SUBJUNTIBOAREN ERABILERA Helburuzko perpausak (ZERTARAKO?) Zer egin behar dugu, zu pozik egon zaitezen? Alaba gazteena Irlandara bidaliko dugu udan, ingelesa ikas dezan. KONTUZ: *Udan Bartzelonara joanen naiz, katalana ikas dezadan Udan Bartzelonara joanen naiz, katalana ikasteko
Perpaus konpletiboak (ZER?) -eN (dadin, dezan) Horrelakoetan, aditz nagusiak iritzia edo nahia (komeni izan, hobe izan, nahi izan...) adierazten du, eta -t(z)ea nominalizazioa eskatzen du: Nirekin etor zaitezten (etortzea) nahi dut, gauza bat erakutsi nahi dizuet eta. -eLA (dadila, dezala...) Horrelakoetan, aditz nagusiak agindu kutsua izaten du (agindu, erregutu, eskatu, esan...), eta -t(z)eko nominalizazioa eskatzen du: Telebista itzal dezala (itzaltzeko) erran diot, baina ez dit jaramonik egin
Aginte eta desira perpausak (1. eta 3. pertsonekin) -eN (nadin, gaitezen, dezadan, dezagun...) Nork bere buruari betebeharren bat ezartzeko, edo proposamena egiteko: Isil nadin egia osoa esan baino lehen Azter dezagun gaia beste ikuspegi batetik -eLA (dadila, daitezela, dezala, dezatela...) Solaskide ez den pertsonari edo pertsona multzoari aginduak emateko Hurrengoa etor dadila, mesedez Egin dezatela nahi dutena! Ez diezagutela ezer esan, bestela...