BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA
ZIRKUA
IÑAKI RUIZ ESTORNELL Marrazkilaria: Marrazkilaria: Belatz
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA
ZIRKUA
UNITATE DIDAKTIKOA Izenburua
ZIRKUA
Maila
LMH2
Saio-kopurua
10
Lantzen Lantzen d iren ekintzen domin ioa(horiz)
1
2
3
Bakarkako ekintzak
Bat baten aurkako ekintzak
Elkarlaneko ekintzak
4
5
ElkarlanekoZiurgabetasunaurkakotasuneko inguruneko ekintzak ekintzak
6 Adierazpeneta arte-ekintzak
Justifikazioa
arte-ekintzak biltzen dituen dominioa lantzen da Unitate didaktiko honetan, adierazpen- eta arte-ekintzak —seigarrena sailkapenean—. Dominio horren helburua da ikasleek gorputza berez (naturaltasunez) edo berariaz erabiltzea, zentzu estetikoa emanez, bai komunikatzeko, bai emozioak, sentimenduak eta mezuak adierazteko. Dominio hori lantzeko, gorputzaren adierazpen-baliabideak (mugimenduak, keinuak eta hizkuntza), adierazpen-erregistroak (erritmoak, lekualdatzeak, dantza, rolak, jarrerak, sentimenduak...) eta horiek elkarlanean sor ditzaketen adierazpen-aukerak erabiliko dira. Unitate didaktikoaren helburua zirku-emanaldi bat egitea da. Horretarako, edukiak hiru multzotan banatu ditugu: gorputz-adierazpena, malabarismoa eta akrobaziak. Lehenengo multzoan, mimo-, pailazo- eta antzeratze-lanetan trebatuko dira ikasleak eta itzalen teknika erabiltzen ikasiko dute. Bigarrenean, zapiekin, globoekin, kuboekin eta plater txinatarrekin eginiko abilezia-jarduerak egingo dira. Hirugarrenean, monozikloa, slackline egiteko soka, zilindro amerikarra eta zango-makilak erabiltzen ikasiko dute ikasleek. Bigarren eta hirugarren multzoko edukiekin batera argi beltzaren teknika erabiltzen ikasiko dute. Bi teknika horiek (itzalen teknika eta argi beltzarena) erabiliko dituzte zirku-emanaldian. Lantzen diren jarduerek adierazpen- eta arte-ekintzetarako gaitasuna garatzen laguntzen dute. Egingo ditugun jarduerek hizkuntza, mugimendu eta keinu bidezko komunikaziorako komunikaziorako gaitasuna garatzen dute —batez ere besteekin komunikatzeko, emozioak eta gogoaldarteak adierazteko eta nor bere buruarekin gustura sentitzeko gaitasuna—, eta oso ekintza aproposak dira ikasle guztien parte-hartzea bultzatzeko, adina eta sexua kontuan hartu gabe. Gorputz-adierazpenak ikasleei emozioak eta sentimenduak adierazteko estrategiak eskaintzen dizkie, besteekin komunikazioa errazteko eta, aldi berean, barneko korapiloak askatzeko. Ikaskideen aurrean gauzatu beharreko antzezpenei esker, lotsa gaindituko dute eta jendaurrean aritzeko beldurra uxatzea lortuko dute. Horren guztiaren ondorioz, etorkizunean gorputz-adierazpena eta kultura artistikoa errazago ulertu, balioetsi eta kritikatuko duten ikasleak izango dira.
1
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA
ZIRKUA
Problema-egoera Testuingurua
Iaz etorritako zirkua bueltatu da gure herrira. Gogoratzen dugu emanaldian aspertu egin ginela eta lagun-artean hitz egin ondoren, zirku-saio batean egiten diren hainbat errepresentazio-ariketak egiten saiatu behar gara.
Arazoa Ar azoa
Gai izango ginateke zirku-emanaldi bat egiteko? Xedea
Gorputza berez (naturaltasunez) edo berariaz erabiltzea, zentzu estetikoa emanez, bai komunikatzeko,, bai emozioak, sentimenduak eta mezuak adieraztek komunikatzeko adierazteko. o. Helburuak Unitate didaktikoaren garapenean zehaztuak. Ataza At aza
Zirku-emanaldi Zirku-emanaldi bat egitea.
2
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA
ZIRKUA
Helbur Helbur uak eta ebaluazioa
Helburu didaktik oak
EbaluazioEbaluazio-irizpideak irizpideak (HEZIBERRI)
Lorpen-adierazleak
Ebaluazio-tresnak
Imitazioen, keinuen eta gorputzaren mugimenduen bidez emozioak adierazten ditu.
Gustuko dituen akrobaziak eta malabarismoak egiten ditu.
Gorputza eta objektuak erabilita, pertsonaiak, egoerak, irudiak, sentimenduak eta gogoaldarteak bakarka edo taldean adieraztea eta interpretatzea, gorputzadierazpenerako gaitasuna garatzeko.
7. Taldean konposizioak eraikitzea, ikaskideekin interakzioan, gorputzaren adierazpen-bitartekoak erabiliz, estimulu musikalak, plastikoak edo hitzezkoak abiapuntu hartuta.
Itzalen teknika edo argi beltzaren teknika erabiltzen ditu, taldeko antzezpenak antzezpenak egiteko.
Lorpenen jarraipenorria
Autoebaluazio-orria
Antzezpenetan lotsa gainditu eta naturaltasunez hartzen du parte.
Antzezpenak prestatzerakoan, taldeko kideekin aritzen da elkarlanean trabarik jarri gabe.
Koebaluazio-orria
Azken saioan egin beharreko zirkuemanaldian parte hartzen du.
3
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA
ZIRKUA
Helbur Helbur uak et a ebaluazioa
Helburu didaktik oak
EbaluazioEbaluazio-irizpideak irizpideak (HEZIBERRI)
Lorpen-adierazleak
Ebaluazio-tresnak
Gorputz-adierazpeneko, malabarismoko malabarismoko eta akrobazietako jardueretan hobetzeko hobetzeko interesa azaltzen du.
Jarduera fisiko guztiak egitean, nork bere buruarekin eta besteekin jarrera arduratsua izateko prest agertzea.
4. Jarrera aktiboak izatea, egoera fisikoa oro har hobetzeko, eta jarduerak egitean, egitean, kontuan hartzea norberaren gorputzaren eta mugimendugaitasunaren gaitasunaren aukerak eta mugak.
Irakasleak azaldutako segurtasun-neurriak kontuan hartzen ditu. Jardueretan gustura aritzen da eta sortzeko iniziatiba du.
Gelakideen lana errespetatzen du eta gustura aritzen da. Elkarlanean sortzen diren rolak onartzen ditu eta egoki betetzen ditu. Hausnartzeko tartean, taldean era positiboan eragiten du eta ekarpenak egiten ditu.
8. Jokabide aktiboak izatea, ariketa fisikoak osasunerako duen Jarduera fisiko f isikoa a balioa aintzat hartuta; egitean, gorputza eta jarreraekipamenduari eta nahiz elikadurahigiene-ohiturei ohiturak zaintzeko erreparatzea, biziohitura osasungarriak osasungarriak interesa izatea eta finkatzen eta drogen kontsumoa eta autonomia izaten portaeralaguntzeko. mendetasunak sor ditzaketen jokabideak saihestea.
Lorpenen jarraipenorria
Jarduera fisikoa egiteko arropa eta oinetako egokiak erabiltzen ditu.
Autoebaluazio-orria
Koebaluazio-orria
Jarduera fisikoa egitean, osasuna eta higienea h igienea zaintzen ditu.
4
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA
ZIRKUA
Edukiak •
•
•
Gorputza eta haren mugimendua: gorputz-adierazpena, gorputz -adierazpena, malabarismo-abileziak malabarismo -abileziak eta akrobaziak Emozioen azterketa: imitazio- edota identifikazio-jolasak identifikazio-jolasak eta sormen-jolasak sormen-jolasak (sentimenduak…) Emozioen azterketa: gorputzaren, keinuen eta mugimendu mugimenduen en bidezko emozioen adierazpena
•
Emozioen azterketa: emozioen kontzientzia kontzientzia hartzea eta norberaren norberaren erregulazioa erregulazioa
•
Antzezpena: mimika- eta pailazo-jolasak pailazo-jolasak
•
Taldeko lana: gustura aritu eta besteen produkzioei produkzioei errespetua errespetua adieraztea
•
Zirku-emanaldia: Zirku-emanaldia: gorputz-adierazpena, gorputz-adierazpena, koordinazioa koordinazioa eta oreka
•
Zirku-emanaldia: Zirku-emanaldia: errepresentazioak errepresentazioak elkarrekin egitea
•
Zirku-emanaldia: Zirku-emana ldia: sor daitezkeen roletan aritzea
•
materiala…) Espazioaren pertzepzioa: pertzepzioa: antolaketa (antzezlekua, ikusleria, materiala…)
•
Nork bere gaitasunak ezagutzea, eta esfortzua eta jarraikitasuna jarraikitasuna balioestea
•
Nork bere erronka motorrak gainditzea
•
Segurtasuna ariketetan: progresioak errespetatzea, errespetatzea, laguntza laguntza eman eta jasotzea jasotzea
•
Ahalegina, parte-hartze aktiboa eta jarrera positiboa izatea
•
Errespetua izatea (norberarekiko, (norberarekiko, lagunekiko, irakaslearekiko eta materialarekiko) materialarekiko) eta osasun- eta higiene-ohiturak higiene-ohiturak zaintzea
5
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA
ZIRKUA
Irizpide metodologikoak
Unitate didaktiko hau Lehen Hezkuntzako Hezkuntzako 2. mailan lantzeko diseinatuta diseinatuta dago. Adierazpen Adierazpen- eta arte-ekintzen egiturak erabiliko dituzte ikasleek gorputza berez edo berariaz erabiltzen ikasteko. Dominioaren ardatz metodologikoak bi zutabe nagusi izango ditu: sormena eta adierazpena. Horrez gain, bi alderdi hartuko dira kontuan: batetik, ikasleek elkarlanean aritu behar izatea elkarrekin ezarritako helburuak lortzeko eta, bestetik, elkarlanean aritu behar izatea, baina bakoitza bere rolean (sortzaile-rolean, (sortzaile-rolean, antzezle-rolean eta ikusle-rolean). ikusle-rolean). Unitate didaktikoan, ikaslea imitatzaile izatetik sortzaile izatera bultzatuko duten jarduerak eta jolasak proposatuko dira. Nork bere burua askatzeko eta gorputza sentitzeko aukera emango diete ikasleei jarduerek, eta jarduera horiek ikasleen premien eta ikastetxearen baliabideen arabera egokituko ditu irakasleak. Unitatean zehaztutako helburuak lortzeko, saioen amaieran zirku-emanaldi bat egingo da. Azkeneko emanaldi horretan, horretan, ikasleek taldeka hartuko dute parte, eta bi ekitaldi egingo dituzte: bata itzalak erabilita eta bestea argi beltzaren teknika erabilita. Itzalen ekitaldian, gorputzaren adierazpideak (mimoa, pailazoak eta antzeratzeak edo imitazioak) erabiliko dira adierazpenak egiteko; argi beltza erabilita egingo diren antzezpenetan, berriz, akrobaziak eta malabarismoak egingo dira. Zirku-emanaldia prestatzeko, hiru eduki multzo landuko dira (gorputz-adierazpenak, malabarismoak eta akrobaziak). Eduki multzo bakoitza lantzeko, ikasleek zirkuko zenbait jardunbide ikasiko dituzte, dituzte, eta, horietako horietako batzuetan, batzuetan, trebatu egingo egingo dira. Horretaz Horretaz gain, ikasitako ikasitako jardunbide horietatik gustukoen dituztenetan dituztenetan arituko dira, aukera berriak sortzen ahaleginduko dira, eta gelakideen aurrean antzeztuko dute landutakoa eta sortutakoa. Hiru multzoetako jarduerak egin ondoren, azken-aurreko azken-aurreko saioan, multzo bakoitzean aukeratutako aukeratutako ariketetatik bat hartu beharko dute eta, gainerako ikasleek aukeratutakoekin elkartuta, emanaldian zer egingo duten erabaki beharko dute. Irakasleak Irakasleak lagunduko die emanaldia prestatzen. Ikasleek itzalen eta argi beltzaren teknikak erabil ditzaten saiatuko da irakaslea. Baina bi teknika horiek, edukietan eta helburuetan azaltzen badira ere, eduki nagusien bitartekari baino ez dira; beraz, taldearen ezaugarrien eta baliabideen arabera erabiliko dira. Ikasleek gehienetan talde txikitan egingo dute lan, eta irakasleak taldekatzeak orekatuak eta heterogeneoak izatea bermatuko du. Jarduera multzo bakoitzaren amaieran, ikasleek eginiko lanari buruzko autoebaluazio-fitxa beteko dute. Zirkua lantzeko saioak ingurune egonkor batean egingo dira: eskolako aretoan, gimnasioan edo frontoian. Ikasleek sortzen dituzten ekoizpen txikiak aurkezteko, antzezleku gisa eremu bat prestatuko da aipatutako ingurune horietako batean. Materialari dagokionez, hauxe beharko da jarduerak egiteko: Itzalen multzorako, gorputz-adierazpenaren atalean, koloretako oihalak eta zapiak, eskularru zuriak, mozorrotzeko arropa, aurpegi-margoak, argi-fokua eta oihal zuri bat, eta, itzalen antzeztokia egiteko, bi makila eta bi kono. Argi beltzaren multzorako, berriz, malabarismoaren atalean, zapiak, globoak, pilotak, egurrezko kuboak, plater txinatar zuriak eta argi beltza, eta, akrobazien atalean, monozikloa, slackline egiteko soka zapala, zilindro amerikarra, zangomakilak eta argi beltza. Material horiez gain, multzo guztietarako musika-aparatua, zirkuko abestiak eta argazki-kamera beharko dira.
6
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA
ZIRKUA
Kalifikazio-adierazleak Espezifikoak : % 55
Jokabide motorraren garapena Orokorrak: % 45
Ahalegina, parte-hartze aktiboa eta jarrera positiboa Errespetua (norberarekiko, lagunekiko, irakaslearekiko, ingurunearekiko eta materialarekiko) materialarekiko) Arreta
7
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA
ZIRKUA
Diziplina Diziplina barneko oinarrizko konpetentziak konpetentziak
1. Hizkuntza- eta literatura-kom literatura-komunikaziorak unikaziorako o konpetentzia konpetentzia •
• • • • • •
Pentsamenduak, Pentsamenduak, sentimenduak eta gertaerak adierazteko adierazteko gorputz-adierazpena erabiltzea. Komunikatzeko ahozko hizkuntza zein gorputz-hizkuntza gorputz-hizkuntza erabiltzea. Gorputz-adierazpenarekin Gorputz-adierazpenarekin lotutako hiztegia ezagutzea eta erabiltzea. erabiltzea. Jendartean hitz egiteko oinarrizko arauak ezagutzea eta erabiltzea. Nork bere ideiak era egokian azaltzea eta besteenak entzutea. Nork bere bere erantzun motorrak, bizipenak eta emozioak emozioak taldean ahoz azaltzea. Ahozko komunikazioan komunikazioan hizkuntza ez-sexista eta ez-baztertzailea ez-baztertzailea erabiltzea.
2. Matematikarako konpetentzia konpetentzia •
Denboraren, espazioaren espazioaren eta erritmoaren kontzeptuak aplikatzea.
3. Zientziarako konpetentzia konpetentzia • • •
Gorputzaren adierazpen-baliabideak adierazpen-baliabideak eta mugimendu mugimenduak ak ezagutzea ezagutzea eta errespetatzea. Higienearekiko Higienearekiko eta osasunarekiko osasunarekiko jarrera arduratsua izatea. Aisialdia betetzeko jarduera fisikoa balioestea. balioestea.
4. Teknologiarako Teknologiarako konpetentzia konpetentzia •
Ikus-entzunezkoekin Ikus-entzunezkoekin lan egitean, teknologia teknologia digitala era egokian erabiltzea.
5. Konpetentzia sozial eta zibikoa •
• • • • •
• • • • • • •
Sentimenduak Sentimendua k eta emozioak adierazteko adieraztek o modu positiboak ezagutzea, balioestea eta erabiltzea. Taldean rol bakoitzari dagozkion funtzioak eta betebeharrak betebeharrak adostea. Inhibizioa eta lotsa gainditzeko gainditzeko estrategiak erabiltzea. Jolasen eta jardueren arauak errespetatzea eta betetzea. Gatazkak bideratzeko eta konpontzeko, elkarrizketa erabiltzea. Jarrera ez-baztertzailea ez-baztertzailea izatea, aniztasuna balioestea eta lagunekiko lagunekiko errespetua izatea inor baztertu gabe, gaitasuna, generoa, maila sozio-ekonomikoa edo jatorria edozein dela ere. Nork bere ekintzen ondorioez hausnartzea. Elkarlana ulertzea eta era positiboan balioestea. Emozioak azaleratzea eta, emaitza gorabehera, autorregulatzea. autorregulatzea. Besteei laguntza laguntza emateko prest egotea. Frustrazio-egoerei Frustrazio-egoerei aurre egiteko estrategiak ezagutzea, balioestea balioestea eta eta erabiltzea. erabiltzea. Autonomia izatea. Zailtasunei Zailtasunei aurre aurre egiteko eta arduraz jokatzeko, jokatzeko, jarrera jarrera positiboa izatea.
8
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA
ZIRKUA
6. Arterako konpetentzia konpetentzia • • •
Dantza eta gorputz-adierazpena gorputz-adierazpena kulturatzat hartzea. Gorputzaren Gorputzare n bidez ideiak edo sentimenduak sentimendua k adieraztea. adieraztea . Jarrera sortzailea izatea.
7. Konpetentzia motorra • • • • •
Egoera motorretan motorretan gorputzaren mugimendu-aukerez mugimendu-aukerez baliatzea. Emozioak, sentimenduak sentimenduak eta iritziak adierazteko gorputza erabiltzea. Ekintza-egoeretara Ekintza-egoeretara etengabe egokitzea. Gorputz-adierazpena Gorputz-adierazpena alderdi ludikotik lantzea. Sortzaile- eta antzezle-rola eta ikusle kritikoaren rola onartzea.
9
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA
ZIRKUA
Oinarrizko zehar-konpetentziak
1. Hitzez eta hitzik gabe gabe eta modu modu digitalean digitalean komunikatzeko komunikatzeko konpetentzia konpetentzia •
•
Hitzez aginduak eta gomendioak ematean, estrategiak estrateg iak adostean eta bizipenak, emozioak eta pentsamenduak adieraztean, era autonomo, sortzaile eta eraginkorrean aritzea. Gorputzaren Gorputzare n adierazpen-baliabideak adierazpen -baliabideak eta mugimendua ulertzea eta errespetatzea, errespetat zea, eta gorputzarekin adierazteko autonomia izatea.
2. Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia •
•
•
•
Gorputz-adierazpena Gorputz-adierazpena erabiltzean, erabiltzean, norberaren norberaren ezaugarriak, ezaugarriak, trebetasunak trebetasunak eta eta mugak ezagutzea, eta gorputzaren adierazpen-baliabideak ulertzea eta barneratzea (pentsamendu analitikoa). Egindako praktikan, norberaren erantzun motorrak eta jarrerak jarrerak aztertzea, ebaluatzea eta norbera erregulatzea (pentsamendu kritikoa). Gorputzaren bidez adierazteko eta komunikatzeko komunikatzeko estrategiak sortzea eta aukeratzea aukeratzea (pentsamendu sortzailea). sortzailea). Ikasitakoa beste egoera batzuetan erabiltzen jakitea.
3. Elkarbizitzarako Elkarbizitzarako konpetentzia konpetentzia •
•
• •
Saioaren bukaeran norberaren bizipenak, pentsamenduak pentsamenduak eta sentimenduak sentimenduak modu asertiboan adieraztea eta, aldi berean, besteenak entzutea eta kontuan hartzea. Taldean lan egiten ikastea: estrategiak adostea, helburu helburu berarekin berarekin elkarlanean elkarlanean aritzea, eta rol bakoitzari dagokion funtzio eta betebeharrak onartzea. Jolas- eta jarduera-arauak jarduera-arauak errespetatzea eta betetzea. Gatazka-egoerak elkarrizketaren elkarrizketaren bidez bideratzea eta konpontzea.
4. Ekimenerako eta espiritu ekintzailerak ekintzailerako o konpetentzia konpetentzia •
• •
•
Ekintza-arauak eta -printzipioak -printzipioak sortzea eta ikaskuntzan ikaskuntzan aurrera egiteko proposamenak proposamenak egitea. Planifikatutako ekintzak gauzatzea eta beharrezkoak beharrezkoak diren egokitzapenak egokitzapenak egitea. egitea. Egindako jarduerak jarduerak ebaluatzea ebaluatzea eta eta saioaren bukaeran hobetzeko hobetzeko proposamenak proposamenak egitea. Norberaren lana hobetzeko eta besteei laguntzeko laguntzeko prest prest egotea.
5. Norbera izaten ikasteko konpetentzia konpetentzia • •
• • •
Norberaren motibazioa motibazioa eta nahia erregulatzea. erregulatzea. Norberaren Norbera ren garapenean, ariketa fisikoaren eta ohitura osasungarrien osasungarri en garrantziaz jabetzea. Gorputzaren Gorputzaren irudia irudia erregulatzea. erregulatzea. Norberaren emozioak ezagutzea eta kudeatzea. kudeatzea. Nork bere buruaz uste eta estimu ona edukitzea. Nork bere erabakiak gero eta autonomia handiagoz hartzea eta erabakitakoen gaineko erantzukizuna onartzea.
10
LEHEN HEZKUNTZA. 2. MAILA v
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA DIDAKTIKOA
ZIRKUA
Gorpu tz Hezkunt Hezkunt za. Etapako helbu ruak (gorr iz) HEZI HEZIBERRI BERRI
1
Hautemate-gaitasunak eta gaitasun motorrak aztertzea, nork bere buruarengan konfiantza izatea eta norberaren ongizatea sustatuz, osasunerako onuragarria izan dadin.
2
Trebetasun eta gaitasun fisikoak f isikoak garatzea, haurren eboluzio-prozesuarekin eboluzio-prozesuarekin bat, jolasa erabiliz, oinarrizko baliabide baliabide den aldetik.
3
Problema motorrak ebazteko printzipioak eta arauak ezagutzea, hautatzea eta aplikatzea, jarduera fisikoak, kirol-jarduerak eta arte- eta adierazpen-jarduerak praktikatzean eraginkortasunez eta autonomiaz aritzea, ahalegina erregulatuz, dosifikatuz eta balioetsiz, eta norberaren aukeren eta zereginaren nolakotasunaren arabera maila jakin batera iristea, nork bere buruari ezartzen dion eskakizunean.
4
Euskal Herriko eta beste kultura batzuetako jolas-tradizioak, jarduera fisikoen eta kirol jardueren tradizioak nahiz adierazpen-tradizioak adierazpen-tradizioak ezagutzea, haien balioak errespetatzeko eta balioesteko, jolas eta adierazpen tradizionalak eta herrikoiak praktikatuz.
5
Gorputzaren eta mugimenduaren adierazpen-bitartekoen berri jakitea, modu estetikoan eta sortzailean landuz, haiek sentitzeko, bizitzeko eta onartzeko, eta mugimendu propio baten bidez pertsonalizatz p ertsonalizatzeko. eko.
6
Jarduera fisikoa neurriz eta maiz egitearen garrantzia balioestea, norberarekiko norberarekiko nahiz besteekiko erantzukizunezko jarrera erakusteko, eta ariketa fisikoak, higieneak, elikadurak eta jarrera-ohiturek osasunean dituzten eraginak aintzat hartzea.
7
Jarduera fisikoetan parte hartzea, besteekin batera talde-harremanak sustatzen dituzten proiektuak garatuz, eta aisia-kultura aberasgarri baten oinarriak eraikiz.
11
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA DIDAKTIKOA
ZIRKUA
Saioen sekuentzia 1. saioa
Unitate didaktikoaren aurkezpena. Itzalak: gorputz-adierazpeneko jarduerak (mimoak (mimoak eta imitazioak). imitazioak). Hausnartzeko tartea. tartea.
2. saioa
Saioaren aurkezpena. Itzalak: gorputz-adierazpeneko (pailazoak eta imitazioak). Hausnartzeko tartea.
jarduerak
3. saioa
Saioaren aurkezpena. Itzalekin lan egiten ikasten. “Nor naiz?”. Itzalekin trebatzea. Sormenerako tartea. Hausnartzeko tartea.
4. saioa
Saioaren aurkezpena. Gorputz-adierazpena zirkuan. Ikasitakoaren erakustaldia. Hausnartzeko tartea.
5. saioa
Saioaren aurkezpena. Argi beltza: malabarismo-jarduerak (zapiak, globoak, egurrezko kuboak eta plater txinatarrak). Hausnartzeko tartea.
6. saioa
Saioaren aurkezpena. Argi beltzarekin lan egiten. “Zer da?”. Trebatzelana. Sormenerako tartea. Hausnartzeko Hausnartzeko tartea.
7. saioa
Saioaren aurkezpena. Argi beltza: akrobazia-jarduerak (monozikloa, slackline egiteko soka, zilindro amerikarra eta zango-makilak). Hausnartzeko tartea.
8. saioa
Saioaren aurkezpena. Argi beltzarekin lan egiten trebatzea. Sormenerako tartea. Hausnartzeko tartea.
9. saioa
Saioaren aurkezpena. Jarduerak aukeratzea. Itzalekin eta argi beltzarekin lanean. Hausnartzeko tartea.
10. saioa
Zirku-emanaldiaren Zirku-emanaldiaren aurkezpena. Zirku-emanaldia. Zirku-emanaldia. Hausnartzeko Hausnartzeko tartea.
12
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA DIDAKTIKOA
ZIRKUA
1. saioa
Unitate didaktikoa aurkeztea. Saioaren helburua
Gorputz-adierazpeneko Gorputz-adierazpeneko jardueretan jardueretan trebatzea. Mimoak eta imitazioak imitazioak eskaintzen dituzten aukerekin aritzea.
Non Materiala
Aretoa, gimnasioa edo frontoia Eskularru zuriak, oihal ilunak, aurpegi-margoak eta musika-aparatua zirkuko abestiekin Jarduerak
1. jarduera
Unitate didaktikoaren aurkezpena
Denbora
15 min
Denbora
35 min
Ikasle guztiak batera. Irakasleak ikasgaiaren sarrera egiteko ipuin bat kontatuko die. Unitatearen garapena ipuin baten modura azalduko du (1. eranskina). Ipuina entzun ondoren, ikasleek zer ulertu duten adieraziko dute. Ikasleek azalpena era askotara egingo dute: lehendabizi, ahoz bakarrik; ondoren, keinuz; jarraian, ahoz eta keinuz, eta, amaieran, binaka, bietako batek ahoz kontatzen duena besteak keinuz azalduko du. Irakasleak zirkuko abestiekin girotuko du saioa. Azalpenetan edota hausnartzeko tartean izan ezik, gainerako une guztietan musika entzuteko aukera izango da. 2. jarduera
Itzalak: gorputz-adierazpeneko jarduerak (mimoak eta imitazioak)
Ikasle guztiak batera. Irakasleak mimoen gaiari sarrera emateko galdera hauek egingo dizkie ikasleei: -
Zer dira dira mimoak? mimoak? (Erantzuna: (Erantzuna: kontakizunak kontakizunak keinu bidez antzezten dituzten artistak). Nondik dator “mimo” hitza? ( Erantzuna: hizkuntza grekotik, pantomima hitzetik; “dena antzeratzen duena” esan nahi du). Zer berezitasun berezitasun ditu? (Erantzuna: gorputza beltzez jantzita izaten du, eta eskuak eta et a aurpegia zuriz margotuta). Nola antzezten dute? (Erantzuna: ez dute erabiltzen erabiltzen ez hitzik, ez soinurik, ezta objekturik ere; gorputz-adierazpena gorputz-adierazpena baino ez dute erabiltzen).
Gaiari sarrera eman eman eta gero, mimo janzteko zer egin egin behar duten azalduko die irakasleak ikasleei. Materiala (oihalak eta margoak) 13
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA DIDAKTIKOA
ZIRKUA
nola erabili ere azalduko die. Ondoren, mimo baten antzera prestatzeko eskatuko die ikasleei: arropa edo oihal ilunez jantzi beharko dute, eta aurpegia eta eskuak zuriz margotu beharko dituzte. Irakasleak margoak eta oihalak egoki erabil ditzaten zainduko du, eta mozorrotzen lagunduko die. Ikasleak prest daudenean, irakasleak lauko taldeak egingo ditu eta gelan zehar banatuko ditu. Ondoren, zer egingo duten azalduko die. Hiru lan egingo dituzte: 1. Animaliak imitatuko dituzte. 2. Objektuak keinu bidez adieraziko dituzte. 3. Pertsona edo pertsonaia ezagun bat imitatuko dute. Lan bakoitzean, adierazpen errazenetik zailenerako zailenerako bidea b idea egingo dute; adierazpen zailenak egiteko, binaka elkartu eta egitekoa adostu beharko dute. Jarduera amaitzeko, lauko talde bakoitzak 20 segundoko antzezpen bat prestatu eta gelakideen aurrean antzeztu beharko du. Irakasleak ikasleei gogoratuko die antzezpena egiten ari ez direnek ikusle-rola dutela eta, errespetuz aritzeaz gain, jarrera positiboa ere izan behar dutela. Irakaslea taldez talde joango da dinamika eta jarrera ikuskatzeko. Jarraian, jarduera errepikatuko dute, pertsonak antzeztu ordez animaliak antzeztuz. 3. jarduera
Hausnartzeko tartea
Denbora
10 min
Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak jasoko dira, egonez gero. Irakasleak galdera hauek egin ditzake: -
“Guztiok hartu al duzue parte?”.
-
“Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?”.
-
“Izan al du norbaitek arazorik antzeratzeak egiterakoan?”.
-
“Zein izan dira antzezten zailenak, pertsonaiak, animaliak ala objektuak?”.
-
“Mimoen antzezpena emanaldirako?”.
aukeratuko
zenuke
zirku -
Eta galdera garrantzitsuena: “Zer ikasi duzue gaur?”.
Halaber, irakasleak hausnartzeko tartea baliatuko du ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko. azpimarratzeko. Hausnarketa Hausnarketa egin ondoren, autoebaluazio-orria ikasleek beteko dute. 14
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA DIDAKTIKOA
ZIRKUA
2. saioa
Saioaren helburua Non Materiala
Gorputz-adierazpeneko Gorputz-adierazpeneko jardueretan jardueretan trebatzea. Pailazoak eta imitazioak eskaintzen dituzten aukerekin aritzea. Aretoa, gimnasioa edo frontoia Koloretako oihalak eta zapiak, mozorrotzeko arropa, aurpegi-margoak, argifokua eta musika-aparatua musika-aparatua zirkuko abestiekin Jarduerak
1. jarduera
Saioaren aurkezpena
Denbora
5 min
Denbora
45 min
Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio honetan zer landuko duten azalduko du. Irakasleak zirkuko abestiekin girotuko du saioa. Azalpenetan edota hausnartzeko tartean izan ezik, gainerako une guztietan musika entzuteko aukera izango da. 2. jarduera
Itzalak: gorputz-adierazpeneko gorputz-adierazpeneko jarduerak (pailazoak eta imitazioak)
Ikasle guztiak batera. Irakasleak Irakasleak pailazoen pa ilazoen gaiari sarrera emateko galdera hauek egingo dizkie ikasleei: -
-
Zer dira pailazoak? (Erantzuna: (Erantzuna: kaleko kaleko edo zirkuko artistak dira). Nondik dator “pailazo” hitza? ( Erantzuna: italieratik, pagliaccio hitzetik; “lasto-zakua edo txorimaloa” esan nahi du). Zer berezitasun berezitasun ditu? (Erantzuna: (Erantzuna: sudur gorria, zapata handiak eta arropa koloretsua). Zer pailazo mota daude? (Erantzuna: mota askotakoak izan daitezke: arlotea, musikaria, jakintsua... Gehienek barrea eragiten dute).
Gaiari sarrera eman eta gero, pailazo janzteko zer egin behar duten azalduko die irakasleak ikasleei. Materiala (mozorroak, oihalak, zapiak eta margoak) nola erabili ere azalduko die. Ondoren, pailazo janzteko eskatuko die. Mozorrotzeko arroparekin edota oihal edo zapi koloretsuekin jantzi beharko dute. Sudur gorria jarri eta aurpegian begi handiak eta aho handia margotu
15
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA DIDAKTIKOA
ZIRKUA
beharko dituzte. Irakasleak margoak eta oihalak egoki erabiltzen dituzten zainduko du. Ikasleak prest daudenean, irakasleak bikoteak egingo ditu eta gelan zehar banatuko ditu. Ondoren, jardueraren dinamika azalduko die: Bi lan egingo dituzte. 1. Irakasleak bikoteak osatuko ditu. Bikotekide bat animaliahezitzailea izango da, eta bestea animalia. Ondoren, rola aldatu egingo dute. Gogoratu behar zaie biak pailazoak direla eta egoera barregarria antzeztu behar dutela. 2. Egoera barregarri bat antzeztuko dute, hau da, pertsonaia arlote bat asmatu eta pertsonaia horri gertatzen zaion egoera barregarri bat antzeztuko dute. Jarduera amaitzeko, bikote bakoitzak egindako bi lanen artean bat aukeratu eta gelakideen aurrean antzeztu beharko du. Irakasleak ikasleei gogoratuko die antzezpena egiten ari ez direnek ikusle-rola dutela eta, errespetuz aritzeaz gain, jarrera positiboa ere izan behar dutela. Irakaslea taldez talde joango da dinamika eta ikasleen jarrera ikuskatzeko. 3. jarduera
Hausnartzeko tartea
Denbora
10 min
Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak jasoko dira, egonez gero. Irakasleak galdera hauek egin ditzake: -
“Guztiok hartu al duzue parte?”.
-
“Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?”.
-
“Izan al du norbaitek arazorik antzeratzeak egiterakoan?”.
-
“Zein izan da antzezten zailena, animalia-hezitzailea, animalia ala pailazo arlotea?”.
-
“Pailazoen antzezpena emanaldirako?”.
aukeratuko
zenuke
zirku -
Eta galdera garrantzitsuena: “Zer ikasi duzue gaur?”.
Halaber, irakasleak hausnartzeko tartea baliatuko du ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko. azpimarratzeko. Hausnarketa Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria beteko dute.
16
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA DIDAKTIKOA
ZIRKUA
3. saioa
Gorputz-adierazpeneko Gorputz-adierazpeneko jardueretan jardueretan trebatzea. Saioaren helburua
Itzalen teknika ezagutzea eta itzalekin lan egitea (jolas egitea). Mimika-, pailazo- eta imitazio-lanetan imitazio-lanetan trebatzea.
Non
Materiala
Aretoa, gimnasioa edo frontoia Koloretako oihalak eta zapiak, eskularru zuriak, mozorrotzeko arropa, aurpegimargoak, oihal zuri bat, bi makila, bi kono, argi-foku bat eta musika-aparatua zirkuko abestiekin Jarduerak
1. jarduera
Saioaren aurkezpena
Denbora
5 min
Denbora
5 min
Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio honetan zer landuko duten azalduko du. Irakasleak zirkuko abestiekin girotuko du saioa. Azalpenetan edota hausnartzeko tartean izan ezik, gainerako une guztietan musika entzuteko aukera izango da. 2. jarduera
Itzalekin lan egiten ikasten
Ikasle guztiak batera. Irakasleak itzalak zer diren azalduko du eta itzalekin lan egiteko behar den materiala (oihal zuri bat, bi makila eta bi kono) prest izango du. Ikasleen laguntzarekin antzeztokia osatuko du. Antzeztokia prest dagoenean, zer egingo duten azalduko die irakasleak. Izan ere, ikasleek bi lan egin beharko dituzte : “Nor naiz?” jolasa eta itzalekin trebatzea.
17
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA DIDAKTIKOA
3. jarduera
“Nor naiz?”
ZIRKUA
Denbora
15 min
Denbora
5 min
“Nor naiz?” jolasaren helburua itzalen teknika ezagutzea da.
Jolasean aritzeko, irakasleak lauko taldeak osatuko ditu. Jolaseremuak bi zati izango ditu: zati batean, antzezlekua egongo da, eta, hor, ikasleen laguntzarekin laguntzarekin jarritako oihala; bestean, oihalaren aurrean, ikusleak egongo dira. Irakasleak egin dituen taldeak banaka joango dira antzezlekura. Gainerako ikasle guztiek ikuslerola hartuko dute. Antzezlekuan, lauko talde bat egongo da. Talde horretako lagunek gelako norbait imitatu beharko dute. Horretarako, nor imitatuko duten erabakiko dute eta ikaskide horren lau ezaugarri adieraziko dituzte keinu bidez. Ikasle bakoitzak ezaugarri bat antzeztuko du, esate baterako, ibiltzeko modua, itxura fisikoa, egiten dituen keinuak... Ikusleek nor imitatzen ari den asmatu beharko dute. Ikusle bakoitzak izen bakarra esateko aukera izango du. Nor den asmatutakoan, beste talde bat igoko da antzeztokira. Jolas honetan, ez dugu itzalen teknika erabiliko. 4. jarduera
Itzalekin trebatzea
3. jardueran egindako talde berberak arituko dira jarduera honetan ere. Gelan banatuko dira eta itzalekin itzalekin aritzeko antzezpenak sortu beharko dituzte. Irakasleak 5 minutuko tartea eskainiko die horretarako. Denbora hori betetakoan, sortu duten antzezpena gelakideei erakutsi beharko diete, itzalen teknika erabilita. e rabilita. 5. jarduera
Sormenerako tartea
Denbora
20 min
Ikasle guztiak batera. Irakasleak aurreko jardueran itzalak zer diren erakutsi ondoren, jarduera honetan ikasleak mimo- edo pailazo-rolean jarrita, erakustaldi txiki bat sortu beharko dute itzalen erakustokian antzezteko. Ikasleen taldekatzea era librean egingo da, hau da, bakoitzak aukeratuko du taldean edo bakarka aritu nahi duen eta taldea norekin osatu nahi duen. Erakustaldiak egiteko 10 minutu erabiliko dira; beraz, be raz, beste hamar minutu izango dituzte prestakuntzarako. prestakuntzarako. Irakaslea taldez talde joango da aholkuak edota laguntza eskainiz. Jarduera hau koebaluazio-orria betetzeko erabiliko da. Ikasle bakoitzak gelakide bat ebaluatu beharko du koebaluazio-orrian dauden galderei erantzunez. Koebaluaziorako Koebaluaziorako bikoteak irakasleak osatuko ditu.
18
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA DIDAKTIKOA
6. jarduera
Hausnartzeko tartea
ZIRKUA
Denbora
10 min
Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak jasoko dira, egonez gero. Irakasleak galdera hauek egin ditzake: -
“Guztiok hartu al duzue parte?”.
-
“Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?”.
-
“Itzalekin aritzea gustukoa izan duzue?”.
-
“Zaila egin zaizue?”.
-
“Pailazoen emanaldiak, mimoen emanaldiak eta imitazioak politagoak dira itzalen bidez egiten badira?”.
Eta galdera garrantzitsuena: “Zer ikasi duzue gaur ?”. ?”.
Halaber, irakasleak hausnartzeko tartea baliatuko du ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko. azpimarratzeko. Hausnarketa Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria beteko dute.
19
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA DIDAKTIKOA
ZIRKUA
4. saioa
Saioaren helburua Non
Materiala
Gorputz-adierazpeneko Gorputz-adierazpeneko jardueretan jardueretan trebatzea. Aurreko saioetan ikasitakoaren erakustaldia egitea. Aretoa, gimnasioa edo frontoia Koloretako oihalak eta zapiak, eskularru zuriak, mozorrotzeko arropa, aurpegimargoak, oihal zuri bat, bi makila, bi kono, argi-foku bat, musika-aparatua zirkuko abestiekin eta argazki-kamera Jarduerak
Saioaren aurkezpena
1. jarduera
Denbora
5 min
Denbora
45 min
Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio honetan zer landuko duten azalduko du. Irakasleak zirkuko abestiekin girotuko du saioa. Azalpenetan edota hausnartzeko tartean izan ezik, gainerako une guztietan musika entzuteko aukera izango da. 2. jarduera
Gorputz-adierazpena Gorputz-adierazpena zirkuan. Ikasitakoaren Ikasitakoaren erakustaldia
Ikasle guztiak batera. Saio hau erakustaldirako trebatzeko tartea izango da. Bi zatitan banatuko da: Lehenengo zatian, antzeztokia modu librean erabiliko da; txandaka erabiltzea eta gainerakoen lana errespetatzea izango dira baldintza bakarrak. Tarte horretan sortzen dutena presiorik gabe probatzeko aukera izango dute ikasleek. Bigarren zatian, emanaldi bat egingo da. Tarte hori azkeneko saioan egingo dugun zirku-emanaldirako entsegu-saio gisa erabiliko da. Antzezleen lana ikusle-rola betetzen duten ikasleek balioetsiko dute. Hori egiteko gelakideen antzezpenak txaloen bitartez neurtuko dira. Gelakideek egindako lanaren aurrean errespetua eta jarrera positiboa azaldu behar dela gogoratuko die irakasleak.
20
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA DIDAKTIKOA
3. jarduera
Hausnartzeko tartea
ZIRKUA
Denbora
10 min
Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak jasoko dira, egonez gero. Irakasleak galdera hauek egin ditzake: -
“Guztiok hartu al duzue parte?”.
-
“Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?”.
-
“Ikusleek urduri jartzen zaituzte?”.
-
“Kideen erakustaldiak ikusi ondoren, zurea aldatuko zenuke?”.
-
“Erakustaldia egin ondoren, itzalekin ala itzalik gabe egingo zenuke azkeneko eguneko zirku-emanaldia?”.
Eta galdera garrantzitsuena: “Zer ikasi duzue gaur ?”. ?”.
Halaber, irakasleak hausnartzeko tartea baliatuko du ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko. azpimarratzeko. Hausnarketa Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria beteko dute.
21
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA DIDAKTIKOA
ZIRKUA
5. saioa
Saioaren helburua
Non Materiala
Malabarismo-jardueretan Malabarismo-jardueretan trebatzea. Zapiekin, globoekin, egurrezko kuboekin eta plater txinatarrekin jolasean aritzeko behar diren manipulazio-trebetasunak manipulazio-trebetasunak garatzea. Aretoa, gimnasioa edo frontoia Zapiak, globoak, pilotak, plater txinatarrak, egurrezko kubo zuriak eta musikaaparatua zirkuko abestiekin Jarduerak
1. jarduera
Saioaren aurkezpena
jar du era
5 min
Denbora
45 min
Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio honetan zer landuko duten azalduko du. Irakasleak zirkuko abestiekin girotuko du saioa. Azalpenetan edota hausnartzeko tartean izan ezik, gainerako une guztietan musika entzuteko aukera izango da. 2. jarduera
Argi beltza: malabarismo-jarduerak malabarismo-jarduerak (zapiak, globoak, pilotak, egurrezko kuboak eta plater txinatarrak).
Ikasle guztiak batera. Irakasleak gelako espazioan bost txoko egingo ditu. Txoko bakoitzean, malabarismo-jarduera bat egiteko materiala kokatuko du, hau da, lehenengoan zapiak, bigarrenean pilotak, hirugarrenean globoak, laugarrenean egurrezko kuboak eta bosgarrenean plater txinatarrak. Ikasle taldea ere bost multzotan banatuko du eta talde bakoitzari txoko bat izendatuko dio. Irakasleak, ikasleak taldeetan kokatu aurretik, txoko bakoitzean zer jarduera egingo duten azalduko du. Zapiak
Ikasleek zapi bana hartuko dute. Eskutik zintzilik jarriko dute, hatz lodiarekin, erakuslearekin eta luzearekin helduta. Zapia horrela dutela, gora botako dute, eskumuturra eta besoa gorantz mugituz. Zapia gora bota ondoren, hiru ariketa egingo dituzte: 1. Zapiak airean egiten duen mugimendua ikusi eta lurrera erortzen utziko dute. 2. Zapia gora bota eta airean egiten duen mugimendua ikusiko dute, baina lurra ukitu aurretik esku osoarekin hartu beharko dute zapia.
22
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA DIDAKTIKOA
ZIRKUA
3. Zapia gora botako dute eta lurra ukitu aurretik jasoko dute, baina esku osoarekin hartu ordez hiru hatzekin jasoko dute: lodiarekin, erakuslearekin erakuslearekin eta luzearekin. luzearekin. Ikasleren batek hiru ariketak ondo egiten baditu, bi zapirekin saiatzeko aukera izango du. Horretarako, bi eskuak erabiliko ditu. Globoak
Ikasleek globo bana hartuko dute. Globoekin egingo den jokoa zapiekin egin dutenaren antzekoa da. Globoak erabiltzen hasteko, esku-ahurra gora begira jarriko dute, zulogune biribil bat osatuz, eta globoa biribil horretan jarriko dute. Globoekin ariketa hauek egingo dituzte: 1. Globoa gora botako dute eta, e ta, zapiekin egin den bezala, erortzen utziko dute lurra ukitu arte. 2. Globoa botako dute, baina lurrera erori aurretik airean bi eskuekin hartuko dute. 3. Globoa botako dute eta esku batekin jasoko dute lurrera erori aurretik. Ikasleren batek hiru ariketak ondo egiten baditu, bi globorekin saiatzeko aukera izango du. Horretarako, bi eskuak erabiliko ditu. Pilotak
Ikasleek pilota bana hartuko dute. Pilota eskuan hartu eta eskua itxiko dute. Ondoren, eskuari buelta eman eta pilota lurrera begira jarriko dute. Horrela Horrela daudela, hiru hiru ariketa egingo egingo dituzte: 1. Pilota lurraren kontra jaurtiko dute, eskumuturra eta besoa beherantz mugituz. Jarraian, pilotaren punpak behatuko dituzte eta punpa bakoitzean pilotak zer altuera eta zer norabide hartzen duen aztertuko dute. 2. Pilota jaurti eta punpa egin ondoren gora datorrenean, berriro ere esku-ahurrarekin joko dute. Ikasleei pilotari hiru aldiz jarraian jotzea eskatuko eskatuko zaie. 3. Pilota jaurti eta punpa egin ondoren gora datorrenean, eskua behera begira dutela, pilota hartzea eskatuko zaie. Pilota berriro ere eskuarekin jasotzeko, ezinbestekoa da jaurtiketaren indarra eta norabidea menderatzea. Egurrezko kuboak
Ariketa hau egiteko ikasleek hiru kubo beharko dituzte. Ikasle batzuek ariketa egingo dute, eta besteak begiraleak izango dira. Begira ari diren ikasleek ikusle-ikaslearen ikusle-ikaslearen rola izango dute, hau da, taldekideei begiratu eta horiek egiten dituzten saiakeretatik ikasiko dute. Kuboekin lana egiteko, kuboak lurrean jarriko dira bata bestearen ondoan. Bi ertzetako kuboei gainetik helduko zaie eta erdiko kuboari bi ertzetako e rtzetako kuboei erdikoaren erdikoaren kontra indarra eginez eutsiko zaio. Posizio horretan, hiru kuboak batera altxatu beharko dira. Ikasleek zutik eta kuboak eskuen artean dituztela, hiru ariketa egin beharko dituzte: 1. Eskuekin helduta dituzten kuboek erdikoari eragiten dioten presioa gutxitu egingo da poliki-poliki eta erdiko kuboa lurrera 23
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA DIDAKTIKOA
ZIRKUA
eroriko da. Horrela, ikasleak jabetuko dira erdiko kuboari eusteko zenbateko indarra egin behar duten. 2. Lehenengo ariketan egindako gauza bera egingo dute, baina, erdiko kuboa erortzen hasten denean, ertzetako bi eskuak azkar mugitu eta erdikoa berriro ere hartzen saiatuko dira. 3. Erdiko kuboa erortzen hasten denean, esku bat azkar biratuko dute eta erortzen ari den kuboaren azpian jarriko dute. Eskuan duten kuboa eta erortzen ari den kuboa eskuan duten kuboaren gainean orekan mantentzen saiatuko dira. Plater Plater txinatarrak
Taldeko bakoitzak bere platera eta makila edukiko ditu. Ikasleak prest daudenean, irakasleak azalduko die platerak makilaren gainean dantzan nola jarri. Hiru ariketa egin beharko dituzte: 1. Ikasleak pikotxean jarriko dira. Makila lurrean zutik jarriko dute, esku batekin helduta eta platera bueltaka dantzan makilaren gainean. 2. Aurreko ariketan bezala, pikotxean hasiko dira, eta poliki-poliki zutik jartzen ahaleginduko dira, makila eskuan dutela eta platera dantzarazteari utzi gabe. 3. Zutik jarri ondoren, platera gorputzetik urrundu behar dute, besoa zabalduta edo, zirkuan egiten duten bezala, makila sudurraren, kopetaren edo hatz baten gainean jarrita. 3. jarduera
Hausnartzeko tartea
Denbora
10 min
Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak jasoko dira, egonez gero. Irakasleak galdera hauek egin ditzake: -
“Guztiok hartu al duzue parte?”.
-
“Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?”.
-
“Zer malabarismo malabarismo gustatu zaizu gehien? Eta g utxien?”.
-
“Malabarismo-ariketa emanaldian?”.
bat
egingo
zenuke
zirku-
Eta galdera garrantzitsuena: “Zer ikasi duzue gaur ?”. ?”.
Halaber, irakasleak hausnartzeko tartea baliatuko du ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko. azpimarratzeko. Hausnarketa Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria beteko dute.
24
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA DIDAKTIKOA
ZIRKUA
6. saioa
Malabarismo-jardueretan Malabarismo-jardueretan trebatzea. Saioaren helburua
Non
Materiala
Argi beltza ezagutzea eta horrekin lan egitea. Zapiekin, globoekin, egurrezko kuboekin eta plater txinatarrekin jolasean aritzeko behar diren manipulazio-trebetasunak manipulazio-trebetasunak garatzea. Aretoa, gimnasioa edo frontoia Zapiak, globoak, pilotak, plater txinatarrak, egurrezko kubo zuriak, musikaaparatua zirkuko abestiekin eta argazki-kamera Jarduerak
1.
jarduera
Saioaren aurkezpena
jar du era
5 min
Denbora
5 min
Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio honetan zer landuko duten azalduko du. Irakasleak zirkuko abestiekin girotuko du saioa. Azalpenetan edota hausnartzeko tartean izan ezik, gainerako une guztietan musika entzuteko aukera izango da. 2. jarduera
Argi beltzarekin lan egiten ikasten
Ikasle guztiak batera. Irakasleak argi beltza zer den azalduko du eta teknika horrekin lan egiteko behar den materiala (argi beltz eramangarria) eramangarria) prest izango du. Ikasleen laguntzarekin antzeztokia osatuko du. Antzeztokia prest dagoenean, zer egingo duten azalduko die irakasleak. Izan ere, ikasleek bi lan egin beharko dituzte: “Zer da?” jolasa eta itzalekin itzalekin trebatzea
25
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA DIDAKTIKOA
3.
jarduera
ZIRKUA
“Zer da?”
Denbora
15 min
Denbora
5 min
Denbora
20 min
“Zer da?” jolasaren jolasaren helburua argi beltzaren teknika ezagutzea da.
Ikasleak banaka arituko dira. Jolas-eremuak antzeztokia izango du, eta, horren inguruan, ikusleen tokia. Ikasleak banaka gerturatuko dira antzeztokira. Gainerako ikasleek ikusle-rola hartuko dute. Antzezlea prest dagoenean, irakasleak argiak itzaliko ditu eta gela ilunpetan utziko du. Jarraian, argi beltza piztuko du (ikuskizunerako (ikuskizunerako prestatutako materiala bakarrik izango da ikusgai). Une horretan, ikusleek antzezlea zer antzezten ari den asmatu beharko dute. Ikusle bakoitzak aukera bakarra izango du asmatzeko. Asmatzen duen ikasleak rola trukatuko du eta antzezle bihurtuko da. Jolasak ikasle guztiak antzezle-roletik pasatu arte jarraituko du. 4.
jarduera
Trebatze-lana
Aurreko saioan ikasitakoa praktikan jarriko dute. Lan horrekin hasi aurretik, materiala banatuko da. Ikasle batek baino gehiagok malabarismoak egiteko tresna bera aukeratzen badu, irakasleak txandak emango ditu. Denak prest daudenean, trebatze-lana hasiko da. Irakasleak kudeatuko du denbora. Amaieran, prestatutakoa gainerako ikaskideei erakutsiko diete. Irakasleak piztu edo itzaliko du argi beltza, behar denean. 5. jarduera
Sormenerako tartea
Ikasle guztiak batera. Irakasleak aurreko jardueran argi beltza zer den erakutsi ondoren, jarduera honetan, ikasleek erakustaldi erakustaldi txiki bat sortu beharko dute erakustokian antzezteko. Ikasleen taldekatzea era librean egingo da, hau da, bakoitzak aukeratuko du taldean edo bakarka aritu nahi duen eta taldea norekin osatu nahi duen. Erakustaldiak egiteko 10 minutu erabiliko dira; beraz, beste hamar minutu izango dituzte prestakuntzarako. prestakuntzarako. Irakaslea taldez talde joango da aholkuak edota laguntza eskainiz. Jarduera hau koebaluazio-orria betetzeko erabiliko da. Ikasle bakoitzak gelakide bat ebaluatu beharko du koebaluazio-orrian dauden galderei erantzunez. Koebaluaziorako Koebaluaziorako bikoteak irakasleak osatuko ditu.
26
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA DIDAKTIKOA
6.
jarduera
ZIRKUA
Hausnartzeko tartea
Denbora
10 min
Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak jasoko dira, egonez gero. Irakasleak galdera hauek egin ditzake: -
“Guztiok hartu al duzue parte?”.
-
“Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?”.
-
“Gustukoa izan duzue argi beltzaren lana? Zergatik?”.
“Argi beltzaren teknika erabilita, emanaldia: politagoa edo itsusiagoa?”. itsusiagoa?”.
-
-
zer
iruditu
zaizue
“Prestatutakoa gelakideen aurrean antzeztu ondoren ,
erabiliko zenuke argi beltzaren teknika azken eguneko zirkuemanaldian?”.
Eta galdera garrantzitsuena: “Zer ikasi duzue gaur ?”. ?”.
Halaber, irakasleak hausnartzeko tartea baliatuko du ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko. Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria beteko dute.
27
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA DIDAKTIKOA
ZIRKUA
7. saioa
Saioaren helburua
Non
Materiala
Akrobazia-jardueretan Akrobazia-jardueretan trebatzea. Monozikloarekin, slackline egiteko sokarekin, zilindro amerikarrarekin eta zango-makilekin zango-makilekin jolasean aritzeko behar diren trebetasunak garatzea. Aretoa, gimnasioa edo frontoia Monozikloa, slackline egiteko soka, zilindro amerikarra, zango-makilak, musikaaparatua zirkuko abestiekin eta argazki-kamera Jarduerak
Saioaren aurkezpena
1. jarduera
jar du era
5 min
Denbora
45 min
Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio honetan zer landuko duten azalduko du. Irakasleak zirkuko abestiekin girotuko du saioa. Azalpenetan edota hausnartzeko tartean izan ezik, gainerako une guztietan musika entzuteko aukera izango da. 2. jarduera
Argi beltza: akrobazia-jarduerak (monozikloa, (monozikloa, slackline egiteko soka, zilindro amerikarra eta zango-makilak)
Ikasle guztiak batera. Irakasleak gelako espazioan lau txoko antolatuko ditu. Txoko bakoitzean akrobazia-jarduera baten materiala kokatuko du, hau da, lehenengo txokoan monozikloa, bigarrenean slackline egiteko soka, hirugarrenean zilindro amerikarra eta laugarrenean zango-makilak. Ikasle taldea ere lau multzotan banatuko du eta talde bakoitzari txoko bat izendatuko dio. Irakasleak, ikasleak taldeetan kokatu aurretik, txoko bakoitzean zer egin behar duten azalduko du. Monozikloa
Elementu honek daukan zailtasuna kontuan hartuta, oinarrizko hastapenak baino ez ditugu ikasiko, hau da, monozikloaren gainean nola igo, gainean gaudela orekari nola eutsi eta nola hasi pedalei eragiten. Ikasle guztiek saiatu beharko dute monozikloaren monozikloaren gainean jartzen. Slacklin Slacklin e egiteko egiteko so ka
Txoko honetan lan egitea egokitu zaion taldea bitan banatuko da. Azpitalde bakoitzak sokaren alde banatik ekingo dio. Jarduera egiteko ez da araurik jarriko. Hiru helburu bete beharko dituzte : 28
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA DIDAKTIKOA
ZIRKUA
1. Soka zapalean toki bat aukeratu eta, oinak sokaren gainean jarrita eta mugitu gabe, gabe, ahalik eta denbora gehien gehien orekari eustea. 2. Sokaren hasieratik hasi eta, sokaren gainean eta erori gabe, ahalik eta pauso gehien ematea; hau da, ea nor iristen den urrutien soka gainean. 3. Sokan toki bat aukeratu (1. jardueran bezala), eta soka gainean ahalik eta jauzi gehien ematen saiatzea lurrera erori gabe. Zilindro amerikarra
Taldekoek txandaka erabiliko dute zilindro amerikarra. Hiru lan egin beharko dituzte: 1. Zilindroa bakarrik hartu, oholik gabe, eta, lehendabizi hanka batekin eta ondoren biekin, zilindroaren gainean zutik jarri, orekari eutsiz eta lurra ukitu u kitu gabe. 2. Zilindroaren Zilindroaren gainean dagoen oholera igo eta oholaren gainean orekari eutsi, hau da, oholaren mutur biak lurretik altuera berean mantendu. 3. Oreka lortu ondoren, ohola zilindroaren gainean gainean mugitu, hau da, zilindroaren gainean irristatu mutur batetik bestera. Zango-makilak
Taldekoek txandaka erabiliko dituzte zango-makilak. Hiru lan egin beharko dituzte: 1. Zango-makilen gainera igo eta orekari eutsi lurra ukitu gabe. 2. Zangoen gainean igota, pauso batzuk eman; pauso zabalak eta luzeak ematen saiatu. Oinarriaren Oinarriaren zabalerak orekari eusteko duen eragina aztertu. 3. Oztopo txikiak gainditu, espaloietara igo eta ibilbide bat egin. Hausnartzeko tartea
3. jarduera
Denbora
10 min
Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak jasoko dira, egonez gero. Irakasleak galdera hauek egin ditzake: -
“Guztiok hartu al duzue parte?”.
-
“Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?”.
-
“Zer akrobazia gustatu zaizu gehien? Eta gutxien?” .
-
“Akrobazia-ariketa emanaldian?”.
bat
egingo
zenuke
zirku-
Eta galdera garrantzitsuena: “Zer ikasi duzue gaur ?” ?”.
Halaber, irakasleak hausnartzeko tartea baliatuko du ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko. azpimarratzeko. Hausnarketa Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria beteko dute. 29
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA DIDAKTIKOA
ZIRKUA
8. saioa
Akrobazia-jardueretan Akrobazia-jardueretan trebatzea. Saioaren helburua
Non
Materiala
Argi beltzarekin lan egiten trebatzea. Monozikloarekin, slackline egiteko sokarekin, zilindro amerikarrarekin eta zango-makilekin zango-makilekin jolasean aritzeko behar diren trebetasuna t rebetasunakk garatzea. Aretoa, gimnasioa edo frontoia Monozikloa, slackline egiteko soka, zilindro amerikarra, zango-makilak, musikaaparatua zirkuko abestiekin eta argazki-kamera Jarduerak
1. jarduera
Saioaren aurkezpena
jar du era
5 min
Denbora
25 min
Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio honetan zer landuko duten azalduko du. Irakasleak zirkuko abestiekin girotuko du saioa. Azalpenetan edota hausnartzeko tartean izan ezik, gainerako une guztietan musika entzuteko aukera izango da. 2. jarduera
Argi beltzarekin lan egiten trebatzea
Ikasle guztiak batera. Irakasleak argi beltzarekin nola lan egin gogoratuko die ikasleei eta behar den materiala (argi beltz eramangarria) eramangarria) prest izango du. Ikasleen Ikasleen laguntzarekin laguntzarekin antzeztokia prestatuko dute. Antzeztokia prest dagoenean, zer egingo duten azalduko du: Saio honetan, trebatze-lana egingo dute. Aurreko saioan ikasitakoa praktikan jarriko dute. Lan horrekin hasi aurretik materiala banatuko da. Ikasle batek baino gehiagok akrobaziak egiteko tresna bera aukeratzen badute, irakasleak txandak emango ditu. Guztiak prest daudenean, trebatze-lana hasiko da. Irakasleak kudeatuko du denbora. Behar denean argi beltza piztu edo itzaliko du. Trebatze-denbora amaitu baino 10 minutu lehenago, erakustaldi txiki bat egingo da, eta, erakustaldi horretan, aurreko tartean sortutakoa erakutsi beharko diete gelakideei, banaka edota talde txikitan.
30
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA DIDAKTIKOA
3. jarduera
Sormenerako tartea
ZIRKUA
Denbora
20 min
Denbora
10 min
Ikasle guztiak batera. Jarduera honetan, ikasleek erakustaldi txiki bat sortu beharko dute erakustokian antzezteko. Ikasleen taldekatzea era librean egingo da, hau da, bakoitzak aukeratuko du taldean edo bakarka aritu nahi duen eta taldea norekin osatu nahi duen. Erakustaldiak egiteko 10 minutu erabiliko dira; beraz, beste hamar minutu izango dituzte prestakuntzarako. prestakuntzarako. Irakaslea taldez talde joango da aholkuak edota laguntza eskainiz. Jarduera hau koebaluazio-orria betetzeko erabiliko da. Ikasle bakoitzak gelakide bat ebaluatu beharko du koebaluazio-orrian dauden galderei erantzunez. Koebaluaziorako Koebaluaziorako bikoteak irakasleak osatuko ditu. 4. jarduera
Hausnartzeko tartea
Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak jasoko dira, egonez gero. Irakasleak galdera hauek egin ditzake: -
“Guztiok hartu al duzue parte?” .
-
“Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?” .
-
“Gusturago aritu zarete orain argi beltzaren lanarekin? Zergatik?”.
-
“Argi beltzaren teknika erabilita, politagoa edo itsusiagoa gelditzen da akrobazia-emanaldia?”. akrobazia-emanaldia?”.
-
“Gelakideen aurrean antzeztu ondoren, argi beltzarekin
ala argi beltzik gabe egingo zenuke azken eguneko zirkuemanaldia?”.
Eta galdera garrantzitsuena: “Zer ikasi duzue gaur ?” ?”.
Halaber, irakasleak hausnartzeko tartea baliatuko du ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko. azpimarratzeko. Hausnarketa Hausnarketa egin ondoren, autoebaluazio-orria ikasleek beteko dute.
31
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA DIDAKTIKOA
ZIRKUA
9. saioa
Saioaren helburua
Non
Materiala
Malabarismo-jardueretan Malabarismo-jardueretan trebatzea. Zapiekin, globoekin, egurrezko kuboekin eta plater txinatarrekin jolasean aritzeko behar diren manipulazio-trebetasunak manipulazio-trebetasunak garatzea. Aretoa, gimnasioa edo frontoia (argi gutxiko lekua) Koloretako oihalak eta zapiak, eskularru zuriak, mozorrotzeko arropa, aurpegimargoak, oihal zuri bat, argi-fokua, bi makila, bi kono, zapiak, globoak, pilota, egurrezko kuboak, plater txinatar zuriak, monozikloa, slackline egiteko soka, zilindro amerikarra, zango-makilak, argi beltza, musika-aparatua, zirkuko abestiak eta argazki- kamera Jarduerak
1. jarduera
Saioaren aurkezpena
jar du era
5 min
Denbora
5 min
Denbora
40 min
Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio honetan zer landuko duten azalduko du. Irakasleak zirkuko abestiekin girotuko du saioa. Azalpenetan edota hausnartzeko tartean izan ezik, gainerako une guztietan musika entzuteko aukera izango da. 2. jarduera
Jarduerak aukeratzea
Ikasle guztiak batera. Ikasleek badakite zer jarduera dituzten gogokoen. Une honetan, bost minutuko tartea izango dute berriro nahi duten jardueran aritzeko eta jarduera bat hautatzeko zirkuemanaldirako. Irakasleak eszenatokia eta materiala prest izango ditu ikasleek nahi dutena hartzeko. 3. jarduera
Itzalekin eta argi beltzarekin lanean lanean
Ikasle guztiak batera. Ikasleek zirku-emanaldirako aukeratu dituzten jarduerak ordenatu behar dituzte; horretarako, horretarako, irakasleak irakasleak eta ikasleek zirku-antzezpenean zer egingo duten adostu beharko dute. Ikasleek antolaketa proposatuko dute, eta irakasleak onartu, atzera bota edo moldatzeko eskatuko die ikasleei. Ados jartzen direnean, entseatzen hasiko dira. Ikasleek itzalen eta argi beltzaren teknikak erabil ditzaten saiatuko da irakaslea. Baina bi teknika horiek, edukietan eta helburuetan azaltzen badira ere, eduki nagusiak lantzeko bitartekari baino ez dira; beraz, taldearen taldearen ezaugarrien eta baliabideen arabera erabiliko dira. 32
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA DIDAKTIKOA
4. jarduera
Hausnartzeko tartea
ZIRKUA
Denbora
10 min
Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak jasoko dira, egonez gero. Irakasleak galdera hauek egin ditzake: -
“Guztiok hartu al duzue parte?”.
-
“Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?”.
-
“Ikusleek urduri jartzen zaituzte?”.
-
“Kideen erakustaldiak ikusi ondoren, zurea aldatuko zenuke?”.
-
“Entsegu orokorra egin ondoren, erabiliko zenituzke
itzalen edo argi beltzaren teknikak azken eguneko eguneko zirkuemanaldian?”.
Eta galdera garrantzitsuena: “Zer ikasi duzue gaur ?” ?”.
Halaber, irakasleak hausnartzeko tartea baliatuko du ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko. azpimarratzeko. Hausnarketa Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria beteko dute.
33
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA DIDAKTIKOA
ZIRKUA
10. saioa Saioaren helburua Non
Materiala
Zirku-emanaldia Zirku-emanaldia antzeztea. Aretoa, gimnasioa edo frontoia Koloretako oihalak eta zapiak, eskularru zuriak, mozorrotzeko arropa, aurpegimargoak, oihal zuri bat, argi-fokua, bi makila, bi kono, zapiak, globoak, pilota, egurrezko kuboak, plater txinatar zuriak, monozikloa, slackline egiteko soka, zilindro amerikarra, zango-makilak, argi beltza, musika-aparatua, zirkuko abestiak eta argazki-kamera Jarduerak
1. jarduera
Zirku-emanaldiaren Zirku-emanaldiaren aurkezpena
jar du era
5 min
Denbora
45 min
Denbora
10 min
Ikasle guztiak batera. Hasieran, zirku-emanaldia egiteko aurreko saioetan landutakoa ekarriko dugu gogora. Horren ostean, irakasleak emanaldiaren emanaldiaren sarrera egingo du eta antzezpenak egiten hasiko gara. Irakasleak zirkuko abestiekin girotuko du emanaldia. 2. jarduera
Zirku-emanaldia
Ikasleek, irakaslearen laguntzarekin, aurreko saioetan ikasi eta prestatutako jarduerak antzeztuko dituzte gelakideen, mailakideen edo etapakideen aurrean. Irakasleak argazki-kamerarekin grabatuko du emanaldia.
3. jarduera
Hausnartzeko tartea
Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak jasoko dira, egonez gero. Irakasleak galdera hauek egin ditzake: -
“Guztiok hartu al duzue parte?”.
-
“Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?”.
-
“Gustura zaudete egindako lanarekin?”.
-
“Ezer aldatuko al zenuke?”.
-
“Zer ikasi duzu unitate hone tan?”.
Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria beteko dute. 34
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA DIDAKTIKOA
ZIRKUA
Eranskinak
1. 2. 3. 4. 5. 6.
eranskina: ipuina eranskina: lorpenen jarraipen-orria jarraipen-orria eranskina: autoebaluazio-orria autoebaluazio-orria eranskina: koebaluazio-orria koebaluazio-orria eranskina: ikus-entzunezko ikus-entzunezko baliabideak baliabideak eranskina: Lehen Lehen Hezkuntzako Hezkuntzako lehenengo lehenengo zikloa: zikloa: Gorputz Hezkuntzako Hezkuntzako programazioa programazioa
35
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA DIDAKTIKOA
ZIRKUA
IPUINA (1. eranskina)
Arratsaldea da. Peru eta haren lagunak l agunak eskolatik eskolatik irten berriak dira. Etxe azpiko azpi ko parkera joan dira, egunero egiten duten moduan. Denak daude: Peru, Amaia, Mikel, Ander, Ane eta Miren. Batzuk zabutan dabiltza dilin-dalan; besteak, ondoko bankuan. -
Entzun al duzue asteburu honetan zirku bat datorrela herrira? —dio Anek. Ba... betikoa izango da. Iazkoarekin Iazko arekin gogoratzen zarete? —esaten dio Peruk. Kar-kar-kar, egia! Ahaztuta nengoen —erantzuten du Mikelek—. Malabaristak ez zuen bat bera ere asmatzen! Eta akrobata erori zenean! A ze pena! Neska gajoa! gajoa! —gehitzen du Amaiak—. Gainera, lurretik altxatzeko esaten zion animalia-hezitzaileak! Niri ere pena handia eman zidan —esaten du Anderrek. Mirenek zabua gelditu eta besteei begira esaten du:
-
Hori dena zirku-emanaldia gutxi prestatzeagatik gertatu zitzaien! Bai, noski! —erantzuten dute gainerakoek aho batez. Eta seguru nago guk egingo bagenu, askoz ere hobeto aterako litzaigukeela! —dio Peruk. Denak isilik gelditu dira. Isilik eta pentsakor.
-
-
Eta zirku-emanaldi bat egingo bagenu? —botatzen du Anek. Baaaai! Baa aai!— aldi berean, Mikelek eta Amaiak. Hori da! —gehitzen du Mirenek. Baina zirku-emanaldi bat egiteko gauza asko behar dira! Malabarismoa eta akrobaziak ezin ditugu edonon egin! —esaten du Anderrek—. Gainera... niri beldur pixka bat ere ematen dit! Baina zer uste duzu? Hamar metrora igo behar dugula? Edo labanak erabili behar ditugula? Ondo pasatzeko egingo dugu! —esaten du Peruk. Mirenek eta Peruk baietz esaten dute buruarekin. Hala ere, Ander ez da oso gustura gelditu.
-
Eta Gorputz Hezkuntzako irakasleari esango bagenio? —esaten du Amaiak—. Beti eskatzen digu gauza berriak asmatzeko... Mundiala zara, Amaia! —oihukatzen du Mikelek. Eta isilune bat egon eta gero...
- Kar-kar-kar! —egiten dute denek batera. - Mikel! —esaten du Peruk—. Amaiari begira, dir-dir egiten dizute begiek! - Kar-kar-kar ! —egiten dute denek berriz ere. 36
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA DIDAKTIKOA
ZIRKUA
Mikelen masailak gorritu egin dira dir a bat-batean. Zer? Ideia txarra izan du, ala? —gehitzen du Mikelek. Eeeez, oso ona! —esaten du Anek—. Gainera, horrela ez dugu minik hartuko eta malabarismo berriak ere ikasiko ditugu! Seguru Seguru!! - Ba... nahi baduzue, bihar bertan esango diogu! —esaten du Mirenek. - Oso ondo! —gehitzen du Anek. - Niri pailazoa edo mimoa izatea gustatuko litzaidake! —esaten du Mikelek. - Niri ere bai! —oihuka, Amaiak. - Uuuuuuu! —oihukatzen dute gainerakoek. -
Eta Amaiari ere masailak gorritu egin zaizkio. -
Ba, nik akrobata izan nahiko nuke! —esaten du Peruk. Hori nik ere egingo nuke! —gehitzen du Mirenek. Anderrek Aneri begiratzen dio eta esaten dio:
-
Gu biok malabaristak izango gara? Ondoooo! —erantzuten dio Anek.
Eta modu honetara erabaki dute zirku-emanaldi bat egitea. Bi mimo-pailazo, bi malabarista eta beste bi akrobata. Hori H ori kuadrilla hori, etxe azpiko parkean elkartzen zaiguna!
Peru Ane Mikel Amaia Ander Miren
37
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA
ZIRKUA LORPENEN JARRAIPEN-ORRIA (2. eranskina)
LMH _. EBALUAZIOA 201_/201_ Unitatearen izenburua:
Zirkua
n n e a e t u t e d z a r n n e e e i d u i m n g a i e u k u k m a i t , o d n n i z e r e o o a i m z z a t e t u z i p e m r d I o i g b
u t k i a d i z n e a t b i o g r e k k a a n o e m u s t i i d r a o b k l a u a t s u m a G t e
n i e k z a g l t n r a i b e p o r a z d e e e z t o a n k a k k i e i t n a i n k o g k e k e e t e t d n n e l a e r t l a , a z z t u t t i I l e d b
u u d t i d n n e i z a t g r a a h s t z o e e l t r n n u a a s t p a e t n l a e r p u z t e a z n t n a A t e
e b a o k g e a i r d r l d a a n j k t a , e i k n n t z r e a i a p o r a b z k a e a i r n t z r k t e e n n z A t e a a i d e t n s k l a e r r a p k l e
o k e e r r t a r h a e p b n u a d n i i d n g l e a e z t n n a a r a o m h i e a s u k n i r e k z z A
n n e , a t z o l k a t e e t r a n e e z e o u a p d a r s z k a e a o j r m o r e e i i s t d r k n a i a a t e o b i z t l a z k u a a e p b t z r o e o m r G k b a o h
n a u o t k n o a t k u u d k t l a i a i d r z r a u n e k e z n t a e n r a l s u h a s a k t a r r u I g e s
n u e d z a t i b r i a t a a i r z i u n t s i u o g k e n z a t r t o e r s e a u t d r e a a J d
a r u t s u a g n a a t a l e n u d e d n e e d n t z i i k e z r a t a l a e t G e p s e r r e
i k n o e r g i e d a n t u e e i t z u d t t r i o d n s n e z n e t a t z e e r t e n a b a n l r o a k k l a E l o r
n a a t e e d u l u t a d i t , n d e n n i t e a g t e i t a g r r e a e t k o n a k a n e o e b p z i t t r r i a s a n o k s p e u a a r H e
k a o i k k e o t g i g e u t e o i a k d a n o t k e e i z s n l t i f i o i a a b r a r e t u e e d r a p a o J r r a
, n a a e e t i n e u g i t e i g i a h d o a n k t e i s e z i f a t n i a n a r e u s z u a d s r o a J
1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8. 9. 10. 11. 12. 13. 14. 15. 16. 17. 18. 19. 20.
38 LEHEN HEZKUNTZA. 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA
ZIRKUA AUTOEBAL UAZIO-ORRIA (3. eran sk ina )
BERDEA: BAI / HORIA: ERDIZKA / ERDIZKA / GORRIA: EZ / EZIN DUT EGIN: EGIN: URDINA / EZ DA ETORRI: ETORRI: BELTZA (IRAKASLEAK) Janzkera
Jarduerak
Arropa eta oinetako egokiak ekarri eta erabili ditut.
Ikasitakoa kontuan hartu dut. Gauza berriak ikasi ditut
Gustura aritu naiz
Azalpenak adi entzun ditut
Arauak errespetatu ditut
Errespetuz aritu naiz. Jarrera ona izan dut.
O O O O O O O O O O
O O O O O O O O O O
O O O O O O O O O O
O O O O O O O O O O
O O O O O O O O O O
O O O O O O O O O O
IKASLEA
Jarrera
------------------------TALDEA
-----------------------1. saioa 2. saioa 3. saioa 4. saioa 5. saioa 6. saioa 7. saioa 8. saioa 9. saioa 10. saioa
39 LEHEN HEZKUNTZA. 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA
ZIRKUA AUTOEBAL UAZIO-ORRIA (3. eran sk ina )
BERDEA: BAI / HORIA: ERDIZKA / ERDIZKA / GORRIA: EZ / EZIN DUT EGIN: EGIN: URDINA / EZ DA ETORRI: ETORRI: BELTZA (IRAKASLEAK) Janzkera
Jarduerak
Arropa eta oinetako egokiak ekarri eta erabili ditut.
Ikasitakoa kontuan hartu dut. Gauza berriak ikasi ditut
Gustura aritu naiz
Azalpenak adi entzun ditut
Arauak errespetatu ditut
Errespetuz aritu naiz. Jarrera ona izan dut.
O O O O O O O O O O
O O O O O O O O O O
O O O O O O O O O O
O O O O O O O O O O
O O O O O O O O O O
O O O O O O O O O O
IKASLEA
Jarrera
------------------------TALDEA
-----------------------1. saioa 2. saioa 3. saioa 4. saioa 5. saioa 6. saioa 7. saioa 8. saioa 9. saioa 10. saioa
39 LEHEN HEZKUNTZA. 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA
ZIRKUA
KOEBALUAZIOA-ORRI KOEBALUAZIOA-ORRIA A (4. eransk ina)
KOEBALUAZIO-O KOEBALUAZIO-ORR RRIA IA (gorp utz-adierazpena) EBALUATUTAKO IKA SLEAREN SLEAREN IZENA: IZENA: ONGI
ERDIZKA
GAIZKI
Lorpen-adierazleak Mimo bat antzeztu du. Pailazo bat antzeztu du.
Ariketak egitean, ondo pasatu du. EBALUAZIOA EGIN DUEN IKASLEAREN IZENA:
KOEBAL KOEBAL UAZIO-O UAZIO-ORR RRIA IA (malabarism oa) EBALUATUTAKO IKA SLEAREN SLEAREN IZENA: IZENA: ONGI Lorpen-adierazleak
ERDIZKA
GAIZKI
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA
ZIRKUA
KOEBALUAZIOA-ORRI KOEBALUAZIOA-ORRIA A (4. eransk ina)
KOEBALUAZIO-O KOEBALUAZIO-ORR RRIA IA (gorp utz-adierazpena) EBALUATUTAKO IKA SLEAREN SLEAREN IZENA: IZENA: ONGI
ERDIZKA
GAIZKI
Lorpen-adierazleak Mimo bat antzeztu du. Pailazo bat antzeztu du.
Ariketak egitean, ondo pasatu du. EBALUAZIOA EGIN DUEN IKASLEAREN IZENA:
KOEBAL KOEBAL UAZIO-O UAZIO-ORR RRIA IA (malabarism oa) EBALUATUTAKO IKA SLEAREN SLEAREN IZENA: IZENA: ONGI
ERDIZKA
GAIZKI
Lorpen-adierazleak Malabarismoak egin ditu. Malabarismo bat baino gehiago egin du.
Ariketak egitean, ondo pasatu du. EBALUAZIOA EGIN DUEN IKASLEAREN IZENA:
KOEBALUAZIO-ORRIA (akrobaziak) EBALUATUTAKO IKA SLEAREN SLEAREN IZENA: IZENA: ONGI
ERDIZKA
GAIZKI
Lorpen-adierazleak Akrobaziak egin ditu. Akrobazia bat baino baino gehiago gehiago egin du.
Ariketak egitean, ondo pasatu du. EBALUAZIOA EGIN DUEN IKASLEAREN IZENA:
LEHEN HEZKUNTZA. 2. MAILA
40
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA
ZIRKUA
IKUS-ENTZUNEZKO BALIABIDEAK (5. eranskina)
Zirkua Haur Hezkuntzan:
Mimoak:
https://youtu.be/NlTXJlYiJf0
https://youtu.be/g6W4TJ98_FM
https://youtu.be/qkMXVOnb4Tc
https://youtu.be/-SH3qLHvdRY
https://youtu.be/MBv9PruEIvg
https://youtu.be/ekZLRDeg_l4
https://youtu.be/zuKjrbEN_5w
https://youtu.be/4QAqJcVpKsY
Zirkuko bizimodua (horrela biziko zinateke?): zinateke?): http://ikasbilberri.ikasbil.net/web/ikasbil/arti http://ikasbilberri.ikasbil.net/w eb/ikasbil/artikuloarenkuloarenfitxa?p_p_id=56_INSTANCE_q8LS&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_ col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=2238007
Zirku-tailerra: https://youtu.be/oc-ZdFFn1Ro https://youtu.be/a1_OQBBo6Z4
Zirku-eskola: http://www.donostikidss.com/ilar http://www.donosti kidss.com/ilargi-berdea-zirko-es gi-berdea-zirko-eskola/ kola/ http://irutxulo.hitza.eus/2016/07/22 http://irutxulo.hitza.eus /2016/07/22/grabitateare /grabitatearen-aurka-jolasean/ n-aurka-jolasean/
Zirkurako eta mimorako musika: https://youtu.be/1D5Sa2Yq-2g?list=RDl https://youtu.be/1D5S a2Yq-2g?list=RDls1gnCHr1 s1gnCHr14Q 4Q https://youtu.be/55iv9PQXa1Y https://youtu.be/QehKVg9NRtA https://youtu.be/qsFio0CSaCI https://youtu.be/PBU-zw_wAYw
LEHEN HEZKUNTZA. 2. MAILA
41
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA
ZIRKUA
LEHEN HEZKUNTZAKO HEZKUNTZAKO LEHENENGO LEHENENGO ZIKLOA: ZIKL OA: GORPUTZ GORPUTZ HEZKUNTZAK HEZKUNTZAKO O PROGRAMAZIOA (6. eranskina)
LEHEN HEZKUNTZA (LEHENENGO ZIKLOA) ZIKL OA) GORPUTZ HEZKUNTZA PROGRAMAZIOA 2. maila
3. maila
1. unitatea
Munstro-harrapatzailea Ipuin motorra
Erronka motor kooperatiboak
2. unitatea
Jolasak ikastetxe inguruan inguruan
Mendi-ibilia Mendi-ibilia
3. unitatea
Zirkua
Akrosporta eta Mimoa
4. unitatea
Taldeko jolasak baloiarekin
Saskibaloia Saskibal oia
5. unitatea
Gimnastika
Eskolako parkourra
6. unitatea
Lehia-jokoak
Joko tradizionalak eta Herri-kirolak
Ekint za motor ren DOMINIOAK DOMINIOAK
1
2
3
4
5
6
Elkarlaneko ekintzak
Ziurgabetasun inguruneko ekintzak
Adierazpeneta arte-ekintzak
Elkarlanekoaurkakotasuneko ekintzak
Bakarkako ekintzak
Bat baten aurkako ekintzak
42 LEHEN HEZKUNTZA. 2. MAILA