2015eko Zeraingo Herri Kandidatura aukeratzeko prozesua Zerainen Udalerako hautagaitza bateratua aukeratzeko azken 36 urteetan egin izan den modu eta filosofiari jarraituz egin da aurten ere, maiatzaren 24ko udal hauteskundeetarako herri zerrenda osatzeko prozesua. Jarraian, prozesu horren nondik norakoak eta mugarri nagusiak jasotzen dira: 20150208. HERRI BILERA Udal hauteskundeak gerturatzen ari direlaeta, Udalak herri bilerara deitzen ditu herritar guztiak gai hori lantzeko. Herri bilera horretan bi erabaki hartzen dira: 1.Orain arteko moduan, alderdi politikorik gabe eta zerrenda bakarrarekin joatea 2015eko udal hauteskundeetara. 2.Herritar guztiei galdetzea herri bileraren erabakiaren gainean. 20150222. GALDEKETA ZERRENDA BAKARRARI BURUZ Goizeko 11:0013:30 bitartean hautetsontzi bat jartzen da udaletxean eta herritarrei honako bi galderak (aurreko herri bileran erabakiak) egiten zaizkie: “Ados al zaude kandidatura bakarra ateratzearekin?” eta “Ez baldin bazaude ados, beste kandidatura bat ateratzeko asmoa daukazu?”. Honakoak izan ziren emaitzak: Zentsoa (+/): 205 Emandako botoak: 121 (%59) BAI (ados bakarrarekin): 107 (%88) EZ (ez ados bakarrarekin): 11 (5ek bigarren galdera zurian, 6k baiezkoa) (%9) TXURIAN: 3 20150301. HERRI BILERA Lehen galdeketaren emaitza aztertzeko eta aurrera begira nola jarraitu erabakitzeko herri bilera egiten da. Emaitzak aztertuta, herri kandidatura bakarraren bidean aurrera egitea erabakitzen da, eta horretarako zein pauso eman zehazten da: bi itzuli egingo dira. Lehenengoan herritar bakoitzak 7 izenez (7 zinegotzi) osatutako zerrenda sartu beharko du hautetsontzian. Bigarrenean, boto gehien dituzten 15en artean (eta atzera egiten ez dutenen artean) 7 aukeratu beharko dira. Bi itzulien artean beste herri bilera bat egingo da. 20150315. LEHEN BOZKETA Goizeko 11:0013:30 bitartean hautetsontzi bat jartzen da udaletxean herritarrek zazpi izeneko zerrenda bozkatzeko. Honakoa da parte hartzearen emaitza: Zentsoa (+/): 205 Emandako botoak: 126 Baliogabeak: 6 boto. Guztira botoren bat jasotako pertsona kopurua: 82 Boto gehien jasotako hamabost pertsonei dagokienez, honakoa da emaitza: 1. Aitzol Telleria: 79 boto 2. Ion Muñoa: 74 boto 3. Loli Gonzalez: 72 boto 4. Iñaki Intxausti: 68 boto 5. Maitane Salsamendi: 60 boto 6. Martina Urbistondo: 46 boto 7. Pablo Katarain: 44 boto 8. Ixiar Alustiza: 38 boto 9. Eneko Arzelus: 38 boto 10. Miren Makazaga: 28 boto 11. Maite Retolaza: 25 boto 12. Ainara Etxenausia: 18 boto 13. Enara Sodupe: 12 boto 14. Iker Aizpeolea: 12 boto 15. Haritz Iztueta: 12 boto
20150317. HAMABOST BOZKATUENEN BILERA Boto gehien jasotako hamabost pertsonek bilera informala egiten dute (horietatik 4k ezin izan zuten bileran bertan parte hartu, baina beren berri eman zuten), elkarren berri izateko. Bakoitzak bere egoera zein den, nola ikusten duen hautagaitzaren kontua eta zein baldintza ikusten dituen aipatzen da. Honako bi erabaki hartzen dira: 1. Guztien artean hitz eginda, aurrera jarraitzeko 7 pertsona prest agertzen dira, eta izen horiek hurrengo herri bileran jendeari aurkeztea proposatzen da. 2. Prest daudenek baldintza bat jartzen dute: beste zerrendaren bat aurkezten bada herrian, atzera egitea. Baldintza hori ere herri bilerara eramatea adosten da. 20150326. HERRI BILERA Hamabosten bileran adostutakoa herri bileran jendaurrean aurkezten da. Eztabaida eta iritzitrukeen ondoren honakoa erabakitzen da: 1. Hautagaiek jarritako baldintza onartzea. Alegia, beste zerrenda bat herrian aurkeztuz gero, herri kandidaturako hautagaitza erretiratzea. 2. Hamabosten artean batzuek aurrera ez jarraitzea erabaki zutenez (Maitane Salsamendi, Eneko Arzelus, Maite Retolaza, Enara Sodupe, Iker Aizpeolea eta Haritz Iztueta) bigarren itzulian izenak bozkatu beharrean, proposatutako zerrenda errefrendatzea. 3. Zazpiko zerrenda hori (Aitzol Telleria, Ion Muñoa, Loli Gonzalez, Iñaki Intxausti, Martina Urbistondo, Pablo Katarain eta Ixiar Alustiza) osatzeko ordezko gisa beste bi pertsona (15 bozkatuenen artekoak) gehitzea: Miren Makazaga eta Ainara Etxenausia (beraiek onartuta). 20150329. BIGARREN BOZKETA Goizeko 11:0013:30 bitartean hautetsontzi bat jartzen da udaletxean herritarrek zazpi izeneko zerrenda bozkatzeko. Honakoa da parte hartzearen emaitza: Zentsoa (+/): 205 Emandako botoak: 119 Zerrenda babestutakoak: 119 boto. Behin aukeraketa prozesua amaituta, zerrenda ofizialki aurkezteko egin beharreko pausoak egiteko zerrendako kideek konfiantzako bi pertsona aukeratzen dituzte. Haiek dira hautagaitza ofizial egiteko tramiteez arduratzen direnak. Tramite horiek eginda, ofizialki 2015eko udal hauteskundeetarako Zeraingo Herri Kandidatura eratuta geratzen da.