ZEHAR ESTILOA 1. Ondorengo esaldiak osatu beharko dituzu dagokion aditza eta dagokion atzizkia idatziz 1. Botikara joan ______________ uste dut 2. Burutik eginda _______________ (zu) galdetu dit 3. Gazteak lotsagabeak _____________ pentsatzen du nire amamak 4. Pikutara ________________________ esan dizut 5. Sendagileak ez ___________________ (erre) esan dit 6. Nongoak _________________ (zuek) jakin nahi dute 7. Badakizu nora joan ___________________ Jon? 8. ___________________ (isildu) esan dizuet 9. Badakit non bizi _________________ zuek 10. Ez dakit zer _____________________ 2. Jar itzazu zehar estiloan hurrengo esaldiak: 1. Gorkak galdetu du: "Zuena da etxe hori?"
2. Edurnek erantzun du: "Ez da gurea, Anerena da"
3. Irakasleak esan du: "Isilik egon eta atera etxerako lanak"
4. Unaik galdetu du: "Noiz izango dira oporrak?"
5. Nagusiak galdetu du: "Zenbat irabazi nahi duzue?"
6. Guk esan dugu: "Ez dugu azterketarik egin nahi"
7. Nik galdetu dizut: "Nirekin dantzatu nahi duzu?"
8. Zuk esan didazu: "Ez dut zurekin dantzatu nahi"
9. Amamak esan du: "Jan itzazu indabak!"
3. Ondorengo elkarrizketak transformatu beharko dituzu Botikan: ANDER: Nora zoaz Julen? JULEN: Tabernara noa. Etorri kafe bat hartzera ANDER: Orain ezin dut. Botikara joan behar dut. JULEN: Botika 7,30etan ixten dute. Joan arin-arin. 1. Anderrek, zer galdetu dio Juleni?
2. Eta Julenek, zer erantzun dio?
3. Anderrek, zer esan dio Juleni?
4. Eta Julenek, zer esan dio?
Tabernan: ANDER: Atera kafe bero bat JULEN: Utzi kafea eta edan kopa bat koñak ANDER: Arrazoia daukazu, kopa bat hartuko dut 1. Anderrek zer esan dio tabernari?
2. Eta Julenek zer esan dio Anderri?
3. Anderrek zer erantzun dio?
Anai-arrebak: JABI: Ane etorri hona! ANE: Banoa JABI: Ekarri mesedez gelatik nire liburuak! ANE: Joan zeu! JABI: Ekarri! edo bestela amari esango diot sasieskola egin duzula ANE: Ondo dago, baina amari ez esan ezer! JABI: Orain, eman zure boligrafo berria! ANE: Ez daukat. Galdu egin dut. JABI: Orduan egin nire ariketak! ANE: Ezin dut. Amak sukaldera joateko esan dit JABI: Joan, joan! baina gero etorri hona nire ariketak egitera, eta ez esan ezer amari! 1. Zer esan dio Jabik Aneri?
2. Anek zer erantzun dio Jabiri?
3. Jabik zer esan dio Aneri?
4. Eta Anek zer erantzun dio?
5. Orduan Jabik zer esan dio?
6. Eta Anek zer erantzun dio?
7. Jabik zer esan dio Aneri?
8. Eta Anek zer erantzun dio?
9. Jabik orduan zer egiteko esan dio?
10. Anek zer erantzun dio Jabiri? 11. Azkenean Jabik zer esan dio?
4. Ondorengo esaldiak itzuli beharko dituzu 1. He oído que el abuelo ha comprado un gato
2. Esa anciana me ha preguntado si tengo novio
3. Yo le he contestado que no, que no tengo novio
4. El profesor ha dicho que hagamos 10 redacciones para mañana
5. La pescadera dice que es merluza fresca pero tiene mal olor
6. Ese chico quiere saber dónde vivimos, cuántos somos y qué hacemos
7. El panadero me ha dicho que los profesores no pagan el pan
5. Ondorengo esaldiak osatu beharko dituzu dagokion laguntzailea eta atzizkia erantsiz. 1. Irratiak ez du oraindik esan zeinek irabazi ____________ partidua 2. Guk ez dakigu nork esan ________________ hori 3. Atso horri ezin diot ulertu zer nahi _________________ horrek 4. Zure lagunari esango diot zer egin behar ____________________ 5. Esango didazu zenbat balio ___________ horrek? 6. Mutikoek ez dute esan nahi nondik atera ______________ dirua 7. Ikusi nahi dut nolako etxea _______________ auzokoek 8. Ikusi nahi duzue zer erosi _______________? 9. Izebak galdetu dit ea nolako oparia nahi _______________ nik
10. Ez dut ulertzen zergatik egin _________________ hori 11. Erabaki ezazu haragia ala arraina hartuko ________________________ 12. Jakin al daiteke zertarako nahi ______________________ giltza? 13. Jakin nahi dut zer ordutan bazkalduko ________________________ 14. Ez dut ongi ulertu zer egin behar ________________________ 15. Amak jakin nahi du norekin hitz egin behar ______________________ 16. Nagusiak jakin nahi du noizko bukatuko ________________ lana 17. Jonek ez daki zertaz hitz egin _______________ bileran 18. Jakin daiteke zenbatetan erosi ____________________ etxea 19. Bittorrek galdetu dit ea nork eraman __________________ egunkaria 20. Jakin nahi dut nork esan _______________gezur horiek 21. Marisak ez du esan nahi zenbat urte ___________________________ 22. Ez dakigu nora eraman ______________________ umeak 23. Andre horri galdetu diogu ea noiz irekiko _________________ dendak 24. Ez dakit non utzi ______________ liburua
6. Titular batzuk esaldi bakar batean eman beharko dituzu zehar estiloan. 1. Dino Risi: "Zinema eta artea egiteko oso modu garrantzitsua dira film laburrak"
2. Hiru Beltz: "Heavytzat dugu geure burua"
3. Ruben Beloki: "Enpresen ondarea pilotariak gara"
4. Guerrero: "Garaipena lortzea da hotzari aurre egiteko erarik onena"
5. Kiko: "Anoeta zelai zaila da, baina gu gero eta hobeto jokatzen ari gara.
6. Aranzabal: "Gustura jokatzen dut zelai erdian"
7. Pujol: "Agian gure finantzaketa sistema berriz aztertu beharko da 2000. urtean"
8. Cossiga: "Inplikatutako alde guztiek hartu behar dute negoziazioan"
7. Jarri estilo zuzenean hurrengo testu hau: Mafalda Susanitaren etxera joan da, mesede bat eskatzera eta txirrina jo du. Mafaldak galdetu dio ea borragomarik duen, berea galdu egin zaiola eta beste bat behar duela, horregatik joan dela bere etxera. Susanita oso serio dago. Orduan Mafaldak, berea ez duela aurkitzen esan dio, ez dakiela zer egin duen berarekin. Seguraski bere nebak hartu duela marrazki bat egiteko; orduan lagunak zertarako diren pentsatu duela esan dio Susanitari. Eta orduan, Susanitak hitz egin du eta Mafaldari galdetu dio ea zertarako diren lagunak. MAFALDA:
MAFALDA:
MAFALDA:
SUSANITA:
8. Zehar estiloari dagozkion esaldiak itzuli beharko dituzu T(Z)EKO 1. Dice que lo hagas tú
2. ¡Que vengas te he dicho!
3. Ha dicho que empecemos
4. ¿Qué ha dicho que compremos?
5. Ama dice que guardes tus juguetes
-(e)NIK 1. No creo que venga
2. No creo que esté en casa
3. No creemos que lo traiga
4. No ha dicho que lo vaya a hacer
5. No creo que tenga solución
GUZTIAK NAHASTUTA 1. No sé por qué te enfadas
2. Dile que no venga
3. Dile que no me llame
4. No creo que te lo diga
5. No sé dónde están las llaves
6. ¿Qué crees que estoy haciendo?
7. No sé qué quieres
8. ¡A ver si viene Pedro!
9. ¡A ver si espabilas!
10. Han dicho que vayamos a comer 11. Han dicho que la comida empezará a las dos
12. No entendemos cómo lo haces
9. Ondorengo esaldiak itzuli beharko dituzu 1. ¡Te he dicho que vengas!
2. ¡Te he dicho que traigas eso!
3. ¡Os he dicho que me dejéis en paz!
4. Tomás os ha dicho que busquéis la llave
5. Koldo le ha dicho a Mikel que no olvide el pan.
6. Roberto te ha dicho que le perdones
7. Nos han dicho que empecemos a trabajar
8. El abuelo nos dijo que no nos asustáramos
9. Le he dicho que coja el tren
10. Nicolás os ha ordenado que no toquéis eso
11. Idoia nos dijo que le esperáramos aquí
12. Tú nos dijiste que no nos enfadáramos
13. Xabier nos ha pedido que le ayudemos
14. Eulalia nos ha dicho que cerremos la puerta
15. Tu padre te ha dicho que vayas
16. Nos han pedido que terminemos hoy los trabajos
17. Nos han dicho que llevemos estas cosas
18. Les han ordenado que nadie se mueva
19. Cristina te ha dicho que le enseñes las fotos
20. Martín nos ha dicho que le contestemos pronto
21. El tío le dijo al sobrino que estuviera tranquilo
22. La tía Juanita nos ha dicho que vayamos a su casa
23. Tu madre te ha dicho que comas mucho
24. El médico le ha ordenado al enfermo que se levante
25. El padre le ha mandado al hijo que se lave la cara
10. Zehar galderak: ondorengo esaldiak itzuli beharko dituzu 1. No sé qué tiene este niño
2. No entiendo por qué dicen eso
3. Nadie sabe quién ha dicho eso
4. Le he preguntado con quién debo hablar
5. No he oído qué has dicho
6. ¿Sabes qué has hecho?
7. He decidido dónde comeremos
8. Queremos saber hasta cuándo tenemos que estar aquí
9. Decid de dónde habéis sacado eso
10. Pregunta cuánto tenemos que pagar
11. No sé quién tiene tus fotos
12. No sé dónde he dejado las gafas
13. A ver qué dice ese
14. A ver quién gana
15. A ver qué tiempo hace
16. A ver qué has traído
11. Testuan zehar estiloa adierazteko erabiltzen diren egiturak identifikatu beharko dituzu.
Santurtziko hainbat auzotan txakur borrokak egiten ari direla salatu dute bizilagunek SANTURTZIKO UDALEKO Ingurugiro Saileko zinegotzi Mikel Bereciartuak atzo aditzera eman zuenez, azkenaldian bizilagunen kexa ugari jaso dituzte. Kexa horietan, Cabieces eta San Joan aldean txakur borrokak egiten ari direla diote, eta zauritutako txakur ugari ikusten direla kalean, jaberik gabe. Bizilagunen arabera, borroka horietan dirutza handiak izaten dira jokoan, eta gehienetan toki bakartietan egiten dituzte. Zenbaitetan, hala ere, furgoneta handi batzuen barruan egiten dituztela diote, udaltzainak bertaratzen badira ihes egiteko. Santurtziko udaltzainek ere atzo bizilagunen kexak egunotan asko ugaritu direla esan zuten, baina oraindik ez dagoela horien inguruan salaketa bakar bat ere, ez eta borrokak egiten direla frogatzen duen deus argirik ere. Egunkaria, 2000ko otsailaren 11
Zein baliabide erabiltzen ditu testuak zehar estiloa adierazteko?
1.
2.
3.
ZUZENKETA-ORRIA 1. Zuzenketa-orria 1. Botikara joan DELA uste dut 2. Burutik eginda ZAUDEN galdetu dit 3. Gazteak lotsagabeak DIRELA pentsatzen du nire amamak 4. Pikutara JOATEKO esan dizut 5. Sendagileak ez ERRETZEKO esan dit 6. Nongoak ZARETEN jakin nahi dute 7. Badakizu nora joan DEN Jon? 8. ISILTZEKO esan dizuet 9. Badakit non bizi ZARETEN zuek 10. Ez dakit zer EGIN 2. Zuzenketa-orria 1. Gorkak galdetu du ea gurea den etxe hori 2. Edurnek erantzun du ez dela beraiena, Anerena dela 3. Irakasleak esan du isilik egoteko eta ateratzeko etxerako lanak 4. Unaik galdetu du noiz izango diren oporrak 5. Nagusiak galdetu du ea zenbat irabazi nahi dugun 6. Guk esan dugu ez dugula azterketarik egin nahi 7. Nik galdetu dizut ea nirekin dantzatu nahi duzun 8. Zuk esan didazu ez duzula nirekin dantzatu nahi 9. Amamak esan du jateko indabak 3. Zuzenketa-orria Botikan 1. Ea nora doan 2. Tabernara doala. Joateko kafe bat hartzera 3. Ezin duela, botikara joan behar duela 4. Botika 7,30etan ixten dutela, joateko arin-arin
Tabernan 1. Kafe bero bat ateratzeko
2. Kafea uzteko eta kopa bat koñak edateko 3. Arrazoia daukala, kopa bat hartuko duela
Anai-arrebak: 1. Horra joateko 2. Badoala 3. Gelatik bere liburuak ekartzeko 4. Bera joateko 5. Ekartzeko edo bestela amari esango diola sasieskola egin duela 6. Ondo dagoela, amari ez esateko ezer 7. Bere boligrafo berria emateko 8. Ez daukala, galdu egin duela 9. Orduan bere ariketak egiteko 10. Ezin duela, amak sukaldera joateko esan diola 11. Joateko baina gero itzultzeko bere ariketak egitera eta ez esateko ezer amari
4. Zuzenketa-orria 1. Aititek katu bat erosi duela entzun dut 2. Atso zahar horrek senargairik daukadan galdetu dit 3. Nik erantzun diot ezetz, ez daukadala senargairik 4. irakasleak esan du biharko 10 idazlan egiteko 5. Arrain-saltzaileak dio legatza freskoa dela, baina kiratsa dario 6. Mutil horrek jakin nahi du non bizi garen, zenbat garen eta zer egiten dugun 7. Okinak esan dit irakasleek ez dutela ogia ordaintzen
5. Zuzenketa-orria 1. Irratiak ez du oraindik esan zeinek irabazi DUEN partidua 2. Guk ez dakigu nork esan DUEN hori 3. Atso horri ezin diot ulertu zer nahi DUEN horrek 4. Zure lagunari esango diot zer egin behar DUEN 5. Esango didazu zenbat balio DUEN horrek? 6. Mutikoek ez dute esan nahi nondik atera DUTEN / DEN dirua 7. Ikusi nahi dut nolako etxea DAUKATEN auzokoek 8. Ikusi nahi duzue zer erosi DUDAN? 9. Izebak galdetu dit ea nolako oparia nahi DUDAN nik 10. Ez dut ulertzen zergatik egin DUZUN hori
11. Erabaki ezazu haragia ala arraina hartuko DUZUN 12. Jakin al daiteke zertarako nahi DUZUEN giltza? 13. Jakin nahi dut zer ordutan bazkalduko DUGUN 14. Ez dut ongi ulertu zer egin behar DEN / DUDAN 15. Amak jakin nahi du norekin hitz egin behar DUEN 16. Nagusiak jakin nahi du noizko bukatuko DUZUN lana 17. Jonek ez daki zertaz hitz egin DUTEN bileran 18. Jakin daiteke zenbatetan erosi DUZUEN etxea 19. Bittorrek galdetu dit ea nork eraman DUEN egunkaria 20. Jakin nahi dut nork esan DITUEN gezur horiek 21. Marisak ez du esan nahi zenbat urte DUEN 22. Ez dakigu nora eraman DITUEN umeak 23. Andre horri galdetu diogu ea noiz irekiko DITUZTEN dendak 24. Ez dakit non utzi DUDAN liburua
6. Zuzenketa-orria 1. Dino Risi: "Zinema eta artea egiteko oso modu garrantzitsua dira film laburrak" DINO RISIK FILM LABURRAK ZINEMA ETA ARTEA EGITEKO OSO MODU GARRANTZITSUA DIRELA. 2. Hiru Beltz: "Heavytzat dugu geure burua" HIRU BELTZEK ESATEN DUTE HEAVYTZAT DUTELA HEUREN BURUA. 3. Ruben Beloki: "Enpresen ondarea pilotariak gara" RUBEN BELOKIK ENPRESEN ONDAREA PILOTARIAK DIRELA ESATEN DU. 4. Guerrero: "Garaipena lortzea da hotzari aurre egiteko erarik onena". GUERREROK HOTZARI AURRE EGITEKO ERARIK ONENA GARAIPENA LORTZEA DELA ESAN DU. 5. Kiko: "Anoeta zelai zaila da, baina gu gero eta hobeto jokatzen ari gara. KIKOK ANOETA ZELAI ZAILA DELA BAINA HAIEK GERO ETA HOBETO JOKATZEN ARI DIRELA ESAN DU. 6. Aranzabal: "Gustura jokatzen dut zelai erdian". ARANZABALEK ZELAI ERDIAN GUSTURA JOKATZEN DUELA ESAN DU. 7. Pujol: "Agian gure finantzaketa sistema berriz aztertu beharko da 2000. urtean.
PUJOLEK AGIAN HEREN FINANTZAKETA SISTEMA 2000. URTEAN BERRIZ AZTERTU BEHARKO DELA ESAN DU. 8. Cossiga: "Inplikatutako alde guztiek hartu behar dute negoziazioan" COSSIGAK NEGOZIAZIOAN INPLIKATUTAKO ALDE GUZTIEK HARTU BEHAR DUTELA ESAN DU.
7. Zuzenketa-orria MAFALDA: Baduzu borragomarik? Nirea galdu egin zait eta beste bat behar dut, horregatik etorri naiz zure etxera. MAFALDA: Nirea ez dut aurkitzen, ez dakit zer egin dudan berarekin. MAFALDA: Seguraski nire nebak hartu du marrazki bat egiteko; orduan lagunak zertarako diren pentsatu dut. SUSANITA: Zertarako dira lagunak?
8. Zuzenketa-orria -T(Z)EKO 1. Dice que lo hagas tú ZUK EGITEKO ESATEN DU 2. ¡Que vengas te he dicho! ETORTZEKO ESAN DIZUT 3. Ha dicho que empecemos HASTEKO ESAN DU 4. ¿Que ha dicho que compremos? ZER ESAN DU EROSTEKO? 5. Ama dice que guardes tus juguetes AMAK ZEURE JOSTAILUAK GORDETZEKO ESATEN DU -(e)NIK 1. No creo que venga EZ DUT USTE ETORRIKO DENIK 2. No creo que esté en casa EZ DUT USTE ETXEAN EGONGO DENIK
3. No creemos que lo traiga EZ DUGU USTE EKARRIKO DUENIK 4. No ha dicho que lo vaya a hacer EZ DU ESAN EGINGO DUENIK 5. No creo que tenga solución EZ DUT USTE KONPONBIDEA DUENIK GUZTIAK NAHASTUTA 1. No sé por qué te enfadas EZ DAKIT ZERGATIK HASERRETZEN ZAREN 2. Dile que no venga ESAIOZU EZ ETORTZEKO 3. Dile que no me llame ESAIOZU EZ DEITZEKO 4. No creo que te lo diga EZ DUT USTE ESANGO DIZUNIK 5. No sé dónde están las llaves EZ DAKIT NON DAUDEN GILTZAK 6. ¿Que crees que estoy haciendo? ZER USTE DUZU EGITEN ARI NAIZELA? 7. No sé qué quieres EZ DAKIT ZER NAHI DUZUN 8. ¡A ver si viene Pedro! EA PEDRO DATORREN 9. ¡A ver si espabilas! EA ESPABILATZEN ZAREN! 10. Han dicho que vayamos a comer BAZKALTZERA JOATEKO ESAN DUTE 11. Han dicho que la comida empezará a las dos
BAZKARIA ORDU BIETAN HASIKO DELA ESAN DUTE 12. No entendemos cómo lo haces EZ DUGU ULERTZEN NOLA EGITEN DUZUN
9. Zuzenketa-orria 1. Etortzeko esan dizut 2. Hori ekartzeko esan dizut 3. Bakean uzteko esan dizuet 4. Tomasek esan dizue giltzak bilatzeko 5. Koldok Mikeli esan dio ogia ez ahazteko 6. Robertok barkatzeko esan dizu 7. Lanean hasteko esan digute 8. Aitonak ez beldurtzeko esan zigun 9. Trena hartzeko esan diot 10. Nikolasek hori ez ukitzeko agindu du 11. Idoiak hemen itxaroteko esan zigun 12. Zuk ez haserretzeko esan zenigun 13. Xabierrek laguntzeko eskatu digu 14. Eulaliak atea ixteko esan digu 15. Aitak joateko esan dizu 16. Eskatu digute gaur bertan bukatzeko lanak 17. Esan digute gauza hauek eramateko 18. Agindu diete inor ez mugitzeko 19. Cristinak esan dizu argazkiak erakusteko 20. Martinek esan digu laster erantzuteko 21. Osabak lobari esan zion lasai egoteko 22. Izeba Juanitak esan digu bere etxera joateko 23. Amak asko jateko esan dizu 24. Sendagileak gaixoari jaikitzeko agindu dio 25. Aitak semeari aurpegia garbitzeko agindu dio
10. Zuzenketa-orria 1. Ez dakit ume honek zer daukan 2. Ez dut ulertzen zergatik esaten duten hori
3. Inork ez daki nork esan duen hori 4. Ea norekin hitz egin behar dudan galdetu diot 5. Ez dut entzun zer esan duzun 6. Badakizu zer egin duzun? 7. Erabaki dut non bazkalduko dugun 8. Noiz arte egon behar dugun hemen jakin nahi dugu 9. Esan ezazue nondik atera duzuen hori 10. Galde ezazu zenbat ordaindu behar dugun 11. Ez dakit nork dauzkan zure argazkiak 12. Ez dakit non utzi ditudan betaurrekoak 13. Ea zer esaten duen horrek 14. Ea nork irabazten duen 15. Ea zer eguraldi egiten duen 16. Ea zer ekarri duzun
11. Zuzenketa-orria 1. –(e)LA EGITEN ARI DIRELA SALATU DUTE EGITEN ARI DIRELA DIOTE UGARITU DIRELA ESAN ZUTEN 2. –Z ADITZERA EMAN ZUENEZ 3. ARABERA BIZILAGUNEN ARABERA