Bergarako epaitegiko mintza saioak
Telebista adizioari aurre egiteko moduak Telebista ikustea denbora-pasa garrantzitsuenetako bat da, ume eta nerabeen bizitzan eragin handia duena. Hauetako askok, eskola bukatzen dutenean, denbora gehiago eman dute telebista ikusten geletan baino\u2026 Batzuetan, semealabentzako "umezainik" onena bihurtzen da telebista, tarte baterako paretik kentzeko modua baitakarkie gurasoei. Umeek telebistaren aurrean ematen duten denbora guztia beste jarduera garrantzitsuei kentzen diete, esate baterako: irakurmena, jolasa, etxeko lanak, beren familiarekin eta lagunekin dituzten harremanak. Telebistarik? Bai, baina muga batzuekin. Adin bakoitzerako programazio egokia aukeratzea. Kontuan izan behar dugu oraindik helduak ez direla eta kanpoko eraginek betiko markatzen dituztela. Otordu laster eta edari alkoholdunen iragarkiek, ahalik eta ahalegin txikienarekin eta gorputz eder baten bidez denetarik lortzen duten neska-mutilez beterik, erasan egin diezaiekete, estereotipo horiek arruntak direla pentsatzeraino. \u2022 Umeak kontzientziatzea, horren eraginpean gera ez daitezen eta telebistak beharrezkotzat iragartzen duen guztia erosi nahi izan ez dezaten, hau da, kontsumismoan ez erortzea. \u2022
1. Ados al zaude testuan esaten denarekin? 2. Noren errua da? 3. Gurasoek gaiari daukan eraginerako garrantzi gutxi ematen diotela uste al duzu? 4. Aholku horiekin telebista adizioa sendatu daitekeela iruditzen al zaizu? 5. Egokia iruditzen al zaizu umeak telebista ikusten egoten diren garaian ematen duten programazioa? 6. Eta helduek, telebista asko ikusten al dute? 7. Zuk zenbat ordu pasatzen dituzu telebistaren aurrean? 8. Zein da gehien gustatzen zaizun programa? Zergatik? 9. Zein da gutxien gustatzen zaizuna? Zergatik?
Bergarako epaitegiko mintza saioak
Estereotipoak Telesail askok topikoei iraunarazten diete, eta gazteengan eragin handia dute. Maitasunaren eta harreman sexualen gainean telebistako zenbait telesailek
zabaltzen
dituzten
ideia
eta
topikoak
ez
dira
batere
onuragarriak. "Maitasunaren mitifikazio gaizto bat gertatzen da maiz". Hori ondoriozta daiteke Kataluniako Ramon Llull Unibertsitateko komunikazio irakasle talde batek egindako ikerketatik.
Zein dira zure ustez gazteentzako telesailetan errepikatzen diren estereotipoak? Erantzuna: Ikertutako telesailetako bat Tele5ko
Los Serrano
da, eta bertan nabarmen ikusi zuten neskek eta mutilek
ezberdin maitatzen dutela. Neska gaztetxoenen kasuan, gainera, maitatzeak sufritzea dakar. Nortasunari dagokionez, inkestaren arabera, neskak erromantikoak eta sentiberak dira, eta mutilak maskulinitate primitiboena, heldutasunik gabea eta sexualizatua erakusten dute. Hego Euskal Herrian ikusten diren telesailetan nerabeek itxura fisikoari garrantzi handia ematen diote, eta hori biderkatu egiten da publizitatearen presioarekin. Beste konstante bat harremanetan sexu gerra da, homosexualitateak noizean behin hausten duena. Neskek eta mutikoek telesailetako pertsonaiak eredu gisa hartu eta imitatu egiten dituzte etengabe. Horren aurrean, Ramon Llull-eko irakasleek gurasoei eskatzen diete seme-alabei telebistaren aurrean kritiko izaten irakasteko. Estereotipoak Nerabeentzako
telesailetan
maitasunaren
inguruan
zabaltzen
diren
estereotipo
batzuk,
Ramon
Llull
unibertsitatean egindako ikerketaren arabera: \u2022Mutilek
sexua baino ez dute buruan; neskak oso sentiberak dira.
\u2022Mutilak
nekez maitemintzen dira. Neskak, ordea, oso erraz.
\u2022Jeloskortasuna
erabiltzen da maitasunaren neurgailu gisa: zenbat eta jeloskortasun agerpen handiagoak, orduan eta maitasun handiagoa.
\u2022Mutilak
berekoiak dira; beren buruaz baino ez dira arduratzen. Neskak prestatuago daude maitasun harremanetarako.
\u2022Bikotekide
ideal bat daukagu zain, eta maitasun perfektua existitzen da.
\u2022Neskak
mutilak baino helduagoak dira.
\u2022Mutilak
umeak bezalakoak dira, eta bikotekideak amarena egiten du.
\u2022"Maitatzea \u2022Neska
gauzei uko egitea eta sufritzea da", diote neskek.
erromantikoagoa da, bikotekidea idealizatzen du.
\u2022"Denak
berdinak zarete", esaten dute sarritan.
Bergarako epaitegiko mintza saioak
berria 2007/11/25
'Sesame Street'-en DVDak bi erronborekin atera dituzte AEBetan 70eko eta 80ko hamarkadetan milioika haur hazi ziren Sesame Street telebista saioarekin, eta programak ez zuen kezkatzeko arrazoirik eman. AEBetan, ordea, egun saioaren zenbait eduki ez dituzte egokiak ikusten neska-mutikoentzat, eta lehen bi denboraldien DVDak bi erronborekin atera dituzte. Oharra jarri dute produktuan: edukiak helduentzat dira eta egungo neskamutikoentzat desegokiak izan daitezke. 1969. urtean emititu zuten lehen atala. Bertan, neska bat ezezagun baten laguna egiten zen, eta hark etxera gonbidatzen zuen gailetak jatera. Egun dauden pederastia kasuek \u00abarriskutsutzat\u00bb jotzen omen dute eszena.
Testua irakurri ondoren iritzia emateko eskatu.
Telebistako iragarkiak
Bergarako epaitegiko mintza saioak
Norekin identifikatzen zara gehien? 1.-Telebistako iragarkiak gugan eragin handia daukatela uste duzu? 2.- Zein programatan uste duzu ematen dituztela iragarki gehien? 3.- Zer uste duzu dela inportantea iragarki bat ona izateko? 4.- Zer ordutan ematen dituzte iragarki politenak, interesgarrienak, erakargarrienak,…? 5.- Zein motatako iragarkiak gustatzen zaizkizue gehien? Badago zuretzat bereziren bat?