Azken agurra: animatu etortzera Animatu zaitezte eta etorri
•
Sinadura
Edukia • Elkar hobeto ezagutzeko geratzea • Zehaztu: non, noiz, jatea Kontuan izan • Ez diozu idazten zure lagun bati, zuek biok bakarrik geratzeko Zuzentasuna • Aditz aspektua • Proposamena egiteko egiturak Zer iruditzen zaizue ...-t(z)ea ...joan ahal gara/gaitezke Gustatuko litzaidake ...-t(z)ea •
Iritzia emateko egiturak ...uste dut ..-ela ...iruditzen zait
Kaixo ikaskideok! Zer iruditzen zaizue datorren ostegunean elkartzea? Klasea bukatu eta gero, ordu erdi edo ordu bat pasa dezakegu hitz egiten. Posiblea da hemen, hizkuntza eskolako kafetegian (horrela agian jende gehiago animatuko da, mugitu behar ez dugulako). Beraz, Tokia: Hizkuntza Eskolako kafetegian Noiz: datorren ostegunean, abenduaren 16an Zerbait informala: kafe edo edari bat hartzeko Zertarako: euskaraz hitz egiteko eta pixka bat gehiago elkar ezagutzeko Animatu zaitezte, oso ondo pasako dugu eta! Jone