834982 _ 0130-0159.qxd
4
20/7/07
11:48
Página 130
Animalia ornodunak
HELBURUAK 1. Animalia guztiek zer ezaugarri berdin dituzten jakitea. 2. Animalia ornodunak eta ornogabeak bereizten ikastea. 3. Ornodun talde bakoitzak zer ezaugarri nagusi dituen jakitea, eta zer bizi-funtzio egiten dituzten eta ingurunera nola moldatzen diren ikastea.
4. Gure espeziea nola sailkatzen den eta zer jatorri duen jakitea. 5. Eskema zientifikoak egiteko zer urratsi jarraitu behar zaien ikastea.
EDUKIAK KONTZEPTUAK
• Animalia-erreinuaren ezaugarriak, eta ornodunen eta ornogabeen arteko desberdintasunak. (1. eta 2. helburuak) • Animalia ornodunak: definizioa, denek dituzten ezaugarriak eta sailkapena. (3. helburua) • Bost ornodun taldeak: nolakoak diren, nola bizi diren, berariazko ezaugarriak eta azpitaldeak. (3. helburua) • Giza espeziea: ezaugarriak, sailkapena eta jatorria (4. helburua)
PROZEDURAK, TREBETASUNAK ETA ABILEZIAK
• Irudiak, laginak, argazkiak eta marrazkiak aztertzea eta interpretatzea. (1., 2., 3. eta 4. helburuak) • Anatomia-eskemak aztertzea eta interpretatzea, ornodun taldeak alderatzeko. (1., 2. eta 3. helburuak) • Zenbait irizpide erabiltzea, ornodunak sailkatzeko. (3. eta 4. helburuak) • Eskema zientifikoak egitea. (5. helburua)
JARRERAK
• Ornodunak askotarikoak direla aintzat hartzea, eta haiek babestearen eta zaintzearen aldeko jarrera izatea. • Giza espeziea askotarikoa dela aintzat hartzea eta planetako ugaztun guztien artetik bat garela ulertzea. (4. helburua)
BALIOEN HEZKUNTZA Ingurumen-hezkuntza Isileko ehiza era askotako interesek eragiten dute. Hartzak, azeriak eta igarabak, besteak beste, mundu osoko larru-ontzaileei saltzeko ehizatzen dituzte. Arrainak, katagorriak, tximinoak, loroak, kameleoiak eta hegazti koloretsuak, berriz, etxean maskota exotiko bat eduki nahi duten pertsonei saltzeko harrapatzen dituzte. Presio horiek eta beste hainbat direla-eta, espezie asko arrisku larrian daude, betiko galtzeko zorian. 1973an, bereizi gabeko ehiza nahiz arrantza mugatzeko eta animalien salerosketa ilegalari azkena emateko nazioarteko lehen ituna sinatu zen. Baina, hala ere, arriskuak hor dirau. Espainian, Ingurumen Kontseilaritzak
130
lanean dihardu, 1985. urteaz gero, Galtzeko Zorian dauden Espezieetako Animaliak Suspertzeko Zentroen Sarea osatzen. Zentro horietan, gaixo edo zaurituta dauden animaliak nahiz abandonatuta utzitakoak hartu eta albaitarien zaintzapean jartzen dituzte, ondoren, sendatuz gero, atzera ingurune naturalean aske uzteko. Herritarren laguntzak berebiziko garrantzia du. Azpimarratu egingo ditugu mundu osoan espezie guztiak babestuta egon daitezen gizabanakook izan beharreko jokabideak; esate baterako, maskotatzat espezie exotikoak erosteko aukerari uko egitea, laguntzaren premian den basabererik aurkituz gero Espezieak Suspertzeko Zentrorik hurbilenera jotzea, udaltzainei nahiz ertzainei deitzea, etab.
쮿 NATURA ZIENTZIAK, DBH 1 쮿 © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿
834982 _ 0130-0159.qxd
20/7/07
11:48
Página 131
GAITASUNAK LANGAI Ingurune fisikoaren ezaguera eta elkarreragina
Norberaren autonomia eta ekimen-gaitasuna
AZTERKETA ZIENTIFIKORANTZ atalean (71. or.), Hegaztien arrautzak eta narrastienak gaiari buruzko zenbait galderari erantzun behar diete ikasleek. Erantzuteko, deskribatutako fenomenoen azalpen zientifikoa eman behar dute eta, horretarako, unitateko edukiak antzeko egoera bati aplikatu beharko dizkiote.
IRAKURLEAREN TXOKOA atalean, Jane Goodallen Txinpantzeekin bizitzea testua oso baliagarria da gogoeta egin dezagun sentimenduen jatorriaz eta gizakion maitasun-premiaz.
Hizkuntza-komunikazioa 3., 6., 10. eta 13. ariketak egiteko, liburuko Funtsezko kontzeptuak eranskinera jo beharko dute ikasleek, informazioa bilatzeko. JAKINGARRIAK atalean (68. or.), informazioa aurkezteko zenbait modu erakusten ditu Giza espeziearen sailkapena izeneko testuak. Komeni da atal honi ongi erreparatzea, bertako eskemak aztertzeari ahalik eta probetxu handiena ateratzeko; horretarako, azpimarratu eskemetako elementu guztiak eta zer esan nahi duten (barrak, laukiak, marrak…).
Kulturala eta artistikoa ZIENTZIA ZURE ESKU atalean (69. or.), Eskema zientifikoa egitea izeneko testuak argi azaltzen du zer ezaugarri bete behar dituzten eskema zientifikoek. Arrain bat adibidetzat hartuz egingo dute ikasleek, eta ohartuko dira zein garrantzitsua den nolabaiteko trebetasun artistikoa izatea, horrelako eskemak egiteko baldintzak bete ahal izateko.
Goodallen behaketak lagungarriak izango zaizkigu, gure emozio-premiak ulertzeko, eta haiei esker, bete-betean ohartuko gara emozioak gure bizitzaren zati direla eta pertsona gisa hazteko lagungarri zaizkigula.
Gizarte-gaitasunak eta gizatasuna IRAKURLEAREN TXOKOA atalean gogoeta egin dugu gizaki guztiok maitasuna jasotzeko dugun premiaz, eta hura oinarri hartuta, gogoeta hura osatu behar dugu, gure maitasuna gainerako gizakiengana bideratzeko, gizarteko kide solidario gisa haz gaitezen ekarriko baitu horrek. Bestalde, 7. ariketan, gizakiok ahozko hizkuntzaz bestelako zer hizkuntza erabiltzen ditugun aipatzeko eskatzen zaie ikasleei. Hizkuntza horiek zertarako balio duten eta zergatik sortu izan diren aztertuz, berehala ohartuko gara gizakiok oinarrizko beste behar bat ere badugula: komunikazioa. Komunikazioa funtsezkoa da emozioak adierazteko; eta horregatik, komunikatu ahal izateko ahozko hizkuntza ez beste batzuen premia duten gizabanakoekiko errespetua izatea oinarri-oinarrizkoa da, denon artean gizarte solidarioa sortuko badugu.
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK EBALUAZIOKO PROBAK EBALUAZIO-IRIZPIDEAK 1. probako ariketak
2. probako ariketak
a) Animalia-erreinuaren ezaugarriak azaltzea, eta animalia ornodunak eta ornogabeak bereiztea. (1. eta 2. helburuak)
1, 9
1, 2
b) Argazkiak eta marrazkiak oinarri hartuta, ornodun taldeek egituraren, antolamenduaren eta funtzioen aldetik zer ezaugarri dituzten jakitea eta azaltzea, identifikatu eta sailkatu ahal izateko. (3. helburua)
2, 4, 5, 6
4, 5, 9, 10
3, 7
3, 7
d) Giza espeziea zer animalia taldetan sailkatzen den azaltzea, zer ezaugarri bereizgarri dituen aipatzea eta zer jatorri duen jakitea. (4. helburua)
8
8
e) Eskema zientifikoak zer diren definitzea eta horrelako eskema bat egiteko zer urrats eman behar diren azaltzea. (5. helburua)
10
6
c) Ornodunak sailkatzea, gako errazak eta behaketa-teknikak erabiliz. (3. helburua)
쮿 NATURA ZIENTZIAK, DBH 1 쮿 © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿
131
834982 _ 0130-0159.qxd
4
20/7/07
11:48
Página 132
1. FITXA
IKASGELARAKO BALIABIDEAK
SAILKAPENA (I)
ORNODUNEN SAILKAPENA. ARRAINAK Ornodun guztiak kordatuen filumaren baitan daude. Talde horretakoak dira aszidiak ere; hots, bizkarrezur-errudimentu gisakoa duten animalia ornogabeak. Ornoduntzat hartzen diren animalia guztiak kordatuen baitako subfilum batean biltzen dira. Arrainen taldea oso zabala da. Lau klase hartzen ditu bere baitan: agnatuen klasea, plakodermoena, kondriktieen klasea eta osteiktieena. Denak oso antzekoak direnez, alabaina, arrainen gainklasean biltzen dira eskuarki; eta gainerako ornodunak, orduan, tetrapodoen gainklasean sartzen dira (denek lau gorputz-adar dituztelako).
ARRAINEN TALDEKO KLASEAK Agnatuak
ADIBIDEAK ETA AZALPENAK
Ziklostomoak
Arrain talde txiki bat da, eta bertako arrainek barailarik ez izatea dute ezaugarri. Horrelakoak dira, adibidez, anfioxoa eta lanproia.
Plakodermoak
Arrain primitiboak dira eta aspaldi iraungi ziren (Paleozoikoan bizi izan ziren, eta fosilei esker soilik dugu haien berri). Gorputza babesteko kanpo-oskola zutelako deitzen zaie horrela. Hegal binatuak zituzten. Itsasoan nahiz ur gezatan bizi izan ziren.
Kondriktieak
Selazeoak
Ostoiktieak
Hezurrezko eskeletoa duten arrainak hartzen ditu barne. Isats-hegal homozerkoa dute; hots, hegalaren bi aldeak neurri berekoak dira. Buruaren bi aldeetan operkuluak dituzte, zakatzak babesteko. Aktinopterigioak
Sarkopterigioak
Akantodoak
132
Kartilagozko eskeletoa dute. Isats-hegal heterozerkoa dute; hau da, hegalaren aldeetako bat bestea baino handiagoa da. Ez dute zakatzak babesteko operkulurik. Marrazoak, arraiak eta manta-arraiak dira selazeoak. Talde honetakoa da ezagutzen dugun arrainik handiena: marrazo balea; planktona soilik jaten duen erraldoi izugarria, alegia.
Teleosteoak
Gaur egungo arrainak dira. Hegal erradiodunak dituzte denek. Ia ingurune urtar guztietan bizi dira.
Kondrosteoak eta holosteoak
Gehienak iraungita daude, Erdialdeko Afrikako Polypterus eta beste espezieren bat izan ezik.
Krosopterigioak eta dipnooak
Zientzialari batzuen esanetan, lehenbizikoz lehorra konkistatu zuten ornodun haiek krosopterigioen taldeko zenbait animaliaren ondorengoak ziren. Krosopterigio guztiak aspaldi iraungi ziren, zelakantoa izan ezik. Arrain hori, orain dela gutxi arte fosilei esker soilik ezagutzen genuena, berriki Afrikan aurkitu zuten berriz. Dipnooak, edo arrain birikadunak, gaur egungoak dira; uretatik kanpo ere hartzen dute arnasa eta, horregatik, lehorte-garaietan bizirik irauten dute.
Marrazo arantzatsuak, Paleozoikoko fosilak.
쮿 NATURA ZIENTZIAK, DBH 1 쮿 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿
834982 _ 0130-0159.qxd
4
20/7/07
11:48
Página 133
2. FITXA
IKASGELARAKO BALIABIDEAK
SAILKAPENA (II)
ORNODUNEN SAILKAPENA. ANFIBIOAK ETA NARRASTIAK Anfibioek, narrastiek, hegaztiek eta ugaztunek badute gauza bat berdin: lau gorputz-adar dituzte denek; baina hori bai, animalia horietako bakoitzaren gorputz-adarrak zein baino zein desberdinagoak dira. Izan ere, ez dute zer ikusirik zaldien oinek eta kaioen hegoek, ezta? Batzuek, gainera, lau gorputz-adarrak galduak dituzte (esate baterako, sugeek), eta beste batzuek bi besterik ez dituzte orain (hala nola, baleek eta izurdeek). Anfibioak eta narrastiak odol hotzeko animaliak dira, arrainak bezala. Horrek esan nahi du gorputzeko tenperatura ingurunearen araberakoa dutela: ingurunean tenperatura baxua bada, odol hotzeko animaliak mantsoago ibiltzen dira edo geldi geratzen dira. Horregatik, ezin dira edozein ingurunetan bizi, eta gaitasun txiki samarra dute, ingurumenean aldaketak gertatzean haiei aurre egin eta bizirik irauteko.
KLASEAK
TALDEAK, ADIBIDEAK ETA AZALPENAK
Anfibioak
Animalia tetrapodoak dira eta metamorfosia izaten dute garapenean. Kanpo-ernalketa dutenez, urari ezinbestez lotuta daude, ohitura erdi lehortarrak badituzte ere eta batzuk oso leku lehorretan ere bizi daitezkeen arren. Biriken bidez hartzen dute arnasa.
Narrastiak
Anuroak
Isatsik gabeko anfibioak. Gaur egungo igelak eta zapoak.
Urodeloak
Isatsa duten anfibioak. Arrabioak eta tritonak.
Apodoak
Tropikalak, gorputz-adarrik gabeak, txikiak eta itsuak, zizareen antzekoak. Tunelak egiten dituzte lur hezeetan.
Lepospondiloak eta laberintodontoak
Era Primarioko fosilak. Oso anfibio primitiboak; esaterako, Diplovertebron izenekoa.
Lehortarrak dira. Oskoldun eta gorringodun arrautzak erruten dituzte. Azala ondo babestuta dute, lehor ez dadin. Era Mesozoikoan izan ziren ugarien eta garrantzitsuen (dinosauroen eran, hain zuzen). Anapsidoak
Kelonioak
Dortokak eta apoarmatuak. Hezurrezko eta adarkizko oskola dute. Triasikotik daude.
Euriapsidoak
Fosilak. Plesiosaurioak eta antzeko itsas narrastiak, gutxi gorabehera dinosauroen garaikideak.
Arkosaurioak
Era Mesozoikoan nagusi ziren narrastien taldea. Dinosauro guztiak hartzen ditu barne. Ehunka espezie izan ziren, eta garai hartako lehorreko ingurune guztiak kolonizatu zituzten. Dirudienez, espezie horietako batzuetatik sortu ziren hegaztiak: arkosaurio terodontoen taldekoetatik, hain zuzen. Arkosaurio guzti-guztietatik, krokodilioak soilik bizi dira gaur egun: kaimanak, krokodiloak eta aligatoreak, alegia.
Lepidosaurioak Sinapsidoak
Saurioak eta ofidioak
Sugandilak, sugeak eta beste narrastiren bat; hala nola, Zeelanda Berriko tuatara. Gaur egungoak dira. Ugaztunen sorburu izandako narrasti primitiboak.
쮿 NATURA ZIENTZIAK, DBH 1 쮿 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿
133
834982 _ 0130-0159.qxd
4
20/7/07
11:48
Página 134
3. FITXA
IKASGELARAKO BALIABIDEAK
SAILKAPENA (III)
ORNODUNEN SAILKAPENA. HEGAZTIAK ETA UGAZTUNAK Antzina, narrastiak ziren munduan nagusi. Gaur egun, ordea, hegaztiak eta ugaztunak dira nagusi naturan; bereziki, ugaztunak. Odol beroko izakiak dira; hau da, inguruneko tenperaturak ez du eraginik haien jarduera-mailan. Hegazti guztiak lehortarrak dira. Ugaztunei dagokienez, berriz, planetako ingurune guztiak konkistatu dituzte.
KLASEAK
TALDEAK, ADIBIDEAK ETA AZALPENAK
Hegaztiak
Arkeorniteak
Neorniteak
Ugaztunak
Odontognatoak
Kretazeoko fosilak.
Paleognatoak eta inpeneak
Gehienak fosilak dira, gaur egungo hauek izan ezik: kasuarioak eta pinguinoak.
Neognatoak
Gaur egungo hegazti-espezie guztiak biltzen ditu talde honek. 19 ordena daude; besteak beste: antseriformeak (ahateak, antzarak, etab.), zikoniformeak (zikoina, mokozabala, etab.), falkoniformeak (belatzak eta zapelatzak), galiformeak (oiloak), paseriformeak (txori mota guztiak), kolunbiformeak (usoak)… Lehortarrak dira, eta batzuk itsasoan bizitzera oso ohituta badaude ere, beti itzuli behar dute lehorrera, atseden hartuko eta ugalduko badira. Batzuek migrazio izugarriak egiten dituzte urtero; zenbaitek planeta osoa ere zeharkatzen dute (ipar-txenada, adibidez, Antartikatik lurralde artikoetaraino joaten da hegan).
Prototerioak
Metaterioak
Euterioak edo karendunak
134
Narrastien eta hegaztien ezaugarriak dituzte; adibidez, narrastien antzeko hortzeria, eta bestalde, lumak, hegaztiek bezala.
Talde honek Australiako zenbait ugaztun bitxi hartzen ditu barne; adibidez, ornitorrinkoa eta ekidna. Lehena urtarra da eta adarkizko moko laua du. Ekidna lehortarra da, eta tronpa laburra eta arantzak ditu. Obiparoak dira: arrautzak erruten dituzten ugaztun bakarrak. Martsupialak
Kanguruak, zarigueiak, etab. Gehienak Australian bizi dira. Bibiparoak dira. Kumeak txiki-txikiak jaiotzen dira eta amak sabelean (martsupioan) duen poltsan egoten dira. Poltsa horretan izaten dituzte emeek ugatzak, hain zuzen. Plazenta eta zilbor-hestea dute, eta fetua uteroan hazten da. Bibiparoak dira. 25 ordenatik gora daude; besteak beste: intsektiboroak (trikua), kiropteroak (saguzarra), primateak (tximinoak), zetazeoak (izurdeak eta baleak), haragijaleak (lehoia, tigrea, txakurra), perisodaktiloak (zaldiak) eta artiodaktiloak (behiak, antilopeak).
쮿 NATURA ZIENTZIAK, DBH 1 쮿 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿
834982 _ 0130-0159.qxd
4
20/7/07
11:48
Página 135
4. FITXA
IKASGELARAKO BALIABIDEAK
EUROPAKO HARTZ ARREA EUROPAKO HARTZ ARREA da gure faunan galtzeko zorian dauden animalietatik arriskurik handiena dutenetako bat. Espainian, dozena gutxi batzuk baino ez daude. Baso atlantikoko ugaztun berezkoenetako bat da.
EUROPAKO HARTZ ARREA (URSUS ARCTOS) Helduak oso handiak dira: bi metro luze izaten dira eta 300 kg-tik gorako pisua izaten dute; belarri biribilak eta motzak dituzte, eta buztanik ez. Gehienak marroi ilunak dira, baina tartean-tartean bada kolore argiagokorik ere. Hartz heldugabeek lepoko moduko bat dute, zuri-zuria. Oinatzak oso bereziak dira: 25-30 cm inguruko luzerakoak, zabal-zabalak, eta erpeen arrastoak agerian. Ebaki eta urratu handiak egiten dituzte pagoen eta pinuen azalean, eta ileak uzten dituzte enborrei atxikita. Erraz jarraitzen zaio haien arrastoari, pagoaren ezkurrak jaten baitituzte, nahikoa txukun irekita gainera. Iberiar penintsularen iparraldeko baso mistoetan bizi dira, Kantabriar eta Piriniar sistemetan (Frantziako isurialdean gehiago); baina populazioak bakartuegi eta sakabanatuegi daude. Udan, goi-mendietako larreetan ere ibiltzen da. Neguan, hartzak lozorroan egoten dira. Garai horretan izaten dituzte emeek kumeak, eta haiek, jaio orduko, titiburuen bila eta amaren ilajearen babesa aurkitu nahian hasten dira berehala. Jaio berritan oso txikiak dira eta, gehienetan, bikiak. Aitak ez du parte hartzen kumeen zaintzan. Hartzak animalia bakartiak dira, oso lurraldekoiak, eta gauez aritzen dira ehizan; dena den, orojaleak dira eta asko jaten dute, negupasarako prestatzeko: pago- eta haritz-ezkurrak, baiak, tuberkuluak, onddoak, haratustela, arrautzak, arrainak, eztia… Inoiz basoan hartz baten oinatza topatuz gero, erraz bereiziko dugu: handi-handiak dira, oinazpiaren aztarna oso berezia dute eta erpeen arrastoa geratzen zaie.
쮿 NATURA ZIENTZIAK, DBH 1 쮿 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿
135
834982 _ 0130-0159.qxd
4
20/7/07
11:48
Página 136
5. FITXA
IKASGELARAKO BALIABIDEAK
OTSOA LEHEN, OTSOA zen Europako haragijale ugarienetako bat. Gero, urtetan eta urtetan animalia eder horiek jazartzen aritzearen ondorioz, otso kopurua izugarri txikitu zen, bai Euskadin, bai beste hainbat herrialdetan. Orain, alabaina, otso-populazioak bere onera etortzen ari dira.
OTSOA (CANIS LUPUS) Otsoak eta artzain-txakur alemanak oso antzekoak dira, baina otsoek buru zabalagoa dute, bular estuagoa, lepo motza eta burua beheratua. Buztana zintzilik izaten dute ia beti, zenbait otseme batera jaten ari direnean izan ezik; horrelakoetan, hierarkia agertzen saiatzen dira, eta horretarako, buztana altxatzen dute, ahoaz keinuak egin, eta belarri-pabiloiak tenteago jarri. Jazarpena dute ehizarako teknika: ehizakia etenik gabe jazartzen dute, erabat ahituta geratzen den arte edo lurrera botatzea lortzen duten arte. Otsemeek eta otsar gazteren batek egiten dute ia lan guztia; otsar dominantea, izan ere, kokaleku pribilegiaturen batean egoten da, erasoa zuzentzen. Mailarik handieneko otsemeak ematen dio ehizakiari behin betiko hozkada jugularrean. Apodun ertainak eta handiak ehizatzeko, taldean aritzen dira; baina bakarka ere ehizatzen dute: saguak eta beste ugaztun txiki batzuk, bai eta haratustela ere. Otsoak familia taldetan bizi izaten dira; hiru-bost otsoko izaten dituzte, eta kumeak urtebetez egoten dira taldean. Batzuetan bi familiako taldeak ere egiten dituzte, baina ez dira inoiz izaten hamar banako baino gehiago. Otsarren ulua lurraldetasunseinalea da, batetik, eta bestetik, dei egiteko eta emeen jabetza adierazteko ere erabiltzen dute; neguan egiten dute otsarrek ulu, batez ere: estaltzegaraian, hain zuzen. Udaberrian, bakarrik geratzen dira otsemeak, kumaldia zaintzen; eta horretarako, beste ugaztun batzuen gordelekuetan sartzen dira, zeinek bere zuloa moldatu ondoren, edo bestela, barrunbe naturalez baliatzen dira. Otsarrek ematen diete jatekoa. Otsoak animalia arriskutsutzat hartu izan dira beti; baina egia esan, azken berrogeita hamar urteotan, gutxienez, otsoek ez diote inongo gizaki bakar bati ere eraso, guk dakigula. Ustezko arriskugarritasun horregatik, jazarri eta ehizatu egin zituzten otso-guneetako herritarrek. Dena dela, Iberiar penintsulako populazioa handitu egin da azken bi hamarkadetan, Zamorako eta Leongo mendietan, bereziki.
136
쮿 NATURA ZIENTZIAK, DBH 1 쮿 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿
834982 _ 0130-0159.qxd
4
20/7/07
11:48
Página 137
6. FITXA
IKASGELARAKO BALIABIDEAK
SUGEGORRIAK BA AL DAKIZU SUGEGORRIAK BEREIZTEN? Iberiar penintsulako suge guztietatik hiru soilik dira pozoitsuak eta erraz bereizten dira kalterik egiten ez duten sugeetatik, oso desberdinak dira-eta. Fitxa honetan hemengo sugegorriei buruzko zenbait datu dituzu.
SUGEGORRIAK EDO BIPERAK (VIPERA BERUS, V. ASPIS ETA V. LATASTI) Ezaugarri nagusi hauek bereizten dituzte sugegorriak: oso txikiak dira, 15-25 cm ingurukoak, oro har; mutur berezia dute (Vipera berus sugegorriak zapala du; Vipera aspisek, gorantz altxatua; eta Vipera latasti izenekoak adar moduko bat du muturrean); sigi-saga itxurako marrazkia dute bizkarraldean, ezkaten antolamenduagatik; eta isats laburra dute, buruaren atzealdeko ezkatak bezalakoa, batzuetan. Gehienetan zaputz egiten dute, baina badakite beren burua defendatzen ere; eta horrelakoetan, erasotzeko, beren baitan ixten dira, luzatzeko prest. Bizkor mugitzen dira. Sugegorrien hozkada, oso mingarria, ez da batere larria izaten gizon-emakume helduongan; baina haurrei, adinekoei eta gaixoei kalte larriak eragin diezazkieke. V. berus penintsularen iparmendebaldean egon ohi da; V. aspis, ipar-ekialdean; eta V. latastirik ez dago iparraldean. Lehenbiziko biak zuhaixketan gora igotzen dira udazken-bukaeran, Eguzkiaren berotasun bila, agian. V. latasti hondartzetan-eta hondar azpian erdi sartuta egoten da, ezkutatuta, ehizakiren bat etorri zain.
Natrix maura sugeak, uretan ibili ohi den suge biperakarak, sugegorria dirudi bai itxuraz bai portaeraz, baina ez da kaltegarria. Natrix maura sugeek isats luzeagoa dute eta, beren osoan, aski handiagoak izan ohi dira.
Vipera berus
Vipera aspis
Vipera latasti
쮿 NATURA ZIENTZIAK, DBH 1 쮿 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿
137
834982 _ 0130-0159.qxd
4
20/7/07
11:48
Página 138
7. FITXA
IKASGELARAKO BALIABIDEAK
EGUZKI-ARRANO IBERIARRA PENINTSULAKO HEGAZTI HANDIENTSUENA eta dotoreena ere galtzeko zorian dago. Baso mediterraneoko berezko espezieetako bat da, baina gaur egun, penintsulako hego-mendebaldean soilik daude.
EGUZKI-ARRANO IBERIARRA (AQUILA HELIACA ADALBERTI) Eguzki-arrano iberiarrak hegazti handi-handiak ditugu: 80 cm inguru luze dira, pausatuta. Lumen kolorea arre beltzaxka da, eta pileoa eta garondoa horiak edo zuriak dituzte. Sorbalda-lumak zuri-zuriak dira. Orban zuri hori erraz ikusten zaie hegan doazenean ere, hegalen aurreko ertzean zehar zerrenda zuri-zuria agertzen baitzaie. Isats karratua dute, motza eta zabala, eta bost-zazpi zinta gris izaten dituzte. Hegan dabiltzanean, hegoak zuzen-zuzen izaten dituzte, ez angeluan aurrerantz jarrita. Banako gazteak kolore argiagokoak dira; gero, lumak ilundu egiten zaizkie, adinean aurrera egin ahala. Zuhaitz handi bakartuen adar garaietan egiten dute habia (batez ere, koniferoetan), paduretatik edo estepetatik hurbil. Banako batzuek urtaroko migrazioak egiten dituzte. Kokapenari dagokionez, penintsularen hego-mendebalde osoan daude: Extremadurako larreetatik Huelvaraino eta Iberiar goilautadaren hegoaldeko alderdirik mendebaldekoenean. Apodun ertainak jaten dituzte, bai eta karraskariak, txoriak, haratustela… ere, eta ehizarako teknika hau darabilte: hegan ez oso goian ez oso behean ibiltzen dira, eta ehizaki bat ikusitakoan, bizkor eta indartsu oldartzen zaizkio, erpeak aurrerantz jarrita.
138
쮿 NATURA ZIENTZIAK, DBH 1 쮿 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿
834982 _ 0130-0159.qxd
4
20/7/07
11:48
Página 139
8. FITXA
IKASGELARAKO BALIABIDEAK
DATUAK ERREGISTRATZEA GIZAKION EZAUGARRIAK ERREGISTRATZEA ariketa interesgarria da beti. Izan ere, kanpo-ezaugarri ugariri dagokionez, asko-askotarikoak gara. Aldakortasun horretaz ohartzeko, geure buruari, senideei edo/eta adiskideei begiratzea besterik ez dugu. Nahi al duzu gizakiaren zenbait ezaugarri aztertu? Bete beheko taula, inguruko lau lagun aztergai hartuta.
ZENBAIT LAGUNEN EZAUGARRIEN DESKRIBAPENA EZAUGARRIAK
1. BANAKOA
2. BANAKOA
3. BANAKOA
4. BANAKOA
Gizonezkoa/ emakumezkoa Ile-kolorea (horaila/beltza/ gaztaina-kolorekoa...) Begi-kolorea (urdinak/ berdeak/arreak/beltzak) Ile kizkurra / izurtua / lisoa Ileak punta moduko itxura du kopetan (bai/ez) Oreztatxoak ditu aurpegian (bai/ez) Azal-kolorea (zurbila/ beltzarana/arrosa...) Sudurraren forma, albotik ikusita Sudurmotza/sudurluzea Sudur zabala / sudur estua Ezpain lodiak / ezpain meheak Zulotxoak ditu masailetan (bai/ez) Zulotxoa du kokotsean (bai/ez) Aurpegi karratua/biribila/ obalatua/triangeluarra Kokots irtena du (bai/ez) Belarri-gingila aurpegiari atxikita du (bai/ez) Esku-ahurra karratua du (bai/ez) Hatzak esku-ahurra baino luzeagoak dira (bai/ez) Hatz luzea hatz erakuslea baino luzeagoa da (bai/ez) Erakuslea nagia baino luzeagoa, edo alderantziz
쮿 NATURA ZIENTZIAK, DBH 1 쮿 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿
139
834982 _ 0130-0159.qxd
4
20/7/07
11:48
Página 140
9. FITXA
IKASGELARAKO BALIABIDEAK
ANIMALIA ORNODUNAK NON IKUSI BEHAKETA ETA ESPERIMENTU ERRAZAK
Herri- eta hiri-inguruak • Edozein herritan edo hiritan pasieran gabiltzala, nahiko animalia ikusiko ditugu; hegaztiak, batez ere. Txolarreak, usoak eta araba-zozoak oso arruntak izaten dira herri-hiri guztietan. Bestalde, kostaldeko lekuetan nahiz ibaiertzean dauden herrietan-eta, kaioak izaten dira; izan ere, hondakinak jaten dituzte kaioek, eta herri-inguruetan nahikoa zabor egoten da. Leku jakin batzuetan, beste hegazti batzuk ere izaten dira; hala nola, mikak, zozoak eta pagausoak (basauso mota bat dira). Berez, mendietako hegaztiak dira denak, baina apurka-apurka, herri-hirien kanpoaldean kokatuz joan dira. Ugaztunei dagokienez, arratoiez eta saguez gain, erraza da saguzarrak ere ikustea iluntzean, parkeak eta lorategiak dauden lekuetan.
Urmaelak eta zingirak • Urmael-inguruetan, arrainak, anfibioak eta hegaztiak ikusten dira batez ere. Arrainen artean, erraz aurkitzen dira ganbusiak (kanpotik sartutako animalia txiki bat), mazkar arantzadunak, perkak, karpak… Landare urtarrez estalitako ur-bazter batzuetan zapaburuak bizi dira, eta gerta liteke igel helduren bat aurkitzea. Hegaztiei dagokienez, anatidoak dira ugarienak urmaeletan eta zingiretan: basahateak, ahate gorriztak, ahate mokozabalak, zertzetak, murgilariak… Eta horiez gain, erraz ikusten dira, halaber, murgilak eta kopetazuriak, besteak beste. Zingira-mirotza da ekosistema horretako hegazti harrapari garrantzitsuena da, eta urmaelen eta zingiren gainean hegan ibiltzen da, janari bila.
Mendiko animaliak • Mendiko bota onak eta prismatikoak; besterik ez dugu behar egun-pasa mendira joan eta animalia-espezie asko eta asko ikusteko. Hori bai, ugaztunak ikusi nahi baditugu, ezinbestekoa izango dugu eguna argitu baino lehen irtetea, goazen lekuan zer animalia dauden eta non dauden jakitea, eta ondo ezkutatzea. Gogoan izan haize kontra jarri behar dela; bestela, izan ere, haize alde badugu, edozein animaliak berehala adituko du gure usaina, eta ihes egingo du. • Mendiko animalia guztietatik zirraragarrienetako bat basahuntz piriniarra da. Ez da batere erraza halakorik ikustea, mendi batzuetan ugari egonagatik ere. Sarrioa ere aski arrunta da. Mendietako lekurik garaienetan bizi dira denak. • Zenbait menditan oso erraz ikusten den animalia bat sai arrea da. Horrelakoek harkaitzetan egiten dute habia, eta zorte apur bat izanez gero, hegazti handi horien habia multzoren bat ikusteko aukera izango duzu. • Gogoratu ez duzula inoiz horrelako ibilaldirik bakarrik egin behar eta komeni dela beti gidari edo lagun adituren batekin joatea.
140
쮿 NATURA ZIENTZIAK, DBH 1 쮿 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿
834982 _ 0130-0159.qxd
4
20/7/07
11:48
Página 141
10. FITXA
IKASGELARAKO BALIABIDEAK
HEGAZTIEI BEHATZEA
Helburua Irtenaldi bat egitea, hegaztiak aztertzeko.
Materiala • Oinetako erosoak eta arropa egokia. • Prismatikoak. • Hegaztiei buruzko gidaliburu on bat (liburu-denda espezializatuetan izaten dituzten horietakoak).
PROZEDURA Begiratu ingurura, ea hegaztirik baden 1 Bilatu informazioa, zure etxetik hurbil
hegaztiak erraz non ikusi ohi diren jakiteko. Jo zure herriko udalera, ibilbideen berri izateko eta informazioa bilatzeko.
Behaketarako iradokizunak 1 Ez da erraza prismatikoak azkar erabiltzea.
Beraz, saiatu ahalik fokatuena egon daitezen, hegaztiak zer distantziatara dauden kontuan hartuz. Horretarako, behatoki gisa aukeratutako lekuan egondakoan, hartu erreferentziatzat urrutiko zuhaitzen bat eta fokatu ongi ikusi arte.
2 Jada mendira joandakoan, bilatu hegaztiei
behatzeko leku egoki bat. Parke natural batzuetan, behatoki egokiak izaten dituzte finkatuta, erosoak eta toki onean jarriak, lekuko fauna ezkutaleku egokietatik aztertu ahal izateko. 3 Begiratu ingurura; hasieran, begi hutsez.
Begiratu ea une horretan hegaztirik baden, hegan edo pausatuta, lurrean, zuhaitzetan nahiz uretan. 4 Hegaztiren bat ikusten baduzu, jarri
prismatikoak hara begira. Aztertu hegaztiaren ezaugarri nagusiak: kolorea, neurria, gorputzaren nahiz mokoaren forma, etab. Hegan badabil, erreparatu ondo siluetari. Datu horiei esker, ikusitako hegaztia zer espezie den jakin ahal izango duzu, gidaliburua baliatuz.
2 Bestalde, begi hutsez hegazti bat ikusitakoan,
erreparatu erreferentzia-puntu argi batekiko non dagoen: zuhaitz batekiko, etxe batekiko, muino batekiko, etab. Bestela, izan ere, zail egingo zaizu gero prismatikoekin aurkitzea, prismatikoetan zehar ikus-eremua askoz txikiagoa da-eta. 3 Hegazti bat hegan ikusiz gero, gogoratu
prismatikoen fokatze-gurpila birarazi egin behar duzula, hegaztia hurbiltzen edo urruntzen den heinean. Horrek trebetasun apur bat eskatzen du. 4 Azkenik, izan beti gogoan mendiko
segurtasun-neurriak eta jokabide-arauak. Alde egindakoan, utzi dena lehen zegoen bezala (edo lehen baino hobeto), ez piztu inoiz surik, ez atera bideetatik, etab.
EGIN BEHARREKO LANAK Hurrena mendira joandakoan, saiatu hegazti hauek ikusten: • Kaskabeltza. Txori txiki-txikia da, urdinxka eta oso arrunta. Orban hori bat du hegoetan, eta mozorro beltza, aurpegian. • Zozoa. Txori handi samarra da, beltza, eta moko gorria du. Txio eztia egiten du, baina oso ozen. • Argi-oilarra. Hariztietako txori eder-ederra da. Lumagandor bat du buruan. Ez da oso arrunta, baina erraz ikusten da.
• Basoiloa. Estepetan bizi da eta oso leku jakinetan soilik ikus daiteke, erraz baina, leku horietan oso ugaria baita. Penintsulako hegaztirik handiena da. • Lertxuntxoa. Zikoina txiki bat dirudi. Zuria da eta moko horia du, luze-luzea. Hezeguneetan oso ugaria izaten da, horrelako ekosistemetan bilatzen baitu jatekoa. • Zikoina. Oso erraz ikusten da, habia kanpandorreetan egiten du-eta. Zikoinen ohitura horretaz baliatuta, bilatu habia bat, ea ikusten duzun bikoterik elkar gorteiatzen.
쮿 NATURA ZIENTZIAK, DBH 1 쮿 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿
141
834982 _ 0130-0159.qxd
4
20/7/07
11:48
Página 142
IKASGELARAKO BALIABIDEAK
1. ESKEMA MUTUA
ORNODUNAK ETA ORNOGABEAK
UGAZTUNEN EZAUGARRIAK
142
쮿 NATURA ZIENTZIAK, DBH 1 쮿 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿
834982 _ 0130-0159.qxd
4
20/7/07
11:48
Página 143
IKASGELARAKO BALIABIDEAK
2. ESKEMA MUTUA
HEGAZTIAK
LUMEN ATALAK
NARRASTIAK
쮿 NATURA ZIENTZIAK, DBH 1 쮿 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿
143
834982 _ 0130-0159.qxd
4
20/7/07
11:48
Página 144
IKASGELARAKO BALIABIDEAK
3. ESKEMA MUTUA
ANFIBIOAK
ARRAINAK
UGAZTUNAK
144
쮿 NATURA ZIENTZIAK, DBH 1 쮿 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿
834982 _ 0130-0159.qxd
4
20/7/07
11:48
Página 145
IKASGELARAKO BALIABIDEAK
IRADOKIZUNAK
SAREAN ESPAINIAN BABESTUTA ETA GALTZEKO ZORIAN DAUDEN ESPEZIEAK http://ecologistasenaccion.org/accion/especies/ vertebrados.htm Animalia ornodunen taxon askori buruzko informazioa biltzen du; batez ere, arrisku handienean dauden animaliei eta habitatei buruzkoa.
THE HALL OF MAMMALS http://www.ucmp.berkeley.edu/mammal/mammal.htm Kaliforniako Unibertsitateko Paleontologia Museoaren orria. Ugaztunen dibertsitatea aztertzen du, eboluzioaren ikuspegitik.
NATIONAL GEOGRAPHIC.COM KIDS www.nationalgeographic.com/kids/creature_feature/ 0004/polar.html/archive/ Animaliei buruzko ikusizko entziklopedia bat da, eta hotsak, datu dibertigarriak, bideoak… ditu.
LIBURUAK Atlas de los mamíferos terrestres de España PALOMO J. L. Ingurumen Ministerioa. Espainian dauden espezieen eta habitaten kokapenari eta kontserbazio-egoerari buruzko inbentarioa egiteko proiektua. Atlas y libro rojo de los anfibios y reptiles de España J. M. PLEGUEZUELOS. Parke Naturalen Erakunde Autonomoa. Herpetofauna zaintzeko funtsezko tresna. Informazio hau biltzen du, espezie bakoitzeko: taxonomiari buruzko informazioa, deskribapena, kokapena, bariazio geografikoa, altitudezko maila eta habitatak, ugalketa, elikadura-habitatak, gizarte-antolamendua eta jokabidea.
Arte de pájaros PABLO NERUDA. Lynx Edicions argitaletxea. Txileko poeta hark ederki islatu zuen liburu honetan bere txorizaletasuna, bai eta bere jaioterriko (Txileko) berezko aberastasuna ere. El reino animal. Proyectos apasionantes S. HEWITT. Panamericana Editorial argitaletxea. Irakurle gazteei animalien munduan sartzeko leihoa zabaltzen die: nola hartzen duten arnasa, zer jaten duten, eta nola mugitzen, hazten eta ugaltzen diren. Zenbait proiektu urratsez urrats nola egin ere azaltzen die gazteei: zizare-hazkuntza bat nola sortu, biriken eredu bat nola egin eta lorategian txorientzako habia bat jartzeko kutxa bat nola prestatu.
DVD/FILMAK Ártico y Antártico. Colección BBC Naturaleza. Poloei buruzko dokumentala da, eta bertako animalien jokabidearen eta bizimoduaren berri izateko aukera ematen du. Jungla Tropical. Colección BBC Interactivo. Ikasleak junglan barneratuko dira, eta batek daki ez ote duten jaguar batekin edo gorila handi batekin aurrez aurre topo egingo. Los animales son gente maravillosa. Warner Bross Entertainment. Zuzendaria: Jaime Uys. Zuzendariak lau urte eman zituen, eta 100.000 milia egin, animalien jokabideari buruzko ikuskera ironiko hau filmatzeko, eta merezi izan zuen: dozenaka eszena bikain, harrigarri eta dibertigarri atzeman zituen. Jane Goodall’s wild chimpanzees (ingelesez). Zuzendaria: David Lickley. Berrogei urtez, Jane Goodall zoologo bikaina Afrikako txinpantze basatiei beha aritu zen. Film honek emakumezko zientzialari haren bizimodua eta lana aztertzen ditu, eta enfasi berezia jartzen du hark aztergai izan zituen txinpantzeetan.
쮿 NATURA ZIENTZIAK, DBH 1 쮿 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿
145
834982 _ 0130-0159.qxd
4
20/7/07
11:48
Página 146
EBALUAZIOA
1. EBALUAZIO-PROBA
1 Zer irizpide erabiltzen da, armiarmak animalia ornogabeen taldekoak direla esateko? Aipatu zer ezaugarri
dela-eta bereizten diren armiarmak beste izaki bizidun batzuetatik (adibidez, landareetatik). 2 Animalia ornodunen artetik zer talde dira homeotermoak? Azaldu zer esan nahi duen ezaugarri horrek. 3 Esan zer animalia den argazkikoa. Ornodunen zer taldetakoa da? Animalia horren zer ezaugarri direla-eta
sailkatu duzu talde horretan?
4 Zer kategoriatan sailkatzen dira ornodunak, arnasa hartzeko moduaren arabera? Zer animalia talde daude
kategoria bakoitzaren barruan? Azaldu zer organo erabiltzen duten arrainek arnasa hartzeko. 5 Azaldu zer ezaugarri nagusi dituzten anfibioek. Deskribatu zer aldaketa izaten dituzten anfibioek bizitza osoan
eta azaldu zertan diren desberdinak gainerako ornodunekiko. 6 Zer bi ernalketa mota dituzte ornodunek? Zergatik dira marrazoak obobibiparoak? Zer beste ezaugarrik
bereizten dituzte marrazoak gainerako arrain motetatik? 7 Sailkatu beheko animalia eta adierazi eskeman animalia horren taldekoen ezaugarriak. Aipatu zer azpitaldetan
banatuta dagoen talde hori eta zer azpitaldetakoa den beheko animalia.
8 Zergatik da gizakia animalia ugaztuna? Zertan desberdintzen da gainerako ugaztunetatik (adibidez, katua)? 9 Adierazi esaldi hauetatik zein diren okerrak eta zergatik:
a) Anfibioek bereizgarri hauek dituzte: lau gorputz-adar dituzte, biriken eta larruazalaren bidez hartzen dute arnasa, poikilotermoak dira eta metamorfosia dute. b) Animalia bibiparoek emearen gorputzaren barnean garatzen dituzte arrautzak. c) Ornogabe bakar batek ere ez du eskeletoa. d) Animaliek ezaugarri hauek dituzte, besteak beste: sentikortasun handia dute, nutrizio heterotrofoa, eta zelula eukariotoak. 10 Zer dira eskema zientifikoak? Hegazti baten eskema zientifikoa egin beharko bazenu, kanpo-anatomiako zer
elementu marraztu beharko zenituzke?
146
쮿 NATURA ZIENTZIAK, DBH 1 쮿 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿
834982 _ 0130-0159.qxd
4
20/7/07
11:48
Página 147
EBALUAZIOA
2. EBALUAZIO-PROBA
1 Zer ezaugarri direla-eta esan dezakegu elefanteak animaliak direla? Zer animalia taldetakoak dira?
Zer ezaugarri dituzte desberdin elefanteek eta belakiek? 2 Zer bi animalia talde handi daude eta zertan dira desberdinak? Zer eskeleto mota dute ornogabe
batzuek? 3 Begiratu beheko irudiei. Esan zer ornodun taldetakoa eta zer azpitaldetakoa den bakoitza. Azaldu
berezko zer ezaugarri dituzten talde horretako animaliek. Zer ezaugarri dituzte desberdin beheko bi animaliek?
A
B
4 Egin taula bat, hegaztien eta narrastien hiru ezaugarri desberdin adierazteko. 5 Adierazi esaldi hauetatik zein diren okerrak eta zergatik:
a) Bizkarrezurra izateak bereizten ditu ornodunak ornogabeetatik. b) Hegaztiak ornodun poikilotermoak dira eta gorputz aerodinamikoa dute. c) Metamorfosia duten ornodun bakarrak narrastiak dira. d) Arrainek igeri-maskuria dute eta, hari esker, zer sakonerataraino sartu kontrola dezakete. 6 Zer dira eskema zientifikoak? Zure ustez, zergatik egin behar dira eskema errealistak, egiazko proportzioak
gorde, eta behatutako elementuaren atal nagusiak adierazi? 7 Sailkatu eskemako animalia, idatzi laukietan
taldearen ezaugarriak eta azaldu nola gertatzen den metamorfosia.
8 Esan zer animalia-espezieri dagozkion ezaugarri hauek:
ugaztun hankabikoa da, garun handia du, ez du buztanik eta lau gorputz-adar ditu. Azaldu zer ezaugarri direla-eta sailkatzen den ugaztunen taldean. 9 Arrainak bi azpitaldetan sailkatzen dira, zer eskeleto mota duten kontuan hartuz. Zer izen dute azpitalde
horiek? Non bizi dira arrainak, nola hartzen dute arnasa, zer jaten dute eta nola ugaltzen dira? 10 Zer ornodun talde dira poikilotermoak? Azaldu ezaugarri hori.
쮿 NATURA ZIENTZIAK, DBH 1 쮿 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿
147
834982 _ 0130-0159.qxd
4
20/7/07
11:48
Página 148
ANIZTASUNAREN TRATAERA
ZABALTZEKO
1 Zer azpitaldetan sailkatzen dira arrainak, eskeleto motaren arabera? Eman adibideak. 2 Zer ornodun taldetan daude animalia urtarrak? 3 Zein da arrainen zentzumen-organoa? Non dute eta zertarako balio die? 4 Arrain guztiek al dituzte ezkatak? Zer arrain taldekoek ez dute ezkatarik, dentikuluak baizik? 5 Zer ernalketa mota dute anuroek, eta nola gertatzen da? Eman adibide bat. 6 Zer esan nahi du animalia obobibiparoa izateak? Zer ornodun taldetan daude espezie obobibiparoak? 7 Ornodunen arteko desberdintasunak:
a) Nolako azala dute anfibioek? b) Zertan dira desberdinak narrastien ezkatak eta arrainenak? c) Ba al da mokoa duen narrastirik? 8 Zer-nolako garrantzia du narrastien arrautzek oskola izateak? Aterako al lirateke aurrera arrainen eta anfibioen
arrautzak bezalakoak balira; hots, mintz fin-fin batek soilik babestuko balitu? Zergatik? 9 Zer narrasti taldetakoak dira sugandilak? Eta sugegorriak? Eta apoarmatuak? 10 Zer jaten dute lertxunen antzera moko luzea eta puntazorrotza duten hegaztiek? 11 Aipatu gizakiak berezkoak dituen lau ezaugarri. 12 Azaldu zer baldintza bete behar ditugun, eskema zientifikoak zuzen egiteko. 13 Azaldu zertan datzan igelen metamorfosi-prozesua eta aipatu berezko zer ezaugarri dituzten anfibioek. 14 Ornodunen arnasketa:
a) Zer animalia ornodunek hartzen dute arnasa zakatzen bidez? b) Zer animalia ornodunek hartzen dute arnasa biriken bidez? c) Ba al dago animalia ornodunik, arnasa beste modu batera hartzen duenik? Asnasa hartzeko modu hori aski al da bere kasa? Ala beste modu baten osagarri baino ez da? Azaldu. 15 Definitu:
a) Animalia poikilotermoak. b) Metamorfosia. c) Obobibiparoak. d) Zakatzak.
148
쮿 NATURA ZIENTZIAK, DBH 1 쮿 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿
834982 _ 0130-0159.qxd
4
20/7/07
11:48
Página 149
ANIZTASUNAREN TRATAERA
FINKATZEKO
1 Zertan dira desberdinak animalia ornodunak eta ornogabeak? Eman adibide bana. 2 Osatu taula hau: Ornodunen organoak
Zer dira eta zer taldek dituzte?
Bizkarrezurra Birikak Hegalak Hegoak Igeri-maskuria Buztana edo isatsa Oskola 3 Ornodunen zer bost talde daude? Idatzi. Ondoren, azaldu zer ezaugarri nagusi duen talde horietako bakoitzak;
hots, zerk bereizten dituen gainerako taldeetatik. 4 Obiparoak ala bibiparoak dira arrainak? Arrazoitu erantzuna. 5 Zer ornodun taldetakoak dira poikilotermoak? Zer esan nahi du poikilotermo hitzak? 6 Zerez estalita dute hegaztiek gorputza? Nola ugaltzen dira hegaztiak? 7 Azaldu anfibioen metamorfosi-prozesua. 8 Narrastiak:
a) Zerez estalita dute narrastiek gorputza? b) Narrasti guztiek al dituzte hankak? Zeinek ez dute hankarik? 9 Osatu taula hau:
Hegaztiak Kanpo-ezaugarri aipagarriak
Barne-anatomiaren ezaugarri garrantzitsuak 10 Ugaztunak:
a) Bibiparoak al dira ugaztunak? Zergatik? b) Ugaztunak homeotermoak omen dira. Zer esan nahi du horrek? c) Zertan dira desberdinak gizakien taldekoak eta gainerako ugaztunak? 11 Azaldu berezko zer ezaugarri dituzten arrainek.
쮿 NATURA ZIENTZIAK, DBH 1 쮿 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿
149
834982 _ 0130-0159.qxd
4
20/7/07
11:48
Página 150
EGOKITZAPEN KURRIKULARRERAKO PROPOSAMENA
ANIZTASUNAREN TRATAERA
1. FITXA: ZER DIRA ANIMALIAK? (I)
IZENA:
MAILA:
DATA:
1 Bi taula hauen bidez, labur-labur azalduko dugu zertan diren berdinak animalia guztiak eta zerk bereizten
dituen animalia taldeak elkarrengandik. Lehenbiziko taulan, azaldu animalien ezaugarri bakoitza, idatziz; eta bigarrenean, azaldu adierazitako ezaugarrietatik zer mota dauden. Bilatu informazioa liburuan. Animalia-erreinuaren ezaugarriak Ezaugarriak
Azalpena
Zelulak eta ehunak
Elikadura
Animalia-erreinua banatzeko ezaugarriak Ezaugarriak
Motak
Elikagaiak
Enbrioi-garapena
Zer ingurunetan bizi diren
Eskeletoa
2 Definitu animalia-erreinuko bi talde nagusiak.
Aipatu talde bakoitzeko zenbait animalia. Ornogabeen taldea Definizioa:
Adibideak: Ornodunen taldea Definizioa:
Adibideak:
150
쮿 NATURA ZIENTZIAK, DBH 1 쮿 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿
834982 _ 0130-0159.qxd
4
20/7/07
11:48
Página 151
EGOKITZAPEN KURRIKULARRERAKO PROPOSAMENA
ANIZTASUNAREN TRATAERA
1. FITXA: ZER DIRA ANIMALIAK? (II)
3 Osatu animalia-erreinuko izakien bizi-funtzioei buruzko taula hau. Azaldu zertan datzan funtzio
bakoitza. Animalien bizi-funtzioak Funtzioa
Azalpena
4 Definitu termino hauek. Baliatu liburuko informazioaz eta, behar izanez gero, jo entziklopedia batera.
• Odola:
• Digestio-aparatua:
• Zirkulazio-aparatua:
• Giharra:
• Ugalketa asexuala:
• Animalia obiparoa:
쮿 NATURA ZIENTZIAK, DBH 1 쮿 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿
151
834982 _ 0130-0159.qxd
4
20/7/07
11:48
Página 152
EGOKITZAPEN KURRIKULARRERAKO PROPOSAMENA
ANIZTASUNAREN TRATAERA
2. FITXA: ANIMALIA ORNODUNAK (I)
IZENA:
MAILA:
DATA:
1 Erantzun galdera hauei. Bilatu informazioa liburuan.
• Zer eduki behar du animalia batek, ornodunen taldean sartzeko?
• Nola ugaltzen dira ornodun guztiak? Enbrioi-garapenari dagokionez, animalia obiparoak dira ugarienak ala bibiparoak dira ugariagoak?
• Zer arnasketa-organo dituzte ornodunek?
2 Osatu ornodun taldeei buruzko fitxa hauek. Idatzi atalen izenak marrazkietako laukietan. Beste ezaugarri
batzuk laukian, idatzi talde bakoitza ondoen deskribatzen duten ezaugarriak. Taldea: Zerk estaltzen du azala? Gorputz-adarrak: Arnasketa: Elikadura:
Beste ezaugarri batzuk:
Taldea: Zerk estaltzen du azala? Gorputz-adarrak: Arnasketa: Elikadura:
Beste ezaugarri batzuk: 쮿 CIENCIAS NATURALES 1.° ESO 쮿 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿
152
쮿 NATURA ZIENTZIAK, DBH 1 쮿 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿
834982 _ 0130-0159.qxd
4
20/7/07
11:48
Página 153
EGOKITZAPEN KURRIKULARRERAKO PROPOSAMENA
ANIZTASUNAREN TRATAERA
2. FITXA: ANIMALIA ORNODUNAK (II)
Taldea: Zerk estaltzen du azala? Gorputz-adarrak: Arnasketa: Elikadura:
Beste ezaugarri batzuk:
Taldea: Zerk estaltzen du azala? Gorputz-adarrak: Arnasketa: Elikadura:
Beste ezaugarri batzuk:
Taldea: Zerk estaltzen du azala? Gorputz-adarrak: Arnasketa: Elikadura:
Beste ezaugarri batzuk:
쮿 NATURA ZIENTZIAK, DBH 1 쮿 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿
153
834982 _ 0130-0159.qxd
4
20/7/07
11:48
Página 154
ANIZTASUNAREN TRATAERA
KULTURANIZTASUNA ARRAINA
5. Ezkatak
4. Bizkar-hegala 3. Albo-lerroa
2. Isats-hegala
1. ARRAINA
1. Bizkarrezurra 6. Operkulua
7. Sabel-hegala
Errumanieraz
Arabieraz
Txineraz
1.
1
1.
2.
2
2.
3.
3
3.
4.
4
4.
5.
5
5.
6.
6
6.
7.
7
7.
8.
8
8.
154
쮿 NATURA ZIENTZIAK, DBH 1 쮿 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿
834982 _ 0130-0159.qxd
4
20/7/07
11:48
Página 155
ERANTZUNAK
GOGORATU ETA ERANTZUN
4.12.
1. Organismo orok, animalia-erreinukoa dela esateko, ezaugarri hauek izan behar ditu: zelulaniztuna izan, zelula eukariotoak eduki, nutrizio heterotrofoa eduki, zentzumen-organoak eduki eta lekualdatzeko gai izan. 2. Gorputza ilez estalita izatea, buztana izatea, bai eta ezproia, hankak, mokoa eta hortzak ere, arrautzak errutea eta kumeak elikatzeko ugatzak izatea. 3. Ilea ugaztunek dute berezko; mokoa, hegaztiek; arrautzen bidez ugaltzea, arrainek, narrastiek, anfibioek eta hegaztiek; eta azkenik, ugaztunek soilik elikatzen dituzte kumeak amaren esneaz. Bilatu erantzuna Ugaztun monotrematua da; hau da, obiparoa da, mokoa eta hortzak ditu, baina kumeei titia ematen die. ARIKETAK 4.1.
Zelula eukariotoek nukleoa dute, baina pareta zelularrik ez.
4.2.
Ez, animalia guztiak ez dira lekualdatzeko gai. Polipoak eta itsas trikuak, adibidez, substratu batean finko bizi dira.
4.3.
Belarjalea. Landareak jaten dituen animalia. Esaterako, behiak eta zaldiak. Haragijalea. Animaliei dagokienez, beste animalia batzuk jaten dituena; esaterako, lehoia eta tigrea. Orojalea. Animaliei dagokienez, landareak eta animaliak jaten dituena.
4.4.
Endoeskeletoa barne-eskeletoa da; esaterako, ornodunek dutena. Exoeskeletoa, berriz, kanpo-eskeletoa da, eta animalia ornogabeek izaten dute horrelakoa; adibidez, intsektuek.
4.5.
Talde horretako animalia eme guztiek ugatzak dituztelako deitzen zaio taldeari ugaztunak. Hitz hori ematen da, beraz, aditzera: ugatzak.
4.6.
Guruina. Organismoaren funtzionamendurako beharrezko diren zenbait substantzia jariatzen dituen organoa, odolera edo gorputzetik kanpora.
4.7.
Hizkuntza idatzia, gorputz-mintzaira eta keinu-hizkuntza erabiltzen ditugu, besteak beste.
4.8.
Hegaztiek, arrautzak errun ondoren, txitatu egin behar izaten dituzte, txitak jaio arte. Narrastiek, berriz, ez; arrautzek estalki babesgarri bat dute, ez deshidratatzeko, eta aita-amek ez dute txitatu beharrik.
4.9.
Gorputz aerodinamikoa dutelako eta beste ezaugarri hauek dituztelako egiten dute hegan hegaztiek: hegoak dituzte; egitura arin-arinekoak dira, hezur hutsak dituztelako; eta oso bularrezur garatua dute.
ZAPABURUAK
IGEL HELDUAK
Uretan bizi dira
Lehorrean bizi dira
Zakatzak dituzte
Birikak dituzte
Isatsa dute
Hankak dituzte
4.13. Metamorfosia. Animalia askok arrautzatik atera eta heldu bihurtu bitartean izaten dituzten aldaketak; esaterako, zapaburuak igel bihurtzen dira. 4.14. Isats-hegalak higiarazten edo bultzatzen ditu arrainak, nagusiki. 4.15. Arrain kartilagodunek (esaterako, marrazoek) kartilagozko eskeletoa dute, operkulurik ez, obobibiparoak dira eta barne-ernalketa dute. Arrain hezurdunek, berriz (adibidez, barboak), hezurrezko eskeletoa dute, operkuluak dituzte, obiparoak dira eta kanpo-ernalketa dute. 4.16. Ikertzaile batzuek neanderthal izeneko izakia Homo sapiens espeziearen barruko subespezietzat hartzen dute, uste dutelako talde horietako bateko arrek beste taldeko emea estaliz gero izaki ugalkorra jaioko litzatekeela eta, beraz, ez direla bi espezie, espezie bereko bi subespezie baizik. 4.17.
4.18. Zerrendako lau ezaugarriak dagozkio animalia-erreinuari, baina c) eta d) ezaugarriak talde batzuek soilik dituzte. 4.19. Hezur motz artikulatuak dira ornoak eta animalia ornodunen bizkarrezurra osatzen dute. 4.20. Aldebiko simetria ornodunen ezaugarri bat da eta esan nahi du zernahi ornodunen gorputza bi erdi simetrikotan bana daitekeela, plano bakar baten bidez. Simetria hori kanpokoa soilik da; izan ere, barne-organoak asimetrikoki banatuta daude gorputzean. Ez dago ornodunik, aldebiko simetria ez duenik. 4.21. a) Ugaztunak izanik arnasa hartu beharra dutelako igo behar dute baleek tartean behin uraren gainazalera. b) Baleek sudur-hodietatik jariatzen duten aire beroa da bizkarretik botatzen duten zurrusta. c) Igeri egin dezaten eta uretan ibil daitezen gorputz aerodinamikoa dutelako ez dute belarririk ugaztun itsastarrek; belarriek, izan ere, traba egingo liekete. 4.22. D irudiko hegaztiak haragia urratzen du (a); C irudikoak intsektuak uretan bilatzen ditu (b); A irudiko hegaztiak aleak jaten ditu (c); eta B irudikoak zura zulatzen du, intsektuak bilatzeko (d).
4.10. Adarkizkoa. Adarraren materialez eginda dagoena edo adarraren ezaugarriak dituena. 4.11. Igelek kanpo-ernalketa dute.
쮿 NATURA ZIENTZIAK, DBH 1 쮿 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿
155
834982 _ 0130-0159.qxd
4
20/7/07
11:48
Página 156
ERANTZUNAK
4.23.
4.34. Narrastien arrautza bat da.
Luma-bizarrak
4.35. Gorputz-adar artikulatuak ditu, eta gorputza, hiru zatitan banatuta: burua, enborra eta buztana.
Errakia
Luma-orratza
4.36. Zaku bitelodunak balio du enbrioia arrautzaren barruan haziz eta garatuz dagoen bitartean hura elikatzeko. 4.37. Enbrioiarekin lotutako beste zakuaren funtzioa hondakinak pilatzea da. 4.38. Elikadurarekin, digestioarekin eta hondakinak kanporatzearekin lotuta daude bi zakuak.
4.24. a) Ornodun poikilotermoek gorputzeko tenperatura ingurunearen araberakoa izaten dute; hau da, ezin dute autorregulatu.
LABURPENA
b) Animalia poikilotermoek ezin dute gorputzeko tenperatura autorregulatu. Homeotermoek, berriz, bai, zernahi ingurunetan daudela ere.
4.39. Ornodunek gorputz-adar artikulatuak dituzte, endoeskeletoa, nerbio-sistema garatua, zentzumen-organoak eta aldebiko simetria.
c) Narrastiak, arrainak eta anfibioak dira ornodun poikilotermoak. Eta homeotermoak, berriz, ugaztunak eta hegaztiak.
4.40.
4.25. Hegaztien hegoetako hezurra eta saguzarren hegoetakoa mota berekoak dira. Baina saguzarrek hatzetako falangeak oso garatuta dauzkate, eta hegaztiek, ez. 4.26. A) Saurioak; B) Kelonioak; C) Ofidioak; D) Krokodilioak. 4.27. Larruazalaren bidez arnasa hartzeko gai direnez, ur azpian ere arnasa har dezaketelako, eta uretatik kanpo biriken bidez eta larruazalaren bidez hartzen dutelako arnasa.
Nolako gorputz- Zerez dute Homeotermoak/ Nola hartzen Nolako Zer ugalketa adarrak dituzte?estalita gorputza? poikilotermoak? dute arnasa? elikadura dute? mota dute? Ugaztunak Hankak Hankak eta hegoak Narrastiak Hankak
Ilez
Homeotermoa Birikak
Askotarikoa Bibiparoak
Lumaz
Homeotermoa Birikak
Askotarikoa Obiparoak
Ezkataz
Poikilotermoa Birikak
Haragijaleak Obiparoak
Anfibioak
Hankak
–
Poikilotermoa Birikak eta azala
Haragijaleak Obiparoak
Arrainak
Hegalak
Ezkataz
Poikilotermoa Zakatzak
Haragijaleak Obiparoak
Hegaztiak
4.28. a) B, D, A, C. b) Zapaburuek hartzen dute arnasa zakatzen bidez. c) Zapaburuek algak jaten dituzte, batik bat; igel helduek, berriz, intsektuak, armiarmak eta zizareak jaten dituzte. d) Metamorfosian, zapaburuek zakatzak eta isatsa galtzen dituzte; haien ordez, lau hanka eta birikak hazten zaizkie, eta lehorrean bizitzen hasten dira. 4.29. Narrastien ezkatak gogorrak dira eta elkarri lotuta daude, babes modura, narrastiak lehor ez daitezen. Arrainen ezkatak, aldiz, ez daude elkarri lotuta, bata bestearen gainean jarrita baizik. 4.30. Marrazoak (A) arrain kartilagodunak dira, eta hegalak eta zakatzak dituzte, igeri egiteko eta ur azpian arnasa hartzeko, hurrenez hurren. Izurdeak (B) ugaztunak dira, baina ilerik eta belarririk gabeak; hankak ere ingurune urtarrera moldatu zaizkie eta hegal modukoak dira; eta operkulu baten bidez hartzen dute arnasa, uraren gainazalera irtendakoan. Pinguinoak (C) hegaztiak dira, eta uretara moldatzeko, hegoak hegal gisa erabili eta lumak galdu dituzte, igeri ondo egiteko gorputz aerodinamikoa izan dezaten. AZTERKETA ZIENTIFIKORANTZ 4.31. Oskolari esker, enbrioia ez da lehortzen, eta gas-trukea gertatzen da, gainera.
IRAKURTZETIK ULERTZERA 4.41. Identifikatu. Lagun onak badira, eta are beroagoa, zenbait egunetan bereiz egon badira. 4.42. Erlazionatu. Bi txinpantze bereiz egon eta gero berriro elkartzean, bi pertsonak halako egoeran izango luketen jokabidearen antzekoa izaten dutela; horrek harritu zuen gehien Jane Goodall. 4.43. Laburtu. Gizakiok eta txinpantzeek antzeko keinu eta jarrera asko ditugu. 4.44. Hausnartu. Esan nahi du gizakiok eta txinpantzeak animalia berberaren ondorengo garela, eta txinpantzeen jokabidea eta gizakiona hainbeste alderditan berdinak direla ikusita egin zuen adierazpen hori. 1. EBALUAZIO-PROBA 1. Barne-eskeletoa izatea edo ez izatea da irizpidea, eta armiarmek kanpo-eskeletoa dutenez, ornogabeen taldean sartzen dira. Armiarmak animaliak dira, eta ezaugarri hauek bereizten dituzte beste izaki bizidun batzuetatik: zelulaniztunak dira, zelula eukariotoak dituzte, nutrizio heterotrofoa dute, sentikortasun handia dute eta lekualdatzeko gai dira.
4.32. b) da zuzena; hots, gas-trukea egon dadin.
2. Ugaztunak eta hegaztiak dira ornodun homeotermoak; hau da, gai dira gorputzeko tenperaturari konstante eusteko, edozein ingurunetan daudela ere.
4.33. Narrastiek ezin diote arrautzari berorik eman, garatzen jarrai dezan, poikilotermoak baitira.
3. Argazkiko animalia kangurua da. Ugaztuna da, eta ezaugarri hauek dituelako sartzen da talde horretan: gorputzean
156
쮿 NATURA ZIENTZIAK, DBH 1 쮿 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿
834982 _ 0130-0159.qxd
4
20/7/07
11:48
Página 157
ERANTZUNAK
burua, lepoa, buztana eta belarriak ditu; lau gorputz-adar ditu; gorputza ilez estalita dauka; ahoan ezpainak eta hortzak ditu; eta ugatzak ere baditu. 4. Arnasa nola hartzen duten kontuan hartuta, bitan sailkatzen dira ornodunak: arnasa biriken bidez hartzen dutenak (ugaztunak, hegaztiak, narrastiak eta anfibio helduak) eta zakatzen bidez hartzen dutenak (arrainak, eta anfibioak, artean zapaburu direnean). Arrainek zakatzen bidez hartzen dute arnasa: orrizko egiturak dira, ahoaren atzean daude eta uretan disolbatuta dagoen oxigenoa hartzen dute. 5. Anfibioak animalia lehortarrak dira, lau gorputz-adar dituzte (laurak hankak) eta azal hezea dute, fin-fina eta inolako estaldurarik gabe. Bi talde daude: anuroak eta urodeloak. Arnasa biriken bidez hartzen dute, gehienak obiparoak dira eta metamorfosia izaten dute. Metamorfosia deritzo banakoek arrautzatik irten eta heldu egin bitartean izaten dituen aldaketen multzoari. 6. Kanpo-ernalketa eta barne-ernalketa. Marrazoak obobibiparoak dira, emeek arrautza gorputz barruan garatzen dutelako. Bestalde, eskeleto kartilagoduna eta barne-ernalketa dute marrazoek. 7. Eskemako animalia narrastia da. Narrastiak lau azpitaldetan banatzen dira: ofidioak, kelonioak, saurioak eta krokodilioak. Beheko animalia horri dagokionez, saurioen azpitaldekoa da.
Bizkarrezurra
2. EBALUAZIO-PROBA 1. Elefanteak animaliak dira, ezaugarri hauek dituztelako: zelulaniztunak dira, zelula eukariotoak dituzte, nutrizio heterotrofoa dute, sentikortasun handikoak dira eta gai dira lekualdatzeko. Ornodunen taldekoak dira eta, belakiek ez bezala, barne-eskeletoa dute. 2. Animaliak bi talde nagusi hauetan banatzen dira: ornodunak eta ornogabeak. Ornodunek barne-eskeletoa dute, bizkarrezurra deritzona; eta ornogabeek, ez. Ornodun batzuek kanpo-eskeletoa edo exoeskeletoa dute; esaterako, armiarmek eta intsektuek. 3. Bi animaliak narrastien taldekoak dira. A irudikoa sugea da, eta B irudikoa, dortoka; azpitaldeei dagokienez, sugea ofidioa da, eta dortoka, kelonioa. Narrastiek ezaugarri hauek dituzte: lau gorputz-adar dituzte (laurak hankak), gorputza ezkataz estalita daukate, poikilotermoak dira, arnasa biriken bidez hartzen dute eta obiparoak dira. Sugeek azala berritzen dute eta obobibiparoak dira. Dortokek oskola dute. 4.
Hegaztiak
Narrastiak
Homeotermoak
Poikilotermoak
Gorputza lumaz estalita
Gorputza ezkataz estalita
Aurreko gorputz-adarrak hegoak dira
Aurreko gorputz-adarrak hankak dira
5. a) Zuzena. Azal ezkataduna
b) Okerra. Hegaztiak ornodun homeotermoak dira eta gorputza hegan egiteko moldatuta daukate. c) Okerra. Metamorfosia duten ornodun bakarrak anfibioak dira. d) Zuzena.
Hankak
8. Gizakia ugaztuna da, talde horretakoen ezaugarriak dituelako: gorputzean burua, lepoa eta belarriak; lau gorputz-adar; gorputzean, ilea (gutxi izan arren); ahoan, ezpainak eta hortzak; eta azkenik, ugatzak. Ezaugarri hauek ditu beste ugaztunetatik desberdin: ez du buztanik, zutikako jarrera du, izerdi-guruin ugari ditu, oso garun garatua du eta gai da hizkuntzaren bidez komunikatzeko. 9. a) Zuzena. b) Okerra. Animalia bibiparoek emearen gorputzaren barnean garatzen dituzte kumeak. c) Okerra. Ornogabe bakar batek ere ez du bizkarrezurra, baina ornodun batzuek exoeskeletoa dute; adibidez, artropodoek.
6. Errealitatea eskematikoki erakusten duten marrazkiak dira eskema zientifikoak. Garrantzitsua da eskema ahalik errealistena izatea eta egiazko proportzioak gordetzea, galdera zientifikoei erantzuteko ezinbestekoa baita datu fidagarriak izatea, ikerketa desitxura ez dadin. 7. Irudiko animalia anfibioa da. Anfibioen metamorfosia emeek arrautzak uretan erruten dituztenean hasten da; gero, arrek arrautzak errungo dituzte. Arrautzetatik zapaburu bana jaiotzen da, isats eta zakaztuna. Gero, garatuz doazen heinean, isatsa eta zakatzak galdu egiten dituzte, eta hankak agertzen zaizkie; orduan, jada heldu bihurtuta, lehorrean bizitzen dira. Isatsa
Larruazal hezea
Bizkarrezurra
d) Zuzena. 10. Errealitatea grafikoki erakusten duen marrazkiak dira eskema zientifikoak. Hegazti baten eskema zientifikoa egiteko, anatomiako atal hauek marraztu beharko lirateke: hegoak, hankak, lepoa, burua, mokoa, begiak, buztana eta lumak. Hankak
쮿 NATURA ZIENTZIAK, DBH 1 쮿 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿
157
834982 _ 0130-0159.qxd
4
20/7/07
11:48
Página 158
ERANTZUNAK
8. Ezaugarri horiek gizakiari dagozkio. Ugaztunen taldekoa da, ezaugarri hauek dituelako: gorputzean burua, lepoa eta belarriak ditu; lau gorputz-adar; gorputza, ilez estalita; ahoan, ezpainak eta hortzak; eta azkenik, ugatzak. 9. Arrainek zer eskeleto mota duten, bi azpitalde hauetan banatzen dira: hezurdunak eta kartilagodunak. Arrainak uretan bizi dira, arnasa zakatzen bidez hartzen dute, beste animalia batzuk jaten dituzte, kanpo-ernalketa dute eta obiparoak dira. 10. Narrastiak, anfibioak eta arrainak dira poikilotermoak; hau da, talde horietakoak ez dira gai gorputzeko tenperatura erregulatzeko, eta beraz, inguruneko tenperaturaren araberakoa da haien tenperatura ere.
13. Igelen metamorfosi-prozesuan, emeek arrautzak uretan erruten dituzte, eta arrek, gero, ernaldu egiten dituzte. Arrautzetatik zapaburu bana jaiotzen da. Zapaburuek uretan hartzen dute arnasa, zakatzen bidez; belarjaleak dira eta isatsa dute. Garatuz doazen heinean, zapaburuek isatsa eta zakatzak galtzen dituzte, eta hankak ateratzen zaizkie. Igel helduak uretatik kanpo bizi dira eta, beraz, biriken bidez hartzen dute arnasa; lau hanka dituzte eta haragijaleak dira. 14. a) Arrainek eta zapaburuek hartzen dute arnasa zakatzen bidez. b) Ugaztunek, hegaztiek, anfibioek eta narrastiek hartzen dute arnasa biriken bidez. c) Anfibio helduek larruazalaren bidez ere hartzen dute arnasa. Baina arnasketa modu hori ez da aski bere kasa; aitzitik, biriken bidezko arnasketaren osagarri da.
ZABALTZEKO 1. Arrainak bi azpitaldetan banatzen dira, zer eskeleto mota duten: hezurdunak eta kartilagodunak. Arrain hezurdunek hezurrezko eskeletoa dute; adibidez, marrazoek. Arrain kartilagodunek, berriz, kartilagozko eskeletoa dute; esaterako, barboek.
15. a) Animalia poikilotermoak deritze gorputzeko tenperatura autorregulatu ezin duten animaliei. b) Metamorfosia anfibioek dute bereizgarri eta arrautzatik ateratzen direnetik heldu bitartean izaten dituzten aldaketen multzoari deritzo. c) Obobibiparoak deritze arrautza emearen gorputzaren barnean garatzen duten animaliei.
2. Ugaztunen taldean, hegaztienean, narrastienean eta arrainenean daude animalia urtarrak.
d) Zakatzak orrizko egiturak dira, ahoaren atzean daude operkulu batek babestuta eta uretan disolbatuta dagoen oxigenoa hartzeko balio dute.
3. Arrainen zentzumen-organoa albo-lerroa da. Gorputzaren alboetan dute eta inguruneko dardarak hautemateko balio die. 4. Ez, arrain guztiek ez dituzte ezkatak. Arrain kartilagodunek larruazala dentikuluz estalita daukate; adibidez, marrazoek. 5. Anuroek kanpo-ernalketa dute. Igelak, esaterako, anuroak dira; igel emeek arrautzak uretan erruten dituzte, eta arrek, gero, ernaldu. 6. Arrautza emearen gorputzaren barnean garatzen duten animaliak dira obobibiparoak. Narrastien taldean, suge batzuk obobibiparoak dira, eta anfibio batzuk eta zenbait arrain ere bai; esaterako, arrabioak eta marrazoak, hurrenez hurren.
FINKATZEKO 1. Animalia ornodunek bizkarrezurra dute, barne-eskeletoaren zati. Ornogabeek, berriz, ez dute bizkarrezurrik; gainera, gehienek ez dute eskeletorik ere, eta izatekotan, barneeskeletoa dute. 2.
Ornodunen organoak Bizkarrezurra
7. a) Anfibioek azal hezea dute, fin-fina eta inolako estalkirik gabea.
Barne-ardatza da eta ornoz osatuta dago. Ornodun guztiek dute.
Birikak
Ugaztunen, hegaztien, anfibioen eta narrastien arnas aparatuko organoak dira.
Hegalak
Arrainen gorputz-adarrak dira eta igeri egiteko balio diete.
8. Oskolari esker, arrautzak ez dira deshidratatzen. Estalki hori gabe ez lirateke aurrera aterako, lehortu egingo lirateke-eta.
Hegoak
Hegaztien aurreko gorputz-adarrak dira eta hegan egiteko balio diete.
9. Sugandilak saurioen taldekoak dira; sugegorriak, ofidioen taldekoak; eta apoarmatuak, kelonioen taldekoak.
Igeri-maskuria
Poltsa itxurako organo bat da eta arrain askok dute. Airez bete dezakete, zer sakonerataraino sartu kontrolatzeko.
Buztana edo isatsa
Bizkarrezurraren luzakina da, eta ugaztunek, hegaztiek, zenbait anfibiok, narrastiek eta arrainek dute.
Oskola
Narrasti kelonioek duten kanpo-estalki gogorra da.
b) Narrastien ezkatak elkarri lotuta daude, lehor ez daitezen; arrainen ezkatak, berriz, bata bestearen gainean jarrita daude. c) Dortokek adarkizko mokoa dute.
10. Moko luzea eta puntazorrotza duten hegaztiek arrainak jaten dituzte. 11. Gizakiak zutikako jarrera du, oso garun garatua, ez du buztanik eta hizkuntzaren bidez komunikatzeko gai da, besteak beste. 12. Eskema zientifikoak zuzen egiteko, baldintza hauek bete behar ditugu: egiazko proportzioak gorde, koloreak zehatz adierazi, errealistak izan eta behatutako elementuaren atal nagusien izenak idatzi.
158
Zer dira eta zer taldek dituzte?
3. Ornodunen bost taldeak hauek dira: ugaztunak, hegaztiak, narrastiak, anfibioak eta arrainak.
쮿 NATURA ZIENTZIAK, DBH 1 쮿 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿
834982 _ 0130-0159.qxd
4
20/7/07
11:48
Página 159
ERANTZUNAK
Ugaztunek ugatzak izatea dute ezaugarri; hegaztiek, hegan egiteko hegoak izatea; narrastiek, ezkata gogorrak eta elkarri lotuak izatea; anfibioek, metamorfosia egitea; eta arrainek, zakatzei esker uretan bizitzera egokituta egotea. 4. Arrainak obiparoak dira, baina badago salbuespenik: marrazoak, adibidez, obobibiparoak dira. 5. Narrastiak, anfibioak eta arrainak ornodun poikilotermoak dira; hau da, animalia horien gorputzeko tenperatura inguruneko tenperaturaren araberakoa da, ezin baitute autorregulatu. 6. Hegaztiek lumaz estalita dute gorputza. Barne-ernalketa dute, obiparoak dira eta txitatu egin behar izaten dituzte arrautzak, txita jaio arte. 7. Anfibioek zenbait aldaketa izaten dituzte, arrautzatik ateratzen direnetik heldu bitartean. Zapaburuak, arrautzatik ateratakoan, urtarrak dira, isatsa dute eta zakatzen bidez hartzen dute arnasa. Hazten doazen heinean, hankak ateratzen zaizkie, eta isatsa eta zakatzak galtzen dituzte. Helduak lehortarrak dira, lau hanka dituzte eta biriken bidez hartzen dute arnasa. 8. a) Narrastiek ezkata gogor eta elkarri lotuez estalita dute gorputza. b) Ofidioak dira hankarik ez duten narrastiak.
9.
Hegaztiak Kanpo-ezaugarri Aurreko gorputz-adarrak hegoak dira, aipagarriak gorputza lumaz estalita dute eta adarkizko mokoa dute, hortzik gabea. Barneanatomiaren ezaugarri garrantzitsuak
Hezur hutsak dituzte, eta bularrezur oso garatua, gila deritzona.
10. a) Ornodun talde batekoak ez dira bibiparoak. Monotrematuak, izan ere, obiparoak dira. b) Poikilotermoak izateak esan nahi du ugaztunak gai direla gorputzeko tenperatura erregulatzeko, edozein ingurunetan daudela ere. c) Gizakiak ez du buztanik, hankabikoa da, gorputzean ile gutxi du, izerdi-guruin asko ditu, oso ugatz garatuak ditu, garuna gainerako ugaztunena baino askoz garatuago dago eta gai da hizkuntzaren bidez komunikatzeko. 11. Arrainak fusiformeak dira, gorputz-adarrak hegalak dituzte, gorputza ezkataz estalita daukate, albo-lerroa eta igerimaskuria dituzte, poikilotermoak dira, zakatzen bidez hartzen dute arnasa eta gehienak obiparoak dira.
쮿 NATURA ZIENTZIAK, DBH 1 쮿 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿
159