TESTUEN LANKETA D EREDUAN.
Dokumentu honetan hurrengo atal hauek landuko dira: •
1. TESTU TIPOLOGIA Honetan, Adams-ek 1987an proposatu zituen bost sekuentzia testualen azterketa egingo dugu.
•
2. D EREDUAN ERABILTZEN DIREN GENERO ETA TESTUAK. Euskararen irakaskuntzan ohikoak diren testuak generoka eta etapaka sailkatuta ikusiko ditugu.
•
3.- PROBAK EGITEKO ERABILI DIREN TESTU TIPOAK. Lehen Hezkuntzako laugarren eta seigarren mailetako probak egiteko ziklo hauetan erabiltzen diren testu motak aztertuko ditugu. Horietan, testuen ezaugarriak eta proposamenak ikusiko ditugu.
1
1.-TESTU TIPOLOGIA. Testu genero sailkapen diferenteak erabiltzen dira. Ikusi bestela erabiltzen ohi direnak:
-Ahozko eta idatzizko testuak. - Helburu komunikatiboari begira: informatiboak, konbentzitzekoak, estetikoak, preskriptiboak,
- Modalitateari begira: deskribapena, esposizioa, narrazioa, argudiaketa. - Gaiari begira: periodistikoak,publizitarioak, zientifiko-teknologikoak, humanistikoak, juridiko-administratiboak, literarioak. Irakasle guztiok terminologia bera erabil dezagun Adams-ek 1987an bost sekuentzia testualena erabiliko dugu. Hori baita gehien erabiltzen dena. Hauxek dira genero horiek:
NARRAZIOA DESKRIBAPENA ARGUDIO TESTUA AZALPEN TESTUA INSTRUKZIO TESTUA
Genero horietaz aparte, LITERARIOA agertzen da askotan. Azken honetan, aho-korapiloak, abestiak , bertsoak etabarrak sartzen dira.
2
TESTU GENEROAK ZERTAN DIREN. NARRAZIOA ZER DA? EGITURA MORFOSINTAXIA TESTUALIZAZIOA TESTUAK
Denbora tarte batean gertatzen diren ekintzen kontaketa. Kontaketa (erreala) edo narrazioa (fikziozkoa) Sarrera, Gertaera eta Bukaera Denborazko konektoreak garrantzi handia daukate. Orden kronologikoa. Atalak. Narratzaile modu diferenteak. KONTAKETA: biografia, autobiografia, berria, erreportaia, komikia,… NARRAZIOA: Ipuina, nobela, kondaira, txistea, pelikula,…
DESKRIBAPENA ZER DA? EGITURA MORFOSINTAXIA TESTUALIZAZIOA TESTUAK
Gizaki, gauza, prozesu edo fenomeno baten ezaugarri fisiko, psikologiko nahiz bestelakoak agertu, erakutsi, adierazi edo zehazten dituena. Behaketa, Ezaugarrien hautaketa, Ordena, Ekintzak,… Narrazioetan, azalpenetan edo gutunetan agertu daiteke Adjektibo kalifikatzaileak, aditz trinkoak, konparazio perpausak, lokuzioak, adberbioak… Espazioan ordenaturik. Zehaztasun lexikoa: izenak. Olentzero eskaera, gutuna, korreo elektronikoa, postala, argazki onak, hormirudiak,…
ARGUDIO TESTUA ZER DA?
EGITURA MORFOSINTAXIA TESTUALIZAZIOA TESTUAK
Gertakizun, arazo edo fenomeno baten inguruan dagoen tesi bat egiaztatzeko zein errefusatu edo baztertzeko ematen diren aldeko edo kontrako arrazoiek osaturiko testua. Justifikazioa, Ondorioa, Tesia, Gertaerak, … Aditzak iritziak azaltzeko: esan, pentsatu, uste,… Menpeko perpausak. Konektoreak: kausalak, aurkakoak,… Erlazioa tesia eta argudioen artean. Aipuak, erreferentziak,… Iritzia, elkarrizketa, eztabaida, mahaingurua,…
3
AZALPEN TESTUA ZER DA? EGITURA MORFOSINTAXIA TESTUALIZAZIOA TESTUAK
Edozein gaiari buruz, zerbait edo ezer ez dakien hartzaile batentzat, gertakizun edo fenomeno baten azalpen objetiboa egiten duen testua. Sarrera, Azalpenaren garapena, Ondorioa. Menpeko perpausak. Konektoreak: kausa, ondorioa… Antolaketa logikoa. Azalpen analitikoa. Grafiko, eskema, marrazkien erabilpena Oharra, gonbidapena, dokumentala, katalogoa, gida turistikoa, mapak, definizioak, …
INSTRUKZIO TESTUA ZER DA? EGITURA MORFOSINTAXIA TESTUALIZAZIOA TESTUAK
Ekintzaren bat gauzatzeko, orientabideak emanez, aginduak, argibide edo arauak adierazten dituen testua. Sekuentzietan antolatzen da, denboraren arabera. Agintera. Ordinalak eta kardinalak. Adizki perifrastikoak. Ordena logikoa. Informazio objetiboa. Plano eta marrazkiak erabilita. Errezeta, eguraldiaren iragarpena, abisua, katalogoa, eslogana, iragarkia, konsignak, erabilpen instrukzioak,...
TESTU LITERARIOA ZER DA?
TESTUAK
Funtzio ludikoa izanda ere balio sozial eta kulturalak transmititzen duen testua. Lehen Hezkuntzan helburu diferenteak ditu: irakurzaletasuna suspertzea, lan tresnak eta ohiturak sortzea, idazketarako eredutzat duen balioa erabiltzea… Kantak, erromantzeak eta koblak, bertsoak, aho-korapiloak, poemak, antzerkiak,…
4
5
2. D EREDUAN ERABILTZEN DIREN GENERO ETA TESTUAK. Erabiltzen ditugun programazioak eta curriculum ofiziala eta adierazleak ikusita, D ereduan erabiltzen ohi ditugun testu motak hauek dira: (Zerrenda hau guztiz erreferentziala eta orientatiboa da, jakina. Genero eta testu bera landu daiteke ziklo batean edo bestean, helburua eta eskema ziklo horri egokitua)
Haur Hezkuntza
Lehen Hezkuntza 1. zikloa
Lehen Hezkuntza 2. zikloa
Lehen Hezkuntza 3. zikloa Txistea N
Abestia N
Ahozko komunikazioa
Antzezlana N
Narrazioa N
Ipuina N
Ipuina N
Elkarrizketa D
Antzezlana N
Hurbileko Deskribapena D
Asmakizunak D
Ipuina N
Antzezlana N
Antzezlana N
Biografia N
Txistea N
Gertaera D
Esperientziak D
Predikzioa D
Esloganak I
Zalantzak Ar
Elkarrizketa Ar
Iritzia Ar
Eskerrak eman Az
Eztabaida Ar
Mandatuak egin Az
Hitzaldia Az
Arauak Az
Iragarkia I
Bertsoa- Hitz jokoak L
Inkesta I
Autobiografia D Pasadizoa D Gertaera D Norberaren esperientzia D
Elkarrizketa Ar
Mapa-esperimentua Az
Olerki joloak L
Konsignak I
Hitz jokoak L
Hitz jokoak L Bertsoak L
N Narratiboa - D Deskribapena - AR Argudiozkoa, - Az azalpenezkoa - I Instrukziozkoa L Literarioa
6
Haur Hezkuntza
Lehen Hezkuntza 1. zikloa
Lehen Hezkuntza 2. zikloa
Lehen Hezkuntza 3. zikloa
Ipuina N Kontakizuna N Ipuina N Komikia N
Eskutitzak D
Narrazioa N Ipuina D
Oharra D
Iritzia Ar
Oharra D Irakurriaren ulermena
Albistea D
Albistea Az
Didaktikoak Az
Etiketa D Errezeta I
Komikiak D
Zerrenda D
Hiztegiaren erabilera, definizioak Az
Azalpenezkoak Az Entziklopedia Az
Abestiak, ahokorapiloa, olerkiak L
Bertsoak L Instrukzioak I
Bertsoak, poesia L
N Narratiboa - D Deskribapena - AR Argudiozkoa, - Az azalpenezkoa - I Instrukziozkoa L Literarioa
7
Haur Hezkuntza
Lehen Hezkuntza 1. zikloa
Lehen Hezkuntza 2. zikloa
Lehen Hezkuntza 3. zikloa
Ipuina N
Fikziozko ipuina N
Eskutitza D
Eskutitzak D
Elkarrizketa gidoia D
Komikia D
Esperientziak D
Esperientzia D
Biografia D
Iritzia Ar
Komikia D
Txosten didaktikoa Az
Albistea D
Definizioak Az
Kontakizuna Az
Gida turistikoa Az
Arauak Az
Iragarkia I
Azalpen didaktikoak Az
Instrukzioak I
Iragarkia I
Bertsoak, poesia L
Eskutitza D Autobiografia D Zorion txartela D Etiketa-Oharra D Deskribapena D Idatzizko komunikazioa
Albistea Az Fitxak osatu D Arauak I Errezeta I Errezeta I Iragarkia I
N narratiboa - D Deskribapena - AR Argudiozkoa, - Az azalpenezkoa - I Instrukziozkoa L Literarioa
8
3.- PROBAK EGITEKO ERABILI DIREN TESTU TIPOAK. Proposatu diren probetan hurrengo testu tipo hauek erabili dira: • laugarren mailan: deskribapena eta gutuna. • seigarren mailan: narrazioa eta azalpena. 3.1 DESKRIBAPENA. Testu antolaketa TXAKURRA: GIZAKIAREN LAGUNA HELBURUA: Pertsona, animalia edo toki baten ezaugarri nagusiak, modu zuzen, argi eta objetiboki adieraztea. Hitzen bitartez egiten den argazki modukoa da. EGITURA: Diferentea izan daiteke. Pertsona deskribatzeko: inguruaz, itxuraz eta izaeraz idatziko dugu. Animaliaren kasuan: nolakoa den, bizimodua, habitat, elikadura, ugalketa, zer ematen duen… Tokia bada: kokapena, nolakoa den, zer dagoen, nortzuk erabiltzen duten… PAUSUAK: - Behaketa egin. - Ezaugarri nagusiak aztertu. - Datu osagarriak edo bitxiak bildu. - Deskripzioaren ordena pentsatu: espazioaren (goitik behera, alde batetik bestera…) edo denboraren arabera (hasieratik bukaerara…), orokorretik zehatzera… - Borradorea egin eta idatzi. - Idatzia berrikusi eta zuzendu. Deskripzioak, gehienetan, narrazioetan (ipuinetan edo kontaketan), azalpenetan edo gutunetan agertzen dira.
Hizkuntza Ezaugarriak
HITZ MOTAK: Izenburua: Deskribapenaren sarrera da. Izenak: arruntak (burua, hankak, haginak...) Adjektiboak (indartsua, maitagarria...) Argazkian ikusten den animalia txakurra da. Sinonimoak Izen sintagmako Animalia hau gizakia baino txikiagoa da. Bere burua ez da oso esaldiak (dirudi, handia, baina, belarriak luze samarrak ditu, horregatik muturra beraz, estalia dauka. Gorputza iletsua du. horrexegatik..)
Kolore askotako txakurrak daude eta mota askotakoak ere: artzain ADITZA txakurrak, ehiza txakurrak, etxeak zaintzeko txakurrak... Orainaldia erabiltzen da.
Etxe animalia honek zentzumenak oso garatuak ditu, batez ere, Hirugarren entzumena eta usaimena. Horrexegatik inor baino lehen pertsonan (singularra edo konturatzen da norbait hurbiltzen zaionean.
plurala) deskribatzen da.
Lau hanketan ibiltzen da beste animalia batzuk bezala; bere hanka indartsuei esker korrika asko egiten du. ESALDIAK: Orokorrean
Gizakiarekin oso harreman onak ditu, etxeetan bizi baita sinpleak dira, edo normalean. Oso maitagarria da, beraz, esaten da gizakiaren koordinatuak edo lagunik onena dela. justa-postuak. Zentzu literarioa Txakurra haragijalea dela esan dezakegu, baina, gizakiarekin bizi emateko denez denetarik jaten du. Haragia asko gustatzen zaio eta batez subordinatuak ere hezurrak; horretarako letaginak izeneko hortz luze eta erabiltzen dira.
zorrotzak eta hagin txikitzaileak dituzte. Hirietan bizi direnek KONEKTOREAK: txakur-jana jan behar izaten dute askotan. banaketa (alde batetik, bestetik…)
Ugaztun guztiak bezala txakurkumeak amaren sabeletik jaiotzen dira eta gero, denbora batean, amaren esneaz elikatzen dira; bost ERREKURTSO edo sei kume izan ditzake txakur eme batek aldiro. LITERARIOAK:
Zerrendaketak: Txakurra, gure lagun izatea nahi badugu, zaindu egin behar da eta konparaketak (...baino txikiagoa, errespetuarekin tratatu. ...bezain handia,) metaforak, pertsonifikazioak, …
9
3.2 GUTUNA. Idatzizko mezuak, beste toki batean daudenei zuzenduak. Idatzizko elkarrizketa antzekoa da baina denboran luzatua. Hemen, lagunarteko gutuna landuko dugu. (partaideen artean konfiantza dago eta tonua ez formala da). Estruktura: Helbidea, data( tokia eta urtea-hilabetea-eguna) , agurra ( Kaixo, Aupa, Adiskidea, Zer moduz?,…), gorputza (kontatu nahi ditugun gora-beherak agertzen dira hemen) ,azken agurra (Agur, Ondo pasa, Hurrengo arte, Ondo ibili, Adio,…), izenpena eta oharra (ahaztu egin zaigun zerbait gehitzeko).
HELBIDEA
IKER GARMENDIA Iturrimurri Eskola 31801 Altsasu (Nafarroa)
DATA
Iruñean, 2006ko maiatzaren 8an Kaixo Iker:
AZKEN AGURRA IZENPENA
Lehenengo aldia da gutuna idazten dudala. Irakasleak esan digu lagunak egin ahal ditugula gutunak idazten. Iruñean bizi naiz, Zabalgune auzoan. Ikastola etxetik hurbil dago. Baina eguraldi txarra egiten duenean autobusa hartzen dut (villavesa deitzen diogu hemen). Anai txikiagoa badut. Nahiko astuna da, hala ere, ongi konpontzen gara. Katutxo bat daukat, Mixin izenekoa. Jolastea asko gustatzen zaio. Arratsaldetan eskubaloian jolasten dut. Ez gara oso onak baina gustura ibiltzen naiz. Beno, zure gutuna jasotzeko desioan nago. Idatzi azkar.
AGURRA
GORPUTZA
Ondo ibili. Uxue.
OHARRA
Oharra: Gure irakasleak Maite du izena.
10
Hitz mota. Elkarrizketan erabiltzen diren hitzak (familia artekoak, lagun artekoak …) Lexikoa askotan errepikatzen da. Aditz denbora. Orainaldia da maizena ematen dena, elkarrizketan bezala berehalako gauzak kontatzen baitira. Hala ere, narrazioak erabiltzen diren heinean, lehenaldiko eta geroko aditzak erabiltzen dira ere. Esaldiak Kolokialak dira, gehien bat. Askotan ez da esaldiaren ordena errespetatzen hitz egiten den moduan idazten baita. Ordena psikologikoa ematen da , markatu nahi dena galdegaia bihurtzen da. Kontaketa moduko esaldiak ekoizten dira: amaitu gabeak, oso formalak ez direnak, etendura-puntuekin amaitzen direnak. Esaldien arteko lotura justaposizioa da gehienetan . Mendeko esaldiak gutxiagotan agertzen dira. Konektore logikoak ez dira oso ohikoak, elkarrizketakoak, berriz, maizago agertzen dira. Konektoreak GEHITZEKO:
Gainera Baita ere Berriro Azkenik KONTRAKOA:
Hala ere Bestalde Baina Hala eta guztiz ere Edozein kasutan Dena den Nolanahi ere Edozein modutan
KONPARATZEKO:
Era berean Berdintsu Modu berean BESTE BATZUK:
Beno Jakina Ulertzen duzu? Baldin ba
Errekurtso literarioak Atsotitzak, esaldi eginak, ironiak, konparaketak, metaforak, hiperboleak, pleonasmoak, perifrasiak. 11
3.3.- NARRAZIOA Testu antolaketa HELBURUA: Gertatutakoa kontatzea (erreala edo fikziozkoa) informatzeko (berria, gertaera,…) edo entretenitzeko (ipuina, nobela, fabula…) EGITURA: Lineala da. Hasiera-garapenabukaera. Aurkezpenaarazoa- soluzioa. Estruktura aldatu daiteke narrazioaren erditik edo bukaeratik hasita, edo bi garaien artean paragrafoak txandaka ematen,…
GAZTELU MISTERIOTSUA
Ipuin hau nire lagun baten aitonak kontatu zigun.
Udako goiz batean Nikol jaiki, egunero bezala gosaldu eta bere aitonaren etxera joatea pentsatu du. Kalera ateratzean gaztelu dotore batekin topo egiten du. -Hauxe izango da nire aitonak kontatu zigun ipuineko gaztelua.-pentsatu zuen.
Bi aldiz pentsatu gabe, Nikol barrura sartzen da. Kanpotik polita baldin bazen gaztelua, barrutik izugarri dotorea zen. ELEMENTUAK: - Narratzailea: gertaera Gelak handiak eta ongi apainduak ziren, luxuxko altzariak, urrezko erlojuak, marmolezko eskailerak... kontatzen duena da. Pertsonai nagusiak edo beste batek barnetik kontatu ahal du (1. Pertsonan) edo kanpotik (3. Pertsona) - Pertsonaiak: istorioan parte hartzen dutenak. Deskribatuak agertzen dira: ezaugarri nagusiak, fisikoa… Tartekatzen diren elkarrizketetan hartzen dute parte. - Gertaera: istorioa osatzen dituzten gora beherak. - Tokia: gertaeraren espazioa. - Denbora: gertaeran denbora. Narrazioa eta gertaera denbora berean izan ahal dira edo gertaera lehenago izan ahal da.
Hizkuntza Ezaugarriak HITZ MOTAK: Izen propioak (pertsonaiak: Nikol, Silver, Golden) Adjektiboak (politagoa, dotorea...) Esapideak (bazen behin, behin batean, udako goiz batean…) ADITZA Lehen aldia erabiltzen da askotan. Orain aldia ere, ekintza momentuan ari dela gertatzen adierazteko. Lehenengo edo hirugarren pertsonan narratzen da.
Gazteluan familia bat bizi zen. Familia hori erregeak, erreginak eta printzesa batek osatzen zuten. Erreginak Silver ESALDIAK: zuen izena eta printzesak Golden.
Orokorrean sinpleak dira, edo koordinatuak edo justa-postuak, ekintza erritmo biziagoan kontatzeko asmoz.
Erregina ez zen batere zoriontsua, jenio txarrekoa ematen zuen. Nikol ikustean deika hasi zitzaion: - Baietz ni izan munduko emakumerik politena! Ba... ez ,zu ez zara- erantzun zion Nikolek. - Orduan nor da?-jarraitu zuen galdezka erreginak, amorru bizian. KONEKTOREAK: - Zure alaba, Golden, politagoa da. Denborazkoak Hau entzutean erreginak, ohean sartu eta zin egin zuen ez zela berriro altxatuko bere alabaren bihotza eta gibela jan arte. Erregea aztoratuta zegoen; emaztea maite zuen ,baina alaba ere bai.
(egun batean, orduan, gero, …) ondoriozkoak (beraz, horren ondorioz, handik gutxira, harrezkero, …)
Nikolek ahuntz bat ehizatu, bihotza eta gibela kendu zizkion eta erreginari eraman zizkion bere alabarenak zirela esanez. Erregina, jan ondoren, sendatu zen. Orduan erregeak Nikoli eskatu zion bere alabarekin ezkontzeko eta beste gaztelu batera bizitzera joateko. Handik gutxira, Silver erregina bihotzekoak emanda hil egin zen.
12
3.4. AZALPEN TESTUA Testu antolaketa
SANFERMINAK
HELBURUA: Informatzea, gai bat, era argian eta ordenatuan idaztea, ulergarria izan dezan. EGITURA: Oso aldakorra da. Orokorrean: *Sarrera: gaia aurkezten du eta garapen puntuak aipatzen ditu. *Garapena: idatziaren mamia da. Forma diferenteak izan ahal ditu: galdera-erantzuna, arazoa-soluzioa, eragin-ondorioa, definizioa, deskribapena, konparazioa,… Ondorioa: oinarrizkoena jasotzen duen bukaerako laburpena. Azalpenak irudiak, taulak, grafikoak,… eraman ahal ditu.
Hizkuntza Ezaugarriak HITZ MOTAK: Izen teknikoak Adjektibo espezifikoak Izen sintagmaren osagarriak
Sanferminak, Iruñeko festak dira. Mundu osoan zehar ezagunak dira festa ADITZA Orain aldia ospetsu hauek.
orokorrean.
Uztailaren 6an, eguerdiko hamabietan, hasten dira txupinazoa jaurtitzearekin Inpertsonalak dira batera, Udalaren plazan. Ekitaldi hau urtero oso jendetsua izaten da. (Osatu, oinarritu,
…).
Prozesioa. Uztailaren 7ko goizean alde zaharreko karriketan barna prozesioan eramaten dute santuaren irudia. Bertan, hiriko agintariak, erraldoiak, ESALDIAK: buruhandiak, dantzariak, udaleko musika bandak eta herritar ugarik parte hartzen Orokorrean dute.
sinpleak dira, edo
Janzkera. Normalean jendea txuriz janzten da, praka edo gona eta alkondora koordinatuak edo edo kamiseta. Lepoan zapi gorri bat eta gerrian faja gorria. justa-postuak.
Baina baita
Entzierroa ekitaldirik ezagunena da eta gure mugetatik kanpo Saferminei ospe subordinatuak: handiena eman diena.Goizeko 8etan abiatzen da eta hauxe da ohiko ibilbidea: adjektibalak eta Santo Domingoko aldapa, Udal Plaza, Mercaderes kalea, Estafeta kalea, adberbialak Telefónica-ko tartea eta Zezen Plaza.
(kausalak-elako, Lehenengo suziriarekin batera ateratzen dira zezenak Santo Domingo kalera. finalak-tarako, Hiru minutu barru zezen plazan daude, istripurik izan ezean; orduan, bigarren baldintza,…) Ikuspuntu suziria botatzen da eta ikuiluetara sartzen direnean hirugarrena botatzen da. objektiboa.
Zezenketa. Arratsaldero zezenketa ospatzen da. Giro paregabea dago egunero zezen plazan. Jendea berenduarekin joaten da, batez ere, peñetako jendea. KONEKTOREAK: Peña bakoitzak pankarta bat eramaten du eta bere musika; zezenketa ondoren Ordenezkoak musika bandarekin Iruñeko kaleak alaitzen dituzte.
(Lehenengoan, Gaur egun, sobera korrikalari biltzen da eta kale osoa betetzen duten mutilez bigarrenean, inguraturik egiten dute korrika zezenek. Emakumezko gutxi sartzen da laburtzeko, gaiaz aldatua, ..) entzierroko ibilbidean. logikoak (kausala, Barrakak. Mota askotako barrakak jartzen dira: noria, zaldiko-maldikoak, tiroketa, azalpenekoa, zirkoa. konparazioa,…) eta besteak Su artifizialak. Gaueko 11etan hasten dira. Hogeiren bat minutu luzatzen da eta (adibidez, hala ere, batzuetan musika jartzen zaie. Ikusgarria izaten da. …) Dantza edozein plazatan aurki daiteke. Jende asko joaten da eta oso gustura egoten da. Erraldoiak eta kilikiak egunero goizez autobus geltokitik ateratzen dira txarangekin batera. Kilikiek jendea jotzen dute. Lau bikote erraldoi dira: europarrak, afrikarrak, asiarrak, arabiarrak Pobre de mi, azken ikuskizuna da. Uztailaren 14an gaueko 12etan udal plazan biltzen da jendea, kandela eskuan daramala eta "Pobre de mí" tradizionala abestuz. Sanferminak besta irekiak eta dibertigarriak dira. Protagonista nagusiak iruñarrak dira, baina, kanpotarrak etxean daudela sentiarazten dituztenak. Bederatzi egunetan, Iruñea alaitasunaren munduko hiriburu bihurtzen da. Zatoz eta ongi pasa!!!
13