1 TESTUGINTZA Iturria: Alberdi A. et al. (2005) Euskara eta Literatura – Batxilergoa 1, Leitzaran Grafikak, Andoain (egokitua) 0. 1. 2. 3.
Sarrera Testuen kohesioa Testuen koherentzia Testu antolatzaileak – sailkapen bat
0. Sarrera Zenbait dira testu on batek eduki behar dituen ezaugarriak. Neurri handi batean, idazteko ohitura duen guztiak jarduera horretan ardura pixka bat jartzen baldin badu, ongi xamar beteko ditu hemen aipatuko ditugunen moduko ezaugarriak, baina ez dago sobera ezaugarriok zein diren eta zertan datzaten azaltzea. Ondoko seiok dira, beraz, testu on bat osatzeko kontuan hartzeko ezaugarri nagusitzat har daitezkeenak, eta sei horietatik azken biak (koherentzia eta kohesioa) landuko ditugu ikasgai honetan. Aurkezpena: Edozein testu zaindu, idatzizko zein ahozko izan, hartzaileei begira prestatu behar da, eta beraz, egileak ondo zaindu beharko du ahozko nahiz idatzizko jarduna. Hitz egiterakoan, ahotsaren kontrola, etenak, entonazioa, keinuak, begirada eta abar zaindu beharko ditu; idaztean, berriz, formatua, marjinen jokoa, lerro kopurua, kaligrafia, txukuntasuna eta abar.
Kohesioa: Testuko zatiek (hitzek, sintagmek, esaldiek eta abar) eraman behar duten lotura sintaktikoari deritzo horrela. Testua osatzen duten elementuak (hitzak, esaldiak, paragrafoak...) ez dira banakako unitateak, josirik joan behar dute. Zenbat eta hobeto josi elementu horiek, kohesio hobea izango du testuak. Juntagailuak, menderakuntzako erlaziohizkiak, elipsiak, lokailuak, antolatzaileak, deklinabide-atzizkiak eta abar dira kohesioelementuak. 1. Testuen kohesioa Goian aipatu dugun moduan, testuaren zatiak (hitzak, sintagmak, perpausak, paragrafoak) elkarrekin lotzen dituen lotura-prozedurari deitzen zaio kohesioa. Gogora dezagun koherentzia testuko ideiak lotzeko moduari dagokiola; kohesioa, beraz, ideia horiek adierazteko darabiltzagun forma idatzi edo ahozkoei. Testuaren kohesioa bi mailatakoa da: - Perpaus mailakoa (lotura gramatikala) - Testu mailakoa (lotura diskurtsiboa) a) Perpaus mailako kohesio prozedurak. Perpaus barruko unitateen (hitzen, sintagmen eta abarren) loturak bideratzeko baliabideak dira, eta ondoko hauek dira nagusiak: deklinabideko kasuak, postposizioak, juntagailuak eta menderagailuak.
Egokitasuna: Hizkuntzak eskaintzen dituen aukera guztietatik komunikazio-egoera bakoitzerako egokiena dena aukeratzen jakitea da. Beste era batean esateko, sortzen dugun testua komunikazioaren testuingurura ahalik eta egokien lotzea. Testu tekniko-zientifikoen kasuan, jakintza arlo jakin batean jarduten dutenen arteko komunikaziorako egokia izan beharko du.
b) Testu mailako kohesio prozedurak. Horien bitartez testuko pasarteak eta zatiak lotzen dira eta jartzen dira harremanean. Ez dira perpausari begira kokatzen, baizik eta testuaren lotura eta egiturari begira. Testu mailako kohesioa erreferentzia-mekanismoez eta konexio-mekanismoez egiten da.
Zuzentasuna: Komunikazioa argia izan dadin, irakurlearentzako oztoporik gabea, beharrezkoa da hizkuntzaren arau formalak betetzea, hala nola fonetikoak, ortografikoak, morfologia arlokoak eta sintaxikoak, bai eta lexiko zuzena erabiltzea.
1.1. Kohesioa - eskema
Estilistika: Testua ahal den neurrian atsegin edo erakargarri bihurtu beharra dago. Testu tekniko baten helburu nagusia ez da irakurleari atsegin ematea, baina horrek ez du esan nahi ahal den neurrian irakurlearen lana arintzen saiatu behar ez dugunik. Beste arlo batzuez ariko bagina, lexikoaren eta egitura sintaktikoen aberastasuna eta ugaritasuna aipatuko genuke, edo figura erretorikoen erabilera (metaforak eta abar), edo tonu arloko jokoak (ironia, umorea). Testu teknikoen arloan, berriz, irakurleari lana “atsegin” bihurtzeko bide nagusia da haren ulerkuntza ahalik eta gehien erraztea eta adierazi nahi dena argi eta zehatz azaltzea. Lexiko egoki eta zehatza erabili beharko ditugu horretarako, bai eta forma sintaktikoen aldetik doitasunez aritu. Koherentzia: Testuaren edukia modu argi, logiko eta lotuan ematea da koherentziaz jardutea. Hau da, testuko ideiak egitura, progresio eta ordena logikoan emanak ote dauden zaintzea, informazio garrantzizkoa eta ez garrantzizikoa bereiztea, ustegabeko errepikapenak saihestea, eta komunikazioari dagozkion sarrerak, atalak, ondorioak eta abar egoki kalkulatzea.
Kohesioa Perpaus mailakoa
Deklinabide kasuak Postposizioak Juntagailuak Menderagailuak
Testu mailakoa Erreferentzia mekanismoak Pronominalizazioa Ordezkapen lexikala Elipsia Determinazioa Hitz-errepikapena
Konexio mekanismoak Testu antolatzaileak Lokailuak Puntuazio ikurrak Entonazioa (ahozko jardunean) Bitarteko paralinguistikoak (aurrez aurreko jardunean)
2 1.2. Erreferentzia mekanismoak (baliabide anaforikoak)
1
1.3. Konexio mekanismoak
Askotan gertatzen da testuan lehendik agertua den elementu bati, hurrengo perpausean edo paragrafoan, berriro erreferentzia edo aipamena egitea. Aipamen edo erreferentzia horrexek ematen dio lotura edo kohesioa testuari. Erreferentzia hori modu bat baino gehiagotara egin daiteke. Hona hemen nagusiak:
Goian bost konexio mekanismo aipatu ditugu, baina hemen horietako biz arituko gara: testu-antolatzaileak eta lokailuak, gainerako hiruretatik bi aurrez aurreko jardunari dagozkiolako, eta ez idatzizko testuari (entonazio eta bitarteko paralinguistikoa) eta bestea (puntuazio ikurren erabilera) beste ikasgai batean landu dugulako.
- Pronominalizazioa: beste baten ordezko lana egiten duten elementu linguistikoen erabilera da. Hiru elementu mota erabil daitezke:
- Testu-antolatzaileak: testua egituratzeko eta antolatzeko balio duten hitzak eta hitz multzoak dira. Zer testu-egitura eman nahi diogun gure jardunari (narrazioa, argudioa, deskribapena eta abar) gisa horretarako aukeratuak diren antolatzaileak erabiliko dira. Horrela, narrazio-testua idazten ari bagara, denbora zentzua duten antolatzaileak erabiliko ditugu nagusiki (Behin - goiz batean – orduan – gero – azkenik); deskribapena bada, lekua adierazten dutenak (hemen – harantzago – eskuinean...). Gure pentsamenduek duten logikari jarraitzeko ere antolatzaile egokiak erabiliko ditugu ordenamendu hori adierazteko (adibidez – esate baterako – batetik – bestetik – alegia...), eta beste hainbat eginkizunetarako ere guztiz ezinbestekoak egiten zaizkigun antolamendu- eta loturaelementuak dira antolatzaileak.
- Izenordainak: hori, hura, horiek, haiek, ni, zu, gu... - Aditzondoak: hemen, hor, han, hortik, handik... - Makulu-hitzak edo esanahi zabala duten hitzak erabiltzea: gorabehera, gauza, pertsona, elementua, egin, eman... - Ordezkapen lexikala: erreferentzia den hitza edo elementua beste batez ordezkatzea. Modu bat baino gehiagotan egin daiteke: - Sinonimia: esanahi bereko hitza erabiltzea (apaingarriak – edergarriak – apaintzeko osagarriak...) - Hiperonimia: eremu semantiko zabalagoa duen ordezkoa tartekatzea (italiera hizkuntza) - Hiponimia: eremu semantiko estuagoa duen hitza erabiltzea (izaki – gizaki – haur) - Perifrasia: ordezkapena hitz multzo baten bidez egitea (Anboto – Mariren egoitza – euskal mendi maitatua). Sarritan, idazleak eta irakurleak konpartitzen duten jakintzan oinarritzen da (Axular – Sarako erretorea – Gero-ren idazlea...). - Elipsia: elementu bat esan gabe uztea da. Batez ere aurrekaria perpaus konposatu beraren mugan dagoenean erabili ohi da. Ad.: Dinosauro haragijaleek belarjale guztiak jan zituzten, eta gero, Ø gosez hil ziren. - Determinazioa: determinatzaileek ere (artikuluak, erakusleak, zenbatzaileak) kohesiolana egiten dute testuan. Ezaguna/ezezaguna, urrun/gertu eta abar bezalako harremanak adierazten dizkigute. Esate baterako, elementu bat lehenengoz aipatzen denean zenbatzailearekin (bat) egiten da sarri, eta gero, artikuluarekin edo erakuslearekin egiten zaio erreferentzia (B hepatitisa birus baten bidez iragaten da pertsona batetik bestera, eta intzidentzia ezberdina du herrialde batetik bestera. B hepatitisaren birusa Hepadnabirusa da eta gibeleko zeluletan sartzeko ahalmena du. Birus honi hainbat antigeno eta antigorputz elkartzen zaizkio...). - Hitzen errepikapena: askotan, testu batean zehar gai-aldaketarik ez badago ere, gai nagusiari dagozkion elementuak errepikatzea komeni zaigu: Biogeografia organismoek espazioan eta denboran duten banaketaren eragileen azterketari deritzo. Ø Atal nagusi bitan sailkatu da: zoogeografia eta fitogeografia. Beste ikuspegi batetik, biogeografiaren eremua hiru zatitan bana daiteke: ...
1
Badira katafora izeneko elementuak ere: erreferentzia egiten zaion elementuari aldez aurretiko aipamena egiteko erabiltzen dira; anaforaren alderantzizko erabilera dute, beraz. Halako erabilera ematen zaie sarri erakusleei eta honako hau, ondoko hau eta tankera horretako elementuei. Adibidez, Ondoko aktoreek jaso zituzten sariak: Al Pacinok, De Nirok eta Allenek.
Ez da erraza antolatzaileen sailkapena egitea (ikus 3. atala), zeregin horretarako gramatikakategoria askotako osagaiak erabiltzen dira eta: aditzondoak (honela, horrela, harrezkero, edozein modutan ...), zenbatzaileak (lehenengo, bigarren...), aditzak (hasteko, bukatzeko...) eta abar. Agertzeko eraren aldetik, aipagarria da ia beti koma artean kokatzen direla. - Lokailuak: Gramatika tradizionalean juntagailuen zaku berean sartu izan dira, baina gaur egun bereizi egiten dira: juntagailuek (eta, edo, baina) perpaus barruko osagaiak lotzen dituzte, menderagailuek bezala; hau da, kohesio gramatikala egiten dute. Lokailuak, bestalde, perpaus barruan agertzen diren elementuak badira ere, ez dute perpaus bereko osagai zeregina betetzen, aurreko edo ondorengo perpausari begira daude; testu mailako kohesioko elementuak dira, hortaz, eta perpausen arteko harremanari ñabardura edo lotura semantikoa ematen diote. Salbuespenak salbuespen, antolatzaileak bezalaxe, lokailuak koma bitartean idaztea gomendatzen da. Batzuetan lokailuek antolatzaile lana ere egiten dute, hau da, testuaren antolamendua eraikitzeko ere balio dute. Hona hemen sarri erabiltzen diren lokailu batzuk: Emendiozkoak: ere (ere bai, ere ez, baita ere, ezta ere...), gainera, bestalde, behintzat, behinik behin, bderen, halaber... Gehitze zentzua ematen diote perpausedo testu-pasarteari. Hautakariak: bestela, osterantzean, gainerakoan... Aurreko perpaus edo pasartearen aurreko bestelako aukera bat aurkezten dute. Aurkaritzakoak: berriz, ordea, ostera, dena den, dena dela, aldiz, halere, haatik, hala eta guztiz, aitzitik, alabaina... Perpausen edo pasarteen arteko kontrakotasuna adierazteko erabiltzen dira. Ondoriozkoak: beraz, hortaz, orduan, honela, hala, horrenbestez... Ondorioztatzea adierazi nahi denean erabiltzen dira. Kausazkoak: izan ere, hain zuzen ere, zeren... Aurreko perpausaren edo pasartearen zergatiak emateko erabiltzen dira. Berez juntagailu direnek ere, zenbaitetan, lokailu lana egiten dute. Esaterako, eta juntagailuak lokailu funtzioa du honelako adibideetan: Hasiera ez zen arazorik izan. Eta proposamen berriak egin zituztenean hasi ziren eztabaidak.
3 Lokailu eta antolatzaileak ez dira beti derrigorrezkoak izaten. Gerta daiteke elementuen ordenak edo harremanak oso argiak izatea. Orduan ez da antolatzailerik ez lokailurik behar, baldin eta irakurleak halakorik behar ez badu perpausen arteko lotura ulertzeko: Sarritan ez dugu ariketa fisiko nahikorik egiten egunean zehar. Gantz pilaketa eta estresa sortu daitezke horrela. Bi perpaus horiek baldintza egituraz batuta joan zitezkeen: Ariketa fisiko nahikorik egiten ez badugu, gantz pilaketa eta estresa izanteko arriskua dugu. 2. Testuen koherentzia Testuaren eduki edo mamiari ematen zaion ordenamendu logikoa da koherentzia; hau da, modu argi, kalkulatu eta logikoz ematea testuko ideien eta informazioaren egituraketa, ordena, progresioa eta pertinentzia (esaten dena harira datorren edo ez). Testuaren koherentziak honako oinarri hauek ditu: a) Gaia (eta informazioaren kantitatea eta kalitatea) b) Egitura edo testu mota c) Gaiaren progresioa 2.1. Gaia: zertaz ari garen, alegia. Edozein testutan ezinbestekoa da gaia argi izatea, azaldu behar diren ideiek hura izan behar baitute ardatz. Gaiak osotasuna eta batasuna ematen dio testuari, hariarena egiten du. Horrela, hari horri jarraitu ezean, koherentzian funtsezkoak diren bi ezaugarriak hautsiko ditugu: testuko edukien erlazio tematikoa (lotura semantikoa) eta kontraesan-ezaren printzipioa. Ondoko testu laburrean, adibidez, ez dira betetzen aipatu ditugun ezaugarriak, adierazten diren ideiak ez baitzaizkio gai zehatz bati lotzen: Gehigarrien erabilera gure mendeko gauzatzat hartzen da. Hestemeharraren mukosak zeharkako tolesturak ditu. Europan, berriz, bi fosil mota agertu dira: azpegi orokortuak dituena da bata. Horrelako pasarte funtsgabe baten akatsa da ez dakigula zertaz ari den zehazki, ez dakigu gaia zein den. Esan beharrik ez dago, ez ditugu normalean hain testu traketsak aurkituko, baina bai testu baten barruan gaiari modu argian lotzen ez zaizkion pasarteak. Gaia argi badugu, beraz, askoz errazago asmatuko dugu informazio kantitatean eta kalitatean erabili beharreko ideiak hautatzen eta garatzen. Ondoko galderak egin beharko dizkiogu geure buruari edukien kantitate eta kalitate aldetik egoki jokatu ahal izateko: - Kantitate aldetik: zein da/dira ideia nagusiak? Harira datoz? Beharrezko datu guztiak sartu ditut? Sobera den informazioarik ote dago? - Kalitate aldetik: ideak modu argi eta ulergarrian eman ditut? Orden eta progresio egokian daude antolatuta? Ondo zaindu dut emandako azalpen, datu, adibide eta abarren egokitasuna? 2.2. Testuaren asmoa eta egitura: testuari egitura bat edo bestea emango diogu testuak duen helburuaren arabera.
Helburuak: dialogatzea, argibideak ematea, gauzak azaltzea, gertaerak kontatzea, iritzia ematea, deskribatzea, atsegin ematea. Egiturak: elkarrizketa, narrazio testua, deskribapena, azalpen testua, argudio testua, argibide testua, testu literarioa. Hala, idazlearen asmoa argibideak ematea bada, normalean egitura deskribatzaile edo azalpenezko bat erabiltzera joko du; asmo nagusia informatzea bada, ostera, narrazio edo azalpen testuaren egitura hautatuko du. Edonola ere, aurkitzen dugun testu egitura edozein dela, nekez aurkituko dizkiogu asmo bakar bati dagozkion ezaugarriak soilik. Helburutzat informatzea duen testu batean, adibidez, azalpenak emateari bideratutatko pasarteez gain, argudiaketari bideratutakoak aurkituko ditugu, bai eta deskribapenekoak. Testu guztietan mota bat baino gehiagoko zatiak aurkituko ditugu, egitura ezberdinak dituztenak. Hala ere, beti gailenduko da egitura bat, haren osagarriak izango direlarik gainerakoak. Testuak behar duen egitura hori aurrez antzematea eta nagusiki hari eustea erabat lagungarria izango da testuaren koherentzia lortzeko. Ideia honetan oinarri harturik, testu zientifiko-teknikoek testugintzaren ikuspegitik zer ezaugarri dituzten aipatuko dugu hemen (gogoratu euskarazko testu-zientifiko teknikoen deskribapen sakonagoa ikusi genuela ikastaroko 2. gaian). 2.2.1. Testu zientifiko-teknikoak Testugintzaren gaian, eta oro har, ikasgai honetako gaietan, zientzia eta teknika elkarrekin aipatzen baditugu ere, bi arlo bereizi dira. Zientziaren helburua naturaren legeak ezagutu eta haiei buruzko informazio zehatz eta metodikoa ematea da; esate baterako, grabitatearen legeak deskribatzea, bizidunen sailkapena egitea eta abar. Zientziako testuak deskriptiboak eta azalpenekoak izaten dira, beraz. Teknikak, aldiz, zientziak eskaintzen dizkion datuak ezagutuz, jakintza hura gizakiaren zerbitzura jartzea du helburu, eta arlo horretan argibide testuak eta azalpenekoak izaten dira nagusi. Labur esanik, zientziak ezagutza du helburu; teknikak, berriz, jardutea edo egitea. Edonola ere, arlo biek ezaugarri komun asko dituzte, eta horregatik landuko ditugu batera. Testu-eraketako ezaugarriak: Testu tekniko-zientifikoek egitura zorrotza dute, helburu baitute doitasuna, argitasuna, objektibotasuna, egiaztagarritasuna eta unibertsaltasuna. Halako helburuez jokatzen da arlo honetako testu-formatoetan, besteak beste, txosten, tesi, iruzkin, saio-lan, artikulu eta abarretan, eta bi testu egitura nagusitan oinarritzen dira halako idatziak: - Azalpen testua: gauzak argitzea edo azaltzea du helburu nagusi, eta molde honetara joan ohi da eraturik: 1. Sarrera: gaiaren eta helburuaren aurkezpena egiten da hemen. 2. Garapena: informazioa, datuak eta arrazoiak aurkezten dira. 3. Ondorioa: sintesia egiten da, emandako azalpenak eta testuaren helbura bat nola datozen erakutsiz. - Argudio testua: tesi bat frogatu nahi denean erabiltzen da, eta hiru urratsotan eratu ohi da: 1. Hasierako tesia: eztabaidako tesia eta nondik norakoak aipatzen dira. 2. Argudioen gorputza: aurkako tesia errefusatzeko eta norberarena indartzeko
4 beharrezkoak diren argudio, datu, adibide eta abarrak aurkezten dira. 3. Ondorioa (edo tesi berria): egindako argudioaren ondorioak, konklusioa. - Koherentzia logikoa asko zaintzen da testu tekniko-zientifikoetan. Kontraesanak, digresioak, zahazgabetasunak eta antzeko gabeziak erabat saihestu behar dira, halakoek ulertzeko zailtasuna eta doitasun-eza baitakarte. Beste alde batetik, errepikapenak sartzea komeni da beste testu batzuetan baino gehiago, argitasunaren mesedetan, estiloaren dotoreziak eskatzen duenaren kontrara. Argitasun behar honengatik ere, garrantzi berezia hartzen dute testu-antolatzaileek, irakurleari ideien segida adierazteko (alde atetik... bestetik... beraz... horrela...). - Gaiaren antolakuntza eta edukiak argi bistaratzeko lagungarri diren baliabide osagarri ugari erabili ohi dira halako testuetan: aurkibideak, irudi eta argazkiak, taulak, orripeko oharrak, bibliografia eta abar. Ezaugarri morfosintaktikoak eta lexikoak (sakontzeko, ikus 2. gaia): - Perpaus inpertsonal asko: idazlearen izaerak baino garrantzi handiagoa du gaiak (jakina da... frogatuta dago... ikerketen arabera...). - Adierazkortasun berezia duten esapideak saihesten dira (erreferentzia pertsonalak, forma txikigarriak etab.) objektibotasuna ez kaltetzeko. -
Aldika perpaus egitura konplexuak ager badaitezke ere, ohikoagoa edo komenigarriagoa da perpaus labur eta errazak erabiltzea, argitasunaren mesedetan. Aditzaren denbora, gehienetan, orainaldia edo lehenaldi burutua da.
- Izen sintagmak, ordea, konplexutasun handia har dezake, kontzeptu batzuk izendatzeak eta bereizteak hala eskatzen duelako. - Lexiko aldetik konbentzio berezi asko ageri dira testu tekniko-zientifikoetan: terminologia berezia erabiltzen da espezialitate bakoitzean, teknizismoz betea, hau da, espezialitate bakoitzean baino erabiltzen ez diren terminoez betea. Adibide argiak dira botanikako eta zoologiako izendapen zerrendak (ad. erinaceus europaeus, fagus sylvatica...), edo kimikako konposatu eta osagaienak (ad. metil hexil zetona, zilar permanganato...). Halako teknizismoak nazioartekoak izan ohi dira, gainera. Bestalde, idazkera aldetik ere, balio bereziz erabiltzen dira espezialitate askotan hizkuntza idatziko hainbat zeinu, hala nola kimikako formuletarako edo matematikako eragiketak adierazteko, edo hizkuntzalaritzan ahots soinuen izaera ispilatzeko. - Lexiko aldetiko doitasun beharrak hitz espezifiko asko erabiltzea eskatzen du (hizkuntza orokorrean egiten ez diren hainbat bereizketa egin behar baita arlo hauetan), eta horietako asko asmatu egiten dira, hau da, maileguen hartzaile izateaz gain neologismoen sorleku handia dira zientzia eta teknika arloak. Neologismoetako asko hizkuntza klasikoetako hitz eta erroak oinarri hartuta eratzen dira, eta nazioarteko bihurtu ohi dira (fotolosi, hipertentsio, geologia, biosfera...), baina badira hizkuntza bakoitzean berezko baliabideez sortzen diren hitz berriak (euskaran, eratorpenez eta hitz elkarketaz) edo hitz zaharren erabilera berriak, zabalkuntza semantikoz (eroan 'eraman' -> eroale 'conductor'). 2.3. Gaiaren progresioa: ideien ordena behar bezala bideratzeko bi prozedura nagusi daude: mintzagai/iruzkin jokoa eta paragrafoen banaketa. - Mintzagai/iruzkin jokoa: testu bat idazten dugunean, bai eta esaldi bakar bat antolatzean ere, kontuan izaten dugu zer informazio dugun ezagun eta zein den ematen dugun informazio berria. Adibide labur batez ispilatzeko, Euriteak uholdeak
eragin ditu kostaldean / Uholdeak euriteak eragin ditu kostaldean / Kostaldean uholdeak eragin ditu euriteak esaldia modu batean edo bestean idatziko dugu informazio jakintzat (edo esaldia testuinguruarekin lotzen duen informaziotzat) jotzen dugunaren eta berritzat ematen dugunaren arabera. Gaiaren progresioa adierazten duen mintzagai/iruzkin joko hau ondo zaintzea ezinbestekoa da testuaren ordena logikoa modu egokian emateko, eta hala egiteak alferriko errepikapen asko saihesten du (gai honetan sakontzeko, ikus 'mintzagaia eta iruzkina' irakurgaia). - Paragrafoen banaketa egokia: idatzizko testuan esaldiaren eta testuaren artean koka dezakegun unitate mota dugu paragrafoa, eta nolabaiteko autonomia duen ageriko eta esangurako unitatea da. Paragrafoak ondo antolatzeko, arau nagusi batzuk kontuan hartzea komeni da: - Paragrafo bakoitzak ideia nagusi bat eraman behar du. Testuko gai nagusiarekin zerikusia duen ideia nagusi bat garatu behar du, eta beste paragrafoek garatzen dutenetatik ezberdina. Nolanahi ere, esaldi bat baino gehiagok osatuko du paragrafoa normalean, eta paragrafoak garatzen duen ideia nagusi horren ingurukoak adieraziko dituzte, hala nola azalpenak, ñabardurak, datuak edo adibideak. Testua paragrafoetan banatzea era aproposa da testuaren zatiak egituratzeko: sarrera, testuaren zergatiak, argudioak, ondorioak... - Paragrafoen baitan ideiak ordenatzeko, komeni da ideia nagusia paragrafoaren hasieran jartzea, ondoren azalpenak, zehaztapenak, adibideak eta abar. Ideia nagusia bukaeran ere ager daiteke, arrazoi bat edo bestegatik nahiago bada arrazonamenduak lehenengo aipatu eta bukaeran konklusioa eman. - Paragrafoaren barnean ideiak lotzeko egitura aproposak ditugu kohesioari buruzko atalean aipatu ditugun testu antolatzaileak eta lokailuak (ikus 3. atala segidan); adibidez, ideiak eransten dituzten baita ere, ez ezik, halaber... azalpenak gehitzen dituzten gainera, bestalde, -ri dagokionez... Informazioa azpimarratzen duten horixe, batez ere, gehien bat eta beste hainbat.
3. Testu antolatzaileak – sailkapen bat Testuari hasiera ematekoak: Hasteko, Lehenengo eta behin, Aztertuko dugun gaia... (Idazki) honen bidez, (Idazki) honen helburua...
Jarraipena adieraztekoak: Honen ondoren Hariarekin jarraituz Era berean, Bigarrenik,
Baita ere, Gero, Honen ostean / ondoren, Hau ikusi eta gero,
Honetaz gain, Aurrera eginez,
5 Bukaera adieraztekoak: Bukatzeko / amaitzeko, Laburbilduz / laburbiltzeko, Ondorio gisa, Amai dezagun esanez,
Parekidetasuna adieraztekoak: Azkenez / azkenik, Besterik gabe, Honela / horrela
Hitz gutxitan, Honek zera erakusten digu: Honenbestez,
Ordena logikoa adieraztekoak (emendiozko lokailuak ere sar daitezke hemen): Baita ere, Ildo beretik, Honako hau... Honekin batera... Besteak beste, Era berean,
Bigarrenik, Ez hori bakarrik, Lehen / gorago... Esan bezala, Are gehiago,
Beste batzuetan, Honen ondoren, Berriro ere, Era berean,
Denborazko ordena adieraztekoak: Lehen, Gaur egun, Orduan, Gero,
Garai batean, XX. mendean, Orain, Hasieran, Lehenengo,
Azkenik, Behiala, Halako batean, Geroago,
Laster, Orain arte, 2005ean,
-ren ondoan, Goian / behean / gainean Eskuinean / ezkerrean, Urrutirago,
-tzearren / -tzeagatik Dakigunez, Jakina denez, Are gehiago, Honetaz gain, Ez hori bakarrik,
Atzean / aurrean Atzeko aldean,
Egia esan, Esan bezala, Modu berean, Ikusten denez, Bestalde,
Halaber Eta... Baita... ere ... ere bai Ez ezik... ere...
Dena delarik ere, Horren aurka, Esanak esan, Edozein modutan ere, Hori horrela izanik ere,
Zernahi gisaz, Edonola ere, Nolanahi ere, Aurrekoaren kontrara,
Nire ustez / iritziz, Nire ustean / uste dudanez,
Hau eta hori gora-behera, Batetik... bestetik... Kontuan izan bestetik,
Lehenagoari jarraituz, Hau azpimarratzeko, Askotan esan dugun bezala, Hori horrela delarik, Aipatu dugunez, Esanak esan, Berriro esanda, Badakigunez / badakizuenez,
Jakinza denez, Dirudienez / antza denez,
Hierarkizazioa adieraztekoak: Baino gehiago, Batik bat,
Ez bezala, Ezer baino lehen,
Adibidea adieraztekoak: Hala nola... Adibidez, Esaterako / esate baterako, Konparazioa baterako, Hori argitzeko,
Eman dezagun / demagun... Zehaztuz gero, Besteak beste... Aipa dezagun... Beste batzuen artean...
Argibideak ematekoak: Hain zuzen, Alegia / hau da / hots, Hobeki esanda
Nolabait esateko, Bestela esanda, Esan nahi baita,
Galdegaia bideratzeko kataforak: Zera / hauxe... Honako hau / hurrengo hau...
Ideiak indartzekoak: Aipatu bezala, Batez ere, Beste era batera esanda, Gauzak horrela, Hain zuzen ere,
... zein / nahiz ... Ezta... ere ... bezala / legez / moduan,
Ideiak kontrajartzekoak (lokailu hautakariak eta aurkaritzakoak ere sar daitezke hemen):
Batez ere, Guztiaren gainetik,
Arrazonamendua jarraitzekoak (emendiozko lokailuak ere sar daitezke hemen): Bait... -nez gero, -ela eta / medio / bide, Zeren eta... Horregatik, -elako
Halaber Bai... bai... Baita... ere Dela... dela...
Iritzia ematekoak:
Ordena espaziala adieraztekoak: Hemen / hor / han, (Toki) honetan / horretan / hartan, Harantzago, Beste tokietan,
Era berean, Alde batetik / bestetik, Beste / adina / bezain... Bezala
Ondoko hau...
Ondorioa adieraztekoak: Esandakoaren arabera, Laburki / funtsean, Hau guztia dela eta, Argi dago bada,
Honen ondorioz, Horren kausaz / kariaz, Esanak esan, Hau dela bide,
... kontuan izanik, Hain zuzen ere, Hori dela medio,