KONTZESIBOAK Ariketa honetan gramatika landuko duzu. Horretarako, esaldi kontzesiboen inguruko hainbat azalpen emango dizugu eta ondoren itzulpen-ariketa bat egin beharko duzu.
Hemen duzu esaldi kontzesiboen inguruko hainbat azalpen. Hauek irakurrita, ariketa bat egin beharko duzu. -ARREN Aunque , a pesar de que NAHIZ ETA BA...ERE
-ARREN (...) + partizipioa + Arren (...) + partizipioa + ez arren Jon etorri arren, joango naiz > Aunque venga Jon ,voy a ir Jon etorri ez arren, joango naiz > Aunque no venga Jon, voy a ir
NAHIZ ETA Nahiz eta (....) + partizipioa Nahiz eta (....) + partizipioa + ez Nahiz eta garaiz heldu > aunque llegue a tiempo Nahiz eta garaiz heldu ez > aunque no llegue a tiempo Nahiz eta oporretan egon, ez nago gustura > A pesar de estar de vacaciones ,no estoy a gusto
BA .... ERE (Aditza) + Ba....ere (Aditza) + ez ba...ere Egiten badu ere > aunque no lo haga Egiten ez badu ere > aunque no lo haga Gaixorik badago ere , etorri behar du > aunque está (esté) enfermo, tiene que venir
Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku jarritako materiala
KONTZESIBOAK adibidea ARIKETA. Egin hiruna esaldi (arren, nahiz eta, ba...ere erabilita ) 1. Aunque el marido le puso los cuernos, no se separarán
2. A pesar de que dijo que le quería, nunca le perdonó
3. Aunque no atraparon al que te robó la cartera, le persiguieron durante dos horas
Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku jarritako materiala
Zuzenketa-orria 1. Aunque el marido le puso los cuernos, no se separarán SENARRAK ADARRAK JARRI ARREN, EZ DIRA BANATUKO NAHIZ ETA SENARRAK ADARRAK JARRI, EZ DIRA BANATUKO SENARRAK ADARRAK JARRI BADIZKIO ERE, EZ DIRA BANATUKO 2. A pesar de que dijo que le quería, nunca le perdonó MAITE ZUELA ESAN ARREN, EZ ZION INOIZ BARKATU NAHIZ ETA MAITE ZUELA ESAN, EZ ZION INOIZ BARKATU MAITE ZUELA ESAN BAZION ERE, EZ ZION INOIZ BARKATU 3. Aunque no atraparon al que te robó la cartera, le persiguieron durante dos horas KARTERA LAPURTU ZIZUNA EZ HARRAPATU ARREN, BI ORDUZ JOAN ZITZAIZKION ATZETIK NAHIZ ETA KARTERA LAPURTU ZIZUNA EZ HARRAPATU, BI ORDUZ JOAN ZITZAIZKION ATZETIK KARTERA LAPURTU ZIZUNA HARRAPATU EZ BAZUTEN ERE, BI ORDUZ JOAN ZITZAIZKION ATZETIK
Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku jarritako materiala
KONTZESIBOAK 1 Ariketa honetan gramatika landuko duzu. Horretarako, beheko esaldiak berridatzi behar dituzu NAHIZ ETA egitura erabiliz.
1. Asko jaten du baina oso argal dago. 2. Ez dauka gida-baimenik baina oso ondo gidatzen du. 3. Oso txikia da, hala ere, saskibaloian jolasten du. 4. Oso jatorra da baina gaur umore txarra dauka. 5. Taberna hori zikin egoten da, hala ere, musika ona jartzen dute. 6. Ez dauka dirurik baina primeran bizi da. 7. Oso makina txarra, hala ere, argazki politak ateratzen ditu. 8. Afaria ondo dago, baina ez dago girorik. 9. Asko hitz egiten du, baina ez du ezer esaten. 10. Eguraldi ederra dugu, hala ere, lanean egon behar dugu. 11. Asko edaten du, baina ez da inoiz mozkortzen.
Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku jarritako materiala
KONTZESIBOAK 1 Z U Z E N K E TA O R R I A
1. Asko jaten du baina oso argal dago. Nahiz eta asko jan, oso argal da. 2. Ez dauka gida-baimenik baina oso ondo gidatzen du. Nahiz eta gida-baimenik ez izan, oso ondo gidatzen du. 3. Oso txikia da, hala ere, saskibaloian jolasten du. Nahiz eta oso txikia izan, saskibaloian jolasten du. 4. Oso jatorra da baina gaur umore txarra dauka. Nahiz eta oso jatorra izan, gaur umore txarra dauka. 5. Taberna hori zikin egoten da, hala ere, musika ona jartzen dute. Nahiz eta taberna hori zikin egon, musika ona jartzen dute. 6. Ez dauka dirurik baina primeran bizi da. Nahiz eta dirurik ez eduki primeran bizi da. 7. Oso makina txarra, hala ere, argazki politak ateratzen ditu. Nahiz eta oso makina txarra izan argazki politak ateratzen ditu. 8. Afaria ondo dago, baina ez dago girorik. Nahiz eta afaria ona izan ez dago girorik 9. Asko hitz egiten du, baina ez du ezer esaten. Nahiz eta asko hitz egin ez du ezer esaten 10. Eguraldi ederra dugu, hala ere, lanean egon behar dugu. Nahiz eta eguraldi ederra egon lanean egon behar dugu. 11. Asko edaten du, baina ez da inoiz mozkortzen. Nahiz eta asko edan, ez da inoiz mozkortzen.
Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku jarritako materiala
KONTZESIBOAK 2 Ariketa honetan gramatika landuko duzu. Horretarako, beheko esaldiak itzuli behar dituzu NAHIZ ETA egitura erabiliz.
1.
A pesar de tener mucho trabajo no le importa.
2. Aunque estudia poco le sale bien. 3. A pesar de no estar muy cansado me quedo en casa. 4. Aún no siendo muy joven va al monte todos los domingos. 5. Aunque no ha venido hoy vendrá mañana. 6. Aunque contó los chistes más graciosos no se rió nadie. 7. Aunque trabajo no me dan vacaciones. 8. A pesar de que lo entiendo no lo hago bien. 9. Aunque esté prohibido fuma en los autobuses. 10. A pesar de saber que me llegará el examen no me preocupo.
Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku jarritako materiala
KONTZESIBOAK 2 Z U Z E N K E TA O R R I A
1. A pesar de tener mucho trabajo no le importa. Nahiz eta lan handia izan, ez zaio inporta. 2. Aunque estudia poco le sale bien. Nahiz eta gutxi ikasi, ondo ateratzen zaio. 3. A pesar de no estar muy cansado me quedo en casa. Nahiz eta oso nekatuta ez egon, etxean geratuko naiz. 4. Aún no siendo muy joven va al monte todos los domingos. Nahiz eta oso gaztea ez izan, igandero joaten da mendira. 5. Aunque no ha venido hoy vendrá mañana. Nahiz eta gaur ez etorri, bihar etorriko da. 6. Aunque contó los chistes más graciosos no se rió nadie. Nahiz eta txisterik barregarrienak kontatu, ez zuen inork barrerik egin. 7. Aunque trabajo no me dan vacaciones. Nahiz eta lan egin, ez didate oporrik ematen. 8. A pesar de que lo entiendo no lo hago bien. Nahiz eta ulertu, ez dut ondo egiten. 9. Aunque esté prohibido fuma en los autobuses. Nahiz eta debekatuta egon, autobusetan erretzen du. 10. A pesar de saber que me llegará el examen no me preocupo. Nahiz eta jakin azterketa helduko zaidala, ez naiz kezkatzen.
Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku jarritako materiala
KONTZESIBOAK 3 Ariketa honetan gramatika landuko duzu. Horretarako, beheko esaldiak berridatzi behar dituzu nahi duzun egitura kontzesiboa erabiliz. Zuzenketa-orria orientagarria da.
1. Gezurra dirudi,baina egi-egia da, neuk ikusi nuen eta 2. Nahiz eta oso azkarra ez izan, badaki egia eta gezurra bereizten 3. Nahiz eta santurtziarra ez izan, bertokoa sentitzen da 4. Itsua zen; hala ere ondo moldatzen zen lan horretan 5. Ez da oso garaia, baina saskibaloian aritzen da 6. Nahiz eta ez gustatu, egin behar duzu 7. Nahiz eta baraua egin,ez naiz batere gose 8. Dauden guztiak badira,baina ez daude diren guztiak 9. Nahiz eta dirurik ez eduki,kotxe berria erosi du 10. Gaur ez da jai-eguna,hala ere ez naiz lanera joango
Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku jarritako materiala
KONTZESIBOAK 3 Z U Z E N K E TA O R R I A
1. Gezurra dirudi, baina egi-egia da,neuk ikusi nuen eta Nahiz eta gezurra iruditu, egi-egia da, neuk ikusi dut eta 2. Nahiz eta oso azkarra ez izan, badaki egia eta gezurra bereizten Oso azkarra ez izan arren, badaki egia eta gezurra bereizten 3. Nahiz eta santurtziarra ez izan, bertokoa sentitzen da Santurtziarra ez bada ere, bertokoa sentitzen da 4. Itsua zen; hala ere ondo moldatzen zen lan horretan Nahiz eta itsua izan, ondo moldatzen zen lan horretan 5. Ez da oso garaia, baina saskibaloian aritzen da Oso garaia ez bada ere, saskibaloian aritzen da 6. Nahiz eta ez gustatu, egin behar duzu Gustatu ez arren, egin behar duzu 7. Nahiz eta baraua egin, ez naiz batere gose Baraua eginagatik ez naiz batere gose 8. Dauden guztiak badira, baina ez daude diren guztiak Nahiz eta dauden guztiak izan, ez daude diren guztiak 9. Nahiz eta dirurik ez eduki, kotxe berria erosi du Dirurik ez izan arren kotxe berria erosi du 10. Gaur ez da jai-eguna, hala ere ez naiz lanera joango Jai-eguna ez bada ere, ez naiz lanera joango
Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku jarritako materiala
KONTZESIBOAK 4 Ariketa honetan gramatika landuko duzu. Horretarako, beheko esaldiak berridatzi behar dituzu nahi duzun egitura kontzesiboa erabiliz. Zuzenketa-orria orientagarria da.
1. Nahiz eta zekien guztia esan, ez zekien esan zizun guztia 2. Ez da oso trebea lan horretan, baina ondo atera zaio 3. Nahiz eta elkarrekin jan, ez zuten elkar jan 4. Itsuak ziren; hala ere Himalayarako espedizioan apuntatu ziren 5. Nahiz eta lanik egin gabe kobratu, ez du lanik egiten kobratu gabe 6. Ez da ergela, baina engainatu egin dute 7. Ez da oso garestia, hala ere,ez dut erosiko 8. Nahiz eta euria egin, uzta txarra izan da 9. Ez zaitut ezagutzen, baina zutaz fidatzen naiz 10. Erosi egingo dut, nahiz eta gurasoek baimenik eman ez
Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku jarritako materiala
KONTZESIBOAK 4 Z U Z E N K E TA O R R I A
1. Nahiz eta zekien guztia esan, ez zekien esan zizun guztia Zekien guztia esan arren, ez zekien esan zizun guztia 2. Ez da oso trebea lan horretan, baina ondo atera zaio Lan horretan oso trebea ez izan arren, ondo atera zaio 3. Nahiz eta elkarrekin jan, ez zuten elkar jan Elkarrekin jan arren, ez zuten elkar jan 4. Itsuak ziren; hala ere Himalayarako espedizioan apuntatu ziren Itsuak baziren ere, Himalayarako espedizioan apuntatu ziren 5. Nahiz eta lanik egin gabe kobratu, ez du lanik egiten kobratu gabe Lanik egin gabe kobratu arren, ez du lanik egiten kobratu gabe 6. Ez da ergela, baina engainatu egin dute Ergela ez bada ere, engainatu egin dute 7. Ez da oso garestia, hala ere, ez dut erosiko Oso garestia ez izanagatik, ez dut erosiko 8. Nahiz eta euria egin, uzta txarra izan da Euria egin badu ere, uzta txarra izan da 9. Ez zaitut ezagutzen, baina zutaz fidatzen naiz Ezagutzen ez bazaitut ere, zutaz fidatzen naiz 10. Erosi egingo dut, nahiz eta gurasoek baimenik eman ez Gurasoek baimenik eman ez arren, erosi egingo dut
Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku jarritako materiala