REZOS Y ORACIONES Señal de la Cruz Aitaren eta semearen eta espiritu santuaren izenean. Amen
Gloria Aintza Aitari ta Semeari eta Espiritu Santuari. Lehen lez, orain, beti eta amaibako egunetan. Amen.
Aita Gurea Gure Aita zeruetan zerana santu izan bedi zure izena etor bedi zure erreinua egin bedi zure naia zeruan bezela lurrean ere. Emoiguzu gaur egun ontako ogia barkatu gure zorrak guk ere gure zordunai barkatzen diegun ezkero eta ez gu tentaldira eraman bañan atera gaitzazu gaitzetik. Amen
Agur María Agur Maria, graziaz betea, Jauna da zugaz, bedeinkatua zara zu andra guztien artean eta bedeinkatua da zure sabeleko frutua, Jesus. Santa Maria Jaungoikoaren ama, erregutu egizu gu pekatarion alde, orain eta gure eriotzako orduan. Amen Gloria Aintza zeruetan Jaungoikoari eta bakea lurrean Aren gogoko gizonai, ain aundi ta eder zaitugulako, gora Zu, bedeinkatua Zu, gorespen Zuri, auspez agur, eskerrak Zuri. Jainko Jauna, zeruko Errege, Jainko aita guztialduna. Jauna, Seme bakar, Jesukristo; Jainko Jauna, Jainkoaren Bildots, Aitaren seme. Zeuk kentzen dozu munduko pekatua, erruki Jauna. Zeuk kentzen dozu munduko pekatua, entzun gure deia. Aitaren eskui-aldean jarririk zagoz Zu, erruki Jauna. Zeu bakarrik Santua, Zeu bakarrik Jauna, Zeu bakarrik Goi-goikoa Jesukristo, Espiritu Santuarekin Jainko Aitaren argitan. Amen.
Credo Sinisten dot Jaungoiko bat bakarra, Aita guztiz altsu, zeru-lurren Egille, agiri diran eta ez diran guztiena. Sinisten dot Jaun bat bakarra, Jesukristo, Jainkoaren Seme bakar, mende guztiak baino len Aitagandik sortua, Jainkoagandik Jainko, argitik argi, egiazko Jainkoagandik egiazko Jainko; sortua, ez egina; Aitaren izate berekoa, Aren bidez dira eginak gauza guztiak; gu gizonokaitik eta gu salbatzeko jatsi zan zerutik eta Espiritu Santuaren egitez, Maria Birjinagandik gorputz-arturik, gizon egin zan, Pontzio Pilatoren menpean gugaitik gurutzeratua izan zan, oinazetan illa eta obiratua; irugarren egunean biztu zan, liburu santuak esan ebenez; zerura igo eta Aitaren eskui-aldean jarririk dago; aintzaz etorriko da barriz, biziak eta illak epaitzera eta Aren Erregetzak ez dau azkenik izango. Sinisten dot Espiritu Santua, Jaun eta bizi-emoillea, Aitagandik eta Semeagandik dana, Aitarekin eta Semearekin batean agur eta gorespen ber-bera artzen dauana eta Profeten agoz itz egin ebana. Sinisten dot Eliza, bat, santu, katoliku ta apostoluena; autortzen dot bateo bakarra, pekatuak parkatzeko; itxaroten dot illen biztuera eta datorren munduko bizitza. Amen.
Petición de Perdón Autortzen dautsat Jainko guztiz altsuari eta zuei bere bai, nire senideoi, pekatu egin dodala gogapen, itz eta egitez, bai, pekatari naz. Orregaitik eskatzen dautset Andra Maria beti Birjinari, Aingeru ta Santu guztiai, eta zuei bere bai, nire senideoi, otoiz egin dagiozuela nire alde Jainko gure Jaunari. Oración para bendecir la mesa Jaungoikoa Eskerrik asko danagaitik Jaungoikoak gausa guztien egileak bedeinkatu dezala gure jana eta edaria (Oración para bendecir la mesa Dios muchas gracias por todo Dios hacedor de todas las cosas bendice nuestra comida y bebida)