FILOSOFIA ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA
UPV/EHU FIHEZI Fakultatea Titulazioak Filosofia
GRADUAREN MAPA (FILOSOFIA)
AURKEZPENA (GRADOFILO)
Inprim.
25188 - Euskararen Arauak eta Erabilerak Nagusia
Irakaskuntza-gida
Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (Filosofia eta Hezkuntza Zientziak) Titulazioa: Filosofiako Gradua Ikasturtea: 2015/16 Maila: 4
IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA Filosofiako tituludunek gaitasunak eta baliabideak eskuratu beharko dituzte arlo hauetan berme osoz jarduteko: filosofiako irakasgaien irakaskuntzan, diziplinako eta diziplina-arteko ikerkuntzan eta kulturaren eta informazioaren kudeaketan. Zehazkiago, Filosofiako Gradua egiten dutenek gaitasun hauek eskuratuko dituzte, beste batzuen artean: Filosofiarekin lotura duten gaiei buruzko hitzaldi laburrak eta ongi egituratuak irakurtzea, ulertzea, ahoz azaltzea, eztabaidatzea, kritikoki aintzat hartzea eta argudioak emanez idaztea; askotariko hizkuntzaerregistroak (akademikoa, dibulgaziokoa eta lagunartekoa) erabiltzea norberaren hizkuntzan; informazioaren teknologiak erabiltzea datuak biltzeko eta trukatzeko; edo taldean nahiz bakarka lan egitea. Testuinguru horretan Euskararen Arauak eta Erabilerak (EAE) laugarren ikasturtean eskaintzen den hautazko irakasgaia da. Oinarrizko hizkuntza-trebakuntza eskaini nahi die Filosofiako Graduko ikasleei, goian aipaturiko jardun-eremu akademiko eta profesionalean euskaraz zuzen eta egoki jarduteko gai izan daitezen, bai eta Filosofia Graduko gaitasun horiek behar bezala eskuratu ahal izateko ere. Irakasgai honek lotura zuzena du Filosofiako Graduko laugarren mailan bertan, bigarren lauhilekoan eskaintzen den Komunikazioa Euskaraz (KE) izeneko irakasgaiarekin. 16. modulua osatzen dute bi irakasgaiok. Bestalde, guztiz lagungarri izango zaie ikasleei Euskararen Arauak eta Erabilerak irakasgaian eskuratutako prestakuntza Gradu Amaierako Lanari ekitean. Irakasgaia Filosofia euskaraz zein gaztelaniaz ikasten duten ikasleei dago zuzendua. Modalitate presentzialean eskaintzen da, eta multimedia gelan garatzen da. Irakasgaia burutu ahal izateko gutxienez euskarako B2 maila izatea komeni da (Batxilergoa, B ereduan lortzen dena).
GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK M16 modulua osatzen duen irakasgaietako hau egiten dutenek honako gaitasunak eskuratuko dituzte: 1. gaitasuna. Goi mailako tituludunek, euskararen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzea, eta norberaren komunikazio-rola berraztertzea testuinguru horretan 2. gaitasuna. Norberaren intuizio eta esperientzia linguistikoak sistematizatu, azaldu eta berrikustea, hizkuntzaren erabilera zuzen eta egokia jomugan 3. gaitasuna. Kontsulta-tresnak erabiltzen jakitea (bereziki interneten eskuragarri daudenak), askotariko egoera komunikatiboetan sor daitezkeen premiei egokiro erantzuteko mailan ZEHARKAKO GAITASUNAK: Gaitasun horiek lantzeko metodologia aktibo eta kooperatiboak erabiliko direnez, Filosofiako Graduan aurreikusten diren zeharkako gaitasunak garatzeko aukera izango du ikasleak: a) talde-lanean jarduteko gaitasuna; b) IKTak erabiltzeko gaitasuna. IKASKUNTZAREN EMAITZAK: Horrenbestez, irakasgai honetan ikaslea prestatuko da:
a) Testuinguru komunikatiboa kontuan hartuta, nork bere testuak zuzendu eta egokitzeko b) Hizkuntza-zalantzak argitzeko eskuragarri dauden kontsulta-baliabideak (hiztegi elektronikoak, datu-base terminologikoak, corpusak…) eraginkortasunez erabiltzeko c) Internet eta IKTak testuinguru akademiko zein profesionalean eraginkortasunez erabiltzeko d) Talde-lanean zein nork bere kasa, autonomiaz eta arduraz jarduteko
EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK Aurreko atalean zehaztutako helburuak erdiesteko, hainbat langai jorratuko dira irakasgaian zehar. 1. Hizkuntza filosofiaren alorreko komunikazio-prozesuetan 1.1. Hizkuntza, sistema gisa: hizkuntzaren osagaiak, dimentsioak eta funtzioak 1.2. Hizkuntzaren alderdi soziolinguistikoa eta psikolinguistikoa 1.3. Hizkuntzaren aldaerak eta erabilerak 1.4. Euskararen normalizazioa eta estandarizazioa giza zientzien arloan 2. Testuak filosofiaren alorreko komunikazio-prozesuetan 2.1. Testua, komunikazio-unitate: testugintza eta testualtasun-baldintzak 2.2. Filosofiaren komunikazio-esparruaren testu-genero nagusiak 2.3. Komunikazio espezializatua: bereizgarriak 2.4. Aldakortasuna 3. Euskara zaindua: gida-lerro nagusiak 3.1. Euskaltzaindiaren araugintza: euskara batuaren arauak eta hiztegi batua 3.2. Euskara batuaren garapen estilistikoa: irizpideak eta proposamenak 3.3. Estilo-aukerak filosofiaren jardun-esparruan 3.4. Kontsulta-baliabideak EGITARAU PRAKTIKOA Hirutariko ariketak egingo dira: ariketa analitikoak, ariketa globalak eta zeharkako ariketa bat. Ariketa analitikoetan, hizkuntza-egitura jakin batzuk landuko dira batik bat, baina baita Interneteko hizkuntza-baliabideak eta giza eta gizarte zientzietan erabiltzen diren egitura fraseologiko eta esapide berezi batzuk ere. Mota honetako ariketetan, berebat, Euskaltzaindiaren arauak, nominalizazioak, gerundio egiturak, ortotipografia eta puntuazio-marka batzuk izango dira langai. Bakarka, talde txikitan edo talde osoan egingo dira, eta ikasgelan zuzenduko. Ikasgelan egiteko ariketa horiez bestalde, auto-zuzenketako ariketak egingo dira. Ariketa globaletan, bestalde, testua izango da langaia. Ariketa batzuetan, testuak idatziko dira, mota desberdinetakoak eta formaltasunmaila desberdinetakoak, eta haietan, egokitasuna, zuzentasuna, ulergarritasuna eta irakurgarritasuna hartuko dira aintzat. Beste ariketa batzuetan, berriz, testuetan akatsak aurkitu eta zuzendu beharko dira. Zeharkako ariketa, azkenik, ikastaldi osoan zehar gauzatuko da, eta ahozko aurkezpen bat prestatzea izango da; dibulgazio-gai bati buruzko hitzaldi bat prestatzea, hain zuzen. Ariketa hau hiru jardueraz egongo da osaturik. Batetik, idazlan bat egin beharko da, hitzaldiaren oinarria bera; bestetik, powerpoint bat, aurkezpenaren osagarria izango dena, eta, azkenik, ahozko aurkezpena. Hizlari bakoitzari denbora-kantitate bat egokituko zaio, eta hitzaldia denbora horretara egokitu beharko du.
Metodologia Irakasgai hau FILOSOFIA euskaraz zein gaztelaniaz egiten ari diren ikasleentzat da egokia. Ikasleak zein arlotakoak diren kontuan hartuta, irakasgaia ahalik eta praktikoena izan dadin saiatuko da, eta ikasleek hizkuntza-erabiltzaile gisa dituzten (eta izango dituzten) beharretara egokituko da. Helburu horri begira, eskola teorikoak ez dira ariketen eta jarduera praktikoen abiapuntu izango, haien osagarriak baizik. Gelan egin beharreko ariketez gainera, ikasleek auto-ikasketako eta auto-zuzenketako ariketak ere egin beharko dituzte, beren kabuz. Haien bidez nahi da ikasleek, gogoeta eginda, ikas dezaten bere “arauak” sortzen; ariketa horien gauzatzean, laguntzaile eta gidari izango dute betiere irakaslea, eskoletan zein tutoretza-orduetan. Hein batean, auto-ikasketa bultzatu nahi da, ikasleek nolabaiteko autonomia-maila eskuratu dezaten eta unibertsitatetik irteten direnean hizkuntzaren inguruan sor dakizkiekeen arazoei erantzuteko gauza izan daitezen. Saio guztiak (eskola magistralak zein praktikoak), ahal dela, informatika-gelan egiten saiatuko da; izan ere, jarduera guztietarako (teorikoak zein praktikoak) Moodle prataforma erabiliko da. Plataforma horretan, ikasleek askotariko materiala eta baliabideak izango dituzte eskura; irakasgaia aurrera eramateko behar duten material guztia (ariketak eta abar), baina baita material osagarria (artikuluak...) eta Web-orri interesgarrietarako estekak ere. Halaber, jardueren egunkaria izango dute ikasleek. Hartan, egunez egun, egindako jarduerak jasoko dira, teorikoak zein praktikoak; hartara, ikasleak, eskolara huts eginez gero, ez du arazorik izango ikasgaiaren hariari jarraitzeko. Irakaskuntza mota Irakaskuntza mota Ikasgelako eskolaorduak
M
S
(Ma (Magistrala) gistrala)
(Mintegia) (Mintegia)
36
GA
GL
GO
(Gelako (Gelako
(Laborategiko (Laborategiko
(Ordena (Ordenagailuko gailuko
p.) p.)
p.) p.)
p.) p.)
24
GCL (P. (P.
TA
klinikoak) klinikoak)
(Tailerra) (Tailerra)
TI
GCA
(Tailer (Tailer
(Landa (Landa
Ind.) Ind.)
p.) p.)
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
54
36
Ebaluazio-sistemak EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA EBALUAZIO MISTOAREN SISTEMA AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK: PRAKTIKAK EGITEA (ARIKETAK, KASUAK EDO BURUKETAK) 30% BANAKAKO LANAK 40% Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 10% LANEN, IRAKURKETEN... AURKEZPENA 20%
OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA: Hiru ebaluazio-aukera izango dira • A aukera: ebaluazio jarraitua • B aukera: ebaluazio mistoa • C aukera: azterketa . Ebaluazio jarraitua bultzatuko da hori baita ohiko ikasleei dagokiena; hala ere, ikasleek ebaluazio mistoa ere aukeratu ahal izango dute.Azken azterketaren aukera, lanean ari diren edo klasetara joateko bestelako ezintasunen bat dutenentzat dago pentsatua (UPV/EHUren arautegiak zehazten ditu kasuok) Ebaluazio jarraitua aukeratzen duten ikasleen, aurrez aurreko saioetara joan beharko dute (eskola presentzialetara) eta ez da onartuko %20tik gorako hutsegiterik. Ebaluazio mistoa aukeratzen dutenek, gutxienez programaren %40 ebaluazio jarraituaren bidez egin beharko dute; horrek esan nahi du eskolen gutxienik zazpi astez klasera joan eta saio horietako ariketak egitea, eta gutxienik hiru testu idaztea. Eta gainerako %60a azterketaren bidez gainditu. Ebaluazio-modalitatea aukeratzea: ikasleek lauhilekoaren hasieran aukeratuko dute egokiena iruditzen zaien ebaluazio-modalitatea. Beren erabakiaren berri emateko, irakasleak banatuko duen inprimakia erabiliko da. Ebaluzio-modalitatea aldatzea: lauhilekoaren hasieran A edo B modalitatea hautatzen duten ikasleek lauhilekoaren hamargarren astera arteko tartea izango dute modalitatea aldatzeko. Irakasleari emango diot aukeratutako modalitatea aldatzeko nahiaren berri eta inprimakia beteko dute aldaketa jasoa gera dadin. Egoera bereziak: hamargarren astearen buruan A zein B modalitateko ikasleren batek ez baditu ordura arteko lanak erregulartasunez egiten, edota, beste edozein arrazoirengatik ez baditu ebaluazio jarraituaren eskakizunak nahikorik betetzen, C modalitatean jokatu beharko du irakasgaia, hala baderitzo irakasleak. Irakasgaia bertan behera uztea (ez aurkeztua): deialdiari uko egiteko, ikasleak eskari bat helarazi beharko zaio irakasgaiaren koordinatzaileari, ikasgaiaren 10. astearen aurretik. Eskari hori idatziz eta eskuz sinatuta aurkeztuko da
EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA Azterketa izango da ez-ohiko deialdiko ebaluazio-modua: trest motako proba (%20), testu bat zuzentzea (%20) eta testu bat sortzea (idazlan luzea, %60). Ebaluazio jarraitua aukeratu arren, irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duen ikasleari gordeko zaizkio eta kontuan hartuko egindako lanak ekain-uztaileko ez-ohiko deialdirako. Kontuan hartzen diren lanen arabera esango zaio azterketa osorik egin behar duen ala ez. Nolanahi ere, nahitaezkoa izango da azterketako hirugarren atala -idazlana- egitea
Bibliografia Oinarrizko bibliografia: ALBERDI, X., (1999): Euskaltzaindiaren araugintza berria: ikastaroa. EHU. ALBERDI, X. eta Sarasola I. (2001): Euskal estilo libururantz. Gramatika, estiloa eta hiztegia. EHU. CALSAMIGLIA, H. & A. TUSÓN (1999), Las cosas del decir. Manual de análisis del discurso. Bartzelona: Ariel. DINTEL, F. (2005). Cómo escribir textos técnicos o profesionales. Todas las claves para elaborar informes, cartas y documentos eficaces. EDITORIAL ALBA. EUSKALTZAINDIA (1985-2005): Euskal Gramatika, Lehen Urratsak I-VI. Bilbo: Euskaltzaindia. (http://www.euskaltzaindia.net/iker_jagon/iker/gramatika)
EUSKARAREN AHOLKU BATZORDEA (2004) Euskararen kalitatea. Zertaz ari garen, zergatik eta zertarako. Eusko Jaurlaritza. EZEIZA, J. eta beste (2010). PREST. Unibertsitateko komunikaziorako gaitasunen esku-liburua. EHU. GARZIA, Juan. (1997): Joskera lantegi, Gasteiz: HAEE-IVAP. GARZIA, Juan. (2005): Kalko okerrak, Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. GARZIA, Joxerra. (2008) Jendaurrean hizlari. (Ahozko) komunikazio gaitasuna lantzeko eskuliburua. Alberdania HAEE / IVAP (2005): Galdezka. Euskarazko zalantzak erantzunez. IVAP. HAEE / IVAP (2008): IVAPeko estilo-liburua. IVAP-HAEE. KALTZAKORTA, M. (2006): Prosa komunikagarriago egiten. Zenbait proposamen. UEU. ZABALA, I. (koord.) (1996) Testu-loturarako baliabideak: euskara teknikoa. EHUko Argitalpen Zerbitzua Gehiago sakontzeko bibliografia: Webgune garrantzitsuak: http://www.lantalan.com/ http://www.euskadi.net/lanhitz http://www.euskara.euskadi.net http://www.ehu.es/azpidazki/ http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es http://www.ehu.es/ehulku/ http://www.erabili.com/lantresnak http://www.ei.ehu.es http://www.euskaltzaindia.net/ http://www.soziolinguistika.org/eralan
http://www.ivap.euskadi.net/r61-euskera/eu/ http://www.hiztegia.net http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/estilo_liburua_e.html Interneteko helbide interesgarriak: EUSKALTZAINDIA: http://www.euskaltzaindia.net EIMAren estilo-liburua: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/estilo_liburua_e.html EUSKALTZAINDIA (2000): Hiztegi Batua, Euskera, 2000-2, 45. liburukia./ http://www.euskaltzaindia.net/hiztegibatua EUSKALTZAINDIAren arauak: http://www.euskaltzaindia.net/arauak/ EUSKALTZAINDIAren Jagonet kontsultagunea: http://www.euskaltzaindia.net/jagonet EUSKALTZAINDIA (1985-2005): Euskal Gramatika, Lehen Urratsak I-VI. Bilbo: Euskaltzaindia. Baita Interneteko helbide honetan ere: http://www.euskaltzaindia.net/iker_jagon/iker/gramatika Hiztegiak eta corpusak sarean http://www.hiztegia.net Euskaltzaindia: Euskera http://www.euskaltzaindia.net/euskera UPV/EHU-ren kontsultagunea: hizkuntza-baliabideak: http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/ EUSKALTZAINDIA: http://www.euskaltzaindia.net EIMAren estilo-liburua: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/estilo_liburua_e.html EUSKALTZAINDIA (2000): Hiztegi Batua, Euskera, 2000-2, 45. liburukia./ http://www.euskaltzaindia.net/hiztegibatua EUSKALTZAINDIAren arauak: http://www.euskaltzaindia.net/arauak/ EUSKALTZAINDIAren Jagonet kontsultagunea: http://www.euskaltzaindia.net/jagonet EUSKALTZAINDIA (1985-2005): Euskal Gramatika, Lehen Urratsak I-VI. Bilbo: Euskaltzaindia. Baita Interneteko helbide honetan ere: http://www.euskaltzaindia.net/iker_jagon/iker/gramatika Hiztegiak eta corpusak sarean http://www.hiztegia.net
Euskaltzaindia: Euskera http://www.euskaltzaindia.net/euskera UPV/EHU-ren kontsultagunea: hizkuntza-baliabideak: http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/
Oharrak Ez dago atal honi buruzko informaziorik Azken aldaketaren data: 2015/07/07 UPV/EHU (Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea)