Perpaus erlatiboak Erlatibozko perpausek izenlagunaren funtzioa betetzen dute, hau da, -ko eta -ren atzizkien funtzio berbera. Etxeko leihoak pintatu ditut. Etxeak dituEN leihoak pintatu ditut. Erlatibozko perpausetan -n menderagailua amaieran jarri behar da, izenaren aurrean. Gainerako osagai guztiak aurrealdera doaz; beraz, kontuz ibili behar da ezezko perpausetan. Egin ez dudana bihar egingo dut. Nola egin erlatibozko perpausak Mikelek etxea isilekoa erosi du. ---------> Mikelek erosi duen etxea ondokoa handia da Etxea ondokoa handia da Erlatibozko perpausak egin ahal izateko bi perpausetan IS bera izan behar dugu: etxea (adibidean). Baina perpaus biak elkartzen ditugunean, etxea behin bakarrik agertzen da. Perpaus nagusian agertzen den ISri ondokoa deritzo; menpeko perpausean ezkutuan gelditzen denari, ordea, isilekoa. Ondokoa edozein deklinabide-kasutan ager liteke; isilekoak, ordea, baditu zenbait muga. Nik neskarekin isilekoa jan dut. ---------> Nik jan dudan neska Miren da Neska ondokoa Miren da. Adibide honetan ateratzen zaigun erlatiboa gramatikalki zuzena izan arren, esanahi aldetik gogor samarra da, ezta? Hau konpontzeko nahikoa da isilekoaren kasua aldatzea: Nirekin neskak isilekoa jan du. ---------->Nirekin jan duen neska ondokoa Miren da. Neska ondokoa Miren da. Isilekoa eta ondokoa kasu berean daudenean ez dago arazorik: Mutila isilekoa ikusi dut. ---------->Ikusi dudan mutila ondokoa altua da. Mutila ondokoa altua da. Isilekoa nor, nork edo nori denean ez dago arazorik, nahiz eta ondokoa kasu berean ez egon.
Txakurrari isilekoa lepokoa jarri diot. --------->Lepokoa jarri diodan txakurra ondokoa ito da. Txakurra ondokoa ito da. Isilekoaren lekuzko kasua aditzaren esanahiarekin lotuta dagoenean, ulergarri gertatzen dira erlatiboak, gehienetan (egon/non, joan/nora, etorri/nondik). Kasu hauetan, -(e)neko erabil liteke menperagailu gisa, baina ez da beharrezkoa. Herrian isilekoa jaio nintzen: ---------->Jaio nintzen(eko) herria ondokoa polita da. Herria ondokoa polita da. - Gainerako kasuetan normalean ezin da erlatiborik egin eta bestelako irtenbideak bilatu behar dira: Hitz egin nizun liburuan irakurri nuen.
Esan, aipatu ... nizun liburuan irakurri nuen.
Erlatibo ez murriztaileak Erlatibo hauek azalpenezkoak dira, hau da, ISren esanahia osatu egiten dute, nolabaiteko esplikazioa ematen dute; zein......... n / bait egitura erabiltzen da erlatibo hauek osatzeko. Aspertuta zeuden irakasleek alde egin zuten. (Aspertuta zeudenek bakarrik) Irakasleek, zein aspertuta baitzeuden; alde egin zuten. (Guztiek) Erlatibo hauek normalean kausazkoen bidez egiten ditugu: Irakasleek alde egin zuten, aspertuta zeuden eta. Irakasleek, aspertuta zeudenez, alde egin zuten. Irakasleek alde egin zuten, aspertuta baitzeuden.
Erlatiboaren formak Erlatibozko esaldiek ondoko forma guzti hauek har ditzakete. Hauetaz gain, bestelako menpeko perpausak egiteko ere erabili ohi da erlatiboa: denborazkoak, moduzkoak ... Aditz jokatua + en Ondokoa agerian
Ondokoa ezkutuan Izenorde pertsonala (ondokoa 3. pertsona
Zu bizi zaren etxetik gertu erosi dut nirea. Etorri den mutilarekin joan da. Hitz egin genuen mutilaz gogoratu naiz. Etorri ez direnez ez dut ezer esango. Nahi duena egin dezala. Ulertzen ez duzuna galdetu beldurrik gabe. Esan
beti, nahiz aditza 1. eta 2. pertsona izan)
didatenagatik hobe ez joatea. Aurrean zaudeten horiek egon geldirik, mesedez. Zuekin hainbeste lan egin duen Aposizioa (Ahozkoan dezente erabili arren, honek badaki zer den pazientzia. idatzian saihestea hobe, perpaus oso luzea Inoiz irakasle izan zareten horiek ez bada) (aditz jokatu gabeekin ere agertu badakizue zertaz ari naizen. ohi da). Badira ikasle batzuk, beti kexaka dabiltzanak. Ez da inor hemen hori niri -eneko ezkutukoa non eta noiz deklinabide aurpegira esango didanik. Besteak, zure kasuan dagoenean erabil liteke eN gustukoak direnak etxean utzi ditut. arruntaren ordez. (kontuz ez erabili -LA esaldi hauetan). Jaio nintzeneko herria tristea da. Ezagutu zintudaneko eguna ez zait ahaztuko. Zein argazki da gu biok gaudenekoa? Aditz jokatu gabea: Partizipioa + tako - riko - ø Aspektu burutua denean bakarrik erabiltzeko Ondokoa agerian
Ondokoa ezkutuan
Entzundako guztiak kontatu dizkizut. Pellok esaniko gehiena asmakizun hutsa da. Ikusi guztia adierazi zigun. Etorritako ikasleek gertatutako istripuaren berri eman ziguten. Aitak emandakotik ez zuen ezer gastatu. Gaizki esanak barkatu. Ez dut inoiz ahaztuko han gertatua. Entzundakoagatik ez dugu zer eginik.
zein .... bait (·n) Ez murriztailea zein, zeinek, zeini, zeinekin ... non, nora, nondik ... Deklinabide mugagabea hobesten da, nahiz Euskaltegi horretan bada irakasle zahar eta singularra ere azaldu. bat zeinek oraindik ere «Euskara hire laguna» metodoa erabiltzen baitu. Madrilen bada dorre altu bat zeinetan baitago telebistaren antena nagusia. Alborakuntza Galdetzailea + erakuslea / adberbioa (aditz Non jartzen dudan begia, han jartzen. dut jokatua gabea, nahiz elipsia) gezia. Zer ikusi (ikusten duen), hura ikasten du haurrak. Eguzkia nora, zapiak hara.
Ezezko esaldietan aditza atzera pasa behar da nagusiarekin lotura egiteko. Ikusi ez dudana ezin kontatu. Trinkoekin erlatiboa jartzean ez erantsi aurreko -ba. Datozen guztiak ezagunak dira. Badatozen guztiak ezagunak dira.
Definizioak ematen
Definizioak emateko (irakasleon artean hain beharrezkoa!), ia ezinbestekoa da erlatiboak erabiltzea. Erlatibo hauek edozein eratakoak izan litezke, bai arruntak, -n atzizkidunak, bai bestelakoak. Batzuetan ondokoa azaltzen da, besteetan ez. ANFIBIO izenondoa: Uretan eta uretatik kanpo bizi daitekeena. Uretan nahiz lehorrean ibil daitekeen ibilgailua. Hala ere azpimarratzea merezi du, maiz aposizioa erabiltzen dela. Honela, lehen perpausean kategoria edo ezaugarri nagusia jartzen da eta ondoren (aposizioan) erlatiboarekin zehazten dira ezaugarri bereziagoak. ANFORA, iz.: Obalantzeko ontzi luze eta estua, bi euskarri eta lepo luzea dituena eta antzina elikagaiak gordetzeko erabiltzen zena. NEURONA, iz.: Nerbio-sistemako zelula desberdindua, gorputz zelular batez eta zenbait luzakinez (axoi bat eta zenbait dentritaz) osatua dagoena. Bestalde, hainbat definiziotan bi erlatibo edo gehiago ere azaltzen dira, honela hobeto zehazteko asmoz. Hauetako batzuetan, gainera, ondokoa, azkenekoan soilik ipintzen da. Beste batzuetan, ordea, definizio barruko elementuren bat zehazteko erabiltzen da. FUTBOL,iz.: Hamaikana jokalariz osatutako bi talderen artean (atezaina eta10 jokalari) zelai angeluzuzen batean prakiikatzen den kirola. GAUZA, iz: Izaera duen eta izaki banako edo bereizitzat hartua izan daitekeen zernahi. NORTASUN, iz.: 1. Gizabanako bakoitzaren izaera eratzen duten ezaugarri multzoa. 2. Pertsona bat besteengandik nolabait bereizten duten eta halako mailan nabarmen izatea dakarten ezaugarrien multzoa. Beste batzuetan, ordea, ondokoari ezaugarri gehiago eransten zaizkio -ko eta -ren atzizkien bidez lotutako izenlagunekin eta baita zuzenean lotutako adjektiboekin ere. ATARI, iz.: Hainbat eraikinen aurrean egon ohi den espazio estaligabe eta arkupez inguratua. JOKALARI, iz. izond.. 1. Joko jakin batean esku hartzen dutenetako bakoitza. 2. Jokora zaletua. Jokatzera emana dena. LEPO, iz.: 1. Burua enborrari lotzen zaion gorputzaren zatia, gehienetan mehea. SAFARI. iz. :Afrikara egiten den ehiza larriko espedizioa; hed., beste edo zein lurraldetara egiten den anizeko espedizioa.