A
AZALPENA.
Egokitu zaizun gaiaz hitzalditxo bat prestatu behar duzu. Horretarako, lagungarri, gaia girotzeko testu labur bat eta garatu daitezkeen zenbait ideia dituzu behean.
Hezitzailea Berba egiteko puntuak
Zeinena da umeen heziketaren ardura? Parkea, etxea, familia, lagunak... ere heziketan oinarrizkoak dira. Familiak aparteko garrantzia du heziketa prozesuan eta gaur egun aski utzia du erantzunkizun hori. Xabier Etxaniz Erle (Idazlea) Aurreko egunean lagun batek mezu bat bidali zidan posta elektronikoz. Ohiko triste, broma edo bitxikeria izango zela uste nuen baina izenburuak nire arreta erakarri zuen hasieratik: irakasleak eta hezitzaileak zioen. Termino biak sinonimoak izango zirela uste nuen baina oker nengoen. Ez dut ezer berririk esango komentatzean irakaslearen figurak garrantzia galdu duela gure gizartean. Duela hamarkada gutxi batzuk irakaslea zen zientzia eta ezagutza zabaltzen zuena, berari esker –edo bere lanari esker– prestatzen zen haurra eta gaztea munduari aurre egiteko. Irakurtzen, idazten, munduko beste errealitateen berri ezagutzen zen eskoletan. Eta irakasleak, maisuak, maistrak, bazuen pisua, garrantzia, prestigioa herrian. Gure artean orain ez da horrelakorik ikusten eta horren adibidea da irakasle-ikasle kexen inguruan dagoen anekdota ezaguna. Duela urte batzuk ikasle batek zerbait gaizki egiten zuenean irakaslea kexatu eta gurasoek neurriak hartzen zituzten haurrarekin; orain, gurasoek neurriak irakaslearekin hartzen dituzte. Gure gizartean ardura eta betebehar ugari utzi ditugu irakasleen esku. “Ez, ez, nik ez diot berdurarik emango etxean, eskolan ikas dezala ongi jaten. Nirekin bi egunetan bakarrik dago eta bi jatordurengatik ez naiz hasiko eztabaidatzen” (guraso bati entzuna) edo, “hiru urteko haur bati behin esan nion hori ez egiteko. Haurra harrituta begiratu zidan; uste dut EZ hitza entzuten zuen lehen aldia zela” (irakasle batek kontatua). Etxean egin beharrekoak, telebistak erakutsi behar duena, gizarte ardurak... guztiak geratzen ari dira eskolaren esku (sexu informazioa, errepideetatik nola ibili, bakearen aldeko jarrera, elkarrekiko errespetua...) eta nik buruan ditut nire aiton-amonak, eskolara joan gabeak, haiek heziak izan ziren, giza-formazio sendoa zuten. Nola lortu ote zuten? Zer egingo zuten haiek gure artean? Familiak gehiago egin behar du haurrak hezteko orduan, botere publikoak ere bai, bai eta komunikabideek. Eta irakasleen formazioan aritzen garenok ere badugu gure ardura, izan ere, jasotako posta elektronikoan komentatzen zen bezala, Andaluziako institutu batean irakasleak sarritan esan arren ikasleei ez pintatzeko ispilua emaniko musuen bidez garbitzaileak etorri behar izan zuen eta erakutsi ikasleei berari zenbat kostatzen zitzaion ispilua garbitzea... komuneko ura erabiliz. Hura bai hezitzaile ona! Behin erakutsita ikasi zuten ikasleek… lortuko al dugu hori gure irakasleekin!
B
AZALPENA.
Egokitu zaizun gaiaz hitzalditxo bat prestatu behar duzu. Horretarako, lagungarri, gaia girotzeko testu labur bat eta garatu daitezkeen zenbait ideia dituzu behean.
Zakur arraza «madarikatuak» Berba egiteko puntuak - Etxean Etxean animaliak animaliak izatea izatea gaur-gau gaur-gaurko rko fenomeno fenomenoaa da. Baina zein arazo arazo dakar? dakar? - Zein baldintzatan baldintzatan hazi daiteke daiteke animalia animalia bat etxean? etxean? - Edonork Edonork izan dezake animalia animalia etxean? etxean?
Frantziak lege berria aztertuko du eta onartuz gero, eraso eta defentsa txakurren jabeek egokitasun ikastaroak egin beharko dituzte animaliak etxean atxiki ahal izateko. Jendeen beldurrak baretzeko» helburua duen legea aztertuko du gaur Frantziako ministro ministroen en kontseiluak. Hori uste du Joelle Turcat Angeluko hautetsi eta animalien babeserako elkarteko arduradunak. Berrogei urte daramatza txakurrekin lanean eta ez du uste lege egitasmoaren helburua txakurrek eragiten duten arazoa konpontzea denik, jendea baretuko duen egoera sortzea baizik. «Lege bat behar da baina ezin dira txakur arraza batzuk madarikatu horretarako», dio Turcatek. Lege egitasmoak lehen eta bigarren mailako txakurrak ditu jomugan, alegia eraso eta defentsarako erabiltzen direnak. 1999ko legea indartuko du eta aipatu bi txakur moten jabeei egokitasun ikastaroa egitea inposatuko die. Formatzaile Formatzaile agiria duten irakasleek emanen dute ikastaroa. Txakurra hezteko gai direla erakutsi beharko dute jabeek, jendartean ibiltzeko arazorik ez dutela erakutsiz. Txakurrek, beren aldetik, froga bat gainditu beharko dute urtero, bermatzeko ez dutela arriskurik eragiten. Legea indarrean sartzen den unetik, jabeek sei hilabeteko epea ukanen dute aipatu bi baldintzak bete eta txakurra atxiki ahal izateko. «Txakur batek eragin dezakeen arriskua ez da arrazaren araberakoa, kiloen eta bere ahoaren araberakoa baizik», dio Turcatek. Gizarteak eragindako aldaketak dakartza gogora. Duela ez aspaldi etxaldeetan atxikitzen ziren txakurrak eta orain etxebizitzetan. Angelun 40.000 biztanle eta 6.000 txakur inguru daude. Naturan duten ohiturak ahantzirik, jendeak etxean hartzen ditu txakurrak, familiako bertze haur bat balira bezala. Txakur batzuek jabeen ohean lo egiten dutela dio. «Txakurrek erreferentzia garbiak behar dituzte eta jakin behar dute taldean dagokien tokia». Gurasoek zernahi egiten uzten badiete, txakurrek uler dezakete jabeak joaten direlarik buruzagi TXAKURRA EZ DA HAURRA.
bihurtzen direla. Kasu horretan, naturan bezala, zaunka eta koska egiten dute, agintea erakusteko. Istripu gehienak etxeko giroan sortzen direla nabarmentzen du Turcatek, ez karrikan.
ELKARRIZKETA Ondoren ematen zaizun iritzitik abiatuta elkarrizketa bat izango duzu zure bikotekidearekin. bikotekidearekin. Zuk behean ematen zaizun ikuspuntua defendatu behar duzu.
⇒
Eman arrazoibide sendoak eta adibideak.
⇒
Entzun zure solaskidearen arrazoibideak eta erantzun zeureak emanez. ⇒
HAURRA NON HAZI LEHEN BI URTEETAN?
HAUR ESKOLAN ala ETXEAN?
Komenigarri da txikitatik beste umeekin ibiltzea?.
Haur eskolako haurrek hobeto ikasten dute jaten, pix egiten…?
Psikomotrizitatea lantzen da, kantuak, musika…
Gero ere izango du nahiko denbora eskolan egoteko.
Guraso sentitzeko aukera bizi beharreko esperientzia da.
Etxean hobeto zainduta dago, gainera, gaixorik badago ezin da eskolara bidali.
Haurtzaindegian baino hobeto jango du etxean.