XLV. EUSKAL JAIA EGITARAUA MAIATZAK 23, IGANDEA AURREZ AURRE DANTZA IKUSKIZUNA Maritzuli Dantza konpaniaren eskutik Arratsaldeko 19:00etan Coliseoan
Sarrerak: 8!
MAIATZAK 27, OSTEGUNA KALAMUAKO PARLAMENTUKO LEHIAKETA. Kalamuako parlamentua jokuarekin binako txapelketa. Arratsaldeko 19:30ean Deporren.
MAIATZAK 28, OSTIRALA KALIAN JOLASIAN KALIAN JOLASIAN eta Zurrumurruka Zirko Eskola Txikia Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara Untzaga plazan Umeentzako eta gurasoendako tailerrak eta jolasak. Pertsonaia bereziak izango ditugu aurten gurekin jolasean. Zirko tailerrak egongo dira eta ondoren jolasak. Udaletxeko Euskera sailaren eskutik. GOSE Gabeko 11:00etan Untzaga plazan. Eguraldi txarra izanez gero Untzagako Karpan. Eibarko Udalaren eskutik.
1
MAIATZAK 29, LARUNBATA GOIZEAN ARTISAU ETA BASERRITARREN AZOKA -10,00etatik 14,00etara Toribio Etxebarria kalean. Eibarko artisauak: -Eskulan (Beira) -Arrate Bidasoro (ukenduak) -Nieves Maidagau (Erreztaurazioa) -Marta Irusta (Bitxiak) -Ione Martinez (Kamisetak) -Mertxe Rodriguez (Bitxiak) -Miren Monasterio (Bitxiak) -Nikolas Zurrutuza (Makilak) -Enrique Zialzeta (Egurra) -Manuel Telleria (Egurra) -Mary´s Keler (Jantzi osagarriak) -David (Egurra) -Jesus Belaustegi (Zeramika) -Mikel Korta (Egur tresneri erakusketa) -Debako arte eskola (artelanak) -Iratxe Unanue (Kamiseta margotuak) Erakustaldiak: -Igor Obeso (Beira haizatua) -Zeramika eskola (Raku) Kanpoko artisauak: -Taller Lekutxu (Jostailuak) -Maider Telletxea (Narrua) -Ana Herce (makramea, txontxongiloak) -Maria Berreteaga (Euskal Jantziak) -Alberto Gonzalez (Pilotak) -Iker Gabilondo (Bitxiak)
2
Baserritarrak: -Gisasola -Zelai -Barrundia -Mandiola -Mendigoiti -Gorostixa -Itturrua -Sosola Eibart elkartea eta Eibarko baserritarren eskutik. -Eguerdiko 12,00etan HERRI-KIROLAK (Beñat Telleria eta Goenatxo III harrijasotzailek eta Aritz Irazabal eta Aratz Mugerza aizkolariak) + BERTSOLARIAK (Beñat Ugartetxea eta Estitxu Eizagirre). -13,00etan ESKOLEN ARTEKO IV. HERRI-KIROL LEHIAKETA. -Goiz osoan zehar TALO POSTUA. A.E.K.ren eskutik Dena Toribio Etxebarria kalean.
ARRATSALDEAN BERTSO-TRIKI HERRI PARRANDA Euskal herriko herri desberdinetako trikitilariak eta Eibarko Hankamotxak bertso eskolako bertsolariekin batera, Eibarko kaleetan zehar trikitixa eta bertsoz osatutako parranda herrikoiaz gozatzeko aukera paregabea. Arratsaldeko 18:30etatik Untzagako karpatik Hankamotxak bertso-eskola eta Eibarko trikitilarien eskutik. KANTU AFARIA Gaueko 22,00etan Kantu afaria Untzagako karpan. 23,00etan KANTUAK + ERROMERIA Jainaga eta Narbaizarekin (karpan). Sarrerak: 14 edo 20 ! Maiatzaren 3tik 23ra sarrerak salgai Depor eta Kultun. 3
MAIATZAREN 30, IGANDEA -12,00etan EUSKAL JAIKO KALEJIRA Urkizutik Untzagaraino: Ezpalak jaialdiko talde guztiak, gaiteroak, joaldunak eta Eibarko, Musika Eskolako eta Jainagaren eskolako trikitilariak. -12:30etan Ezpalak, dantza-jauzien nazioarteko jaialdia Untzaga Plazan.* Euskal Herriko eta atzerriko dantza erakustaldia: -Kezka dantza taldea (Eibar): marmutx, xinple, zapatain-dantza. -Baztandarrak: mutil-dantzak. -Argia dantzari taldea: aintzina pika (edo mariana) eta ostalertsa. -Maritzuli dantza-konpainia: mutxikoak, azkaindarrak, lakartarrak eta ahuntxa. -Ossau haraneko folklore-musika eta dantza: branle d' Aussau, le peyretou, le monein eta le moutchicou. -Dantzaldi irekia Aiko taldearekin; dantza-jauziak eta mutil-dantzak dantzatu nahi dituzten guztientzat. -14,30etan HERRI BAZKARIA Untzagako karpan. Sarrerak: 14 edo 20 ! Maiatzaren 3tik 23ra sarrerak salgai Depor eta Kultun. -17,00: ERROMERIA Untzaga plazan AIKO taldearekin. -19,00: LARRAIN- DANTZA popularra Untzaga plazan. -20,00: LARRAIN- DANTZA popularra DEPORTIBO parean. Oharra: Euria egingo balu, Ezpalak jaialdia eta arratsaldeko ekitaldiak, Untzagako karpan izango lirateke.
IGANDEAN DENOK BASERRITAR JANTZITA!!!!
4
Aurrez aurre Maritzuli konpainiaren eskutik Claude Iruretagoienak zuzenduta, euskal dantza tradizionalean oinarritutako ikuskizuna maiatzaren 23an, igandean, 19:00etan Eibarko Coliseo antzokian. Biarritzeko Maritzuli konpainiak, Behobiako Eraiki dantza taldearekin batera, eta Aiko taldearen musikarekin, Aurrez aurre eskainiko du datorren maiatzaren 23an, igandean, Eibarko Coliseo antzokian, arratsaldeko 19.00etan. Claude eta Jon Iruretagoienaren zuzendaritzapean, euskal dantza tradizionalaren mundu harrigarrian barrena bidaia hunkigarria planteatzen du Maritzulik ikuskizun honetan. Lapurdiko inauteriei edo Zuberoako maskaradei begi berriekin begiratzen die Maritzulik. Bestalde, Italiako berpizkundeko dantza eskolen tradizioa eta euskal dantza tradizionalaren arteko lotuneak bilatzen ditu "paperezko jantziak" izendatu duten atalean. Ijitoen kultura, ijitoek han eta hemen jaso, bere egin, eta berriz guri eskaintzen diguten hori oinarri hartuta "Ando drom" atala eskainiko du Maritzulik. Ikuskizunean zehar jantzi eta apainketa lan harrigarria eskaintzen du Claude Iruretagoienak, eta Aiko taldeak ikuskizunerako sortutako musikaren graziak atontzen du dantzarien lana.
Maritzuli Konpainia: Aurrez aurre 2010eko maiatzak 23, igandea, 19:00 Eibar, Coliseo Antzokia Sarrera: 8 ! http://www.generaltickets.com
Dantza-jauziak izango dira protagonista Euskal Jaian ospatuko den Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdian ! Biarno, Baztan, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako dantzakerak. ! Maiatzaren 29an Iruñean eta 30ean Eibarren egingo da dantza Dantza-jauziak egiteko modu desberdinak ekarriko ditu 2010eko ezpalak jaialdiak: ! Lapurdi eta Nafarroa Beherean dantza-jauziak egiteko izan diren eredu desberdinak ekarriko ditu Maritzuli konpainiak A i k o taldearen musikak lagunduta. ! Argia dantzari taldeak 60ko hamarkada bukaeran Zuberoan eta Nafarroan Beherean ikasitako dantza-jauzien tradizioa aurkeztuko du. ! Biarnoko musikari eta dantzari talde batek Ossau bailarako sauts edo jauziak eskainiko ditu. ! Luzaideko dantzariek, Nafarroa Garaia eta Behearen arteko mugan bolantek dantzatzen dituzten jauziak ekarriko dituzte ! Baztandar dantzari talde batek baztango mutil-dantzak eskainiko ditu. Taldeen emanaldia bukatuta dantzaldia ireki eta Aiko taldeak dantza-jauziak jotzen jarraituko du, nahi duten guztiek dantzatu eta gozatzen jarrai dezaten.
Dantza-jauziak, genero zahar eta interesgarria
Dantza genero zahar eta intesgarria osatzen dute dantza-jauziek eta mutil-dantzek. Jean Michel Guilcherrek dioenez, XIX. mendean hainbat idazle ohartu zen jauzien garrantziaz, baina ongi ezagutzen ez dituenarentzat konplexutasun handia dute. S. Harruguet-ek 1927an idatzitako hitz hauek jasotzen ditu Guilcherrek: "Dantza guztien artean, originalenak, berezienak, originalenak, zientifikoenak esan genezake, dantzajauziak dira". Dantza-jauzien generoa Biarno, Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa eta Baztan-en dantzatzen da, baina eskualde batetik bestera ezaugarri, estilo eta dantzakera desberdinak aurkezten ditu. Izen desberdinak erabili arren, jauziak, sauts, mutil-dantzak eta mutxikoak, funtsean dantza-sistema bera dela ikusi ahal izango dugu 2010eko ezpalak jaialdian, eta horrekin batera, genero bera dantzatzeko estilo eta ezaugarri desberdinak ezagutu ahal izango ditugu. Desagertzeko kinka larrian izan dira ordea. 60ko hamarkada hasieran jauziak oso urrituta ziren plazetatik eta ikertzaile eta sustatzaile sorta bati esker berpiztu eta plazetan sendotu dira berriz jauziak. Pierre Betti Betelu, Jean Michel Guilcher, Migel Angel Sagaseta, Juan Antonio Urbeltz eta Claude Iruretagoiena dira berpizkunde horren eragileetako batzuk. Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa, Baztan eta Bearn dira dantza-jauzien, mutxikoen eta mutil-dantzen gordeleku naturalak. Baina horietatik haratago zabaldu eta errotu dira eta gaur egun badira taldeak hilean behin elkartu eta plaza agerian nahiz areto itxietan dantzatzen dituztenak, Baiona, Biarritz, Angelu, Donostian, Iruñean, Bilbon, Gasteizen eta beste hamaika herritan, festatan nahiz festatik kanpo. Aurtengo Ezpalak jaialdian dantza-jauziak izango ditugu ardatz, eta maiatzaren 29an Iruñean, eta 30ean Eibarren, talde eta dantzari bikainen eskutik dantza-jauzien eredu, estilo eta tradizio desberdinak ikusi eta ezagutzeko aukera izateaz gain, dantzaldia ireki eta edonoren parte hartze eta gozamenerako dantza-jauzien ekitaldiek osatuko dute ekitaldia. Egitaraua
Maiatzak 29, larunbata, Iruñea 17:30 Kalejira alde zaharreko karriketan barna 18:00 EZPALAK, dantza-jauzien nazioarteko jaialdia Burgoen plazan. Euskal Herriko eta atzerriko dantzen erakustaldia: ! ! ! ! ! !
Duguna dantza taldea - Iruñea (Nafarroa) Baztandarrak – Baztan (Nafarroa) Osseau haraneko musika eta dantza – Osseau (Biarno) Luzaideko bolant-dantzariak – Luzaide (Nafarroa) Argia dantzari taldea – Donostia (Gipuzkoa) Maritzuli konpainia – Baiona (Lapurdi)
Segidan: Dantzaldi irekia Aiko taldearekin. Maiatzak 30, igandea, Eibar 12:30 EZPALAK, dantza-jauzien nazioarteko jaialdia Untzaga plazan. Euskal Herriko eta atzerriko dantzen erakustaldia: ! ! ! ! !
Kezka dantza taldea - Eibar (Nafarroa) Baztandarrak – Baztan (Nafarroa) Osseau haraneko musika eta dantza – Osseau (Biarno) Argia dantzari taldea – Donostia (Gipuzkoa) Maritzuli konpainia – Baiona (Lapurdi)
Segidan: Dantzaldi irekia Aiko taldearekin. 17:00etan Erromeria Aiko taldearekin.
Urtero gai desberdina, mamia berbera Iruñeko Duguna eta Eibarko Kezka dantza taldeek antolatzen duten jaialdia gai baten inguruan egituratzen da urtero. Hauek dira aurreko urteetako gaiak: ! ! ! ! !
2006: Ezpata-dantzak 2007: Makila-dantzak 2008: Arku-dantzak 2009: Karaktere-dantzak 2010: Dantza-jauziak
Bost urte hauetan Ingalaterra, Flandes, Frantzia, Portugal, Katalunia, Valentzia, Gaztela, Galizia eta Euskal Herriko hainbat bazterretako dantzak eta dantzakerak ikusteko aukera eskaini du ezpalak jaialdiak. Baina desberdintasunak baino gehiago, kultura koreografiko guzti horien arteko antzekotasunak nabarmentzeko ahalegina da Ezpalak. Izan ere, folkloreak herrien arteko loturak aspaldikoak direla erakusten digu, eta dantza tradizionalak ikusiz, Europako eskualdeen artean, historian zehar behin eta berriz elkar trukatu eta konpartitu ditugun musika eta dantzakerak ezagutzeko aukera dugu.