Lokailuak 1. Amaiak gaur pastelak ekarri ditu. Amaiak atzo pastelak ekarri zituen. (ERE) 2. Laguntza behar du; …………………. ez du lortuko. 3. Andonik, …………………, bazekien, neuk esan nion eta. 4. Oso hauskorra da; …………………., kontu handiz erabili. 5. Bazekiten etorriko ginela; …………………., ez dira agertu. 6. Badakit oso zaila dela; …………………., saiatu egin behar dugu. 7. Ez du konponbide errazik; …………………., interes asko daude jokoan. 8. Ikusi egin dugu; probatu …………………. egin dugu. 9. Ez du eguraldi txarra egiten; …………………., eguzki ederra dago. 10. Buruko mina daukat; …………………., …………………., nahiko ongo nago. 11. Merkeena zelako aukeratu genuen. …..………., esan behar da kalitate handikoa dela. 12. Gutxi dira. Ez genuke, …………………., euren indarra gutxietsi beharko. 13. Zuek goizegi iritsi zineten; gu, …………………., beranduegi. 14. Besteak ez dakit, …………………. hau, …………………., apurtuta dago. 15. Hemen jende asko dago. …………………., geroxeago hitz egingo dugu. 16. Aurreko konbenioan soldatak % 6 igo dira. …………………., lan-orduak murriztu egin dira. 17. Ahal baduzu, ondo; …………………., neuk egingo dut. 18. Denak zuri lagundu nahian, eta zuk, ………………., lagunik ez duzula diozu. 19. Oso ona da; eta, …………………., ez da batere garestia. 20. Begiak barrez-barrez; bihotza, …………………., negarrez. 21. Ez dakit zenbat iraun zuen, …………………., bi ordu, …………………., bai. 22. Hau ondo dago; beste hori ez, …………………. 23. Zu gripeak jota; ……………. ni, ….…………., hagineko minez. A ze parea! 24. Erraztasun handia dauka. …………………., ordu asko sartu ditu. 25. Utz iezaiozu azaltzen, laburki …………………. 26. Janaria ez zen oso ona; …………………., oso gustura egon gara.
27. Film zaharra da; ……………………., merezi du ikustea. 28. Ez dago autobusik? Baina, …………………., nola joango gara? 29. Pozik egotekoa da; …………………., egunero ez da horrelakorik gertatzen. 30. Goizean ikusi dut; …………………., ez dago atzerrian.
Lokailuak (Zuzenketa orria)
1. Amaiak gaur pastelak ekarri ditu. (Amaiak) atzo ere pastelak ekarri zituen. (ERE) 2. Laguntza behar du; bestela, osterantzean, ez du lortuko. 3. Andonik, behintzat, bazekien, neuk esan nion eta. 4. Oso hauskorra da; beraz, kontu handiz erabili. 5.
Bazekiten etorriko ginela. Hala ere, ez dira agertu.
6. Badakit oso zaila dela; dena dela/nolanahi ere, saiatu egin behar dugu. 7. Ez du konponbide errazik; izan ere, interes asko daude jokoan. 8. Ikusi ezezik, probatu ere egin dugu. 9. Ez du eguraldi txarra egiten; aitzitik, eguzki ederra dago. 10. Buruko mina daukat; baina, hala ere, nahiko ongo nago. 11. Merkeena zelako aukeratu genuen. Halaber/orobat/berebat, esan behar da kalitate handikoa dela. 12. Gutxi dira. Ez genuke, hala ere/haatik, euren indarra gutxietsi beharko. 13. Zuek goizegi iritsi zineten; gu, aldiz, beranduegi. 14. Besteak ez dakit, baina hau, behintzat, apurtuta dago. 15. Hemen jende asko dago. Beraz/hortaz, geroxeago hitz egingo dugu. 16. Aurreko konbenioan soldatak %6 igo dira. Halaber/orobat/berebat, lanorduak murriztu egin dira. 17. Ahal baduzu, ondo; bestela, neuk egingo dut. 18. Denak zuri lagundu nahian, eta zuk, hala ere/haatik/horratik, lagunik ez duzula diozu. 19. Oso ona da; eta, gainera, ez da batere garestia. 20. Begiak barrez-barrez; bihotza, berriz, negarrez. 21. Ez dakit zenbat iraun zuen, baina, bi ordu, gutxienez, bai. 22. Hau ondo dago; beste hori ez, ordea. 23. Zu gripeak jota; eta ni, berriz, hagineko minez. A ze parea! 24. Erraztasun handia dauka. Bestalde, ordu asko sartu ditu.
25. Utz iezaiozu azaltzen, laburki bederen (bada ere). 26. Janaria ez zen oso ona; gainerakoan, oso gustura egon gara. 27. Film zaharra da; hala eta guztiz ere, merezi du ikustea. 28. Ez dago autobusik? Baina, orduan, nola joango gara? 29. Pozik egotekoa da; izan ere, egunero ez da horrelakorik gertatzen. 30. Goizean ikusi dut; beraz, ez dago atzerrian. Euskal Gramatika Osoa liburutik hartua