EUSKERA: iRITZI-TESTUA Adopzioa, zer da? Zertarako egiten da? Nola? Adopzioa, bizi-kalitatea txarra duten umeak laguntzea besterik ez da. Ez gara konturatzen, baina munduan milaka ume daude, guraso gabe, jan gabe, gaixotasun larriekin,... Adopzioa, nazionala izan daiteke, zure herrialdetik hartzen baduzu umea eta internazionala, berriz, umea beste herrialde batetik etortzen denean. Hala ere, ume txikitxoak laguntzeko, diru-laguntza ere badago (boluntarioa). Zuk, adopzioa errespetatzen duzu? Zuk zer egingo zenuke, sufritzen ari diren umeak laguntzeko? Zalantzarik gabe, adopzioa errespetatu egin behar da. Azken batean, zoriontsua izango zara eta mundua hobetuko duzu, ume asko sufritzen daudela jakinda, ezer egin gabe? Pentsa etorkizunean. Akaso zuk arazoak dituzunean, gustatzen zaizu besteak zuri apoiatzea ez? Adopzioarekin, pertsona ona eta altruista sentituko zara eta. Beharbada, prozesu garestia, zaila eta luzea da. Hori dela eta, erakunde asko daude ekonomikoki eta psikologikoki laguntzeko. Ume gutxiago abortatuko lirateke (ez dutelako nahi, ezin dutelako,...). Gainera, jaiotzean, umea beste familia batek hartu dezake. Hortaz, umeak izatea ezin duten emakumei, familia bat izateko aukera bat da adopzioa, (nahiz eta arraza taldea, larruazalaren kolorea, adina eta nazionalitatea desberdina izan). Benetan mundua hobetu nahi duzu? Noski, arazo larriak (fisikoak, psikologikoak edo hereditarioak) dituzten umeak lagundu beharko litzateke, bizitza hobeagoa merezi dutela eta. Kultura eta heziketa ez dutenentzat lagundu behar denez, adopzioa errespetatu beharko zen. Zuk ez zenuke ezer egingo, sufritzen ari diren umeak laguntzeko? Itxuraz, adopzioa dirua ematea da eta hori, asko laguntzen du. Haiek, gutunak eta argazkiak erabiltzen, bizitzaren kalitatea hobeagoa dela haientzat erakusten dute. Baina, boluntarioa izan behar da, ez derrigorrezkoa. Badaude pertsonak ere, umea adoptatzen dutela, bakarrik estatus soziala hobeagoa izateko, diru-laguntzak lortzeko,...eta kanpotik, pertsona onak direla irudikatzeko. Baina, gero, gaizki tratatzen dute etxean, bere umea ez bazen bezala. Batzuetan, ez dituzte beharrezko egokitasun baldintzak, umea adoptatzeko. Ondorioz, badago jende asko ez dutela pentsatzen hori. Pertsona batzuentzat, adopzioa debekatuta egon beharko luke, normalean umeak arazoak ekartzeagatik. Hortaz, familia berria mentalki asko sufritzen du. Adopzioa ez da ona, umearen eta familia berriaren bizitza guztiz aldatzen baita. Haien ikuspuntutik, bakarrik familia bat laguntzen, ez duzu ezer egiten. Baina jakina, hori niretzat ez da egia.
Umearen guraso biologikoekin arazoak izan ditzakete adopzioarekin. Horregatik, galazpena lortu behar da. Jendea beldurra dauka, umearen maitasuna jasotzean, guraso biologikoak agertu daitekelako eta umea kendu dietelako. Baina batzuen ustez, nahiz eta umea gaizki bizi, ezin dutela gurasoen eta umearen arteko harremanak moztu, pentsatzen dute. Egia kontatzea ala ez kontatzea haien gurasoei buruz, ere arazo bat da. Batzuetan, adopzioa noiz, nola eta zertarako egin zuten baieztatzen badute, arazoak sortu daitekelako. Baina niretzat, arrazoi hauek ez dira bidezkoak. Horregatik, ziur nago adopzioa errespetatu behar dela. Adopzioaren kasu bat, Susana Zabaletarena da. Abezlaria eta aktorea da. Elixabeta umea izan zuen (9 urtekoa), bere senarrarekin. Matias umea adoptatu zuen (3 urtekoa), umeak izateko arazoak izan zituelako. Gainera, hori egiten pertsona bihotz-zabala sentitu zen. Bera azkenean, arazoak duten umeetaz gogoratu zen eta, nahiz eta bakarrik bat lagundu, zoriontsu sentitu zen. Bizitza hobeagoa izango zuelako eta, kultura eta heziketa jasoko zuelako ere. Matias-en etorkizuna, hobeagoa izango zen Mexikon, bere herrialdean baino. Geroago, Susana arazoak izan zituen umearen ama biologikoarekin. Beldurra zuen; ez zuen nahi, ama biologikoak bere umea kentzea. Azkenean, umearen maitasuna jaso zuen eta, bere “odolaren” ume bat bezala tratatzen zuen. Nahiz eta gaizki pasatu, bi ume izateko ametsa lortu zuen. Berarentzat, gogorra izango da, umeari egia kontatzea. Berari, ez zitzaion inporta umeei dirua ematea, laguntza delako azkenean. Horrelako adibide asko daude. Adopzioa ez errespetatzea, azkenean, sufritzen ari diren umeak ez laguntzea da. Noizbait pentsatu duzu, zoriontsu ez diren umeak, ez dutela inolako kulparik? Pentsatu ondo eta konturatuko zara horrela dela. Ume horiek ez dutena, laguntza, eskubideak, maitasuna eta errespetua dira eta pozik egoteko, beharrezkoak dira.