Descripción: Artikulu honetan mintzamen ariketa komunikatiboak ematen dira.Helduekin lan egiteko dira. Gaiak aldatuta ariketa tipo hauek gazteagoekin lan egiteko ere balio lezakete. Ariketa ereduak dira, irakas...
1. Ez lotsatu akatsak egiten dituzulako, funtsezkoak baitira ikasteko prozesuan. Lasai egon, beti daude gauza bera esateko modu bat baino gehiago. Izan ausarta eta hasi hizketan! 2. Irratia, telebista eta bideoak ahozko hizkuntza lantzeko material aberatsa da, baita azentu eta euskalkiak entzuteko aukera ere. Erraz aurkituko dituzu interesatzen zaizkizun gaiak. Hizlarien ondoren esaldiak errepika ditzakezu, ahozko trebetasuna lantzeko; batez ere, intonazioa eta erritmoa. Anima zaitez! 3. Egin ezazu zeu bezalako hasiberrientzako “hiztegi txikia”. Ikas itzazu esaldi adeitsuren batzuk; agurrak, galdera-hitzak eta honelako adierazpideak: • • •
barkatu, baina ez dakit ongi euskaraz pixka bat mantsoago hitz egingo al zenuke errepikatuko didazu azkenengoa mesedez?
Jendea asko poztu ohi da bere hizkuntza interesatzen zaigula ohartzen denean.
4. Ikas itzazu elkarrizketari jarraitzen diozula eta entzuten ari zarela adierazteko esapide batzuk; esate baterako: • • • • • •
oso ongi a ze pena horixe bai interesgarria bai/ez ulertzen dut benetan?...
Hizkuntza entzuten jarraitzeko aukera ematen dizu horrek, ikasiz zoazen heinean. Horrelako esaldiak irratia entzutean, edo telebista eta bideoak ikustean entzun daitezke. 5. Medikuarenera, okindegira edo bankura joan behar baduzu, entseatu ezazu aurrez egoera, rol jolasak eginez . Praktikatu telefonoz lagun batekin hitz eginez. Ikasteko materialetan gisa horretako elkarrizketetarako ereduak egon ohi dira. Entseatu zer eskatu behar duzun eta nola. 6. Ohar zaitez nola hitz egiten duten euskaldunek euskaraz, aurrez aurre daudenean edo telebistan edo filmetan, eta arretaz ikusi nola jokatzen duten elkarrekin (esaten dutena, keinuak, ahotsa,…). Entzun eta begiratu arretaz nola adierazten dituen jendeak bere sentipenak (haserrea, maitasuna, atsegina,...) eta saiatu ikusi duzuna kopiatzen!