B 12
Barakaldoko Hizkuntza Eskola Ofiziala
B12 5. Bidaiak
Entzumena – MAGALLANES. MUNDUARI BIRA.
Esan Egia edo Gezurra den.
1
Magallanes itsasartea Amerikako muturrik hegoaldekoenean dago.
2
Magallanesek Ozeano Barea deitu zion uren gardentasuna zela eta.
3
Filipinetara heldu arte tripulazioak ez zuen atsedenik izan.
4
Magallanesek eta bertako indigenek adiskidetasun harremanak izan zituzten.
5
Elkanok eragindako matxinada batean Magallaes hil zuten, itsaontzian bertan.
6
Elkano eta eskifaia Getarian lehorreratu ziren munduari buelta eman ondoren.
o Hurrengo testua MUNDUAREN ITZULIA arretaz irakurri, ondo ulertu eta zure ikaskideari kontatu. o
Ondoren sinonimoak eman edo beste era batera adierazi beltzez agertutako esapideak.
Barakaldoko Hizkuntza Eskola Ofiziala
5. Bidaiak B12
A ikaslea Munduaren itzulia: Magallaes – Elkano Fernando de Magallaes (1480-1521) marinel portugaldarra zen eta bere erreinuaren goraldia Indiaren konkistarekin batera ezagutu zuen. Gaztetatik hainbat espedizio egin zituen: Molucas, Goa eta Malaca; baina, gero, nabigazioari utzi zion, ibilbide berriak aztertzeko. Molucas irletara (Indonesia) iristeko plan bat egin zuen, Ameriketako espainiarren lurraldeetatik barrena. Hegoamerikan Itxaropen Onaren Lurmuturraren antzeko igarobide bat zegoela uste zuen. IKUS ITZAZU MAGALLAESEK ETA ELKANOK EGINDAKO BIDAIAK Ideia horrekin joan zen Espainiara lortu zuen. Horrek lau ontzi utzi nabigatzaile ere. Horien artean euskalduna. Espedizioa Sevillatik 10ean, Rio de Janeirorantz.
eta Carlos I erregearen onarpena zituen bere esku eta baita 250 zegoen Juan Sebastian Elkano abiatu zen, 1519ko abuztuaren
Magallaesek Mactán izeneko irlan hil zen 1520. urtean, hori dela eta Elkano espedizioaren buru bihurtu zen. 1522. urteko maiatzean Elkanok Buena Esperanzako Lurmuturrara jo zuen, eta lau hilabete geroago Sanlúcar de Barramedara iritsi zen Victoria itsasontzian,Munduari itzulia ematea izan zen bere ekintza gogoangarriena.
Barakaldoko Hizkuntza Eskola
5. Bidaiak B12
B ikaslea MUNDUAREN ITZULIA: Elkano, J. Sebastian Joan Sebastian Elkano Getarian jaio zen 1476an eta itsasontzi batean hil 1526an. "primus circumdedisti me" esaldia du bere armarrian, munduari bira osoa eman zion lehen ontzi-buru denaren seinale. Horrekin, Magallanesek hasi zuen espedizioak mundua biribila zela frogatu zuen. Gaztetan arrantzale izan zen eta kontrabando merkataritzako bidaiak ere egin zituen. Hogeita hiru urterekin Magallanesek Moluka uharteetara prestatutako espedizioan parte hartu zuen; portugesek erabiltzen ez zuten bide berri bat irekitzea helburu. Cadizetik atera zen bost ontziko espedizioa 1519an, Elkano "Concepción" ontziko maisu zela. Atlantiko Ozeanotik Ozeano Barera heldu ziren, gaur Magallanes itsasartea deitzen duguna zeharkatuz. Filipinetara bi ontzi besterik ez ziren iritsi eta eskifaiako asko gaixorik hil zen (1521). Macta uharteko erasoan Magallanes hil zuten eta Elkanok "Victoria" ontziko eta espedizio osoko agintea hartu zuen. Moluka irletara iritsi eta berehala ontzi bat bertan desegin zen. Hala ere, geratzen zen ontzi bakarra espeziez zamatu eta itzulera antolatu zuten.
Hiru urte behar izan zuten San Lucar de Barramedara, Cadiz, itzultzeko (1522). Iristean, 265 marineletik 18 besterik ez ziren. Karlos V.a erregeak Elkano Valladoliden hartu zuen eta bere armarrian munduaren irudi bat ezartzeko baimena eman zion, honako esaldi hau ipiniz: "primus circumdedisti me". Handik hiru urtera beste bidaia batean sartu eta eskorbutoak jota itsasoan hil zen (1526). Gorpua kareletik behera itsasora bota zuten.
Barakaldoko Hizkuntza Eskola
Murgilduz > 2. ikasgaia > A itsatsia dutenen deklinabidea
A itsatsia Euskal hitz batzuk berezkoa duten "a" letraz bukatzen dira: alaba (*alab),saltsa (*salts), azoka (*azok), ... Azken letra horri "a" itsatsia deitzen zaio. Gizon, zuhaitz, ... bezalako hitzak ere -a letraz amai daitezke (gizona,zuhaitza), baina badakigu -a hori artikulua dela eta behar ez dutenean ez dutela hartzen (gizon bat, zuhaitz hori). "a" itsatsi dutenek, ordea, beti berekin dute eta oso-osorik idatzi behar da (alaba bat, saltsa hori).
Baina zeintzuk dira "a" itsatsia duten hitzak? 1. Banakako hitz batzuk. Hona hemen zerrenda. abantaila erregina labana agentzia erromeria leihatila aisia eskola literatura aitona familia lotsa aitzakia feria lotura akademia festa maila alegia gauza makila amona gaztaina makina anaia giltza malezia animalia gona meza antsia grazia natura arbola habia neskatila arnasa harea okela arroa heriotza ola arroza hizkuntza ordena ausardia hontza ostia axola ideia panpina aza ikastola penitentzia balea imajina pertsona baratza inbidia pertsonaia birjina inportantzia pezeta botila itxura politika burdina izkina polizia dardara justizia premia denbora kaiola probintzia dotrina kartzela saltsa egia kontzientzia teila ekonomia koroa zalantza eliza kultura zuhurtzia Adib.: anaia zaharra feriarik onena gauza horiek baina: Anai-arreba ferietan gauzek. 2. Honako atzizki edo amaierez osatutakoak: -keria: alferkeria, handikeria... -tura/dura: prozedura, abiadura, ohitura... -tza: idazkaritza, agintaritza... -kuntza: berrikuntza, irakaskuntza...
-(k)ada: besarkada, eskukada, kamioikada... -kintza/-gintza: zapatagintza, kulturgintza... -(t)eria: gazteria, tresneria... -(k)era: harrera, bukaera, idazkera,... -gura/-kura: logura, azkura,... -bera: bihozbera, hozbera, sentibera,... -aia: paisaia, bidaia, luzemetraia,... -antza: mudantza, mesfidantza,... 3. jatorrizko erdaran "a" letraz bukatzen diren hitz guztiak, adibidez: justizia, ironia, finantza, ekonomia, literatura,....
Berezko "-a" noiz galtzen den -A berezkoa duten hitz batzuk, hitz-elkartearen lehen osagaia direnean -a- gal dezakete. -IA bukaera duten hitzak: biologi azterketa, geologi irakaslea, pedagogi berrikuntza, orografi arauak, Euskal Autonomi Elkartea,... -Eliza, burdina, hizkuntza, kultura, natura eta literatura hitzak: eliz agintariak, burdin fabrika, hizkuntz gaitasuna,... Bi multzo horietako hitzak bi eratan idazteko aukera dago hitz-elkarketan: a) Berezko a gabe eta marratxorik gabe (bidai agentzia, kultur ekintza) b) Berezko a-z eta marratxoz (bidaia-agentzia, kultura-ekintza)
5. Bidaiak B 12
ORIOKO BALEAREN KANTA (Benito Lertxundi / Herrikoa)
Mila bederatziehun da lehenengo urtean Maiatzaren hamalau garren egunian Orioko herriko barraren ___________. Balia agertu zan ________________.
__________________ gerria hamar lodi Buztan palak lau zabal albuetan pala bi. Ezpainetan bizarrak ________________ orraziak bezala hain zeuzkan ederki.
Haundia bazan ere azkar ibilian. Bueltaka han__________ jun da etorrian. Ondarra harrotuaz murgil igarian. Zorriak _________eta haiek bota nahian.
Gorputzez zan _________ ______________ arrua. Beste berrehun mingain ta tripa barruak. Gutxi janez etzegon batere galdua. Tinako sei pezetan _________________
Ikusi zutenian _______________ beriala jun ziran traineruen bila. Arpoi ta dinamitak eta soka bila. Agudo ekartzeko etzan jende hila
Gertatua jarri det _________________. Hau horrela ez bada jendiari galde. __________________ atsegintsu gaude. Gora oriotarrak esan bildur gabe.
Bost traineru juan ziran _______________. Mutil bizkor bikainak guztiz onarekin. Manuel Olaizola eta Loidirekin. Uranga, Atxaga ta Manterolarekin. ________________ salto ta marruak ziran izugarri ta ________________ arpoiakin hil zuten han ziran hangoak. Bost txalupa jiran da ________________ gizonek egin zuten bai nahiko pelia. Ikusi zutenian _____________ lehorretikan bazan biba ta txaloa.
Barakaldoko Hizkuntza Eskola
5. Bidaiak B12
Itsaso zabaletan Bale ehizaren berriak Xl. mendekoak badira ere, bere bila Ameriketaraino iritsi ziren itsas bidaiek XVI. eta XVII. mendeetan izan zuten garrantzirik …………1………... . Baleaz gain, bakailoaren arrantza eta itsas txakurren harrapaketa ere ibilaldi hauen helburu ziren. Kanadako Labrador eta Ternuarainoko bidaia hauek batez ere harreman baketsuak -ez beti- finkatu zituzten arrantzale eta …………2…..…… artean. Innu eta Mikmakekin bereziki. Harreman hauen ondorioz 1530.urtean elkar ulertzeko hizkera berezia ………..3……………… hasi zen. Marc Lescarbot fratsesak, adibidez, 1609.urtean Ternuako kostaldeko herrien hizkera “erdi euskara” zela idatzi zuen; azaldu zuen haien artean hitz egiteko beren hizkuntzak erabiltzen zituztela, baina ………...4…….…….. hitz egiteko euskaratik asko zuen “nahaste-borraste” bat erabiltzen zutela. Indiarrek europarrei “adesquidex, adesquidex! esanez agur egiten ………….5…….. esaten zuen Piarre Biardek 1661.urtean. Lope de Isasti gipuzkoarrak bertakoei “nola zaude?” galdetzen zietenean “Apaizac obeto” erantzuten zutela azaldu zuen bere …..…….6……….. liburuan (1625), garaiko itsasgizonen umorearen erakusgarri. Arrantzaz gain , ontzigintzaz eta merkataritzaz ere lotura zabalak sortu zituzten Atlantikoko kostalde horretan eta ………….7……….. euskaraz osatutako harremanetarako hizkuntza edo “pidgin”a sortu zen. Adibide gutxi batzuk ezagutzen dira: Euskara: Anaia Kapitaina Barrika Gizona Makila Atorra Kanadakoa Pidgin: Ania Kapitaina Barilia Kessona Makai Atouray Canadaquoa
Ternuako hilarriak Ternuan mantendu ……………….8……………. hilarri puska hauek denbora luzez irakurtezinak izan ziren bertakoentzat. J.P. Howleyk eman zuen haien berri eta, bere ustez hitz bat edo beste izan ezik latinez ………………….9……………… idatzita. Denborarekin jakinarazi zioten euskara izan …………….10……………… harrietako hizkuntza hori. Bistan denez, bertan hildako arrantzaleen hilarriak dira. Hoberen mantendu denean hau irakur daiteke: Ganix Desale zena Usanoreneko (etxearen izena) semea 1676ko maiatzaren batean hemen hila da.
Barakaldoko Hizkuntza Eskola Ofiziala
5. Bidaiak B12
HUTSUNEAK BETE AUKERA EGOKIA EGINEZ
1. a) gehiena b) handiena c) handiagoa
2. a) bertako b) bertakoen c) bertakoren
3. a) sortzea b) sortzen c) sortzera
4. a) europarrarekin b) europarrei c) europarrekin
5. a) zietela b) zirela c) zutela
6. a) historia b) historiaren c) historiako
7. a) hala ere b) horien ondorioz c) izan ere
8. a) direla b) diren c) direna
9. a) daude b) zeuden c) zeunden
10. a) daitekeela b) zezakeela c) zitekeela
Barakaldoko Hizkuntza Eskola Ofiziala
5. Bidaiak B12
ALBAOLA ELKARTEA
Euskal Herriko itsas ondarea mantendu, babestu eta ezagutaraztea du helburu.Sarritan euskaldunon itsas ondare kultural baztertua, ahaztuta edo ukatua izan dela uste dute. Horregatik, garai bateko ontzien erreplikak egiten dituzte, garai bateko teknikekin, gero tripulatzeko intentzioz. Maiatzaren 27an, osteguna, Albaola elkarteak antolatutako azken espedizioa, Ternua alderantz abiatuko da, bertan, XVI. mendeko eran eraikitako baletxalupa hartu eta garaiko euskal arrantzaleen ibilbide eta esperientziak bizitzeko asmoz. Jon Maia bertsolari, idazle eta kantaria (besteak beste), beste lagun batzuekin batera, euskal bale arrantzaleek Ternuara egindako bidaiak birgogoratuko dituzten espedizioren parte izango da. “Apaizac obeto” proiektua, alegia. Izan ere, XVI. mende inguruan urtero Ternura abiatzen ziren bale-ehiztari eta bakailaoarrantzaleek harremanak zituzten bertako hainbat tribu indigenekin; are gehiago, ‘pidgin’ bitxi batean hitz egiten zuten, euskara eta bertako hizkuntza nahasita.
Albaolak aurten egingo duen espedizioari buruz eta euskal arrantzaleek utzitako uharari jarraituz egingo duten bidaia bitxi honetaz mintzatu gara Jon Maiarekin eta hauexek kontatu dizkigu:
Barakaldoko Hizkuntza Eskola
5. Bidaiak B12
Entzumena: JON MAIA “Apaizac hobeto” espedizioan GALDETEGIA Esan egia edo gezurra den, Jon Maiari egindako elkarrizketan entzundakoaren arabera. (Hala bedi irratia)
1- Jon Maia bertsolaria, abentura bitxi baten partaidea izango da.
2- Pasaiatik abiatuko dira Red Bay-ra (Labrador) XVI.mendean bezala, baletxalupa batean arraunean. 3- San Joan galeoia; Pasaian egindakoa, 1575an, Red Bay-n hondoratu zen. 4- San Joan galeoiak zeramatzan kontserbatu izan da itsaso hondoan.
bale-txalupetako
bat
ederto
5- Albaola elkartekoek galeoiaren erreplika egin dute,garai haietako teknikak erabiliz. 6- Jon Maiak espedizioaren berri izan zuenean, Albaolakoei deitu zien bertan parte hartzeko 7- Espedizio honek Jon Maiak gustuko dituen ia gauza guztiak batzen ditu. 8- Albaola elkartekoen ustez, gaur egun Euskal Herrian itsasoari bizkar emanda bizi gara. 9- 400 urtean euskaldunak makailao eta bale arrantzan joan izan ziren Ternuara. 10- Euskaldunek erabiltzen zituzten labeak, indioek eraiki zituzten. 11- Balearen olioa gaurko petroleoaren balioarekin aldera genezake.
Barakaldoko Hizkuntza Eskola
5. Bidaiak
• Hona hemen BIDAIEI buruzko argazki bat eta testu bat. • Komentatu eta zure iritzia eman.
Mundu guztiak ez du atsegin bidaiatzea.
Adinekok edo Imsersok antolatutako bidaiak ezin hobeak dira jubilatuentzat.
Barakaldoko Hizkuntza Eskola Ofiziala
5. Bidaiak
• Hona hemen BIDAIEI buruzko argazki bat eta testu bat. • Komentatu eta zure iritzia eman.
Lana dela eta egin beharreko bidaiak eta familiako bizimodua uztartzea zaila da.
Gaztetan lan-bidaiak egitea mundua ezagutzeko aukera paregabea da.
Barakaldoko Hizkuntza Eskola Ofiziala
B 12 5. Bidaiak
IRAKURMENA: Bidaian gozatzeko aholkuak Irakurriko duzun testu-era azalpenezkoa da: bere helburua, bidaian ondo ibiltzeko argibideak ematea. Azalpenezko testuak, jakina, adierazpide jakin batzuk izaten ditu, baina guk horiek bertatik kendu eta denak nahasian jarri ditugu. Zuri dagokizu, orain, bakoitza bere lekuan jartzea.
ALDIKA-ALDIKA
AZKENIK
BIDAIAREN AZKEN EGUNEAN ERA BEREAN
BESTALDE
BIDAIAN BERTAN
BEHIN AMAITUTA
EZ LEGOKE
GAINERA
HORREN HARIRA
BEREZIKI
HORREZ GAIN
HORREZ GAINERA
BALITEKE
HORREGATIK
EGUNERATUTA
ERABAKI ONDOREN
KONTUZ IBILI BEHAR DUTE HORI EKIDITEKO
HALA
BETIERE
HASI BAINO LEHENAGO GEHIENBAT
JAKIN BEHAR DUGU
JOAN BAINO LEHEN
LEHENIK ETA BEHIN
Bidaian gozatzeko aholkuak Bidaia __________________ kontuan hartu beharreko gauza asko daude, ____________________ herrialde exotiko bat bisitatu nahi badugu: osasuna, dokumentazioa eta agiriak...
Horrelako lekuetara joaten direnek ________________ , gaixotasunen bat hartzeko arriskua handiago izaten baita bertan, eta hori ekiditeko hainbat neurri hartu behar dira osasun aldetik. Dokumentu eta agiri guztiak eguneratuta izateak eta aldez aurretik bidaia ongi planifikatzeak egonaldia atseginago egiten eta arazoak saihesten lagunduko digute. Munduko edozein txoko bisitatu aurretik, ___________________ bidaia ongi planifikatzea komeni da, __________________ , gure baliabideen arabera. Nora joango garen eta bidaiak zenbat egun iraungo duen ___________________ , herrialde edo inguru jakin horri buruzko informazioa (mapak, gida-liburuak?) biltzea ondo legoke, _______________________ , historiaren, ohituren eta egungo egoeraren ezagutza batzuk izateko. _____________________ , oporretan joan aurretik bidaiarekin goza dezakegu horrela. Horrez gainera, bertako hizkuntzan hitz batzuk, oinarrizkoenak behintzat, ikastea erabilgarria izango da oso; hango biztanleek eskertuko dute ahalegin hori, ziurrenik. Agiri eta dokumentu guztiak ____________________ izan behar ditugu. Europako Batasunetik kanpo bagoaz, pasaportea indarrean dugula egiaztatuko dugu, eta, kontuan hartu gainera, zenbait herrialdetara joateko agiriek sei hilabeterako balio behar dutela gutxienez. __________________ , herrialdean sartzeko bisa behar den _______________ . Bestalde, _________________
Barakaldoko Hizkuntza Eskola Ofiziala
B 12 5. Bidaiak
bidaian agiriren bat galdu edo lapurtzea, eta _________________ komenigarria da dokumentu garrantzitsuenen, behintzat pasaportearen, NANen eta gidabaimenaren, kopia ateratzea. Osasuna aintzat hartu beharreko beste gai bat da. Herrialde exotikoren batera joanez gero, gaixotasunen bat har dezakegu, eta _____________________ bidaia hasi aurretik eta egonaldian bertan ere hainbat neurri hartu behar dira. Inora _____________ , etxeko medikuari bisita egingo diogu, osasun azterketa egin eta aholku batzuk jaso ahal izateko. Txertoak behar izanez gero, hark esango digu jakin beharreko guztia. __________________ , oso garrantzitsua da oporrak igaro behar ditugun herrialdeko osasun zerbitzua nolakoa den jakitea, eta, era berean, bidaiariari laguntzeko zerbitzuren bat edo asegururen bat kontratatzea, medikuen laguntza behar izanez gero edota ekipajea galtzen badugu babesa izan dezagun. ____________________ gaizki maletan botikina sartzea. Zauriak sendatzeko materialak, analgesikoak, antihistaminikoak, eguzkitik babesteko krema eta intsektuak uxatzeko produktuak baliagarriak dira. _______________________ , garbitasun arau batzuk bete beharko genituzke. _________________ , kontu handia izan behar dugu jaten ditugun jakiekin, batez ere, frutarekin, barazkiekin, haragiarekin eta arrainarekin. _____________________ , eskuak garbituko ditugu, bereziki, jan aurretik eta ondoren, jakiak esku artean erabili behar baditugu? Bestalde, botilan sartutako ura besterik ez dugu edango, aldez aurretik ongi itxita dagoela egiaztatu ostean. Arropa eta oinetako egokiak aukeratu behar dira. Bero eta hezetasun handia duten herrialdeetan, zuntz naturalez (kotoia, lihoa...) egindako jantzi zabalak eta arinak erabiliko ditugu. ___________________ , gorputza sarri garbituko dugu, horrelako lekuetan asko izerditzen delako. _________________ , gorputzeko atal guztiak ongi lehortuko ditugu. ____________________ , animaliekin kontu handia izango dugu, ez baita horiek ukitzea komeni. __________________ , izarak eta mantak ongi astinduko ditugu, oheratzean intsektu edo animaliaren bat barruan ez topatzeko. Jantzi aurretik gauza bera egingo dugu arropa eta oinetakoekin. Oro har, arretaz jokatuko dugu bidaia osoan. Ezezagunen batek ekipajea edo fardelen bat eramateko eskatzen badigu, uko egin badaezpada ere. ________________ , ekipajea ongi begiratu eta maletak itxi, batez ere, hegazkina hartu behar badugu. ____________________ , hegazkinez bidaia luzea egitean ohikoa izaten da hegaldi mina izatea. Ordutegi ezberdineko gune batetik bestera denbora gutxian igarotzean gertatzen da hori, eta nekea, estresa eta insomnioa sor ditzake. Bidaian irten aurreko egunetan ondo lo egitea, hegazkinean bertan atseden hartzen saiatzea eta likido asko edatea gomendatzen dute adituek.
Barakaldoko Hizkuntza Eskola Ofiziala
B 12 5. Bidaiak
AIREPORTUETAKO SEGURTASUN-NEURRIAK - Entzumena 1. ataza: Aireportuetako segurtasun-neurriak (1) o
Entzun telebistako albistea, eta erantzun galderari.
o
Zeri buruzkoak dira arau berriak? A. Aireportuetako kutsadura gutxitzeko betebeharrei buruzkoak B. Aireportuetan eskuan daramagun ekipajeari buruzkoak C. Aireportuetan fakturatzen diren maletei buruzkoak
2. ataza: Aireportuetako segurtasun-neurriak (2) Albistean zer diote botikei buruz, aireportuetako dendetan eros litezkeen botilez?
berokiez,
ordenagailuez
edota
Aukeratu erantzun egokia, eta, akatsik eginez gero, arretaz entzun berriro albistea. Ondoren, egin berriro ariketa, eta egiaztatu zuzen erantzun duzula. 1. Liburua • BAI • EZ
4. Desodorantea • BAI • EZ
7. Mp3a • BAI • EZ
2. Kolonia • BAI • EZ
5. Betaurrekoak • BAI • EZ
8. Olioa • BAI • EZ
3. Borragoma • BAI • EZ
6. Hortzak garbitzeko pasta • BAI • EZ
9. Botila bat ur • BAI • EZ
3. ataza: Aireportuetako segurtasun-neurriak (3) Azkenik, konta iezaiozu lagunen bati zure azken hegazkinbidaiarekin lotutako nondik norakoak. Horretarako, gogoan izan albistean aipatzen direnak. Hegazkinean ibili ez bazara, konta iezaiozu albistea. Horretarako, lehenik, idatzi eskematxo bat. Kontuan izan helburua ez dela idazlan bat egitea, baizik eta ahoz kontatzea albistea edota azken hegazkinbidaia.
Barakaldoko Hizkuntza Eskola Ofiziala
5. Bidaiak B12
A ikaslea: GABONAK MAROKON IRAKURRITAKOAREN AHOZKO LABURPENA BELTZEZ DAUDEN LOKAILUAK ERABILTZEN
EGITEAN,
SAIA
ZAITEZ
Gabonak beste modu batera, etxetik eta familikoengandik urrun pasatzea erabaki zuten 9 elgoibartarrek aurten, Marokon, hain zuzen ere. Neguko hotzei alde egin nahian abenduaren 25ean irten ziren eta urtarrilaren 6an itzuli ziren etxera. Bidaia agentzia baten bidez joan ziren, baina Abadiñoko Joserra Basaguren izan zen dena antolatu zuena. Gizon honek 20 urte inguru daramatza Marokora bidaiak antolatzen eta dena oso ondo lotuta ei dauka. Lehen lau egunak mendian, Atlas mendilerroan eman zituzten. Handik Marrakechera jo zuten eta bertan pasatu zuten gabonzaharra. Urte berriarekin basamorturantz abiatu ziren eta lau egun egin zituzten desertuko joan-etorrietan. Kostaldea bisitatzeko astia ere izan zuten bueltarako bidaiari ekin aurretik. Marokora egin behar genuen bidaia ”kontrasteen bidaia” izango zela esan zigun giak. Eta arrazoia zeukan. Mendiko elur eta izotzak, basamortuko duna eta harearekin kontrastean; Atlaseko herritxoetako bakea eta Marrakecheko eromena; emakumeen begirada lotsatia eta gizonezkoen atrebentzia, nahasian…… PARAJE IKUSGARRIAK Leku zoragarriak ikusi ditugu Marokon. Todrako haitzartea eta Ouzoudeko ur-jauziak. Naturaren edertasuna eta lasaitasuna elkarri eskua emanda bizi diren leku paregabea.
UMEAK eta EMAKUMEAK Akaso umeen irudia izan da gutako askori sakonen eragin diguna. Kalean, zikin, arropa urratuak. Baina denek dute bisitariontzako irribarre bat. Eskean datoz, eta goxoki edo boligrafo baten truke duten aurpegirik xarmangarriena eskainiko dizute. Emakumea, berriz, hutsaren hurrengoa da Marokon. Ezkutuan bizi da, aurpegia eta gorputza estalita. Lotsati, beldurti. Gizonezkoak terraza batean tea hartu eta berbetan dauden bitartean, emakumeak etxean edota lanean egongo dira. Gazte direla zahartzen dira.
Barakaldoko Hizkuntza Eskola
5. Bidaiak B12
B ikaslea PERITO MORENO, PANPA ARGENTINARREKO GLAZIARRA IRAKURRITAKOAREN AHOZKO LABURPENA BELTZEZ DAUDEN LOKAILUAK ERABILTZEN
EGITEAN,
SAIA
ZAITEZ
Planeta osoan dagoen glaziarrik garrantzitsuenetakoa da Perito Moreno izenekoa, Panpa argentinarrean, hain zuzen ere. Askoren ustez, munduko zortzigarren miraria den izotz bloke erraldoiak Argentinako Aintziraren urak "nabigatzen" ditu, urtero hainbat metro egiten baitu aurrera. Perito Moreno elur-zuriz jantzita dago, baina eguneko izpiek urdinez margotzen dituzte bere hormak, beraz, ur gainean dagoen kristalezko mendia dirudi. 2 milioi urte baino gehiago dituen glaziarrak fenomeno naturalik ikusgarrienetakoa eskaintzen du noizik behin, aintzirako urek eragiten duten presioaren ondorioz egitura nagusitik izotz puska erraldoiak erortzen eta birrintzen direnean, alegia. Behin eta berriro erortzen diren izotzek ikuskizun hunkigarria da glaziarra aurrez izaten duzunean. Hala ere, hiruzpalau urtetan behin baino ez denez gertatzen, behatokietan milaka lagun biltzen ohi da glaziarrak tankera horretako opariak ematen dituen bakoitzean. Izotz-jauziak ikusteko Perito Morenoren aurrean dagoen plataforma da erabilgarri. Hala ere, haren azal hotza zapaltzea da bisitariek izan dezaketen beste aukera. Horretarako, jantzi bereziak behar izango dituzte, eta gidari bat izango dute bidelagun. Bost kilometro zabal den glaziarraren alde bakoitza ikusteko bi aukera daude: urontziz hura inguratzea edo handik bertatik ibiltzea, gainetik eta gertutik naturaren fruitu hau hobe ezagutu ahal izateko. Ureko ibilbidea Perito Moreno begietan sartzeko bide aproposena ohi da, urontzitik glaziarraren handitasuna nabariago egiten baita, hark zu txiki egiten baitzaitu. Horren alternatiba minitrekking egitea da, izotzaren gain-gainetik. Ordu beteko bidaldia egingo dute izotzean urratsez urrats, eta, hala, naturak egindako elementu geografikorik ikusgarrienetakoa izango dute oinen azpian.
www.hiru.com
Barakaldoko Hizkuntza Eskola
TALDEA: 6 eta 16 pertsona bitartekoa + gidaria. IRAUPENA: abenduaren 27tik urtarrilaren 6ra. IRTEERAK: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik. PREZIOA: 1.030 € + aire tasak
Nahiz eta hortxe egon, gugandik oso gertu, Marokok beti eskaini ohi digu urruntasunaren lilura hori: kulturak, ohiturak, tradizioak, erlijioak, usainak, koloreak... Marokok harrera ona egiten dio bidaiariari eta kultur aniztasun ikaragarria eskaintzen digu. Atlas mendikatean zehar ibiliko gara, kasbah-en ibilbidea ezagutuko dugu, Saharako basamortua, Fez, Marrakex... Herrialde atsegin eta abegitsu hau ezagutzeko aukera ona, hemengo egunerokotasuna alde batera utzi eta sentsazio magikotan murgiltzeko aukera eman ohi duena. IBILBIDEA: Casablancarainoko hegaldia –Rabat –Meknes –Fez –Midelt – Merzougako dunak –Todrako arroilak –Tamtattouche –Tinerhir –Ouarzazate – Marrakex. ZENBAIT DATU INTERESGARRI: Casablancarainoko hegaldia. Garraioa, autobus txiki batean. Hoteletan eta aterpetxe erosoetan egingo dugu lo. Banoako gidaria.
PREZIOAREN BARRUAN: - Hegaldi erregularra, haranzkoan Casablancara eta itzuleran Marrakexetik. - Ibilbide guztiarako autobus txiki bat (airea egokitzeko sistemarekin). - Ostatu-gastuak, atal egokian zehaztutako eran: lo egitea eta gosaria. - Merzouga eta Tamtattoucheko afariak. - Bidaia-asegurua. - Banoako gidaria. PREZIOTIK KANPO: - Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik. - Museo eta monumentuetarako sarrerak. - Aire-tasak. - Aireportuko tasak. - Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.
-Fezeko alde zaharra: Magrebeko historiaren arima eta isl -Merzougako Erg Chebbiko duna gorrixkak -Kashben ibilbideaa:palmondoen berdea,paisaia lehorraren erdi-erdian -Atlas Handia: Todrako arroilak eta Tamtattouche berebere herria, pezozoko eraikinekin -Marrakex, Afrikako iarraldeko hiririk kosmopolitena
Casablancarainoko hegaldia.Garraioa, autobus txiki batean.Hoteletan eta aterpetxe erosoetan egingo dugu lo.Banoako gidaria.
5. Bidaiak B 12
TALDEA: 8 eta 16 pertsona bitartekoa + gidaria. IRAUPENA: abenduaren 1etik urtarrilaren 23ra. IRTEERAK: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik. PREZIOA: 3.350 € + aire tasak
Udaberri australa dator eta munduaren azken mugaren mitora hurbiltzeko sasoi egokia izan daiteke: Patagoniara. Mendiak, glaziarrak, basoak, ibaiak, sumendiak, uharteak... eta hori guztia fauna aberastasun izugarriarekin. Lurralde zabal hau Ozeano Barearen eta Andeetako mendikatearen artean dago, eta Hornos lurmuturraren bidez Antartidatik gertu: kresal usaina eta marinelen istorioen oroimena. Negu australa igaro berritan, Patagoniako basoetako bide-zidorretan barrena ibili, hondartzetako harearen gainetik paseatu edota mendi ikusgarriak ikusteko sasoirik onena da: Torres del Paine eta Fitz Roy, granitozko gailurrak glaziarrez inguratuta. Herri eta hiri ikusgarriak bisitatuko ditugu: Valdivia, Calafate, Punta Arenas, Puerto Montt... Eta bidaian Valdes penintsulan baleak ikusteko aukera, eta Patagoniako naturaren edertasunaz gozatu edota Buenos Aires hiriko giroa ezagutzekoa. INTERESGUNEAK: • Temuco, Araukaniako hiri nagusia • Villarrica lakua eta izen bereko sumendia, elurrez apaindua • Valdivia, Txileko zaporea • Chiloe uharteko natura eta arkitektura koloniala • Magallaes eskualdea • Seno Ultima Esperanza eta Serrano ibaia, zeharkaldi zoragarria • Torres del Paine ikusgarriak, granitozko erraldoiak • Los Glaciares Parke Nazionala • Perito Moreno glaziarra • Valdes penintsula, itsas elefanteak, pinguinoak eta baleak • Buenos Aires, Rio de la Plata ibaiaren ertzeko hiri kosmopolita.Atzera ZENBAIT DATU INTERESGARRI: Bidaian garraio pribatua erabiliko dugu eta behin edo behin publikoa. Txilen bi hegaldi egingo ditugu eta Argentinan beste bi, ibilbide luze honetan denbora irabazteko. Banoako gidaria. PREZIOAREN BARRUAN: -Nazioarteko hegaldia, haranzkoan Santiagora eta itzuleran Buenos Airesetik. -Barruko hegaldiak: Santiago-Temuco, Puerto Montt-Punta Arenas, Calafate-Trelew eta Trelew-Buenos Aires. -Aireportu eta hotelen arteko joan-etorriak. -Autobus publikoko garraioa: Temuco-Pucon, Pucon-Puerto Montt, Puerto MonttCastro-Puerto Montt, Calafate-Chalten-Aireportua tarteetarako. -Hurrengo tarteetako garraio pribatua: Quinchao uhartea eta Cucao, Punta ArenasPuerto Natales eta Calafate, Paineko Parke Nazionala eta Perito Moreno Glaziarra bisitatzeko irteeran. -Ultima Esperanza fjord eta Torres del Paineko Parke Nazionalera joateko txalupagarraioa. -Valdes penintsulako garraio pribatua. -Punta Piramiden, baleak ikusteko txalupa-garraioa. -Torres del Paine eta Perito Moreno parkeetako sarrera. -Caleta Valdes eta Punta Tomboko pinguinoen hazlekurako sarrera. -Hotel eta aterpetxeetako ostatu-gastuak -Bidaia-asegurua.
Barakaldoko Hizkuntza Eskola
5. Bidaiak B 12
-BANOAko gidaria. PREZIOTIK KANPO: -Museo eta monumentuetarako sarrerak. -Otorduak. -Aireportuko tasak (35 € inguru). -Aire-tasak. -Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.
Barakaldoko Hizkuntza Eskola
5. Bidaiak B 12
“OPORRALDIA: gure kabuz ala bidaia antolatua?”
A IKASLEA • •
Oporretan Tailandiara joateko asmoa duzue. Zure ustez, hobe da zuen kabuz ibiltzea, B ikaslearekin ados jartzen saiatu.
Zuen kabuz ibili o o
Aldeko argudioak: askatasuna, inprobisazioa Bidaia antolatuaren kontrako argudioak: presaka, norberak ezin erabaki, ...
Barakaldoko Hizkuntza Eskola
5. Bidaiak B 12
“OPORRALDIA: gure kabuz ala bidaia antolatua?”
B IKASLEA • •
Oporretan Tailandiara joateko asmoa duzue. Zure ustez, hobe da bidaia antolatu batean ibiltzea, B ikaslearekin ados jartzen saiatu.
Bidaia antolatua o o
Aldeko argudioak: erosotasuna, segurtasuna, ... Zuen kabuz joatearen kontrako argudioak: denbora galtzea, inseguritatea, ...
Barakaldoko Hizkuntza Eskola
5. Bidaiak B 12
IDAZMENA ARIKETA Egindako bidaia baten narrazioa egin behar duzu:
Prestaketak Nondik nora Zer egin zenuten? Nola pasatu zenuten ...
_______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________
Barakaldoko Hizkuntza Eskola
5. Bidaiak B 12
_______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________ _______________________________________________________
Barakaldoko Hizkuntza Eskola