Kerman, autoa aparkatzen Kerman autoa aparkatu ezinik dabil. Emakume bati galdetuta, honek beste leku batera bidaliko du, leku hori auzokoentzat bakarrik dela esanez. Ondoren, gazte bati eskatuko dio laguntza Kermanek, baina ez du ezer lortuko. Azkenik, autoa aparkatzea lortuko du, baina egin behar zuena egindakoan itzuli denean, isuna jarri diotela ikusiko du.
Kerman autoa aparkatzen: Ulermena EGIAGEZURRA Gizon gazteak ez dauka presarik, lasai dabil. Isuna ordaintzeko, espediente-zenbakia tekleatu behar du Kermanek. Beranduegi da Kermanek isuna saihesteko. Espediente-zenbakia tekleatu baino lehen ordaindu behar du Kermanek. Langileak TAO siglen esanahia azaldu dio Kermani. Azkenean, aparkatzeko leku bat aurkituko du Kermanek. Txanpon ala kreditu-txartelaren bidez ordain daiteke. Kermanek 35 euro pagatu ordez, 10 euro ordainduko ditu bi egun baino lehenago egiten badu ordainketa. Emakumearen arabera, leku horretan auzokoek bakarrik aparka dezakete. Isuna autoaren tamainaren araberakoa da. Kermanek, isuna jarriko diotela uste duenez, emakumeari dirua eskatu dio. Kermanek aitzakia bat jartzen du aparkalekua eskatzeko. Parkingean, berriz, lasai asko aparka daiteke. Bi minutu bakarrik izan direnez, isuna barkatuko diote Kermani. Esketxaren hasieran, Kerman autoa aparkatu ezinik dabil. Isuna jarri diote Kermani TAOko papera jarri ez duelako. Gizon gaztea prest dago Kermani bere aparkalekua uzteko.
Kerman autoa aparkatzen: Lexikoa 1.- Mikelek esan dit (1)
berria erosiko duela, bere Ford Fiesta zaharra delako.
2.- Ezin (2)
ibili nintzen atzo, ez baitzegoen tokirik inon.
3.- Hirira joaten naizenean, (3) 4.- Ez, ez ezazu autoa hor utzi, (4)
da niretzat autoa uzteko soluziorik onena. eta (5)
horretan!
5.- Askotan zaila izaten da (6) ikustea, nork bere bizimodua daukanez, ez baitugu topo egiten. 6.- Uste baino denbora gehiago eman dut erosketak egiten eta, bueltatu naizenerako, (7) nuen jarrita autoaren haizetakoan. 7.- Oro har, lehenbailehen (8) 8.- Aparkatzeko tokia (9)
behar dira isunak, merkeagoa baita. badut ere, ez nago lasai, ez baitakit ziur (10)
1
den ala ez. 9.- Mandatu bat egiten nuen bitarteko lekua (11) buelta behar izan dut, etsita, dena beteta zegoen eta. 10.- Amaiak dio (12) zenbait gauza ditutan pagatu.
dut, baina, azkenean, etxera
edozer ordaintzeko erabiltzen duela, baina nik nahiago dut
Hutsuneetako aukerak
•
kreditu-txartela
•
aparkatu
•
aparkalekua
•
aurkitu
•
auzokoak
•
ordaindu
•
auto
•
debekatuta dago
•
isuna
•
leku
•
bilatu
•
TAO eremua
Kerman autoa aparkatzen: Gramatika Kerman autoa aparkatzen izeneko saio honetan, zehar galderak agertu zaizkigu zalantza adierazteko. Zehar galderetan, ez ahaztu aditz laguntzaileak -(E)N hartu behar duela: Kermanek ez daki lekurik dagoen. Ez nago seguru autoa hemen utz daitekeen. Badakizu/Ba al dakizu hemen posible DEN aparkatzea? Badakizu non utzi/aparkatu ahal DEN autoa? Badakizu non utzi/aparka daitekeen kotxea?
Idatz ezazu kasu bakoitzean esaldian falta den aditza: 1.- Nik ez dakit non bizi
. (ZARA)
2.- Ez nago seguru motorra hemen aparka 3.- Ba al dakizu auzo honetan posible 4.- Badakizu non
. (DAITEKE) autoa uztea? (DA)
farmazia? (DAGO)
5.- Badakizu non eskuratu ahal 6.- Badakizu zein aretotan ikus
autobus-txartela? (DA) Avatar filma? (DAITEKE)
Kerman autoa aparkatzen. Gramatika (II) NORK KASUA Ez ahaztu, euskaraz, aditz batzuekin, subjektua NORK kasuan deklinatu behar dela: Kermanek autoa aparkatu nahi du. Nik ez dakit hemen tokirik dagoen. Aditz horiekin subjektuari -k ipini behar zaio. ZERBAIT aparkatzen dugu beti: autoa, motorra, kamioia... beraz, beti aparkatzen du NORBAITEK (Kermanek, Josunek, nik edo zuk).Era berean, beti DAKIGU
2
ZERBAIT (Jakin aditza), horregatik esaten dugu Nik badakit edo Nik ez dakit zure izena, adibidez. Honelako beste aditz batzuk. Subjektua beti NORK kasuan eskatzen dutenak) dira: EGIN, EROSI, IKUSI, ERAMAN, EKARRI, SALDU, JAN, AURKITU, USTE IZAN... Baina, beste aditz batzuekin, ez da gauza bera gertatzen. Adibidez, JOAN, ETORRI, IBILI, EGON, IZAN, GERATU aditzekin subjektua NOR kasuan deklinatu behar da, ez NORK kasuan: Koldo joan zen festara, Juan Karlos etxean geratu zen. Ni ez naiz altua, txikia naiz. Txakurra lasai dago txabolan, lotan. Amaia bakarrik etorri da, Josu bere amarekin etorri da. Erabaki ezazu kasu bakoitzean subjektuak -(e)k behar duen ala ez: 1.- AnaK aparkatu du autoa, Iñaki 2.- Hori Mari Jose 3.- Zu 4.- Aita
ez daki eta.
daki, ziur, niK ez dakit.
joango al zara bilerara? Ni hemen geratuko naiz. etxean dago, lasai asko, ohean etzanda.
5.- Haurra
bakarrik etorri da etxera, laguntzarik gabe.
6.- Zure anaia
andregaiarekin joan zen Mirenen ezkontzara.
7.- Xabier
oso gizon atsegina da.
8.- Begoña
musikari buruz asko daki, sei urtez ikasi zuen eta musika-eskolan.
9.- Zu
asko jaten duzu, niK gutxiago jaten dut.
10.- Zer saldu dizu saltzailea 11.- Ikusi al duzu zu
? Ez zenuen eta ezer behar! Miren? Ni
12.- Bizkorregia zara zu
ez dut inon aurkitzen!
Luisarekin ondo konpontzeko!
Kerman autoa aparkatzen. Ahozkotik idatzira Hona hemen bideo-pasartean euskaldun zahar batzuen ahotik entzun ditugunak. Hona ekarri ditugu maiz entzuten direlako eta zenbaitetan zalantza sortzen delako: Ondo ote daude? Gaizki ote daude?: Auzokoentzako da (leku hau). Bere horretan idatziko bagenu, zuzendu egingo genuke eta AUZOKOENTZAT jarriko genuke AUZOKOENTZAKOren ordez. Izan ere, NORENTZAKO erabili ahal izateko, bere atzean, segidan, izena idatzi beharko genuke eta. Adibidez, Auzokoentzako lekua da hau. (Zuzena)
3
Denbora luze damaki. DAMAKI aditz forma Gipuzkoan bakarrik erabiltzen da. Batuan, DARAMA esango genuke. Hortikan Bakarrikan Bi hauek ere lokalismoak dira eta ahozko erabilera dute. Idatzi, HORTIK eta BAKARRIK idatziko dugu. Kermanek gaztelaniazko bi molde hauek erabili ditu hitz egin duenean: O SEA ESKE Nola esan dezakegu gauza bera euskaraz? O sea: Eske:
Kerman autoa aparkatzen: Zalantza adierazi Zalantzan gaudenean, honelako esaldiak botatzen ditugu: Ez dakit autoa hemen utz daitekeEN. Ez dakit arazorik badagoEN. Ez dakit aparkatzea debekatuta dagoEN. Gainera, euskarak badu zalantza adierazteko partikula bat: OTE Irakur itzazu adibideok:
Utzi/Aparka ote dezaket/daiteke hemen? Posible ote da hemen aparkatzea? Ba ote dago arazorik hemen aparkatzeko? Esaldi guztietan OTE erabiltzeak zalantza eransten dio esaldiari, ziur ez gaudela adierazteko modu bat da. Aditz laguntzailearen eta era trinkoaren ezkerraldean ezartzen da. Trena etorri da? Trena etorri OTE da? Zer ikusi zuen? Zer ikusi OTE zuen? Adibideei jarraitu eta idatz ezazu kasu bakoitzean esaldia, OTE erabiliz: Horrela da? Gezurra esan dit? Josune garaiz etorriko da?
4
Juliok egin du marrazkia?
Erantzunak - Kerman autoa aparkatzen: Ulermena EGIAGEZURRA Gizon gazteak ez dauka presarik, lasai dabil. Isuna ordaintzeko, espediente-zenbakia tekleatu behar du Kermanek. Beranduegi da Kermanek isuna saihesteko. Espediente-zenbakia tekleatu baino lehen ordaindu behar du Kermanek. Langileak TAO siglen esanahia azaldu dio Kermani. Azkenean, aparkatzeko leku bat aurkituko du Kermanek. Txanpon ala kreditu-txartelaren bidez ordain daiteke. Kermanek 35 euro pagatu ordez, 10 euro ordainduko ditu bi egun baino lehenago egiten badu ordainketa. Emakumearen arabera, leku horretan auzokoek bakarrik aparka dezakete. Isuna autoaren tamainaren araberakoa da. Kermanek, isuna jarriko diotela uste duenez, emakumeari dirua eskatu dio. Kermanek aitzakia bat jartzen du aparkalekua eskatzeko. Parkingean, berriz, lasai asko aparka daiteke. Bi minutu bakarrik izan direnez, isuna barkatuko diote Kermani. Esketxaren hasieran, Kerman autoa aparkatu ezinik dabil. Isuna jarri diote Kermani TAOko papera jarri ez duelako. Gizon gaztea prest dago Kermani bere aparkalekua uzteko. KERMAN: Ez dakit hemen lekua dagoen. Hemen...agian...ez, toki txikia. Ez dakit kotxea sartuko den. Aizu, barkatu, barkatu, mesedez, bai, barkatu, badakizu hemen posible den aparkatzea? EMAKUMEA: Ez, hemen debekatuta dago aparkatzea, e? Bai, hemen auzokoentzako bakarrikan da. KERMAN: Eta, hemen inguruan, non utzi ahal da kotxea? EMAKUMEA: Ba, beitu, hor atzean daukazu parking bat. KERMAN: Eta ziur zaude... hor ez dago arazorik? EMAKUMEA: Ez, hor libre da. KERMAN: Bestela gero multa, isuna, zuk ordainduko duzu, e? EMAKUMEA: Libre dago eta... KERMAN: Bestela, zuri bilatzen joango naiz. EMAKUMEA: Bale, hemen egongo naiz zure zain. KERMAN: Mila esker, andre. EMAKUMEA: Gero arte. KERMAN: Agur. Zalantzan gaudenean, honelako esaldiak botatzen ditugu: Ez dakit autoa hemen utz daitekeen Ez dakit arazorik badagoen Ez dakit aparkatzea debekatuta dagoen
5
KERMAN: Aizu, aizu, barkatu, kotxea ateratzen duzu? GIZONA: Oraintxe aparkatu dut. KERMAN: Ai, eta ezin duzu beste toki bat bilatu? GIZONA: Ez, leku gutxi daude. Bilatu ezazu zeuk hortikan. KERMAN: Eske, ni kanpotarra naiz, Algortakoa eta ez dut batere tokirik topatu. Zer iruditzen nik kotxea hemen utzi eta zuk zaindu? GIZONA: Begiratu ezazu hortikan, nahiko toki badago... KERMAN: Mesede txiki bat da, bi minutu dira, benetan... GIZONA: Ez, ez, ez, ez, presa daukat. KERMAN: Eta zuk ikusi duzu beste tokirik hemen? GIZONA: Ba...oraintxe bertan oso gutxi, baina... KERMAN: Ai! Toki bat! Agur! GIZONA: A! Bueno! KERMAN: Aizu, aizu, gizon, barkatu. Isuna, zergatik isuna? TAOko LANGILEA: TAO eremuan zaude aparkatuta eta ez duzu paperik jarri. KERMAN: A! baina ni uste nuen ez zela beharrezkoa! TAOko LANGILEA: Ba hemen TAO dago eta... KERMAN: Izan dira bakarrik bi minutu... TAOko LANGILEA: Auto honek denbora luze damaki hemen aparkatuta... KERMAN: Eske egon naiz hor errekadoa egiten eta pasatu zait denbora. Dena dela, aizu, ez du trafikoa oztopatzen. Dago hor autoa geldik. TAOko LANGILEA: Bai, baina lortu al duzu papera? KERMAN: Eta autoa ere oso handia ez da! Eta hori ere... TAOko LANGILEA: Auto handia ala txikia izan, berdin da, denek lortu behar dute. KERMAN: Bueno, eta orain jartzen badut txartela? TAOko LANGILEA: Orain ja alferrik da, hori lehen egin behar zenuen gauza bat da. KERMAN: Orain ja ez du balio KERMAN: Eta zenbat ordaindu behar dut isuna? TAOko LANGILEA: Bi egun dauzkazu 10 euro ordaintzeko. Kontrako kasuan 35 euro izaten da. KERMAN: Osea, orain ordaintzea, hobeto. TAOko LANGILEA: Merkeago. KERMAN: Bueno ba lagundu, mesedez. Lagunduko didazu? TAOko LANGILEA: Bai, bai Aditz batzuekin subjektua NORK kasuan deklinatu behar dugu euskaraz. Autoa aparkatu nahi du Kermanek esan behar dugu. Ez ahaztu aditz horiekin subjektuari -k ipintzeaz.
TAOko LANGILEA: Bueno, hemen azaltzen dizun bezala, bigarrengo aukera hartzen duzu, aukeratzen duzu eta tekleatu behar diozu zure espedientearen zenbakia. KERMAN: Espediente zenbakia, Paperaren zenbakia. TAOko LANGILEA: Baieztatu ondoren, egin behar duzu ordainketa. Hamar euroak. KERMAN: Hamar euro, txartelarekin posible al da ordaintzea? TAOko LANGILEA: Bai, posible duzu txanponekin bai txartelarekin egitea. KERMAN: Azkeneko galdera bat zer esan nahi du TAO? TAOko LANGILEA: TAOk esan nahi du Trafiko eta Aparkamendu Antolakuntzaren Ordenantza. KERMAN: Trafiko eta Aparkamendu Antolakuntzaren Ordenantza... eske, ikaragarri gustatzen zaizkit siglak...bueno, eskerrik asko,e, gizon? Mila esker. Bueno, gero arte.
6
adierazteko, eta bestetik, NORK kasua ere agertu zaigu. Zehar galderetan, ez ahaztu aditz laguntzaileak -EN hartu behar duela: Kermanek ez daki lekurik dagoen. Ez nago seguru autoa hemen utz daitekeen. Bai? Eta bigarrenik, NORK kasua. Ez ahaztu, euskaraz, aditz batzuekin, subjektua NORK kasuan deklinatu behar dela: Kermanek autoa aparkatu nahi du. Nik ez dakit hemen tokirik dagoen.
Eta zuk badakizu, honekin eta harekin, baina egin!
7