01-08
25/8/03
21:15
Página 1
IKASTUNITATEA LAN BILA NABIL ZURE CURRICULUM VITAEA EUSKARAZ IDAZTEN IKASI NAHI AL DUZU?
Lan bila al zabiltza? Orain duzun lanarekin aspertuta al zaude? Guk lana aurkitzen lagundu nahi dizugu. Horretarako, zure curriculum vitaea euskaraz idazten lagunduko dizugu.
Ikastunitatearen helburu nagusiak: • Hainbat euskarazko iragarki irakurri eta idatziz erantzutea. • Aurkezpen-eskutitz formal baten eredutik abiatuta, norberarena idaztea. • Curriculum vitaean zer datu idatzi behar diren aztertzea. • Datu horien ereduak ikusita, norberarenak idaztea. • Halaber, aztergai hauek ere jorratuko ditugu: • • • •
Zenbakien deklinabidea, NOIZ galderari erantzuten diotenean. Hitz elkartuak: lanbideak+lanpostua, lanetan... Data nola idatzi. Nola izendatzen diren hainbat hizkuntza.
01-08
25/8/03
21:15
Página 2
IKASTUNITATEA Egunkariko lan-eskaintza Demagun bi iragarki hauek irakurri dituzula egunkariko lan-eskaintza sailean:
SUKALDEAN lan egiteko jendea behar dugu, berehala lanean hasteko. Gutxieneko eskarmentua behar da. Egun osoz. Bidali curriculum vitaea 94 428453 fax-zenbakira.
SALTZAILE bat behar dugu jostailu-denda baterako. Interesa duzuenok, bidali curriculum vitaea 202 posta-kutxatilara. 20001, Donostia.
Lehenengo iragarkiari helduko diogu ikastunitate honetan. Bukaeran, ikasi duzuna praktikan jarri nahi baduzu, zuk zeuk erantzungo diozu bigarren iragarkiari. Has gaitezen!
Iragarkiari erantzungo diogu Iragarkiari erantzuteko, bidaliko ditugun bi idatziak nola egin aztertuko dugu hurrengo orrialdeotan. Lehenengo eta behin, aurkezpen-gutuna nola idatzi behar den ikasiko dugu. Bigarrenik, gure curriculum vitaea osatzen ikasiko dugu.
Aurkezpen-gutuna Curriculum vitaea aurkezpen-gutun batekin bidaliko duzu. Ikus dezagun, orain, pausuz pausu, nola idazten den.
1.- Hasierako agurra Molde bat baino gehiago erabil dezakegu: Agur formalak
Agur ez-formalak
Jauna/Andrea Jaunak/Andreak Jaun/Andre hori Agur t´erdi Jaun/andre agurgarria
Kaixo, lagun Aupa, Zer moduz? Adiskidea/k Adiskide hori
Idatzi hemen zuk aukeratutako agurra: ........................................................................................................................... Kontuan izan iragarkiari erantzuteko erregistro formala egokiagoa dela ez-formala baino, ez baitugu jasotzailea ezagutzen.
2 aldizkaria 339
01-08
25/8/03
21:15
Página 3
IKASTUNITATEA 2.- Irakurritako iragarkiaren erreferentzia (Noiz argitaratu zen/zein lanpostu eskaintzen zen…) Hona hemen erabil dezakegun molde bat: • Hil honen *zenbakia + -(e)an (13an, adibidez) argitaratu zen iragarkian eskaintzen zenuten *sukaldari lanposturako aurkeztu nahi dut neure burua.
* Kontuan izan nola deklinatzen diren zenbakiak. 13an, 15ean... Hau da, zenbakia bokalez bukatzen denean –an jarriko diogu, baina kontsonantez bukatzen bada, –ean. *Kontuz ibili, halaber, lanbideekin hitz elkartuak osatzeko garaian: Sukaldari lanpostua, gidari lanpostua, sukaldari-lanak egiteko lanpostua, gidari-lanak egiteko lanpostua... etab. Hitz elkartu hauek osatzerakoan, gidoia aukerazkoa da.
Idatzi hemen zure moldea, beste egun bati eta beste lanbide bati erreferentzia eginez: ........................................................................................................................... ........................................................................................................................... ...........................................................................................................................
3.- Gutunarekin batera bidali duzun dokumentazioa Hona hemen erabil daitezkeen aukera batzuk: • Honekin batera doakizue nire curriculum vitaea. • Gutun honekin batera, nire curriculum vitaea bidali dizuet. • Aurkezpen-gutun honen eranskin gisa nire curriculum vitaea doakizue. • Hurrengo orrialdeetan, nire curriculum vitaea aurkituko duzue.
Idatzi hemen zuk aukeratutakoa: ........................................................................................................................... ...........................................................................................................................
aldizkaria 339
3
01-08
25/8/03
21:15
Página 4
IKASTUNITATEA 4.- Eskaintzen den lanposturako duzun egokiera Puntu honetan gauza desberdinak esan badaitezke ere, hona hemen aukera posible batzuk: • Eskaintzen duzuen lanposturako baldintzak betetzen ditudala uste dut eta, beraz, kontuan izatea eskertuko nizueke. Elkarrizketa bat egiteko ere prest naukazue. • Zuen lanposturako pertsona egokia naizela uste dut. Izan ere, eskarmentu handia dut antzeko lanpostu batean. • Eskaintza ezin hobea iruditu zaidanez, neure burua eskaintzen dizuet lan horretarako.
Idatzi hemen zuk aukeratutakoa: ........................................................................................................................... ...........................................................................................................................
5.- Bukaerako agurra Agur formalak
Agur ez-formalak
Eskerrik asko zuen arretagatik Zuen berrien zain Zuen berri laster izango dudalakoan Agurtzen zaituztet Mila esker zuen arretagatik Izan ongi
Agur Ondo pasa Hurrengora arte Ondo ibili Adio
Agurtzeko molde bat aukeratu eta hemen jaso: ........................................................................................................................... ...........................................................................................................................
4
aldizkaria 339
01-08
25/8/03
21:15
Página 5
IKASTUNITATEA Curriculum vitaea Aurkezpen-eskutitza idatzi dugu. Hel diezaiogun orain curriculum vitaeari. Honek ere, hainbat atal izan ohi ditu. Hona hemen banan-banan:
1.- Norberaren datuak azaldu Hona hemen normalean jartzen ditugun datuak: Izen-abizenak: Jaiotze-data: urtea-hilabetea-eguna (Euskaraz, beti orden honetan) Egoera zibila: ezkongabea/ezkondua Seme-alabak: seme/alaba bat. bi seme/alaba, hiru seme-alaba... etab. Seme-alabarik ez. Helbidea: kalearen izena (izena + kalea) eta zenbakia (bi datu hauen artean, beti koma idatzi): adibidez: Dato kalea, 5. Solairua adierazteko, zenbakia eta puntu baten ondoren, a bokala idatzi behar da: 1.a, 2.a, 3.a, 6.a... etab.
Jaso itzazu hemen zure datuak: Izen-abizenak: ................................................................................................ Jaiotze-data: ................................... Egoera zibila: ................................... Seme-alabak: ................................... Helbidea: ................................................................................................
2.- Egindako ikasketak aipatu Atal honetan, ikasketa-kontuetan egindako ibilbidearen berri eman behar da. Nahi izanez gero, Haur hezkuntzatik hasi eta Goi-mailako titulua lortzeraino deskriba daiteke, baina, oro har, interesgarriagoa da erdi-goi mailako tituluei buruzko informazioa ematea. Adibide batzuk: • Nire herriko ikastolan egin nituen O.H.O. eta Batxilergoa. • Psikologian lizentziatua naiz, Euskal herriko Unibertsitatean. • Sukaldaritza-eskolako titulua 2000. urtean eskuratu nuen.
Idatz itzazu hemen zure ikasketak: ........................................................................................................................... ...........................................................................................................................
aldizkaria 339
5
01-08
25/8/03
21:15
Página 6
IKASTUNITATEA 3.- Dakizkizun hizkuntzen maila zehaztu Zein hizkuntza eta zein trebetasunetan menperatzen diren zehaztea komeni da. Euskara Gaztelania *Frantsesa Ingelesa Alemana Italiera ... * Kontuan izan hizkuntzen izen ofizialetarako Euskaltzaindiaren proposamenak: ingelesa eta ez inglesa, alemana eta ez alemaniera, italiera eta ez italianoa... etab.
Hizkuntza irakurtzeko, mintzatzeko, idazteko edota ulertzeko zein mailatan gai garen adierazi beharko dugu: oinarrizko maila dugun ala ondo ezagutzen dugun hizkuntza den. • Euskara da nire ama-hizkuntza eta frantsesez ondo moldatzen naiz hizketan. Ingelesa, berriz, ulertu egiten dut, baina ez naiz ingelesez mintzatzen. • Alemana eta frantsesa maila apalean menperatzen ditut. • Oinarrizko maila dut ingelesez, frantsesez, berriz, gauza naiz hitz egin nahiz idazteko.
Halaber, tituluren bat badugu, aipatu egingo dugu. • Frantsesa: Hizkuntza Eskola Ofizialeko 3. maila lortua dut. • Euskara: EGA agiria lortu nuen 2001ean. • Ingelesa: First eta Avanced tituluak eskuratu nituen duela bi urte.
Idatzi hemen zure hizkuntzen ezagutza, maila eta titulazioa zehaztuz: ........................................................................................................................... ........................................................................................................................... ...........................................................................................................................
6
aldizkaria 339
01-08
25/8/03
21:15
Página 7
IKASTUNITATEA 4.- Zein lanetan aritu izan zaren azaldu Eskaintzen den lanpostuarekin zerikusia duen lan-eskarmentuari heldu behar diogu, batez ere. Hala ere, interesgarria da ikasketak bukatuz geroztik lanean emandako denbora guztiaren deskribapena egitea. Hona hemen hainbat adibide: • Bi urtez umezain aritu nintzen. • Sukaldari aritu naiz azken 8 urte hauetan. • Eskarmentu handia dut saltzaile lanak egiten, etxez etxeko liburuen salmentan, batez ere.
Idatzi hemen zure lan-eskarmentua: ........................................................................................................................... ........................................................................................................................... ...........................................................................................................................
5.- Gaur egungo lan-egoera zein den azaldu Hona hemen zenbait aukera: • Une honetan langabezian nago. • Lanean ari banaiz ere, edozein unetan lan berri batean hasteko prest naukazue. • Datorren hilean bukatuko zait oraingo enpresan dudan kontratua.
Idatzi hemen zure gaur egungo lan-egoera: ........................................................................................................................... ........................................................................................................................... ...........................................................................................................................
aldizkaria 339
7
01-08
25/8/03
21:15
Página 8
IKASTUNITATEA Azken oharrak: • Saia zaitez informazio pertinentea bakarrik idazten. Kontua ez da eleberri bat idaztea, informazio argia eskaintzea baizik. Jasotzaileei interesgarria iruditzen bazaie, izango duzu gauza xeheagoak kontatzeko aukerarik (aurrez aurreko elkarrizketa batean, adibidez) • Agurtzeko garaian, ez da ezinbestekoa formula bakar bat aukeratzea, konbina daitezke. Adibidez: Eskerrik asko zuen arretagatik, izan ongi • Norberaren datuetan, egoera zibilaren berri ematea aukerazkoa da. Kontuan izan, halere, zenbait lanpostutarako garrantzitsua izan daitekeela.
Idazteko prest? Orain bai, prest zaude ikastunitatearen hasieran irakurri duzun bigarren iragarkiari erantzuteko. Gogoan izan, horretarako, aurreko orrialdeetan idatzitako guztia erabili behar duzula.
Aurkezpen gutuna
Curriculum vitaea Norberaren datuak
Ikasketak
Hizkuntzak
Lan-eskarmentua
Gaur egungo lan-egoera
8 aldizkaria 339