1HE-IR-ID-37A
LEHENENGO HIZKUNTZA ESKAKIZUNA Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren B1 maila
IDATZIZKO AZTERKETA
A eredua
Idatzizko azterketak bi proba ditu. 1h 50 min. dituzu irakurmenaren eta idazmenaren ariketak egiteko. Proben ezaugarriak
Aurreikusitako denbora
Puntuazioa (gehienez)
Puntuazioa (gutxienez)
50 min.
20
10
60 min.
30
15
IRAKURMEN-PROBA Hiru ariketa dauzka. Hirurak egin behar dira. Hiru irakurgai eta guztira 25 galdera. Balio berekoak (0,8 puntu). Gainditzeko, 13 erantzun behar dira zuzen. Txarto erantzuteagatik ez da punturik kenduko. Testuen luzera guztira: 1.000 hitz gehienez. IDAZMEN-PROBA Bi ariketa ditu. Biak balio berekoak (15 puntu). Biak egin behar dira eta eskatutako hitz-kopurua bete. Eskatutako hitz-kopurua ez idazteagatik puntuak kenduko dira.
Azterketa-koaderno hau ez da jasoko, zuretzat da. Ariketak horretarako emandako aparteko orrietan egin. Irakur itzazu atal bakoitzean datozen argibideak eta egizu bertan jartzen duena.
1HE-IR-ID-37A
1. HE
IRAKURMENA
1. ariketa Ondoren testu bat daukazu. Irakurri eta erantzun galderei. Aukeratu erantzuna. Bakarra da zuzena.
ZORRIAK, GURE BURUKO MIN TXIKIAK Txakurra izango da, seguru aski, gizakiaren lagunik onena, baina gu gabe ere bizi daiteke. Zorria ez. Eskoletan aspaldiko ezaguna da parasito txiki hori, eta gainetik ezin kendu ibiltzen dira. Haur guztiek izaten dituzte zorriak bizitzan behin, gutxienez, eta eskola garaian izaten da hori, 3 eta 12 urte bitartean. Baina helduek ere badute arriskua, batez ere zorriak dituen haur baten inguruan ibiltzen direnean. Zorriak oso nekagarriak dira, azkura ematen dute eta, gainera, hor daudela jakin arren, ez dira erraz harrapatzen, ondo ezkutatuta egoten direlako. Uste oker asko zabaldu da zorrien inguruan, eta horietako batek dio garbitasun faltaren eta higiene-ohitura txarren ondorio direla zorriak. Hori dela eta, etxe askotan zorrien gaia ez da aipatzen, eta zorriak agertzen direnean, lotsagatik, isildu egiten dira, eta eskolan ere ez dute ezer esaten. Hiru zorri mota daude, eta bakoitzak gorputzeko zati bati eragiten dio. Bik badute zerikusia higiene faltarekin, pubiseko zorriak eta gorputzekoak, hain zuzen, baina hirugarrena, buruko zorria, ez da agertzen higiene faltagatik, transmisio bidez kutsatzen da. Beste uste oker batek dio buruko zorriek gaixotasunak transmititzen dituztela, baina benetan ez dute inolako arriskurik, sortu dezaketen osasun-arazo bakarra azkura eta horren ondorioak dira: infekzioak eta zauriak. Buruko zorriak oso erraz ugaltzen eta zabaltzen dira, eta horixe izaten da arazorik handiena. Zorriak hilabetez bizi daitezke ilean, eta tarte horretan, 110 arrautza jartzeko gai izaten dira.Gorputzeko zorriek, ordea, badirudi orain arte transmititu izan dituztela gaixotasun larri batzuk, tifusa, esaterako. Askok uste izan du etxeko animalien bidez kutsatzen direla zorriak. Beste batzuek pentsatzen dute uraren, harearen edo belarraren bidez pasatzen direla burutik burura. Baina ez da hala. Zorrien fisiologia dela eta, ileari heltzeko gai dira, eta buru batek bestea ukitzen duenean kutsatzen dira, edo orraziak, txanoak, diademak eta ilea ukitu duten beste objektu batzuk trukatzen direnean. Zorriak daudenean buruan, azkura etengabea eta hazka egiteko gogoa izaten da. Horregatik, zorriei aurre egin behar zaie, eta iruditzen bazaigu gure seme-alabaren lagunen batek zorriak izan ditzakeela, arreta handiz aztertu behar diogu burua gure haurrari. Egunero-egunero zaindu behar dugu, pazientzia handiz, orrazi xehea eta zapi zuri bat eskuan hartuta. Zenbait xanpu, lozio eta lurrin ere lagungarriak dira zorriaren aurkako borrokan. Consumer, 2010eko apirila. Egokitua
2
1HE-IR-ID-37A
1. HE
IRAKURMENA
1. ariketa. Aukeratu erantzuna
1.
2.
3.
4.
5.
Zer esaten du testuak txakurrei buruz? a) Zorriak ezin direla txakurrik gabe bizi, parasitoak dira eta. b)
Txakurrak dituzten umeek hartzen dituztela zorriak.
c)
Txakurrak pertsonarik gabe bizi daitezkeela, baina zorriak ez.
Noiz hartzen dira zorriak? a) Bizitzan behin baino ez dira hartzen, hiru eta hamabi urte bitartean. b)
Eskola garaian hartzen dira, baina helduek ere har ditzakete.
c)
Hiru eta hamabi urte bitartean, eta txakurrak inguruan dituzten helduek ere hartzen dituzte.
Zergatik dira nekagarriak zorriak? a) Inoiz ez dakigulako noiz dauden gure buruan. b)
Nahiz eta zorriak ditugula jakin, zailak direlako harrapatzen.
c)
Nahiz eta erraz harrapatzen diren, azkura handia ematen dutelako.
Zer lotura dute zorriek higiene faltarekin? a) Pubiseko zorriek eta gorputzekoek higiene faltarekin zerikusia dute, baina burukoek ez. b)
Higiene faltagatik agertzen dira dauden hiru motatako zorriak.
c)
Soilik buruko zorria agertzen da higiene faltagatik.
Gaixotasunak transmititzen al dituzte zorriek? a) Buruko zorriek azkura ematen dute, eta ondorioz, posible da gaixotasunak kutsatzea. b) Orokorrean ez dute gaixotasunik transmititzen, soilik azkura ematen dute. c)
6.
Nola ugaltzen dira zorriak? a) Oso erraz, astean 110 arrautza jartzen dituzte. b) c)
7.
8.
Zorri-mota guztiek transmititzen dituzte gaixotasun larriak.
110 arrautza jartzeko gai dira hilabete batean. Urte batean tartean 110 arrautza jartzen dituzte.
Nola kutsatzen dira zorriak? a) Etxeko animalien bidez kutsatzen dira beti. b)
Burutik burura joateko ura, harea edo belarra erabiltzen dute.
c)
Buru batek bestea ukitzean kutsatzen dira.
Zer egin behar dugu zorrien aurka borrokatzeko? a) Egunero zaindu behar dugu gure seme-alaben burua. b) Zorriak ez agertzeko, ilerako lozio berezi bat egunero erabili behar da. c)
Egunero-egunero zorrien kontrako xanpua, lozioa eta lurrina erabili behar dira.
GOGORATU: ERANTZUNAK ERANTZUN-ORRIAN 3
1HE-IR-ID-37A
1. HE
IRAKURMENA
2. ariketa Ondoren testu bat daukazu eta hurrengo orrian esaldi batzuk. Irakur itzazu. Aukeratu esaldiak egia ala gezurra diren.
ETXEGIROAN.COM, LIBURUAK ENTZUTEKO WEB-GUNEA
Haurrei eta helduei zuzendutako ipuinak eta audioliburuak entzun daitezke etxegiroan.com webgune berrian. Maria Uriarte, Tomas Fernando eta Osoitz Elkorobarrutia daude proiektu horren barruan, pasioz, mimoz eta konpromisoz lanean. Ipuin laburrak, mikroipuinak, poemak, egunkarietatik hartutako iritziak, liburu osoak edo horien zatiak aurki daitezke www.etxegiroan.com web-gunean. Helduentzat, gazteentzat eta umeentzat prestatutako lan horiek euskaraz edo gaztelaniaz entzun daitezke. Literatura entzuteko plataforma da web-gunea, baina bertako grabazioak ez dira soilik testuen irakurketak, espiritu propioa duten lanak baizik. Maria Uriarte da proiektuaren atzean dagoen kideetako bat; hitzez, testuez eta ahotsaz arduratzen da. Tomas Fernandok, ordea, grabazioak girotzeko eta bideratzeko soinua sartzen eta editatzen du. Horiek sarean jartzeko eta modu argian aurkezteko ardura duena, ordea, Osoitz Elkorobarrutia da. Apirilean argitaratu zuten web-gunea, eta bertan azken urteetako lanak aurki daitezke. Enkarguz ere grabazioak egiteko aukera eskaintzen dute; adibidez, material didaktikoa egiten duten argitaletxeek eskatuta ipuinen grabazioak egiten dituzte, testuei laguntzeko. Hala ere, webgunearen bitartez edonork enkarga dezake testu bat musikaz girotutako ahozko narrazio profesionala egiteko. Uxue Apaolaza, Harkaitz Cano, Eduardo Galeano, Miren Agur Meabe, Jon Maia, Eider Rodríguez, Joseba Sarrionandia, Mariasun Landa... Horiek dira Etxegiroan.com web-gunean aurki daitezkeen testuen egileetako batzuk. Proiektu honen egileek beti nahi izan dute web-gune hau sortu, eta zentzu horretan, asko lagundu die denboran mugarik ez izateak eta atzetik inor ez egoteak, horrela, nahi izan duten bezala lan egin dutelako. Proiektu berria sortu aurretik ere entzumenaren arloan lan egiten zuten: batzuk musikariak ziren, beste batzuk soinu-teknikariak eta beste batzuek itsuekin lan egiten zuten. Beraz, Etxegiroan.com lan-esperientzia askoren multzoa da. Esperientzia guztiak elkartuta, kontakizunak aukeratu, grabatu, eta musikaz modu erakargarrian aurkezten dituzte. Tomasek sonoritateari –erritmoari, ahotsari eta melodiari– erreparatzen dio, eta Uriartek testuei. Ipuina ondo ulertzeko lan handia egiten du testuarekin aldez aurretik. Ondoren, testuari tonua bilatzen dio, hiztegia lantzen du... Gainera, haurrentzako ipuinekin ez du helduentzako ipuinekin bezala lan egiten: haurrentzako ipuinetan bereziki pertsonaiak lantzen dituzte eta bakoitzari pertsonalitate bat ematen diote, gero hortik abiatuta ahotsa ateratzeko. Otsoa, azeria edo esnesaltzailea, adibidez, oso pertsonaia ezberdinak dira, eta beraz, bakoitzak bere pertsonalitatea eta ahotsa izango ditu. Nagusientzat diren testuetan, ordea, ez zaie gustatzen gehiegi dramatizatzea, eta egoera asko lantzen dute. Grabazioa ondo ulertu behar da, entzuten dugun bitartean beste zerbait egiten egon arren. Hau da, entzuteak ez du ahalegin handia eskatu behar. Azken batean, irratia entzutea bezala izan behar da, baina literaturari buruz, eta garrantzi bera dute musikak eta testuak. www.kulturklik.euskadi.net. 2010eko uztailaren 15a. Egokitua
4
1HE-IR-ID-37A
1. HE
IRAKURMENA
2. ariketa. Egia ala gezurra
EGIA
GEZURRA
1. Etxegiroan.com haurrei eta helduei zuzendutako literatura sortzeko webgunea da.
E
G
2. Interneteko web-gune honek bi hizkuntzatan egiten du lan: euskaraz eta gaztelaniaz.
E
G
3. Maria Uriarte da, gehienbat, proiektuaren atzean dagoena, berak jartzen dituelako sarean hitzak, testuak eta ahotsa.
E
G
4. Web-gunean apirileko lanak argitaratuko dituzte lehen aldiz.
E
G
5. Etxegiroan.com web-gunean, besteak beste, Uxue Apaolaza, Harkaitz Cano eta Mariasun Landa eta beste idazle batzuen lanak aurkituko ditugu.
E
G
6. Mariak, Tomasek eta Osoitzek beti izan dute proiektu hau egiteko asmoa.
E
G
7. Haurrentzat zein helduentzat egiten dituzten ipuinetan berdin lantzen dituzte pertsonaiak.
E
G
8. Haurren ipuinekin eta helduen ipuinekin ezberdin lan egiten dute, helduekin, adibidez, dramatizazio asko egin behar dute.
E
G
9. Grabazioak ondo ulertzeko, momentu horretan ezin duzu beste ezer egin, kontzentrazioa behar duzulako.
E
G
GOGORATU: ERANTZUNAK ERANTZUN-ORRIAN
5
1HE-IR-ID-37A
1. HE
IRAKURMENA
3. ariketa Elkarrizketa bat irakurriko duzu. Testuan, kazetariak egindako galderak falta dira. Hurrengo orrian dituzu galderak. Lotu galderak eta erantzunak. Markatu testuko hutsuneak (1, 2, 3…) betetzeko zein diren galdera egokienak (A, B, C...). Galdera bat sobera dago.
URUGUAIKO EUSKALDUNA Rocio Luces (Montevideo, 1978) euskaltzale amorratua da, ofizioz eta afizioz. Getxoko Egizu elkartean egiten du lan, euskararen aldeko proiektuetan. Montevideon bertan hasi zen euskara ikasten, eta orain dela zazpi urte Euskal Herrira etortzea erabaki zuen euskaraz bizi ahal izateko. 1 Gaztelania. Hala ere, beti izan dut lotura euskararekin. Nire amaren familia euskalduna zen eta beti izan dut Montevideoko Euskal Etxearekin harremana. 2 Hamahiru urte nituela, uda batean aukera izan genuen euskara ikasteko Montevideoko Euskal Etxean. Irakasle euskaldun bat etorri zen Montevideora, eta bertan ikastaro trinko bat egin genuen. 3 Bai, lehenengo ikastaroa Montevideon egin nuen, gero bertan jarraitu nuen hainbat urtez ikasten. Ondoren, Argentinan antolatzen ziren barnetegi moduko batzuetan parte hartu nuen, eta azkenik, Euskal Herrira etorri nintzen euskaraz bizitzera.
4 Ikasteko gogo handia, motibazio indartsua nuen. Izan ere, beti izan dugu harremana euskararekin familian. 5 Zailena nire pentsamendua euskarara egokitzea izan da. Baina, beste alde batetik, euskara oso hizkuntza logikoa iruditzen zait, aditzak ez dira hain zailak eta ez dira asko aldatzen. 6 Pertsonekin eta lekuekin bezala, batzuentzat polita izango da eta beste batzuentzat zaila. Nire kasuan hizkuntza polita eta erakargarria dela esango nuke. 7 Bai, lanean ia guztia euskaraz egiten dut eta lagunekin ere bai. Uruguaiko lagunekin eta familiarekin soilik egiten dut gazteleraz. 8 Saiatzeko gogoz ikasten eta barnetegiak aprobetxatzeko. Izan ere, barnetegietan arinago ikasteaz gain, jendea ezagutzeko aukera dago. IRAZABAL, Ane HABE, 2009ko ekaina. Egokitua
6
1HE-IR-ID-37A
1. HE
IRAKURMENA
3. ariketa. Lotu galderak eta erantzunak
A.
Zerk bultzatu zintuen euskara ikastera?
B.
Eguneroko bizitzan erabiltzen al duzu euskara?
C.
Euskara ikastean zer izan da zailena? Eta errazena?
D.
Zer egin beharko litzateke euskara bultzatzeko?
E.
Zein da zure ama-hizkuntza?
F.
Nolakoa iruditzen zaizu euskara: polita, gogorra, musikala...?
G.
Noiz erabaki zenuen euskara ikastea?
H.
Zer esango zenioke euskara ikasi nahi duenari?
I.
Hainbat tokitan ikasi duzu euskara, ezta?
Idatzi dagokion letra ondoko laukietan: Hutsuneak
1
2
3
4
5
6
7
8
Galderak
GOGORATU: ERANTZUNAK ERANTZUN-ORRIAN
7
1HE-IR-ID-37A
1. HE
IDAZMENA
Oharrak: Ondoren, bi ariketa dituzu. Biak egin behar dituzu. Oso kontuan hartu behar dituzu gaia eta eskatzen zaizun ariketa-mota. (Inprimakia betetzeko eskatzen bazaizu, ez egin eskutitz itxurako ezer). Garbi idatzi eta saiatu letra argia egiten. Erabili boligrafoa idazteko. Zuzentzeko orduan hauexek hartuko dira kontuan: – eskatutako guztiari erantzun diozun, – ideiak garbi adierazi dituzun, – euskara nola erabili duzun: egoki, zuzen edota aberats.
ZIRRIBORROAK EGITEKO LEKUA ONDORENGO ORRIETAN DAUKAZU ARIKETAK, HORRETARAKO EMAN ZAIZKIZUN APARTEKO ORRIETAN EGIN BEHAR DITUZU
1. HE
IDAZMENA
1. ariketa Gaia kontuan hartu eta inprimakia bete behar duzu. Gutxienez 50 hitz idatzi behar dituzu. GAIA: Hegazkinez bidaia bat egiteko asmoa duzu. Aspaldi egin zenuen erreserba eta txartela ordaindu ere bai. Aireportura heldu zarenean ezin duzula bidaiatu esan dizute, zure bidaia-txartela beste bati saldu diotelako. Aireportuko Erabiltzailearen Bulegora joan zara kexa bat ipintzera. Bertan eman dizuten inprimakian azaldu zer gertatu den eta eskatu konponbidea.
8
1HE-IR-ID-37A
2. ariketa Gaia kontuan hartu eta erantzun mezuari. Gutxienez 100 hitz idatzi behar dituzu. GAIA: Zure lagun batek lana aldatzeko asmoa du. Zure lantokian langile bila dabiltza. Eman lanpostu berriari buruzko informazioa: zer lanpostu den, ordutegia, soldata, laneko giroa...
9
1HE-IR-ID-37A
Zirriborroetarako lekua
10
1HE-IR-ID-37A
Zirriborroetarako lekua
11
1HE-IR-ID-37A
LEHENENGO HIZKUNTZA ESKAKIZUNA Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren B1 maila
IDATZIZKO AZTERKETA
A eredua
ZUZENKETA-ORRIA
Puntuazioa gehienez
Puntuazioa gutxienez
20
10
(25 erantzun zuzen)
(13 erantzun zuzen)
IRAKURMENA Hiru ariketa. Hirurak egin beharrekoak. Guztira 25 galdera. Balio berekoak (0,8 puntu). Erantzun okerrengatik ez da punturik kentzen.
1HE-IR-ID-37A
1. HE / IRAKURMENA 1. ariketa: Aukera anitzeko galderak Irakurgaia: « ZORRIAK, GURE BURUKO MIN TXIKIAK»
1.
C
5.
B
2.
B
6.
B
3.
B
7.
C
4.
A
8.
A
2. ariketa: Egia ala gezurra Irakurgaia: « ETXEGIROAN.COM, LIBURUAK ENTZUTEKO WEB-GUNEA »
1.
G
6.
E
2.
E
7.
G
3.
G
8.
G
4.
G
9.
G
5.
E
3. ariketa: Galderak txertatu Irakurgaia: « URUGUAIKO EUSKALDUNA »
Erantzunak
1
2
3
4
5
6
7
8
Galderak
E
G
I
A
C
F
B
H
D. galdera sobera dago.
13
1HE-IR-ID-37A
TESTU OSOA 3. Ariketa
URUGUAIKO EUSKALDUNA Rocio Luces (Montevideo, 1978) euskaltzale amorratua da, ofizioz eta afizioz. Getxoko Egizu elkartean egiten du lan, euskararen aldeko proiektuetan. Montevideon bertan hasi zen euskara ikasten, eta orain dela zazpi urte Euskal Herrira etortzea erabaki zuen euskaraz bizi ahal izateko. Zein da zure ama-hizkuntza? Gaztelania. Hala ere, beti izan dut lotura euskararekin. Nire amaren familia euskalduna zen eta beti izan dut Montevideoko Euskal Etxearekin harremana. Noiz erabaki zenuen euskara ikastea? Hamairu urte nituela, uda batean aukera izan genuen euskara ikasteko Montevideoko Euskal Etxean. Irakasle euskaldun bat etorri zen Montevideora, eta bertan ikastaro trinko bat egin genuen. Hainbat tokitan ikasi duzu euskara, ezta? Bai, lehenengo ikastaroa Montevideon egin nuen, gero bertan jarraitu nuen hainbat urtez ikasten. Ondoren, Argentinan antolatzen ziren barnetegi moduko batzuetan parte hartu nuen, eta azkenik, Euskal Herrira etorri nintzen euskaraz bizitzera.
Euskara ikastean zer izan da zailena? Eta errazena? Zailena nire pentsamendua euskarara egokitzea izan da. Baina, beste alde batetik, euskara oso hizkuntza logikoa iruditzen zait, aditzak ez dira hain zailak eta ez dira asko aldatzen. Nolakoa iruditzen zaizu euskara: polita, gogorra, musikala...? Pertsonekin eta lekuekin bezala, batzuentzat polita izango da eta beste batzuentzat zaila. Nire kasuan hizkuntza polita eta erakargarria dela esango nuke. Eguneroko bizitzan erabiltzen al duzu euskara? Bai, lanean ia guztia euskaraz egiten dut eta lagunekin ere bai. Uruguaiko lagunekin eta familiarekin soilik egiten dut gazteleraz. Zer esango zenioke euskara ikasi nahi duenari? Saiatzeko gogoz ikasten eta barnetegiak aprobetxatzeko. Izan ere, barnetegietan arinago ikasteaz gain, jendea ezagutzeko aukera dago. IRAZABAL, Ane HABE, 2009ko ekaina. Egokitua
Zerk bultzatu zintuen euskara ikastera? Ikasteko gogo handia, motibazio indartsua nuen. Izan ere, beti izan dugu harremana euskararekin familian
14
1HE-IR-ID-37A
15