Kermanen betaurreko berriak Ulermena Kermanek, bere lagun batek egin duen bezalaxe, itxura aldatu nahi du. Animatuta dago eta optika batera joan da zer dagoen ikustera. Dendariak denetarik erakutsiko dio, betaurrekoak, lentillak... Ea bere gustukorik aurkitzen duen! Kermanek zer erabaki duen jakiteko bideoa ikusiko duzu. Bideoa ikusi aurretik, irakurri galderak Ondoren, bideoa ikusi eta informazioa jaso Azkenik, aukeratu erantzun egokia 1. Kermanek aldatuta ikusi al du bere laguna? Bai, arropa berezia jantzi duelako Bai, betaurrekoak aldatu dituelako Bai, betaurrekoak kendu eta lentillak ipini dituelako
2. Kermanek lentillak erosi nahi ditu. Baina bide batez, Eguzkitako betaurreko graduatuak erosiko ditu Eguzkitako betaurreko ilunak erosiko ditu Eguzkitako betaurreko modernoak erosiko ditu
3. Lentillak jartzeko, aurrena, oftalmologoaren kontsultara joan behar du Egia Gezurra
4. Kermanek betaurrekoak probatu ditu eta kalean, optikakoak esan dio Ez dutela asko babesten Itxura polita dutela, baina ez direla onak Oso betaurreko onak direla
5. Azkenean, zer erosi du optikan? Ez du ez lentillarik ez betaurrekorik erosi Lentillak erosi ditu Lentillak eta betaurrekoak erosi ditu
1
Betaurrekoak Betaurreko aukera zabala dago gaur egun. Nola eskatuko zenituzke irudietakoak euskaraz? Lotu irudiak eta izenak
betaurreko bifokalak
eguneko lentillak
betaurreko graduatuak
mendiko betaurrekoak
haurrentzako betaurrekoak
pastazko betaurreko gorriak
urpeko betaurrekoak eguzkitako betaurrekoak igeriketako betaurrekoak
bi betaurrekopare
Lentillak ipini ditut Batzuetan, honelakoak entzuten ditugu: •
Orrazkera aldatu zara
•
Ilea moztu da
Gaztelaniaz "te has cambiado el peinado", "se ha cortado el pelo..." esango genuke. Baina, euskaraz, zer aldatu, orraztu, moztu, jarri, jantzi...esaten badugu, ezin dugu IZAN aditza erabili. Beraz, goikoak baztertu eta honela esango dugu: •
Orrazkera aldatu DUZU
•
ilea moztu DU
Dena dela, ZER (objektua) aipatzen ez badugu, IZAN aditza erabili dezakegu. Honelakoak esango ditugu orduan:
2
•
Orraztu naiz, jantzi naiz, garbitu naiz...
• Goiko azalpenak kontuan hartuta, bete hutsuneak Garbitu al
aurpegia?
Alkandora berria erosi Berandu zabiltza eta oraindik ez
jantzi
Koadernoa etxean ahaztu Botila osoa edan Zergatik ez
orraztu?
Medikuarengana Medikuarekin, dentistarekin, oftalmologoarekin... edo antzekoarekin kontsulta daukagula esateko, nora goazen esaten dugu askotan. Medikua, edo dena delakoa pertsona denez, ezin dugu esan *medikuRA joango naiz, NORA kasua gauzekin erabili behar delako. Beste modu batzuk ditugu euskaraz hori esateko. Adibidez: •
medikuarengana joango naiz
•
medikuarenera joango naiz (medikuaren kontsultara)
•
medikutara joango naiz
Bestalde, medikuaren kontsultatik etorri eta esango dugu: •
medikuarekin izan naiz,
•
medikuarenean izan naiz
•
medikuaren kontsultatik nator
Baztertu, beraz, *medikuan izan naiz, edo, *medikutik nator, bezalakoak
Bi oftalmologoak oso onak dira, ez dakit (1) Mendi (2)
joan.
joan naiz eta galtzak puskatu zaizkit. Banoa korrika jostun (3) !
Dentista (4)
nator. Hagina puskatuta daukadala esan dit eta bihar berriro joan
behar dut kontsulta (5)
3
Etxe (6) sartu nahi nuen baina, giltza barruan utzi dut. Guraso (7) noa beste giltza bat eskatzera Gaur ezin naiz kiroldegi (8) behar dut eta
joan, haurra pediatra (9)
eraman
Hutsuneetako aukerak o
era
o
1. norengana
o
7. enera
o
nora
o
4. tik
o
etara
o
renetik
o
2. arenera
o
8. ra
o
ra
o
5. ra
o
arengana
o
arengana
o
rengana o
o
6. arengana
9. ra
o
3. arengana
o
rengana
o
arenera
o
ra
o
renera
Beste era batera Hitz egiterakoan, gehiegitan erabiltzen ditugu hombre, eske, igual, a!, aber... bezalako hitzak. Ariketa honetan, bideoan entzun dituzun horietako batzuk beste era batera esateko aukera izango duzu. Irakurri esaldiak eta aukeratu hitz bat azpimarratuta dagoena beste era batera esateko: Hombre, Borja! (1)
, Borja!
Eske, aldatuta ikusten zaitut. (2)
, aldatuta ikusten zaitut
Igual, nik ere lentillak ipiniko ditut. (3)
, nik ere lentillak ipiniko ditut
Aber hauekin nola zauden. (4)
hauekin nola zauden
Hutsuneetako aukerak •
Ea
•
Agian
•
Izan ere
Hara
4
Erantzunak - Ulermena 1. Kermanek aldatuta ikusi al du bere laguna? Bai, arropa berezia jantzi duelako Bai, betaurrekoak aldatu dituelako Bai, betaurrekoak kendu eta lentillak ipini dituelako (Bai, betaurrekoak kendu eta lentillak ipini dituelako) 2. Kermanek lentillak erosi nahi ditu. Baina bide batez, Eguzkitako betaurreko graduatuak erosiko ditu Eguzkitako betaurreko ilunak erosiko ditu Eguzkitako betaurreko modernoak erosiko ditu (Eguzkitako betaurreko modernoak erosiko ditu) 3. Lentillak jartzeko, aurrena, oftalmologoaren kontsultara joan behar du Egia Gezurra (Gezurra) 4. Kermanek betaurrekoak probatu ditu eta kalean, optikakoak esan dio Ez dutela asko babesten Itxura polita dutela, baina ez direla onak Oso betaurreko onak direla (Oso betaurreko onak direla) 5. Azkenean, zer erosi du optikan? Ez du ez lentillarik ez betaurrekorik erosi Lentillak erosi ditu
5
Lentillak eta betaurrekoak erosi ditu (Ez du ez lentillarik ez betaurrekorik erosi)
BORJA: Kerman! KERMAN: Hombre, Borja! Aizu, ez zaitut ia ezagutu. Eske, aldatuta ikusten zaitut. Betaurrekoak kendu zara, ezta? BORJA: Bai. Lentillak ipini ditut. KERMAN: A! Lentillak. Bueno, eta kolonia ere bota zara, e? Eta, eta... orrazkera ere aldatu zara. Bueno, itxura aldatu zara. Zu maiteminduta zaude! BORJA: Bai, izan liteke (leike). KERMAN: Maiteminduta. Ze inbidia ematen didazu. Igual, nik ere, lentillak ipiniko naiz. Bide batez, eguzkitako betaurreko modernoak erosiko ditut. A! Optika bat. Horra noa! BORJA: Bueno, Kerman, agur! Kontuz ADITZ LAGUNTZAILEAREKIN. Objektua zehazten dugunean, ezin dugu IZAN aditz laguntzailea erabili. Gogoan hartu, lentillak ipini DITUT eta Kermanek kolonia bota DU, esango dugu. Baztertzekoak izango dira, horrenbestez, lentillak ipini naiz, eta, kolonia bota da bezalako esaldiak. KERMAN: Aupa, egun on. DENDARIA: Egun on. KERMAN: Aizu, eguzkitako betaurrekoak behar ditut. DENDARIA: Graduatuak, ezta? KERMAN: Ez. Zeren, lentillak ipiniko ditut eta, hori bai, lehenengo oftalmologoarengana joan behar dut. Eta espero dut azkar egitea, zeren, lehenengo medikuarenera joan behar dut, eta medikuarenetik espezialistarengana. DENDARIA: Lasai, lasai. Hemen ere jartzen ditugu lentiskak. Orduan, lehenengo lentiska batzuk jarriko ditugu, eta gero, eguzkitako betaurreko modernotxo bat. KERMAN: Eta ez da hobeto oftalmologoarengana joatea, ez? Zeren nik gauzak ondo egin nahi ditut, e? DENDARIA: Bai, bai. Ondo egingo ditugu. KERMAN: A, bai? Orduan, hemen ipiniko ditut lentillak. Hori bai, e? Betaurrekoak mantenduko ditut, zeren, bestela, euskara irakaslearengana joaten naizenean, ez nau ezagutuko. DENDARIA: Lasai, lasai. Euskaraz, hainbat aukera ditugu: Medikuarengana joan edota medikutara joan. Era berean, gogoratu medikuarenera ere esan dezakegula; hau da, medikuaren kontsultara. KERMAN: Eguzkitako betaurrekoak gaur bertan erosiko ditut, e? Erakutsiko didazu pare bat? DENDARIA: Zeurea kendu... aber hauekin nola zauden. KERMAN: A! Oso politak, e? Baina kalean probatuko ditut ea ondo babesten duten jakiteko.
6
DENDARIA: Goazen ba. Lente organikoak, filtro hirukoa, eguzkitako primerako betaurrekoa! KERMAN: Bai, bai, bai. Oso ondo, baina, beste pare bat probatuko dut, e? Erakutsiko didazu beste pare bat? DENDARIA: Goazen barrura! Pastazko betaurreko hauek jarriko ditugu orain. KERMAN: Oso ondo. DENDARIA: Ipini, aber? KERMAN: A, oso politak, e? Bueno, eta hauek itxura goitik behera aldatzen didate. Honekin ez da beharrezkoa estilistarengana joatea. Nik uste dut optikara etortzea psikologoarengan joatea baino hobeto dela. Seguru! Sentitzen naiz telebistako izar bat bezala. Zuk lentillak dituzu? DENDARIA: Bai. Nik eguneko lentillak eramaten ditut. KERMAN: A bai,e ? Aizu, ze ederra zaren gainera! DENDARIA: Ez dakit ba! Zure betaurrekoa ez baduzu jarri... KERMAN: Bueno... bai, bai. Berdin-berdin oso ederra zara, aizu. DENDARIA: Eskerrik asko KERMAN: Ze ondo geratzen zaizkit betaurreko hauek. DENDARIA: Zure betaurrekoa da eta! KERMAN: Nire betaurrekoak? Bai, egia da! Bada, ederki geratzen zaizkit. Aizu, eguna alaitu didazu! DENDARIA: Baina, baina...mutil! Kontuz ibili gaur Kermanek ibili dituen esaldiekin: Lentillak ipini naiz, edo, hanka apurtu naiz bezalako esaldiak EZ dira zuzenak. NiK lentillak ipini DITUT, edo, niK hanka apurtu DUT esango dugu beti. Horrez gain, medikuekin, dentistekin eta antzekoekin esamolde bat baino gehiago erabil ditzakegu. Adibidez, medikuaRENGANA joan naiz, edo, medikuaRENERA joan naiz. Alegia, medikuaren kontsultara, e? Medikuarenera. Horrez gain, medikuTARA ere esan dezakegu. Eta gauza bera oftalmologoarekin edo dentistarekin. Oftalmologoarengana joan naiz, edo, dentistarenera joan naiz. Eta zuek, dentistarenean zein medikuarenean, saiatu euskaraz. Horretarako, badakizu zer egin behar den; honekin edo harekin, baina egin!
7