LOKAILUAK
EMENDIOZKO LOKAILUAK (copulativas)
ERE (bere)
Amaiak ERE gaur pastelak ekarri ditu (Josuk ere bai) Amaiak gaur ERE pastelak ekarri ditu (atzo ere bai) Amaiak gaur pastelak ERE ekarri ditu (ardoa ere bai) Jon gaur Bilbora joango da
Josu ERE Bilbora joango da
Jon gaur Bilbora joango da
Bihar ERE Bilbora joango da
Jon gaur Gernikara joango da
Durangora ERE joango da
Aditz trinko aurrean ERE + BAJosu etorriz gero, Kepa ERE BAdator Buruko mina daukat. Nik ERE BAdaukat Ni etxera noa. Itxaron , ni ERE BAnoa Aditz joakatuekin ERE Kamamila begiak garbiTZEKO ERE oso ona da Musika klasikoa entzuTEA ERE asko gustatzen naiz Galdegaia aditza bera denean ERE EGIN Ikusi ez ezik, PROBATU ERE EGIN dugu Pentsatu ez ezik, IDATZI ERE EGIN dut Oinez joan gara, eta ETORRI ERE oinez etorri gara Ezezkoetan EZ dut IKUSI ERE egin = IKUSI ERE EZ dut egin Nik neuk EZ dut UKITU ERE EGIN Horretaz EZ dut pentsatu ERE egin nahi Egia esan, BURURATU ERE EZ zait EGIN Ziur aski, onena ESAN ERE EZ EGITEA litzateke
ERE BAI = BAITA...ERE / ERE EZ = EZTA ...ERE Perpausaren aditza ezkutuan dagoenean : ERE + BAI edo EZ Mikel lanera joan da. Agurtzane ERE BAI = BAITA Agurtzane ERE Mikel ez da lanera joan . Agurtzane ERE EZ = EZTA Agurtzane ERE Jonek denak gainditu ditu. Nik ERE BAI = BAITA nik ERE Jonek ez du ezer egin. Nik ERE EZ = EZTA nik ERE Ikusi egin nahi dut, BAITA probatu ERE Ez dut berarekin hitz egin nahi, EZTA ikusi ERE Musika entzutea gustatzen zait, BAITA irakurtzea ERE Josu etorriko da, eta zu ? BAITA (ERE) Josu ez da etorriko, eta zu ? EZTA (ERE) Gaur itxita dago. Eta bihar ? BAITA (ERE) Gaur ez dute zabaltzen. Eta bihar? EZTA (ERE) Eta Miren ERE etorriko da ? BAITA (ERE) Eta Miren ERE ez da etorriko ? EZTA (ERE)
EREren bestelako erabilerak
1.-Hitz indargarri gisa Ez da INOR etorri -> Ez da INOR ERE etorri Ez dut EZER esan -> Ez dut EZER ERE esan ASKOZ lodiagoa da -> ASKOZ ERE lodiagoa da Joan ARREN, jai dauka -> Joan ARREN ERE, jai dauka Lehen BAINO politago -> Lehen BAINO ERE politago Azpimarratu nahi den osagaia aditza bera denean Astakeria itzelak ESAN zituen, ESAN ERE Horrelakoxea DA, IZAN ERE Jonen etxean BAZKALDU dut, ederto batean (magníficamente) BAZKALDU ERE
2.-Balio kontzesiboa adierazteko Konforme, egingo dut; guztiz ados ez BAnago ERE Hori horrela deLARIK ERE, egoera ez da batere aldatzen Merkea izanIK ERE, ez didate erosiko Berak eginAGATIK ERE, horrek ez du ezer aldatzen
3.-Harridura-perpausetan Hori pentsaTZEA ERE ! Nori bururatzen zaio! Ordu horretan deiTZEA ERE! Ordainduko duzu? Ezta pentsatu ERE! Egingo duzu? Ezta hurrik eman ERE ! (ni pensarlo)
4.-Beste lokailu eta juntagailuekin Atzerritara zen.ETA euskaraz ERE ez zuen ondo-ondo egiten Ezin dut egin; BESTELA ERE, nahikoa lan daukat eta Arrazoi duzu, BAINA haien ikuspegia ERE ulertu behar duzu
GAINERA Elurra ari zuen. GAINERA, errepideak moztuta zeuden Soprano horrek. GAINERA, hainbat sari irabazi ditu Ez duzu zertan kezkatu. Neuk lagunduko dizut, GAINERA +ETA +ERE (batzuetan erabiltzen da) Oso ona da ETA,GAINERA, ez da batere garestia Berak badaki; BAINA, GAINERA, horrek ez dauka garrantzirik Dokumentazioa ERE lapurtu zidaten, GAINERA HORREZ GAIN(ERA) Aberatsa eta familia onekoa zen; horrez gain(era) itxura ere ez zuen txarra HORTIK APARTE GEHIAGO ORAINDIK
BESTALDE (bertzalde) Erraztasun handia dauka. BESTALDE, ordu asko sartu ditu Egia da, BESTALDE, errepideen egoera ez dela batere ona Asko gustatu zait, eta oso erabilgarria da, BESTALDE Zenbaitetan aurkaritza-kutsua izan dezakeela Gehiengoa alde dago. Zenbaitek, BESTALDE (ordea), ez dute begi onez ikusi Garestia da. ETA BESTALDE, ez dakit guztiz beharrezkoa den Ez dut gogoko; BAINA, BESTALDE, ez dut beste biderik ikusten Arrazoia daukazu. BESTALDETIK, BERRIZ, horrek zer edo zer aldatuko duela uste duzu ? Oso giro atsegina dago. BESTALDE, Jon ERE gurekin etorriko da BESTETIK BESTE ALDE BATETIK GOIA JOTA HALABER , OROBAT , BEREBAT (= era berean) HALABER, esan beharra dago aurten emaitza onak lortu dituela Zuzendaria ados dago. Mikel eta Amaia, HALABER , aldekoak (a favor, partidario) dira Nik, OROBAT,neure adostasuna azaldu nahi nuke Aurtengo konbenioan soldatak %6 igo dira, OROBAT, lan orduak murriztu egin dira Merkeena zelako aukeratu genuen. BEREBAT, esan beharra dago kalitate handikoa dela Kontuan har ezazu , HALABER, askok zure kontra egingo dutela Gogora ezazu, HALABER, bihar bilera daukagula Elikadura oso garrantzitsua da, ETA HALABER, kirola egitea Zenbat eta zaharrago izan, burua ERE, HALABER, nekatuz doa Guztiz egokia izan ez arren, HALABEREKO emaitzak lortu ditu
BEHINTZAT , BEDEREN , BEHINIK BEHIN Andonik, BEHINTZAT, bazekien neuk esan nion eta Filma dibertigarria eta atsegina, BEHINTZAT, bada Ez dut oso ondo egin, baina nahikoa, BEHINTZAT, espero dut Etortzekotan geratu zen, BEHINTZAT Zer geratu da? Ezer ez, nik dakidala, SEGURIK Anek eta Andonik, BEHINIK BEHIN, etorriko zirela esan zuten Besteak ez dakit, baina hau, BEHINIK BEHIN, apurtuta dago Ni etorri naizenean, BEDEREN, lotan zegoen Saiatu, BEDEREN, saiatu egin zen, baina ez dakit lortu zuenentz Ez dakit zenbat iraun zuen, baina bi orduz, GUTXIENEZ,bai Jatorra zirudien, EDO, BEHINTZAT, hori iruditu zitzaidan niri Zenbatetan biltzen garen? Urtean bitan, BEHINTZAT, BAI Guztiak ez dakit, baina GEHIENAK, BEHINTZAT (segurik), bai Ez dakit nahikoa izango den, baina hiru, GUTXIENEZ, baditugu BEHINTZAT (SEGURIK) Anek eta Andonik, BEHINTZAT (segurik), bazekiten Ez du bikain aterako, baina nahikoa, BEHINTZAT, bai Egia esan, ez zait gehiegi interesatzen. Oraingoz, BEHINTZAT Ikusi , BEHINTZAT, egin genuen Eta zer erabaki duzu ? Jakin badaiteke, BEHINTZAT Euskarak asko zor die euskara-irakasleei. Bai BEHINTZAT ! (bai horixe) Kirola egitea osasungarria da. BEHINTZAT (hasteko, lehendabizi), gorputza osasuntsu mantentzen da; eta gainera barneko tentsioak kanporatzen ere laguntzen du BEDEREN, BEDERIK , BADERE Zorionak!,berandu BEDEREN (bada ere) Utz iezadazu azaltzen, laburki BEDEREN (bada ere) Bertan hainbat urte eraman zituen eta, trakeski (torpemente) BADERE, euskaraz ikasi zuen
GUTXIENEZ (gutxienean , behetik jota) Banakaren batzuk (algunos), GUTXIENEZ (behintzat), lortu ditut Lauzpabost egunetan, GUTXIENEZ , ez zaitez ohetik jaiki Urtean behin, GUTXIENEZ, komeni da oporretan joatea Esango diot; baina ordu erdi itxaron beharko duzue, GUTXIENEZ Barkamena eska zezakeen , GUTXIENEZ (behintzat) ! GUTXIENEZ, eskerrak eman zitzakeen! Beno, GUTXIENEZ, zure ondoan egongo nintzatekeen
LOKAILU HAUTAKARIAK (disyuntivas)
BESTELA (BERTZENAZ/BESTENAZ) 1.-Baldintza Laguntza behar du; BESTELA, ez du lortuko Ez dute jakingo; BESTELA, honezkero hemen izango lirateke Ziur ondo dagoena. Hala espero dut; BESTELA... Horregatik etorri naiz; BESTELA , etxean geratuko nintzatekeen Ez genekien hemen zirenik; BERTZENAZ, esango genizukeen Isilik egon !; denok zigortuko zaituztet BESTENAZ Eramazkiozu lehenbailehen ; EDO, BESTELA , dei iezaiozu Ikas dezatela; ETA,BESTELA, joan daitezela etxera 2.-Murriztapena (=hori alde batera utzita) Hau txikitxoagoa da; BESTELA (gainerakoan), berdintsuak dira Buruko mina daukat;baina BESTELA, nahiko ondo nago Autopistatik oso gertu dago; BERTZENAZ ERE, oso etxe polita da
BESTELA también puede ser un adverbio (=beste era batera) Kontua erabat bestela dela esango nuke: yo diría que el asunto era totalmente distinto.
OSTERANTZEAN
1.-Baldintza Ahal baduzu, ondo; OSTERANTZEAN (bestela), neuk egingo dut Eskerrak ondo dagoen! OSTERANTZEAN, ez dakit zer egingo nukeen Zatoz oraintxe bertan; OSTERANTZEAN, ikusiko duzu 2.-Murriztapena Etxe zaharra da; baina, OSTERANTZEAN, oso ondo dago Oso zurruna (rígido, inflexible) da; baina, OSTERANTZEAN, oso irakasle ona da Zer moduz? Nekatuxe; baina , OSTERANTZEAN, oso ondo Beste esanahia : -z osterantzean = además de, aparte de Senideez osterantzean lagun batzuk ere etorriko dira: además de mi familia también vendrán algunos amigos.
GAINERAKOAN = gainontzean, gainerantzean, gaineratikoan, gainerakoz.. Etxe zaharra da; baina, GAINERAKOAN, oso ondo dago Oso zurruna da; hala ere, GAINONTZEAN, oso irakasle ona da Zer moduz ? Nekatuxe; baina, OSTERANTZEAN, oso ondo Hasieran hotz dago; baina, GAINERATIKOAN, primeran dago Janaria ez zen oso ona; GAINERAKOZ, oso gustura egon gara Gainerantzean , besteak ez bezala, baldintza kutsuarekin ere erabiltzen da zenbaitetan. Zintzoa izan; GAINERANTZEAN, ikusiko duzu zer den ona !
EZPABERE Baldintza-balioa dauka Txarto esaten badut, zuzendu; EZPABERE, ez dut sekulako ikasiko Ezinbestekoa da denok laguntzea; EZPABERE, ez daukagu zer eginik Hobe idatzita eramatea; EZPABERE, ahaztu egingo zaizu
AURKARITZAKO LOKAILUAK (adversativas)
ORDEA (ordean)
Txikitan askotan joaten nintzen; orain, ORDEA, batere ez Emaztea oso serioa da; bera, ORDEA, oso barregarria Niretzat handiegia da; Jonentzat, ORDEA, txikiegia Gorostiak hosto iraunkorra dauka; pagoak, ORDEA, erorkorra Arazo horrek ez nau batere kezkatzen; besteak bai ORDEA Behin baino gehiagotan esan diot; alferrik, ORDEA Ezetz esan diot; alferrik, ORDEA ! BAINA nork eman dizu, ORDEA, dirua hartzeko baimena? Gaur amai nezakeen; HALA ERE, ORDEA, nahiago izan dut biharko utzi
BERRIZ Begiak barrez-barrez; bihotza, BERRIZ, negarrez Atzizkiak atzean jartzen dira; aurrizkiak, BERRIZ, aurrean Zu gripeak jota; ETA ni, BERRIZ, hagineko minez. A ze parea!
BERRIZ eta ORDEA ez dira guztiz berdinak. Ordea lokailuak aurretik esandakoa zuzendu edo zalantzan jartzen du, kontrakoa baieztatuz. Berriz lokailua, aitzitik, ez da hain markatua, zerbait berri edo desberdina kontrajartzen dio aldez aurretik esandakoari. Josuk astiro egin du; Anek, BERRIZ, presaka (eta Ane presaka) Josuk astiro egin du; Anek, ORDEA, presaka (baina Anek presaka)
Joango nintzateke; amak, ORDEA, ez dit uzten (*berriz) Laguntza eskatu diot; Jonek, ORDEA, ukatu egin dit (*berriz) Hau ondo dago; beste hori ez, ORDEA (*berriz)
OSTERA / ALDIZ
Behin baino gehiagotan esan diot;alferrik, OSTERA (ALDIZ) Esatea erraza da; egitea, OSTERA (ALDIZ) , askoz ere gaitzagoa Lehen oso txarra zen; orain, OSTERA (ALDIZ), onenetarikoa Zuek goizegi iritsi zineten; gu, OSTERA (ALDIZ) , beranduegi
AITZITIK Lehenengo perpausa ezezkoa izan ohi da. Aitzitik bigarren perpausaren hasieran kokatu ohi da, bi perpausen arteko kontrakotasuna markatuz.
EZ du eguraldi txarra egiten; AITZITIK, eguzki ederra dago EZ daude zure kontra; AITZITIK, zu lagundu nahian dabiltza Egoera EZ da batere ona; AITZITIK, oso datu kezkagarriak daude Xabierrek EZ du apurtu; AITZITIK, konpontzen saiatu da Hori EZ da Jonen errua; AITZITIK, bera da gehien lan egin duena
HALA ERE (hala eta guztiz ere)
Ez dut uste ezer dakienik; HALA ERE, galdetu egingo diot Nobela hori oso ona omen da; HALA ERE, ez zait gehiegi gustatu Ez daukat gogorik; HALA ERE, joan egingo naiz Bazekiten etorriko ginela; HALARIK ERE, ez dira agertu Itsusi samarra da; baina, HALA ETA GUZTIZ ERE, atsegin dut Merkea da, bai; HALAZ GUZTIZ ERE, ez dut erosiko Pelikula zaharra da; HALA ETA GUZTIZ ERE, merezi du ikustea
Eramango ote zaitudan ? Baita gustura asko HALA ERE (=gainera)
ALABAINA , ALTA , ALABADERE
1.-Aurkaritza (=hala ere) Ez zuen inor ezagutzen; ALABAINA, ez da beldurtu Aspaldian zegoen hila; ALTA, ez ziren konturatu atzo arte Ez daki euskaraz; ALABADERE, oso denbora laburrean ikasiko du
2.-Azalpenezkoa (=izan ere) Ez da erraza izango; ALABAINA (izan ere), oso konplexua da
DENA DELA (dena den) =NOLANAHI ERE Badakit oso zaila dena; DENA DELA, saiatu egin behar dugu Niri ere ez zait askorik gustatzen; DENA DELA, eginda dago Igandean itzuliko naiz. DENA DELA, zerbait badago, etxera deitu Ni banoa; DENA DEN, badakizu nire telefono-zenbakia Oso txarra da; DENA DEN, nahi baduzu, ekarriko dizut Ez dut uste etorriko denik; BAINA, DENA DELA, dei diezaiokegu
HAATIK (hargatik) ,HORRATIK (horregatik)
1.-Aurkaritzako lokailu gisa Gutxi dira. Ez genuke, HAATIK, euren indarra gutxietsi beharko Gehienak saldu ditugu; bakan batzuk, HAATIK, geldtzen dira Denak zuri lagundu nahian, eta zuk, HORRATIK, lagunik ez duzula diozu Ez da hemengoa; HORRATIK, urte mordoxka daramatza hemen
2.-Harridura-perpausetan =Gero Burugogorra zara, HORRATIK! Ederrak entzun behar ditu, HORRAINO!
BIZKITARTEAN =hala ere Benetakoa zirudien; BIZKITARTEAN ilusio bat baino ez zen Denak saiatzen ziren bera laguntzen; eta berak, BIZKITARTEAN, ordain gisa, gaizki esaka
ZENBAIT ESAPIDE (=dena dela) Ez du ezer egin. NOLANAHI ERE, gauden baino okerrago ezin gara egon Aurkeztu beharko zaio. ZERNAHI GISAZ, ez du onartuko Oso zaila izango da; EDOZELAN ERE, saiatu egin behar dugu Egoera ez da nahi genukeen bezain ona; EDOZERTARA ERE, dagoenarekin egin behar dugu aurrera Niri ez zait oso egokia iruditzen; GUZTIAREKIN ERE, gehiengoak dioena egingo dut
ONDORIOZKO LOKAILUAK (consecutivas)
BERAZ
Zu ez zinen bertan egon; BERAZ, isilik egon Oso hauskorra da; BERAZ, kontu handiz erabili Hemen zarata handia dago.BERAZ,geroxeago hitz egingo dugu Ez daukagu dirurik; BERAZ, ezin dugu erosi Itxita dago; BERAZ, itxaron egin beharko dugu Zortzi ginen eta bik huts egin dute; BERAZ, sei gelditzen gara
Atzerrira joango zara, BERAZ? (Luego ¿Irás al extranjero?) Ondo irabaziko duzu, BERAZ! Adi ibil zaitezte, BERAZ, etxera onik iritsi nahi baduzue BERAZ, ile-apaindegian izan zara? Banengoen, ba , zeozer arraroa sumatzen nuela. Ilea moztu duzu , ezta? BERAZ, txokolatea jan duzu? Bai, ez esan ezetzik , muturra zikinduta daukazu eta ORAIN, BERAZ, pintura apur bat baino ez zaio falta HORRELA, BERAZ, eman zitzaion hasiera biltzarrari
BA(DA)
1.-Ondorioak ateratzeko (=beraz)
Zu ez zinen bertan egon; BA(DA) (beraz), isilik egon Oso hauskorra da; BA(DA), ez ukitu Itxita dago?; BA(DA), itxaron egin beharko duzu Ez daukat dirurik. BA(DA), ezin duzu erosi Hemen zarata handia dago. BA(DA), geroxeago hitz egingo dugu Zortzi ginen eta hiruk huts egin dute; BA(DA), bost izango gara
2.-Kausa adierazteko(=zeren)
Joan egin da, BADA (ze), ordubete zeraman itxaroten Gaur izotza egingo du, BADA (zeren), zerua garbi-garbi dago Negarrez hasi da, BADA, trumoi-hotsek beldurtu egin dute
3.-Hitz indargarri gisa
Ene BADA! Zer egin duzu? Tira, BA, motel; altxa zaitez eta lagun iezadazu!
Nork egin du? Nik zer dakit, BA! Baietz, BA, ekarriko dizudala! Ez zara etorriko? Zer, BA? Azkenean , jakaren poltsikoan zegoen. Banengoen, BA, ni! Ez dakit,BA! Ez dakit garaiz iritsiko ote den Josunek hartu ez badu. Nork, BA? Ez nizun esan, BA, haietaz ez fidatzeko? Jakingo ez dut, BA! (Horixe dakidana!) Asko dakizu zuk horretaz, BA! (Ez dakizu ezer eta!)
Komodin bezala (euskara mintzatuan) Ez dakizula nola egin duzun? BA, zeuk ez badakizu... Nahi baduzu, neuk eramango zaitut. BA, eskertuko nizuke
HORTAZ
Hemen jende asko dago. HORTAZ, geroxeago hitz egingo dugu Ez dago ogirik, HORTAZ, erostera joan beharko dugu Ez daukagu dirurik, HORTAZ, ezin dugu erosi Zortzi ginen eta bik huts egin dute; HORTAZ, sei gara
ORDUAN Puede ser adverbio o conjunción y a veces es difícil distinguirlo ORDUAN ez zekien non zegoen (Une hartan ez, gero agian bai) ORDUAN , ez zekien non zegoen (Beraz, ez zekien non zegoen)
Ez nekien zer egin, ORDUAN,hona etortzea bururatu zitzaidan ORDUAN,zertarako nahi duzu dirua? Zerrikume bat zela esan zion; ORDUAN, pistola atera eta..
Ez da hau? ORDUAN, okertu egin naiz Orduan lokailua eta beraz ez dira baliokideak. Zenbaitetan baliokide hurbilak izan badaitezke ere, kasu gehienetan desberdinak dira. Normalean orduan lokailuak baldintza-kutsua izaten du, “kasu horretan, hori horrela izanik” esapideen antzeko esangura duelarik. Beste zenbaitetan, ordea, “hori dela eta, halako batean, batbatean” eta antzeko esapideen antzeko esangura hartzen du. Ez zine joan? ORDUAN (kasu horretan), nola dakizu? Ziur zaude? Bera da, ORDUAN , oker dagoena Ez dago autobusik? Baina, ORDUAN, nola joango gara? ORDUAN, hobe duzu ohera joatea Jostailu apurtu zitzaion eta, ORDUAN , negarrez hasi zen Ez nekien nola egin; ORDUAN, zuri deitzea pentsatu nuen
HONENBESTEZ, HORRENBESTEZ, HAINBESTEZ Denbora agortu egin zaigu eta, HONENBESTEZ, amaiera eman beharko diogu gaurko saioari HONENBESTEZ, ondorio gisa, esan genezake ez dagoela arriskurik Gau osoa igaro zuen kalean eta, HAINBESTEZ, hoztu egin zen
HALATAN, HALA Hala (nola?) Halatan (Nolatan?) Gazte-gaztetatik izan zuen musikarako zaletasuna ETA, HALATAN, hamazortzi urterekin bere lehenengo sinfonia idatzi zuen Oso jende gutxik eman zuen izena, ETA,HALA, ikastaroa bertan behera utzi behar izan genuen
KAUSAZKO LOKAILUAK
IZAN ERE
Ez du konponbide errazik; IZAN ERE, interes asko daude jokoan Bota egin dut; IZAN ERE, oso zahartuta zegoen Hau ez da lehengoa; IZAN ERE, orain gauzak hobeto daude Pozik egotekoa da, IZAN ERE, egunero ez da halakorik gertatzen Oso gogorra izan da; IZAN ERE, hiru urte kosta zaigu amaitzea Oso nabaria zen ETA, IZAN ERE, berehela ohartu ziren Leku guztietatik deitzen diote; IZAN ERE, onenetarikoa BAITa
ZEREN (ze, zergatik)
Kontuz ibili,ZEREN (ETA) oso labainkor (deslizante) dago Ez noa, ZEREN (ETA) bart oso gutxi lo egin dut Guztiok elkartu ginen, ZEREN nire urtebetetzea ospatu genuen Semea ere lerdo hutsa da; ZEREN aitaitak zioen bezala : “Nolako zura, halako ezpala” Kontuz ibili, ZE (zergatik) oso labainkor dago Egia da, ZE (zergatik) nik neuk ikusi dut Ni ez noa, ZE (zergatik) oso nekatuta nago
ALABAINA
Ez da erraza izango; ez dugu, ALABAINA, beharrezko materiala Egoerak lehertu egingo du; langileak, ALABAINA, oso egoera txarrean daude Zer demontre gertatu zaio?; ALABAINA, kolpez beterik dago Bizarrik gabe ez zenuke ezagutuko; erabat aldatuta dago, ALABAINA
BA(DA)
Joan egin da, BADA (zeren), denbora luzea itxaron behar izan du Gaur gauean izoztu egingo du, BADA, zerua garbi-garbi dago