia. Babestoki aparta hau, Bidasoako bokale osoa menderatzen duen muinoa. Hamalau hizkuntza Sarreratik abiatu eta berehala, Larre Etxea agertzen da, informazio gunea. Abadia osoa Aita zuberotarra zuen. Ama, irlandarra. Frantzian ikerketa zientiFrantziako itsasbazterrak babesteko erakunfikoengatik ezaguna bada ere, Euskal Herrian euskal kulturaren alde dearena da gaur egun. Abadiako Adiskideak egindakoek eman zioten onespena. Hamalau hizkuntza zekizkien, elkarteak hainbat jai eta topaketa antolatzen tartean gaeliko eta euskara noski. Berak bultzatu zituen XIX. menditu urtean zehar, eta gazteluaren eta inguruadeko Lore Jokoak eta Bonaparteren laguntzaile handiena izan zen euskararen lehen mapak osatzeko. ren ezagutza bultzatzen du.
Ziburu
Jakintsu osoa zen Abadia. Geografia, geologia, geodesia, astronomia, fisika, biologia eta etnografia landu zituen, eta Frantziako Zientzien Akademia zuzendu zuen. Etiopiako amarina hizkuntza nagusiaren hiztegia osatu zuen, 3.000 hitzez, eta handik eskuizkribu sorta ekarri zuen. Euskararen gainean ere idatzi zuen. "Travaux récents sur la langue basque" (1859), esaterako. Euskara gutxi erabili zuen, baina "Zuberoatikako gutun bat" argitaratu zuen lapurtera ederrean. Agosti Txaho-rekin batera, gramatika lana plazaratu zuen: "Etudes grammaticales sur la langue euskarienne". Aitzin-solasa Abadiarena da: euskararen berezitasunak aipatu eta bibliografia eman zuen, orduko hoberenetakoa. 6
Markatutako xendetatik barna, gero eta nabariago aditzen da kresalaren usaina. Itsaslabarretako olagarroek fama handia zuten aspaldian. Hondartza txikitxoak edo, hobe esanda, bainua hartzeko toki franko dago, baina aldapak ez dira errazak. Famatuena Loiakoa da, Txurruka irlatxoarekin. Udaberriko garai hau da gazteluaren handitasuna bere neurrian ezagutzeko egokiena, udako turista saldorik gabe. Eraikina zaharberritu dute gainera, barrutik eta kanpotik. Hamaika urte eman dituzte egokitze lanetan. Aitzinaldearen hezetasun arazoak konpondu ondoren, barruko altzariak eta oihalak garbitu eta, behar izan denetan, aldatu egin dituzte. Ustekabeko moldaketa lanak ere izan dira, inbentarioa egin bitartean azaldutako kalteak konpontzeko. Altzari batzuk, esaterako egongela handiko armairu txinatar lakaduna, Parisera eraman zituzten. Gela zabaletan, Afrikatik ekarritako irudiak daude, fetitxeak eta oroigarriak. Hau izan baitzen Antonio Abadiaren atsedenlekua. Hemen dago urteetan mundu zabalean bildu zuena.
B
erriki, oinez eta bizikletaz egiteko xenda osatu dute Hendaiako hondartzatik ia Baionako bokaleraino. Abadian barna, Donibane Lohizunera doan itsasertzeko bidearekin lotu daiteke ibilbidea. Itsasotik gertuago, ezin.
Baina Abadia, nolanahi ere, kanpoaldean da berezi-berezia. Aragorrin. Bunker horren gainean, iparra, hegoa, mendebala eta ekia seinalatzen duten irudiak zizelkatuta daude. Lauburuak, maskorrak eta izarrak. Norabide bat ere bai: 1,45 W; 43,23 N. Hor dago irudikatzen eta amets daitekeen guztia. Gida batean sartzen ez dena.
7
UDARAKO
25
DESTINO Hurrengo orrialdeetan udan egiteko moduko aukera sorta polita proposatuko dizuegu, adin guztiak eta gustu gehienak kontuan hartuta. Gure herrian ondo pasatzea denon eskura dago eta.
Sopuertako Abentura Parkea. Alberto Muro. 8
9
A
UDARAKO 25 DESTINO 16 18 1
14
17 10
19
23
BENTURAK
22 20
15
21 8
25
5 3 4 6
24 7
9
11
12
2
10
TX
1 Sopuertako abentura-parkea 2 Sobrongo Parkea 3 Iratiko oihana, Aezkoa 4 Garralda, Aezkoa 5 Iratiko oihana, Aezkoa 6 Abaurregaina, Aezkoa 7 Margoak Gazeon eta Alaitzan 8 Orozko ibarra 9 Artetako museo etnografikoa 10 Sasiola (Deba) 11 Aiarteko harrobietatik Santa Maria katedralera 12 Garde (Erronkaribar) 13 Bernedotik Oionera
14 Bolibartik Ziortzarako harbidea 15 Txuringadi (Larraul) 16 Lekeitiotik Ondarroara oinez 17 Santa Klara (Donostia) 18 Euskal Herria ontzia 19 Berroeta (Lapurdi) 20 Donibane Garazi (Nafarroa Beherea) 21 Ezterenzubi (Nafarroa Beherea) 22 Mondarrain-Artzamendi 23 Sastarrain, Zestoa 24 Araotzeko kobazuloak (Oñati) 25 Aramaioko Nardin aitzuloa
1
itzulera Sopuertako abentura-parkea
Frantzian, zuhaitzetako jolas-parkeek aspaldi samar lortu zuten arrakasta; gaur 400en bat dira halako jolastokiak. Euskal Herrian Sopuertakoa izan zen lehena ateak zabaltzen, Enkarterriko bihotzean. Zuhaitzetako abentura-parkeak natura bisitatzeko beste modu bat eskaintzen du, dibertigarria eta berezia. Erdi jolas, erdi kirol, hainbat ibilbide egokitu dira horretarako, basoarekin hartu-eman estuan. Eta, garrantzitsuena, ibilbideak denontzako modukoak dira, lau urtetik hasita. Hala, adibidez, ibilbide “horia” da samurrena: rokodromoa, Asiako oihanetan ugari diren zubien erako pasabideak eta tirolina txikiak gainditu behar dira. Hurrengo ibilbideetan zailtasunak gero eta handiagoak dira. Gorria da gaitzena, abenturazale amorratuentzat aproposa. Lianak eta sokazko zubiak igaro beharko ditu zirkuituan ausartzen denak. Tarzanen beraren trebetasuna beharko du. Nolanahi ere, segurtasuna erabatekoa da. Informazioa: www.sopuerta-abentura.com
A CRESPO CÍ
2
Abentura
Alberto Muro
Ebro ertzean
Sobrongo Parkea
Ebrok gurean aurreneko pausoak ematen dituen inguruan, abenturak Sobron du izena. Azken haitzarteetako batean igarotzen da ibaia bertan, Arabako eta Nafarroako erriberara zabaldu aurretik. Arroilan hainbat aukera eta zerbitzu daude dibertsiorako: kayak ibaian edo urtegian, eta txango dibertigarria goietan. Parkean egitura bitxia jaso dute, dorre, tirolina eta pasabide esekiekin. Aireko abentura zorabiagarria bizi liteke bertan. Bidea errazagoa edo zailagoa izan daiteke, norberaren trebetasunaren arabera. Zubi tibetarrak, pasabide eskegiak, rokodromoak… zer ez dago abenturaren eremu horretan. Umeentzat ez ezik, helduentzat ere bada. Ausartzen denak hiru tirolinatatik jauzi egiteko zirrara probatuko du; 25, 45 eta 100 Ebro ibaiko pi metrokoak dira tirolinak. guak Sobro raIbilaldiak eta mendi bizikleta egiteko zain dauzkagunen So puertan beza. Eta ibilbide gidatuak ere eskaintzen ditu abentura ere la , bai. Sobronek Arzenako mendilerroan. Informazioa: www.aventurasobron.com
Alberto Muro
ABENTURA AEZKOA ONDAREA ITSASOA IPARRALDEA KOBAZULOAK
Tarzanen
A GAR EM
A GAR EM
A CRESPO CÍ
TX
13
11
dugu. Berehala bide zahar eta zabala dugu. Berrendipea errekaren ondotik igoko gara. Borda bateraino heldu, eta erreka aldera joko dugu, eskuinetik igoz, bidexka aurkitu arte; haitzetan bertan ireki zen bidea. Haitza pasatu ondoren, errekaren norabidea mantenduko dugu; gertu muino bat igo, lehen borda aurkitu arte. Paisaia aldatzen da. Pagadia utzi eta Hiriberriko bordak ditugu, zelaiz inguraturik. Xarmagarria. Buelta emanen diogu OIE EG
N
4 aldera jaitsiko gara errepidea topatzeko. Ondoan, Ariztokian, Arrigorri behatokira igoko gara, haitz batetik hariztia eta Irati ugaldea ikusteko. Hegoaldera jaitsiko gara, errepidea jarraituz, bihurgunean zementuzko pista bat aurkitu arte, (600 m). Hariztian barna jaitsiko gara, eta bidegurutze argi batean, ezkerreko pista nagusia utzi, eta eskuin aldera joko dugu, ubidea aurkitu arte, Olaldeako
inguruari, Auztarriko maldaraino. Sarrera sastrakaz beterik dago; beraz, tentuz bilatu bidea. Sartu ondoren, ez dago galtzerik. Ordu laurdenean Gibeleko usategietan gaude. Jaisteko, berehala utzi pista eta zuzenean jo, hasieran ezpel eta larre artean eta gero pagadian. Bi aldiz pistarekin topo eginen dugu, eta bihurgune batean, bi usategi ikusten dira. Jaitsi zuzenean pagaditik, garbi baitago. Behean, berriro pista hartuko dugu itzultzeko.
Beteluko hariztia Garralda, Aezkoa zentral hidroelektrikoa elikatzen duena. Zubitxoa pasatu, eta xendarik gabe jarraituz, ia zuzenean Irati ugaldera, Garraldako errota zaharreko aztarnak aurkitu ditugu, ugaldetik gertu. Leku xarmanta da hamaiketakoa egiteko, haritzez eta gaztainondoz inguraturik. Itzulia bide beretik eginen dugu, antzinako bidea, Arrigorriraino igotzen dena, sastrakaz itxita dagoelako. Ibilbide osoa: 6 km. Nahiko erraza.
n) (argazkia Orbaizeta ri arteko er ib eta Hir dago mendietan ea eta ip d Berrenr ikusgarria. bere iba
Jon Benito
12
A
Iratiko oihana, Aezkoa
EZKOA
Jon Benito
OIEN EG
5
Mendilatzeko bira Iratiko oihana, Aezkoa
Orbaitzetatik Irabiako bidea hartuko dugu, Arrazola aisialdi gunean aparkatzeko. Zementuzko pistatik 100 m egin, eta ezkerrera jo, “Robles” pista igotzeko. Malda gogorrak dira. Halako plaza batean bukatzen da, pago eta karst paisaian. Ezker aldera joko dugu, tirabide bat hartuz, baina berehala utziko dugu, eskuin aldera joateko. Ondo aurkitu behar da bidea. Argi da, baina karsta denez, kontuz. Bidetik karsta erraz gaindituko dugu, Azpegiko larreetaraino. Zelaiok basoan sartu gabe zeharkatuko ditugu: hasieran mendebaldera, gero hegora, zementuzko pista aurkitu arte. Azpegiko aterpea baino lehen, basoan ezkutaturik, lurrezko bidea hartuko dugu, Mustakolarreako bidea. Marka zuri-berdeei segi, Larraka auzora arte, Orbaitzetako Olaren gainean. Zementuzko pistara jaitsi, eta bidea segi jaitsi gabe: marka zuri-gorriak ditu. Zementuzko pista lurrezko bihurtu eta Arrazolara eramango gaitu. 12 km.
OIEN EG
6
Gazteluen ibilbidea Abaurregaina. Aezkoa
Euskal Herriko herri altuenean gaude. Zerealde auzoan hasiko gara. Harrobiko bideko azken etxean zurezko seinaleak San Migel ermitarako bidea markatzen du. Ermitako hondakinetan zutik dirau arku gotiko batek. Ezpelen artean igoko gara. Seinaleak jarraituz, Mauletxeko hartziloarekin eginen dugu topo. Aterpe eta elur zilo gisa erabili izan dute. Hortik bideak amildegira eramango gaitu. Harrizko zubitxo bat pasatu ondoren, begiratokira helduko gara. Gazteluberriko kaskoan gaude. Ez dago gazteluaren aztarnarik. Aezkoa zati handi bat ikusten da bertatik. Eskuinean Gazteluandia mendixka dago, eta artean, Gazteluarteko bidea. Ipar ekialdera, Gazteluzar mendixka. Gazteluberriko kaskoa zeharkatu eta muinoaren ekialdean, defentsa harresi txikiak aurkituko ditugu. Bideak berriz ermitara eramanen gaitu. Ibilbidea: 1,5 km. Oso erraza. Bide osoa zuri-berdez markatuta dago.
Jon Benito
3
Berrendipea
JOSE ETX
Bidea Garraldan hasten da eta herriko bi errota elkartzen ditu. Zeharkatuko dugun hariztia, Europako kandugabe motako onenetarikoa omen da. Txangoa Garraldako Errotaberrin hasiko dugu. Ondoko bidean sartuko gara, Arrigorrira. Aldrebes egon arren, bide erdian marra zuri-berdeak aurkituko ditugu. Markak utzi eta eskortaraino jarraituko dugu, eta hura pasatu ondoren, ezker
N
JOSE ETX
JOSE ETX JOSE ETX
Hona hemen Berrendipea errekaren ibar xarmagarria, 14 km-ko ibilbidea. Orbaitzeta pasatu eta Altzateko akueduktua baino lehen, lurrezko pista batean sartuko gara. Aparkatu eta oinez hasi. Lehen bidegurutzean goitiko bidea hartu, eta km bat eginda, zurezko seinalea -Irabiara- utziko dugu Irati ugaldera jaitsi eta pasatzeko (zubirik ez, bakarrik zementuzko zorua). Pistatik igo 800 metro eta bihurgune handi batean bidexka
OIE EG
Mendilatzeko bira
Orbaizetako Olaren (goiko argazkia) gainetik doa. Argazki txikian, Hiriberri.
13
Jon Benito
Adituen ustez, 1967an Gazeoko elizako presbiterioan aurkitutako margoak Euskal Herriko fresko gotikoen alerik onena dira, eta penintsulako iparralde osoan ere ez dute parekorik. Historia sakratuan barnako ibilbide honek argi islatzen du zer-nolako bizitasuna izan zuen Donejakue bideak Arabako bazter horretan. Ibilbidean, noski, hor dira Hirutasuna eta Jesus gurutziltzatua, baina, baita “Pedro Boteroren galdara” ere. Ez alferrik, joera franko-gotikoari egozten zaie margo hauen estiloa. Santiagorako bidean ezinbesteko geldialdia zen Gazeo erromesentzat eta haien eskutik iritsi zen eragin hori. Frantziskotarrek ekarritako espiritualtasun berria irudikatzen dute freskoek: Jainkoa pertsonengandik hurbilago. Hala, erromanikoaren gelditasunaren eta zorroztasunaren aldean, aurpegi gizatiarragoko Jainkoa agertu zen garai hartan –xiv. mendean–, Jainko naturalagoa. Gazeoko osagarria Alaitzan dago. Han, inguruko eguneroko egoerak islatzeko saioa egin zuen margolariak. Gazeo eta Alaitza N-1 errepidean daude, Aguraindik hurrean.
A CRESPO CÍ
8
Anuntzibaitik Itxinara Orozko ibarra
Orozko ibar bizia izan zen Erdi Aro gorabeheratsuan; egun, oraindik ere gordetzen du garai haietako arnasa eta lorratza. Erdi Aroko ordainlekuaren tokian xviii. mendeko Anuntzibai zubia dago. Arkua da zubiaren osagairik nabarmenena: bi lehoi, armarri eta gurutze-bidearekin dago apainduta. Anuntzibaiko multzoaren atari dotorea da, Laudio ertzean. Jauregia, San Migelen baseliza eta errotaren eta burdinolaren hondakinak aurkituko ditugu multzo horretan. Bizkaiko bigarren udalerririk zabalena da Orozko. Alabaina, 103 km koadroetan apenas bizi dira 2.000 lagun, hiru dozena auzo koskorretan barreiaturik. Mugarragan San Migel baseliza dago, xiv. mendekoa, ibarreko zaharrena. Aurreraxeago, Aranguren dorrea. Merezi du, merezi duenez, goiko auzoetara jotzea, bideari azken dotorea emateko. Zaloan, baseliza erromaniko-gotiko zaharkitua dago, Andra Mari hain zuzen. 1385ean bazen haren berri. Eta Urigoitin, postal ederra agertuko zaigu begien aurrean: baserriak San Lorentzo eliza neoklasikoaren itzalpean eta Itxinako kareharrizko harresia atzean.
Orozkon bezala , herri ondarea Artet an ere protagonista da , Ulibarrenari esJose (beheko argazkker ia).
Jon Benito
GIRRE ZA
Jose Ulibarrena eskultoreak zibilizazio baten ondarea bildu du: hamar mila pieza dauzka Artetako Fantikorena etxean, apal, bitrina eta eskaileretan, zoru, horma eta zutabeetan, 278 metro karratuko hiru solairuen azken zentimetroa bete arte. Iltzeak, kurrikak, ingudeak, alanbikeak eta hauspoak; zapatak, jantziak, maindireak; giltzak, txanponak, ordulariak; hezurluzatzaileak, sanbenitoak eta tresna kirurgikoak; hilarriak, kutxak, upelak eta beste ehunka pieza. Guztiak elkartuz gero, gure arbaso “eguzko”en bizimodua eta historia ikus daitekeela dio Ulibarrenak. 14
9
Zibilizazio bat 10.000 piezatan Artetako museo etnografikoa
Bera da museoko piezarik bereziena, bere azalpenek argitzen dute pieza biltegi harrigarri honen zentzua: zibilizazio oso eta buruaski bat ikusten
Ander Izagirre
Margoak Gazeon eta Alaitzan
A N DE R I
TX
Orozkoko ondare arkitektonikoa xumea bezain ederra da. Baserriak eta Zaloako eliza, lekuko dira.
O A GAR EM
A GAR EM
7
NDAREA
Fresko gotikoak Arabako Lautadan
TX
A CRESPO CÍ
du hemen Ulibarrenak. Eta frogak erakusten ditu: eguzkoen sormenetik irten ziren bai demokrazia (batzarrak eta auzolanak) baita express lapikoa ere (egurrezkoa, erroskaz ixten dena), kubismoa (tapizetako marrazkietan), trailerra (Lizason jasotako atoidun gurdia) edota psikoanalisia (Juan de Huarteren “Examen de los ingenios” liburua, XVI. mendekoa). Arbasoen hizkuntza, estetika, lanbideak eta gizarte antolakuntza jaso ditu Artetak: “Munduan egoteko gure modua zen”. Telefonoa: 948.32.80.34 15
Jon Benito
Ikusgarria da , zinez, Gasteizko katedr zaharra. Apalagoal baina bitxia , Sasiolaka, komentua (behean).o Alberto Muro
10
Sasiola (Deba)
Ander I
16
zagirre
Deba eta Mendaro arteko ibaiertzean harrizko nabe handia altxatzen da, ahaztuta, sastrakek janda, lapurrek profanatuta. Sasiolako komentu frantziskotarra da, 1503koa, Gipuzkoako hondakin ezezagun eta harrigarrienetako bat. Alboko Sindika etxeko Pedrok eliza erakutsi ohi die bisitariei: intxaur beltzezko erretaula barrokoa, buruak eta besoak galdutako estatuak, harlauzen azpiko giza hezurrak… Baita klaustroa izan
zena, biltegiko hormak eta inguruko arrastoak: errebote kantxa, baserri bihurtutako ospitalea, galtzada, zubiaren oinarria, txalupetako kaia... Sasiola bide-korapilo historikoa izan baitzen: kostako galtzadak hemen zeharkatzen zuen Deba ibaia, berebiziko merkataritza-trafikoa zuena, batez ere Gaztelako artilea, burdina eta bakailaoa. Merkatari, olagizon, erromes, marinel eta soldaduen hotsak aspaldi itzali ziren. “Eta orain”, galdetzen du Pedrok, “zeini axola zaizkio horma hauek?”.
Gipuzkoako Foru Aldundia
Kultura eta Euskara departamendua
A CRESPO CÍ
A GAR EM
A N DE R I
Komentu ahaztua
TX
GIRRE ZA
11
Harri gotikoen ibilbidearen arrastoan
Aiarteko harrobietatik, Trebiñutik, atera ziren duela 700 urte Santa Maria katedral gotikoa eraikitzeko erabili ziren harriak, baita Gasteizko Erdi Aroko auzo gehiena eraikitzeko erabili zituztenak ere. Idi-gurdi haiek zeharkatzen zuten bidea berreskuratu egin dute oraindik orain, Santa Maria katedrala Fundazioaren ekimenez. Aiarten abiatzen da ibilbidea, antzinako harrobietarantz. Aiarte herrian, etxe bakarrean bizi da jendea gaur egun; harrobiak, berriz, Gasteizko basoetan daude. Iparraldean, pagadi itzaltsuen artean igarotzen da bidea; hegoaldean, aldiz, amezti, erkamezti eta artadien artean. Baso horiek denak atzean utzi ondoren,
Aiarteko harrobietatik Santa Maria katedralera Kutzemendiko kastrora iristen da ibilbidea. Araban gizakiaren presentziaren berri ematen duen lekukotza antzinakoenetakoa da aztarnategi hori. Olarizutik behera, Olarizuko etxaldean etorriko da hurrengo geldialdia; probintzia osoan ardibide batekin lotura gehien izan duen lekua da etxalde hori, eta gaur egun aisialdirako gune bikaina bilakatu da. Gasteizko Santa Maria katedralean eta hiriaren harresian amaituko da txangoa. Katedralaren dorrean Aiarteko hainbat harri-mota aurki daitezke, hala nola, lumakela eta kareharri dolomitizatua. Katedralari buruzko informazio gehiago: www.catedralvitoria.com. 17
A XEM RI
RR ITU
JO
Ibilaldi hau lasaia bezain ikusgarria suertatuko zaigu, denbora guztian beherantz joango garelako eta paisaiak halako edertasuna duelako; hasi –nolabait esateko– Kantabria mendien magaletik, hortxe kokatzen baita Bernedo herria (710 metroko altitudea dauka) eta Ebro ibaiaren ia ertzean amaitu arte, Oion herrian (440 metroko altitudea). Leku altu eta heze batean hasiko gara, beraz, Ebro ibai ondoko lehortasunera iritsi 18
AL D E
13
arte. Hori guztia, betiere, paraje ezin ederragoez gozatuz. Bernedo herritik abiatuz, eta beherantz goazela, ezker-eskuin aurkituko ditugu Lapoblación, Meano eta Kripan herrixkak. Ez luke gaizki egingo bidaiariak, abiatu aurretik, Meanon bertan ogi txorizoz betea (pan preñado esaten diote) erosiko balu. Ekoran, Lantziego herrixka ikusteko parada izango du eskuinerantz, eta
Mendia eta ibaiertza Bernedotik Oionera harantzago, Guardia hiria, muino baten gainean harro-harro igota. Begiak mahastien edertasunarekin gozatzeko aukera ematen digu ibilbide horrek eta, gainera, behin Oionera iritsita (beraz, oso gertu Errioxako mugetatik), ardo ederrez saritzeko gure ahalegina. Denbora guztian beherantz joate horrek eta parajearen lilurak, ez luke ikaratu behar inor bidaia hau prestatzeko momentuan.
14
Askatzaileen bidea
Alberto Muro
Bolibartik Ziortzarako harbidea
Etsai zaharrak ziren Ziortza eta Bolibar. 1051ean bazen Molinibar, gaurko Bolibar, herri monasterioduna. Eta 968an, herritarrak Gerrikaitzen mezatan zeudela, arrano batek burezurra heldu eta ibarraren beste aldera eraman ei zuen. Han egin zuten Ziortzako ermita. Biak norgehiagokan aritu ziren merkataritza eta nekazarien zergak kontrolatzeko, eta biek eraiki zuten eliza bana. Ziortza kolegiata izendatu zutenean Bolibar bere menpe jarri zuten. Eliza horretatik abiatuko gara, jatorriz x. mendekoa den Santo Tomas zaharberritutik. Gertu dago Simon Bolibar museoa, Askatzailearen bizitza kontatzen duena. Eta gertu dago Ziortzarako harbidea ere. Horixe da igotzeko modurik ederrena: gurutze-bidea egin, sarrerako arkua zeharkatu eta kolegiata gotikoa bat-batean topatu. Bisitak: www.monasteriozenarruza.net, www.simonbolivarmuseoa.com
GIRRE ZA
15
Errota biziduna Txuringadi (Larraul)
Joxe Anjel Zumetak, Txuringadiko errotariak, badaki bisitaria ahozabalik uzten. Uraren garrantzia azaltzen dio lehenik (errekek urtetan Usarrabiko burdinola eta errotak nola mugitzen zituzten) eta batbatean ate bati tira egin eta uren indarraren froga zaratatsua agertzen dio. Uhatea zabalduta, botanako urak jausi eta abian jartzen dira, burrunbadaz, poleak, uhalak eta gurpilak. Hauek bultzatuta, ziztu bizian mugitzen dira zerrak, eskuilak, esmerilak, zulagailua… “Gipuzkoako aroztegi hidrauliko bakarra da, Zeraingoarekin batera”, dio Zumetak. Gerraostean Guardia Zibilak errota itxi eta errotariak, gauez, ehotze klandestinoan nola ibili ziren ere kontatzen du. Asteasutik Errekabailararantz doan errepidea hartu eta lehenengo kilometroan helduko gara Txuringadi baserrira. Larraulgo itzulia (PR GI-116) oinez eginez gero ere, bertatik igaroko gara: Larraulgo plazan hasi (museo etnografikoa gertu dago) eta Txuringadi errota, Olazar burdinolaren arrastoak eta herriko baso eta landak zeharkatuko ditugu (7,4 km). Hitzordua: 943.690.802. Sarrera: euro bat. Gipuzkoako Foru Aldundia
Kultura eta Euskara departamendua
Ander Izagirre
RE
A N DE R I
GIR
Jon Benito
Iñaki Alcalde
Baselizak Zuberoa izena izan arren, ez du Xahoren sorlekuarekin zerikusirik. Huescako mugatik gertu, leku paregabean dago, Calveira mendiaren hego magalean, izei eta basa-pinuen zuhaiztian murgilduta. Ermitaren inguruko edozein tokitatik ikuspegia izugarria da, are eta gehiago ilunabarra bertan harrapatzen bagaitu. xvi. mendean eraikitako baseliza hori oso kutuna da Garden, baita Erronkariko haran osoan ere. Izan ere, gaur egun, urtean lau erromeria egiten dira, zein baino zein jendetsuagoa. Erromesei behar den bezalako harrera egiteko, ermitan eta ermitauaren etxean berriztapenak egin dituzte oraindik orain. Bidaiariak, besteak beste, pulpitu eta erretaula gotikoak inoiz baino distiratsuagoak aurkituko ditu. Bestalde, ermitauaren etxean, ia 100 lagunentzako txokoa prestatu dute. Horrez gain, bisitariak Zuberoako Andre Mari ermitara iristeko mendiibilbide zirkularraz gozatu ahalko du. Ansorako errepidean bertan, 5. km puntuaren paretik, zuriz eta berdez markatutako bidea abiatzen da (760 m – 0´). Hasierako maldak gainditu eta gero, ibilbideak goiko mendiko pista batekin bat egiten du. Ermitaraino, aldiz, bide estu-estu batetik iritsiko gara (1.040 m – 1 ordu). Bide-zidor berdina jarraitu behar da errepideraino jaisteko, kasu honetan, maldan behera (1,45 ordu).
ER IZA
Garde (Erronkaribar)
ND
IÑAKI A
Zuberoa baseliza
12
A
zoko Erronkaribarreko o batean Zuberoak ita Ama Birjinaren erm dago, erromesak noiz etorriko zain.
A LD E LC
Ziortzako kolegiata,
arranoak seinalatu,
ei zuen lekuan. Behean Bolibarko museoa eta Txuringadiko errota.
19
GIRRE ZA
Jon Benito
20
17
Sugandilen uhartea Santa Klara (Donostia)
Oso biztanle bereziak izan zituen Santa Klara uharteak xvi. mendean: hara bidaltzen zituzten izurriteetan kutsatutakoak. Ondorengo mendeetan ermita eta itsasargia besterik ez zuten eraiki eta, irla urbanizatzeko egitasmo ugari izan diren arren (kai handia, txaletak, baita Kontxako badia zeharkatuko zuen trenbide bat ere…), bere horretan heldu zaigu. Asko dira udan Kontxatik eta Ondarretatik uhartera igerian iristen direnak; askoz gehiago, jakina, Donostiako kaitik maiz ateratzen diren txalupetan doazenak. Egun pasa egiteko primerako osagaiak baititu Santa Klarak: hondartza txikia (Donostiako laugarrena… itsasbehera denean), bi taberna, mahai ugari hainbat zelaitxo eta txokotan, eta uharteari itzulia ematen dion ibilbidetxo xarmanta. Nahikoa da ordu erdia, patxadaz, itsaslabar zorabiagarrien ertzetik paseatzeko, badiaren bistekin gozatzeko, itsasargiraino igotzeko eta basoko gerizpetik hondartza eta ontziralekura jaisteko. Biztanle bereziena antzematen saia gaitezke: Podarcis hispanica sebastiani, Santa Klaran eta Urgull mendian soilik bizi den sugandila. Gipuzkoako Foru Aldundia
Kultura eta Euskara departamendua
A CRESPO CÍ
18
Ibaiadarraren memoria Euskal Herria ontzia
Bilboko ibaiadarraren ertzetan jaio direnen oroimenean ez da inoiz galduko “gasolinoen” irudia, Ibaizabal ertz batetik bestera –Areetatik Portugaletera, Erandiotik Sestaora edo Lutxana batetik bestera– gurutzatzen zuten ontzi haien estanpa. Lanak edo etxeko beharrek akuilatutako zeharkaldiak ziren. Denboraren gurpilak azkar egiten du jira, eta gaur, beharrez baino plazer hutsez bidaiatu liteke ibaiadarrean. Euskal Herria ontziak ematen digu aukera. Portugaleteko ontzizainek erosi zuten. Berez, Portugaletetik abiatu eta Santurtzi eta Algorta lotzen ditu, baina bestelako txangoak ere eskaintzen ditu, taldeei egokituak, denbora muga jakinik gabe, ontziaren konpasean. Bilbotik Getxoraino izaten dira. Bilboko Udaletxean hasi, Guggenheim Museoa eta Euskalduna Jauregia lako bitxi arkitektonikoei egiten die so, Navaleko ontzioletan sartu-irten bat egiten du eta zubi esekiaren azpitik pasatzen da Abrara iritsi baino lehen. Informazioa: www.turismoriabilbao.com
Goian, San uhartea aireta Klara Behean, Leke tik ikusita. Ondarroa aritio eta teko
kostaldea.
Alberto Muro
errepidetik 150 m egin eta eskuinetik Leagiko dorretxera joko dugu. Bertatik gurdibidetik Iturretara eta, ondoren, Zelaiara. Auzo horren sarreran, harrizko gurutze bat dagoen lekuan, eskumara jo Iturretara doan errepidetik. Seinale batek Kalamendira igotzeko bidea adieraziko digu (gailur horretatik Asterrikara jaitsi gaitezke). Bestela, errepidea segi eta laster azalduko zaigu, eskuman, biltegi itxurako sagardotegia. Haren atzealdeko basabideak hartu behar ditugu, U itxurako bailaratxo soildua inguratu eta basora doan pista hartzeko. Atoan Latrosuloko iturria topatuko dugu eta eukalipto eta pinuen artean ibiliko gara Asterrikaraino. Baserri artean eramango gaitu hormigoizko pistak Antiguako Amaren elizaraino.
TSASOA
Alberto Muro
Lekeitiotik Ondarroara oinez
A N DE R I
Alberto Muro
Errepide bihurriak lotzen ditu Lekeitio eta Ondarroa itsasertzetik, baina ibiltariak badauka beste aukera bat: barnetik, 3 orduko paseoan kostaldeko landa paisaiak ezagutu. Lekeitioko Santa Maria eliza gotikotik abiatuko gara. Isuntzako zubia zeharkatu eta Karraspiora heldu baino lehen eskuineko bide bat hartuko dugu gorantz. Hurrengo bidegurutzean ere gorantz, Hotel Villa Itsaso erreferentziatzat jota. Erret bidea agertuko zaigu, bere jatorrizko harriekin. Etxea ezkerrean utzita, gorantz segituko Goian, Lekeitoko dugu Loibe baserriraino. Gurportua , bere ontzi , koloredunekin. Behean dibide batetik Likoara helduko Santurtzikoa Eus ik. kut bar a rri He gara. Etxeak miretsi ondoren, kal
I
A GRA EM
A N DE R I
16
Itsasertz bihurria
TX
GIRRE ZA
21
XALT
19
Haitzarte sekretua Berroeta (Lapurdi)
Berroetakoa ibilbide itzela da, urte osorako. Sarako aitzuloetako aparkalekua baino ehun metro lehenago abiatzen da. Ondo markatutako bidea gorantz doa eta Sararen ikuspegi ederrak eskaintzen ditu. Larrunek bere eki eta hegoaldeko aurpegiak erakusten ditu. Mugarriek erakusten dute bidea lepo koskor bateraino. Gurutzea dago lepoan bertan (450 m). Han gara konturatu orduko. Bidezidorra utzi eta Atxuriako harresirantz joko dugu eta luzeka zeharkatuko. Orduan sartuko gara Berroetako haitzarte magikoan. Atxuriako hormatik libratutako harritzarren artean bilatuko dugu bidea, sigi-saga. Anitz txondorplazaren aztarnak ikusiko ditugu. Haitzartea Atxurian (650 m) bermatzen da azkenik. Zidor ederrak inguratzen du hego-ekialdetik, larre zabalak mendean hartuz. Txilar artean hainbat bidexka igotzen dira Atxuriako ertzera. Horietako bati jarraituz iritsiko gara gailurrera (766 m). Arrasto zuri-horiei segi eta, ipar-ekialdeko saihetsetik, abiapuntura jaitsiko gara. 3,30 h. 22
RDA BO
Garaziko
20
merkatua
Donibane Garazi (Nafarroa Beherea)
Astelehen oroz zabaltzen da, mendeen gauetarik gaurko argiraino, Garaziko merkatua. Karrika nagusiaren bi aldeetan pausatzen bezala da eta goizetik arras jendea dabil erosketak egiten, ekoizpenak dastatzen edo ostatuetan denbora edaten. Jendea bertara batez ere Garazi, Baigorri eta Oztibarre haranetarik biltzen da, hitzordu ekidin ezina bailitzan. Astean behin Garazi autoz emokatzen da eta udaran irudi luke hiri handiagoetako bideetan gaudela geldituak. Azken urteotan, desbideraketa proiektuak sortu dira, oraindik gorpuztu gabe. Nafarroa Beherean, Donapaleun eta Garazin daude merkatu ospetsuenak. Gozo da, edozein sasoitan, txosnen aitzinetik pasatzea, ezagunekin solastatzea, ezezagunak agurtzea, etxeetan edo mendiko borda urrunetan adelatu gazta freskoak ahoratzea eta beste bizimodu bat asmatzea. Arropa saltzaileek beraien puska anitzak eskaintzen dituzte, oihu eta karrasika: erosi, arren, erosi, diote txantxa bat edo beste artekatuz.
goizetan Ezterenzubi (Nafarroa Beherea)
Enaut Etxamendi herriko semeak abestu bezala, bidez bide ibiltzen garenean Iratiko oihana zeharkatu eta Garazira pasatu aurretik Ezterenzubin geratzen gara, pausa gau batez gozatzeko. Loa hausten digu elizaren zeinuak eta Beherobi errekaren xuxurlak: magikoa zait. Goizaren urratzea halaber. Aterpetxeko leihoak irekitzean ohartzen naiz herria oraindik itzalean datzala, eguzkiak inguruko bortuak jadanik balatzen dituen arren. Aska hertsian dago Ezterenzubi, bideek gailurretara deitzen gaituzten bitartean: Errozate belardiz troxaturiko harritzar larrutu arrosekin eta hantxe, Irau zirraragarritik Iratira doan Pagaltzetarako patar garratza: Etxamendiren kantuko astottoaren ttiki-ttaka hautematen dudala uste dut. Ernagako bordetara eroaten nauen xendra gorrian gora abiatzen naiz eta bigarren bihurgunetik gora, ekiak nola Ezterenzubi argitzen eta berotzen duen mirestean, ukidura batek katestatzen nau: ederra da, isila da, umila da Ezterenzubi laztantzen duen goiz nabarra.
LA
XALT
22
Lapurdiko behatokia Mondarrain-Artzamendi
Kostaldetik 40 minutura, Artzamendiko mendiak ikuspegi paregabea eskaintzen du itsaso aldera eta Nafarroa barnealdeko ibarretara. Atekagaitz edo Pas de Roland igarobidetik (Itsasu) ekingo diogu ibilbide zirkular honi. Zidor balizatu batek garoen artean eramango gaitu, ertzari jarraiki, Mondarrain-Arranomendiren (749 m) oinera. Aldapa pikoa gaindituko dugu talaia miresgarrira igotzeko. Gailurrean, erromatar gazteluaren aztarnak gotorleku natural horretako harkaitzekin nahasten dira. Larreetara jaitsi eta GR-10ren arrasto zurigorriak hartu, Zuharretako lepora joateko. Bide eder eta erosoari jarraituko diogu, balkoi batean nola, bistak alde batera eta bestera, Mehatzeko leporaino (716 m). 80. mugarriak eta harrespilek zedarritzen dute. Ekialderantz daude megalitoak, tradizioari jarraiki. Artzamendiko (926 m) igoerak bista onak oparituko dizkigu Errobiren ibarrera. Erdi hondatutako eskortetan barrena abiapuntura jaitsiko gara, Maldako erpin ikusgarria (612 m) inguratuz.
I
Aurreko orrialde
, Donibane Garaan zi. Behean, Itsasu eta Ezterenzubi ondoko Errozateko Harpea.
Jon Benito
21
Ezterenzubi TXOMIN
ITXARO LA
ITXARO
TXOMIN
Alberto Muro
RDA BO
PARRALDEA
Jon Benito
23
GIRRE ZA
Sastarrain, Zestoa
ederrena” margotu zuten, adituen hitzetan. Zaldi horiek eta beste margo batzuk ikusteko aukera izango da laster, Ekaingo leizearen erreplika zabaltzen dutenean. Bitartean, madeleinetarren urratsak jarrai ditzakegu Zestoan. Zubi Zaharretik Urola ibaia zeharkatu eta, Liliko jauregitik aurrera, Sastarrain bailaratxoan barrena abiatuko gara, izokinak arrantzatu ondoren etxera zihoan arbaso prehistoriko baten moduan. Hark ikusten zuen basoaren antzekoa ikusiko dugu guk (urkiak, hurritzak, haltzak) eta hark bezala entzungo dugu
A N DE R I
GIRRE ZA
24
Lurrazpiko zirrarak
24
Araotzeko kobazuloak (Oñati)
Alberto Muro
A N DE R I
GIRRE ZA
Alberto Muro
Lurrazpiko altxorrak gordetzen ditu Araotz bailarak, ikara gozoak eragiten dituztenak. Aizkorriko mendigunearen magalean, 14 kilometroko galeriak zulatu dituzte Aldaola eta Arantzazu errekek milaka urtetan: GesaltzaArrikrutzeko labirintoa. Bisitak egiteko prestatu duten zatian hezurmuinak kilikatuko dizkiguten hotsak entzungo ditugu: leizeetako lehoiaren orro bortitza eta estalaktitak eta estalagmitak eraikitzen dituzten tanten zurrumurrua. Kanpoan berriz, Jaturabeko urtegitxoa igaro eta berehala, aparkaleku oso txiki bat ikusiko dugu. Hantxe hasten den bidexkan gora oinez abiatu eta laster seroraren etxe zaharra agertuko zaigu. Sandailiko kobazulora igotzeko eskaileretan harrizko aska bat dago, kobako urak jasotzen dituena: haurdun gelditu nahi zuten emakumeak gerriraino sartzen ziren bertan. Sinesmen zelta baten oihartzuna izan
errekaren zurrumurrua. Errekak altxor modernoago bat gordetzen du: Lilitarrek xviii. mendean eraiki zuten presa handia. Aurrerago, basotik ateratzerakoan, oreinez josita egon ziren kareharrizko mendien magalean dago Ekaingo leizea, Debako lurretan. Kilometro eta erdiko bidea egin dugu honaino. Hemendik aurrera PR GI-41 ibilbidea osatu genezake, 9 kilometrokoa, marmol zerrategi baten aztarnak, ur-jauzi bat, Agittako erroten hondakinak eta Eskapaio iturria ezagutu ondoren Zestoara bueltan eramango gaituena.
daiteke errito hau. Eta fede zaharren oinordeko da Sandailiko ermita kristaua, mendiaren erraietan eraikia. Hirugarren zulo bat bada Oñatiko bazterrotan: Orkatzategi mendiaren Gipuzkoako Foru Aldundia
Kultura eta Euskara departamendua
horman zabaltzen den Aitzuloko begi erraldoia. Bertan sartzeko, Araotzeko elizan hasten den Uraren ibilbidea jarraitu behar da (PR-GI-102. Aitzuloraino: 1h’. Itzuli osoa: 3h30’).
25
Santa Cruz apaizak talde bat antolatu zuen Euskal Herriko paraje bihurrienetan Gobernu liberaleko soldaduei eraso egiteko. 1872ko abuztuan atxilotu eta Aramaioko udaletxean giltzapetu zuten, baina gauez balkoitik ihes egin eta mendialdera jo zuen. Urdungio baserrikoek Nardin koba esturaino lagundu zioten eta bertan igaro zituen hiru egun, Txomin mutil kozkorrak jatekoa eramaten ziola. Handik Iparraldera ihes egin zuen azkenik. Ezkutalekuaren bila Urdungio bertatik abiatuko gara, Gantzaga auzoko baserririk altuenetik. Zutoin batek Ipizte mendirako bidea adierazten du, eta pinudi batetik eramango gaitu pistak Kasatxo aterpetxeraino. Hemen ezkerrerantz diagonalean irteten den zidorra hartuko dugu Zabalandi leporaino (896 m), non Udalaitz mendiaren gandorra azalduko zaigun. Ezkerretara jo eta laster Anboto ere ikusiko dugu. Kareharri hautsi eta haritzen artetik igoko gara Ipizteko
Santa Cruz apaizaren kobazuloa Aramaioko Nardin aitzuloa tontorrera (1.067 m) eta ondoren gailurreko lerroaren ondotik jaitsiko gara, hariztian barrena, amildegiaren gain-gainean dauden kareharrizko bi monolito handietaraino ailegatzeko. Zorrotz begiratu beharko dugu bigarren monolitoaren oinarrian pitzadura bat aurkitzeko: Nardin kobazulora sartzeko pasabidea. Barruan kutxa bat topatuko dugu (Santa Cruz apaizaren arrosario bat, biografia bat eta bi argazkirekin) eta Aramaioko bailararen ikuspegi bikaina eskaintzen duen leiho natural handia. (Igoera: 1h30’).
Haitzetako arrakalen artean sartu behar da
Nardin aitzulora heltzeko. Aramaio ibarra zain daukagu.
Ander Izagirre
Orein kumeak ehizatzera etortzen ziren Madeleine aldiko arbasoak eta Ekaingo kobazuloan igarotzen zituzten udaberria eta uda. Duela 16.000 urte, leize horretan “arte franko-kantauriar osoko zaldi-frisorik
K
Madeleinetarrekin paseoan
23
A N DE R I Ander Izagirre
Lerroon azpian, Lili jauregia. Behean, Arrikrutz. Hurrengo orrialdean, Sandaili eta bere kobazuloa.
OBAZULOAK
25
garaiak alearen etxeak t
Antxon Agirre Sorondo i Juan Luis Landa
H
ain dago zabaldua estereotipoa, garaiaren irudia Galiziako eta Asturiasko paisaiekin lotzen baitugu. Alabaina, Euskal Herriko baserri giroan ere ohikoa izan zen garaia edo garaixea, eraikin bitxia ia gehienetan. Azalpen soil bat lehenbizi: zutabeen gainean jasotako eraikina da garaia, aletegi edo bihitegi moduan erabiltzen zen, edo uztak eta baratzeko beste produktuak gordetzeko, sagu eta bestelako karraskariengandik eta gainerako harrapariengandik babesean, baita lurraren hezetasuna ez iristeko moduan ere. Euskaraz ezin konta ahala dira eraikina izendatzeko erabiltzen diren terminoak: galtegi, saltai, zalgategi, aletegi, altegi, alsistu, arnaga, bihitegi, hazitegi, bandio, mandio, mandiota, selaru, selauru, selauri, soilaru, idortegi, idorde, aldategi, aldetegi, algorio, zizku… Izendegiaren aberastasunak berak salatzen du gure geografia osoan zabaldu zela, nahiz eta, egiari zor, Kantauriko mendebal-mendebaleko lurraldeetan bezain ugari ez izan beste inguruetan. Izan ere, Portugaldik Nafarroara eta Aragoiko mugaldeko eskualdetara bitarte, penintsularen iparraldeko eremu zabal horretan adina garai ez da beste inon Europa osoan. Aletegien dentsitatea handia da oso penintsularen iparraldean. Ohituraz, Erdi Aroan, jauntxoen edo elizaren jabegoei loturik sortu ziren garaiak; izan ere, aletegi horietako asko hamarrenak eta hasikinak edo primiziak gordetzeko baino ez ziren erabiltzen, hau da, eliztar guztiek beren parrokiari sostengua emateko nahi edo nahi ez pagatu behar zituzten uzta-zatiak gordetzeko. Hori ohikoa zen penintsulako beste eskualdeetan, baina Euskal Herrian ez zen halako usantzarik, jakitan emandako zerga horiek apaiz-etxeko aletegian gordetzen baitziren, edo hari atxikitako eraikinetan. Horregatik daude garai gutxiago Euskal Herrian.
26
27
Babarrunak Intxaurrak
Artoa
Sagarrak
Gaztainak
Garia
Garaiak Euskal Herrian
NOLAKOA DA GARAIA Egurrezko edo harrizko eraikina da garaia eta harrizko lau, sei edo zortzi haberen edo gehiagoren gainean finkaturik dago; enbor piramidalaren forma dute habe horiek. Harrizko oinaren eta eraikinaren zokaloaren artean mentsula bat jartzen da, karraskariak bihitegira igo ez daitezen. Arrazoi beragatik, garaira igotzeko eskailerak ataritik zertxobait aldenduta egoten dira. Ez da harritzekoa izaten aletegiaren atean katazulo bat zabaltzea, katuek askatasunez sartu eta ateratzeko modua izan dezaten. Garaien kanpoaldean, usu, San Joan egunez bedeinkatutako abarrak egoten dira, uztasasoian jasotako altxor preziatua hobeki babeste aldera. 28
Bi isurialdeko teilatutxo bat izaten du estalki; eskualdeko eguraldia eta euriteen maiztasuna nolakoa, halakoa izan ohi da garaiaren sabaia ere. Hala, Euskal Herrikoen artean, esaterako, badira egurrezko oholekin teila moduan estalitako garaiak, eta badira buztinezko teilekin, bai zapalekin eta bai kanal itxurakoekin estalitakoak ere. Galizian, ohituraz, arbelarekin estaltzen zituzten. Barnealdean, berriz, egurrezko trenkadekin banatzen zuten garaia; halaxe antolatzen zituzten gelaxkak ale batzuk eta besteak bereizteko, baita bestelako produktuak bereizteko ere.
Hainbeste eta hain bestelakoak izan dira historian zehar jaso izan diren eraikinak, zaila baita garai mota jakin bat zehaztea. Nolanahi ere, –zuhurtasuna mintzo da lerro hauetatik–, bi mota bereiztera ausartuko gara: bata, harrizkoa, metro erdiko oinen edo habeen gainean jasoa eta oinplano angeluzuzenekoa; eta bestea, egurrezkoa, metro bateraino jasotako oinekin eta oinplano karratukoa. Aurrenekoak berezkoagoak dira penintsularen iparmendebaldean; bigarrenak Asturiasen, Kantabrian, Bizkaian eta Gipuzkoan. Bi garai mota horien artean ez dago muga garbirik; inguru lausoago batzuetan bietatik aurkitzen ahal da.
Euskal Herrian 37 garai dira oraindik: 14 Bizkaian, 22 Nafarroan eta bakarra Gipuzkoan (Araban ez da alerik erroldatu nahiz eta, bertan ugariak diren “del horreo” –garaiko– izeneko etxaldeak). Garai bat ezagutu nahi duen irakurlearentzat, hona gure aholkua: doala Iurretako Ertzilla Aundi baserrira, han topatuko du-eta Bizkaiko Diputazioak zaharberritutako garai ederra. Gipuzkoako ale bakarra Bergaran dago, San Martin auzoko Agerre baserriaren ondoan. Hura ere bikain egokiturik dago kanpo eta barru ikusteko, aldundiak egindako zaharberritze lanei esker. Nafarroan askoz handiagoa da aukera. Itzelak dira Zabaltzako Estoki etxekoak, Santa Fekoa, Erdozaingoa, Zaraitzuko Ballazkoa eta Iratxetakoa; azken hau Euskal Herriko hoberena. x. mendekoa ei da; beste aditu batzuek, berriz, xii. mendearen amaiera eta xiii. mendearen hasiera artean kokatzen dute. Nafarroako arkitektura erromanikoa baino lehenagoko lekuko bakanetako bat da, eta erlijio-izaera ez duen bakarra. 29
hiru
norabide
Galdamesko bidegorria
mendia
bizikleta
familiarra
Testua: Alberto Muro
Galdamesko meatzetako trena 1876an hasi zen lanean, bertako mendietako burdina mea Sestaoko Benedicta dartsenako kaietara eramanez. Bizkaiko Labe Garaien lehengaia zen mea hura.
Bide Gida Nola heldu:
Datuak:
Santelices
ibaia
“Túnel El Sobaco”
Balastera
Castaño
un
Bilbotik, A-8 autobidetik Kantabriako norabidean. Arenako hondartzaren parean A-8 laga eta Somorrostrora jo. Behin bertan, Sopuertarako errepidea hartu. Sei kilometro e g i n o s t e a n e z ke rre t a ra joko dugu, Galdameserantz, Atxuriagako atseden-lekura heldu arte.
Ba r bad
aurkituko ditugu, Barbadun ibaiko ibarraren ikuspegiez goza dezagun. Bide berde horrek Somorrostroko Santelices eta Zugaztieta (La Arboleda) lotzen dituen errepidea zeharkatu eta, bidegorri bihurtuta, aurrera jarraitzen du. "Túnel del Sobaco" izenekoaren -200 metro luzebarrutik Castañoko atsedenlekura helduko gara. "Calcos Viejos" izeneko tunel txikiak Balastera auzoaren atean lagako gaitu. Bertan agortuko zaigu bidegorria, Gallartatik kilometro gutxitara. Alberto Muro
A
txuriagako aparkalekuan hasiko da gure ibilbidea, La Aceñako industrialdera eramango gaituena. Bertan, antzinako tren geltokiaren ondoan, bidegorria hasten da. Bere 17 kilometroei hasiera emateko, Galdames izeneko tunela zeharkatzen du. Ibilbideko lehenengo zazpi kilometroak oinezko eta txirrindularientzat baino ez da eta baso jori baten zehar doa gurbitza, makala, gaztainondo, haritz eta arteen gerizan. Lantzean behin behatoki txikiak
Ventana 527
Luzera: 17 kilometro. Desnibela: Bat ere ez. Iraupena: ordubete bizikletaz. Zailtasuna: Erraza
La Aceña Atxuriaga
Labiaga
gailurraren oparia azken unera arte gordeta
Testua: Edurne Elizondo
Tontorra Lapurdiko lurretan egon arren, Berako mendirik ezagunenetakoa da Labiaga, Larunen ondotik. Herriko ikastolak berak, gailur horren izena hartu du. Ibantelli ere erraten diote anitzek. 1,3 hektareako naturgunea bada bertan, bertako arbel-hobia babesteko.
Itsasoko mailatik gertuen dagoen Nafarroako herria da Bera, 43 metrora. Lizuniaga, berriz, 219ra dago; Labiaga 700era. Autoz ailegatu gaitezke haraino, eta ibilgailua han utzi. Bidea atsegina eta ederra da, aldapa handirik gabekoa. Paisaiaz gozatzeko aukera eskaintzen du. Basurdeen, azerien, azkonarren, eta orkatzen arrastoak aurki daitezke, halaber, eta hamaika txoriren kantuak entzun. 317
Manttale
Ibardin mendatea
573
Altzate
Z ia
ZZalain l
Larrun
Haranburua 250
Lizuniaga mendatea
a so B id
Lizarieta mendatea
ag L izu ni
a
Usategiak
B
eran, herritik 4,5 kilometrora hartzen da Labiagara igotzeko pista, Lizuniagako gainean. Beratik igota, Lizuniagara ailegatu, eta eskuinean dagoen bidea hartu behar da. Hari jarraitu, eta abiapuntutik ordu erdi ingurura, suhiltzaileentzako putzua dago. Handik ehun metrora, pista utzi eta ezkerrera eginen dugu. Berehala, bi bidezidor estu ageriko dira. Eskuinekoa hartu behar da, hau da, gora egiten duena. Bide horretan, laritzak topatuko ditugu ezkerrean, eta pinuak eskuinean. Laritzen eta pinuen artean jarraitu behar da, bideak 180 graduko bihurgunea marrazten duen arte. Puntu horretan, laritzen basorantz sartzen den bidetik jarraitu behar du mendizaleak, hamabost minutuz, gutxi
gora behera. Orduan, eskuinetik kontrako norabidean ageri den bidea hartu behar da, basoa amaitu arte. Aurrean azaldu den bide estuan aurrera eginen dugu gero, haritzen artean hasieran, eta pagoen artean gero. Bide estu horretatik gora egin behar du beti mendizaleak, harrizko lehen tontorra ikusi arte. Haren atzean, ezkutatuta dago Labiagako benetako gailurra. Tontorretik, inguruko mendiak eta herriak ikus daitezke: Larun, Mendaur, Auza, eta Saioa; eta Bera, Lesaka eta Zugarramurdi, bertzeak bertze. Itsasoa ere bai.
Joseba del Villar
Bide Gida
a
441
Gapeluko zirkoa
Testua: Mikel Arrizabalaga
Iparla, Tutulia, Astate eta Lauordena mendiek, Errobi ibaiaren ezkerreko ertz osoa menderatzen duen hamar kilometroko gandor luzea osatzen dute. Bidarrai eta Baigorri artean hedatzen den Iparlako harresia bi zirko bikainek mugatzen dute: Gapelu eta Talatze.
B
ordazar baserriaren ondotik ateratzen den pista hartu eta berehala basoan murgilduko gara. Lehen bidegurutzean ezkerrekoa utzi eta aurrera segituko dugu, gaztainondo, pago eta haritzek osatzen duten baso ederra zeharkatuz. Pista zabala xenda bihurtu eta Abraku erreka egurrezko zubiaren gainetik igaroko dugu. Bide zaharrak Galartzeko lepora eramango gaitu eta ondoren Idoko lepoko bordara. Garo, belar eta txilarrek janzten dute harresi honen kolorea eta sasoiaren arabera aldatu egiten da.
Harresiak gaindiezina dirudi, baina oso nabarmena den xenda jarraituz, malkarraren oinetik Iparlako korridorera gerturatuko gara. Bat batean, bide leun eta erosoa norabidez aldatu eta malda piko eta gogorra bihurtuko da. Berrehun metroko desnibela igo eta lepoan izango gara. GR-10aren seinale zurigorriak jarraituz tontorra zapalduko dugu. Itzultzeko GR-10aren bide-seinaleak jarraituko ditugu. Azkar galduko dugu altuera eta Harrietako lepoan, GR-10a utzi eta Urdozera doan bidea hartuko dugu. Basoan zehar Sarosarreko bordaren ondora helduko gara. Hemen, Urdozera doan bidea utzi eta gure ezkerrera ateratzen den pista zabala hartuko dugu. Larrarteko lepotik bideak Bordazarrera eramango gaitu.
Bide Gida Nola heldu:
Bidarrai eta Baigorri lotzen dituen errepide zahar eta estua jaraituz, Gaztigar lepoa igaro eta lehen bidegurutzera heltzean, Baztidara igotzen den errepidea jarraitu, auzoa zeharkatu eta berehala Bordazar-Berroa baserriaren ondora iritsiko gara.
Iparlako lepoa Iparla Idoko lepoa
Abraku
Datuak:
Luzera: 11 km (zirkularra) Desnibela: 750 m Denbora: 3 ordu 30’ Zailtasuna: Ertaina
Tutulia
Harrietako lepoa 0 GR-1
30 Joseba del Villar
erreka
Bordazar Larrarteko lepoa