A.1. Hezkuntza.
EUSKARA IKASTEN
Aritz Bartzelonan_________, baina AEBetan, Illinoisen eta Mexiko Berrian hazi. Ama donostiarra du eta aita Chicagokoa. Los Angeleseko Pitzer Collegen Historian lizentziatu ondoren, University of Chicagon ___________masterra. Duela bost bat urte Donostiara ____________doktoregoa egitera, euskararen historiari buruzkoa, hain zuzen.
Zein da zure ama hizkuntza? Txikitan, bost urte bete arte, gaztelania eta ingelesa ______________nire ama hizkuntzak. Ordutik aurrera, ingelesa. Zer dela eta erabaki zenuen euskara ikastea? Orain dela bost urte Euskal Herrira ________________doktoregoa egitera eta, horretarako denboraldi luzean hemen________________, hemengo hizkuntza ikastea____________, jendearekin hitz egin ahal izateko. Horretaz aparte, euskara ezagutzea lagungarria da nire doktoregoa egiteko. Euskaltegiren batean ikasi al zenuen? Bai, Ilazkin nahiz Maizpiden ____________bi urtez. Bertako irakasleei (eta bertan ________________ikasle batzuei ere) nire esker ona adierazi nahi diet. Mila esker guztiei! Horretaz aparte, hasieran hainbat elkartruke______________: pertsona batekin __________________hitz egiteko eta elkarrizketa ingelesez eta euskaraz_____________________. Prozesu hau ere lagungarria izan zen eta horrela, gainera, lagun batzuk ezagutu nituen. Euskara ikasteko garaian zer izan zen/da zuretzat errazena eta zer zailena? Aditzak ikastea ______________errazena, zalantzarik gabe. Zailena, gramatikari begiratuz, nominalizazioak. Nola lantzen duzu euskara? Zeure kabuz aritzen al zara? Gaur egun, bikotearekin eta lagunekin hitz egiten dut euskaraz. Gainera, euskaraz idatzitako egunkariak eta liburuak______________, noizean behin. Oso gutxitan hitz egiten dut gaztelaniaz. Beste hizkuntzarik ikasi al duzu? Bai. Alemana, frantsesa, italiera eta Nopalera______________, baina ia erabat ahaztuta dauzkat, erabiltzen ez ditudalako. Zer nolako hizkuntza iruditzen zaizu euskara? Polita, musikala, gogorra...?
A.1. Hezkuntza.
Beste hizkuntzekin gertatzen den bezalaxe, euskarak baditu bere ezaugarriak, noski. Habe.Ikasbil. Moldatua.
FALTA DIREN ADITZAK KOKATU HUTSUNEETAN 1. egiten genuen
2. ezagutu nituen
3. iritsi zen
4. izan zen
5. egin zuen
6. etorri nintzen
7. egin nuen
8. jaio zen
9. izan ziren
10. irakurtzen ditut
11. erabaki nuen
12. elkartzen nintzen
13. geratu beharko nuenez
14. ikasi nituen
15. ikasi nuen
EUSKARA IKASLE BIOGRAFIA. Orain zure txanda da, idatzi zure euskara ikasteko prozesua.Saiatu denbora esapideak erabiltzen. 1. 2. 3. 4. 5. 6. 7.
8. 9. 10. 11.
Noiz hasi zinen euskara ikasten? Non? Nola? Zertarako ikasi nahi duzu? Zenbat denbora ematen duzu astean? Nola ikasten dituzu hitz berriak? Gramatika liburuak kontsultatzen dituzu? Zer ikasi duzu ikaskideengandik? Nola nahiago duzu lan egitea: bakarka, binaka, taldeka? Nola sentitzen zara errore bat egiten duzunean? Zer nahiago duzu egitea: Irakurtzea: nolako gaiak gustatzen zaizkizu? Egunkariak edo aldizkariak irakurtzen dituzu? Entzutea: irratia edo telebista entzuten duzu? Idaztea: postalak, gutunak, oharrak idazten dituzu? Mintzatzea: klaseko ikaskideekin euskaraz hitz egiten duzu? Beste norbaitekin? Ariketak egitea: nolako ariketak gustatzen zaizkizu? Zer kostatzen zaizu gehien? Eta gutxien? Ikasteko zer egin behar duzu? Eta irakasleak? Zer egin ahal duzu klasean? Eta klasetik kanpo? Euskara hobeto ikasteko zer gomendatzen diezu klasekoei? Eta zer ez diezu gomendatzen?