TESTUEN LANKETA A EREDUAN.
Dokumentu honetan hurrengo atal hauek landuko dira: •
1. TESTU TIPOLOGIA Honetan, Adams-ek 1987an proposatu zituen bost sekuentzia testualen azterketa egingo dugu.
•
2. A EREDUAN ERABILTZEN DIREN GENERO ETA TESTUAK. Euskara ikasgaiaren irakaskuntzan ohikoak diren testuak generoka eta etapaka sailkatuta ikusiko ditugu.
•
3.- PROBAK EGITEKO ERABILI DIREN TESTU TIPOAK. Lehen Hezkuntzako laugarren eta seigarren mailetako probak egiteko ziklo hauetan erabiltzen diren testu motak aztertuko ditugu. Horietan, testuen ezaugarriak eta proposamenak ikusiko ditugu.
1
1.-TESTU TIPOLOGIA (A EREDUA). Testu genero sailkapen diferenteak erabiltzen dira. Ikusi bestela erabiltzen ohi direnak:
-Ahozko eta idatzizko testuak. - Helburu komunikatiboari begira: informatiboak, konbentzitzekoak, estetikoak, preskriptiboak,
- Modalitateari begira: deskribapena, esposizioa, narrazioa, argudiaketa.
- Gaiari begira: periodistikoak,publizitarioak, zientifiko-teknologikoak, humanistikoak, juridiko-administratiboak, literarioak. Irakasle guztiok terminologia bera erabil dezagun Adams-ek 1987an bost sekuentzia testualena erabiliko dugu. Hori baita gehien erabiltzen dena. Hauxek dira genero horiek:
NARRAZIOA DESKRIBAPENA ARGUDIO TESTUA AZALPEN TESTUA INSTRUKZIO TESTUA
Genero horietaz aparte, LITERARIOA agertzen da askotan. Azken honetan, ahokorapiloak, abestiak , bertsoak etabarrak sartzen dira. 2
TESTU GENEROAK ZERTAN DIREN.
NARRAZIOA ZER DA? EGITURA MORFOSINTAXIA TESTUALIZAZIOA TESTUAK
Denbora tarte batean gertatzen diren ekintzen kontaketa. Kontaketa (erreala) edo narrazioa (fikziozkoa) Sarrera, Gertaera eta Bukaera Denborazko konektoreak garrantzi handia daukate. Orden kronologikoa. Atalak. Narratzaile modu diferenteak. KONTAKETA: biografia, autobiografia, berria, erreportaia, komikia,… NARRAZIOA: Ipuina, nobela, kondaira, txistea, pelikula,…
DESKRIBAPENA ZER DA? EGITURA MORFOSINTAXIA TESTUALIZAZIOA TESTUAK
Gizaki, gauza, prozesu edo fenomeno baten ezaugarri fisiko, psikologiko nahiz bestelakoak agertu, erakutsi, adierazi edo zehazten dituena. Behaketa, Ezaugarrien hautaketa, Ordena, Ekintzak,… Narrazioetan, azalpenetan edo gutunetan agertu daiteke Adjektibo kalifikatzaileak, aditz trinkoak, konparazio perpausak, lokuzioak, adberbioak… Espazioan ordenaturik. Zehaztasun lexikoa: izenak. Olentzero eskaera, gutuna, korreo elektronikoa, postala, argazki onak, hormirudiak,…
ARGUDIO TESTUA ZER DA?
EGITURA MORFOSINTAXIA TESTUALIZAZIOA TESTUAK
Gertakizun, arazo edo fenomeno baten inguruan dagoen tesi bat egiaztatzeko zein errefusatu edo baztertzeko ematen diren aldeko edo kontrako arrazoiek osaturiko testua. Justifikazioa, Ondorioa, Tesia, Gertaerak, … Aditzak iritziak azaltzeko: esan, pentsatu, uste,… Menpeko perpausak. Konektoreak: kausalak, aurkakoak,… Erlazioa tesia eta argudioen artean. Aipuak, erreferentziak,… Iritzia, elkarrizketa, eztabaida, mahaingurua,…
3
AZALPEN TESTUA ZER DA? EGITURA MORFOSINTAXIA TESTUALIZAZIOA TESTUAK
Edozein gaiari buruz, zerbait edo ezer ez dakien hartzaile batentzat, gertakizun edo fenomeno baten azalpen objetiboa egiten duen testua. Sarrera, Azalpenaren garapena, Ondorioa. Menpeko perpausak. Konektoreak: kausa, ondorioa… Antolaketa logikoa. Azalpen analitikoa. Grafiko, eskema, marrazkien erabilpena Oharra, gonbidapena, dokumentala, katalogoa, gida turistikoa, mapak, definizioak, …
INSTRUKZIO TESTUA ZER DA? EGITURA MORFOSINTAXIA TESTUALIZAZIOA TESTUAK
Ekintzaren bat gauzatzeko, orientabideak emanez, aginduak, argibide edo arauak adierazten dituen testua. Sekuentzietan antolatzen da, denboraren arabera. Agintera. Ordinalak eta kardinalak. Adizki perifrastikoak. Ordena logikoa. Informazio objetiboa. Plano eta marrazkiak erabilita. Errezeta, eguraldiaren iragarpena, abisua, katalogoa, eslogana, iragarkia, konsignak, erabilpen instrukzioak,...
TESTU LITERARIOA ZER DA?
TESTUAK
Funtzio ludikoa izanda ere balio sozial eta kulturalak transmititzen duen testua. Lehen Hezkuntzan helburu diferenteak ditu: irakurzaletasuna suspertzea, lan tresnak eta ohiturak sortzea, idazketarako eredutzat duen balioa erabiltzea… Kantak, erromantzeak eta koblak, bertsoak, aho-korapiloak, poemak, antzerkiak,…
4
2. A EREDUAN ERABILTZEN DIREN GENERO ETA TESTUAK.
Erabiltzen ditugun programazioak eta curriculum ofiziala eta adierazleak ikusita, A ereduan erabiltzen ohi ditugun testu motak hauek dira: (Zerrenda hau guztiz erreferentziala eta orientatiboa da, jakina. Genero eta testu bera landu daiteke ziklo batean edo bestean, helburua eta eskema ziklo horri egokitua)
Haur Hezkuntza
Lehen Hezkuntza 1. zikloa
Lehen Hezkuntza 2. zikloa
Lehen Hezkuntza 3. zikloa
Ipuinak N Ipuina N Ipuinak N Antzezlana N
Antzezlana N Antzezlana N Deskribapenak D Ahozko komunikazioa
Zerrendak D Deskribapena D Aginduak I
Biografia, nork berea edo pertsonaia batena D
Elkarrizketa D Deskribapena D Albistea D Kantuak L
Komunikabideekin lotutako programak D
Gonbita D Jokoak L
N narratiboa - D Deskribapena - AR Argudiozkoa, - Az azalpenezkoa - I Instrukziozkoa L Literarioa
5
Haur Hezkuntza
Lehen Hezkuntza 1. zikloa
Lehen Hezkuntza 2. zikloa
Lehen Hezkuntza 3. zikloa
Zerrendak D Deskribapena D
Txisteak N Oharrak D
Postala D
Asmakizunak N Abisuak D
Irakurriaren ulermena
Fitxak D
Gonbita D
Komunikabide idatziak D Eskutitza D
Eskulan bat egiteko instrukzioak I
Instrukzio testuak I Katalogoak D
Errezetak I
Errezetak I Joko arauak I
N narratiboa - D Deskribapena - AR Argudiozkoa, - Az azalpenezkoa - I Instrukziozkoa L Literarioa
6
Haur Hezkuntza
Lehen Hezkuntza 1. zikloa
Lehen Hezkuntza 2. zikloa
Deskribapena D
Lehen Hezkuntza 3. zikloa
Narrazio laburra N Narrazio laburra N
Zerrenda D Argazki oina D Eskutitza D Ipuina N
Postala D
Zerrenda D Ekintza bat D
Idatzizko komunikazioa
Posta elektronikoa D Urtebetetze txartela D Olentzero txartela osatu D
Gonbita D
Gida turistikoa Az Instrukzioak I Errezeta I
Errezeta I
Esloganak I Bertsoak osatzea L
Eskulanak I
Bertsoak osatzea L
N narratiboa - D Deskribapena - AR Argudiozkoa, - Az azalpenezkoa - I Instrukziozkoa L Literarioa
7
3.- PROBAK EGITEKO ERABILI DIREN TESTU TIPOAK. Proposatu diren probetan hurrengo testu tipo hauek erabili dira: • laugarren mailan: deskribapena eta gutuna. • seigarren mailan: narrazioa eta azalpena. 3.1 DESKRIBAPENA. Testu antolaketa
NIRE IKASGELA.
HELBURUA: Pertsona, animalia edo toki baten ezaugarri nagusiak adieraztea. Hitzen bitartez egiten den argazki modukoa da. EGITURA: Diferentea izan daiteke. Pertsona deskribatzeko: inguruaz, itxuraz eta izaeraz idatziko dugu. Animaliaren kasuan: nolakoa den, bizimodua, habitat, elikadura, ugalketa, zer ematen duen… Tokia bada: kokapena, nolakoa den, zer dagoen, nortzuk erabiltzen duten… PAUSUAK: - Behaketa egin. - Ezaugarri nagusiak aztertu. - Datu osagarriak edo bitxiak bildu. - Deskripzioaren ordena pentsatu - Borradorea egin eta idatzi. - Idatzia berrikusi eta zuzendu. Deskripzioak, gehienetan, narrazioetan (ipuinetan edo kontaketan), azalpenetan edo gutunetan agertzen dira.
Hizkuntza Ezaugarriak HITZ MOTAK: Izen: arruntak (aulkiak, mahaiak, liburuak, mapak, erlojua,…) Adjektiboak (txikia, handia, polita…)
Nire ikastetxea Amalur da eta hiriaren erdian dago. Nire gela bigarren solairuan dago eta ez da oso handia. Bi ate ditu eta hiru leiho handi. Paretak horiz margotuta daude. Ateak eta leihoak urdinak dira.
Atearen ondoan bi paperontzi ditugu, bat paperak botatzeko eta bestea zakarrak botatzeko.
ADITZA Orainaldia. hirugarren pertsonan. ESALDIAK: Orokorrean sinpleak dira, edo koordinatuak edo justa-postuak.
Paretan apaingarri asko daude: kartelak, marrazkiak, KONEKTOREAK: erlojua...eta apalategi asko. Apaletan jostailuak, liburuak, Espazioa margoak...ditugu. (ezkerraldean, erdian, begi
Gelaren alde batean hiru armairu daude. Armairu batean bistan…) edo ipuinak eta komikiak daude, bestean testu liburuak eta banaketa ( alde batetik, bestetik,…) hiztegiak eta hirugarrenean andereñoaren liburuak, CDak eta kaseteak. Gelan ikasleen 18 mahai eta 18 aulki daude, eta andereñoaren mahai handi bat. Denak kolore berdekoak dira. Andereñoaren mahai gainean irrati-kaseta eta landare polit bat daude. 4. B taldean 15 ikasle gara. Ni aurrean nago eta nire ondoan Irati, atzean Urko eta Marta daude. Nire gela oso polita da eta gustura nago.
8
3.2 GUTUNA. Idatzizko mezuak, beste toki batean daudenei zuzenduak. Idatzizko elkarrizketa antzekoa da baina denboran luzatua. Hemen, lagunarteko gutuna landuko dugu. (partaideen artean konfiantza dago eta tonua ez formala da).
HELBIDEA
IKER GARMENDIA Iturrimurri Eskola
DATA
Iruñean, 2006ko maiatzaren 8an Kaixo Iker:
Lehenengo aldia da gutuna idazten dudala. Iruñean bizi naiz, Zabalgune auzoan. Ikastola etxetik hurbil dago. Anai txikiagoa badut. Nahiko astuna da. Katutxo bat daukat, Mixin izenekoa. Jolastea asko gustatzen zaio. Arratsaldetan eskubaloian jolasten dut. Beno, zure gutuna jasotzeko desioan nago. Idatzi azkar.
AZKEN AGURRA IZENPENA OHARRA
AGURRA
GORPUTZA
Ondo ibili. Uxue. Oharra: Gure irakasleak Maite du izena.
9
Estruktura: • Helbidea, • Lekua eta data( tokia eta urtea-hilabetea-eguna) • Hasierako agurra ( Kaixo, Kaixo Mikel, Lagun hori, Aupa…) • Gorputza (kontatu nahi ditugun gora-beherak agertzen dira hemen): • Nork idazten duen • Nolakoa zaren. • Zure gustuak… • Azken agurra ( Ikusi arte, Agur, Ondo pasa, Hurrengo arte, Ondo ibili, Adio,…) • Izenpena • Oharra (ahaztu egin zaigun zerbait gehitzeko). Hitz mota. Elkarrizketan erabiltzen diren hitzak (familia artekoak, lagun artekoak …). Aditz denbora. Orainaldia. Esaldiak Kolokialak dira, gehien bat. Kontaketa moduko esaldiak ekoizten dira: amaitu gabeak, oso formalak ez direnak, etendura-puntuekin amaitzen direnak. Esaldien arteko lotura justaposizioa da gehienetan Konektoreak GEHITZEKO:
Gainera Azkenik KONTRAKOA:
Hala ere Bestalde Baina Dena den
KONPARATZEKO:
Era berean BESTE BATZUK:
Beno Jakina Ulertzen duzu?
10
3.3.- NARRAZIOA Testu antolaketa
MENDIAN GALDUTA
HELBURUA: Gertatutakoa kontatzea (erreala edo fikziozkoa) EGITURA: Lineala da.
Hizkuntza Ezaugarriak HITZ MOTAK: Izen propioak (pertsonaiak) Adjektiboak (ausarta, lasaia) Esapideak (bazen behin, behin batean, udaberriko egun eguzkitsu batean…)
Hasiera. Garapena. Bukaera.
Pasa den igandean Aitor, Nerea eta ni mendira, Arbayun aldera, eguna pasatzera atera ginen.
ELEMENTUAK:
Udaberriko egun eguzkitsu eta zoragarri bat zen eta bazkaria Lehen aldian. motxilan hartu eta goizeko 9:00etako autobusa hartu genuen. Lehenengo edo 9:45ean iritsi ginen eta mendi tontorrerako bidea hartu genuen. hirugarren
ADITZA
-Narratzailea:
kontatzen duena .
-Pertsonaiak:
istorioan parte hartzen dutenak.
-Gertaera: istorioak
dituzten gora beherak.
-Tokia: gertaeraren espazioa.
-Denbora: Momentuan edo lehen.
Hasieran, bidea oso zabala zen eta lasai-lasai solasean joan ginen hirurok. Gero, basoan sartu ginen; aldapa handia zen eta bero egiten zuen. Nerea nekatuta zegoen eta zuhaitz baten azpian eserita gelditu ginen. Gosaldu, ura edan eta aurrera egin genuen baino, okerreko bidea hartu genuen.
pertsonan narratzen da.
ESALDIAK: Orokorrean sinpleak dira, edo koordinatuak edo justa-postuak, Arratsaldea guztia ibili eta ibili pasa genuen eta basoa ez zen ekintza erritmo bukatzen. Aitorrek, oso ausarta da eta, lasai egoteko esaten zigun. biziagoan Azkenean basotik atera eta zelai zabal-zabal batera iritsi ginen. kontatzeko asmoz.
Gaueko 9ak ziren eta iluntzen ari zen. Zer egin? Nola itzuli etxera? KONEKTOREAK: Egun batean, Harkaitz baten azpian lo egiten geratu ginen.
orduan, gero, … Hurrengo egunean, aurrera jarraitu genuen eta halako batean beraz, hurrengo egunean, horren laku txiki baten ondoan kanping denda batekin topo egin genuen; ondorioz, halako inor ez zegoen baina, gaua arte han gelditu ginen. batean, azkenean …
Iluntzean Gasteizko lau gazte agertu ziren. Denda txikia zen baina, haiekin gelditzeko esan ziguten. Gure etxetik oso urruti geunden. Oso gustura egon ginen aste bat mendian; lagun egin ginen. Lakuko ura edan eta belarrak eta loreak jaten genituen.
Halako batean, helikoptero bat agertu zen gure gainean. Herriko erreskate talde bat gure bila etorri zen. Nik ez nuen helikopteroan sartu nahi eta hasieran negar egin nuen baina, gero, oso esperientzia polita izan zen. Ordu erdi batean etxean ginen. Han zegoen herriko jende guztia zerura begira. Hauxe izan da nire bizitzako abentura eta hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila nire herriko plazan.
11
3.4. AZALPEN TESTUA Testu antolaketa
NIRE AMETSETAKO ETXEA
HELBURUA: Informatzea, gai bat, era argian eta ordenatuan idaztea, ulergarria izan dezan.
HIZTEGIA: Non dago: herrian, mendian, hirian… Kanpotik: Atea, leihoak, balkoia, teilatua, lorategia,.. Barnetik: Logela, egongela, ohea armairua, ispilua,…
EGITURA: *Sarrera: gaia aurkezten du. *Garapena: -Non dago - Nolakoa den kanpotik: fatxada, atea, leihoak… - Nolakoa den barnetik: zenbat pisu ditu? Banaketa. Gauza bereziak… * Ondorioa: bukaerako laburpena.
Azalpenak irudiak, taulak, grafikoak,… eraman ahal ditu.
Hizkuntza Ezaugarriak
Hau da nire ametsetako etxea. Mediterraneo itsasoko uharte batean dago. Uharte hori oso handia, luzea eta polita da. Han hondartza eta eskiatzeko pistak daude. Etxea ez da etxea, jauregia da eta marmolezko hormak ditu. Kanpoan igerilekua, lorategi handia eta kiroldegi handihandia daude. Etxearen aurrean garajea dago eta hiru limusina ditu. Nire jauregiak lau pisu ditu. Lehenengoan, sukalde handia, hiru sukalde, hiru komuna eta egongela oso handia daude. Bigarren pisuan hiru logela daude, denak ur ohearekin.
ADJETIBOAK: ederra, polita, argia, handia, zabala, … ADITZA Orain aldian. Inpertsonalean azaldua: dago, daude, ditu, … ESALDIAK: Orokorrean sinpleak dira, edo koordinatuak edo justa-postuak..
Hirugarren pisuan jolastokia, oso handia eta luzea, komun KONEKTOREAK: Eskuinean, bat eta hogei ordenagailu daude. ezkerrean, aurrean,
Laugarren pisuan bi jakuzzi, lau igerileku eta balnearioa bukatzeko… daude, sei zinena eta diskoteka bat. Jauregian zerbitzariak ditut, zerbitzari asko eta denak ordenagailuz kontrolatuak dira eta, gainera, automatikoak dira. Bukatzeko, gauza bat: etorri nire etxera, gonbidatua zaude!
12