Osasuna Antibiotiko gehiegi kontsumitzen dugu Europako herrialdeen artean Frantzia eta Espainia dira, hurrenez-hurren, antibiotiko gehien kontsumitzen duten herrialdeak. Eta Euskal Herrian ere hor nonbait, behar baino askoz gehigo jotzen dugu antibiotiko hartzera. Antibiotiko gehiegi kontsumitzen dira gure artean. Premiazkoak direnean _________; baina sarritan premiarik, eta inolako kontrol medikurik gabe hartzen ditugu. Botika horien %30 medikuaren errezetarik gabe ematen dira. Automedikazioohitura horiek, _____________, lehen mailako osasun arazoa bihurtu dira. Antibiotikoen erabilera masibo eta indiskriminatuak ekarri du, ________________, bakterio erresistenteen zepa edo anduiak gero eta sarriago agertzea. Hamarkadatan infekzio jakinak borrokatzeko beren eraginkortasuna ondotxo frogatua zeukaten antibiotikoek jadanik ez dute guk nahi genukeen bezala funtzionatzen. Zergatik hori? Bakterioei ez dielako inolako, edo garai batean bezainbateko, eraginik egiten antibiotikoen lehengai aktiboak. Bakterioak antibiotikoetara "ohitu" egin direla esango genuke. Pneumokokoak eragindako infekzioen %5, ____________, ezin da sendatu penizilina erabiliz. Antibiotikoekiko erresistentzia bakterioaren prozesu naturala da, baina gero eta bizkorrago gertatzen da gaur egun eta bizkortasun horrek kezkatzen ditu medikuak eta zientzialariak. ____________ antibiotikoek infekzio bakterianoei aurre egiteko duten ezintasun horrek biztanleria orokorrari egiten diolako kalte. Agente patogenoa ____________________ guztientzat da kalte; ez automedikatzeko joera dutenentzat bakarrik. Horrek infekzioa kutsatzeko probabilitatea eta konplikazioak agertzeko aukerak ugaritzen ditu. Arrisku horiek guztiak ________________, agintariek antibiotikoen erabilera desegokiaren kontrako kanpainak bultzatzen dituzte. Herritarrek jakin behar dute antibiotikoek ez dutela balio gripeen eta katarroen kontra, bi prozesu horiek birikoak direlako. Gainera etorkizunean tratamenduei erresistentziak eragin ditzake antibiotikoak behar ez direnean hartzeak eta horrek denoi erasango liguketen gaitz larriagoen ___________ ekar lezake.
Jabier Agirre Hamar hitz edo esamolde hauetatik bi sobera daude.
ohitu egiten bada – hala bada - ezinbestean - sorrera - Batez ere gaitzerdi -zalantzarik gabe – bataz beste - adibidez - kontuan hartuta
Europako herrialdeen artean Frantzia eta Espainia dira, hurrenez-hurren, antibiotiko gehien kontsumitzen duten herrialdeak. Eta Euskal Herrian ere hor nonbait, behar baino askoz gehigo jotzen dugu antibiotiko hartzera. Antibiotiko gehiegi kontsumitzen dira gure artean. Premiazkoak direnean GAITZERDI; baina sarritan premiarik, eta inolako kontrol medikurik gabe hartzen ditugu. Botika horien %30 medikuaren errezetarik gabe ematen dira. Automedikazio-ohitura horiek, EZINBESTEAN_, lehen mailako osasun arazoa bihurtu dira. Antibiotikoen erabilera masibo eta indiskriminatuak ekarri du, ZALANTZARIK GABE_, bakterio erresistenteen zepa edo anduiak gero eta sarriago agertzea. Hamarkadatan infekzio jakinak borrokatzeko beren eraginkortasuna ondotxo frogatua zeukaten antibiotikoek jadanik ez dute guk nahi genukeen bezala funtzionatzen. Zergatik hori? Bakterioei ez dielako inolako, edo garai batean bezainbateko, eraginik egiten antibiotikoen lehengai aktiboak. B akterioak antibiotikoetara "ohitu" egin direla esango ge nuke. Pneumokokoak eragindako infekzioen %5, ADIBIDEZ_, ezin da sendatu penizilina erabiliz. Antibiotikoekiko erresistentzia bakterioaren prozesu naturala da, baina gero eta bizkorrago gertatzen da gaur egun eta bizkortasun horrek kezkatzen ditu medikuak eta zientzialariak. BATEZ ERE_ antibiotikoek infekzio bakterianoei aurre egiteko duten ezintasun horrek biztanleria orokorrari egiten diolako kalte. Agente patogenoa OHITU EGITEN BADA guztientzat da kalte; ez automedikatzeko joera dutenentzat bakarrik. Horrek infekzioa kutsatzeko probabilitatea e ta konplikazioak agertzeko aukerak ugaritzen ditu. Arrisku horiek guztiak KONTUAN HARTUTA, agintariek antibiotikoen erabilera desegokiaren kontrako kanpainak bultzatzen dituzte. Herritarrek jakin behar dute antibiotikoek ez dutela balio gripeen eta katarroen kontra, bi prozesu horiek birikoak direlako. Gainera etorkizunean tratamenduei erre sistentziak eragin ditzake antibiotikoak behar ez direnean hartzeak eta horrek denoi erasango liguketen gaitz larriagoen SORRERA ekar lezake.
Jabier Agirre