Tipoaren Egitura
Zigor Zuzenbidea II
Laugarren Ikasgaia
Laugarren ikasgai honetan, Tipoaren egitura orokorra azalduko dugu, bere berezitasuna aztertuko ditugularik.
2012-2013
23
Zigor Zuzenbidea II
24
4. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
Zigor Zuzenbidea II
Tipoaren Egitura
4. Ikasgaia: Tipoaren Egitura 4.1 Tipoaren Elementuak 4.1.1
Portaera tipikoa
Bi alderdi aztertu behar ditugu: objektiboa eta subjektiboa. Alderdi objektiboak erreferentzia egingo dio portaeraren kanpo alderdiari, hau da Zigor Kodean deskribatua dagoen portaera objektiboari (parte externa de la conducta). Legeak zehazki deskribatzen duen alderdiari egingo dio erreferentzia. (138 el que matare a otro…) Alderdi subjektiboa egiten dio erreferentzia doloa edo zuhurtziagabekeriari. 4.1.2
Subjektu Aktiboa
Tipo penala aurrera eramaten duen pertsona izango da subjektu aktiboa 4.1.3
Subjektu pasiboa
Ondasun juridikoaren titularra, urratutako ondasunaren titularra alegia. Honek, ondorio praktikoak baditu, izan ere zigorgabetasuna baldintzatu dezake. Horren adibide izan daiteke Zigor Kodeko 268. artikuluak aurreikusten duen ondarearen kontrako delituetan familia zuzeneko ekintzak badira indarkeriarik gabe, ez dira delitutzat hartuko. Zigorra astundu edo arintzeko ere baliogarri izango da subjektu pasiboa. Subjektu pasiboa 4.1.4
Objektu Materiala
Portaera tipikoa jasaten duen pertsona edo gauza izango da objektu materiala. Subjektu pasiboa ere izan daiteke aldi berean objektu materia.
4.2 Tipo Motak 4.2.1
Subjektuaren araberakoak
Subjektua zein den arabera, delituak arruntak edo bereziak izan daitezke. Delitu arruntak gehienak izango dira, hau da, tipo penalak ez du inolako galdakizun berezirik delitua izateko. Aldiz, delitu berezietan, tipo penalak galdatuko du subjektu pasiboa baldintza berezi bat betetzea. Adibidez, prebalikazio kasua. 4.2.2
2012-2013
Portaera motaren araberakoak
25
Zigor Zuzenbidea II
4. Ikasgaia
Hemen egite hutsezko eta emaitza delituak izango ditugu. Lehenen kasuan, ez da emaitzarik ematen, baizik eta egitate batengatik ondasun juridiko bat urratzen ari da. Tipo penalak ezartzen du ekintzaren burutze soilagatik delitu bat burutzen ari dela, nahiz eta gero, beste kalterik ez eragin, hau da, nahiz eta emaitzarik ez egon (379) Aldiz, emaitza delituetan, tipo penalak emaitza deskribatzen du, emaitzari egiten dio erreferentzia eta beraz, portaeratik desberdintzen den emaitza bat egotea galdatzen du (138) Horretaz gain, egite eta ez-egiteko delituak izango genituzke. 4.2.3
Erasotutako ondasun juridikoaren araberakoak.
Delituak kaltekoak edo arrisku delituak izan daitezke. Lehenak kalte bat galdatzen dute, tipo penalak galdatzen dutenak. Arrisku delituek berriz, portaera bat deskribatzen dute, kaltegarria izan daitekeena baina kaltegarria izatera iritsi gabe. Hauek abstraktu edo konkretuak izan daitezke. Abstraktuak ez dio erreferentziarik egiten kaltearen gertutasunari, konkretuak bai egiten dioten bitartean. (379-381 artikuluak konparatu) 4.2.4
Tipoen arteko harremanen araberakoak.
Hemen desberdindu beharra dago oinarrizko, kualifikatu eta pribilegiatuen artean. Oinarrizko tipoak, ez dute inolako baldintzarik ezartzen delituaren zigorrerako, baizik eta zigorra ezartzen du besterik gabe. Kualifikatuak, larritasun “plus” bat dela eta zigorra gogortuko dute eta azkenik, pribilegiatuak, zigorra ahulduko dute baldintza batzuk betetzen direnean.
4.3 Tipoaren Elementuak Elementu deskribatzaile eta arautzaileak izango ditugu tipoaren barnean. Elementu deskribatzaileak erreferentzia egiten diote zentzumenen bitartez antzeman daiteken errealitateei. Edozein tipo penal hartuta, elementu deskribatzaile bat topatuko dugu. Elementu arautzaileak berriz, beste ariketa bat galdatzen dute interpretatzailearen aldetik. Izan ere, ez diote inongo errealitate objektiboari erreferentziarik egiten. Honen adibide bat, exibizio lizuna izango genuke. Beste bat, estafa bereziki larria izango litzateke. Izan ere, kasu horietan interpretagarria izango da zein den kaltea.
26
Zuzenbide Fakultatea, Donostia