pps honetan giza zelula, ehunak eta organoak ikus daitezke eskerrak juan ArbuluriDescripción completa
Full description
Descripción completa
Full description
Descripción: Prebentzioa egiteak zera eskatzen du: lanaren eremuan Osasunari kalte egin diezaiokeen guztia kontuan hartzea. Arriskuei aurrea hartzea eskatzen du, eta, horrekin batera, pertsonak kontaktuan ez ja...
BERRIDAZKETAK 1. KONPLETIBOAK: ZER? (- (e)la/- (e)nik/- (e)na/- t(z)eko/- (e)ko): - Nik ez dut uste Euskal herri oso euritsua deNIK. - Ez daukazu hori gaur egin beharRRIK. - Ez daukazu hori gaur ZERTAN EGIN BEHAR. - Ez ahaztu bihar afaria daukaguLA. - Lana lehenbailehen buka zezaLA eskatu nion. - Ba al dakizu Jon etorria deLA? - Argi dago txarto dagoENA. - Aita Saindua hil deLAKO/dEN berria entzun dut irratian. - Berandu ez etorTZEKO esan dizut. - Esan nizuen etxetik atera zenezatELA txakur handi hori. - Baietz esan du. - Ezetz esan du.
2. ZEHAR GALDERAK (esan du…/- (e)n): - Usoak galdetu du ea hori egin behar duguN. - Zein leloa zarEN! - Ba al dakizu nor datorrEN? - Ez dakit etorriko BADA. - Oraindik ez dakigu egingo duguNENTZ.
- Tabakoa erosTERA noa. - 4X4 bat erosi dut, mendira joaTEKO. - Zu ikusTEARREN etorri naz. - Filmea ikusTEKO ASMOTAN/ ASMOZ etorri naiz. - Filmea ikus DEZADAN afaria prestatuta utzi behar izan dut.
4. KAUSAZKOAK: ZERGATIK? (-(e)lako/-eta/bait-/-agatik/-t(z)earren/-(e)nez gero /-(e)nez/-(e)la eta/-(e)la bide/-(e)la kausa/-(e)la medio):
- Berandu etorri da, autobusa galdu duELAKO. - Berandu jaiki da, atzo parrandan ibili zen- ETA. - Gaixorik nengoELA ETA, ez nintzen eskolara joan. - Ezin diot esan ez BAITAKIT non dagoen. - Ikusi ez dudanEZ GERO ezin dut ezer esan. - Hitz egiTEARREN zigortu dut.
Bait + dago
baitago
Bait + gara
baikara
Bait + zara
baitzara,
Bait + naiz
bainaiz,
5. DENBORAZKOAK (NOIZ?/NOIZKO?/NOIZTIK?/NOIZ ARTE?...): - Bere lana bukatu zuenERAKO lagunak alde eginda zeuden. - Botila apurtu ONDOREN, logelan ezkutatu du. - Ikusi zaituen momentuTIK urduri jarri da. - Ama datorreNEAN ikusiko duzu.
6. BALDINTZAZKOAK: - Berandu esnatzen (BALDIN) BAZARA, autobusa galduko duzu. - Euskara ikasteari behar adina ordu eskaini EZEAN, ez duzu behar bezain ondo hitz egingo. - Ni pozik egonGO NINTZATEKE zu etorriko BAZINA.
7. ERLATIBOZKOAK (-en/ -ko/ -(e)na/ -tako/ -(r)iko): - Zure ondoan dagoEN mutila bilbotarra da - Zure ondoan dagoENA bilbotarra da. - Badakit azterketa ondo erraza dENA. - Gaur etorriTAKO neska gaixorik dago. - Etxean eginIKO ariketak oso ondo daude. - BilboKO neska ospitalean dago.
KONTZESIBOAK
(arren/nahiz
eta/ba…ere/-agatik
(ere)/datorrena
datorrela): - NAHIZ ETA diru asko eduki, txabola batean bizi da. - Diru asko eduki ARREN, txabola batean bizi da. - Diru asko BADU ERE, txabola batean bizi da. - Euskara galduAGATIK ERE, inori ez zaio inporta. - Berandu heldu izanAGATIK haren nagusia ez zen haserretu. - Egiten DUENA egiten DUELA, guk gure lanarekin jarraituko dugu.
9. MODUZKO PERPAUSAK: (NOLA?/NOLAKOA?): - Manu zu BEZALAKOA da. - Zuk esan didazuN BEZALA prestatu ditut indabak. - Semeak aitareN MODUKOAK dira. - Utzi dagoeN MODUAN. - Nik dakidaNEZ, hori ez da egia.
10. KONPARAZIOZKO PERPAUSAK: - Nik zuk baino urte gehiago dauzkat. - Zuk nik baino diru gutxiago daukazu - Ni zu baino zaharragoa naiz. - Zu ni bezain gaztea zara. - Zuk nik BESTE/ADINA diru/esne/ur daukazu. (ADITZA SINGULARREAN). - Zuk nik BESTE/ADINA urte/tarta/ume/zapata dauzkazu. (ADITZA PLURALEAN). (BESTE/ADINA bakarrik kantitateak adierazteko eta izenak mugagabean idatzi behar dira).
- Zuk nik BESTEKO/ADINAKO indarra/interesa/esperantza/pazientzia daukazu. (BESTEKO/ADINAKO bakarrik izen abstraktuekin eta izenak mugatuan). - Zenbat eta gehiago hurbildu, orduan eta bero handiagoa sentituko duzu. - Horrenbeste etxe egingo zutenik ez genuen espero bilbotarrok.
11. ONDORIOZKO PERPASUAK: - Hain da altua, ezen sabairaino heltzen den. - Hain da lotsatia, non ez baitu ezer esan. - Hain da lotsatia, non ez duen ezer esan. - Hain da altua, ezen sabairaino heltzen baita.