NIRE HERRIA ETA BERTAKOAK IKASTUNITATEAREN IBILBIDEA 2. NOLAKOAK 1. DIAGNOSIA.
DESKRIBAPENAK EGIN
Lehenengo sekuentzia didaktiko honetan deskribapenak egitean nola moldatzen garen aztertuko dugu, baita ikastunitatearen helburuak argituko ere (deskribapenak egiteko nolako lexiko eta adierazpide berriak ikasiko ditugun, nolako gramatika arauak ikasiko ditugun, deskribapenak jasotzen nola moldatuko garen…) Horrekin batera, ikastunitatearen ibilbidea ere azalduko dugu.
3. NIRE
DIRA NIRE INGURUKOAK?
Sekuentzia honetan, ohiko deskribapenak egiteko behar diren lexiko eta esapideak ezagutuko ditugu: adjektiboak, kokagunea... Lexikoa lantzeko teknika bat ere ezagutuko dugu eta praktikan jartzen hasiko gara. Deskribapenak egiteko baliagarriak diren zenbait atzizki ezagutuko ditugu: -zale, ti...eta amaiera-ataza arrakastaz burutzeko eta jendearen deskribapenarekin lotuta dagoen -(t)arra.
Sekuentzia didaktikoa: -
Lexikoa ikasteko teknika Horrelakoak gara Horrelakoak dira Atzizkiak lantzen Nire herrikoak Eta gainera hau
HERRIA
Sekuentzia honetan, ohiko deskribapenak egiteko behar diren lexiko eta esapideak ezagutuko ditugu: adjektiboak, kokagunea, forma geometrikoak... Halaber, deskribapenak eta argibideak emateko egiteko lagungarriak izan daitezkeen hainbat nozio: konparaketak, superlatiboa, zertarako.. Eta bukatzeko,-tsu atzizkia landuko dugu.
Sekuentzia didaktikoa: -
Nire herria eta ondokoak Bilbo polita? Forma geometrikoak eta kokapena Euskal Herria Deskribatzen Eta gainera hau
4. NIRE
HERRIRA ETORRI
Sekuentzia honetan, leku batetik bestera joateko instrukzioen ulermena eta erabilera landuko ditugu. Horretarako edukiak honako hauek izango dira:deklinabide zenbait kasu: nondik nora, norantz, norako, noraino. Behar partikularen erabilera zuzena. Eta kausalak eta konpletiboa errepasatuko ditugu.
Sekuentzia didaktikoa: -
Mutiloara etorri Mapetan galduta Deklina dezagun Eta gainera hau
NIRE HERRIA ETA BERTAKOAK IKASTUNITATEAREN IBILBIDEA 5. HORRELAKOA
ZEN
Sekuentzia honetan, aditzaren hainbat forma lehenaldian erabiliko dugu. Horretaz gain, ikusitako hainbat eduki errepasatuko dugu: konparazioak, superlatiboa, erlatiboa, konpletiboa...
Sekuentzia didaktikoa: -
Horrelakoa nintzen Horrelakoa zen eta horrelakoa da Traste zaharrak Eta gainera hau
6. LAGUN
AGURGARRIA
Sekuentzia honetan, lagun bati nola idatzi gutuna eta e-posta landuko dugu, eta bien arteko konparazioak egingo ditugu.
Sekuentzia didaktikoa: - E-posta nola idatzi - Gutuna AMAIERA-ATAZA (EBALUAZIOA) Amaierako ataza honen bidez, ikastunitateari jarri dizkiogun helburuak zenbateraino lortu diren ebaluatu ahal izango dugu. Horretarako, ataza hauek ditugu:
7. ENTZUN
EZAZU ONGI!
Sekuentzia honetan, ulermena landuko dugu entzungaien bitartez. Deskripzioak entzungo ditugu gehienbat, baina baita sekuentzia ezberdinetan landutako eta ikasitako hainbat eduki ere: konparazioak. Honetaz gain, zenbait eduki errepasatzeko ere baliagarria izanen da.
Sekuentzia didaktikoa: -
Julianaren familia Non dago Elenio Biola? Herria, hiria Hau edo bestea Plazan Simpson familia ataza (aukeran)
A ataza: Bizilekuaren deskribapena ahoz egin eta deskribapenak egiteko baliabideak barneratu diren neurtu. B ataza: Leku batetik bestera joateko instrukzioak emateko lagun bati e-posta idatzi eta horretarako behar diren baliabideak ikasi diren neurtu. C ataza: Ezagutzen duten pertsona baten deskribapena egin. D ataza: Ulermena neurtu. E ataza: ikastunitatean ikasitakoaz hausnartu eta mintzatu (auto-ebaluazioa).