Zergatik/Zertarako? Zergatik/Zertarako? BIPEDISMOA Bi hanketan ibiltzeko ahalmena bertikaltasuna mantenduz. Eskuak askatzen ditu lanabesak eta tresnak egiteko. Landaretzaren gainetik ikuseremua areagotzeko eta horrela horizontea bereizteko ahalmena eskuratu. GARUNA Garunaren bolumena handitzen da dieta osotuagoa (haragia, proteinak) eta bipedismoari esker. Trebetasun handiagoa pentsatzeko: giza harremanak konplexuago bihurtu, tresnak garatzeko ahalmena eta hizkuntza sortu. 400 cm3 -tik 1.350 cm 3-ra ILEA Gizakiak eboluzionatzen duen heinean ilea galtzen du: soilik aurpegian, bularrean, besapean, hankartean eta hanka eta besoetan mantentzen du. Teoria: arropak betetzen du ilearen funtzioa (berotasuna). LARINGEA Laringearen kokapenean emandako aldaketak (primateetan baino posizioa baxuagoan) hizkuntza garatzea ahalbidetzen du. Posizio berri honek bokalizatu edo ahoskatzeko aukera ematen du. ESKUAK Hatzamar oratzailea (dedo prensil) desagertuz joaten da primateak zuhaitzetatik jeisten direnean eta belardietan denbora gehiago ematen dutenean. Bizitza aldaketa honen ondorioz, hatz lodia (pulgar oponible) garatzen hasten da. Honek esku espezializatuagoa edukitzeko aukera ematen du: lanak eta funtzio zehatzak bete ditzake, esaterako erramintak prestatu.
Barandiaran Institutua
8. Historiaurrea
Gizarte
HORTZERIA Gizakiak sukaldatzeko sua erabiltzen hasten duenean haragia bigundu egiten du eta ez du hainbeste indar egin behar haginekin. Letaginak (kaninoak) handienak ziren eta orain txikiagotzen dira eta molarrak eta aurreko haginak (premolarrak) ere. 36 hortz piezetatik 32 piezetara, gaur egungo kantitatea. PELBISA Pelbisa gogortzen da eta gorputz osoaren eskeletorako oinarria da. Ipurmasaileko muskuluak hobeto eusten ditu tentetuta ibili ahal izateko. Gizakiaren jarrera (postura) eta martxa egonkortzeko aproposa. Emeen artean haurtxoak jaiotzen direnean, haien garuna handiagoa denez, erditze kanala zabalagoa izan behar.
OIN PLANTIGRADOA Gizakiak bere oinaren gainazal guztiarekin zapaltzen du lurrean. Hominidoen espezie desberdinak nomadak direnez eta paisaia ezberdinak zeharkatzen dituztenez, tente ibiltzen duen gizakia sabanako lurzorura egokitu behar zaio. Belardi altuak eta eremi zingiratsuetan (zonas pantanosas) sendo zapaltzeko ezinbestekoa da indar guztia oinean deskargatzea horizontalean. BIZKARREZURRA Hasieran bizkarrezurra guztiz zuzena zen eta orain S itxura hartzen du. Modu honetan, g izakiak pisu guztia pelbisaren inguruan kokatzen du. Orain, gero eta gehiago pisatzen duen garezurra bizkarrezurrean txertatzen da bere oinarritik buruaren zama jasateko.
BELAUNAK Hankak gero eta luzeagoak dira eta belaunak ez dira ageri tolestuta baizik eta tenkatuta (luzatuta) gorputzaren bertikaltasuna mantendu ahal izateko.
Barandiaran Institutua
8. Historiaurrea
ZER DA DARWINISMOA? EBOLUZIOAREN TEORIA?
Walking With Lucy | California Academy of Sciences