Kontsumo arduratsua Modu arduragabe eta inkontzientean erosten dugunean produkzio-katearen hasieran dauden pertsonen elikatzeko eskubidea _________1______ ari gara. Horrez gain, gure kontsumo-gizarteak pertsonengan eta ingurumenean beste hainbat kalte eragiten ditu. _____2_______, gu geu gara ondorio horien erantzule bakarrak. Era berean, eredu horiek ekologikoki eta sozialki jasangaitzak dira eta, horregatik,_______3_________ dugu ohiturok aldatzea. Nolanahi ere, kate horren amaieran dagoen kontsumitzaileak ezinbesteko garrantzia dauka: bera da merkatuko eskaintzen artean aukeratzeko azken hitza duena. Kontsumo hori arduratsua bihurtzen da hautaketa horren irizpideak justizia, etika, elkartasuna eta ingurumenaren babesle direnean. Gainera, jokabide horrek enpresa ekoizleen jarreran eragin handia izan dezake. Azken finean, gure helburua benetako aldaketetan _______4_______ nekazaritza, arrantza eta merkataritza lege berriak bultzatzea da: ekoizleen _______5________eta elikatzeko eskubidea interes merkantilisten gainetik ______6_______ behar dituztenak. Horretarako, gizabanakoen indarrak elkartu eta koordinatu beharra dago. Hortaz, aldaketa hori gauzatzeko, guztiz beharrezkoa da gure egunerokoan ez sustatzea egoera bidegabeak. Horiek ekiditeko, aholku praktiko batzuk eman nahiko ______7__________, guztion ekintzak elkartuta gurpil zoro eta anker hau geldi dezagun. Lehenik eta behin, kontsumitzerakoan oinarrizko bi faktore izango ditugu kontuan: ingurugiroa eta pertsonak. Lehenengoari _______8_______ kalte gutxien eragiteko, natur baliabideak zentzuz ustiatzen dituzten produktuak hobetsiko ditugu; ______9_______, gure jarreren bidez, giza eskubideak, elikatzeko eskubidea eta lanbaldintza duinak defendatu eta ______10_________ ditugu. Bigarrenik, ________11_________ galdetuko diogu produktua benetan beharrezkoa den ala gurari ______12_____--. Gogoratu, ______13_______ aparte, badirela hori eskuratzeko beste bide batzuk: mailegatzea, trukatzea, bigarren eskukoa lortzea, konpondu edo birziklatzea, beste erabiltzaile batekin elkarbanatzea... _______14__________, hona hemen, kontsumo kritiko eta kontzientea gauzatzeko zenbait adibide: - Ingurugiroarentzat eredurik jasangarriena indartzeko, naturarekin bateragarrienak diren eskaintzak aukeratuko ditugu: ______15___________ sasoikoa janez; bertoko produktuak kontsumituz; ahal den ______16________, ekologikoak aukeratuz; milaka kilometro egindako elikagaiek eragindako kalteak baloratuz –nahiz eta modu ekologikoan ekoitziak izan-... - Bidezkoak izan behar dute ekoizleak jasotako diruak ______17___________ kontsumitzaileak ordaindutako salneurriak. Kontsumitzaile-ekoizle elkarteek horixe bermatzen dute, bitartekorik gabeko zuzeneko salmenten bidez. Batzuk aipatzearren, Gipuzkoako Uztaro kooperatiba eta Elkartruke taldea, Iruñeako “Tomate Gorriak”, Iparraldeko “Idoki” baserritarren elkartea eta Gasteizko “Bidezko-bidean” elkarteek esperientzia handia daukate honetan. - Animalien bizi-baldintzak, elikadura eta heriotza duina sustatzen dituzten ekoizleak aurkitu nahi _______18_________, zigilu ekologikoa bilatu edota konfiantzazko baserritarrengana jo _______19________-.
1
- Kanpotik ekarritako produktuak (kafea, txokolatea, otarrainxkak, azukrea...) luxutzat hartu beharko _______20_________ eta, hortaz, horien kontsumoa murriztu, eta, erosiz gero, bidezko merkataritza bermatu dutela ziurtatu. Bukatzeko, aintzat hartu eskubide osoa dugula edozein produkturen ekoizpenaren, jatorriaren eta eragindako kalteen inguruko informazioa jasotzeko; gure eskubidea izateaz gain, gure erantzukizuna ere bada-eta. Lantzen ari garen aldaketa, guztion ekimenez, arduraz eta indarrez baino ez baitugu lortuko. Jakin badakigulako beste mundu bat posible eta beharrezkoa dela. Mugarik Gabeko Albaitariak
1- bultzatzen urratzen laguntzen
2-Dena den Ordea Beraz
3- ezinbestekotzat premiazkoa pentsatzen
4- oinarritutako oinarritzeko oinarrituta ere
5- duintasuna trebetasuna bizipoza
6- altxatu bermatu ezabatu
7- genizkizueke geniezazkizueke lizkigukete
8- askoz erabat ahalik eta
9- aldiz bestetik izan ere
10- susmatuko sustatuko sumatuko
12- hutsa 11- geure artean ezinezkoa geure kolkorako geure buruari ezinbestekoa
13-erosteaz erostearekin erosiaz
14-Alabaina Alegia Horrez gain
15- sasoitik sasoian sasoiaz
16- heinean neurritik aurretik
17- bai zein nor
18-izanez gero izandakoan izanda gero
19- gaitezke gintzake dezakegu
20-genizkieke genitzake genituzke
2
IRAKURMENA
NOLA EROSARAZTEN DIGUTE HIPERMERKATUEK?
Hipermerkatuek erosarazteko erabiltzen dituzten zenbait teknika aipatuko dira. Paragrafo horietako bakoitzari izenburu bat dagokio. Lot itzazu izenburua eta zati bakoitza. Hipermerkatuetan minutuko 3000 estimulu inguru jasotzen ditugu, ohartuta zein oharkabean, asmotan genuena baino gehiago eros dezagun. Psikologoek ia-ia parahipnotikotzat jotzen dute egoera hori. 1. Hipermerkatu guztietan badira esparru hotzak, batez bestekoa baino salmenta urriagoak dituztenak, eta beroak, espazio erakargarriak, izugarrizko salmentak izaten dituztenak; eta eremu hotzak epeltzeko bideak ere badituzte, hala nola, argiztapen bereziak, megafonia, bideo emanaldiak, kartelak edo produktu pilaketak. 2. Hipemerkatuetan egiten ditugun keinurik ttikienak ere ikertu egiten dituzte. Sekzio buruetan, ustez lapurretak detektatzeko diren kamarek bertzelako helburu bat dute nagusi: produktu sail baten aurrean ditugun jarrerak biltzea, gero psikologo talde batek azter ditzan. 3. Hipermerkatuetako egonaldien batez bestekoa 55 minutukoa izaten da. Egonaldi hori, ordea, luza edo labur daiteke musikaren bidez: denda betea dagoenean, erritmo azkarrak jartzen dituzte, erosketan arinago egiteko; eta erdi hutsik dagoenean, berriz, musika lasaia egonaldia luzatzeko. 4. Emakumezkoek erosketak egin bitartean, gizonezkoen entretenigarri sortu ziren auto, brikolaje eta burdindegi sekzioak. Egun, salmenta handiak izaten dituzte, eta tarte komertzial handikoak direnez, zabaltzen ari diren eremuak dira. 5. Hipermerkatuetan gehiago gastatzen dugu beti. Hipermerkatuek erosketaren %78n eragiten dute. Erosketaren %22, produktua eta marka aldez aurretik erabakita egiten dugu; % 18 produktua jakinda baina marka zehaztu gabea, eta %5, aldez aurretik erabakitako markak hipermerkatuan aldatuz. Gainerako %55 hipermerkatuan bertan erabakitzen dugu. 6. Bukatzeko, kutxa inguruetan goxokiak jartzen dituzte, haurrak erakartzeko. ika
3
a. AZKARRAGO, MANTSOAGO
___
b. GIZONEZKOEN GAUZAK
___
c. HAURRAK ERE GOXO-GOXO
___
d. GURI BEGIRA
___
e. GASTU HANDIAGOA BETI
___
f. BERO-BERO
___
Oraindik burua fresko-fresko izanen duzunez, bertze ariketa bat proposatuko dugu. Testuan belztutako hitz horien sinonimoak paratu ditugu jarraian nahasirik. Zure lana sinonimoak elkartzea izanen da.
1. XEDE 2. DEFINITU 3. EREMU 4. EKOIZKINA 5. ADIBIDEZ 6. IMINTZIO 7. AFIXA 8. AZTERTU 9. EKARRARAZTEKO
Zer deritzozu aipatutakoari? NOLA EROSTARAZTEN DIGUTE HIPERMERKATUEK?
4
IRAKURRIAREN ULERMENA Osatu testua (1-8) esaldiekin (a-i). 0 adibidea.
Poltsak merkeago betetzeko garaia Biharko egunez hasi ohi da merkealdia Hegoaldean, baina, _____(0)_____ , hainbat saltokik jada egin dituzte eskaintzak. Poltsikoak hutsago daudenean heldu da aurten ere merkealdiaren txanda, Gabonen ondotik. Erosketen poltsa ______(1)______ aukera izan ohi da, Olentzerok eta Errege Magoek desiratutakoa ekartzerik izan ez badute. Aurten, ordea, hiru erregeak iritsi aurretik dagoeneko hainbat saltokik iragarri dute merkealdian daudela. Bihar, urtarrilaren 7a, jada ez da dendentzat beherapenekin hasteko ______(2)______ . Espainiako Gobernuak onartutako liberalizazioaren bitartez, saltokiek edonoiz has dezakete orain beheraldi garaia. Merkealdi merkeagoa izango da urte hasierakoa. Hego Euskal Herrian, herritar bakoitzak, ______(3)______ iaz baino zortzi euro gutxiago eta 2007han baino 57 gutxiago, Espainiako FUCI erabiltzaile-kontsumitzaile independenteen federazioak plazaratutako datuen arabera. ______(4)______ Hegoaldeko kontsumitzaile eta merkatarien artean. EKA Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolaketak erabakia kritikatu du, eta uste du «gizartearen gehiengoaren kalterako» dela: «Saltoki txikientzat kalte, eta marka handientzat mesede». EKAren arabera, garrantzitsua da beherapenak egiteko .______(5)______ «Saltokiek aurreko garaietako produktuak atera ditzakete, biltegiak arintzen dituzte, eta, aldi berean, erosleek behar dituzten gauzak prezio eskuragarrietan lortzen dituzte». EKArekin bat dator Euskomer Araba, Bizkai eta Gipuzkoako merkatarien konfederazioa. Merkealdi garaiak kentzeak «ondorio oso larriak» izango lituzkeela ohartarazi zuen Espainiaren .______(6)______ . Nafarroako Irache kontsumitzaile elkarteak, aldiz, neurria babestu du. Gogorarazi du lau nafarretik hiruk beherapenak baliatzen dituztela erosketak egiteko, eta Errege Egunaren aurretik merkeago erosi ahal izatea positiboa dela. Hala ere, aurten sortu den «nahasmena» ez errepikatzeko ______(7)______ : «Batzuek merkealdia aurreratu dute, baina beste batzuek uste zuten ezin zutela hori egin». Nafarroako Saltokien Federazioak salatu du dendarien artean ______(8)______ La Morea merkataritza gunean hilaren 2tik ari direla beherapenak eskaintzen.
5
MAITE
ALUSTIZA.
2013/01/06.
BERRIA
a) BATEZ BESTE 82,5 EURO GASTATUKO DITU b) LEGEDI BATERATU BAT ESKATU DU c) MERKEALDIA BIHAR HASTEA ADOSTU ARREN d) EURO GUTXIAGOREN TRUKE BETETZEKO e) NAHIEN BERRI JAKIN ONDOREN f) MERKEALDIEN LIBERALIZAZIOAK ZALAPARTA PIZTU DU g) LIBERALIZAZIOAZ BALIATUTA h) NEGUKO ETA UDAKO GARAIAK FINKO MANTENTZEA i) 0
NAHITAEZKO EGUNA IZANGO 1
2
3
4
5
6
7
8
g
BERBA EGITEKO PUNTUAK : - Aurten beherapenen hasiera gorabeheratsua izan da? Zer deritzozu? - Legearen aurka, dendak lehenago zabaldu izanak badirudi isuna dakarrela? - Beherapenetan nor da irabazlea eroslea ala saltzailea? - Beherapenak noren alde daude? Herriko denden alde ala saltoki handien alde? - Beherapenetan lege bateratua izateak benetan arazoak konponduko lituzke? - Zertan egon beharko litzateke oinarrituta?
6
Albiste laburrak (2012-11-09)
Lau albiste labur entzungo dituzu. Entzun aurretik irakurri esaldiak. Esaldiak zer albisterekin dauden lotuta adierazi behar duzu. Kontuan hartu 2 albiste bina esaldirekin daudela lotuta; beste 2 albiste esaldi banarekin, eta beste 2 ez dituzula behar. Erantzunak taulako zutabeetan markatu. (E A: ez dute aipatu)
1.
2.
3.
4.
EA
a. Frekuentziak aldatu egin beharko dira. b. Curriculum interesgarriak egiten ere irakatsiko da. c. Azterketa baten arabera, mugikorrek ez dute osasunarazorik sortzen. d. Mugikorrak ez ezik, beste tresna batzuk ere aztertu dituzte. e. Ikerketa berri batek gezurtatu egin ditu aurretik egindako ikerketen emaitzak. f. Zenbait produktu 400 € merkeago lor ditzake enpresa batek. g. Enpresa baten bitartez merkeago lortu ditzakegu zenbait produktu. h. Bezeroak esan behar du produktua zer preziotan ikusi duen.
7
ENTZUMENA Entzun eta gero aukeratu erantzun zuzena a, b c edo d
1. Europar Batasunak erabakia hartu du iragarkien gainean: a. Gutxienez, 12 minutu izanen dute iragarkiek ordu oro. b. Ikusleok maizago ikusiko ditugu iragarkiak. c. Debekaturik egonen dira erlijioa ardatz duten filmetan. d. Iragarkiek egunean 3 ordu hartuko dute gehienez. 2. Prime timean eraginkorrak dira iragarkiak? a. Lehenengoa eta azkena ez, beste guztiak bai. b. 60. iragarkitik gora zaila da arretari eustea. c. Alazne Mujikak berak ere zapping egiten du halakoetan. d. Oro har, kontsumitzaileek ez diete kasu handirik egiten. 3. Dirutza inbertitzen da publizitatean: a. Oraindik ohiko hedabideetan inbertitzen da gehien. b. Etxeetara iristen diren katalogoak eraginkorrak dira oso. c. Ohikoa izaten da diru gehiena telebistako iragarkietan inbertitzea. d. Mailing delakoa izugarri ari da handitzen. 4. Iragarki batek ona izateko, lortu behar du… a. enpresaren helburuak betetzea, helburua edozein dela ere. b. produktua saltzea, bai orain eta bai bi urte barru ere. c. dirua irabaztea, produktua ezagutarazteaz gain. d. produktua ezagutaraztea, lehenik eta behin. 5. Iragarkien eraginkortasuna: a. Inbertsioen araberakoa da iragarkien eraginkortasuna. b. Iragarkiekin bakarrik nekez erosten dugu zerbait. c. Iragarkiak gorabehera, ezinbestekoa da lagunen eragina. d. Kontsumitzaileak berak erabakitzen du iragarkia onartu edo ez.
8
Mercadonako kremen auzia (ikasbil.net) Mercadona supermerkatuetan salgai zeuden krema batzuk erretiratzeko agindua eman du Osasun Ministerioak egunotan eta ondorioz, zalantza ugari sortu dira kontsumitzaileengan.
Mercadonako kremak dendetatik kendu behar izan dituzte Entzun audioa eta erantzun egokia aukeratu Euskadi Irratian eskainitako elkarrizketan, Asier Arrieta publizistak dio MERCADONAk orain azalpenak eman beharko lituzkeela gertatutakoaren gainean, isilik geratu ordez. Entzun elkarrizketa eta galderen erantzun zuzenak aukeratu. 1. Zein da berria? a) Hainbat jende kexatu egin dela Mercadonako krema batzuk txarrak direlako. b) Osakidetzak bi krema ez erabiltzeko gomendioa zabaldu duela. c) Osasun Ministerioak krema batzuk erretiratu dituela merkatutik. 2. Zein izan da arazo nagusia? a) Kremek minbizia sortzen dutela. b) Kremek nahastu ezin daitezkeen bi osagai dituztela. c) Deliplus gamako kremetan hainbat osagai nahastu dituztela nahi gabe. 3. MERCADONAk dioenez: a) Jarraitu egingo du krema horiek saltzen. b) Kremak ez dira arriskutsuak osasunerako. c) Ez dago kremak erabiltzeko arazorik. 4. Kritika ugari jaso du sare sozialetan MERCADONAk. Zergatik? a) Krema horiek itzuli nahi dituenari aukerarik ez emateagatik. b) Osasunarentzat kaltegarriak diren kremak saltzeagatik. c) Isilik egoteagatik. 5. Zein da Asier Arrieta publizistaren iritzia? a) Garrantzitsuena MERCADONAk erantzun garbi bat ematea litzatekeela. b) Beste enpresa batzuei ere gertatu zaizkiela honelakoa arazoak eta azkenean ez dela ezer larririk gertatu. c) MERCADONAk galera handiak izango dituela auzi honengatik. 6. Zein da Asier Arrietak duen susmoa? a) Enpresa batzuek MERCADONAk arrakastarik izan ez dezan nahi dutela. b) Isilik geratzeko estrategia probatzen ari dela MERCADONA, dena ahaztuta gera dadin. c) Erretiratu diren kremak oso kaltegarriak dela uste du berak.
9
Bigarren eskuko dendak Bigarren eskukoa (06. zenbakia | 2001 / 03 | Gaztezulo) Bigarren eskuko produktuen salerosketa goraka doa etengabe. Batzuetan pagotxa ederrak topatzeko aukera ematen dute bigarren eskuko dendek.
Bigarren eskuko salerosketa zabaltzen ari da gure artean. Polikipoliki, ordea, ez baikaude inondik ere beste zenbait herriren pare. Izan ere, Alemanian edo Ingalaterran esaterako, sektore hau oso garrantzitsua da eta bigarren eskuko milaka denda dituzte. Sektore hau hartzen ari den garrantziaz jabetzeko, kontuan har ezazue Cash Convertersek, bigarren eskuko produktuen salerosketan diharduen enpresak, hainbat herrialde eta estatutan lan egiten duela eta miliaka euroko irabazia izaten duela urtero. Bigarren eskuko dendek lau abantaila dituzte. Batetik, produktu bera merkeago erosteko aukera ematen dute. Produktu berriekin alderatuta, %30 eta %70 bitarte aurreztu dezakegu. Bigarrenik, birziklapena sustatzen du. Izan ere, kate horretan sartuko ez balira, produktuok, berriro ere erabiltzeko moduan dauden arren, zaborrontzira joango lirateke. Hirugarrenik, zenbaitetan denda hauetan beste inon aurkitzerik izango ez ditugun produktu bitxiak topa ditzakegu. Azkenik, Gobernuz Kanpoko Erakunde batzuek salerosketatik lortutako dirua garapen proiektuetara bideratzen dute, Hirugarren Mundura adibidez. Baina saltzeaz gain, bigarren eskuko dendek produktuak jasotzen dituzte. Bi bide dira ohikoenak. Lehenengoa salerosketa da. Salerosketan bezeroak produktu bat eramaten du dendara eta dendariak diru eskaintza egiten du: normalean produktu berriak merkatuan duen prezioaren %25 %60 artekoa eskaintzen du. Bigarren bidea produktua dendan uztea da, salmenta prezioa negoziatu ondoren: dendak saltzen duenean lortutako diruaren ehuneko bat eskuratzen du eta gainerakoa bezeroari ematen dio.
Bigarren eskuko dendei buruzko testua irakurri ondoren, eman zure iritzia: 1. Testuaren arabera bigarren eskuko dendek lau abantaila dituzte. Zer iritzi duzue abantaila bakoitzari buruz? 2. Ezagutzen al duzu bigarren eskuko dendarik? Zein? Non? 3. Bigarren eskuko zerbait erosi duzu inoiz? Zer? 4. Interneten ere bigarren eskuko gauzak erosi eta saltzeko hainbat web orrialde daude, Ebay besteak beste. Bertan erosi edo saldu al duzu zerbait inoiz? Zergatik? 5. Bigarren eskuko zer erosiko zenuke eta zer ez? Zergatik? 6. Bihar eskolan bertan bigarren eskuko produktuen azoka egingo bagenu. Zer erosiko zenuke gustura? Zer salduko zenuke? Saia zaitez zure produktua saltzen zure ikaskideei.
10