GORPUTZ HEZKUNTZA: UNITATE DIDAKTIKOA
Unitate didaktikoa NIRE GORPUTZA EZAGUTU NAHI DUT 1. SARRERA Jarraian dugun unitate didaktiko hau, “Nire gorputza ezagutu nahi dut” izenburu duna, lehen hezkuntzako lehenengo zikloko ikasleei zuzendua dago, 7-8 urte bitarteko haurrei alegia. Unitate honen bidez, norbere gorputza eta honek dituen ezaugarri eta hainbat baliabide ezagutzeko aukera biziko dute, baita hezkidetzarako balioak bereganatu ere. Bada, balore hauetan eta helburu hauek lortzeko lanetan trebatzeko unitate didaktikoa prestatu dugu, besteak beste, gure gizartean ongi moldatzeko beharrezkoak diren tresnak lortzea guztiz garrantzitsua iruditzen zaigulako. Unitate didaktiko hau aurrera eramateko, kontutan hartuko ditugu gure haurren oinarrizko ezaugarriak, hauetan oinarriturik hainbat jolas eta ariketen bidez aipaturiko helburuak bereganatuko baititugu. Saio guztiak neguan garatuko dira, ikasturteko bigarren hiru-hilabetekoan, astean bi saio eginaz. Zortzi saioz osaturiko lana da, zazpi ikastetxean bertan egingo dira, ikastetxeko gorputz hezkuntza aretoan eta azkenekoa Gasteizko izotz gaineko irristaketa instalazioetan.
2. HELBURU DIDAKTIKOAK Oinarrizko Curriculum Didaktikoa Unitate didaktiko honek Oinarrizko Curriculum Didaktikoarekiko duen erlazioan, ditugun lau eduki multzoekiko erlazioan zera esan genezake: Lehenik eta behin irudia eta pertzepzioaren eduki multzoan sartuko genuke, orekan oinarritzen baikara eta helburu nagusia gure gorputzaz jabetzea eta hau ezagutzea baita. Bestalde jolasen eduki multzoarekin ere elkar genezake, unitate honetan jolasaren bitartez lortzen baititugu landutako nozioak era atsegingarri eta erlaxatu batean barneratzea baita ikasleentzat beharrezkoak diren balore ezberdinetan murgiltzea ere, besteak beste, elkarlana, kooperazioa, hartu emana, laguntza edota bizikidetza. Azkenik neurri txikiago batean abilezi eta trebetasunen eduki multzoarekin ere erlaziona genezake, hein batean gure ikasleen trebezia ezberdinak landu baititugu unitate honetan.
1
GORPUTZ HEZKUNTZA: UNITATE DIDAKTIKOA
Helburu didaktikoak, eduki multzoak eta gaitasunak Eduki multzo hauetatik abiatuta gure ikasleek hainbat gaitasun ezberdin landuko dituztela argi dago. Gaitasun hauen artean aipagarrienak honako hauek ditugu, zerrendatuta daude gehien landuko dutenetik hasita:
GAITASUN ESPEZIFIKOAK 1.-
Gaitasun pertzeptibo motoreak, hala nola, oreka eta gorputz ezagutza
2.- Abilezia eta trebezia gaitasuna: lekualdaketak oreka ibilbideetan, espalderetan, jauziak, 3.- Gaitasun sortzaileak: oreka mugimenduak sortu, asmatu 4.- Gaitasun komunikatiboak: Besteekin talde lanak adostu, jolasak erabaki 5.- Gaitasun fisikoak: erresistentzia oreka ariketetan, abiadura lasterketetan, malgutasuna oreka posizioak jartzean 6.- Harremanetarako gaitasunak: unitate didaktiko osoan zehar besteak onartu eta errespetatu, baita arauak onartu ere, bai ariketetako arauak, bai ikaskideen arteko arauak, klaseko arauk… .
Helburuen sekuentziazioa
LEHEN HEZKUNTZAKO HELBURU OROKORRAK HELBURU OROKORRAK HELBURU DIDAKTIKOAK 1.
2.
3.
Talde jardueren plangintza eta ekintzetan kolaboratzea, demokratikoki ezartzen diren arauak onartzea, norberaren interes eta helburuak besteenei egokitzea, ikuspuntu desberdinak errespetatuz, eta dagozkion erantzukizunak bere gain hartzea. Kideak errespetatuz eta hauekin Ohizko jardueratan nahiz talde kooperatiboki arituz gure burua sortzea eta harremanetan autonomiaz jokatzea, ezagutzea iniziatibak hartzeko eta harreman afektiboak finkatzeko aukerak emanez. Norberaren gorputza ezagutzea eta beronetaz arduratzea, osasun, higiene eta ongizaterako ohiturak hartuz eta zenbait jokabidek osasunean eta bizikalitatean duten eragina baloratuz.
2
GORPUTZ HEZKUNTZA: UNITATE DIDAKTIKOA
GORPUTZ HEZKUNTZA LEHENENGO ZIKLOA HELBURU OROKORRAK HELBURU DIDAKTIKOAK 5.
Gorputzaren zati desberdinak ezagutu - Norberaren gorputza hausnartzea mugitzeko dituen posibilitateak aurkitu - Gorputz jarrera ezberdinak ezagutzea eta jolasa jarduera fisikorako bide - Oinarrizko ezaugarri fisikoak garatzea moduan erabili.
6.
Oinarrizko mugimendu-ereduak kontrolatzeko eskatzen duten funtsezko egoerak esperimentatu eta konpondu, mugimendua estimuluei egokituz eta distantziak, norabidea eta abiadura preziatuz norberaren desplazamenduetan.
7.
Mota desberdinetako jokoetan parte - Besteekiko errespetua agertzea hartu, plazer- eta olgeta-ekintzak - Umeen gizarteratzean laguntzea baliran esperimentatuz, harreman pertsonal orekatuak ezarriz, diskriminazioa saihestuz eta aniztasuna onartuz, ezarritako arauak errespetatuz eta jokabide bortitzetatik ihes eginez
- Trebetasun motoreak lantzea, oreka egoeretan gorputza kontrolatuz, lurrean orekak eginaz, lurrean oreka egoerak biziz, desplazamenduak kontrolatuz edota ekintza baten ondoren oreka kontrolatuz
3. EDUKIAK
KONTZEPTUAK Gorputz jarrerak Gorputzaren mugimenduzko posibilitateak
PROZEDURAK Gorputz-eskemaren esperimentazio eta egituraketa: Oreka aplikatu eta garatzea.
Norberaren adin eta posibilitateetarako egokiak diren mugimendu-jarduerak eginez gozatzea.
Buruz behera eta plano inklinatuetan oinarri puntuak murriztuz oreka ekintzak landu.
Jarduera fisiko desberdinetan kolaboratzeko interesa izatea eta behar denean laguntza ematea
Oinarri puntuak aldatuz oreka ekintzak egin
Zailtasunak gainditzeko esfortzuaren aldeko jarrera.
Oreka dinamikoa
Abilezia ezberdinak: korrika ibili, jauziak, lauoinka…
Orekak eta desorekak sortzen dituzten ekintzak burutu.
Estatiko nahiz dinamiko egoeretan objektu desberdinak gorputzean orekatu.
Jolasean oinarrizko arauak ezagutzen hastea.
JARRERAK Norberarengan konfiantza garatu. Taldekideekiko elkar laguntza, kooperazioa eta errespetua bultzatu
Lurrean oreka jarrera ezberdinak bizi izan.
Oreka estatikoa.
3
GORPUTZ HEZKUNTZA: UNITATE DIDAKTIKOA
Adinari egokitutako egoera desberdinetan orekarako gaitasuna erabiltzea (euste oinarri desberdinak eta euste oinarriaren arabera grabitate zentzuaren aldaketak
Materiala eta instalazioak ordenan mantentzeko eta garbiketa eta higienearekin zerikusia duten oinarrizko arauak bete ahal izateko arauak onartzen eta erabiltzen ikasten hastea
Jarduera ludikoak praktikatzeari ekitea, besteekin positiboki harremanak izateko bideak diren aldetik
Abilezia eta trebetasunetan mota desberdinetako desplazamenduak esperimentatzea: korrika ibiltzea, lauoinka ibiltzea, jauziak, gora egitea, orekari eustea.
4. IRAKASTE-IKASTE JARDUERAK ETA ZEREGINAK Irakaste-Ikaste jarduerak, tresna hauek, progresiozkoak, antolatuak, ikasleei egokituak eta helburu jakin bati jarraitzen dioten ekintzak dira, baita kolaborazioa eta partizipazioa bultzatzen duten ekintzak ere. Hortaz, unitate didaktiko honen helburu den gure gorputza ezagutzea lortzeko ikaste-irakaste jarduerak honako hauek ditugu: - Orekari buruz dituzten nozioak ikertu, landu eta unitate didaktikoan zehar honi buruz ikasitakoa egiaztatu. Horretarako hasieran orekari buruzko oinarrizko ariketa arrunt batzuk egin (bakarka, taldeka), fitxa bat eman beraien nozioak ikusteko, ondorengo klaseetan oreka landu eta unitate didaktikoaren bukaeran azken fitxa bat eginarazi. Beraien eguneroko balorazioak, luzatutako galderak, beraiek egindako sormenezko ariketak eta azken balorazio orokorra izango ditugu tresna erabilgarri. - Oreka estatikoak, bakarka, bikotearekin eta taldean. Hasieran lau oinarri puntu erabiliz, gero hiru, bi eta bat progresiboki doazen ariketak egingo dituzte. Ondoren txorimaloaren jolasa, banku suediarraren gaineko oreka arruntak, amona dendara joan da jolasa, zikoinaren jolasa, pinoa... . Objektu batekin egindako oreka estatikoa ere badugu: arezko zakutxoarekin, baloiarekin, makilarekin, sokarekin. Hauek guzti hauek, saio ezberdinetan eginen dituzte jarraipen bat emanaz oreka estatikoari eta apurka ariketak zailtzen doazelarik. - Oreka dinamikoak bakarka, bikotearekin eta taldean. Jarraipen bat eta denboran zailtasun mailaren gorakada emango da: hasieran bakarkako ariketak, gero ibilbideak, objektu batekin ere (arrautza eta koilararekin), txiribueltak, lasterketak, pinoa, tutua eta oholarekin ariketak, patinekin edota patineteekin eta azkeneko saioan berriz ere ibilbidea baina oraingo honetan makila batekin.
4
GORPUTZ HEZKUNTZA: UNITATE DIDAKTIKOA
- Desoreken aurrean zer nolako erreakzioa duten aztertu. Bikotekako pultsuak, banku suediarraren gainean, globoaren jolasa, bulkaka, ontzi urperaketa, astoarena, alturitak, uztailean eginkako desoreka ariketa begiak itxita. - Oreka jauziak bi hankatan (soka saltoa, “Ura lurra haizea” jolasa, sabaira saltoak, espalderetatik eginkako saltoak) - jolasen bitartez talde kohesioa, kooperazioa baita elkar laguntza ere (txiklea jolasa, twister jolasa, trenaren jolasa, lagun taldea, gorila eta ehiztaria, maite zaitut jolasa, karabinbonba jolasa, korapiloa, pozoindua, bizkarrean idazteko jolasa) - Ikasleek arauak eta aginduak ulertzeko eta sortzeko lanak (materiala bildu, aretoa txukundu, amona dendara joan da, Normandiako hondoratzea, balorazioak) METODOLOGIA
5. METODOLOGIA Metodologiari dagokionez, metodologia analitikoa nahiz orokorra erabiliko dugu. Irakaskuntza tekniketan zentratuz batez ere birprodukzio motorea erabiliko dugu, errepikapenezko irakaskuntza ereduak alegia (aginte zuzena, praktika estiloa, autoerrebisioa). Bestalde produkzio motorea ere dezente erabiliko dugu batez ere jolasak egiterako unean, baita ariketa konkretu batzuk egiteko ere, zeregin motore irekiak erabili ditugularik (aurkikuntza gidatua). Bestalde lan metodoei aipamen txiki bat egin eta lan metodo gidatuak (zirkuituak), ez gidatuak (psikomotrizitatea, jolas sinbolikoa) erabiliko ditugu. Unitate didaktikoko saio guztiak, hiru ataletan antolatu ditugu: -
beroketa ( honek atal nagusirako prestatuko gaitu) atal nagusia (landu nahi ditugun helburuen garapena) barealdia (behin lan nagusia egin ostean lasaitasuna lortu eta klase bukaerarako prestatuko gaitu)
Kontutan hartu behar da saio guztien hasierarako materiala prest izango dugu eta klase bukaeran beti aretoa txukun eta bildurik utziko dugu. Gure saioetan lan egiteko era ezberdinak izango dira: banaka, binaka, talde txikian, naiz handian baita ikastalde osoa batera ere. Talde hauek osatzerako orduan taldekatze estrategi ezberdinak erabiliko ditugu: zozketa bidez, irakasleak aukeraturik, beraien artean erabakita... . Espazioaren erabilpenean aipagarria da areto osoa nahiz aretoko leku mugatuak erabiliko ditugula. Gainera aretotik kanpoko ekintzak ere bideratu ditugu.
6. EBALUAKETA Hasieran planteatutako helburu didaktikoak bereganatu ditugunentz egiaztatzeko, batez ere ebaluaketa jarraian oinarrituko gara. Hala ere hasierako ebaluaketa kontutan izango dugu; hasierako trebetasun maila ezagutzeko, ariketen bitarteko behaketa baita behaketa fitxa batez ere baliatuko gara.
5
GORPUTZ HEZKUNTZA: UNITATE DIDAKTIKOA
Saioek aurrera egin ala, kontrol fitxa eta irakaslearen egunerokoa izango dira oinarrizko tresnak. Azken ebaluaketan saioetan zehar landutako edukiak hartuko ditugu ebaluatze irizpidetzat. Irizpideak honako hauek izanen dira: 1.- Grabitate ardatza aldatuz hanka baten gainean oreka mantentzen du. 2.- Norberaren gorputzaren gainean objektuak orekan mantentzen ditu. 3.- Hankaz gora jarritako banku suediar baten gainean oreka mantenduz desplazatzen da. 4.- Eskatutako jarrera ezberdinetan oreka mantentzen du. 5.- Altueran oreka mantentzen du. 6.- Zuzen ibiltzen da buru gainean zakutxoa eramanez. 7.- Plano inklinatu eta bertikaletan oreka galdu gabe mugitzen da. 8.- Buruz beherako orekak egiten ditu. 9.-Espalderan gora oinekin igoz buruz beherako orekan jartzen da. 10.- Ikaskideekiko jarrera positiboa du. Kooperazioz eta elkarlanez aritzen da.
DENBORALIZAZIOA
7. DENBORALIZAZIOA
- 8 Saio izango dira - Otsailean, neguan, garatuko ditugu - Astean 2 saio eginen ditugu, asteartetan eta ostegunetan - Azkeneko saioan izotz gaineko irristaketa egitera joango gara
SAIOAEN IZENAK : 1. Lehenengo saioa 2. Bigarren saioa 3. Hirugarren saioa 4. Laugarren saioa 5. Bosgarren saioa 6. Seigarren saioa 7. Zazpigarren saioa 8. Izotz irristaketa
6
BALIAPIDEAK
GORPUTZ HEZKUNTZA: UNITATE DIDAKTIKOA
Instalakuntzak
Gorputz hezkuntzako aretoa. (ez gara ez kalera ez patiora aterako negua baita) Izotz gaineko irristaketa instalazioak
Materiala Musika CD-ak, musika aparatuak Zapiak, sokak, baloiak, makilak, koltxonetak…. Zaldiak, espalderak, banku suediarrak… Patinak, patineteak Fitxak, boligrafoak
8. BIBLIOGRAFIA
TALDE DINAMIKA. Aek. 1992
JOKO BILDUMA. Aek. 1988
INTERNETEN http://www.gymarchive.com/exercice_directory/criteria/equi http://www.kenpomachine.com/equilibrio.html http://www.agapea.com/libros/MIL-23-EJERCICIOS-Y-JUEGOS-DEEQUILIBRIOS-Y-ACROBACIAS-GIMNaSTICAS--isbn-8480193085-i.htm http://www.gorputzheziketa.net/datos/docs/18/PATINETAN %20IRRISTATZEN%20U.D.doc
2. ERANSKINAK
UNITATE DIDAKTIKOKO 7 SAIOAK
EBALUAZIO IRIZPIDEEN TAULA
LEHENENGO SAIOKO FITXA
AZKEN AURREKO SAIOKO FITXA
7
GORPUTZ HEZKUNTZA: UNITATE DIDAKTIKOA
NIRE GORPUTZA EZAGUTU NAHI DUT EDUKI MULTZOA: Irudia eta pertzeptzioa GAIA: Oreka HELBURUAK: Oreka egoeratan gorputza kontrolatu Zoruan oreka estatikoa garatu Oinarri puntu ezberdinaz orekatu MAILA: 1. MAILA
ZIKLOA L.H. 1
ESPAZIOA Ikastetxeko gorputz hezkuntza aretoa
HIRU-HILABETEKOA: Bigarren hiru-hilabetekoa
SAIOA 1 HASIERA: Saioarekin hasi baino lehen ondorengo egunetarako antolatuta dagoen unitate
didaktikoaren azalpena emanen diegu, edukiak eta egin beharreko ekintzak azalduz. Era berean gaurko saioko helburuak esplikatuko dizkiegu zer lortu nahi dugun jakin dezaten. Azkeneko hau labur-labur kontatuko diegu.
BEROKETA MATERIALA
M.
AZALPENA
5´
Txiklea Ikasle bakoitza txikle zati bat izango da eta gelan saltoka ibiliko da hanka biak elkarturik eta ñam-ñam esanez. Txikle zatitxo batek beste bat ukitzen badu elkartu egingo dira, azkenean denek txikle handi bat osatu arte.
5´ Zapiak
AZALPEN GRAFIKOA
Harrapaketetara Harrapatzaile bat izendatuko da, zozketa baten bidez. Honek zapi bat eramango du eskuan berezitu ahal izateko. Zapiarekin ukitzen duena harrapatzaile bihurtuko da beste zapi bat hartuko duelarik. Helburua denak harrapatzea izanen da. ATAL NAGUSIA
MATERIALA
M.
AZALPENA
7´
Oinarri puntuak eta Oreka Gero eta oinarri puntu gehiago lurrean izan oreka mantentzea are eta errazagoa dela egiaztatu.
AZALPEN GRAFIKOA
Horretarako lehenik eta behin lauzpabost ikasleko taldeak eginik fitxa (eranskinak 1) bat emanen diegu
8
GORPUTZ HEZKUNTZA: UNITATE DIDAKTIKOA
15´ Fitxak eta boligrafoak
15´
eta taldeka zein irudi antzeztuz izango dugun oreka errazago mantentzeko aukera erabaki beharko dute. Ondoren bakarka irakasleak fitxako irudi guztiak egitea proposatuko die. Ostean oinarri puntuen azalpena eman. Berriz fitxara itzuliz irudi errazenetik zailenera zenbakiak jarriko dituzte. Oreka ariketa lurrean Behin oinarri puntuena egiaztatu ondoren taldeka jarraituko dute eta taldeko batek, gidariak, lau oinarri puntu erabiliaz jarrera bat hartuko du, besteek imitatu behar dutelarik. Horretarako gorputz osoa erabil dezakete, belaunak, ipurdia, eskuak, kopeta, izterrak, orpoak, ukalondoak... . Ondoren hiru punturekin, birekin eta batekin saia daitezela. Erronda ezberdinak egingo dira taldeko guztiak gidariak izanik.
BAREALDIA MATERIALA
M.
Uztailak
10´
3´
AZALPENA
AZALPEN GRAFIKOA
Twister jolasa Taldeka gidari bat aukeratuko dute eta Twister jolasean arituko dira. Taldeko 16 uztai beharko dira, hauek lau kolore ezberdinetakoak eta kolore bakoitzetik lau hartuaz. Lurrean launakako ilaretan jarriko ditugu eta gidariak aginduak emango ditu, “Ezkerreko eskua uztail gorrian” adibidez. Ikaskide bakoitzari agindu bat emango dio eta denek beraien agindua jaso ostean berriz ere lehenengoari eta jarraian beste denei bigarren bat emanen die. Horrela behar bezain beste agindu eman arte. Helburua oreka galdu gabe irautea da.
Materiala bildu eta gela txukundu
9
GORPUTZ HEZKUNTZA: UNITATE DIDAKTIKOA
NIRE GORPUTZA EZAGUTU NAHI DUT EDUKI MULTZOA: Irudia eta pertzeptzioa GAIA: Oreka HELBURUAK: Ekintza baten ondoren oreka mantentzea Oreka dinamikoa garatzea Gainazal garaietan oreka MAILA: 1. MAILA
ZIKLOA L.H. 1
ESPAZIOA Ikastetxeko gorputz hezkuntza aretoa
HIRU-HILABETEKOA: Bigarren hiru-hilabetekoa
SAIOA 2 BEROKETA MATERIALA
M.
AZALPENA
5´
Txorimaloa Denak korrikan ibiliko dira eta irakasleak adierazitakoan gelditu egin behar dira, txorimalo bat balira bezala eta ezin izango dira mugitu irakasleak berriz ere adierazi arte. Gelditzen diren aldi bakoitzeko forma desberdin bat hartu beharko dute eta forma hauek gero eta konplikatuagoak izatea eskatuko zaie. Oreka mantentzeko posturak eskatu.
4´
AZALPEN GRAFIKOA
Amona dendara joan da Bospaseiko taldeetan borobilean jarriko ditugu eta irakaslea areto erdian kokatuko da ikasle guztiak entzun diezaioten. Borobil bakoitzean irakaslearen adierazpideak lehenengo beteko dituen ikaslea nor izango den zehaztuko da eta agindua betetzen jarraituko duten borobilaren norabidea ere bai. Hurrengo pausoa irakasleak adierazpide bat ematea da. “ Amona dendara joan da eta opari bat ekarri dit”. Ikasleek zera galdetuko diote. “Ah bai? Eta zer ekarri dizu?” “jolasteko goma bat” eta irakasleak eskuak luzatuko ditu alboetara goma estiratuko balu bezala. Ondoren zehaztutako lehen ikasle horrek irakasleak esan duen esaldi bera esanen du, bere ikaskideek galdera bera eginez eta honek erantzun bera eta jarrera bera hartuz. Gero alboko ikasleak eginen du eta horrela borobil osoko kideak posizio horretan jarri arte. Denak mantendu behar dira ariketa osoan zehar irakasleak esandako eran eta hurrengo adierazpideak eman ahala posizio ezberdinak gehituko dizkiogu, oreka mantentzea zailduaz.
10
GORPUTZ HEZKUNTZA: UNITATE DIDAKTIKOA
Hurrengo adierazpideak honako hauek izango dira. -
“Takoi luzeko zapata bat ekarri dit”: hanka bat jaso. Txapel bat”: esku bat burura eraman. “Sabairako zintzilikario bat”: beste eskua sabaira zuzendu. “Aulki gorri bat”: eseriko bagina bezalako jarrera hartu.
Amaitzeko amonak puf eroso bat ekarri digula esan eta lurrera botako gara ariketa amaituaz. ATAL NAGUSIA MATERIALA
AZALPENA
M.
Isolatzaile 5´ zinta
18´
AZALPEN GRAFIKOA
Oreka ariketak Lurrean ibilbide bat marraztu isolatzaile zintarekin eta ikasleak banaka ibilbidea eginen dute gainetik desplazatu eta atera gabe,. Lehenengo oinez, aurrera eta gero atzera. Ondoren prozesu bera baina hanka bakarrarekin Binakako ariketak Egina daukagun ibilbidea aprobetxatuz eskutik helduta bata bestearen atzetik ibilbidea eginen dute. Aurrez aurre eskuak emanda: - makurtu eta altxatu beharko dira. - bizkarra atzera botako dute eta posizio horretan mantenduko dira. - Hanka bat atzerantz luzatu, gorputz aurrera bota (hanka eta gorputza zuzen altura berean jarrita) Bizkarrez ukalondoak elkar lotuz: - makurtu eta altxatu - hanka bat aurrera luzatu - makurtu eta hanka bat luzatu - batak bestea altxatu. Horrela mugitu ere.
3´
3´
mantendu,
baita
Kide bat lau hankatan eta bestea gainean oreka mantenduz: - eserita mantendu eta mugimenduan - etzanda eta mugimenduan - belauniko mantenduz eta mugimenduan - zutik eta mugimenduan Desoreka pultsua Binaka parez pare, esku batetik eutsi (kontrako eskuak) eta hanka bana bestearen hanka ondoan jarri mugitu gabe (kontrako hankak).Gorputz osoa erabiliko dugu ikaskidea desorekatzea lortu behar da eta era berean helburua geldi dugun hanka ez mugitzea izango da.
Trena
Lauzpabosteko taldeak egin eta aretoko punta batean
11
GORPUTZ HEZKUNTZA: UNITATE DIDAKTIKOA
8´
Banku suediarrak
jarriko ditugu. Taldea ilaran antolatuko da bata bestearen atzean; esku bat aurrekoaren sorbaldan kokatuko dute eta bestearekin aurrekoaren hanka bat eutsiko dute. Talde guztiek abiapuntu bat izango dute eta sei metrotara helmuga. Posizio hori dutela trenak aurrera egin beharko du oreka mantenduaz helmugara iritsi arte.
Banku suediarraren gainean orekak - Bakarka, bankuan igota posizio ezberdinak hartu bertatik jaitsi gabe. Eserita lurra ukitu gabe, ondoren belauniko jarriko gara. Gero makurtuta eta zutitu
5´
ostean ostera bertan etzan beharko dira. Gero altxatu eta besoak aurrera luzatu. Ondoren hanka bat jaso eta luzatu. - Taldeka eskutik emanda, zutik gaudela makurtu eta altxatu. Hanka bat atzera bota eta eskuak sabairantz zuzendu...
Banku suediarrak
Globoa Banku suediarrak erabiliko ditugu eta launakako taldeetan antolatuko gara. Hauek bankura igoko dira, globora. Globoa ezinean dabil eta pisua kendu behar da manten dadin bestela behea jo dezake. Irakasleak esatean batak bestea botatzen saiatuko dira globoan bakarra geratu arte. Kide bakoitza bi aldiz eror daiteke. Ikaskideak nahastu eta launakako talde berriak eginaz prozesu bera eginen dugu. BAREALDIA MATERIALA
M.
AZALPENA
4´
Amona dendara joan da beraiek sortuaz Beroketa jolasa bezala erabili duguna ostera eginen dugu baina oraingo honetan sormena lantzeko beraiek esaten dituzten posizioak hartuko dira.
3´
2´
AZALPEN GRAFIKOA
Balorazioa Ariketa hauen balorazioa eskatuko diegu eta zeintzuk izan diren zailenak eta ea zergatiak badakizkiten galdetu. Aurreko saioarekin alderatu eta azalpenak eman
Bankuak jaso, zinta isolatzailea kendu eta aretoa txukundu
12
GORPUTZ HEZKUNTZA: UNITATE DIDAKTIKOA
NIRE GORPUTZA EZAGUTU NAHI DUT EDUKI MULTZOA: Irudia eta pertzeptzioa GAIA: Oreka HELBURUAK: Gorptuz atal ezberdinetan objektuaen oreka esperimentatu Talde kohesioa bizi MAILA: 1. MAILA
ZIKLOA L.H. 1
ESPAZIOA Ikastetxeko gorputz hezkuntza aretoa
HIRU-HILABETEKOA: Bigarren hiru-hilabetekoa
SAIOA 3 BEROKETA MATERIALA
Klariona
M.
AZALPENA
AZALPEN GRAFIKOA
4´
Harrapaketak Zozketa bidez harrapatzaile bat aukeratuko da. Haur guztiak areto osoa erabil dezakete nahi bezala mugitzeko. Harrapatzaileak norbait ukitzen duenean, pertsona hau harrapatutako tokian geldi geratu beharko da eta bera ere posizio horretan beste ikaskideak ukitzen saiatuko da, beti ere kontuan izanik hankak dituen tokitik ezin mugitu ditzakeela. Helburua guztiak harrapatzea da.
4´
Bulkaka Taldeak egingo ditugu. Ikasle boluntario bat eskatuko dugu lurrean klarionaz talde beste zirkulu marrazteko. Talde bakoitza bere zirkuluan sartuko da eta eskuak ezik beste gorputz atal guztiak erabil daitezkeelarik ikaskideak zirkulutik bota behar dituzte. Lasai eta indarra neurtuz aritzea eskatuko zaie. ATAL NAGUSIA
MATERIALA
AZALPENA
M.
Arezko 15´ zakutxoak
AZALPEN GRAFIKOA
Arezko zakutxoarekin oreka Posizio normaletan zakutxoa buruan mantentzen saiatu (zutik, eserita, belauniko...) Zakutxoek buruan jarraituko dute baina orain egoera zailagoetan: -
zutik, zakutxoa buruan, besoak zirkuluak eginaz mugitu hankak mugitu, soldaduen erara gerria mugitu
Ariketa hauek ditzatela.
bai
geldirik
bai
mugimenduan
proba
13
GORPUTZ HEZKUNTZA: UNITATE DIDAKTIKOA
10´
Zakutxoak gorputzeko beste hainbat ataletan jarrita oreka mantendu. - Oin gainean - Sorbalda gainean - izter gainean - kuzkurturik eta bizkar gainean
Makilarekin orekak
Makila zuzen gora jarriko dugu eskuaren erdian eta oreka makilaren oreka mantentzen saiatuko gara. (ondoren prozesu bera baina hatz bakarrarekin). 10´
Makila punta bakoitza ikasle batek eutsiko du eta beste ikasle guztiak azpitik pasa beharko dira bizkarra atzera botata dutela oreka mantenduz. Makila erronda bakoitzean jaisten joango da ariketa zailduaz. -
14´ -
Baloiarekin orekak Baloia eskuetan dutelarik nahi dituzten oreka mugimenduak egin ditzatela, bakarka eta binaka Binaka, parez pare, bi metroko distantzia tartearekin, batak besteari baloia ( honek bote bat emanaz)jaurtiko diote. Baloia iristean salto egin eta bi hankekin erori beharko dira oreka mantenduz. Ondoren ikasle guztiak hormara begira jarriko ditugu eta honen kontra pilota jaurtiko dute. Pilota bueltan datorrenean salto egin beharko diote eta hanka bakarrez erori, oreka mantenduz.
Sokarekin ariketak Taldeak egin. Taldeko lurrean soka bat bihurguneekin jarriko dugu eta ikasleak lau hankatan soka ukitu gabe ibilbide hori eginen dute. Ondoren lau hankatan baina buruz gora.
Banku suediarrak
Soka aprobetxatuz sokasaltoan aritzeko eskatuko diegu. Bi hankekin, hanka bakarrarekin, mugimenduan... Bakoitzak sokarekin posizio ezberdinak har ditzala, ea nork lor dezakeen posizio zail edota arraroena. BAREALDIA MATERIALA
M.
AZALPENA
Arezko zakutxoak
3´
Arezko zakutxo jolasa Bakoitzak aretxo zakutxoa buruan jarriko du eta esparru osoa zehar mugituko dira. Zakutxoa erortzen bazaie ezin izango dira mugitu, beste ikasle batek lagundu beharko dio eta zakutxoa jaso (berea erori gabe) eta buruan jarriko dio, berriz ere mugi daitekeelarik.
AZALPEN GRAFIKOA
14
GORPUTZ HEZKUNTZA: UNITATE DIDAKTIKOA
NIRE GORPUTZA EZAGUTU NAHI DUT EDUKI MULTZOA: Irudia eta pertzeptzioa GAIA: Oreka HELBURUAK: Desoreka egoerak esperimentatu MAILA: 1. MAILA
ZIKLOA L.H. 1
ESPAZIOA Ikastetxeko gorputz hezkuntza aretoa
HIRU-HILABETEKOA: Bigarren hiru-hilabetekoa
SAIOA 4 BEROKETA MATERIALA
M.
AZALPENA
5´
Kate jolasa Harrapatzaile bat izendatuko da zozketa bidez eta bere ikaskideak harrapatzea izango du helburu. Ikaskide bat harrapatzen badu eskua eman eta biak jarraituko dute harrapaketan. Beste norbait harrapatu ezkero katera batuko da. Areto osoa erabiliko dute.
5´
Arrautzen jolasa Bi talde egingo ditugu. Talde bakoitzean goiara bat eta arrautza egosi bat izango dugu. Ibilbide bat eginaraziko diegu goilara ahoan eta arrautza goilaran eramanaz. Oreka mantentzea ezinbestekoa izango zaie.
Koilarak eta arrautzak
AZALPEN GRAFIKOA
ATAL NAGUSIA MATERIALA
M.
Bi pibote 5´ eta soka
Banku 15´ suediarrak
Zaldiak, piboteak, sokak, makilak...
9´
AZALPENA
AZALPEN GRAFIKOA
Ura lurra haizea Bi pibote soka batekin loturik (soka airean)eta ikasle guztiak sokaren albo batean. Irakasleak adierazpideak emanen ditu gero eta azkarrago esanaz: Ura -- Bankuaren ezkerraldera salto egin Airea – Ez dira mugituko Lurra -- Bankuaren eskubi aldera salto egin Oreka ibilbidea Material eta objektu ezberdinak erabiliaz ibilbide bat eraikiko dugu. Ibilbidea zeharkatu beharko dute ilaran eta banaka. Zorua zapaltzen dutenean, atzera joan eta berriz ekin beharko diote ariketari. Ontzi urperaketa Taldeka banatuko ditugu. Talde batek bestearen aurka aritu beharko du. Suediar bankuaren gainean talde bateko kideak egonen dira, ontziak eta beste taldekoak behean. Goian daudenak ahal eta denbora
15
GORPUTZ HEZKUNTZA: UNITATE DIDAKTIKOA
gehien bertan mantentzen saiatuko dira eta behekoak bankukoak bota beharko dituzte, ontziak urperatu baina eskuak erabili gabe. Ondoren paperak aldatuko dira. Helburua banku gainean ahal den denbora gehien irautea izango da.
Suediar bankuak
Zinta isolatzailea
10´
Txiribueltak Lurrean txiribueltak egin eta jarraian altxatu beharko dira, bi hankatan geldituaz. Hurrengoan hanka bakarrean. Lurrean 6 metroko marra bat egingo dugu zinta isolatzailearekin eta ikasleak bata bestearen atzean ibilbide hori txiribueltak ematen pasako dute.
BAREALDIA MATERIALA
M.
AZALPENA
Musika
7´
Lagun taldea Ikasle guztiak borobilean daude eskuak emanik eta begiak itxirik. Irakasleak esatean poliki poliki zirkulu barnerantz joango dira denak elkartu arte. Ondoren berriz ere atzerantz joango dira borobila berregin arte. Beharrezkoa da isiltasunaeta lasaitasuna benetan erlajatu ahal izateko.
4´
AZALPEN GRAFIKOA
Materiala bildu eta aretoa txukundu
NIRE GORPUTZA EZAGUTU NAHI DUT EDUKI MULTZOA: Irudia eta pertzeptzioa GAIA: Oreka
16
GORPUTZ HEZKUNTZA: UNITATE DIDAKTIKOA
HELBURUAK: Buruz beherako posizioak landu eta ekintzak garatu MAILA: 1. MAILA
ZIKLOA L.H. 1
ESPAZIOA Ikastetxeko gorputz hezkuntza aretoa
HIRU-HILABETEKOA: Bigarren hiru-hilabetekoa
SAIOA 5 BEROKETA MATERIALA
M.
AZALPENA
AZALPEN GRAFIKOA
4´
Gorilak eta ehiztariak Ikasleen artean hiru ehiztari aukeratuko ditugu zozketa bidez ehiztariak izateko eta beste guztiak, gorilak, eskuak orkatiletsn dituztela ibili beharko dira. Ehiztariak gorila bat harrapatzen duenenan hau geldi geratu beharko da ets berriz ere mugitu ahal izateko ikaskide bat hanka artetik pasa beharko zaio.
5´
”ZIKOINA” Formatu bera erabiliko dugu. Sorteoz aukeratutako 3 ikasle ehiztariak izango dira. Beste guztiak zikoinak. Baina hauek harrapatuak izan ez daitezen, zikoien eran jarriko dira, hau da, hanka baten gainean eta bestearen belauna eskuarekin helduta. Hegaztiak harrapatuak direnean, besoak luzatuta gelditu beharko dira.
ATAL NAGUSIA MATERIALA
M.
AZALPENA
Banku suediarrak
5´
Banku suediarrean ariketak - Eskuak bankuan apoiatutak ditugukarik hankak alde batetik bestera pasa beharko dituzte. Lehenengo bat, gero biak batera. Eskuak lurrean eta oinak banku gainean ditugularik (aldamenezka, luzeeran). - Bankua erabiliaz bururatzen zaizkien oreka egoera ezberdinak sor dístatela.
14´
Espalderak erabiliaz - Koltxoneta bat lurrean dugularik eskuak bertan jarri eta hankak espalderetan (espalderetara begira) jaso ezkerreko eskua, eskubikoa... - Bikoteka. Espalderetako bigarren mailan hankak eta eskuak koltxonetan (espalderara begira), espaldera bereganatzen saiatuko dira eta kida desorekatuz bertatik botatzen. Lasai eta indarra neurtuaz aritzeko eskatuko diegu.
Koltxonetak
AZALPEN GRAFIKOA
17
GORPUTZ HEZKUNTZA: UNITATE DIDAKTIKOA
- Aurreko pozizio berean, aldaka jaso eta jaitsi beharko dute. -Eskuan lurrean ditugularik hankak espalderatik igotzen joango dira, bularra espalderetara gerturatzen duten bitartean. (Binaka jarrito ditugu bata bestea zaintzeko). -Eskuak koltxonetan ditugularik (espalderara begira gaude), bi hankak batera gora inpultsatuko dituzte ahal den eta goren eramanaz. Gero hankak jaitsi beharko dituzte espaldera ikutu gabe. -Eskuak lurrean eta hanka bat lehenengo makilan ahal den eta azkarren hankak aldatzen joango dira (ezkerrekoa, eskuinekoa). 14´
Lasterketak - Ikaskide guztiak aretoko alde batean jarrito ditugu eta beste alderaino lau hankatan lasterka joan beharko dira eta buelta. Bueltan lau hankatan baina atzeranzka itzuliko dira. - Bikoteka, ikaskide bat orgatila izango da, eskuak lurrean dituelarik eta hankak bere bikoteak eusten dizkiolarik. Aretoaren punta batetik bestera joan beharko dira eta itzuli. - Orgatilaren lasterketa baina hirukoteka, hau da, bi ikaskide izango dira orgatilak oraingo honetan. Lasterketa aretoaren alde batetik bestera izanen da, itzuli gabe. - orpoen gaineko lasterketa
5´
Astoa Azotaren jolasera arituko gara. Seiko taldeak aginen ditugu eta hauetako bi astoak izango dira. Asto bat espalderatsn eskuak jarrita eta gorputza aurrera botata jarriko da, atzean beste astoa duelarik, burua bere hanka tarteanjarrita eta gorputza ere aurrera botata. Beste ikasleak lu metro atzerago ilaran jarrito dira eta banan banan korrika egin inpultsua hartu eta salto egingo dute azoten gaitera. Oreka mantendu beharko dute.
5´
Maite zaitut. Bikoteka arituko dira areto osan zehar. Bikoteen helburua beste bikote batzuk harrpatzea izango da eta norbera ez harrapatzea. Horretarako bata bestearen gainean oreka posizio batean jarri beharko dira.
BAREALDIA MATERIALA
M.
AZALPENA
AZALPEN GRAFIKOA
18
GORPUTZ HEZKUNTZA: UNITATE DIDAKTIKOA
4´
Normandiako hondoratzea Ikasle bat barku kapitain izendatuko dugu. Honek barkua mantentzeko aginduak meango ditu beti ere orekarekin zerisia dutenak. Adibidez: “kontuz !! olatu handi bat estriborretik! Makurtu zaitezte! Eta zuen eskubira, zirauna bat dago, jaso hanka!!”
4´
Lurrean Lurrean eserita luzaketa ezberdinak egingo dituzte
NIRE GORPUTZA EZAGUTU NAHI DUT
19
GORPUTZ HEZKUNTZA: UNITATE DIDAKTIKOA
EDUKI MULTZOA: Irudia eta pertzeptzioa GAIA: Oreka HELBURUAK: Alturen bitartez oreka garatu Salto eta jauzi mota ezberdinen bitartez gorputza ezagutu MAILA: 1. MAILA
ZIKLOA L.H. 1
ESPAZIOA Ikastetxeko gorputz hezkuntza aretoa
HIRU-HILABETEKOA: Bigarren hiru-hilabetekoa
SAIOA 6 HASIERA: Saioarekin hasi baino lehen ondorengo egunetarako antolatuta dagoen unitate didaktikoaren azalpena emanen diegu, edukiak eta egin beharreko ekintzak azalduz. Era berean gaurko saioko helburuak esplikatuko dizkiegu zer lortu nahi dugun jakin dezaten. Azkeneko hau labur-labur kontatuko diegu. Lo de las sillas
BEROKETA MATERIALA
M.
AZALPENA
7´
1 2 3 Karabinbonba Ikasle bat aretoko horma batean, hormara begira jarrito da eta beste ikasle guztiak beste puntan. Gainerako irakasle hauen helburua beste hormaraino iristea izango da. Bakarrik dagoen ikasleak 1 2 3 karabinbonba esango du eta buelta emanen da, ikasleren bat mugimenduan ikusiz gero hau berriz ere hasierako abiapuntura joango da.
AZALPEN GRAFIKOA
ATAL NAGUSIA MATERIALA
M.
Bankuak, 10´ piboteak...
Banku suediarrak
AZALPENA
AZALPEN GRAFIKOA
“ALTURITAK” Bankuak, piboteak, zaldiak... aretoko objektu guztiak erabil ditzakete. Harrapatzaile bat aukeratuko dugu eta iheslariak ihes egiterakoan edonon igo daitezke, igotzerakoan libre egongo direlarik. 5”ko geldiunea izango dute gehienez banku bakoitzean.
5´
Sabaira salto - Taldeka, ilaratan kokatuko dira espalderen parean. Seinalera, taldeko lehenengoak irtengo dira, sabaia ikutu, jaitsi eta korrika hurrengoari erreleboa emanez, honek gauza bera egin dezan. Hariketa hau bera eginen dugu baina korrika egin beharrean bi hankak elkartuta baita baloi bat botatuz ere eginen dugu.
4´
Banku suediarra Ikasle guztiak beste sartzeko banku suediar lerro bat osatuko dugu eta ikasle guztiak bertara igoko dira. Beraien jaiotze dataren arabera ordenatu beharko dira eta ezin izango dute lurra ukitu.
20
GORPUTZ HEZKUNTZA: UNITATE DIDAKTIKOA
Uztailak
10´
Uztailean - Bikoteka jarriko dira. Bat uztaila barruan begiak itxirik eta besteak bultzakadak emango dizkio gorputzeko leku ezberdinetan. Uztail barruan dagoenak oreka mantendu beharko du eta uztailetik ezingo da inola ere atera. Bultzakada leunak izango dira. - Uztaila aprobetxatuz bikoteka, uztail barruan kokatuko dira. Irakasleak gorputz atal bat esango du eta bikoteak gorputz atal hauek elkartuz oreka posizio bat sortu beharko dute
Koltxonetak
9´
Espalderatan - Espalderaren parean kokatu, laugarren makilara igo eta atzeraka jauzi egin beharko dute. Ondoren 5., 6. 7.,...makilatik. Erortzean hankak elkarturik dituztela eskatu edota hanka bakarrean. - Zalditxoarena egin, bi oinak flexionaturik direlarik goruntz igoz eta airean ostikoak emanez. - Eskuak koltxonetan apoiatuz (espladerara begira), espalderako makilak hankekin gora igo. - Koltxoneta gainean buruz gora etzanda, eskuekin espalderaren lehenengo makila heldu eta oinekin ahalik eta goreneko maila ikutu bi hankekin. - Orain espalderari heldu gabe, iltzea egiten saiatuko gara bizkarrari eskuekin lagunduz. Iltze posizioan, ahal den eta denbora gehien iraun.
6´
Pinoa - Horman pinoa egingo dugu. Bikoteka arituko gara batak bestea zaintzeko - Pinoa egingo dugu baina hiru oinarri puntu erabiliaz. Eskuak eta burua lurrean jarri eta poliki poliki hankak oreka mantenduz gorantz zuzendu - Pinoa egin eta mantendu geldirik baita mugimenduan ere (lankide baten laguntzarekin). BAREALDIA MATERIALA
M.
AZALPENA
Uztailak
4´
Uztailekin jolasa Uztailak aprobetxatuz, lurrea ikasle kopurua baino uztail bat gutxiago jarriko dugu. Irakasleak musika jarriko du eta musika geratzean ikasleak ahal bezain laster uztail batean sartu beharko dira.
5´
AZALPEN GRAFIKOA
Korapiloa Seinakako taldetan antolatuko ditugu. Taldeko bat hormara begira jarriko da besteak eskuak emanda borobilean daudelarik. Beraien artean korapilo bat eginen dute eta hormara begira dagoenari deitu. Honek korapiloa askatu beharko du. Bigarren erronda egiean tranpatxo bat sartruko dugu. Korapiloa osatzen duenak eskuak aske eginen dute, beraz ezinezkoa izango da korapiloa askatzea. ( kontuz ibiliko gara nori egiterakoan, eta beraien artean dagoen elkartasun
21
GORPUTZ HEZKUNTZA: UNITATE DIDAKTIKOA
ms¡ailaren eta konfidantzaren arabera erabakiko dugu tranpatxoa egin ala ez).
NIRE GORPUTZA EZAGUTU NAHI DUT EDUKI MULTZOA: Irudia eta pertzeptzioa GAIA: Oreka
22
GORPUTZ HEZKUNTZA: UNITATE DIDAKTIKOA
HELBURUAK: Objektu ezberdinen gainean oreka mantendu MAILA: 1. MAILA
ZIKLOA L.H. 1
ESPAZIOA Ikastetxeko gorputz hezkuntza aretoa
HIRU-HILABETEKOA: Bigarren hiru-hilabetekoa
SAIOA 7 BEROKETA MATERIALA
M.
AZALPENA
2´
Robota Esparru osoa erabiliaz robot keinuak eginaz mugitu
3´
Sorgindua Denak korrikan hiru ezik, hauek “sorginduak” daudenez esku bat buruan eramango dute. Norbait ikutzen badute, harrapatzailea libre gelditzen eta ikututakoa berriz “sorgindua” izango da eta eskua ikututako lekura eramango du.
3´
Pozoinduak Espazio mugatu batean, 2 edo 3 ikasle lau oinetan ibiliko dira eta pozoidunak izango dira. Zutik dabilen norbait harrapatzen dutenean, hau poziondu egingo dute eta beraz, bera ere lau hankatan jarriko da. Jokua bukatuko da denak pozoinduta geratzen direnean.
AZALPEN GRAFIKOA
ATAL NAGUSIA MATERIALA
M.
AZALPENA
Tutuak eta 4´ oholak
Tutua eta ohola - Tutu bat lurrean jarri eta ohola gurutzatua gainean. Ikasleak gainean jarriko dira eta oreka mantendu beharko dute. - Ariketa bera eginen dugu baina objektuen posizioa aldatuz, ohola tutuaren luzeran jarriko dugu, gurutzatuta jarri beharrean.
Patinak, patineteak
10´
Patineteak eta patinak - Nahi dutena aukera dezatela, patinak edo patinetea. Hauen gainean oreka posizio ezberdinak jarriko dituzte, eserita, zutik, belaun bat gorputzera hurbilduta, eskuak sabaira zuzenduz... . geldi eta mugimenduan. - Patinetearekin eta patinekin egiteko ibilbide bat jarriko dugu.
Objektu ezberdinak eta makila
10´
Ibilbidea objektu batekin Aurreko saio batean egin bezala gaurkoan ere ibilbide bat eginen dugu (zaldiak, piboteak, banku suediarrak...) erabiliaz baina oraingoa zailtasun maila igoko dugu.
AZALPEN GRAFIKOA
23
GORPUTZ HEZKUNTZA: UNITATE DIDAKTIKOA
Gero eta oinarri puntu gehiago lurrean izan mantentzea are eta errazagoa dela egiaztatu. Fitxak eta boligrafoak
oreka
8´
10´
Fitxa Aurreko saio batean egin bezala oraingoan ere fitxa bat emanen diegu. Fitxa honetan agertzen diren irudiak zailtasunaren arabera ordenatu beharko dituzte. Ea oraingoan hobe egiten duten horrela zerbait ikasi dutenetz egiaztatuko dugu. Errepasoa Unitate didaktikoan zehar egindako ariketa edota jolas gustukoenetatik batzuk, berriz ere egin. BAREALDIA
MATERIALA
M.
AZALPENA
Musika
3´
Bizkarrean idatzi Ikasle guztiak borobilean jarriko ditugu eta aurrean duten ikasleari bizkarrean hizkiz hizki esaldi positibo bat idazteko eskatuko diegu. Musika apur bat jarriko dugu.
2´ 5´
AZALPEN GRAFIKOA
Materiala bildu eta gela txukundu
Unitate didaktikoa Unitate Didaktikoaren balorazioa egiteko eskatuko diegu baita saioei buruz zer iritzi duten ere.
Ebaluazio irizpideak:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
24
GORPUTZ HEZKUNTZA: UNITATE DIDAKTIKOA
Grabitate ardatza aldatuz hanka baten gainean oreka mantentzen du. Norberaren gorputzaren gainean objetuak orekan mantentzen ditu Hankaz gora jarritako banku suediar baten gainean oreka mantenduz desplazatzen da. Eskatutako jarrera ezberdinetan oreka mantentzen du. Pikotxetan (kokorikan) mantentzen da. Altueran oreka mantentzen du. Zuzen ibiltzen da buru gainean zakutxoa eramanez Plano inklinatu eta bertikaletan oreka galdu gabe mugitzen da Buruz beherako orekak egiten ditu. Espalderan gora oinekin igoz buruz beherako orekan jartzen da
LEHENENGO SAIKO FITXA Zerrenda itzazu zailenetik errazenera honako posizio hauek:
25
GORPUTZ HEZKUNTZA: UNITATE DIDAKTIKOA
26
GORPUTZ HEZKUNTZA: UNITATE DIDAKTIKOA
AZKEN AURREKO SAIOKO FITXA Ordena itzazu zailenetik errazenera ondoko irudietako posizioak:
27
GORPUTZ HEZKUNTZA: UNITATE DIDAKTIKOA
28