1. SARRERA 2. AHOZKO HIZKUNTZA ESKOLAN 3. HITZALDIAK a. Helburuak b. Jardunaren antolamendua c. Ebaluazioa 4. SOLASALDI ETA EZTABAIDAK a. Helburuak b. Jardunaren antolamendua c. Ebaluazioa 5. ERANSKINAK
1 SARRERA Ahozko hizkuntza gizakion oinarrizko hizkuntza da, eta idatzizkoa beronen irudikatzeko modu bat besterik ez da. Gainera idatzizkoak ez ditu islatzen ahozko komunikazioak bere baitan daramatzan ñabardura eta xehetasun guztiak. Ahozko hizkuntza gizakion komunikazio tresna oinarrizkoa den heinean, egunerokotasunean gehien erabiltzen duguna da. Derrigorrez, igorle bat eta hartzaile bat behar ditu ahozko komunikazioak, eta igorleak hartzaile zehatz bati eta egoera jakin batetan zuzentzen dio bere mezua (idatzizkoak ez du hartzaile hain zehatza). Komunikazio egoera arruntetan igorle eta hartzailea aurrez aurre daude, eta soinu mezuaz gain gorputzak eskaintzen digun keinu aukera desberdinez baliatzen da mezua xehetasunez aberasteko. Komunikazio egoera honetan, parte hartzen dutenen egoera (non, noiz, nola ... dauden) oso garrantzitsua izango da. Ahozko hizkuntzaren beste xarma garrantzitsu bat bere unekotasuna da. Hitz egiten dena, esan orduko desagertzen da eta ez du atzera bueltarik, galkorra da. Gaur egungo teknologiak grabaketaren aukera ematen badigu ere eguneroko ohizko jardunean unekotasun hori mantentzen du. Ahozko mezuan hiru esparru linguistiko berezi genitzake: soinuari dagokiona, hizkuntza unitate eta egiturei dagokiona, eta gaia edo ideien garapenari dagokiona. Soinuari dagokionez, komunikazioa ongi gauza dadin, mezua ongi ulertu behar da eta horretarako ahoskera garbia erabiltzea ezinbestekoa da. Horrez gain, ahotsaren doinua eta intentsitatea egokiak izan behar dira, zer adierazi nahi dugun eta non ari garen kontuan izanda. 1
AHOZKO ADIERAZMENA LANTZEN ____________________________________________________________ Koldo Alijostes Bordagarai
Mezua modu egokian eraikitzeko, egitura linguistikoa eta zehaztasuna garrantzitsuak izango dira. Guztia zentzuz josteko, lotura eta adierazpen zuzenak erabiltzea premiazkoa izango da, eta hiztegi aberatsa eta zehatza izatea baita ere. Gaiaren garapena ongi egitea ezinbestekoa da, azken batean komunikazioaren izaera informazio baten igortzean bai dago. Gaia ongi jakitea eta igorri nahi den informazioaren gai garrantzitsuena zein den bereiztea eta sobran dagoena baztertzen jakitea beharrezkoak dira. Alor linguistiko honez gain paralinguistikoa dago: erritmoa, etenak, zaratatxoak eta oro har hiztegian jasotzen ez ditugun hainbat komunikazio baliabide. Igortzen den soinuak doinu eta erritmo jakin bat izango du, egoerari une horretan dagokiona. Ahoskatzeko moduak ere azpi esanahi gehigarri bat ematen dio mezuari, esatariaren maila soziala, jatorria eta beste zenbait informazio ematen bai dizkigu.
5. AHOZKO HIZKUNTZA ESKOLAN Hezkuntza Sistemaren helburu garrantzitsuena ikasleak egungo gizartean bizitzeko prestatzea da. Baina, goian esan dugunez, pertsonok ahozko hizkuntza erabiltzen dugu gehien bat eguneroko bizitzan, eta eskolan idatzizkoa lantzen da nagusiki. Egia da, hasierako mailetan, Haur Hezkuntzan hain zuzen ere, jarduna ahozkoa dela batez ere. Lehen Hezkuntzan idatzizkoa nagusitzen joaten da pixkanaka, eta Bigarren Hezkuntzan jaun eta jabe egiten da. Ikusten dugu beraz, ikasketa mailetan gora egin hala ahozko hizkuntzari garrantzi gutxiago ematen zaiola. Nagusiok ahozko hizkuntzaren premiarik ez dugula ote, edo ahozkoa berez, entzutez, ikasten dugulako ote da. Nagusiok bizitza pertsonalean nahiz bizitza profesionalean ahozko komunikazioa erabiltzen dugu oro har, hori argi dago, eta ahozko hizkuntzaren ikaskuntza entzutez ere gertatzen den arren, hezkuntzak esku hartu dezake eta hartu behar du ikaskuntza prozesu horretan. Ikasleek beraien arteko harreman informaletan ahozko hizkuntza erabiltzen dute, noski dagokion erregistroarekin, baina gure eskola jardunetan ez du leku gehiegirik ahozkoak. Oro har darabilgun ikaskuntza-irakaskuntza metodoan funtsezko hiru arazo daude: o Irakasleak du ahozko komunikazioaren monopolioa o Testu idatzia nagusi da ikasgelan o Ikasleari komunikatzeko aukera gutxi eta ikasleen interesetatik urrun Ahozko adierazpena lantzeak metodologi bide berriak erabiltzea ahalbideratuko luke. Beste era batera esanda, irakasteko modu desberdin batzuk jorratuz ahozkotasuna lantzeko aukera handiagoa eta egokiagoa izango genuke. Ikasleak protagonismo gehiago hartu behar du gelan eta idatzizko adierazpenak lekua utzi behar dio ahozkoari. Ikaslea gelan ahoz komunikatzeko egoera errealak eta motibagarriak sortzeak lagunduko luke bide horretan. Eskolan ikasleek ahozko adierazpena irakurtzean, bakarkako hitzaldi edo berbaldietan, talde solas eta eztabaidetan, bertsotan, antzerkian eta kantua erabiltzen dugu. Ahozko jardun hauetan testu mota desberdinak jorra daitezke, eta askotan elkarrekin konbinatuz. Idatzizkoan antzera, testu mota hauek lautan laburbildu genitzake: narrazioak, deskripzioak, azalpenak, argudiozkoak. Esparrua zabala honetan, ahozko adierazpena edozein jakintzagaietako edukiak lantzeko tresna bezala hartu behar dugu. Dena den, aipatutako jardunetatik bi dira aproposenak Bigarren Hezkuntzako edozein ikasgaietan 2
AHOZKO ADIERAZMENA LANTZEN ____________________________________________________________ Koldo Alijostes Bordagarai
txertatzeko: bakarkako hitzaldiak eta talde solas edo eztabaidak. Aurrez landu daitezke ikasleekin eta ebaluazio irizpide zehatz batzuk erabiliz baloratu daitezke gaitasunak. Orientabide gisa, gure ikasgaietan ahozko bi jardun hauek lantzeko proposamena egiten da jarraian. Zein egoeratan erabili daitezken, jardun hauek aurrera eramateko jarraibide batzuk, zein helburu har daitezken eta nola ebaluatu dezakegun aurkezten da.
6. HITZALDIAK Bakarkako hitzaldi edo berbaldiak pertsona batek eramaten ditu aurrera, hau da, norberak kudeatzen du diskurtsoa, mezua jasotzen duenak ez du parte hartze garrantzitsurik. Gainera aurrez presta daiteke berbaldia eta honek asko errazten du jarduna. Solasean eta eztabaidetan aldiz, parte hartzaileen elkar eragitea gertatzen da, hiztunen artean hartu eman zuzena dago, eta hau guztia bat-batekotasun egoera batean.
a. Helburuak Lehenengo bi helburuak ahozkotasunari zuzenean lotuak ez egon arren, oro har honako helburu hauek lortu nahiko genituzke ahozko jardun honekin: 1. Gaia aurrez ongi prestatzen ikastea, informazioa bilduz, sailkatuz eta egituratuz. 2. Ahozko azalpena aurretik idatziz antolatzen jakitea. 3. Hitzaldiari sarrera bat (gaian sartu aurretik) eta amaiera bat (gaia aurkeztu ondoren) ematen ikastea. 4. Hizkuntza EGOKIA erabiltzen ikastea, entzuleei, egoerari eta gaiari egokitua. 5. Hitzaldiaren mezua KOHERENTZIAZ azaltzen ikastea. Informazio garrantzitsua eta ez hain garrantzitsua bereiztuz, eta azaldu behar dena ongi antolatuz, eskema argi baten inguruan ardaztua. 6. Mezuaren atal desberdinei (esaldi baten barnean, edo esaldi eta paragrafoen artean) KOHESIOA ematen ikastea, elkarren artean ongi lotuak edo kateatuak egon daitezen. 7. Hitzaldia hizkuntz ZUZENTASUNEZ adierazten ikastea. Bai gramatika aldetik eta bai ahoskera aldetik. 8. Garbi ahoskatzen jakitea. 9. Hitz egiterakoan doinu eta erritmo egokia erabiltzen ikastea. 10. Ahotsaren intentsitatea lekura eta jende kopurura egokitzen jakitea. 11. Ziurtasunez eta naturaltasunez adierazten ikastea. 12. Gorputzaren mugimendua eta keinuak erabiltzen ikastea mezuaren komunikazio errazteko eta bizitzeko. 13. Errepikapenak eta bete-lana egiteko partikulak ‘koletillak’ (ba, e, eta, …) saihesten jakitea.
b. Jardunaren antolamendua 3
AHOZKO ADIERAZMENA LANTZEN ____________________________________________________________ Koldo Alijostes Bordagarai
Jarduna aurrera eramateko pauso hauek eman daitezke: 1. Jardunaren plangintza azaldu ikasleei. 2. hitzaldiak emateko jarraibideak azaldu (hitzaldiak emateko jarraibideak 1. ERANSKINA) eta ebaluazio irizpideak aipatu. 3. hitzaldia antolatzeko txantiloia guztiei azaldu (hitzaldiaren antolaketa txantiloia 2. ERANSKINA). Hitzaldian gida bat eskuartean izan dezakete, eta bertan sarreraamaierak, gaia garatzeko eskema, lotura adibideak e.a. ager daitezke bertan. Hau guztia idatziz antolatzeko txantiloi bat eskuratuko zaie. 4. ikasleekin gaia eta hitzaldiaren egitura adostatu: saioaren aurreko egun batean ikasleak prestatu duena irakasleari azalduko dio eta berak zuzenketak nahiz iradokizuna eskainiko dizkio. 5. Komeni da ikasleak hitzaldia aurrez idaztea 6. hitzaldiaren aurretik jarraibideak birpasatu talde handian 7. komeni da Euskara Batuaren Ahoskera Arauak birpasatzea, eta behar bada trebatzea, ariketa batzuren bidez. 8. hitzaldia burutu (ongi legoke bideoz grabatzea) 9. hitzaldia guztien artean baloratu, ebaluazio irizpideen arabera 10. irakasleak azken balorazio bat egin Hitzaldiak lantzeko egoerak batzuk: •
Ikasgaiaren gai bat azaltzea unitate didaktikoaren amaieran
•
Liburu edo filma baten iruzkina egitea
•
Literatur testu batetaz iruzkina
•
Notizia bat azaltzea
•
Artelan batetaz iruzkina
•
Pertsonai baten inguruan informazioa ematea
•
Gatazka edo arazo baten gainean iritziak
•
Mapa kontzeptualen azalpena
•
Talde lanen aurkezpena
•
Webquestean eginiko lanen aurkezpena
•
Ikaslea irakasle: edozein ikasgaietan, 3. mailako ikasleek 1. mailakoei gai bat
aurkeztea, eta 4. mailakoek 2. mailakoei. •
KM irratirako erreportaje bat grabatzea 4
AHOZKO ADIERAZMENA LANTZEN ____________________________________________________________ Koldo Alijostes Bordagarai
5
AHOZKO ADIERAZMENA LANTZEN ____________________________________________________________ Koldo Alijostes Bordagarai
c. Ebaluazioa Ebaluazioa behaketaren bidez egingo da. Saioa bideoz grabatuta egonez gero asko errazten da, hitzaldiaren ondoren lehen balorazio bat egin daiteke eta gero sakonago grabaketa aztertuz. Ebaluazioa errazteko, ebaluatzeko txantiloi posible bat dago (ebaluazio txantiloia 3. ERANSKINA), beti ere behe aldean dauden ebaluazio irizpideak kontuan izanda. Ebaluazioa irakasleak egingo du, baina ikasleek egin dituzten balorazioak eta ekarpenak kontuan izanik. Hasieran proposatu ditugun helburuak oinarritzat hartuz honako ebaluazio irizpideak hartu daitezke:
EBALUAZIO IRIZPIDEAK (ahozkotasunari dagokiona)
1. Hitzaldiaren sarrera eta amaiera 2. Hizkuntz EGOKIATASUNA 3. Berbaldiaren KOHERENTZIA 4. Hitzaldiaren atalen/elementuen arteko KOHESIOA 5. Hizkuntz ZUZENTASUNA 6. Hizkuntz aberastasuna 7. Garbi ahoskatzea, erritmo, doinu eta ahots intentsitate egokia erabiliz 8. Ziurtasuna eta naturaltasuna
7. SOLASALDI ETA EZTABAIDAK Eskolan nahiz bizitzako egoera anitzetan pertsonen artean berriketan aritzen gara, harremanetan jarriz, elkarrekintzan, harreman bat eraikiz. Esan daiteke, eskolan gehien erabiltzen den ahozko jarduna solasa dela. Bai ikasleen artean, bai ikasle-irakasle harremanetan, talde txikian nahiz talde handian. Solasean eta eztabaidetan, partehartzaileen elkar eragitea gertatzen da, hiztunen artean hartu eman zuzena dago, eta hau guztia batbatekotasun egoera batean. Bi solas modu daude: informala eta eskola jarduneko. Oraingoan eskola jarduneko interesatzen zaigu hauek programatu eta ebaluatu daitezkeelako. Solas aldia eztabaidarekin alderatuz jardun bat-batekoagoa da eta edozein testu mota erabili daiteke bertan, narrazioak, deskripzioak, azalpenak nahiz argudiozkoak. Eztabaidetan aldiz, argudiozko testuak nagusitzen dira. Aurrez landutako gai baten inguruan ikasleek iritzi bat eraikia dute eta eztabaida egunean iritzi hori argudiatzen saiatzen dira. Dena den, bietan solaskideen arteko elkar eragitea gertatzen da eta helburuak berdintsuak izan daitezke.
6
AHOZKO ADIERAZMENA LANTZEN ____________________________________________________________ Koldo Alijostes Bordagarai
a. Helburuak 1. Ikasleak solasean murgildu eta parte hartzen ikastea 2. Hitz egin nahi denean txanda errespetatzea. 3. Solaskideen parte-hartzea errespetatzen eta entzuten jakitea. 4. Hizkuntza EGOKIA erabiltzen ikastea, entzuleei, egoerari eta gaiari egokitua. 5. Mezua KOHERENTZIAZ azaltzen ikastea. Informazio garrantzitsua eta ez hain garrantzitsua bereziz, norberaren iritziak ongi arrazoituz, galderei zentzuz erantzunez eta eztabaidan gaiak hartzen duen norabidea jarraituz (eztabaida kideek esten dutena kontuan izan). 6.
Mezuaren atal desberdinei KOHESIOA ematen ikastea, elkarren artean ongi lotuak edo kateatuak egon daitezen.
7. Hizkuntz ZUZENTASUNEZ (gramatika nahiz ahoskera) adierazten ikastea. 8. Garbi ahoskatzen jakitea 9. Ahotsaren intentsitatea lekura eta jende kopurura egokituz, eta doinu eta erritmo egokia erabiliz. 10. Ziurtasunez, adierazkortasunez eta naturaltasunez adierazten ikastea. 11. Errepikapenak eta bete-lana egiteko partikulak ‘koletillak’ (ba, e, eta, …) saihesten jakitea.
b. Jardunaren antolamendua Lehen aipatu dugun bezala, aurrez gaia gelan landua edota ikasleei informazioa bilatzeko eskatuta egon behar da. Ikasleek gaia ezagutu behar dute, informazioa izan behar dute, eta bere inguruan iritzi batzuk eraikiak izatea komeni da. Honela ikaslea ziurtasunez eta lasaiago adierazi daiteke. Solasaldiak antolaketa bat behar du, solasean ari direnen arteko elkar ulertze bat egotea nahi badugu. Hitza eskatu behar da, hitza errespetatu behar da, eta entzuten jakin behar da. Horrez gain, ideiak antolatzen eta modu egokian adierazten jakitea beharrezkoa da. Horregatik, lehenik ikasleekin solasak nahiz eztabaidak egiteko jarraibideak lantzea komeni da (Ikasleentzat eztabaidak lantzeko jarraibideak 4. ERANSKINA). Ikasleei erakutsi egin behar diegu solas nahiz eztabaidak modu egokian nola aurrera eraman eta zer kontuan izan behar duten. Saioa hasi aurretik hitza emateko nahiz denbora kudeatzeko arduradun bat eta eztabaidaren amaieran saioa laburbiltzeko eta ondorioak ateratzeko idazkari bat ere izendatzea garrantzitsua da. Irakasleak sarrera bat egin beharko luke, gaia, helburuak, arauak eta denborak zehazteko (ikasle batek ere egin dezake lan hau). Gelako jardunean honelako solas edo eztabaidak sortu genitzazke: •
Ikasgaian landutako gai batetaz
•
Gelako elkarbizitzan sortzen diren gaietaz
•
Ariketak zuzentzean
•
Berri baten gainean 7
AHOZKO ADIERAZMENA LANTZEN ____________________________________________________________ Koldo Alijostes Bordagarai
•
Irakurritako liburu edo beste literatur lan batetaz
•
Ikusitako filma edo antzerki baten inguruan
•
Arte lan edo musika baten gainean
•
Eginiko irteera batetaz
•
Eginiko esperientzia batean
•
...
IRAKASLEAREN ZEREGINAK -
Gaia guztientzat ezaguna izan behar du, aurrez landuta.
-
Ikasleak borobilean kokatu guztiek elkar ikusi daitezen.
-
Solaskideen partehartzea kudeatu: maiztasuna eta denbora. Ikasle guztiei parte hartzeko aukera eman, beti berdinak hitz egin ez dezaten.
-
Gaiaren kudeaketa: ez utzi gaia desbideratzen guztien iritziak azaldu arte, edota gaia bideratu beste ildo batera.
-
Gaiaren garapenean falta den informazio berria sartu.
-
Gaia ongi bideratzeko galdera egokiak egitea komeni da.
-
Sortzen diren ideiak berregituratu, zerrendatu eta laburbildu.
SOLASALDIAK GIDATZEKO GALDERAK 1.
MEMORIA ERABILI ARAZTEN DUTENAK: Nor? Zer? Noiz? Non? Galdera hauek erantzuteko honelako gaitasunak erabili behar dira: gogoratu, ezagutu, antzeman, definitu ...
2. JAKINTZAK ERLAZIONATU ARAZTEN DITUZTENAK: Zer esan nahi du? Beste hitz batzuekin adierazi dezakezu? Deskriba ezazu? Zein da diferentzia? Zein da ideia nagusia? Galdera hauek erantzuteko honelako gaitasunak erabili behar dira: konparatu, azaldu, interpretatu, deskribatu, uztartu, bereiztu ...
3. ZERBAIT EBATZI ARAZTEN DUTENAK: Nor aukeratuko zenuke? Zer gertatuko litzateke … balitz? Nola egingo zenuke zuk …? Zein adibide jarriko zenituzke? Galdera hauek erantzuteko honelako gaitasunak erabili behar dira: problemak ebatzi, adibideak jarri, sailkatu, aukeratu, aplikatu, hipotesiak egin ...
4. ZERBAITEN ANALISIA EDO ARRAZOITZEA EGIN ARAZTEN DITUZTENAK: Zergatik? Zein izan da proposamena? Nola onar genezake …? Galdera hauek erantzuteko honelako gaitasunak erabili behar dira: analisia egin, ondorioak atera, logikaz arrazoitu, kritikoki arrazoitu, ordenatu …
5. SINTESIA EGIN ARAZTEN DUTENAK: Nola hobetu genezake? Honela izango balitz nola …? Nola izan daiteke hori? … iruditzen zaizu? Galdera hauek erantzuteko honelako gaitasunak erabili behar dira: sortu, txertatu, konbinatu, aurreikusi, diseinatu, garatu, hobetu, gogoeta egin, suposatu …
6. ZERBAIT BALORATU ARAZTEN DIGUTENAK: Zein da hobeagoa? Ados egongo zinateke honekin …? Hobe izango litzateke … ezkero? Zein da zure iritzia? Ados gaude horrekin? 8
AHOZKO ADIERAZMENA LANTZEN ____________________________________________________________ Koldo Alijostes Bordagarai
Galdera hauek erantzuteko honelako gaitasunak erabili behar dira: laburtu, epaitu, defendatu, ebaluatu, argumentatu, arrazoitu, baloratu, kritikatu, aukeratu, deduzitu …
c. Ebaluazioa Ebaluazioa behaketaren bidez egingo da. Saioa bideoz grabatuta egonez gero asko errazten da, hitzaldiaren ondoren lehen balorazio bat egin daiteke eta gero sakonago grabaketa aztertuz. Ebaluazioa errazteko, ebaluatzeko txantiloi posible bat dago (ebaluazio txantiloia 5. ERANSKINA), beti ere behe aldean dauden ebaluazio irizpideak kontuan izanda. Ebaluazioa irakasleak egingo du, baina ikasleek egin dituzten balorazioak eta ekarpenak kontuan izanik. Hasieran proposatu ditugun helburuak oinarritzat hartuz honako ebaluazio irizpideak hartu ditut:
EBALUAZIO IRIZPIDEAK (ahozkotasunari dagokiona)
1. Hitz egiteko txanda errespetatzea 2. Entzuten jakitea 3. Partaidetza 4. Hizkuntz EGOKIATASUNA 5. Berbaldiaren KOHERENTZIA 6. Mezuaren atalen/elementuen arteko KOHESIOA 7. Hizkuntz ZUZENTASUNA 8. Hizkuntz aberastasuna 9. Garbi ahoskatzea, intentsitate egokiz
erritmo,
doinu
eta
ahots
10. Ziurtasuna eta naturaltasuna
9
AHOZKO ADIERAZMENA LANTZEN ____________________________________________________________ Koldo Alijostes Bordagarai
5. ERANSKINAK 1. ERANSKINA: hitzaldiak egiteko jarraibideak 2. ERANSKINA: hitzaldia emateko gidoi txantiloia 3. ERANSKINA: ebaluazio txantiloia 4. ERANSKINA: solasaldiak eta eztabaidak egiteko jarraibideak 5. ERANSKINA: ebaluazio txantiloia
10
AHOZKO ADIERAZMENA LANTZEN ____________________________________________________________ Koldo Alijostes Bordagarai
JENDAURREKO AHOZKO AZALPENAK EGITEKO JARRAIBIDE BATZUK -
-
-
-
-
Gaia aurrez ongi prestatu behar da. Informazioa bilduz, sailkatuz eta egituratuz. Egin behar dugun ahozko azalpena aurretik idatziz jarriko dugu. Hitzaldiaren hasieran gaian sartu aurretik sarrera bat egin behar da entzulea testuinguruan kokatzeko (agurra, gaia zein izango den, zergatik aukeratu den gaia, nondik jaso den informazioa …). Ondoren, gaiaren garapena azalduko da, eta azkenik, hitzaldia amaitzeko azalpenari amaiera bat emango zaio, hitzaldia bukatu dela jakin dezaten entzuleek. Erabiltzen den hizkuntza EGOKIA izan behar du: entzuleei, egoerari eta gaiari egokitua. Kontuan izan, eskolako lan bat dela, beraz hizkuntza formal bat erabili behar da, lagun arteko adierazpen informalak saihestuz. Erabili behar den hiztegia ere gaiari dagokiona izan bera du. Azalpenaren edukia ongi antolatu behar dugu, KOHERENTZIAZ: informazio garrantzitsua eta ez hain garrantzitsua bereiztuz (zer aipatu eta zer ez bereiztu behar da), eta azaldu behar dena ongi antolatua egon behar du, eskema argi bati jarraituz. Mezuaren atal desberdinek (esaldi baten bornean, edo esaldi eta paragrafoen artean) KOHESIOA izan behar dute, elkarren artean ongi lotuak edo kateatuak egon behar dira. Azalpena edo hitzaldia gramatikalki zuzena izan behar du, hizkuntz ZUZENTASUNA derrigorrezkoa da. Euskararen ahoskatze ZUZENA erabili: kontuan izan behar dira Euskara Batuaren Ahoskera Arauak. Hizkuntza aberastasuna (hiztegia, esamolde jatorrak …) garrantzitsua da. Garbi ahoskatu. Hitz egiterakoan doinua eta erritmo egokia erabili, geldi uneak kontuan izanik. Ahotsaren intentsitatea gauden lekura eta jende kopurura egokitua (guztiok ongi entzuteko moduan, ez oso baxu eta ez garrasika). Ziurtasunez, adierazkortasunez eta naturaltasunez adierazi. Gorputzaren mugimendua eta keinuak (eskuekin nahiz aurpegiarekin egindakoak) garrantzitsuak dira komunikazio errazteko eta bizitzeko. Errepikapenak eta bete-lana egiteko partikulak ‘koletillak’ (ba, e, eta, …) saihestu.
Kontuan izan ahozko adierazpen bat dela, ez dela idatziz prestatutakoa buruz ikasi eta errezitatzea. Azalpèna prestatzerakoan gaia ongi menderatua dagoela suposatzen da, beraz eskema labur baten laguntzaz jendeari naturaltasunez azalpenak eman behar zaizkio.
11
AHOZKO ADIERAZMENA LANTZEN ____________________________________________________________ Koldo Alijostes Bordagarai
AURKEZPENA • • •
•
Agurra Gaia Zergatik aukeratu Informazioa nondik
GAIAREN GARAPENA (eskema)
ANTOLATZAILEAK SARRERAKOAK
Lehen-lehenik … Aurrena … Hasteko … Ezer baino lehen … Hau da … JARRAIPENEKOAK
Honekin batera … Gainera … Hau esan eta gero … Jarraituz … Era berean … Bestalde … Dena dela/den … Ondorioz … Hala ere … Gero … Adibidez … Beraz … Ondoren … Jakina … Guztiarekin … Izan ere … Esate baterako … AMAITZEKOAK
Amaitzeko … Amaitu aurretik … Azkenik … Laburtuz … Bestela esanda … HIZTEGI BEREZIA:
AGURRA: … interesgarria izan zaizuelakoan amaitutzat emango dugu saio. … nire aldetik esan beharrekoa amaitu dut, zerbait galdetu nahi baduzue … … eta guzti honekin amaitutzat ematen dut nire hitzaldia. …
12
mugimendua eta keinuak
Ziurtasuna, naturaltasuna
Erritmo, doinua, intentsitatea
Garbi ahoskatzea
aberastasuna
zuzentasuna
kohesioa
koherentzia
TALDEA:
egokiatasuna
IKASGAIA: GAIA:
sarrera eta amaiera
AHOZKO ADIERAZMENA LANTZEN ____________________________________________________________ Koldo Alijostes Bordagarai
1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8. 9. 10. 11. 12. 13. 14. 15. 16. 17. 18. 19. 20. 21.
13
AHOZKO ADIERAZMENA LANTZEN ____________________________________________________________ Koldo Alijostes Bordagarai
TALDE HANDIKO SOLASALDIAK ETA EZTABAIDAK EGITEKO JARRAIBIDE BATZUK -
-
-
-
-
Gaia aurrez ezaguna izan behar du, gelan aurrez landua. Solasaldiaren hasieran irakasleak sarrera bat egingo du, gaia, helburuak, arauak eta denborak zehaztuz (ikasle batek ere egin dezake lan hau). Hitza emateko eta denbora kudeatzeko arduraduna izendatuko da. Hitz egin nahi duenak besoa altxatuko du eta arduradunak hitz eman arte ez da hasiko. Erabiltzen den hizkuntza EGOKIA izan behar da: parte hartzaileei, egoerari eta gaiari egokitua. Kontuan izan, eskolako jardun bat dela, beraz hizkuntza formal bat erabili behar da, lagun arteko adierazpen informalak saihestuz. Solaskideek azaldu nahi dutena ongi antolatu behar dute, KOHERENTZIAZ: informazio garrantzitsua eta ez hain garrantzitsua bereiziz (zer aipatu eta zer ez bereizi behar da), eta azaldu behar dena ongi antolatua egon behar du, egituratua. Hitz egiten ari garen gaiaren ildoa jarraitu behar da, solaskideek aurretik esan dutena kontuan izanda. Mezuaren atal desberdinek (esaldi baten bornean, edo esaldi eta paragrafoen artean) KOHESIOA izan behar dute, elkarren artean ongi lotuak edo kateatuak egon behar dira. Hitza hartzen duenaren azalpena gramatikalki zuzena izan behar du, hizkuntz ZUZENTASUNA derrigorrezkoa da. Euskararen ahoskatze ZUZENA erabili: kontuan izan behar dira Euskara Batuaren Ahoskera Arauak. Hizkuntza aberastasuna (hiztegia, esamolde jatorrak …) garrantzitsua da. Garbi ahoskatu. Hitz egiterakoan doinua eta erritmo egokia erabili, geldi uneak kontuan izanik. Ahotsaren intentsitatea gauden lekura eta jende kopurura egokitua (guztiok ongi entzuteko moduan, ez oso baxu eta ez garrasika). Solaskideekin ados ez egon arren errespetuzko doinua erabili behar da, gehiegi berotu gabe. Ziurtasunez, adierazkortasunez eta naturaltasunez hitz egin. Gorputzaren mugimendua eta keinuak (eskuekin nahiz aurpegiarekin egindakoak) garrantzitsuak dira komunikazio errazteko eta bizitzeko. Errepikapenak eta bete-lana egiteko partikulak ‘koletillak’ (ba, e, eta, …) saihestu. Amaieran irakasleak edo ikasle batek sortutako gaiak laburbilduko ditu eta ondorioak atera. Lan honetarako hasieratik ikasle bat aukeratu daiteke.
14
Ziurtasuna, naturaltasuna
Erritmo, doinua, intentsitatea
Garbi ahoskatzea
aberastasuna
Zuzentasuna
Kohesioa
Koherentzia
Egokiatasuna
TALDEA:
Partaidetza
IKASGAIA: GAIA: 1.
Txanda errespetatzea
AHOZKO ADIERAZMENA LANTZEN ____________________________________________________________ Koldo Alijostes Bordagarai
2. 3. 4. 5. 6. 7. 8. 9. 10. 11. 12. 13. 14. 15. 16. 17. 18. 19. 20. 21.
15