A Egokitu zaizun gaiaz hitzalditxo bat prestatu behar duzu. Horretarako, lagungarri, gaia girotzeko testu labur bat eta garatu daitezkeen zenbait ideia dituzu behean.
1. Mediku izan nahi dut Medikuena lanbide erakargarria da umeentzat. - Gizarte Gizarte mailan mailan ere ongi ikusia ikusia da. - Azken aldian medikuek medikuek paziente pazienteen en eta hauen famil familiakoen iakoen erasoak erasoak jasan behar izan dituzte. - Zer alde on eta txar ditu lanbide lanbide honek?
Medikuak, pazienterik okerrenak Egungo gizartean depresioa, antsietatea edo analgesikoen abusua geroz eta hedatuagoak dauden gaitzak dira. Halakoetan, hiritarrok badugu nora jo: medikuarengana. Eta gaixotzen dena medikua bada? Hamar medikutatik batek gaixotasun psikologikoak edo substantzien abusuarekin lotutako arazoak izan ditu, baina arazo horiek isilean gordetzea da joera nagusia. Paradoxikoki, osasun arloan okerren zainduta dauden profesionalak medikuak dira eta beraien kabuz medikatzeko ohitura dute. Medikuek diote beraiek ere hiritarrak direla eta gaixotasunak jasateko edozein biztanlek duen arrisku bera dutela, baina beraien lanbideak eragindako ohitura txarrek egoera zailtzen dutela onartu dute. Hala, osasun arloan duen jakinduriagatik, medikuak automedikaziorako joera handia du. Medikua ez da ohiko pazientea: ez da kontsultara joaten, gaitzak korridoreetan hitz egin ohi ditu, lankidearekin, eta %5ak baino gutxiagok du historial klinikoa. Gainera, joera nagusia arazo psikologikoak eta mendekotasunak ezkutatzea da: pazienteen konfiantza galtzeko beldur dira medikuak, lankideen aurrean duten prestigioa galtzeko beldur. Azken finean, arazoa eta pazientearen rola onartzea da beldur nagusia eta medikuak bere gaitza kontrolatu ahal izango duela uste du, inori ezer esan gabe. Horrelako gaixotasunak ezkutatzeak, ordea, gainontzeko herritarroi ere eragin diezaguke, gu beraien eskuetan jartzen baikara. Gutxien zainduta dauden gaixoak eta aldi berean pazienterik okerrenak medikuak dira. Horri guztiari burn out sindromea gehitu behar zaio: lanaz nazkatuta bukatzen duenaren sindromea, alegia. Mediku egoiliarra, esaterako, sindromea jasateko arrisku handiko taldea da, zerbitzuekin eta zaintzarekin lotuta dauden beste hainbat lanbideren antzera. Lagundu beharraren presioak, denbora gutxian zaindu beharreko gaixo kopuru handiak, erantzukizun mailak eta familiarrekin egoera desatseginak igaro behar izateak burn out sindromea eragin dezake medikuengan. Ondorioz, antsietatea, depresioa edo drogen abusua eman daitezke.
B . Egokitu zaizun gaiaz hitzalditxo bat prestatu behar duzu. Horretarako, lagungarri, gaia girotzeko testu labur bat eta garatu daitezkeen zenbait ideia dituzu behean.
Loaren arazoak -
Jende askok ditu lo arazoak. Ezagutzen dituzu lorik ez eragiten duten arrazoi nagusiak? Zer ondorio du lorik ez egiteak? Umeei erakutsi egin behar zaie lo egiten ala berez dakite? Bakarrik ala lagunarekin lo egin?
Astronautek ere siesta egin nahi dute Askorentzat, siesta da oporren gauzarik onena. Urteko beste sasoietan ez dute ohiturarik edo aukerarik bazkalondoan lo-kuluxka egiteko. Udako lasaitasunak eta beroak, ordea, aitzakia ezin hobea ematen die begiak ixteko. Beste batzuek, berriz, udan bakarrik ez, egunero egiten dute siesta. Argi dute arratsaldeko lehen orduetako loaldi laburrak mesede egiten diela. Bada, zientzialariek arrazoia ematen diete siestazaleei. Eduard Estevill loaren asaldurak ikertzen dituen Dexeus Institutuko medikua da, eta 20-30 minutuko siesta egitea gomendatzen du. Haren esanean, bazkalondoan garunak atsedena behar du; horregatik, siesta eginez gero, oroimena hobetu egiten da, erne egoteko gaitasuna pizten da eta hurrengo orduetan hobeto egiten da lan. Dexeus institutuan ez ezik, beste hainbat lekutan ere ikerketa ugari egin dira siestaren onurak frogatzeko, eta baita zenbat iraun behar duen jakiteko ere. Izan ere, edonork daki batzuetan siestak ez duela mesederik egiten; zenbaitetan, lehen baino nekatuago eta txepelago geratzen da bat lo-kuluxka baten ondoren. Adituen ustez, siestaren iraupenak zerikusi handia du horretan: lo sakonean sartuz gero (REM fasea), zaila da erabat esnatzea. Horregatik, siestak gehienez ere 40 minutu irautea gomendatzen dute. Antza denez, orain NASAri ere interesatzen zaio gaia. Izan ere, astronautek zailtasunak izaten dituzte nahiko lo egiteko. Eguna eta gauaren zikloa ez da Lurrekoa bezalakoa, ardura handiko eginkizunak dituzte, estresa izaten dute... Guztiaren ondorioz, Lurrean baino ordu gutxiago egiten dute lo. Lo-gabeziak sortzen dituen nekea, oroimen-galera eta gorputzaldi txarra edo haserrea saihesteko, siesta irtenbide egokia izan daitekeela susmatu dute NASAko medikuek, eta, hala, esperimentu bat egin dute, jakiteko nolakoa izan behar duen siestak, ahalik eta mesedegarriena izateko.
ELKARRIZKETA Ondoren ematen zaizkizun iritzietatik iritzietatik abiatuta elkarrizketa bat izango duzu zure bikotekidearekin. bikotekidearekin. Behean ematen zaizun ikuspuntuen aurka edo alde ager zaitezke.. ⇒
Eman arrazoibide sendoak eta adibideak.
⇒
Entzun zure solaskidearen arrazoibideak eta erantzun zeureak emanez. ⇒
OSAKIDETZA Gure osasun sistema dagoen onena omen da batzuen iritziz, dohan izateaz gain, profesinal onak dituena -
Dohako sistema honi eutsi egin behar zaio, pribatizazioaren aurrean.
-
Publikoa denez, eta dohakoa, profesionalek ez dute arretarik jartzen euren lanean.
-
Sistema kaotikoa da. Gaisoarengana berandu eta modu txarrean iristen dira zerbitzuak.