Trikimailuak Euskal txokoan astero aholku bat eta hurrengo astean zein trikimailu argitaratuko den iragarriko da: “ Hurrengo astean....”
"JAKEKA" KENTZEKO Belar dendan saltzen den buztina oso ona da buruko mina kentzeko. Gauean ipini enplasto bat bekokian eta hurrengo goizean ez duzu minik izango. Egin froga!!!
AHOTSIK GABE GERATZEN BAZARA... Ahotsik gabe geratzen bazara asko hitz egiten duzulako edo katarroa duzulako, oso trikimailu ona dago ahotsa berreskuratzeko. Apio adar bat hartu eta "likuadora"tik pasatu, ondoren ur pixka bat gaineratu. Edan "pajita" batekin eta oso azkar berreskuratuko duzu ahotsa.
AJEA KENTZEKO Esnatu eta berehala laranja-zukua edan, eta goizean zehar ere ur asko edan. Alkoholak gorputzeko ura galarazten digu. Ur hori berreskuratzeko ona da zopa ere. Frantzian tipulasalda edaten dute horretarako. Porrusaldak ere balioko du agian
AKNEA KENTZEKO Aurpegia ondo zaindu nahi baduzu, hau egin dezakezu aknea kentzeko. Pepino bat moztu behar da xerretan. Hau egin ondoren xerrak aurpegian ipini behar dira bost minutuz eta ondoren aurpegia garbitu. Ez da komenigarria txokolatea eta txerrikia jatea.
ALFONBRA GARBITZEKO Kaiku batean jar ezazu ura, amoniako pixka bat eta pepino-zukua. Dena nahastu eta trapuarekin garbitu
ARANTZAK SAMUR-SAMUR ATERATZEKO Bota gainetik olio-tanta pare bat edo glizerina eta, ondoren, estali esparatrapuarekin. Handik ordu betera erraz aterako zaizu. Itxaroten ez badakizu, berriz, ohiko jostorratza eta pintzak bilatu beharko dituzu.
ARGINDARRA AURREZTEKO ZILARREZKO PAPERA Berogailuaren atzean zilarrezko papera ipini. Bero gutxiago joango da atzeko hormara. Argindarraren fakturan nabarituko duzu. Berogailua leihoaren azpian? Ez. Inolaz ere ez. Beroak leihotik ihes egiten du.
ARRATSALDEAN EROSI OINETAKOAK Oinak pixka bat handituta egoten dira arratsalde-iluntzean. Eroso ibili nahi baduzu, beraz, erosi ordu horietan. Goizean goiz erosten badituzu, berriz, estu izango dituzu iluntzerako.
ARROPATIK TXIKLEA KENTZEKO Egun batean arropan txiklea itsasten bazaizu izotz zati bat hartu eta arropa azpian ipini. Hotzak estutu egingo du arropa txiklearekin. Minutu batzuk pasa eta gero kendu egingo dugu txiklea.
ARROPEN KOLOREA KONTSERBATZEKO Kotoizko alkandora eta jertseen kolorea galdu nahi ez baduzu, garbitzen dituzunean, kontu izan eta azken uretan koilarakadatxo bat ozpin bota. Ikusiko duzu, berri-berri edukiko dituzu!!
ARTILEZKO JERTSETIK BOLAK KENTZEKO Egun batean jertsean bolak ateratzen zaizkizu. Zer egin? Hartu jertsea eta sartu izozkailuan. Laga han hogeita lau ordu eta gero jertsea atera izozkailutik eta bolak kendu bizarra mozteko aitzurraz.
AURPEGI ONA EDUKITZEKO Gau txarra pasatu baduzu eta aurpegi eskasa badaukazu, ez arduratu! geuk daukagu irtenbidea! Ipini erabilitako te poltsatxo bat begipean eta eduki bost bat minutuz. Jarraian, garbitu aurpegia eta... miraria!!! begizuloak desagertu dira!
AUTOMOBILEKO AIRE GIROTUA
Gauza bat oso garrantzitsua: aire hotza ematen ari denean, aireak gaineko zuloetatik atera behar du, eta aire beroa ematen ari denean, aireak azpiko zuloetatik atera behar du. Aire hotza aire beroa baino pisutsuagoa da. Aire hotza beti behera joaten da, eta aire beroa beti gora joaten da.
AZAL POLITA EDUKITZEKO Azal polita edukitzeko, oso ona da esnez eta eztiz betetako bainuontzian sartzea, hamar bat minutuz.
AZPIKO ARROPA, USAIN GOZOKOA Zeure usainekoa nahi baduzu, erabili ohiko kolonia. Horrela ez da usain-nahasketarik izango. Kolonia-botila ia hutsik dagoenean, egin zulo txiki-txiki bat tapan, eta gorde azpiko arroparen apalean edo kaxoian.
AZULEJOETAKO KOIPEA KENTZEKO Azulejoetako koipea kentzea oso erreza da: lehenengo, erretzeko alkohola eta amoniakoa (%50ean) nahastu behar dituzu; eta gero, zapi bat busti eta azulejoak garbi ditzakezu. Ez pasatu urez, oso ondo geratuko dira eta!!
Bainugela eta dutxa zuri-zuria - Batua Denborarekin bainugela horitzen joaten da; nahiz eta garbitu, zuritzea zaila izaten da. Dena dela, badago zuritzeko modu bat. Ozpina ontzi batean berotuko dugu; gero, belaki bat ozpinetan busti, eta horrekin garbituko dugu. Ondoren, ur hotza pasa, eta trapu batekin lehortu
BARIZEAK KENTZEKO EDO GUTXIENEZ MURRIZTEKO Lehenengo mendian osinak bilatu behar dira eta moztu. Mendafina ere eduki behar da. Gero, etxean hankak osinekin jo odolaren zirkulazioa eragiteko eta berehala hankak mendafinaz igurtzi behar dira hazkura kentzeko.
BETAURREKOAK GARBI Kristalak garbitzeko produktu asko dago: alkohola, amoniakoa, leiho-garbigarria... Baina, besterik ez baduzu, erabili egunkariko papera. Gaur egun, komunerako eta ogitartekoak biltzeko ez dugu erabiltzen, baina kristalak garbitzeko primerakoa da orain ere.
BIZARRA MOZTEKO LABANA ALA ARGINDARREZKO MAKINA? Azalarentzat hobea da labana. Azala garbitzen du, eta zelulak eraberritzen ditu. Bizarra erroerrotik mozten du. Baina, gehiago kutsatzen du: xaboia, labantxoak, ura.
BURUKO ZAHIA KENTZEKO, SAGARRA Sagar baten zukuari gehitu hiru halako ur. Horrekin masaje leun bat egin buruan; bost bat minutu nahikoak dira. Eta, ondoren, burua garbitu.
BURUTIK BEHERAKOARI AURRE EGITEKO Katarro bat daukazunean eta ezin duzunean lo egin mukiek ez dizutelako arnasten uzten. Hartu: tipula,platera eta laban bat. Lo egin baino lehen, labanarekin tipula txikitu ezazu, baina oso inportantea da logelan txikitzea. Eta utzi platera ohearen ondoan. Ikusiko duzu!!! Oso ondo lo egingo duzu!!!!
C BITAMINA Egunean 60-100 miligramo behar ditugu. Bi laranja nahikoak dira. Baina erretzaileek gehiago behar dute: 150 miligramo gutxienez. Beste batzuek, berriz, gripeari gogor egiteko erabiltzen dute. Horretarako dosi handiagoak hartzen dituzte: 2 gramo egunean. Baina loa zailtzen du batzuetan. Gomendioa, beraz: goizean hartu.
DUTXA-TELEFONOAK OZPINA BEHAR DU Noizik behin telefono-muturra ur eta ozpinetan sartu (katilu-erdi bat ur eta beste hainbeste ozpin), eta hortxe eduki ordu-laurdenez. Bestela, karez estaltzen dira zuloak. Beranduegi dela? Orduan jarri irakiten litro bat ur eta katilu-erdi bat ozpin. Eta sartu hortxe telefonomuturra.
EGUBERRIETAKO MANTELA GARBI Egun horietan etxe askotan mantel berezia jartzen da mahaian. Urte bete erabili gabe? Agian horituta dago. Egun batzuk lehenago mantxa hori horiek esnetan busti eta eguzkitan lehortu. Gero ikuzgailuan garbitu.
ERNALTZEKO EGUNAK Umeak ekartzeko, jendeak normalean obulatzean izaten ditu sexu-harremanak; edo ondorengo egunetan. Baina hori ez da garairik hoberena. Obulatzearen aurreko sei egunetan edo obulaketa-egunean isuri behar da hazia. Hori dio Allen Wilcox ikerlariak "The New England Journal of Medicine" aldizkari ospetsuan. Estatu Batuetako 221 emakume urtetan ikertu ditu aditu honek. Eta ondorioa harrigarria izan da, benetan!
ETXEA EZ DA NEGUTEGIA Jendeak alferrik gastatzen du erregai edo argindar asko. Etxean ez dira 23º behar gustura egoteko, 20 gradurekin nahikoa da. Gradu bat gehiago berotzeko kontsumoa %5 igoko da. Egongelan 19-21º gomendatzen dituzte adituek, logeletan 17-19º, eta komunean, dutxatzekoan, 21-22º.
Etxeko kearen aurka, esne beroa Etxean jendea erretzen aritu bada, alde egiten dutenean kea eta usain txarra gelditzen da. Halakoetan, gelako txoko batean ontzi bat jarriko dugu esne beroarekin. Uste baino lehenago alde egingo du zigarroaren keak, eta baita usain txarrak ere. EZTIA BIGUNTZEKO Eztia gehiegi loditu bazaizu, marian ipini berotzen. Beroak urtu egiten du eztia.
EZTULA KENTZEKO EDABEA Eztula kentzeko, intxaurrak anisetan ipiniko ditugu aste oso batez. Ondoren, intxaurrak atera eta gertu dago edabea. Hiru egunez, egunean hirutan (goizean, arratsaldean eta gauean) edango dugu eta ez dugu gehiago eztulik izango.
GALTZERDI ZURIAK ZURITZEN Zuria-zuriak nahi badituzu, noizean behin ondo garbitu. Ura eta limoi-ura beharko dituzu horretarako. Ipini berotzen biak batera, eta irakiten hasten denean, galtzerdiak sartu eta hortxe eduki. Ondoren, ikuzgailuan garbitu.
GARAJEKO OLIO-MANTXAK Porlanari ondo itsatsita daude mantxa horiek. Lan handia egin beharko duzu garbitzeko. Lehenengo, agoarras-mordoska bota mantxetan. Ordu-erdiz beratzen utzi eta ekin lanari. Eskuila batez igurtzi etengabe, eta noizean behin agoarrasa bota berriz. Gero, egunkariak ipini gainean. Paperak zurrupatuko du koipea. Berriz garbituko beharko duzu gero. Lau litro ur, lixiba-kikarakada bat eta arropa garbitzeko hautsa erabili. Hurrengoan lehenago eramango duzu autoa konpontzera, ezta?
GARIAK (GARATXOAK) KENTZEKO Lehenengo, hartu sagar bat, erdibitu, eta igurtzi garia. Jarraian, erabilitako sagar erdia ezkutatu nahi duzun tokian (ahal bada, urrun edo zu pasatuko ez zaren leku batean). Sagarra sikatzen denean, garia jausi egingo da. Saiatu, eta ondo ateratzen bazaizu, kontatu!!
GATZA ETA OZPINA ELKARREN ETSAIAK Itsasoan bainatu ondoren ilea latz-latz gelditzen da. Ur gezak ez du ondo leuntzen. Urari ozpin txorrostada bat nahasten badiozu, akabo zure arazoa. Ez duzu xaboirik beharko.
GORPUTZ-AZALA LEUNTZEKO Gorputz-azala lehorra sumatzen baduzu, bete ezazu bainuontzia urez eta bertara 3 olio baso jaurtiki itzazu, ondoren bertan sartu zaitez eta ikusiko duzu nola hurrengo egunean, azala askoz ere leunago nabaritzen duzun. Egin froga!!!
GRIPEAREN SINTOMAK KENTZEKO
"Toddy" Eskoziako edaria oso ona da. Gripearen sintomak badauzkazu, ohera joan aurretik presta ezazu edari hau:
• • •
Baso handi batean ipini limoi baten ura, eztia eta whiskya. Berotu ura eta hau ere basora bota. Azkenik, edan eta ohera!
Ohean ondo tapatuta egotea komeni da izerdia botatzeko. Hurrengo egunean, primeran egongo zara. Egin froga!!! HAGINETAKO MINA KENTZEKO Haginetako mina badaukazu, hartu botila bat anis eta eman trago bat. Baina, ez irentsi gero!! Eduki ahoan 10 bat minutuz eta gero bota. Ahoa lo geratuko zaizu, ikusiko duzu!!
HARRASKAKO USAIN TXARRA KENTZEKO Sukaldeko harraskan usain txarra badaukazu, ez larritu! lasai! Bota bikarbonatoa harraskako zulora eta itxoin ordu erdiz. Ondoren, bota ur beroa eta arazoa desagertuko zaizu. Ikusiko duzu!
HAUTSA GARBITZEKO ESKUZAPIAK Sarritan , hautsa kentzea zaila da. Kendu bezain laster, berriz dago hor. Lana errazagoa da ondorengo hau egiten bada. Busti eskuzapia nahasketa honekin: Katilu bat ur eta limoi-zuku koilarakada pare bat. Gero eskuzapia lehortzen utzi. Erabiltzen denean hautsa bertan geldituko da
HORTZAK GARBITU ETA DESINFEKTATZEKO, EZKAIA Hartu ezkai-hosto lehorra eta birrindu. Hauts horrekin garbitu hortzaginak eta ikusiko duzu zein ondo!!! Primerako hortzak edukiko dituzu.
HORTZAK NOIZ GARBITU Beste teoria bat zabaldu da: hortzak jan aurretik garbitu behar dira. Hortzak garbi badaude, jatekoak ez du azidorik sortuko. Eta, beraz, txantxarrik ez. Hori irakurri dugu behintzat Cuerpomente aldizkarian.
IGERILEKUA ETA ILE TINDATUA Igerilekuetako kloroa ez da batere ona ilearentzat, eta tindatua baduzu, okerrago. Beraz, ilea estalita eraman beti. Eta, busti bazaizu, dutxatu uretatik atera ondoren.
ILE LEHORRARENTZAKO BANANA HELDUA Banana ez da jateko bakarrik. Ile lehorrarentzako ere oso egokia da. Xehatu banana helduheldu bat, eta erantsi koilarakada bat limoi-ur (edo limarena) eta beste hainbeste eguzkiloreolio. Nahastu ondo ahi hori eta, ondoren, ilean zabaldu. Ordu-erdian eduki hortxe. Gero, garbitu ondo burua.