Ruth Ibáñez Amez
GARATU 2011-2012: HEZKIDETZA LOOK WHAT THEY’RE WEARING! Jarduera hau bigarren mailako gelarako pentsatuta dago, kurtsoaren amaieran egiteko. Ordurako, umeek izango dute ekintza hauek aurrera eramateko behar duten hiztegia eta trebeziak. Are gehiago, ohitura izango dute talde lanak egiteko eta besteen lana eta esfortzua baloratzeko. HELBURUAK Bi motatakoak izango dira: jarrerazkoak eta hizkuntzarekin lotutakoak: 1. Hizkuntzarekin lotuta a. Orain arte landutako hiztegia eta esaldiak birpasatu. b. Ahozko hizkuntza erabiltzea. c. Entzumena lantzea. d. Idazlan sinple bat sortzea, eredua aurrean izanda. 2. Jarrerazkoak a. Besteen eritziak errespetuz entzun. b. Munduan dauden kultura desberdinei buruz ikastea. c. Talde lanean, laguntza eskeini eta eskatzea. d. Estereotipo berriak eskaini ikasleei. e. Generoa maskulino zein femeninoaren norma apurtu. f. Gustu eta janzkera irekiak eta libreak sustatu. METODOLOGIA Lan gehiena talde txikian egingo da, umeak elkarri lagundu ahal izateko. Aurkezpena, dena den, talde haundian egingo da. Jarduera gehienak ahoz egingo dira; idazteko momentua iristen denean, bakoitzak garbi izango du erabili behar duen hizkuntza. Taldekideen laguntza jasoko du beti. PROZEDURA Jarduerak zenbait urrats desberdin izango ditu. Lehenengoan, talde osoan, power-point aurkezpen bat ikusiko dugu eta horri buruz hitz egin. Eztabaida sortzea da helburua. Ez dago erantzun txarrik. Irakaslearen papera moderatzailearena izango da, eta zalantzak sortzen badira (hizkuntzarekin erlazionatuta) lagunduko du. Bigarren zatian, ikasleek pertsonai bat sortu behar dute. Irakasleak eredu bat emango die; aldizkariekin egindako “collage” bat aurkeztuko die, gero beraiek antzerako zerbait egiteko. Ume bakoitzak pertsonai bat sortuko du. Lan hau taldeka izango da, besteen iritzia jaso ahal izateko. Bukatzerakoan, umeek egindako pertsoaniak eskuz aldatuko dute. Talde bakoitzak beste talde batek egindako pertsonaiak jasoko dituzte. Talde eztabaida sortuko da. Beraien artean “collage”-ei buruz hitzegingo dute, ahoz deskribatzen. Irakasleak laguntza emango die behar dutenei. Azken pausoa idazlana izango da. Bakoitzak marrazki bat hartuko du (berea ez dena) eta, ereduari jarraituz, idazlan txiki bat idatziko du. Sailtasun maila ikaslearen esku geratuko da; batzuk maila altuagoa dute eta konplikatuago egin nahiko dute, beste batzuk sinplifikatu beharko dute. Azkenik, egindako lanak gelan jarriko dira guztiek aukera izateko besteena ikusteko.
Ruth Ibáñez Amez
EBALUAZIOA Jarduera bukatzerakoan, eztabaida sortzen sortuko gara. Beraien ingeles maila oso mugatuta denez, galdera sinpleen bidez eta esaldi motzen bitartez egiten saiatuko gara. “Do you like wearing dresses? Can boys wear dresses?”Atal honetan, beraien erantzunak euskeraz onartuko ditut, nahiz eta ni ingelesez jarraitu. Taldeko lanaren behaketa zuzenaren bitartez, hizkuntza helburuak ebaluatuko dira.