Zarauzko Emakume eta Gizonen
Berdintasunerako
II. Tokiko Plana (2010 - 2014)
euskara.indd 1
29/9/10 10:43:04
1. Udala Sarrera/agurra Agur t´erdi, herritar eta lagun guztiok: 2007. urtean Zarauzko Udalak Berdintasun Zinegotzigoa eta Departamentua sortzea onartu zuen eta ni zinegotzi arduradun izendatu ninduten. Nire erronka nagusiak, legegintzaldi honetarako, Berdintasun Departamentua sortzea eta sendotzea izan dira, eta aldi berean, Zarauzko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako II. Tokiko Plana egitea eta martxan jartzea. Esan behar dut urte hauetan aurreikusitako asmoak eta helburuak bete ditugula eta Zarautzen berdintasuna lortzeko hainbat urrats garrantzitsu egin ditugula: • Berdintasun Departamentuan bi laguneko lantaldea ari da lanean. • Departamentuak egoitza propioa dauka. • Udalbatzak, 2010eko martxoaren 24an egindako bilkuran, onartu zuen Zarauzko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako II. Tokiko Plana (2010-2014).
euskara.indd 2
29/9/10 10:43:05
tik eta erakutsi duten prestutasunagatik. Orain, liburuxka honen bidez, guztion ahalegin horren emaitza aurkeztu nahi dizuegu.
Plana egin baino lehen, 2008. urtean, Zarauzko emakume eta gizonen berdintasun egoeraren diagnostikoa egin genuen Zarauzko errealitatea ezagutzeko, eta errealitate horretatik abiatuta, planari ekiteko.
Bertan planak jasotzen dituen lan-ildo nagusiak laburbildu ditugu, eta ekintza esanguratsuenak azpimarratu.
Esan beharra dago plana lantzeko prozesua luzea baina aldi berean oso aberasgarria izan dela.
Plan honen bidez zarauztarron bizitzako jarduera eta esparru guztietan zabaldu nahi diogu atea berdintasunari.
Gure helburua herritarren, herritarrekin eta herritarrentzat plan bat egitea zen, eta, horretarako, hamaika lantalde eta foro izan ditugu martxan.
Urrats asko eman dugu dagoeneko, baina oraindik pauso asko dago emateko. Orain arte bezalaxe, aurrerantzean ere ezinbestekoa izango zaigu zuen guztion bultzada eta laguntza.
Herritar askok hartu dute parte bilera horietan: Berdintasun Kontseiluko kideek, elkarteetako ordezkariek, hainbat erakundetako ordezkariek, udaleko teknikariek, eragile sozialek eta gai honekiko interesa duten herritarrek.
Berriz ere nire eskerrik beroena adierazi nahi dizuet.
Euren lanari eta ekarpenei esker, gure ustez, Zarauzko herriaren egoerari egokitutako plan errealista eta gertukoa sortu dugu.
Mariana Aranburu Garate Berdintasun zinegotzia
Beraz, ezer baino lehen, eskerrak eman nahi dizkiet parte hartu duten guztiei egindako lanaga-
3 euskara.indd 3
29/9/10 10:43:05
Zarautzen emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko helburuak: euskara.indd 4
29/9/10 10:43:05
a
Udalerriko esku-hartze arlo desberdinetan helburu horiek aurrera eramateko egin nahi duguna zehaztu dugu. Hauek dira landu ditugun arloak: • Udal politikan emakumeen baldintza eta premiak kontuan hartzea
1. Udala bera.
• Emakumeen presentzia eta partehartze soziopolitikoa indartzea.
2. Kultura, Euskara,
• Bizitza pertsonala, familiarra eta laborala bateratzea, erantzunkidetasuna sustatuz.
3. Kirola
• Emakumeen aurkako indarkeria desagerraraztea.
5. Enplegua eta Lana
Parte-hartzea eta Turismoa
4. Hezkuntza eta Gazteria 6. Gizarteratzea 7. Osasuna 8. Hirigintza eta Garraio publikoa 9. Indarkeria sexista.
euskara.indd 5
29/9/10 10:43:06
1. Udala
6 euskara.indd 6
29/9/10 10:43:06
Gure asmoak
Azken urteetan Udalak genero-ikuspegia txertatzeko helburuarekin hainbat urrats egin ditu:
Udaleko arduradun politikoei eta teknikariei formazioa ematea, genero-ikuspegia beren lanean kontuan har dezaten.
• Berdintasun Kontseilua sortu da • Emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko Protokoloa osatu da
Estatistiketan, formularioetan, dokumentuetan eta txostenetan datuak sexuaren arabera bereiztea.
• Langile eta korporaziokideak formatzeko/ sentsibilizatzeko saioak egin dira... Zarautzen emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko urratsak egiten jarraitzeko, ezinbestekoa da aukera berdintasunerako politikak Udalaren arlo guztietatik lantzea eta, horretarako, Udaleko arlo eta zerbitzu guztietan genero -ikuspegia txertatzeko neurriak martxan jarri ditugu.
Udalaren komunikazioetan sexismoa ekiditea. Berdintasun departamentuko blog-a sortzea.
7 euskara.indd 7
29/9/10 10:43:07
2. Kultura, euskara, parte-hartzea eta tu
Gure asmoak Bertako komunikabideetan Zarauzko emakumeen aktualitateari buruzko albisteak sustatzea eta hizkuntzaren eta irudiaren erabilera ez-sexista bermatzea. Zarautzen, kulturaren arloan gizonezkoek emakumezkoek baino presentzia handiagoa dute.
JABETZE ESKOLA martxan jartzea emakumeentzako ikastaroak, hitzaldiak, erakusketak... eskaintzeko.
Oso bereizita daude parte hartzeko eremuak generoaren arabera; esparru batzuk oso feminizatuta daude eta beste batzuk oso maskulinizatuta.
Emakumeen eta berdintasunaren aldeko elkarteen eta ekimenen bilgune izango den tokia sortzea. Zarauzko emakumeen historia jasotzeko beka bat antolatzea.
Hala ere, zailtasunik handiena, ordea, herriko elkarteek genero-ikuspegia bere egitea eta beraien jardunean kontuan hartzea da. Bide hau landu nahian Planean hainbat ekintza jaso ditugu.
Zarauzko jaietan edota aisialdiko ekintzetan emakumeen parte-hartzea bultzatzeko ekimenak sortzea.
8 euskara.indd 8
29/9/10 10:43:07
ta turismoa
9 euskara.indd 9
29/9/10 10:43:08
3. Kirola
Zarautzen asko dira kirola egiten duten herritarrak, bai gizonezkoak, baita emakumezkoak ere. Kirol federatutik kanpoko kirolak egiten dituzte batez ere emakumeek (oinez ibili, kiroldegiko ikastaroak, etab.). Horri lotuta, emakumeentzako programa bat jarri da martxan 2009an, bakarka entrenatzen ari direnak elkartu eta korrika-entrenamenduekin laguntzeko.
10 euskara.indd 10
29/9/10 10:43:09
Gure asmoak dauden ekimenen jarraipena bermatuz (adb. Emakumeak Pilotari ekimena) eta ekimen berriak sortuz.
Antolatzen diren kirol guztietan (probak, lehiaketak, ikastaroak…) emakumezkoei parte hartzeko aukera bermatu, modu mistoan edota beraientzako bereziki sortutako ekimenen bidez.
Haurrentzako kirol-jarduerak antolatzen diren ordutegietan helduentzako kiroljarduerak ere antolatu.
Emakumeek kirol maskulinizatuetan aritzeko aukera sustatu, jadanik martxan
11 euskara.indd 11
29/9/10 10:43:09
4. Hezkuntza eta gazteria
Gure asmoak Herriko ikastetxe guztietan hezkidetza eta parekidetasuna jorratzeko eta genero indarkeria prebenitzeko programak garatu ikasle, irakasle, guraso eta gainerako langileentzat.
Zarauzko ikastetxeetan Derrigorrezko Hezkuntzako zikloetan, neska-mutilen kopurua oso antzekoa da. Hala ere, behin derrigorrezko hezkuntza amaituta, neska eta mutilek bide diferenteak aukeratzen dituzte:
Gizartean nagusi den edertasun-ereduaren gaia landu hezkidetza programan eta guraso eskolen programazioan.
• Ikasketa-motari dagokionez aldeak daude (Unibertsitate-ikasketak/ikasketa profesionalak LH), eta baita.
Eskolako espazioen erabilera aztertu jakin ahal izateko ea nesken eta mutilen interesak eta beharrak neurri berean kontuan hartzen diren.
• Adarrei dagokionez ere (zientzia eta teknika arloa/giza-zientziak).
Jolas kooperatiboen eta joko ez-sexistei inguruko informazioa zabaldu eta tailerrak antolatu.
12 euskara.indd 12
29/9/10 10:43:10
13 euskara.indd 13
29/9/10 10:43:10
5. Enplegua eta lana
14 euskara.indd 14
29/9/10 10:43:12
Gure asmoak Enplegua eta lanaren arloan generoaren araberako ezberdintasunak nabarmenak dira:
Emakumeek egiten dituzten lanei balio sozial eta ekonomiko handiagoa eman, bai ordaindu gabeko etxeko lanei, baita ordaindutako lanei ere.
• ordaindutako lanetan gizonezko gehiago daude emakumezkoak baino
Oro har, lan-munduan emakumearen presentzia indartu, bai besteen menpeko langile gisa, baita enpresa-ekintzaile gisa ere.
• langabezia lotuago dago emakumezkoekin • emakumeen jarduera-eremuak eta gizonezkoenak desberdinak dira • lan-arlo feminizatuetan gutxiago irabazten da
Bizitza pertsonala eta lana bateratzeko aukerak hobetu, eta neurriak bereziki lan-hitzarmenetan jaso.
• goi-mailako postuetan gizonezko gehiago dago eta langabezian dauden hainbat emakumeren disponibilitatea askotan murrizten da, etxeko eta familia-zaintzaren ardura osoa bere gain dutelako. Urola Kostako Mankomunitateko Enplegu Zerbitzuak eskualdeko udalerrietako emakumeen eta gizonen enplegua sustatzen du eta hainbat ekimen martxan ditu estereotipoak hausteko eta emakumeen enplegua sustatzeko. Bide horretan, badugu zeregina.
15 euskara.indd 15
29/9/10 10:43:13
6. Gizarteratzea
Ohiko familia-eredua pisua galtzen joan da azken urteetan: • besteak beste, haurrik gabeko bikoteen kopurua dezente igo da • familia guraso bakarrak ugaritu dira • familia-unitateak gero eta txikiagoak dira... Hori horrela, asko dira bakarrik bizi diren pertsonak eta horien artean, batez ere zahartzaroan, gehiago dira emakumezkoak. Bestalde, azken urteetan giza-paisaia aldatuz joan da eta ugaritu egin dira gure artean atzerritik etorritakoak, asko emakumezkoak. Horien artean, langabezia eta pobrezia dira arazo nagusiak. Jendarteratzearen ikuspegitik, beraz, erronka zahar eta berriak ditugu.
16 euskara.indd 16
29/9/10 10:43:13
Gure asmoak bazterketa-mota guztiak arbuiatzeko.
Diskriminazio-egoeran edo arriskuan dauden emakumeak laguntzea.
• Gizonei zuzendutako erantzukidetasunaren inguruko kanpaina.
Emakume etorkinentzako eta zaintzailelanak egiten dituzten emakumeentzako elkarlaguntza-taldeak antolatu.
• Kontziliazioari buruzko kanpainak.
Urtean zehar sentsibilizazio-kanpainak antolatu.
• Gabonetan gurasoentzako kanpaina, haurrentzako jolas ez-sexistak aukera ditzaten.
• Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruan emakumeen ahalduntzea bultzatzeko.
Aholkularitza- eta bitartekaritza-zerbitzua eskaini banantze-prozesuetarako.
• Azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean sentsibilizatzeko. • Ekainaren 28ko Gay eta Lesbianen Harrotasunaren Nazioarteko Eguna baliatuz sexuaren ziozko indarkeria- eta
17 euskara.indd 17
29/9/10 10:43:13
7. Osasuna Zarautzen Osasun Zentroa gertu dute zarauztar gehienek eta, herritarrak orokorrean, gustura daude zerbitzuarekin. Hala ere, gizonak gusturago daude zerbitzuarekin emakumeak baino. Kontuan izan behar da, emakumeak gizonek baino gehiago joaten direla medikuarengana; ez gehiago gaixotzen direlako, gaixoen laguntzaile gizonezkoak baino gehiago aritzen direlako baizik. Udaleko Berdintasun departamentuak antolatzen ditu zenbait “osasun”-jarduera: indarkeria jasan duten emakumeen laguntzataldea eta autoestimu-ikastaroa adibidez.
Gure asmoak Sexu-informaziorako zerbitzua sortu. Gizonen inplikazioa areagotu familia zaintzalanetan. Menpekotasun- eta gaixotasun-egoeran dauden emakumeen familiakideen artean erantzukidetasuna sustatu. Emakumeei familia-ardura delegatzeko eta autozaintzarako estrategiak eskaini. 18 euskara.indd 18
29/9/10 10:43:18
19 euskara.indd 19
29/9/10 10:43:19
8. Hirigintza, ingurumena eta garraio pu Gure asmoak Hirigintza eta Garraio publikoko foro guztietan emakumeek parte hartzeko aukerak bultzatu.
Garrantzitsua da hiri-antolaketa emakumezkoen erabilerekin eta beharrekin bat etortzea eta beraz, herriaren antolaketa urbanoan badute emakumezkoek ere zeresanik.
Emakumek gaur egungo eta herriaren historian egindako ekarpenak hirielementuetan islatu: kaleen eta plazen izenak, monumentuak eta eskulturak, eta bestelako hiri-egiturak.
Inportantea da, adibidez, emakumeentzako seguruak ez diren herriko puntu beltzei irtenbidea ematea.
Herri-mailako garraio publikoa hobetu ordutegia eta ibilbideak zabalduz.
Halaber, Zarauzko eskultura eta kaleetatik nabarmen gutxiago dira emakume-izena dutenak edo emakumeei eskainitakoak, gizonei eskainitakoekin konparatuta.
Puntu Beltzak ez direla sortuko bermatu, eta daudenak konpondu.
Garraio publikoei dagokienez, hornidura eta baliabideak kontuan izateaz gain, ezinbestekoa da ordutegi egokiak bermatzea, bizitza pertsonala, familiabizitza eta lana bateratu ahal izateko.
20 euskara.indd 20
29/9/10 10:43:19
io publikoa
21 euskara.indd 21
29/9/10 10:43:25
9. Indarkeria sexista Etxeko tratu txarrak eta sexu erasoak adin guztietan, gizarte-talde guztietan, kultura eta herrialde guztietan gertatzen dira. Gizarte-arazo larri honek zuzenean jasaten duten emakumeengan, eta nahiz zuzenean edo zeharka adin txikikoengan, ondorio fisikoak nahiz psikikoak eragiten ditu. Informazioa eskuratzeko edo laguntza behar izanez gero, hemen zerbitzuen zerrenda: • SOS Deiak: 112 • SAT Mujeres víctimas maltrato: 900 84 01 11 • Gizarte Zerbitzuak: 943 00 51 11 • Ertzaintza: 943 53 89 00 • Udaltzaingoa: 943 00 51 15 • Anbulatorioa: 943 00 79 99 • Berdintasun departamentua : 943 00 51 17
22 euskara.indd 22
29/9/10 10:43:26
Gure asmoak Indarkeria sexista prebenitzeko estrategiak garatu, eta bereziki gizonei zuzendutako edo gizonekin elkarlanean aritzeko aukerak sortu. Indarkeria sexistari aurre egiteko Udalak landutako Protokoloari jarraipena egin. Indarkeria sexistaren arrazoiak aztertu edota gaiari buruz hausnartzeko aukerak sustatu. Berdintasun departamentuko blog-an indarkeria sexistari buruzko informazio guztia jarri .
23 euskara.indd 23
29/9/10 10:43:26
Informazioa Zarauzko Udala. Berdintasun Departamentua Helbidea: Zuberoa kalea 22, behea - atzealdea Telefonoa: 943 00 51 17 Helbide elektronikoa:
[email protected] Bulego-ordutegia: astelehenetik ostiralera 12:00etatik 14:30era Webgunea: www.berdintasunazarautz.blogspot.com Planaren eduki guztia ezagutu nahi izanez gero, webgunean izango duzue eskuragarri.
euskara.indd 24
Berdintasun kontseilua 2009ko apirilean Zarauzko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Kontseilua sortu zen. Honen helburu nagusiak dira Berdintasun Planaren jarraipena egitea eta ebaluazioan parte hartzea., eta berdintasun politikak eta ekintzak sustatzea. Orain arte, hamaika lagun eta elkartek bertan parte hartu dute. Kontseilua hilean behin elkartzen da eta Berdintasunerako departamentutik, Zarauzko elkarteei eta herritarrei dei egin nahi diegu bertan parte hartzera eta gaiaren inguruko ideiak eta proposamenak egitera.
29/9/10 10:43:27