Argudio testua (praktika) Honako eredua jarraituz, teorian azaldutako urrats guztiak betetzen dituen argudio testu bat idatzi ahal izango duzu. · Gaiak: •
Tabakoa ikastetxean.
•
Esku telefonoa.
•
Gaztetxea bai.
1. Aukera ezazu hiru gai horietatik bat Hautatutako gai horri buruzko idazlana osatuko duzu atalez atal, beraz, idazten hasi aurretik ondo pentsatu eta aukeratu alde zein kontrako argudioak erabiltzeko moduko gaia. Idazten hasi aurretik osatu ondorengo taula: Aldeko argudioak
kontrako argudioak
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
2. Sarrera
Azaldutako erabiliz, osatu aukeratutako gaiaren sarrera hiru edo lau lerrotan. Sarrerak bi baldintza hauek bete behar ditu:
2.1 ikasitako ereduren bat jarraitu beharko du: historikoa, norberari gertatutakoa, galdera erretorikoa, egungo egoera...
· Gaurkotasun/interes handia du gai honek. Izan ere... · Orain dela...urte.... Gaur egun, berriz, ... · Askoren ustez, .....da. Hala ote da benetan? · Azaletik/ sakonki ezagutzen dut gai hau, urrunetik/hurbiletik ezagutzen dut eta.
2.2 Sarreraren eta garapenaren arteko jauzia egiteko ikasi dugun adibideetako bat izan beharko du:
· Gaia jorratzeko honako puntuak erabiliko ditugu: ... · Gai hau aztertzerakoan, honako puntuak hartuko ditugu kontuan: ... · Pasa gaitetzen, bada, gaia atalez atal garatzera. · Baina gatozen harira.
3. Garapena:
Sarrera egin ondoren, orain argudiatzea burutuko duzu (ondorengo eskema lagungarri gerta dakizuke). Kontuan izan, eredu bat besterik ez dela, zuri dagokizu erabiltzea edo beste bat asmatzea.
Ezer baino lehen, ..........................................................................................
....................................................................................................................... ...................................................................Izan ere ...................................... ....................................................................................................................... ............................................. . Era berean, ................................................................................................... ...................................................................................................................... ..............................................Horregatik, ..................................................... ........................................................................ Bestalde, ...................................................................................................... ........................................................, baina nire uste apalean....................... ...................................................................................................................... ..................................................................................................................... Azkenik, ...................................................................................................... ...................................................................................................................... ...................................................................................................................... ........................................
4. Konklusio edo ondorioak:
Azken urratsa dena laburbiltzea edota ondorioak ateratzea izango da. Ondorengoa erabi dezakezu (beste eredu batzuk teorian aurki ditzakezu).
Aurreko guztia laburbilduz, zera esan daiteke: .....................................
............................................................................................................... ............................................................................................................... Ondorioz, ............................................................................................... ...............................................................................Gogoratu, beraz,...... ................................................................................................................
KONTROL ZERRENDA
Orri honetako xehetasun guztiak irakurri ondoren, arestian aipatutako bi gai horietatik bat hautatu eta, ondoren, idatz ezazu argudio testu bat. AURKEZPENA
· A4 TAMAINAKO ORRIA ERABILI. · TINTAZ IDATZI ETA LETRA ULERGARRIA EGIN. · MARJINAK ETA PARAGRAFO ARTEKO ZURIUNEAK ZAINDU. · ARGUDIO TESTUAREN LUZERA 140-160 HITZ BITARTEKOA IZANGO DA. TESTUA
· Aurrez azaldutako atalak izango ditu: •
Sarrera : gaiaren aurkezpen laburra eta garapenarekinlotuko duen esaldia.
•
Garapena : argudiaketa (lokailu-juntagailuak, erreferentzibaliabideak...). Ideia baten aldeko eta kontrako arrazoien eztabaida.
•
Konklusioa edo ondorioak: ideia nagusienlaburbilketa eta ondorioak atera. Norbere iritzia ere gehitu daiteke, edoirakurlearen arreta piztu galdera erretoriko baten bidez.
· Paragrafoak. Atalak paragrafotan bereiziko dira: paragrafo bakoitza ideia baten inguruan antolatuko da; ideia batek osatuko du paragrafo bakoitza. Testuaren eta
paragrafoen arteko batasuna zaintzeko, unitatean zehar erabilitako testu-antolatzaileak hautatuko dira. · Lokailu-juntagailuak . Ideiak aurkezteko, gehitzeko, kontrako arrazoiak emateko edota ondorioak ateratzeko unitatean landutako lokailuez baliatuko zara: lehenik eta behin, beste aldetik; gainera; adibidez; azkenik; beraz...
Maite Goñi (euskaljakintza)