1A maila (200-300) Kirola Arriskua Abentura
.
Ataza honetan abentura kirolez hitz egingo dugu. Horretarako: a. Artikulu bat irakurrita, arriskuak zergatik erakartzen gaituen jakingo dugu. Teoria ganorazko bat aukeratu beharko dugu aditu batzuek egindako adierazpenen artean. b. Abentura kirol batzuen inguruko azalpentxoak irakurri eta elkarri deskribatuko dizkiogu. Horrez gain, kirol hauek sailkatuko ditugu gure gustuen arabera eta azalpenak elkarri emango dizkiogu.
KIROL ARRISKUTSUAK
ATAZAK PROZEDURA: A ataza: Arrisku bila Atazaurrea: Arriskuak erakartzen gaituen esan. Artikuluaren sarreratxoa irakurriko dugu "Zergatik erakartzen gaitu arriskuak?" (3. or.). Bakoitzak esango du arriskuak erakartzen duenentz, eta arrazoiak azalduko ditu. Guztion artean, egoera arriskutsuak gustatzeak gure izaerarekin loturarik izan dezakeen esango dugu, usteak azalduz. Irudiak ikusita, komentatuko dugu zeintzuk izan daitezkeen kirol arriskutsuak denon artean.
Ataza: Artikuluan falta den teoria aukeratu "Arriskuaren xarma" artikulua irakurriko dugu (4. or.). Falta den zatian adituen teoria azaltzen da, arriskua zergatik gustatzen zaigun azaltzen duena. Taldeka teoriak irakurriko dituzte eta hiru teorien artean serioena eta zentzugabekoena aukeratuko ditugu, arrazoiak emanez.(4. or.).
Feedbacka: benetako teoria zein den irakurri. Pentsatutakoa azalduko diegu gainontzekoei. "Arriskuaren xarma osorik", artikulu osoa irakurriko dugu, eta azaltzen den teoria aukeratu dugun serioenarekin bat datorren esango dugu (10. or.).
Gramatika eta diskurtsoa: Kausalak landu. Teoria denon artean irakurriko dugu (5. or.). Atazaurrean egindako ariketa kontuan izanda eta adibideak lagun, galderak erantzungo dituzte. Denon artean zuzenduko ditugu esaldiak.
B ataza: Abentura kirolak Atazaurrea: Ezagutzen ditugun abentura kirolak zerrendatu Ezagutzen ditugun abentura kirolak zerrendatuko ditugu guztion artean: rafting-a, eskalada,... Horiei buruz hitz egingo dugu.
Ataza: Abentura kirolen deskripzioak irakurri eta sailkatu gustuen arabera "Abentura kirolak (1)" (6. or.), hainbat kiroletako argazkiak eta izenak ikusiko ditugu. "Abentura kirolak (2)" (7. or.), argazkiei lotutako deskripzioak izango ditugu, nahastuta, bi zatitan: A eta B. Bi talde egingo ditugu. A taldeak deskripzio batzuk irakurriko ditu, eta B taldeak gainontzekoak. Talde bakoitzak testutxoak irakurri eta lehendabizi erabaki beharko dute zein argazkiri lotu "Informazio taula" (8. or.), kirol horiei buruzko hainbat datu apuntatuko ditugu, eta taula oinarri moduan hartuta, binaka jarri eta informazioa emango diogu elkarri. Abentura kirol horiek sailkatuko ditu nork bere gustuen arabera: zein egingo lukeen lehenengo, zein sekula ez,... Azalpenak emango ditugu guztion aurrean.
Atazaostea: Kirol hauei buruz hitz egin Kirol hauei buruz hitz egingo dugu: arriskutsuegiak ote diren, interesgarriak, jende guztiarentzako modukoak,...
Gramatika eta diskurtsoa: Aholkuak eta instrukzioak emateko formei erreparatu "Segurtasun neurriak" (9. or.), irakurri ditugun testutxoetan agertu diren hainbat forma irakurriko ditugu, guztiak aholkuak eta instrukzioak emateko bailagarriak. Bakoitzak irakurri dituen testu zatitxoak berreskuratu eta forma horiek non agertzen diren begiratuko du. Binaka, azalpenak emango dizkiogu elkarri. Ondoren, binaka, kirol hauetan aritzeko beharrezkoak diren segurtasun neurrien inguruko testutxoa osatuko dugu, falta diren zatitxoetan aipatu ditugun forma horietako batzuk txertatuta. Egindakoa guztion artean komentatuko dugu. 2
ERAKARTZEN
GAITU ARRISKUAK?
Lehen, esperientzia berrien bila joateko, abenturazaleak munduko hainbat leku ezagutzera joaten ziren. Gaur egun, ordea, esperientzia berriak bizitzeko aukera asko daude: bidaia exotikoak, abentura kirolak,... Irakurri testutxo hau: Jende gehiena arriskua uxatzen ahalegintzen da eguneroko bizitzan. Batzuetan, ordea, egoera arriskutsuen bila ibiltzen gara. Zergatik erakartzen gaitu arriskuak? Zuk zer uste duzu? Zuretzat arriskua erakargarria da? Zergatik? Uste duzu zerikusia duelazeureizaerarekin? ............................................................................................................................... .................................................................................................................................................................................. .................................................................................................................................................................................. Idatzi kirol bakoitzaren izena euskaraz.
..................................................................................................................................................
..................................................................................................................................................
..................................................................................................................................................
Sailkatu ikusi dituzun kirolak
ARRISKUTSUENAK
ARRISKU GUTXIEN DUTENAK
ARRISKURIK GABEKOAK
................................... ................................... ................................... ................................... ...................................
.................................................... .................................................... .................................................... .................................................... ....................................................
............................................... ............................................... ............................................... ............................................... ...............................................
3
ARRISKUAREN XARMA Artikulu honetan zati bat falta da. Zati horretan batzuei arriskua zergatik gustatzen zaien azaltzen digute. Lehendabizi, irakurri dauden zatiak, eta gero aukeratu teoria bat beherago dituzun hiruren artean: zein da teoriarik serioena edo sinesgarriena? Zergatik?; Zein da sinesgaitzena edo zentzugabekoena? Zergatik?
ARRISKUAREN XARMA Jende gehiena arriskua uxatzen ahalegintzen da eguneroko bizitzan. Batzuetan, ordea, egoera arriskutsuen bila ibiltzen gara. Zergatik erakartzen gaitu arriskuak? Izuak gozamena ekar dezake. Ia-ia denok, errusiar menditik edo antzeko tramankulu batetik jaitsi ondoren, ondo sentitzen gara, lasai-lasai. Gauza bera gertatzen da muturreko egoeratan. Bestelako ondorioak ere izaten dira, gainera: geure burua hobeto ezagutzeko aukera ematen digute, adibidez. Aurrean zerbait berri dugunean, ez dakigu nola erantzungo dugun. Gainera, autoestima ere igo dezake: zerbait zaila egiten dugunean, horma bat igo, adibidez, harro-harro ibiltzen gara, ezta?
Denoi ez zaigu arriskua gustatzen. Aisialdi gune batean "errusiar mendian" igotzea arriskutsua izan daiteke, baina ezin da konparatu goma batetik zintzilik 30 metrotik behera erortzearekin. Zergatik gustatzen zaie batzuei hainbeste arriskua? .................................................................................... .................................................................................... .................................................................................... ....................................................................................
ARRISKUAREN
TEORIAK
1
Batzuei arriskua gustatzen zaie, eta beste batzuei ez. Horren arrazoia da pertsona batzuek substantzia kimiko bat dutela gorputzean, ausartina izenekoa (latinez, ausars ausartis). Substantzia hori gure burura igotzen da eta arriskua eskatzen digu, abentura bat bizitzea. Batzuek ausartina asko izaten dute gorputzean, eta horiek puenting-a egingo dute edo hegazkinetik jauzi egingo dute paraxuta jarrita. Beste batzuek substantzia gutxiago izaten dute, eta horiek bidaiak nahiago izaten dituzte. Azkenik, badago ausartinarik ez duen jendea, eta hauek goxo-goxo egoten dira euren herrian, etxean edo kalean lasai.
2
Kontua da nolako izaera daukazun. Pertsona batzuek arriskua maite dute, euren burua neurtu nahi izaten dute. Pertsona hauek normalean oso lasaiak izaten dira, eta euren nerbio sistema ez da oso aktibatuta egoten. Orduan, gauza berrien bila ibiltzen dira. Beste pertsona batzuk, ordea, oso urduriak izaten dira, eta nerbio sistema oso aktibatuta izaten dute. Hauek egoera lasaiak nahi izaten dituzte, ezurduritzeko gehiago.
3
Arriskua gustuko ez duen jendeak normalean traumaren bat bizi izan du txikitan. Adibidez: taxi batean edo igogailuan jaio, erizainaren eskuetatik erori, beti zigortuta egon, beti telebista aurrean egon lagunekin jolastu gabe,... Pertsona hauek beti ibiltzen dira arriskutik ihes egiten, baina arrazoia dakitenean, abenturak bizitzen hasten dira. Traumarik bizi izan ez duen jendea, berriz, oso ausarta izaten da, eta bere burua neurtu nahi izaten du, edo egoera arriskutsuetan ibili.
4
ZERGATIK
ERAKARTZEN GAITU ARRISKUAK?
Irakurri arretaz eta gero galderak erantzun itzazu adibideari kasu eginez.
ZERGATIK? Jantzi berokia, hotz egiten du-ETA. Ez jantzi berokia, EZ du hotz egiten ETA Zergatik jantzi behar dut berokia? Hotz egiten duELAKO Zergatik ez dut berokia jantzi behar? Hotz egiten EZ duELAKO naiz nago dut zait
naizELAKO nagoELAKO duDALAKO zaiDALAKO
da dago du zaio
dELAKO dagoELAKO duELAKO zaioLAKO
Kontuan harturik hirugarren orrialdeko erantzunak, orain galdera hauek erantzun Zergatik batzuek arriskua maite dute?
0 Euren burua neurtu nahi izaten dutelako. Zure ustez tenisa arriskutsua da? Zergatik? 1 ................................................................................................................................................................... ................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................
2 ................................................................................................................................................................... ................................................................................................................................................................... Zure ustez futbola arriskutsua da? Zergatik?
...................................................................................................................................................................
3
Zure ustez parapentea arriskutsua da? Zergatik? ................................................................................................................................................................... ................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................
4
Zure ustez txirrindularitza arriskutsua da? Zergatik? ................................................................................................................................................................... ................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................
5
Zure ustez saskibaloia arriskutsua da? Zergatik? ................................................................................................................................................................... ................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................
6
Zure ustez golfa arriskutsua da? Zergatik? ................................................................................................................................................................... ................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................
7
Zure ustez piraguismoa arriskutsua da? Zergatik? ................................................................................................................................................................... ................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................
8
Zure ustez eskia arriskutsua da? Zergatik? ................................................................................................................................................................... ................................................................................................................................................................... ................................................................................................................................................................... 5
ABENTURA KIROLAK (1) Ezagutzen dituzu abentura kirol hauek? Zer dakizu hauei buruz?
orientazioa
snorkell-a
arroila jaitsiera
eskalada
piraguismoa
zeharkaldiak
rafting-a
mendiko bizikleta
zubisaltoa (puenting-a)
hidrospeed-a
kanoan jaitsiera 6
ABENTURA KIROLAK (2) Identifikatu azalpentxo hauek eta kirola:
A taldearentzat
1 2 3 4 5
Abentura kiroletan arrakasta handiena duena da. Baltsa pneumatiko batean ur lasterrak dituen ibai batean behera joaten da. Gidariarekin joaten dira baltsan, eta neoprenozko trajea, kaskoa, jaka eta palak behar dira. Ibaian behera kanoan egiten den ibilbidea da. Piraguarekin alderatuta, kanoan ibili ahal izateko ez duzu gauza berezirik jakin behar. Ibaian behera jaistea da, leraren antzeko ontzi batean. Neoprenozko trajea jantzirik, hegatsen laguntzaz egiten da aurrera. Gidari aditu batek piragua batean laguntzen dio leran doanari. Ibaiaren parte zarela sentituko duzu! Ur bizietan egiten den modalitate teknikoa da, eta ingurunea oso sakon ezagutzea eskatzen du, benetan gozatu ahal izateko. Espezialitate honetan aritzeko ikastaroak eskaintzen dira oinarrizko teknika ikasteko. Abentura kirol hau oso polita da, ibiltzea eta igeriketa nahasten dira eta. Bide estuak, ur gehiago edo gutxiagoko pasabideetan barrena, jauziak,... oso dibertigarria da. Ezinbestekoa da, ordea, gidari adituen laguntza izatea.
Identifikatu azalpentxo hauek eta kirola:
B taldearentzat
6 7
Baso eta mendietan, biziraupenerako oinarrizkoa izan daiteke orientazioa. Mapa eta iparrorratza nola erabiltzen diren jakitea ezinbestekoa da orientazio jarduera guztiak ganoraz egiteko.
Zubi batetik eskaladako sokak erabiliz egiten den jauzi pendularra da. Adrenalina gehiago kanporatzeko egokia da. Gainera, oso aukera erakargarria da. Adin guztietako pertsonek egin dezakete. Jauziak egiteko beste modu batzuk ere badaude: goma-tiroa (bi gomaz egiten da, eta jauzia bertikala da); goma-saltoa; tirolina (sokaz egindako txirristaren antzekoa);...
8 9 10 11
Urpean igeri egiten ikastea da, ur azpiko mundua ezagutu eta bertan dagoen aberastasunaz gozatu ahal izateko.
Oinez egiten diren ibilaldiak dira, turismo gutxi duen gune naturaletan. Gaua mendi-aterpeetan edota kanpinean bertan igaro daiteke. Mendiko bizikletaren bitartez, maldan gora eta behera ibiltzeko erraztasun handiagoa dago, baita bide zailetatik joateko aukera ere. Leku ederretan ibil daiteke. Azken finean, leku ederretatik beste modu batez ibiltzeko aukera.
Espezialitate teknikoagoa da, ikusgarria, egitura artifizialetan, rokodromoetan, mendietako hormetan eta arroketan egin daitekeena. Ez da hain zaila.
7
INFORMAZIO
TAULA
Irakurri duzun informazioa sailkatu taula honetan, eta kontatu beste ikaskide bati. Kontuan hartu eskatzen den informazio guztia kasu guztietan dagoela taulan, baina zuk uste duzuna ere esan ZER EGITEN DA?
NORK EGIN DEZAKE?
ZER ERAMAN EDO JAKIN BEHAR DA?
NON EGITEN DA?
OHARRAK
RAFTING-A
KANOAN JAITSIERA HIDROSPEED-A PIRAGUISMOA ZUBISALTOA ARROILA JAITSIERA
ORIENTAZIOA
SNORKELL-A
ZEHARKALDIAK MENDIKO BIZIKLETA
ESKALADA
Amaitzeko, sailkatu kirol hauek zure gustuen arabera, 1etik 11ra. Ondoren, eman azalpenak gainontzekoei. 1. ...............................................
5. ...............................................
9. ...............................................
2. ...............................................
6. ...............................................
10................................................
3. ...............................................
7. ...............................................
11. ...............................................
4. ...............................................
8. ............................................... 8
SEGURTASUN
NEURRIAK
Lehen irakurri dituzun testutxoetan forma hauek agertzen dira: ................................ behar dira. Ez duzu gauza berezirik egin behar. Ezinbestekoa da .........................-t(z)ea.
Forma hauek instrukzioak eta aholkuak emateko erabiltzen dira. Hemen dituzu antzeko beste forma batzuk: Beharrezkoa da ...........................-t(z)ea. Derrigorrezkoa da ........................-t(z)ea. ................................. egin / jakin behardu. Garrantzitsua da ..................t(z)ea.
Hemen dituzu abentura kiroletan aritzeko behar diren segurtasun neurriak. Goiko forma horiek erabilita, berridatzi egin beharko dituzu:
Segurtasun neurriak Abentura kiroletan · Erantzukizun zibila eta asistentzia aseguruak prezioaren barruan. · Oinarrizko ekipoa: salbamendu-jaka, kaskoa, neoprenozko trajea. · Igeri egiten jakitea. · Ibai jaitsieretan gidari adituak telefono mugikorra izaten du zerbait gertatzen bada ohartarazteko. · Botikina ere eramaten du gidariak.
Saltoetan · Informazio ona izatea jauzilariak. · Monitoreak ondo prestatuta egotea. Ekipatzaileak, instalatzaileak eta arduradunak bere arloko gorabehera guztiak ondo ezagutzea. Hala, egon daitezkeen hutsak aurreikus ditzakete. · Material eta instalazio guztia, den-dena, bikoiztea edo hirukoiztea: bi soka, bi uhal, bi polea, bi finkapen puntu, bi balazta sistema ezberdin,... Batak huts egiten badu, bigarren edo hirugarren instalazioarekin ez da inolako arazorik izango. · Asegurua. Adinaren arabera, gurasoen edo heldu baten baimen idatzia.
Adibidez: Erantzukizun zibilak eta asistentzia aseguruak prezioaren barruan egon behar dute. Beharrezkoa da ..................................................................................................................................... eramatea Igeri egiten ............................................................................................................................................................. Ibai jeitsieretan ....................................................................................................................................................... Gidariak botikina .................................................................................................................................................... Saltoetan informazio ona ....................................................................................................................................... Monitoreak ............................................................................................................................................................. ..................................................................................................................................................................................... Materiala ................................................................................................................................................................ ..................................................................................................................................................................................... Asegurua ................................................................................................................................................................
9
ZUZENKETA ORRIA ARRISKUAREN XARMA Jende gehiena arriskua uxatzen ahalegintzen da eguneroko bizitzan. Batzuetan, ordea, egoera arriskutsuen bila ibiltzen gara. Zergatik erakartzen gaitu arriskuak? Denoi ez zaigu arriskua gustatzen. Aisialdi gune batean "errusiar mendian" igotzea arriskutsua izan daiteke, baina ezin da konparatu goma batetik zintzilik 30 metrotik behera erortzearekin. Zergatik gustatzen zaie batzuei hainbeste arriskua? Adituek esaten dute gakoa izaeran dagoela. Gizon-emakume batzuek euren ahalmen fisikoa, psikikoa edo intelektuala muturreko egoeratara eramatea eta euren burua neurtzea atsegin dute. Mota guztietako teoriak ditugu honi buruz. Zientzialari batzuek esaten dute pertsona hauek lasaiagoak direla, euren nerbio sistema ez dagoela hain aktibatuta, eta orduan gauza berri bila ibiltzen direla. Beste pertsona batzuk, ordea, urduriagoak dira, nerbio
10
sistema oso aktibatuta dute eta horrexegatik, egoera lasaiagoak nahiago izaten dituzte, bestela gehiegi urduritzen direlako. Izuak gozamena ekar dezake. Ia-ia denok, errusiar menditik edo antzeko tramankulu batetik jaitsi ondoren, ondo sentitzen gara, lasai-lasai. Gauza bera gertatzen da muturreko egoeratan. Bestelako ondorioak ere izaten dira, gainera: geure burua hobeto ezagutzeko aukera ematen digute, adibidez. Aurrean zerbait berri dugunean, ez dakigu nola erantzungo dugun. Gainera, autoestima ere igo dezake: zerbait zaila egiten dugunean, horma bat igo adibidez, harro-harro ibiltzen gara, ezta?
ZUZENKETA ORRIA ABENTURA KIROLAK
1
Abentura kiroletan arrakasta handiena duena da. Baltsa pneumatiko batean ur lasterrak dituen ibai batean behera joaten da. Gidariarekin joaten dira baltsan, eta neoprenozko trajea, kaskoa, jaka eta pala behar dira. Rafting-a
2 3
Ibaian behera kanoan egiten den ibilbidea da. Piraguarekin alderatuta, kanoan ibili ahal izateko ez duzu gauza berezirik jakin behar. Kanoan jaitsiera
Ibaian behera jaistea da, leraren antzeko ontzi batean. Neoprenozko trajea jantzirik, hegatsen laguntzaz egiten da aurrera. Gidari aditu batek piragua batean laguntzen dio leran doanari. Ibaiaren parte zarela sentituko duzu! Piraguismoa.
4
Ur bizietan egiten den modalitate teknikoa da, eta ingurunea oso sakon ezagutzea eskatzen du, benetan gozatu ahal izateko. Espezialitate honetan aritzeko ikastaroak eskaintzen dira oinarrizko teknika ikasteko. Hidrospeed-a
5 6 7
Abentura kirol hau oso polita da, ibiltzea eta igeriketa nahasten dira eta. Bide estuak, ur gehiago edo gutxiagoko pasabideetan barrena, jauziak,... oso dibertigarria da. Ezinbestekoa da, ordea, gidari adituen laguntza izatea. Arroila jaitsiera. Baso eta mendietan, biziraupenerako oinarrizkoa izan daiteke orientazioa. Mapa eta iparrorratza nola erabiltzen diren jakitea ezinbestekoa da orientazio jarduera guztiak ganoraz egiteko. Orientazioa
Zubi batetik eskaladako sokak erabiliz egiten den jauzi pendularra da. Adrenalina gehiago kanporatzeko egokia da. Gainera, oso aukera erakargarria da. Adin guztietako pertsonek egin dezakete. Jauziak egiteko beste modu batzuk ere badaude: goma-tiroa (bi gomaz egiten da, eta jauzia bertikala da); goma-saltoa; tirolina (sokaz egindako txirristaren antzekoa). Zubisaltoa
8 9 10
Urpean igeri egiten ikastea da, ur azpiko mundua ezagutu eta bertan dagoen aberastasunaz gozatu ahal izateko. Snorkell-a Oinez egiten diren ibilaldiak dira, turismo gutxi duen gune naturaletan. Gaua mendi-aterpeetan edota kanpinean bertan igaro daiteke. Zeharkaldiak
Mendiko bizikletaren bitartez, maldan gora eta behera ibiltzeko erraztasun handiagoa dago, baita bide zailetatik joateko aukera ere. Leku ederretan ibil daiteke. Azken finean, leku ederretatik beste modu batez ibiltzeko aukera. Mendiko bizikleta.
11
Espezialitate teknikoagoa da, ikusgarria, egitura artifizialetan, rokodromoetan, mendietako hormetan eta arroketan egin daitekeena. Ez da hain zaila. Eskalada
11