Oinarrizko Maila 2
5A
G H E I M
On egin! Otorduak
ENTZUMENA. Elkarrizketa: Erreserba
Noizko, aditz aspektua, testu antolatzaileak Janariak eta edariak Elkarrizketak Elkarrizketak Telefonoa hartzea, balorapenak, gonbidatzea
Oierrek erreserba egin nahi du herriko jatetxe batean. Telefonoz deitu du.
CDa entzun eta erantzun galderei. 1. 2. 3. 4. 5.
Nola du izena jatetxeak? Zenbat lagunentzat erreserbatu nahi du? Noizko? Zer jango dute? Zein ordutan?
Azalpenak A. Telefonoa hartzeko Telefonoa hartzean, zenbait egitura erabil ditzakezu. Hemen dauzkazu gehien erabiltzen direnak: a. Bai, esan. b. Bai, nor da? (edo zein da?) c. “Jatetxearen izena” jatetxea, nor da? d. “Jatetxearen izena” jatetxea, egun on! (edo gabon, edo arratsalde on) B. Erreserba egiteko beharrezko galderak Erreserba bat egiteko orduan, zehaztasunak eskatu beharko dituzu. Hemen dituzu egin beharreko galdera batzuk. *NOIZKO: Galdera: NOIZKO? Erantzuna: Bihar gauerako. Egitura: Eguna / garaia + (e)RAKO Biharko / gaurko Gaur gauerako / astelehenerako / hamabietarako / zortzi eta erdietarako *JENDE KOPURUA: Galdera: ZENBAT LAGUNENTZAT? Erantzuna: zazpi lagunentzat. Egitura: zenbakia + lagunentzat zortzi lagunentzat *ORDUA: Galdera: ZEIN ORDUTAN? (afaldu/bazkaldu nahi duzue) Erantzuna: Bederatzietan (ordua + etan) Edo hain zehatzak izan gabe. Bederatziak aldera (ordua + aldera) Bederatziak inguruan (ordua + inguruan) C. Noiz? Elkarrizketan “gaur” hitza agertu zaigu. Ba al dakizu nola esaten den “mañana”, “ayer” “pasado mañana” etab. euskaraz? D. Beste kontu batzuk Datak zehazteko beste hitz batzuk. Datorren astean/astelehenean/asteartean/ostegunean… Hurrengo astean/asteazkenean/ostiralean/larunbatean… On egin
1
Gasteizko HEO
IRAKURMENA. Hemen duzu arestian entzundako elkarrizketa Kokatu beheko hitzak hutsuneetan. Testuingurua kontuan hartu. Hitz bat bitan erabili. bederatziak
gabekoa
gainerako
gauerako
hala
noren
Ring, ring... Zerbitzaria: Bai, esan. Oier: Egun on! "Kutixi" jatetxea al da? Zerbitzaria: Bai, ___ da. Zer nahi duzu? erreserba bat egin nahi dut. Oier: Begira, bihar _____ Zerbitzaria: Bihar _____ , bai. Zenbat lagunentzat? Oier: Zazpi lagun izango gara. Zerbitzaria: Ondo da, _______ izenean? Oier: Oier Artabururena.
Zerbitzaria: Menua aukeratu nahi al duzue? Oier: Bai, konplikaziorik ______ … Entsalada batzuk, ganbak, pate pixka bat eta urdaiazpikoa. Eta __ , arraina. Zerbitzaria: Ederki! Zein ordutan afaldu nahi duzue? Oier: ____ aldera. Zerbitzaria: Oso ondo. Bihar arte, orduan. Oier: Bihar arte, bai.
MINTZAMENA. Galdetu ikaskide bati: zein nahiago duzu ogi zuria ala integrala? BALORAPENAK 1.- Ogi zuria / Ogi beltza edo integrala. Biak gustukoak ditut ogi integrala hobea da Zalantzan nago, bata bestea bezain ona ez al da? 2.-Idiazabal gazta / Frantziako gazta. Idiazabal gazta nahiago dut Gazta ez zait batere gustatzen Niri berdin dit 3. Arraina / Haragia Bata bestea bezain gustukoak ditut Ez bata, ez bestea, ez zaizkit gustatzen Arraina askoz hobea da 4.- Fruta / Jogurta On egin
2
Gasteizko HEO
GRAMATIKA: Aditz aspektua eta denbora. AUKERATU DENBORA MARKA ZENBAKIEN BIDEZ: 1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8. 9. 10.
Presaka janzten zara Zer ordu arte egon zinen larrialdietan? Etorriko zara sagardotegira? Txiklea murtxikatzen ari da Txalupaz joan dira arrantzara Lantokian bazkalduko du Kafea hartzen genuen kafetegian Oso gaizki jaten zenuten Ez dut Cola Cao edaten Ez dut angularik jan
Txikitan Txikitatik Atzo Orain Laster Goiz Batzuetan Astegunetan Etzi Inoiz
ENTZUMENA. Elkarrizketa: Menua Olatz lanean aritu da. Eguerdiko ordu bata da eta bazkaltzera joan da taberna batera. CDa entzun eta marka ezazu gurutze batez Olatzek eskatzen duena. Baita menuan zer dagoen ere.
Lehenengo platera
Bigarren platera
Postrea
Garbantzuak Babarrun zuriak Paella Entsalada Zopa
Oilaskoa Legatz frijitua Haragi gisatua Xerra albartatua Txerri-txuletak
Mamia Arroz-esnea Jogurta Frutak Flana
1. Zer nahi du Olatzek? Eguneko menua / Menu berezia 2. Zer edango du? 3. Kaferik hartuko al du? IRAKURMENA: Bazkaria Unai: Aitor, zer dago bazkaltzeko? Aitor: Ezer ez. Ez dut ezer erosi. Unai: Zer egingo dugu orduan? Aitor: Joango gara jatetxe batera? Unai: Ondo. Baina zuk ordainduko duzu. Aitor: Ezin dut. Ez daukat dirurik, horregatik ez dut erosi ezer. Unai: Orduan argi dago. Bazkaldu gabe geratu beharko dugu. Elkarrizketa irakurri ondoren, erantzun galderei: 1. Zer nahi du Unaik? 2. Zer erantzun dio Aitorrek? 3. Nora joango dira bazkaltzera? 4. Zergatik?
On egin
3
Gasteizko HEO
MINTZAMENA: GONBITEA
A ikaslea
Elena, 19 urte Unibertsitatean ikasten ari zara. Koldok zurekin ligatu nahi du. Koldok telefonoz deituko dizu. Zu ekainean oso lanpetuta zaude. Eman daitezkeen erantzunak: Ezin dut, familiarekin joango naiz oporretan Lagunekin joango naiz
Igandean hondartzara joan behar dut Etxean ikasteko gelditu nahi dut.
1. Igandea
Hondartzara lagunekin
2. Astelehena
3. Asteartea
Manurekin liburutegira
4. Asteazkena
5. Osteguna 7. Larunbata
6. Ostirala Pirinioetara lagunekin
9. Astelehena
17.00etan azterketa Mikelekin ikasi Etxean matematika ikasi Alemaniatik heldu denen osabarekin afaldu.
8. Igandea
Pirinioetan
10. Asteartea
12.00etan azterketa. Ondoren euskara ikasi
11. Asteazkena
12.00 euskara azterketa. Historia ikasi etxean
12. Osteguna
13. Ostirala
zinemara nebarekin
14. Larunbata
familiarekin oporretan Valentziara
15. Igandea
Familiarekin Valentzian
16. Astelehena
Familiarekin Valentzian
17. Asteartea
Familiarekin Valentzian
18. Asteazkena
Familiarekin Valentzian
19. Osteguna
Lagunekin Alde Zaharrera
20. Ostirala
Familiarekin aitaren urtebetetzea ospatu
Piperbeltz eta jengibrezko izozkiak udako gozoki berriak 1. Osatu testua lokailu hauek leku egokian idatziz: baina, ere, hala ere, horregatik, orduan "Egunean izozki bat jatea fruta jatea bezain osasuntsua izan daiteke" adierazi du Pepe Ruiz sukaldariak. Gero eta denda eta jatetxe gehiagotan saltzen dira zapore berriak dituzten izozkiak, eta bitxienen artean ilar, jengibre, gazta urdin edota piperbeltz izozkiak daude. ….1…., txokolatezkoak eta banillazkoak dira gozozaleenek gehien kontsumitzen dituzten izozkiak, eta, horiekin batera, limoizko eta mendazko sorbeteek ….2…. arrakasta handia dute. Izozki sofistikatuak hartzen dituzten kontsumitzaileak "jateko orduan oso zorrotzak dira", eta ….3…. postrea ere halakoa aukeratzen dute, esan du Pepe Ruiz sukaldariak. Jendeak, normalean, loditzeko beldurra izaten du, eta, ….4…., ez ditu izozkiak jaten, ….5…. Ruizek adierazi du "tabu" horrekin bukatu behar dela; izan ere, izozkia kantitate egokietan janez gero, ez dauka loditzeko inolako arriskurik. Are gehiago, "egunean izozki bat jatea, fruta jatea bezain osasuntsua izan daiteke". 2. Ikaskide batekin mintzatu. •
Postrerako zer nahiago duzu, fruta ala izozkia?
•
Urtaro guztietan jaten dituzu edo udan bakarrik?
•
Nolako zaporeak nahiago dituzu?
On egin
4
Gasteizko HEO
MINTZAMENA: GONBITEA
B ikaslea
Koldo, 24 urte Bizikleta lantegi bateko langile zara. Elenarekin ligatu nahi duzu. Afari batera gonbidatu nahi duzu. Deitu telefonoz Elenari. Elena ekainean oso lanpetua dago. Egunez egun galdetu, gau libre bat aurkitu arte. 1. Igandea
Hondartzara lagunekin
2. Astelehena
3. Asteartea 5. Osteguna
4. Asteazkena Afaria zuzendariarekin
6. Ostirala
7. Larunbata 9. Astelehena
8. Igandea Madrilera negozio bila
10. Asteartea
11. Asteazkena
12. Osteguna
13. Ostirala
14. Larunbata
15. Igandea
16. Astelehena
17. Asteartea
18. Asteazkena
19. Osteguna
20. Ostirala
Telefonozko galderak: Kaixo. Zer moduz? Zurekin afaldu nahi dut. Zer egingo duzu larunbatean, libre zaude? Bada, nora joango zara? Eta norekin?....
ENTZUMENA. Elkarrizketa: Freskagarriak Arratsaldea da. Bero handia dago. Amona eta bilobak hondartzako tabernara joan dira.
1. CDa entzun eta X batekin marka ezazu amonak eskatutakoa. pintxo bat marrubizko kukurutxoak salda beroa izozkien kartela kafesne bat
limoizko poloa ura olibak freskagarri bat
gominolak laranja-zukua patatak garagardoa
2. Entzun eta erantzun: Nola nahi du edaria? 3. Zenbat ordaindu behar izan du? A.
Nahi edo Behar Galdera: Erantzuna:
B.
Txanda Galdera: Erantzuna:
On egin
Nola galdetuko diogu bezeroari zer nahi duen?
Zer nahi duzu / duzue? Izozkia nahi dut / dugu
edo edo
Zer behar duzu / duzue? Izozkia behar dut / dugu
Nori tokatzen zaion galdetzeko, hurrengo egitura erabiliko dugu. Zein/Nor da hurrengoa? Ni edo Ni naiz.
5
Hurrengoa? Gu edo Gu gara.
Gasteizko HEO
C.
Zerezkoa? Zenbait janari edo edota edari eskatzean, zerezkoak diren ere zehaztu behar da. (Gogoratu: “limoizko poloa”) Horrelakoetan, egitura hau erabiltzen da: Egitura: MOTA + ZKO + GAUZA MARRUBI + ZKO + KUKURUTXOA = MARRUBIZKO KUKURUTXOA
Oharra: materiala kontsonantez bukatzen denean, “e” bat sartu beharko dugu. Adib.: PAPEREZKO ESKU-ZAPIA Hala ere, beste kasu batzuetan, nahikoa da mota eta janaria edo edaria bakarrik jartzea: Adibidez: Laranja-zukua Pina-zukua Beste adibide batzuk: arrain zopa, oilo salda, sagar tarta, patata tortilla, arkume menestra Konturatu zarenez, ordena ez da gazteleraz erabiltzen dena, kontrakoa baizik: Gazteleraz: zumo de melocotón Euskaraz: melokotoi-zukua
IRAKURMENA. Behean lehen entzundako elkarrizketa duzu: Tabernaria: Zein da hurrengoa? Amona: Gu gara. Ea, laranja-zuku bat nahi dut, eta umeentzat izozkiak. Tabernaria: Izozkiak, nolakoak? Amona: Utzidazu izozkien kartela aukeratzeko.
Tabernaria: Aukeratu al duzue? Amona: Bai. Bi marrubizko kukurutxo eta limoizko polo bat. Eta garagardo bat, hotz-hotza. Tabernaria: Oso ondo, tori.
Amona: Itxaron, gozoki batzuk ere bai. Bi patata-poltsa eta sei gominola. Tabernaria: Ederki. Besterik? Amona: Ez, zenbat da? Tabernaria: Sei euro eta hirurogeita hamar zentimo. Amona: Tori. Tabernaria: Eskerrik asko. ASMATU ANTZEKO ELKARRIZKETA:
1.- Tabernan pintxoak eta edaria eskatzeko 2.- Jatetxean eguneko menua eskatzeko
On egin
6
edo…
Gasteizko HEO
5B
G H E Ir Id M
Sukaldaritza
ENTZUMENA
Denborazko perpausak Neurriak, ontziteria, etxetresnak Adituen iritziak, errezetak Aholkuak, errezetak Errezetak Otorduak
i
ANGULAK ETA TXIPIROIAK J. M. Busca Isusiri egindako elkarrizketa entzun baino lehen beheko galderak irakurri. Gero, erantzun egokiena aukeratu. 1. J. M. Busca Isusi(k) ... a) Zumarragan bizi da. b) urtean behin artikulu bat idazten du "El Diario Vasco"n. c) ez dakigu non bizi den. 2. Busca Isusik txikitan ... a) babak egunero jaten zituen. b) gaixotasun arriskutsu bat izan zuen. c) bere etxeko sukaldean ogia egiten zuen. 3. Gure sukaldeetan dagoen ohitura txarra ... a) neurria, denbora eta tenperatura ez dira kontuan hartzen. b) kaloria gutxiegi hartzen ditugu. c) ez dugu janari koipetsurik erabiltzen. 4. Euskaldunok ... a) ezkurrak betidanik aprobetxatu ditugu. b) lehen janari asko zegoen. c) gaztainak jaten genituen. 5. Gustuen aldaketen adibidea ... a) gero eta sagardo gehiago edaten dugu. b) sukaldaritza tradizionala ez dugu etxean prestatzen, ez baitugu astirik. d) jatetxeetan jende askok jaten du. 6. Nazio batetik bestera asko aldatzen dira gustuak eta horrexegatik ... a) euskaldunok aspaldiko ohiturak gordetzen ditugu. b) txipiroiak eta angulak oso estimatuak dira Europan. c) kanpoko bisitariei txipiroiak eta angulak ez zaizkie gustatzen. 7. Zer esaten digu Busca Isusik barazkiei buruz? a) Aza oso ondo prestatzen dugula. b) Gutxiegi egosten direla. c) Barazkien salda gutxi aprobetxatzen dugula. Errezeta gehiago irakurri nahi badituzu, hona hemen helbide bat Interneten: www.habe.org/ikaslearengunea/porrusalda INTERNET. Arroz beltza. www.ikasbil.net Zenbakia: 320056 Zuzenketa
On egin
7
Gasteizko HEO
IRAKURMENA: aholkuak 1. Gazta nola gorde? Gazta lehortu eta pitzatu egiten da hozkailutik kanpora. Hobeto dago hozkailuan. Oso poliki jaten baduzu, lau zati egin, eta hiru izoztu. Laugarrena oihalean bildu eta hozkailuaren beheko apalean gorde. Baina ez da hotzik jaten. Ordu-erdi lehenago kanpora atera epeltzeko. 2. Fruta egoera onean mantentzeko Fruta denbora batez fruta-ontzian edukitzen bada, segituan txartzen da; batez ere, udan. Hori ez gertatzeko, komeni da kortxo batzuk jartzea fruta-ontziaren beheko aldean. Kortxoek frutaren hezetasuna xurgatuko dute eta denbora gehiago iraungo dute egoera onean. 3. Patata tortilla hobea Patata tortilla bigun eta hobea. Patata tortilla goxo-goxoa egiteko aholku batzuk jarraitu behar dira. Lehorra eta zapala gelditzea nahi ez badugu, arrautza bakoitzeko koilaradatxo bat esne botako diogu. Horrela prestatzen badugu, patatak ere bigunagoak geratuko dira.
Zein irakurgairi dagozkio hurrengo esaldiak? Lotu bi zutabeak. Esnea botako diogu bigunago egoteko Kortxoek hezetasuna xurgatuko dute. Lehortzea nahi ez badugu, sar ezazu zatika hozkailuan
Zatitu ondoren Patata tortilla egitean Fruta galdu aurretik
ENTZUMENA. Elkarrizketa: Hornitzailea Maiderrek edari batzuk behar ditu eta edari-banatzaileari deitu dio telefonoz. 1. Elkarrizketa entzuten duzun bitartean, osa itzazu Maiderren eskaeran falta diren datuak. Lau ___________ ardo beltz, ____________ gorri, __________ ardo zuri, _________________ txakolin, hiru kaxa __________________ 2. Markatu gurutze batez elkarrizketan entzun dituzun hitzak. kaxa nahiko ordaindu
banaketa ezer gabe kobratu
patatak sagardo eskatu
ura noiz ireki
eraman jakina afariak
A. Lau kaxa ardo gorri Ikasita izango dituzu produktu batzuen izenak, eta zenbaki batzuk ere bai, beraz, erraza egingo zaizu eskaerak egitean kantitateak adieraztea. Galdera: Zer behar duzu? Erantzuna: Lau kaxa ardo gorri behar ditut. Egitura: ZENBAKIA + BOTILA + PRODUKTUA KAXA BIDOI POLTSA Adibideak: Hiru kaxa ardo beltz Lau bidoi olio Hamar botila ur Zazpi poltsa patata LOTU BI ZUTABEAK ESALDIAK EGINEZ: 2 ale Kilo eta erdi Litro erdi esne patata arroz On egin
8
Kilo bat urdaiazpiko
250 gramo solomo Gasteizko HEO
ENTZUMENA: Sagar budina Entzun arretaz sukaldariak emandako errezeta, eta erantzun ondoko galderei: 1. Osagaiak? sagarra / legamia / limoi-azala / azukrea / esne-gaina / arrautza / kanela-makila / gurina 2. Ontziteria? zartagina / ontzi borobila / erretilua / ontzi angeluzuzena / ontzi laukiduna / ontzi arrunta 3. Etxetresnak? labea / hozkailua / mikrouhina / beheko sua / sukaldea 4. Egiteko era: Hasteko, a. zartaginean gurina, azukrea eta sagar-zatiak egosten jarri sagarrak ura askatu arte. b. kazolan gurina, irina, azukrea eta sagar-zatiak egosten jarri gurina urtu arte. c. eltzean esne-gaina, azukrea eta sagar-zatiak sutan jarri ondo egosi arte. 5. Egiteko era: Gero, a. ontzi batean 4 arrautza, 120 gr. irin, 120 gr. azukre eta ondo nahastu. b. ontzi batean 5 arrautza, 125 gr. esne-gain, 100 gr. azukre eta ondo nahastu. c. ontzi batean 5 arrautza, 125 gr. gurin, 125 gr. azukre eta ondo nahastu. 6. Egiteko era: Ondoren, a. molde borobil bat gurinez igurtzi, eta, gainean, osagai guztiak ipini. Labean sartu 175ºtan 30 minutuz. b. molde angeluzuzen batean karamelu urtua bota, eta, gainean, osagai guztiak ipini. Labean sartu 150ºtan, 35 minutuz. c. molde laukidun bat gurinez igurtzi, eta, gainean, osagai guztiak ipini. Labean sartu 150ºtan, 40 minutuz. 7. Egiteko era: Jarraian, a. jostorratza sartu eta lehor ateratzen denean, labetik atera eta hozkailuan sartu. b. zotza sartu eta lehor ateratzen denean, labean hozten utzi eta gero hozkailuan sartu. c. sardexka sartu eta lehor ateratzen denean, labetik atera, hozten utzi eta gero hozkailuan sartu. 8. Egiteko era: Bukatzeko, a. hoztuta dagoenean, zati meheak egin eta bina jarri bakoitzaren platerean. b. hoztuta dagoenean, zati lodi xamarrak egin eta bana jarri bakoitzaren platerean. c. budina hoztuta dagoenean, erretilu batean jarri eta bakoitzak har dezake nahi duen zatia.
IRAKURMENA. Irakurri beheko errezeta eta ondoren idatzi beste bat egiten duzun plater batena. “Patatak txorizoarekin” Osagaiak: 1 kg. patata berri Tipula bat 2 erramu hosto 300 gr. txorizo fresko
Oliba olioa Baratxuria Pimentoia Gatza
Patatak zuritu eta garbitu ondoren, zatitxoetan txikitu. Gero uretan ipini. Urak irakiten duenean tipula erdibanatuta, erramua eta txorizoa osorik gehitu. Txorizoa lapikoan ipini aurretik sardexkarekin zulatu behar da gero pitin bat desegiteko. Hori guztia 30-40 minututan egosten eduki su txikian. Aparte, zartaginean, sofritoa prestatu baratxuria, tipula eta pimentoiarekin. Eta azkenean, pataten gainera bota. Normalean lapiko berean zerbitzatzen da. Zerbitzatu baino lehen, beharrezkoa da patatak estalita edukitzea 10 minutuz. Besterik, ez. On egin!!!
IDAZMENA: IDATZI ZURE GOGOKO ERREZETA On egin
9
Gasteizko HEO
G H E I M
5C Elikadura eta osasuna
Galdetzaileetatik eratorriak Elikadura eta osasuna, animaliak Dietak Jan-neurri egokiak Elkarrizketak
i
Inkesta bete. Inkestan zure ohiturak azalduko dituzu, eta, gero, jakin zein neurritan diren osasuntsuak ohitura horiek. OHARRAK: 1. Erantzun zuzenak zein diren erabakitzeko, Jabier Agirre medikuak ARGIA aldizkarian idatzitako artikuluan oinarritu gara. Zuk inkesta bete, baina une honetan EZ begiratu zein den erantzun zuzena (osasuntsuena). 2. Gero, artikulu hori irakurri ondoren, pentsatu inkesta horretako zein aukera den egokiena (a, b edo c). 3. Ondoren, ikusi ariketan bertan zein diren erantzun zuzenak (orain bai). 4. Azkenik, gogoeta egin: zure ohituren eta ohitura osasuntsuen artean dagoen aldeaz. 1. Egunean zenbat ur edaten duzu? a) Ura? Igelentzat, ezta? b) Basokada bat-edo c) 2 litro edo bi litro eta erdi. 2. Zer gosaltzen duzu? a) Txokolatezko opila. b) Urdaiazpiko ogitartekoa eta kafe hutsa. c) Esnea muesliarekin nahastuta eta laranja bat. 3. Elikagai naturalak jaten dituzu? a) Ia inoiz ere ez. Normalean, aurrez prestatutako janariak erosten ditut supermerkatuan. b) Beti janari izoztuak izaten ditut. c) Gehienetan bai.
4. Denetarik jaten duzu? a) Ez. Gorroto dut arraina, barazkiak eta fruta jatea. b) Ia-ia denetarik. Batez ere, haragia eta arrautzak. c) Denetarik jaten saiatzen naiz. Batez ere, fruta eta barazki asko jaten dut. 5. Zer afaltzen duzu? a) Bapo jaten dut afaltzeko orduan: lehenengo platera, bigarrena eta postrea. b) Egun batean pizza eta bestean erositako patata-tortilla; postrerako izozkia. c) Entsalada eta arraina.
Beraz, inkestan... A aukera izan bada nagusi: oso gaizki jaten duzu. Ia ohitura guztiak aldatzea komeni zaizu. B aukera izan bada nagusi: ez duzu oso ongi jaten eta hoberena ohitura batzuk aldatzea izango duzu. C aukera izan bada nagusi: egokia da zure dieta eta, horregatik, ez duzu jateko ohiturarik aldatu behar. IRAKURMENA:
Jan-neurri egokiaren garrantzia Egilea: Jabier Agirre Elikadura sasoian egoteko osagai oso garrantzitsua da. Oraingo gizarteak "gorputzaren kultura" praktikatzen duela esaten digute komunikabideek behin eta berriz, eta ez zaie arrazoirik falta. Baina gorputza sasoian edukitzeko funtsezko armak bi dira, bai gaur egungo gizarte moderno eta teknifikatuan, eta baita duela hamarkada batzuetako beste gizarte hartan ere: pertsona bakoitzaren ezaugarrietara (adina, bizimodua, lanbidea, eta zergatik ez, baita gustuak edo zaletasunak ere hartu beharko genituzke kontuan) egokitutako ariketa eta jan-neurria egitea.
On egin
10
Gasteizko HEO
Jan-neurria egokia baldin bada, zure gorputzarekin gustura egoten lagunduko dizu, baina elikadura desegoki batek berehala zapuztuko ditu "sasoian egoteko" zure nahiak. Hona hemen jan-neurria modu osasuntsuan egiteko aholku batzuk: * Edan ur ugari, 2 litro edo 2 1⁄2 litro egunero. * Gosaria egokia izan dadila. Hartu horretarako behar duzun denbora, eta saia zaitez gosaria osatzen: esnekiak, fruta, zerealak. * Elikagai naturalak izan daitezela zure jan-neurriaren oinarria. Eta produktu freskoen atzetik, izoztuak hobeak dira beste produktu industrial edo kuzinatuak baino. * Aholkurik onena denetik jatea da, dieta bariatua egitea, eta proportzio egokian: fruta gehiago, berdurak, lekaleak, zerealak, fruitu lehorrak. Arraina, arrautzak eta haragia proportzio txikiagoan eta beste gauza guztietatik apurtxo bat. * Saia zaitez afari arina egiten. ENTZUMENA: • • •
Gero eta altuagoak
Bideo bat ikusiko duzu. Saia zaitez informazioaren hasierak eta amaierak lotzen. Bi amaiera ez dituzu erabili behar.
Gure haurrak gu baino…
1
A
egiten gaituzte altuago.
Nora bere gurasoak baino…
2
B
hobeto jaten zuen.
Honelako kasuak…
3
C
altuagoa izango da.
Hiru faktore hauek: geneak, janak eta kirolak…
4
D
gehiago zaintzen dira.
Gizonek orain dela 20 urte baino…
5
E
4 zentimetro luzeagoak izango dira.
Gaizki jateak…
6
F
8 kilo gehiago pisatzen dute.
Emakumeak…
7
G
aldaketa handiena izan da
H
ia etxe guztietan gertatzen dira.
zabalago egiten gaitu.
I
1
2
3
4
5
6
7
IRAKURMENA. Ikasbil.net Gorrotxategi harategia betiko itxiko dute. Zk.: 351593
On egin
11
Gasteizko HEO
GRAMATIKA AZALPENAK ORDUAK Euskaraz, ordua adierazteko ere deklinabide-kasu hauek erabiltzen ditugu: 1. 2. 3. 4. 5.
Zer Zer Zer Zer Zer
ordu da? (NOR) orduTAN? (NOIZ) orduTATIK? (NOIZTIK) orduTARA? (NOIZERA) orduTARA ARTE? (NOIZ ARTE)
Zer ordutara arte? galdera bi modutara erantzun daiteke: a) Oinarrizko formari ARTE gehituz: zazpiAK ARTE (maizago erabiltzen da) b) Zer orduTARA formari ARTE gehituz: zazpiETARA ARTE Zenbait adibide: Zer orduTAN zabaltzen dute? Goizeko bederatzi eta erdiETAN Zer orduTAN dago autobusa? Hamarrak eta bostEAN dago bat Aizu, zer orduTAN joango zara? Seiak bost gutxi(ago)TAN Zer orduTATIK zaude hemen? Zazpi eta erdiETATIK Zazpiak eta hogeiTIK nago hemen, itxaroten Hamarrak laurden gutxi(ago)TATIK aurrera etxean egongo naiz Sei eta erdietatik zazpi eta erdiETARA etxean egongo naiz Ordu bietatik zortziak eta bostERA zabalik dago Ordu bi eta erdiAK ARTE (eta erdiETARA ARTE) ez dute ixten Seiak bost gutxiago ARTE (gutxiagoTARA ARTE) egon da Ordua adierazteko esapideak 1. HIRU-HIRURAK: Ordu zehatza (puntu-puntuan) dela adierazteko, errepikapena erabiltzen dugu. Une honetan HIRU-HIRUrak dira 2. Hirurak JOTA: Esaten den ordutik minuturen bat pasa dela adierazteko erabiltzen da. Zer ordu da? Hirurak JOTA 3. Zazpiak ALDERA: Gutxi gora-beherako ordua adierazteko. Laurak ALDERA pasako gara; beraz, prest egon
GALDETZAILEETATIK ERATORRIAK INOR 1.1. Kasu hauetan erabiltzen dira: a) EZEZKO perpausetan b) GALDEZKO perpausetan
▪ Ez da INOR etorri. ▪ INOR etorri da?
Hona hemen adibide batzuk: Oraindik ez dut INOREKIN hitz egin. Ume honek ez du EZER jaten.
Egon zara INOIZ Berlinen? Ez dut INON aurkitzen.
1.2. Esanahia azpimarratzeko, ERE partikula erabiltzen da. Hemendik ez da EZER ERE ikusten. Hori ez du INORK ERE egin nahi. 1.3. Batzuetan, gehiago azpimarratu nahi denean –TXO atzizkia gehitzen zaie. Nik ez dut EZERTXO ERE ulertu. Han egon ginen itxaroten, baina ez zen INORTXO ERE agertu. On egin
12
Gasteizko HEO
1.4. Forma hauek ez daukate ezezko esanahirik. Beraz, ezezkoetan, bakarrik erabiltzen direnean, hau da, aditza agertzen ez denean, EZ partikula gehitu behar zaie. a) EZER EZ ZER esan duzu? b) EZ dut EZER esan. NOR etorri da?
a) INOR EZ b) EZ da INOR etorri.
2. NORBAIT 2.1. Forma hauek horrela osatzen dira: nor-BAIT Honako kasuetan erabiltzen dira: a) BAIEZKO perpausetan b) GALDEZKO perpausetan d) EZEZKO perpausetan Beste adibide batzuk: Goazen ZERBAIT (=zer edo zer) hartzera. NONBAIT egon behar du. NOLABAIT egin beharko dut. ZERBAIT aurkitzen baduzu, ekarri.
▪ NORBAITEK apurtu du. ▪ NORBAIT etorri da? ▪ ZERBAIT ez dago ondo.
2.2. inor ≠ norbait a) INORK deitzen badu, esadazu. b) NORBAITEK deitzen badu, esadazu. Ezezko perpausetan: a) INORK ez du ordaindu. b) NORBAITEK ez du ordaindu. 3. EDONOR 3.1. Forma hauek horrela osatzen dira: EDO-nor Hona hemen adibide batzuk: Harri hori ezin du EDONORK jaso. Hona ezin daiteke EDONOR sar. Hori ez dute EDONON saltzen.
Hori ezin da EDONOLA egin. EDONOIZ etor zaitezke.
Galdetzaileetatik eratorriak. zer
ezer
zerbait
edozer
ezertarako ezelan ezergatik
zerbaitetarako zelanbait zerbaitengatik
zein zertarako zelan zergatik
edozein
zenbat nor nork nori noren norekin non nongo nora noiz nola nolako On egin
edozertarako edozelan edozergatik edozenbat
inor inork inori inoren inorekin inon inongo inora inoiz inola inolako
norbait norbaitek norbaiti norbaiten norbaitekin nonbait nonbaiteko norabait noizbait nolabait nolabaiteko 13
edonor edonork edonori edonoren edonorekin edonon edonongo edonora edonoiz edonola edonolako Gasteizko HEO
ZEREZ / ZERTAZ (Instrumentala) SINGULARRA: -AZ PLURALA: -EZ MUGAGABEA: -(e)Z IZENORDAINAK ETA ERAKUSLEAK: -TAZ (honetaz, nitaz, zutaz…) ZEREZ / ZERTAZ AutoZ / autoAN Askotan, ZEREZ kasuaren ordez NON kasua erabili behar da. Tresna, bidea edo garraiobidea adierazteko, ZEREZ erabiliko da NON lekua edo kokagunea adierazteko : a. Mikel trenEAN dago (Non?) b. Mikel trenEZ dator (Nola? / Zerez?) Gainera garraiobidea adierazteko mugagabean ZEREZ kasua erabiltzen da; mugatuan, ordea, NON kasua erabiltzen da. Hona hemen eskema bat: AutoZ etorri naiz Aitaren autoAN etorri naiz AutobusEZ joango gara Seietako autobusEAN joango gara Hona hemen eskema bat: Mugagabean ⇒ Mugatuan (S/P) ⇒
ZEREZ: TrenEZ etorri da NON: Gaueko trenEAN etorri da
Antzeko zerbait gertatzen da denbora adierazteko orduan ere: Gaur goizEAN ez dut lan egingo. GoizEZ ez dut lan egiten. ZEREZ / ZERTAZ kasuaren erabilera: 1. Instrumentaltasuna, hau da, tresna edo bitartekoa adierazteko: Normalean oinEZ etortzen da, baina gaur autoZ etorri da. Gelako atea giltzaZ itxi behar da 2. Denbora adierazteko: Bi urteZ egon da Italian. 2. Materia edo gaia: harriZ, zurEZ, paperEZ, plastikoZ... Depositoa gasolinaZ bete du. 3. Modua: bihotzEZ, negarrEZ, barrEZ... 4. Lekua adierazteko ere erabiltzen da. Adibidez: mendiZ, itsasoZ, ateZ ate, etxeZ etxe, mendiZ mendi, .. Gehienetan mugagabea erabiltzen da: HerriZ herri eta etxeZ etxe ibili dira diru eske. 5. Gaia adierazteko ere, maiz erabiltzen da: LiteraturAZ hitz egin dugu, ZuTAZ ez du ezer esan. 6. Zenbait aditzekin: bete, ahaztu, aldatu, kezkatu, arduratu, gogoratu, konturatu, ohartu, poztu... HorreTAZ konturatu denean, negarrez hasi da. EtxeZ aldatu da. Etxeko lanEZ arduratu. UrEZ bete 7. Esamolde askotan: BURUZ IKASI behar dut zerrenda osoa. MESEDEZ, KONTUZ, HANKAZ GORA, ATZEKOZ AURRERA Merkeak dira: BATEZ ERE, hau. Hau, ADIBIDEZ, txarto dago. "-ZKO" atzizkia ZEREZKOa da, zureZKOa ala plastikoZKOa? BurdinaZKOa
On egin
14
Gasteizko HEO
DENBORAZKO PERPAUSAK Denborazko perpausek denbora adierazten dute: perpaus nagusiak zer gertatzen den esaten digu, eta menpeko perpausak ekintza hori denboran kokatzen du, noiz gertatzen den esanez.
NOIZ Aurrekotasuna baino lehen(ago) aurretik
Gerokotasuna eta gero ondoren (ostean)
Aldiberekotasuna -enean -t(z)ean
Noiztik -enetik
Berehalakotasuna BEZAIN laster ETA berehala
Iraupena -en bitartean
Noiz arte arte
BAINO LEHEN AURRETIK
-eNEAN -T(z)EAN
ETA GERO ONDOREN
ETA BEREHALA BEZAIN LASTER BITARTEAN
ADIBIDEAK: Jakin BEZAIN LASTER etorri gara. Etxera heldu BEZAIN LASTER , ohera sartuko naiz. Eguraldi ona egiten duENEAN hondartzara joaten gara. Eguraldi ona egiten EZ duenEAN igerilekura joaten gara. Txakurra ikusi duDANEAN korrika hasi naiz. Txakurra ikusi EZ duDANEAN urduri jarri naiz. Olioa bero dagoENEAN bota arrautza. Hondartzan bainatu nintzenEAN oso ondo pasatu nuen Ane heldu ARTE itxarongo dut GaurTIK datorren asteRA ARTE denda itxita egingo da.
Mutikoa agertu ARTE kezkatuta ibili ziren. Dutxatu BITARTEAN abesten nuen. Itxaron hemen nik autoa atera BITARTEAN. Mahaia jasoTZEAN ardoa bota dut. Etxetik irteTEAN lurrera erori zen Gosaldu AURRETIK/BAINO LEHEN irratia entzun genuen eguraldia jakiteko. Eskolara etorri ONDOREN/ETA GERO taberna batean gosalduko dugu. Naiz ______________ naizENEAN Nago______________ nagoENEAN Dut________________duDANEAN Zait________________zaiDANEAN
da _____________ dENEAN dago____________ dagoENEAN du______________duENEAN zaio_____________zaioNEAN
Lehenaldian: nintzenEAN, genuenEAN, zenEAN, zebilenEAN, zegoenEAN, zitzaionEAN KONTUZ EZEZKOETAN Ama ikusten EZ duENEAN, negarrez hasten da.
On egin
15
Gasteizko HEO
HIZTEGIA. Animaliak. Idatzi irudi bakoitzaren azpian dagokion izena. Zuzenketa Intsektuak eta ornogabeak eulia tximeleta barraskiloa armiarma erlea eltxoa
Etxe-abereak oilarra txakurra katua ahuntza astoa txerria untxia zaldia ardia behia
Basapiztiak azeria saguzarra sugea balea igela lehoia erbia marrazoa urtxintxa= katagorria sagua gamelua tximinoa elefantea zezena otsoa dortoka jirafa/lepaluzea krokodiloa hartza
Hegaztiak usoa arranoa ahatea
On egin
16
Gasteizko HEO
KONPARAZIOA: Ezberdintasuna adierazteko: Nolakoa? Zenbat?
Gu zu baino gazteagoak gara Zu ez zara gu baino gazteagoa Nik zuk baino urte gutxiago dauzkat Zuk nik baino urte gehiago dauzkazu
KONPARAZIOAK: Berdintasuna adierazteko Nolakoa? Jon Pili BEZAIN gaztea da Ane EZ da Joxe BEZAIN gaztea Bukatu esaldiak: 1. 2. 3. 4. 5. 6.
Zenbat? Jonek Pilik ADINA urte dauzka Joxek ez dauzka Anek ADINA urte
Sugea hartza baino… Erbia dortoka baino… Otsoa erbia bezain… Hartza otsoa bezain… Erbiak ahateak baino… Hartzak erbiak adina…
Superlatiboa. Zein da zure ustez abererik… lasaiena? beldurgarriena? bizkorrena? indartsuena? maitagarriena? basatiena? jatunena bitxiena? •
Konparatu erantzunak ikaskideekin.
•
Deskribatu laburki gehien gustatzen zaizun aberea. Nolakoa da? Zer jaten du? Zenbat? Non bizi da? Zer egiten du? Zergatik gustatzen zaizu?
On egin
17
Gasteizko HEO
ZEHAR ESTILOA Zer galderari erantzuten diote 1. Konpletiboak a) Perpaus nagusia baiezkoa denean: -(e)la Uste dut etxean dagoELA. Esan zuen ondo zegoeLA. Uste dut ez dagoELA etxean. Irakurri nuen Bilbon bizi zeLA. Etorriko deLA esan du. Entzun genuen ez zenueLA nahi. Ez deLA etorriko esan du. b) Perpaus nagusia ezezkoa denean: -(e)nik Ez dut uste etxean dagoENIK. Ez nuen uste galdu zenIK. Ez pentsa lehen hobeto bizi zirenIK. Ez du esan etorriko deNIK. Ez pentsa hain erraza deNIK. 2. Aginte-perpausak: -t(z)eko Josu: Itxi atea! ► Josuk atea ixTEKO esan du. Ni: Kontuz ibili! ► Kontuz ibilTZEKO esan diot, baina alferrik. Lagunak: Ez hurbildu gehiegi! ► Gehiegi ez hurbilTZEKO esan digute, arriskutsua da eta. 3. Baietz /Ezetz Jonek BAIETZ esan du, baina nik EZETZ uste dut. 4. Zehar-galderak: -(e)n Azpian galde-perpausa dute. Nor da hori? Zergatik haserretu zara?
► ► ► ►
Ez dakit nor deN hori. Badakit nor deN hori. Ez dakigu zergatik haserretu zareN. Esan zergatik haserretu zareN. Ez dakit noiz heldu zen. Ez dakigu non jaio zinen. Ezin da sinistu zenbat jaten zuen.
Badakizue zenbat balio duEN? Ea nola dakiDAN galdetu dit. Ez dakit joango naizeN (ALA EZ). Ez dit esan etorriko deN (ALA EZ). Prest zaudeN (ALA EZ) jakin nahi dut. Berdin dit gustukoa duzuN (ALA EZ). Egin egin behar duzu eta kito! Aditza jokatu gabe dagoenean:
5. Kontuan izan a) Miren: Ama hor dago b) Miren: Ama hor dago?
Ez dakit zer egin Badakizue nora joan? Oraindik ez dut pentsatu zenbat eskatu ► Mirenek ama hor dagoELA esan du. ► Mirenek ama hor dagoEN galdetu du.
Nola jakin –la edo –ela jarri behar duzun? Begiratu taula: -LA -GU (dugula) -ZU (duzula) -E (duzuela) -A (daukala). Salbuespena: IZAN aditzaren orainaldiko adizkiak Az amaitzen direnean, ELA egiten dute (zarela, dela, garela, direla) -O (zaiola)
-ELA -U (duela) -I (dakiela) -GO (dagoela) -KE (daitekeela) -kontsonantea (naizela)
-DALA -T (dudala)
OHARRA: lehenaldiko adizkien kasuan, nahikoa da amaierako –n kentzea eta –la jartzea (nintzela, nuela, zeudela, ziola, zitzaigula...) On egin
18
Gasteizko HEO
MINTZAMENA
A ikaslea
ERRESPETATU OTORDUAK 1. Galdetu ikaskideari eta osatu informazio-taula Adib.: - Zer komeni da jatea gosaltzeko? - Gosaltzeko komeni da… Gosaria
Hamaiketakoa
Bazkaria
Afaria
1. ura bakarrik
1.
2. esnekia edo fruta ale bat (gosarian aukeratu ez dena)
1. platera: a. b. zopa c.
2.
1. platera: a. barazkiak b. c. entsalada edo zopa 2. platera: a. b. haragia edo arraina c.
2. platera: a. arraina b.
3. 3. muslia, galletak eta madalena bat 4. fruitu lehorrak
3. postrea: fruta edo
Merienda 3. postrea: fruta edo
4.
(meriendan edo bazkarian jan ez dena)
2. Orain kontatu lagunari zer jaten duzun otordu bakoitzean normalean. Berak aholkuak emango dizkizu hobeto jateko. Idatzi hurrengo lerroetan: SORTU ELKARRIZKETA DENDARIA ETA EROSLEAREN ARTEAN EROSLEA
DENDARIA
Dendaria agurtu -gazta -txorizoa -oilaskoa -haragia -solomoa -mamia
eskatu (nahi)
Orduan jogurta eskatu Gazta frantsesaren prezioa galdetu Camembert 300 gramo eta Caprice des Dieux 400 gramo eskatu Camembert 200 gramo eskatu eta prezioa galdetu Ordaindu eta agurtu On egin
19
Gasteizko HEO
MINTZAMENA
B
ikaslea
ERRESPETATU OTORDUAK 1. Galdetu ikaskideari eta osatu informazio-taula Adib.: - Zer komeni da jatea gosaltzeko? - Gosaltzeko komeni da… Gosaria 1.
Hamaiketakoa
Bazkaria
Afaria
1. ura
1. platera: a.
1. platera: a. entsalada b. c. barazkiak
2.
b. pasta edo arroza c.
2. esnekia edo esnea
3.
3. otarteko txikia (urdaiazpikoa, atuna, 2. platera: gaztanbera) a. lekaleak b. 4.
4. fruta ale bat edo zukua
2. platera: a. b. arrautza (eguerdian haragia edo arraina jan badugu)
c. arrautza 3. postrea: esnekia edo
Merienda
3. postrea: esnekia edo (meriendan edota bazkarian jan ez dena)
fruta ale bat
2. Orain kontatu lagunari zer jaten duzun otordu bakoitzean normalean. Berak aholkuak emango dizkizu hobeto jateko. Idatzi hurrengo lerroetan: SORTU ELKARRIZKETA DENDARIA ETA EROSLEAREN ARTEAN DENDARIA
EROSLEA
Eroslea agurtu Mamirik ez duzu. Erosleari esan Jogurtak eta gazta frantsesak nolakoak diren esan: -gozoak -bigunak -freskoak Gazta frantsesaren prezioa esan. Camembert 200 gramo bakarrik Dituzu. Erosleari esan. Prezioa esan Eskertu eta agurtu On egin
20
Gasteizko HEO
HIZTEGIA.
Janariak eta edariak
Nola deitzen zaio irudi bakoitzari? Idatzi irudi bakoitzaren azpian dagokion izena: Zuzenketa
bakailaoa flana baratxuria azukrea arroz-esnea arrautza babak albondigak garagardoa gailetak eta opilak antxoak atuna esnekiak erremolatxa gazta entsalada gereziak dilistak artoa garbantzuak aza frutak eta barazkiak gatza ilarrak freskagarriak ardoa azalorea esnea itsaskiak fruitu lehorrak babarrunak=indabak
gurina eztia irina azenarioak eltzekoa, lekaleak On egin
21
Gasteizko HEO
sagardoa izozkia perrexila laranja zainzuriak meloia mahatsa muskuilua piperra kalabazina marrubia porrua perretxikoak kroketak olibak ogia kamamila txistorra kontserbak makarroiak limoia zerbak oilasko errea legatza natilak jogurta zukua sagarra ogitartekoa odolkia tipula xerra mamia urdaiazpikoa izoztuak txipiroia orburua udarea (madaria) patata-tortilla lekak salda uraza=letxuga ozpina
On egin
22
Gasteizko HEO