EGILEAK: AMAIA ELORZA JOSUNE AZPITARTE RAQUEL ETXARRI IDURRE ASTIGARRAGA
SARE SOZIALAK
AURKIBIDEA ⇒ SARRERA: Lankidetza ikaskuntzaren definizioa eta garrantzia hezkuntzan....... 3. orrialdea ⇒ ZER DA WEB 2.0? Definizioa eta harremana hezkuntzarekin......................................... 3. orrialdea Web 2.0 zerbitzu gehienen definizio xumea..................................... 5. orrialdea ⇒ AUKERATUTAKO ZERBITZUEN DESKRIBAPENA Definizioa........................................................................................... 7. orrialdea Nola erabiliko zenuke hezkuntza testuinguruan?.............................11. orrialdea ⇒ ONDORIOA Langailu, tresna eta zerbitzu hauek lankidetza lana, autonomia edo irakaskuntza ikaskuntza prozesua hobetzen dute?.......................... 12. orrialdea ⇒ BIBLIOGRAFIA....................................................................... 13. orrialdea
2
SARE SOZIALAK
SARRERA Lankidetza ikaskuntzaren definizioa eta garrantzia hezkuntzan Lankidetza ikaskuntza lan taldean modu eraikitzailean eta guztien artean ikastea da. Ikasleek izaten dituzten ekarpenak helburu bat lortzeko balioko dute eta
guztien
artean
lanak
burutuko
dituzte.
Modu
honetan
ikasleek
irakasleengandik ikasteaz gain, ikaskideengandik ere ikasiko dute. Lankidetzan lan egitean ikasleen gabeziak zein gaitasunak orekatuta geratuko dira. Lankidetzan aritzeko komunikazioa ezinbestekotzat jotzen dugu, hau guztia ez baita posible bakoitzak txanda errespetatuz badu entzuten eta hitz egiten. Guztien iritzia garrantzitsua izatea ezinbestekoa da, eta rolak banatzea garrantzitsua dela deritzogu. Hezkuntzan edota haurren heziketan lankidetza ikaskuntza aberasgarria dela iruditzen zaigu. Batetik lan taldean lan egiten ikasiko dute eta aurrez esan dugun bezala indibidualismoa alde batera utzi eta besteengandik ikas daitekeela ikusiko dute, ondorioz lehiakortasuna alde batera utzi eta elkarri laguntzeari garrantzia emango diote. Bestetik ikasleak gizartean integrazio egoki bat emateko beharrezkoak diren zenbait balore bereganatuko ditu, esate baterako kideak errespetatu. ZER DA WEB 2.0.? Definizioa eta harremana hezkuntzarekin Web 2.0 dinamikoa, parte hartzailea eta elkarlana sustatzen duen web-a da, non erabiltzaileak protagonista aktibo bihurtzen ditu hauek beraien edukiak sortuz eta partekatuz, iritzia emanaz, parte hartuz, harremanduz… Dakigunez, Internet, ordenagailu multzoak dira, mundialki interkonektatuta daudenak.
Ezagutzarentzako
gune
berria
dugu,
komunikaziorako
eta
hezkuntzarako balio diguna. 3
SARE SOZIALAK Baina internet eraldatzen ari da. Orain dela 10 urte (Web 1.0) internetera sartzen
ginen
dokumentuak
irakurtzeko bereziki. Informazioa aurkitzeko
erabiltzen
zen
gehienbat (dokumentuen sarea). Gaur egungoa Web 2.0, orain ezagutzen dugun interneta dugu, erabiltzaileek eraikitzen
eraldatzen dutena.
eta
Sarearen
bitartez interkomunikatuta egoten gara,
informazioa
partekatzen
dugu eta irakurtzeaz eta web guneak bisitatzeaz gain, idatzi eta komunikatu gaitezke: wikiaren, blogen, bideoklipen… bitartez. Web
2.0
web
aplikazio
tradizionaletatik,
erabiltzeari
begira
dauden
aplikazioetarako eboluzioa da. Ez da teknologi berria baizik eta jarrera berria teknologien aurrean. Internet erabiltzeko eta ulertzeko era berria da. Orain arte ezagutzen genuen weba, estatikoa zen, edukiak oso gutxi gaurkotuta zeuden eta erabiltzaileak ezin zuen interakzionatu. Web berri honek, lankidetza eta partaidetza bultzatzen du, oso web dinamikoa da non erabiltzaileek erraztasunez hainbat eduki sortu eta elkar trukatzen duten: bideoak, irudiak, dokumentuak eta abar, adibidez.
Informazioa erabiltzaile guztion eskuetan
dago, gero eta subjetiboagoa da. Erabiltzaileek, sortzeaz gain, bildu, sailkatu, iritzia eman eta kritika ere jasotzen dute. Ezaugarri garrantzitsuak: ⇒ Informaziora sarrera askea: liburutegi unibertsala. ⇒ Publikatzeko eta parte hartzeko erraztasuna eta askatasuna. ⇒ Sare sozialak: esperientzia errealak komunikatzea ahalbidetzen du, ezagutzak elkartrukatu eta partekatzeko posibilitatea ematen du. Baliabide irekiak eta doakoak dira.
4
SARE SOZIALAK ⇒ Erreminta asko ditu: zerbitzu asko online bidez topatu ditzakegunak: gmail, skipe, flickr, youtube…
Hezkuntzarekin harremana: Ezagutza guztion artean sortzen dugu, era konstuktiboan. Irakasleek ezagutzak bilatzen lagundu behar dituzte ikasleak, horretarako Web 2.0 teknologiak oso garrantzitsuak dira. Tresna hauei esker, talde lana sustatzen da. Tresna kooperatibo hauen artean blogak: norberaren ideiak elkartrukatzeko edota Wikiak: talde lanak burutzeko ditugu. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua komunikazioan oinarritzen bada, zentzugabekoa izango litzateke teknologia honek
ematen
dizkigun
kolaborazioa
eta
ezagutzaren
eraiketa
kolektiboa
baliabideak
ez
aprobetxatzea,
parte
hartzea,
garatzeko
tresna oso baliagarria baita. Gaur
egungo
irakaskuntzak metodologia sakonak teknologiek
aldaketa
izan
ditu, zerikusi
handia izan dute. Informazioa ez dago hezkuntza zentroetan bakarrik, kanpoan ere bada. Sarean zehar ere badabil eta hori dela eta helburuetako bat konpetentziak garatzen eta informazioa bilatzeko, batzeko, prozesatzeko eta ezagutzan bihurtzeko trebakuntzak garatzen irakatsi beharko litzateke.
WEB 2.0 zerbitzu gehienen definizio xumea: •
2.0 bilatzaileak: bilatzaile bat Web orrialde bat da, datu baseak kontsultatzeko aukera ematen duena (technorati, agregax...)
5
SARE SOZIALAK •
2.0 bilatzaile espezializatua: gai zehatz bat bilatzen laguntzen duen erreminta
da,
informazioa
xehetasun
handiagoarekin
analizatzea
ahalbidetzen du bilatzaile arrunt batekin baino (trabber...) •
Bideoak partekatzea: bideoak igotzen dira beste guztiek ikus ditzaten (youtube, google videos...)
•
Argazkiak partekatzea: irudiak igotzen dira beste guztiek ikus ditzaten (flickr, pikeo...)
•
Markatzaile sozialak: markatzaile soziala lotura gogokoenak bildu, sailkatu eta partekatzeko 2.0 web-zerbitzua da (gennio, delicio...)
•
Sare sozialak: Sare sozialak web bidezko topaguneak dira, bertan harpidetza egiten duenak bere profila sortzen du bere datu pertsonalak eta bere gustuko jardueren gaineko informazioa sartuta. Horrela, antzeko joerak dituen jendea erakarriko du eta lagun horiek ezagutu eta onartuz gero elkarrekin gauza asko egin ditzakete. Norberaren helburuen arabera lagunak, bazkideak edo bikotekideak topa daitezke (facebook, tuenti...)
•
Mapen aplikazioak: mapetan lekuak kokatzea, gure mapak sortu eta dokumentatzeko puntuak, ibilbideak eta eremuak sortu ahal izateko eremua (google maps, tagzania...)
•
Hasierako orri pertsonalizatuak: Bakoitzak aukera dezake zein orrialde jarri internetera sartzen garen bakoitzean ikusteko (google, windows live...)
•
Wikiak: Erabiltzaileek sortutako edukiak, edozeinek eraldatu, zuzendu eta luzatu dezakeena (wikipedia, wikimedia...)
•
Bideoblog-ak:
harpidetza
bidez
hedatzen
diren
bideo
artxiboak
(mobuzztv, pod.tv...) •
Podcasting: harpidetza bidez hedatzen diren soinu artxiboak (podcast...)
•
Weblogs:
kronologikoki
ordenatutako
oharrak
dituzten
orrialdeak
(blogger, wordpress...) o Komunitateak eta direktorioak: datu artxiboen multzokatzea gordetzen duen edukiontzi birtuala, interakzionatu eta erlazionatu ahal izateko.
6
SARE SOZIALAK o Weblogs eta erreminten rankinga: gustuko dituzun blogak sailkatzeko laguntza ematen dute. o Sortzeko sistemak: blogak sortzeko lagungarriak diren sistemak, bertan ereduak... aurki ditzakegu. o Blog-en sareak •
RSS irakurleak eta erlazionatutako zerbitzuak: sarean zehar dauden eduki-iturburuetatik nahi dituzunak aukeratu eta hauetara dohainik harpidetzea ahalbidetzen dizute (google reader...)
•
Agregatzaileak: iturri ezberdinetako informazioa taldekatzen duten zerbitzuak (blablablog, lastinfoo...)
•
Erabiltzaileek hautatutako berriak eta edukiak: albiste bakoitza puntuatua izaten da eta horren ondorioz, sailkatu egiten da (digg, wikio...)
•
Edukien gomendatzea: (pandora, mystrands...)
3. AUKERATUTAKO ZERBITZUEN DESKRIBAPENA: SARE SOZIALAK ⇒ Definizioa: Guk aukeratutako zerbitzua sare sozialei buruzkoa da. Sare sozialak web bidezko topaguneak dira, bertan harpidetza egiten duenak bere profila sortzen du bere datu pertsonalak eta bere gustuko jardueren gaineko informazioa sartuta. Horrela, antzeko joerak dituen jendea erakarriko du eta lagun horiek ezagutu eta onartuz gero elkarrekin gauza asko egin ditzakete. Sare sozialak abiadura bizian zabaltzen ari dira, batik bat gazteen artean. Hauek erabilgarriak izan daitezke, betiere erabilera egokia ematen bazaie. Bi eratakoak aurki ditzakegu; alde batetik, sare sozial orokorrak ditugu, hemen facebook, tuenti edota twitter dira ezagunenak; bestetik, sare sozial profesional aurki ditzakegu, honen kasuan, neurona edota dejaboo. Irakasleek, haurren heziketan parte hartzen dutenek eta gurasoek sare sozialak ezagutzea ezinbestekoa da, beraien haurrak alor honi dagokionez
behar
bezala hezteko.
7
SARE SOZIALAK Sare sozialak hezkuntzan txertatua izateko aukera ezin hobeak eskaintzen ditu, baita sozializaziorako eta elkarlanerako ere, eta IKTetara gerturatzerako ere balio dute. Gaur egungo metodologia aldatzerako orduan, hau da, indibidualismoan oinarritutako hezkuntza aldatzerako orduan, sare sozialek ikasleen arteko elkarlana eta sozializazioa ahalbidetzen dute. Gainera, ikastetxe bateko irakasle eta ikasleen jarduerak leku berean biltzeko aukera ematen dute, honek giroa hobetu eta komunikazioa errazten duelarik. Ondorioz, hezitzaileek tresna hauetara gerturatzen badira eta haurrei tresna hauek egoki erabiltzen irakasten badiete, ikaskuntza prozesuak hobetzeko aukera berriak eta egokiak izan daitezke. Hona hemen sare sozialak oso denbora gutxian izan duen bilakaera:
8
SARE SOZIALAK
9
SARE SOZIALAK
⇒ ⇒ ⇒
10
SARE SOZIALAK ⇒ Nola erabiliko zenuke hezkuntza testuinguruan? Sare sozial profesionalen barnean, gure gelari eta barnean ikasgai bakoitzari dagokion gune bat sortuko genuke. Bertan ikasle bakoitzak dituen ezagutzak ikaskideekin edota irakasleekin partekatzeaz gain, ikastetxe horretako beste edozein pertsonekin partekatuko lituzke. Honek dituzten dudak argitzeko orduan ere, ikuspegi zabalago batekin lan egiteko aukera emango lieke. Sortutako sare sozial honek irudiak
eta
bideoak
konpartitzeko aukera emango diete ikasle eta irakasleei. Irakaskuntza batean
era
sortzea
dinamiko da
gure
helburua, talde lana sustatuz. Ikasleek ematen
lana
amaitutzat
dutenean,
bertan
eskegi dezakete eta beste ikasle zein irakasleen ekarpenak jaso ditzakete. Feedback-a oso interesgarria da, ikasleek beraien akatsak zein izan litezkeen jakiteko. Edmodo.com itxurako sare soziala jarriko dugu adibide gisara. Plataforma birtual bat da, irakasle eta ikasleen komunikazioa hobetzeko sortua. Doakoa da eta irakasle edota ikasle bezala izenpetu daiteke. Formatua facebook-aren itxurakoa da, baina honen abantailetako bat edozein adineko haurrek erabili dezaketela da, ez baitu adin limiterik. Hasiera batean irakaslea harpidetu beharko litzateke. Bertan plataforma itxuratu eta ikasleei honen berri eman. Hainbat ekintza egiteko tokia izango dute. Gainera beste toki edota herrialde desberdinetako irakasleak bilatzeko aukera ematen du sare sozial honek. Ezaugarriak: ⇒ Taldeak sortu daitezke, mailaren, ikasgaiaren... arabera, horrela ikasleak ez dira nahastuko. ⇒ Irakasleak taldea sortzen duenean, ikasleei kode bat esleituko die. ⇒ Mezuak bidali daitezke, erantsitako artxiboekin adibidez.
11
SARE SOZIALAK ⇒ Alertak ere badaude, azterketa datak, lanak aurkezteko datak, zerbait gogorarazteko... balio dutenak. ⇒ Lanak, ariketak... igotzeko aukera ematen du. ⇒ Bozketa izeneko gunean, inkestak egiteko toki erabilgarria. Sarrerako orrialdean gure mugimenduak azaltzen dira. Bertan, eztabaidak, elkarrizketak, dudak... sortzeko balio dute eta edozeinek erantzun diezaioke. Oso erabilgarria da, guztia aplikazio berean agertzen baita. Adibidez: beste irakasleen, ikasleen... mezuak jaso daitezke, lan guztiak plataforman bertan ikus daitezke (guk antolatzen dugu nahi dugun eran) eta notak jartzeko gunea ere badago. Egutegian talde bakoitzari dagokion guztia jar daiteke. Hona hemen modu interaktiboan ikus dezakegun bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=MxZP28EEh1s
4. ONDORIOA ⇒ Langailu, tresna eta zerbitzu hauek lankidetza lana, autonomia edo irakaskuntza ikaskuntza prozesua hobetzen dute? Arestian esan dugun bezala, web 2.0 tresnek gaur egungo irakaskuntzari hainbat ekarpen egiten dizkiete. Gizartean tresna hauen bidezko aurrerakuntza pausu ikaragarriak ematen diren heinean, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan ere islatua agertu beharko litzateke. Eskola baita haur horrek gizartean izango duen hasierako harremanetako bat. Teknologiak hezkuntzarako aukera ezin hobeak ematen ditu, kontuan harturik ezagutzea, partekatzea, sortzea, parte hartzea eta harremanak izatea hezkuntzaren helburu garrantzitsuenak direla. Ikaskuntza irakaskuntza prozesuan komunikazioan oinarritzen direla kontuan hartuz, zentzugabea izango litzateke, parte hartzea, elkarlana eta eraikuntza bezalako baloreak lantzeko orduan sare sozialen potentzia ez erabiltzea.
12
SARE SOZIALAK Informazioa ez dago hezkuntza zentroetan bakarrik, informazioa non-nahi azaldu edo topatu dezakegu, irratian, telebistan eta azken urte hauetan, sarean zehar ere badabil eta hori dela eta helburuetako bat konpetentziak garatzen eta informazioa bilatzeko, batzeko, prozesatzeko eta ezagutzan bihurtzeko trebakuntzak garatzen irakatsi beharko litzateke. Horretarako, autonomia izaten irakatsi beharko diegu ikasleei, beharrezkoa duten informazioa aukeratzen eta behar ez dutena baztertzen jakin dezaten. Sare sozialekin gauza bera gertatzen da, kalte egingo dieten informazioa zein den atzematen irakatsi beharko diegu. Beraz, sare sozialek lankidetza lana, autonomia edo irakaskuntza ikaskuntza prozesua hobetzen dutela esan dezakegu.
BIBLIOGRAFIA: Web orriak: ⇒ http://klikatekla.wikispaces.com/Web+2.0 ⇒ http://ullmedia.udv.ull.es/video/49 ⇒ http://vimeo.com/215729 ⇒ http://www.eduteka.org/Web20Intro.php ⇒ http://klikatekla.wikispaces.com/Sare+sozialak ⇒ http://www.hikhasi.com/artikulua/1675 ⇒ http://www.slideshare.net/TCAnalysis/tca-observatorio-redessociales2011publico ⇒ http://edmodo.antoniogarrido.es/ ⇒ http://www.youtube.com/watch?v=MxZP28EEh1s ⇒ http://www.youtube.com/watch?v=sdKiYzSWCT4
13