IKT
1
EGILEAK: Yanire Tena Amaia Tatiegi Jone Ugarte Vanesa Sobrino Edurne-luz Vázquez
AURKIBIDEA SARRERA ....................................................................................... 3 WEB 2.0 .......................................................................................... 3 WEB 2.0 ko APLIKAZIOAK ............................................................. 3 WEB 2.0 ETA HEZKUNTZA ............................................................ 5 GIZARTEAN GERTATU DIREN IRAULTZA TEKNOLOGIKOAK .... 5 GOEAR ........................................................................................... 7 ZER DA GOEAR? ........................................................................... 7 NOLA ERABILTZEN DA? ................................................................ 8 BIBLIOGRAFIA: ............................................................................ 12
2
SARRERA WEB 2.0 Definizioa: Internet-a azken 20 urte hauetan aldatzen eta garatzen joan da. Hasiera batean zientzialari gutxi batzuk erabiltzen bazuten eta gehienbat irakurtzeko eta idazteko balio zuen tresna bazen ere, gaur egun milioika erabiltzaile dituen eta edukiak sortu eta elkarbanatzeko tresna izatera pasa da. Web 2.0 erabiltzaileek sortutako eta elkarbanatutako edukietan oinarritzen diren web orrien belaunaldi berria da. Erabiltzaileen parte-hartzea eta informazioaren elkartrukea esan nahi du. Dinamikoa, parte hartzailea eta elkarlana sustatzen duen web-a da, non erabiltzaileak protagonista aktibo bihurtzen diren hauek beraien edukiak sortu eta partekatuz. Teknologien aurrean jarrera berri bat dela ere esan daiteke. Baina Web 2.0 Web 1.0 ren garapenetik etorritako bertsio berri eta hobetua da. Web 1.0n editoreak zuen protagonismo osoa, edukiak eta informazioa sortu ostean, erabiltzaileak orri edo gune hau bisitatzen zuen informazioaren kontsumitzaile soil bat izanaz. Horrela, esan dezakegu weba estatikoa zela eta edukiak oso gutxi gaurkotuta zeudela. Web 2.0 an berriz, bai eduki aldetik, eta baita aurkezteko moduan ere, aldaketak egin daitezke. Eredu honek milioika pertsonari sarean informazioa argitaratzeko plataforma eta tresnak eskaintzen dizkio. Gaur egun edozeinek dauka blog bat sortzeko, iritzi artikuluak, argazkiak, bideoak… argitaratzeko, eta hau beste erabiltzaile batzuekin elkarbanatzeko aukera. Hala ere, argi izan behar dugu elkarreraginerako tresna bat dela.
WEB 2.0 ko APLIKAZIOAK Gaur egun web 2.0-k hainbat aplikazio ezberdin eskaintzen dizkigu:
Testu prozesatzaileak: Testu-prozesadorea ordenagailu baten bitartez dokumentuak sortu edo aldatzeko aplikazio informatikoa da. Adibidez: open office.
3
Diapositiba prozesatzailea: Diapositiba-prozesadorea (edo aurkezpenprograma) banakako orri edo “diapositiben” bitartez informazioa erakusteko erabiltzen den programa da. Hiru funtzio nagusi izan ohi ditu: testu bat txertatu eta hari formatua ematea ahalbidetzen duten editore bat; irudiak eta grafikoa txertatu eta manipulatzeko metodo bat; eta edukia etenik gabe erakusteko sistema bat. Adibidez: Open office eta power point.
Geolokalizazioa: Geolokalizazioa elementu batek lur-azalean dituen koordenatuak (longitudea/latitudea) zehaztea da. Geoerreferentziazioa, berriz, lur-azalean inguruneko informazio-kaptura bat posizionatzea edo gertaeraren bat erregistratzea da. Hezkuntza-arloan kontzeptu horiek termino pragmatikoagoetan interpretatu behar dira; horri jarraiki, geolokalizazioko programa edo web-zerbitzu bat mapa bat bistaratuta mapa horretan elementuak kokatzen dituen dedukzio-tresna bat da. Adibidez: Google maps.
Podcast-a: Podcasta komunikazio- eta adierazpen-tresna teknologikoa da; are zehatzago, mp3 formatua izan ohi duen eta, banatzeko, grabatu eta interneten kargatzen den audio-artxibo digitala. Hainbatek "aro digitaleko irratia" esaten diete podcastei. Adibidez: goear. Sare sozialak: Interneten eremuan, sare sozialak pertsonak beren artean konektatzeko diseinatutako inguruneak dira; bertan, pertsonek edukiak partekatzen dituzte, elkarrekintzan jarduten dute eta interes komunak dituzten komunitateak sortzen dituzte. Sare sozial ospetsuenak Facebook, Hi5, MySpace, Tuenti, Twitter eta Orkut dira.
Irudiak partekatzea: Izen hori ematen zaie kapturatzen eta/edo editatzen ditugun irudiak gorde eta beste batzuekin partekatzea ahalbidetzen diguten webguneei. Adibidez: picasa eta flickr.
Soinuak partekatu: Izen hori ematen zaie audio- eta soinu-artxiboak gorde eta partekatzeko aukera ematen duten webguneei. Zenbait webgunek grabaziozerbitzua ere ematen du. Grabazioa lotura baten bitartez partekatu edo ordenagailu batera behera kargatu daiteke. Adibidez: Vocanoo.
Bideoak partekatu: Izen hori ematen zaie bideoa sortu eta editatzeko programa batez aldez aurretik sortu, grabatu edo editatutako bideoak webgune batean gordetzea eta sarean beste pertsona batzuekin partekatzea ahalbidetzen duten lineako aplikazioei. Gainera, zerbitzu horiek kontsulta-iturri interesgarri bihurtu dira, bertan bideo-formatua duen edozein eduki-mota aurki baitaiteke. Adibidez: youtube.
Wikiak: Wikia eraketa kolektiboko webgunea da, hainbat erabiltzailek edita dezakeena. Wikiaren erabiltzaileek web-orri baten edukia sortu, editatu, ezabatu eta aldatu egin dezakete, modu elkarreragile, erraz eta azkarrean. Erraztasun horiei esker, Wikia lankidetzazko idazkuntzarako tresna eraginkorra da, eta partekatua izateak balioa erantsia ematen dio. Adibidez: Wikipedia 4
Dokumentuak partekatu: Dokumentuak gorde eta partekatzeko balio duen doako zerbitzua da. Dokumentuak sortu, editatu eta partekatzea, betiere lankidetzaz eratzeko aukera barnean hartuta, ahalbidetzen duen pakete ofimatikoa ere bada. Artxiboak hainbat luzapenetan kargatzea eta behera kargatzea ahalbidetzen duen formatu anitzeko bihurtzaile batez osatuta dago. Adibidez: Google Docs.
Aurkezpenak eta posterrak: 2.0 webak era askotako aurkezpenak —hala nola diapositibak, infografiak, mihise dinamikoak eta poster digitalak— gorde eta sarean partekatzea ahalbidetzen duten aplikazioak eskaintzen ditu. Gainera, zerbitzu horiek kontsulta-iturri interesgarri bihurtu dira, bertan, aurkezpenformatua duen edozein eduki mota aurki baitaiteke. Adibidez: glogster eta slideshare.
Kontzeptu mapak: Kontzeptuzko mapak sortu eta editatzeko programa, berriz, aplikazio informatiko bat da; hautaketa-, ordena- eta hierarkia-irizpideen arabera, ideia- eta kontzeptu-egiturak eta haien arteko lotura-esaldiak zehatzmehatz eta argi ikusteko moduan antolatzea ahalbidetzen du. Adibidez: Cmap tools.
WEB 2.0 ETA HEZKUNTZA Berrikuntza hauek hezkuntzan ere eragin handia izan dute. Web-a lan tresna bat izateaz gain, informazioa bilatzeko tresna ere bilakatu da eta erabiltzaileak bertatik informazioa jaso eta aldatzeko aukera du. Garbi dago Web 2.0 aplikazioak hezkuntzan oso erabilgarriak izan daitezkeela eta ikasleei informazio eremu zabal bat jarri zaiela eskura. Guztion parte hartzea bultzatzen dute, eta horrela, ikasleek ere beraiek egindako lana partekatzeko aukera dute, horrela, hauek hobetu edota besteen lanaren inguruko iritziak eman ditzazkete. Honez gain, irakasle eta ikasleen arteko komunikazioa errazagoa da honen bitartez. Esan daiteke, beraz, etengabeko interakzioa ahalbidetzen duen sistema berri honi esker, ikaskuntza interesgarriagoa, aktiboagoa eta erabilgarriagoa bilakatu dela.
GIZARTEAN GERTATU DIREN IRAULTZA TEKNOLOGIKOAK Argi dago azken mendeetan iraultza teknologiko handia gertatu dela gure gizartean. Jarraian, gizartean geratutako iraultza teknologiko nagusiak azalduko ditugu, lehenengo ordenagailuaren sorreratik gaur egun arte.
5
40. hamarkadan aparatu teknologiko oso garrantzitsuak asmatu ziren. Alde batetik, 1947. urtean Pennsylvaniako Unibertsitateko ingeniariak, John Presper Eckert eta John Mauchly-k ENIAC-a asmatu zuten (lehenengo ordenagailu elektronikoa). Bestalde, urte berean Bell Telephone laborategiak transistorea asmatu zuen irrati eta telefono seinaleentzako. Halaber, 1948. urtean iraupen luzeko diska (LP edo microsurco) eta polaroid-a (minutu gutxitan argazkiak inprimatzea ahalbidetzen zuen tresna) asmatu zuten. 50. hamarkadan ere asmakuntza garrantzitsuak gertatu ziren. 1950ean, alde batetik, MacNamara eta Schneider-ek kreditu txartela asmatu zuten. Bestalde, fotokopiagailua asmatu zuen Haloid enpresak. 1954an Obninsk-en (Sobietar Batasuna) lehenengo zentral nuklearra jarri zuten, eta aldi berean Joseph Murray-ek lehenengo organo transplantea egin zuen. 1955ean fibra optikoa asmatu zuen Narinder S. Konpany-k (baina lehengo lotura telefonikoa 1977an egin zuten). Hamarkada honekin bukatzeko, 1957ko urriaren 4an Sobietar Batasunak lehenengo satelite artifiziala jaurti zuen (Sputnik 1). Hilabete bat geroago bigarren satelitea jaurti zuten (Sputnik 2) Laika txakurrarekin, eta hurrengo urteko urtarrilaren 31n Estatu Batuak Explorer 1-a bidali zuten. 1960. urtean Tiros 1-a asmatu zuten (EEBB), lehengo satelite meteorologikoa, atmosferan gertatzen ziren fenomeno meteorologiakoak aztertzeko. Halaber, urte berean Theodore Maiman-ek laserra asmatu zuen. 1961ean Phillips-ek merkatura lehengo kasetea atera zuen. 1962an Telstar komunikazio satelitea jaurti zuten (modu honetan satelite bidezko lehenengo deiak egin ahal izan zituzten). 1964an testu prozesadorea asmatu zuen IBM enpresak (mekanografiatu orduko zinta magnetiko batean gordetzen zituen testuak eta zinta berriro pasatzerakoan makinak automatikoki inprimatzen zituen testuak). 1965ean Sony-k lehengo bideo kamera portatilak fabrikatu zituen (txuri beltzean). 1970ean disketea asmatu zuten informazio informatikoa bertan gordetzeko (denbora gutxian informazioa gordetzeko objekturik erabilienak bilakatu ziren). Urte bat geroago Intelek mikroprozesagailuak asmatu zituen (Intel 404), hau lehenengo CPU-a izan zen (Unidad Central de Procesos), hau da, konputagailuen burmuina. 1973ko apirilaren 3an Martin Cooper-ek (Motorola-ren gerentea) sakelako telefono batetik lehengo deia egin zuen, baina 1983. urtea arte ez zuten merkaturatu (DynaTAC izena zuen merkaturatutako lehenengo telefonoa). 1977an bi asmakizun garrantzitsu egon ziren, alde batetik kable bidezko telebista (fibra optikoaren bidez funtzionatzen duena), eta beste aldetik Tandy Corporation lehenengo konputagailu pertsonala komertzializatu zuen (1974. urtetik zeuden konputagailuei monitorea eta teklatu jarriz), ala ere merkatura 1981 atera zuten (IBM PC). Hamarkada honekin bukatzeko, 1979an beste bi gertaera egon ziren, Sony-k Walkman-a merkaturatu zuen eta Joop Sinjou-k CD-a asmatu zuen eta 1980an merkaturatu zen. 80. hamarkadari dagokionez, 1981ean argazki kamera digitalen sentsore optoelektronikoek lehengo kameraren pelikula tradizionala ordezkatu zuten (honek argazkiak karreterik gabe erregistratzea ahalbidetu zuen, gailu informatiko batera pasatzeko). 1984an Apple-k Macintosh merkaturatu zuen (arratoia erabiltzeko aukera 6
ematen zuen lehenengo konputagailua). Urte bat geroago, Microsoft enpresak Windows 1.1 aurkeztu zuen, bere lehengo softwarea (denborarekin sistema operatibo erabiliena bilakatu zena). XX. mendearekin bukatzeko, 1991. urtean Sony-k MiniDisc-a (MD) merkaturatu zuen. Hauek CDen antzekoak ziren, baina txikiagoak. 1966an CDak entzuteko Discmanak sortu ziren. Urte bat geroago, bideo-grabagailu digitala sortu zuten (honek irudiak digitalizatu egiten zituen, eta modu honetan zuzenean ordenagailura pasatzea ahalbidetzen zuen, almazenamendu disko baten bitarteaz). Urte berean DVD irakurgailua asmatu zuten (CDak baino 7-13 aldiz almazenamendu kapazitate handiagoa daukana).
XXI. mendean IKT-en asmakuntza eta eraldaketa etengabe gertatzen ari da. Hauek dira aldaketa garrantzitsuenak: Azken aldian etxeko telebistetako irudiak HDn edo 3Dn ikus ditzakegu, baina Toshibak 55ZL2 4K-a merkaturatu du, betaurrekorik gabe 3Dn ikusten den lehenengo telebista. Kablerik gabeko sare sensorialak geroz eta maizago erabiltzen ditugu, IEEE 802.11, kablerik gabeko LANS, Bluetooth eta irrati frekuentziaren identifikazioaren bidez. Sistema informatikoei dagokionez, grid protokoloak ia edozein gauza elkar lotzeko gai izango da. Esate baterako datu baseak. Softwareari dagokionez, errorerik gabeko softwarea sortzeko herramintak ikertzen ari direla esan dezakegu. Orain arte MIT, eta Lynch eta Garland inbestigatzaileak, softwarea egin aurretik, hau frogatzeko programazio herramintak eta hizkuntza informatikoa sortu dute. Hauez gain beste aurrerakuntza asko gertatzen ari dira. Esan daiteke dagoeneko merkaturatuta dauden gauzak etengabe hobetzen eta eraldatzen ari direla. Horregatik ia ezinezkoa da hauen zerrenda bat egitea.
GOEAR ZER DA GOEAR? Goear musika on-line entzuteko edota kanten letrak aurkitzeko orrialde bat da. Bertan musika entzuteko ez duzu erregistratu behar baina norberak bere 7
grabazioak edo kantak ere igo ditzake. Horretarako beharrezkoa da erregistratzea. Erregistratuz gero zure musika listak sortzeko (Playlist) eta/edo sortuta dauden listak gordetzeko aukera ere ematen du. Igo nahi dituzun kantak edo grabazioak mp3 formatuan egon behar dute. Gainera musika beste pertsonekin konpartitu dezakezu.
NOLA ERABILTZEN DA? Musika entzuteko nahikoa da nahi duzun abestiaren izenburua eta/edo gustuko duzun artistaren izena idaztea eta “buscar” botoia zanpatzea. Playlist-ak bilatzeko “playlist” botoiari zanpatu. Eta abestiaren letra ikusteko “letras” botoiari zanpatu.
Musika aurkitzeko beste aukera batzuk ere badaude:
Oso erraza da erregistratzea, orrialdearen goiko eskuin aldean “regístrate” botoia dago.
Facebook-eko kontua baduzu, ikus dezakezunez ez duzu erregistratu beharrik, kontu horrekin sar zaitezk 8
Bestela beherago dauden datuak bete eta bereala izango duzu zure Goear kontua:
Zure kontuan sartu zarenean, lehen aipatu bezala abantaila batzuk dituzu. Jarraian kanta bat “favoritos”-etara gordetzen, playlist bat gordetzen edo sortzen eta hauek nola konpartitzen diren ikusiko dugu. Horretarako kanta bilatuko dugu.
Orain nahi dugun kanta aukeratuko dugu.
9
“Guardar” botoia zanpatzean hiru aukera agertuko zaizkigu behean: Favoritos, playlist existente edo nueva playlist. Izenak esaten duen moduan “favoritos” gogokoen dituzuen kantak dira, botoi hori zanpatuz gero aukeratutako kanta lista horretan gordeko da. Egin duzuen kontua berria denez, oraindik ez duzue edukiko sortu duzuen playlist-tik. Playlist-a izanez gero, “playlist existente” botoia zanpatu eta nahi dugun listan gorde dezakegu kanta. Playlist berria batean kanta gorde nahi badugu “nueva playlist” botoa zanpatu, nahi dugun izenburua ipini eta gorde egingo genuke.
Kanta edota playlistak konpartitzeko Facebook, Twitter edo Tuentira zuzenean egin dezakegu (1 zenbakia jarri diot koadroari). Hor ikus ditzakegu hiru sare sozial hauen ikurrak. Klik bat egitearekin nahikoa da. Zure blogean edo web-gunean konpartitu nahi baduzu, seguruenik HTML moduan izan beharko du. Horretarako nahikoa da 3 zenbakia duen kodea kopiatzea. Zu zeuk nahi duzun kanta edo nahi duzun grabazioa ere igo dezakezu. Ez ahaztu mp3 formatuan egon behar duela eta 50MB baino gutxiago izan behar duela.
10
Datuak bete, “acepto los terminos de goear.com” zakatu eta “Subir” botoia zanpatu. Zure kanta igota egongo da.
Gure perfilera sartuz gero, gure kantak, playlistak... ikus ditzakegu.
11
BIBLIOGRAFIA: http://www.slideshare.net/Alumnos/inventos-del-siglo-xxi
http://www.icarito.cl/enciclopedia/articulo/segundo-ciclo-basico/educaciontecnologica/historia-de-la-tecnologia/2009/12/71-6988-9-6-avances-tecnologicos-delsiglo-xx.shtml http://mukom.mondragon.edu/atabala/2011/05/19/web-2-0-hezkuntza-ekimena/
http://es.scribd.com/doc/71822778/SARE-SOZIALAK-HEZKUNTZAN
http://ww.euskaltzaindia.fr/dok/euskera/75376.pdf
12