Working Paper 2013ko abendua
LAN HARREMANAK, NEGOZIAZIOA ETA LANAREN SEGMENTAZIOA WORK RELATIONS, NEGOTIATION AND SEGMENTATION OF WORK
RELACIONES LABORALES, NEGOCIACIÓN Y SEGMENTACIÓN DEL TRABAJO
Eñaut Apaolaza Amenabar
As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities. EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision. GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A2 MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL:
[email protected] facebook.com/EKAICentre scribd.com/EKAICenter
ORDENACIÓN DEL TERRITORIO, ¿SOBRE QUÉ BASES?
1.
ADEGIk urtarril honetan lan harreman eredu berrirako gida deitu diona aurkeztu zuen jendaurrean. Lan harremanen ereduari buruz asko hitz egiten da, baina oso esanahi ezberdinekin normalean. ADEGIrenak behintzat aitzakia bat ematen digu planteatzen dituen zalantza eta kezken inguruan hausnarketa bat egiteko eskubide laboral nagusienetako bat ardatz hartuta, negoziazio kolektiborako eskubidea hain zuzen ere.
2.
Hasteko, proposamen honetan harrigarria egiten dena prozedura bera da. Hau da, prozedura dinamiko, ireki eta inklusibo modura azaldu dute ADEGIko arduradunek, baina nahiz eta lan harremanen eredu berri honek eragina izan gutxienez enpresari, langile eta sindikatuengan (zeharka baita administrazioarengan ere), enpresariak ez beste guztiak kanpoan gelditu direla ematen du, edo berauen ekarpen eta parte hartzeari buruzko aipamenik ez da egin behintzat. Beraz, eta prozedura aldetik hainbat eragileren artean egin bada ere, ez dira honelako proposamen bat praktiko eta egoki izan dadin gutxieneko kontsentsuetara iristen. Erabat ulergarria da zentzu honetan sindikatuek eta administrazio autonomikoak izan duten erreakzioa proposamen honen aurrean.
denik nekez esan daiteke, esan bezala sukalde txikian egosi den proposamena baita.
4.
Finean, dokumentu honek 2012an burutu zen lan erreformaren aplikaziorako gida bat dakar. Erreforma honek, eta gidak berak baita ere beraz, sakondu egiten du lege ikuspegitik langileenpresari desorekan. Desoreka hau jatorrizkoa bada ere, izan ere lana ondasun urria den neurrian, enpresariak indar posizio bat baitu, are handiagoa dena langabezia handiko garaietan, Lan Zuzenbideak desoreka hori modulatu nahi izan du historikoki, nahiz eta gaur egun asmo horri uko egin dion, azken erreformak lekuko.
5.
Honela bada, langileen negoziazio ahalmen kolektiboa mugatzen du erreformak, eta ADEGIren gidak bide hori jarraitzeko modua emateaz gain, horretan animatzen ditu enpresariak. Gida egin dutenak jakitun dira planteatzen dituzten neurriak oso gogorrak direla gizartearentzat, eta hori dela-eta kontrapisu batzuk formulatzen ditu gehiago argudiatzea behar duten zenbait baieztapenen bidez:
Langileen parte proposatzen ditu erabakietan
Erabaki kolektiboak errazteko balioko omen du
Soldaten jaitsierarik derrigorrez ez omen dakar
3.
Honelako proposamen bat, gizartearen sektore handiengan eragina izateko bokazioa duena, soilik aldebakarreko borondatez egitea berez hutsegite nabarmena da, eta prozedura akatsak berak edukien gaineko mesfidantza ekar dezake eta ekarri du. Beraz agian dinamikoa izango da, eta proposamena jasotzen duen ‘Guía. Nuevo Modelo de Relaciones Laborales’ dokumentuan jasotakoak hori ematen du aditzera, hainbat tresna proposatzen baititu egoeraren arabera, baina irekia eta inklusiboa
hartze aukerak emaitzetan eta
6.
Enpresarientzako indar posizio batetik negoziatzeko ahalmena handiagotzeak dakarren abantailak nabariak dira, baina langileentzat onargarria izan daitekeen lan harreman mota berri bat izatekotan zein abantaila eskaintzen dituen begiratzen badugu, aipatutako lehena izan daiteke seguruenera indartsuena eta konkretuena. Baina zoritxarrez dokumentu honek
As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities. EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision. GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A2 MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL:
[email protected] facebook.com/EKAICentre scribd.com/EKAICenter
LAN HARREMANAK, NEGOZIAZIOA ETA LANAREN SEGMENTAZIOA
aipatu baino ez ditu egiten, eta ez du berauek garatzeko pautarik ematen, ez bada ordainsari aldakorra eta lortzen den lehiakortasunaren araberakoa parte hartze modu bezala hartzen dela, eta ez orain arte egin den moduan pizgarri bezala.
enpresariaren borondatearen esku uzten du hitzarmen berria lehengoan oinarrituko den ala ez, eta negoziazioaren giltza ematen zaio modu honetan. Sindikatuen negoziazio ahalmena asko murrizten da negoziazioan, eta beraien jarduna soilik gatazken gestiora mugatzea ekar dezake.
7.
11.
Langileen negoziazio ahalmena mugatzeko hiru bide segitzen dira, eta bide batez sindikatuen ahalmena ahultzeko:
Hitzarmen kolektiboen aurreraeragina edo ultraaktibitatea eten
Enpresa hitzarmen kolektiboak bultzatu probintzia hitzarmenen ordez
Enpresari eta langileen arteko harremanak zuzenean negoziatu, batez ere lan antolaketaren malgutasunerako, baina soldatari lotutakoak ere erabili ahal izango dira, hobekuntzetarako batik bat
8.
Zalantzarik ez dago aipatutako hiru neurri hauek sindikatuen negoziazio ahalmena asko murrizten dutela. Ez dute dagoeneko ahalmenik langile guztien baldintzak modu kolektiboan ezartzeko. Hitzarmen partikularren bidez gero ere hitzarmen kolektibo bat lortzen baldin bada ere (hala baitio dokumentuak), dagoeneko baldintza pertsonalek, langile indibidualen posizio ahulagotik lortutako baldintzetan oinarrituta egingo da.
9.
Bestalde, zenbait gaietan, lanaren antolaketari eta malgutasunari lotutakoetan, baina baita soldata hobekuntzei dagokienetan, bitariko (enpresari-langile) harreman hauek lehenetsiz, lehen negoziazio kolektibopean zeuden gaiak atera egiten dira negoziazio honetatik, eta honela edukiz husten da bai negoziazioa bera baita sindikatuen funtzioa ere.
10.
Azkenik, aurreraeraginak
hitzarmen kolektiboen edo ultraaktibitateak
Baina ondorio gehiago ere badaude, berez une honetan bizitzen ari garen ondorioak gainera. Honela, aurreraeragina duela sei hilabetetik etenda egoteak ez du zuzenean hitzarmen kolektiboaren baldintzak baztertzea ekarri modu orokor batean, ez behintzat lanean ziharduten langileekiko, baina bai aldiz enpresa askotan sartu berri diren langileekiko. Zenbait enpresatan beraz bi langile kolektibo badira dagoeneko, hitzarmenaren baldintzak dituztenak (nahiz eta teorian indarrean ez egon soldata osagarri bidez ordaintzen zaie hitzarmenak ezartzen duenera arteko tartea), eta probintziako hitzarmena aplikatzen ez zaienak. Printzipioz gainera honelako ezberdintasunak ez daude enpresaren egoera txarrak behartuta hartuak.
12.
Honelako neurriek langileen elkarlana eragozten dute, bai, baina enpresaren produktibitaterako eta motibaziorako oso egokia denik ere ez du ematen.
13.
Aurreko puntuan aipatutakoak gainera beste hausnarketa bat sortzen du: lan baldintzen egokitasuna edo gogortasuna langileen negoziazio ahalmenaren baitan jartzeak lanaren segmentazioa are gehiago handitzea ekar dezake. Alegia, une honetan dagoeneko baditugu bi-hiru langile mota: hitzarmena aplikatzen zaienak edo lan baldintza egokiak dituztenak batetik; bestetik lan baldintza kaxkarretan dihardutenak, prekarietatetik urre, eta lanaldiak eta langabezia denborak tartekatuz; azkenik, bada langabezian luze dagoen jende multzo bat. Lehen multzo hori gero eta gehiago euren baldintzak euren kasa negoziatzeko ahalmena duten pertsonek osatuko dute, kualifikazio handiko jendeak batez ere.
As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities. EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision. GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A2 MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL:
[email protected] facebook.com/EKAICentre scribd.com/EKAICenter
LAN HARREMANAK, NEGOZIAZIOA ETA LANAREN SEGMENTAZIOA
Modu honetan asko handituko dira langileen arteko ezberdintasunak eta gizartearen kohesio soziala.
14.
Hona beraz lan erreformaren eta lan harremanen bilakaera posiblearen ondorioen laburpena:
Kualifikazio okerrera
Segmentazioa handitu
Negoziazio ahalmena urritu oro har
Negoziazio ahalmen txikiena duten pertsonen baldintzak okertu: kualifikazio bajua, emakumeak, gazteak…
Langileen sektore batzuen pobretzea
Eta zer esanik ez, sindikatuak ahuldu eta euren funtzio soziala ezerezetik gertu utzi
bajuko
langileen
baldintzak
15.
Gida honetan asko aipatzen da lan kostuen eragina lehiakortasunean. Hori da erreformaren eta beronen aplikaziorako gidaren helburua. Gidan beste hainbat faktorek duten eragina ere aipatzen bada ere (berrikuntza batik bat), oso azaletik aipatzen da. Egia da lan kostuak estatuko beste eskualde askoren gainetik daudela gurean. Baina hori horrela da produktibitatea ere inguruaren oso gainetik dagoelako, eta lan kostuen prezio altuagoa horrexeri zor zaio hain zuzen ere.
16.
Erreforma honen aplikazio zuzenak lanerako eskubideari eta eskubide kolektibo zein sindikalei autonomia kentzen die, eta beraien eraginkortasuna ekonomia eta produktibitate faktoreen menpe jartzen dute. Honek gizartearengan eduki dezakeen eraginarengandik arrotz, ADEGIk ontzat eman du lan kostuen jaitsiera hutsak onura baino ez dakarkiola enpresari, eta ahaztu egiten du une honetan dugun bizi mailarengan eta ezberdintasun sozialengan izan dezakeen eragina.