ZENBAIT ATSOTITZ •
Errementariaren etxea zotza burduntzi: Baliabide ugari eduki arren, horiek ez ditugula erabiltzen esan nahi du errefrau honek. Adibidez, eman dezagun ikasle baten aita matematika irakaslea izan arren, ikasle horrek matematikan arazoak dituela eta hala ere bere aitak ez diola laguntzen.
•
Hamalau ofizio, hamabost miseria: Zeregin askotan dabilenak neke edo arazo ugari dituela adierazten du. Demagun pertsona batek bere eguneroko lana egiteaz aparte, gaztetxoen saskibaloi bateko entrenatzailea eta Guraso Elkarteko Ordezkari dela, eta gutxi balitz, Caritas-en laguntza ematen duela.
•
Apaizaren lapikoa, txikia baina gozoa: batzuek gauza gutxi eduki arren, gauza horiek kalitate handikoak direla esan nahi du.
•
Balizko olak, burdinarik ez: ametsetan ibiltzeak ez du benetako etekinik ematen. Adibidez, batzuetan etorkizunerako planak egiten ditugu (udan egunkariak banatzen lan egingo dut, diru mordoska lortuko dut, diruarekin motorra erosiko dut, motorraz egunkari gehiago salduko ditut, eta diru gehiago erosiko dut. Diru horrekin Caribera oporretan joango naiz), baina plan horiek ez dute ezertarako balio, gero betetzen ez baditugu.
•
Lihoaren atsekabeak, amaigabeak: Sarritan arazoak bata bestearen atzetik datozela esan nahi du. Demagun azterketa dudala eta iratzargailuak ez duela jo. Presaka autobus geltokira joan baina autobusa galdu dudala; taxia hartu nahi eta greban daude,...
•
Ehunak ehun lan: Gauzak ondo lotzea eta gure onerako izan daitezen lortzea oso zaila da. Demagun bidaia baten garraiobide ezberdinak erabili behar ditudala: hegazkina, trena, ferria,... Ordutegiak eta egutegiak oso ondo antolatu arren, beti egon daitezke ustekabeak, gure planak pikutara bidali ahal dituztenak: atzerapenak, over-booking-ak, matxurak,...