MAITASUN GUTUNEN SARI BANAKETA Maiatzak 6 Maite koitadua: Ez dizut barkatzen “egunon” desiratzerakoan “o” letra gehiegi luzatzea; “etxerako lanen” ixa hori ezpain haragitsu horiek zabaldu gabe ahoskatzea; “mesedez” edo “maitia”-ren emea doinu pentsakorrean esatea. Eskatu barkamena irribarre handiegia izateagatik, gelako argia xurgatu eta berriro ere islatzen duen horietakoa, ilargia balitz bezala jarduten duena; alferrik izango da. Ezin dizut barkatu ile kizkur hori beti bekoki erdian izateagatik. Ez begi kolore aldakor baten jabe izateagati8k, ez kokotsa amaitzen zaizun puntu zehatzean ilungune bat edukitzeagatik. Hori ez, maitia; musuka itzuliko nioke argitasuna azal txoko horri. Gainerakoak baino astiroago ibiltzeagatik, nire ostadar pertsonalaren zortzigarrena zarelako esadazu “barkatu”, “u” luzatuz, “b” aho betez esanez. Horregatik eskatu barkamena. Baina, nire sentimenduen partaide zarelako? Lehengoan nire aitorpenari uko egin zeniolako? Horregatik ez, maitia, hori da barkatzen ez dizudan gauza bakarra. Horixe izan zen, izan da, zure ekintza apalena, min gutxien egin didana. “Ez” esateagatik ez eskatu barkamena, maitia. Eider Urrejola- 4DBH Lehengo saria
Kaixo maitea: Ez dakit nola lortu dudan adorea biltzea gutun hau idazteko, baina bihotzean sentitzen dudan zama arindu behar dut. Zurekin hitz egiteko gai ez naizenez, gutun hau idazten dizut, nire bihotzaren jabea zu zarela jakin dezazun. Egun batetik bestera, nire pentsamendu eta sentimendu guztiak zurekin loturik zeuden. Egun osoa ematen dut zutaz pentsatzen, zure begiak, zure ezpainak, zure irribarrea… Nahikoa da zuk ni agurtzea nire bihotza saltona hasteko edo hitz egiteko almena galtzeko. Badakit zuk ez duzula nitaz bera sentitzen, eta horregatik ahaztu nahi zaitut, baina ezinezkoa zait. Horregatik sufritzen dut. Egunero saiatzen naiz pentsatzen modu bat zurekin topo egiteko eta hitz egiten hasteko, baina agurtzea ere kostatzen zait. Begiradarekin jarraitzen zaitut egunean zehar; institutuan zein kalean, zure lagunekin zein bakarrik zaudenean; eta gatean, zurekin nagoela amesten dut, zurekin paseatzen edo besterik, eta beldar barik hitz egiten. Nahasturik nago, zu ikustean eta ni urrun nagoela konturatzean sufritzen dut, baina baita ere ikusten ez bazaitut. Jakin dezazun gutun hau irakurtzean, ez didazula zergatik niri azalpenik eman behar, baina esan behar nizun. Ezin nuen amodio sakon eta indartsu hau nire barnean mantendu, oihukatzeko gogoa daukat, nik zuganako ditudan sentimenduak oihukatzeko gogoa, baina lotsa oso handia da, beraz, erabaki dut gutun honekin hobeto esango nizula maite zaitudala aurrez aurre baino. Jakin dezazun beti maiteko zaitudala Elene Agirre-4DBH Bigarren saria
Egunon maitia: Gaur goizean zutaz gogoratu naiz esnatzerakoan, leihoa irekitzean zeru grisa ikusi dut eta zure udako egun politen hutsunea nabaritu dut. Zure udako egun beroak, zure zeru urdinak, Van Goghen koadro onenak bezain politak. Gaur, neguko egun hotz honetan urrun ikusten zaitut, zure olatuetatik urrun, gardena den zure ur erakargarri horietatik urrun. Barruan zerbait falta zaidala sumatzen dut, zure kostaldeko askatasun usaina, agian; orraztuta diruditen hondartza horien beroa, agian. Zure goxotasunean asteak egunak dira; egunak orduak; orduak minutuak eta minutuak segundoak. Ez nuke inoiz zurekin egindako momentu bat ahaztuko, zuk magia daukazu, sorgindu egiten Nauru zurekin nagoenean; irribarre bat ateratzeko gaitasuna daukazu ikusten zaitudanean. Nire bihotz barrura sartu zara eta ezinezkoa egiten zait zu gabe egotea, horregatik biok goxo berriz besarkatzea desiratzen dut, Noja maitia. Xabier Garcia-4DBH Hirugarren saria
NI Finko begiratzen zaitut eta zure begiradan murgiltzen naiz. Une hartan bakarrik pentsa dezaket zein politak diren zure begiak eta bizitza oso bat pasa nezakeela haiei begira, eta hala ere, ez litzateke denbora nahikoa izango edertasun guzti hori estimatzeko. Zuk ere begiratzen nauzu eta pixkanaka-pixkanaka nire masailak gorritzen hasten dira, baina zureak ere bai, eta horrek lasaitzen nau. Beste aldera begirada eramatera behartzen dut neure burua, lotsatuta nagoelako, eta hasperen egiten dut, zuk bezala. Goiz guztietan ikusten zaitut, astero, txiki-txikia nintzenetik. Biok hazi gara batera, baina ez diogu elkarri hitz egin oraindik, ez garelako ausartzen,
ez dagoelako
konfiantza nahikorik,
edo batek daki
zergatik… Nik dakidan gauza bakarra oso berdinak garela da eta, beharbada, horregatik ezin izango dugu inoiz elkarrekin egon. Berriro begiratzen zaitut eta berriz ere, ezinezkoa iruditzen zait zure begien edertasuna ez den gauza batean pentsatzea. Sakon arnastu egiten dut eta pausu bat aurrera ematen dut. Zu ere bai, nigana hurbiltzen zara, pausu baldarrak emanez, nireak bezalakoak. Ahoa pixka bat zabaltzen dut, ezpainak haien artean urruntzen, hitz egiteko eta zenbat maite zaitudan esateko asmoz. Urte guzti hauetan esan ez dizudana esateko prest nago, baina nire barruan hain gordeta egon diren hitzak ahoskatzera noanean norbaitek bainugelaren atea jotzen du. Nire ama da, kanpora ateratzeko esanez, dutxatu behar delako, bestela lanera berandu iritsiko da eta. Hasperen egiten dut, begirada ispilutik apartatzen dut eta ez zaitut berriro ikusten, goiz guztietan bezala, zenbat maite zaitudan esan gabe. Marta Carmona-1Batx Lehenengo saria
ITSASO MAITEAK ABAILDUTA Zure olatuen zurrumurruek esnatu ninduten goizean. Brankara jo nuen nora ninderamazun jakiteko, horizontean lurra ikusteko itxaropenarekin. Baina goizegi zen eta zure ur bareak gauaren laiotzean murgilduta zeuden oraindik. Ilbetearen eta izarren argiak ziren zure uretako bitsa argitzen zuten bakarrak. Momentuan, bertan ikusi nuela gogoratzen dut, zuriz jantzitako dantzarien artean Edurne zegoela. Bere azal argia; bere ile kizkur bustia ilargiak eragindako distirez apainduta;
bere
harribitxi
haiek
sudurraren
alboetara,
berdeak,
biziak.
Itsasontziaren kulunkak eragindako hotsa bere kantuarekin nahasi nuen, eta konturatu nintzen bihozminak sortutako eldarnioa besterik ez zela. Nire emaztea zena ez baitzegoen olatuen artean, zeruko itsaso amaigabera eraman baitzenuen gogora ezin dezakedan egun hartan. Gesalak urdindutako bizarra hazkatu nuen. Azken aldiz ontziratu nintzenetik ez nuen kendu, bakardadean egonda itxura gutxien kezkatzen ninduena zen eta. Ekialdetik eguzkiaren lehenengo agurra ziren izpiak ikusi nituen, zeruko beste argiak banan-banan ezkutatzen ziren bitartean. Suzko lainoen artean dagoeneko izar bakarra ikus zitekeen. Nostalgiak nire begiak busti zizkidan orduan, betidanik uste izan baitut bertara zure uren artean hiltzen direnak eramaten dituzula. Iparrizarraren altzoan ere egongo da maitatu nuen emakumea. Egunsentiak eragindako zeru gorriak arratsaldeko zure umorea igartzen zuen. Agian, beste bizi bat zure uren artean eraman zenezakeen. Bistan da hobeto egongo nintzatekeela zenduen etxe hartan utzi nauzun irla bakarti honetan baino. Behin hilda Edurnerekin dantza egiteko abagunea izango nuke. Eguzkitik jaioa zirudien hilea berriz laztanduko nioke eta udako airea bezain amultsuak diren ferekak jasoko nituzke. Lehen bezala besoen artean hartuko ninduke eta bidezidor epel hartan murgildutako ezpainak bideratuko lizkidake bere aurpegiko mitxoleta petaloetarantz. Zer ez ote nuke egingo musu horiek berriro dasta ditzadan, iraganeko laztan gozoen zirrara batera berriro senti dezagun! Baina nire elur-malutarekin bizitako uneek zure olatu gazien indarrak betiko ezabatu zituzten. Pasioaren garrak hutsak dira, nire barrenak bere alboan egotean sutan jartzen ziren bezain azkar itzali zenituen. Kementsu sentitzen ginen elkarrekin, gure bihotzen taupaden oihartzunek edozerk gure maitasuna abailtzea saihestuko balu bezala. Zure indarra ezagutu genuen arte, jakina. Hala ere, nola liteke zu gorroto ezin izatea? Hondartzan uraren musuak sentitzen ditut oinetan, bere begirada berdea eraman zuen bezala nire aztarnak ezabatzen
dituen bitartean. Zure amaigabetasunak oraindik liluratzen nau, saihestezina da. Mintzen nau maitea geratzen zaidan gauza bakarra zu izatea, hainbeste negarren erruduna. Nekatuta belaunak arean tinkatzen ditut, begirada hezearekin eguzkiaren ihesa miresteko. Gero zeruan bilatzen nuen argia aurkitzen dut iluntasunean, beharbada bertan goiz egongo naizela gogoratzen nau tripan goseak sortu didan zuloak. Akituta arean etzaten naiz. Akimena nire bihotzera noiz helduko zain, zure olatuen zurrumurruak lokartzen nauten bitartean.
Ruben Ibarrondo-1Batx Bigarren saria
NI Finko begiratzen zaitut eta zure begiradan murgiltzen naiz. Une hartan bakarrik pentsa dezaket zein politak diren zure begiak eta bizitza oso bat pasa nezakeela haiei begira, eta hala ere, ez litzateke denbora nahikoa izango edertasun guzti hori estimatzeko. Zuk ere begiratzen nauzu eta pixkanaka-pixkanaka nire masailak gorritzen hasten dira, baina zureak ere bai, eta horrek lasaitzen nau. Beste aldera begirada eramatera behartzen dut neure burua, lotsatuta nagoelako, eta hasperen egiten dut, zuk bezala. Goiz guztietan ikusten zaitut, astero, txiki-txikia nintzenetik. Biok hazi gara batera, baina ez diogu elkarri hitz egin oraindik, ez garelako ausartzen,
ez dagoelako
konfiantza nahikorik,
edo batek daki
zergatik… Nik dakidan gauza bakarra oso berdinak garela da eta, beharbada, horregatik ezin izango dugu inoiz elkarrekin egon. Berriro begiratzen zaitut eta berriz ere, ezinezkoa iruditzen zait zure begien edertasuna ez den gauza batean pentsatzea. Sakon arnastu egiten dut eta pausu bat aurrera ematen dut. Zu ere bai, nigana hurbiltzen zara, pausu baldarrak emanez, nireak bezalakoak. Ahoa pixka bat zabaltzen dut, ezpainak haien artean urruntzen, hitz egiteko eta zenbat maite zaitudan esateko asmoz. Urte guzti hauetan esan ez dizudana esateko prest nago, baina nire barruan hain gordeta egon diren hitzak ahoskatzera noanean norbaitek bainugelaren atea jotzen du. Nire ama da, kanpora ateratzeko esanez, dutxatu behar delako, bestela lanera berandu iritsiko da eta. Hasperen egiten dut, begirada ispilutik apartatzen dut eta ez zaitut berriro ikusten, goiz guztietan bezala, zenbat maite zaitudan esan gabe. Marta Carmona-1Batx Lehenengo saria
Tratua egin genuen, badakit. Hurrengoan ez ginen elkarren bila hasiko, ez genuen elkar ezagutuko. Baina, nire maitia, hau ez da umeen ipuinen antzekoa, ni ez naiz gazteluan txintxo gelditzen den printzesa eta zu ez zara nire bila etorriko den printze maitagarria, badakizu. Primeran bete zenuen tratua, baina nik ez, ni dragoi bihurtu eta mundua zeharkatu nuen zeure bila. Poetikoa, ezta? Ez dut ahaztuko elkarrekin igaro genuen gaua (zelako gaua!) zure etxera gonbidatu eta ezer gutxi hitz egin genuenean. Zure izaretako lurrinak inguratu ninduen eta, harrezkero, nirekin eramaten dut egunero. Eau de… lasai, ez dut zure izena idatziko, auskalo nork entzun ahal digun. Gaira itzuliz, ez dut ahaztuko gure harremana sendotzea proposatu zenuenean. Noski, ez zenuen argi esan, baina neska batek ulertu egiten ditu kontrako sexuaren hitz joko nahasiak. Ikaraz blai (badakizu, ez ditut lokarriak gustuko) nire zalantzek guztiz birrindu eta su eman zioten Grimm anaien ipuin perfektuari. Ondorioz, amaiera eman zenion istorioari, baina printzesa ez zen gustora geratu eta ikusleek euren eserlekuetan jarraitu zuten. Dragoia esnatu eta su eman zion gazteluari bien artean eraikitako momentu perfektuak desagerraraziz printzea joaten utzi zuen printzesaren bila. Horregatik, gure istorioa ez da arrunta, inoiz ez da idatzi dragoiaren barne-sentimenduak azaltzen dituen libururik, ez da zilegi! Hori guztia ahaztuta dago jada, dragoiak erraldoi zatarra aurkitu zuen printzearen ordez. Azken honek istorioa utzi zuen beste Edurnezuri baten bila hasteko, kabroi halakoa! Haizeak eraman ditu zure hitz gozo eta kursiak; horren ordez sasitzaz eta arantzaz betetako basamortu batean utzi ninduzun nire egarria ase zezakeen elixirra lortzeko ezinezkoa bihurtu arte. Gezurra esatea izango litzateke maite ez zaitudala esatea eta oraindik nire alboan behar zaitut egunero. Zure falta sumatzen dut gure betiko elkartzeko tokitik igarotzen naizen bakoitzean eta bikoteak eskutik helduta ikusten ditudanean (nahiz eta hori ez izan gure estiloa). Badakit, badakizu, badakigu gure istorioa amaitu dela eta gutun honetan isuri ditut nire maitasun, gorroto eta malko guztiak. Eskutitza aurrera doan heinean, gero eta ordu, minutu eta segundu gutxiago geratzen zaizkio nitaz daukazun oroitzapenari. Agur bihotza, nire gezurretako printze maitagarriena, orandik ipuin asko ditugu bizitzeko. Zure lehen ipuineko printzesa (edo dragoia). Ziortza Goiria-2Batx- lehenengo saria
2013ko abenduaren 31a Inoiz ez dut eguneroko batean idatzi, baina gauza berriak frogatzeko garaia heldu denez, nire sentimenduak aske utzi behar ditut eta nire barrenak hustea erabaki dut. Kostatuko zait, jakina, lotsati xamarra bainaiz. Baina azkenean lortuko dut, eta nire burua aztoratzen eta asaldatzen ari den sentimendu hori hegan egiten joango da beste buru inozo batera. Gaur agian nahiko da idatzi dudanarekin Kattalin, hobeto bihar hasten banaiz nire tristuraren zergatia azaltzen. Gainera makillatu eta ilea apaindu behar dut gaur, MUTIKO hori, nigan berriro fijatzeko. Ia gaurkoan lortzen dudan!
2014ko urtarrilaren 1a Sentsazio gazi-gozoarekin esnatu naiz. Ez dakit alkoholagatik den edo MUTIKO horregatik den, baina txarto sentitzen naiz, oso txarto egia esan. Ez dut oso argi gogoratzen atzo gauean gertatutakoa. Izan ere, lagunak esan didate berarekin dantzatzen egon nintzela. Gure eskuak elkarri lotuta genituela akordatzen naiz, barraskiloak bere oskola gogor lotuta duen bezalaxe. Biak gustura geundela ematen zuela esan didate, baina ez zela ezer gehiagorik gertatu. Ez dakit zergatik ari naizen hemen idazten, argi dago berak ez duela ezer sentitzen nigatik. Ahaztu MUTIKOA behingoz. Denbora galtzea da hau guztia Kattalin. Aski da, bihar jarraituko dut ezertarako balioko ez duen eguneroko honekin.
2014ko urtarrilaren 15a Bi aste igaro dira azkenekoz idatzi nuenetik. Ez dakit zer idatzi. Izan ere, zer idatzi pentsatzen dudan bakoitzean negargura etortzen zait. Zu bai leloa neska! Hasi naiz, jada, negar egiten eta koadernotxoa zikindu egin zait. Arnasa hartu eta lasaitu zaitez Katta!
Egia esan, badakit zer idatzi, ez dakidana da nola idatzi. Nola askatu nire sentimenduak. Orain bai, benetan, hasiko naiz. Gaur asteazkena da, eta asteazkenero bezala, lehenengo orduan, nire klasean dago. Ni punta batean eta bera beste puntan. Sei edo zazpi metrok banatzen bagaituzte, niretzat Japonetik Sudafrikara arteko distantzia dirudi. Astero, minuturo, segundoro, begia pixka bat jiratu eta bera ikusten dut. Bere ile horia ikusten dut, eguzkilorea baino horiagoa. Bere begi urdinak ikusten ditut, itsasoa baino urdinagoak. Bere esku leunak imajinatzen ditut, nire aurpegia laztantzen. Laztan gozo-gozo horiek... Benga Katta jarraitu eta ez memelotu!
Hori guztia pentsatzen ari naizen bitartean, berak ez nau behin ere begiratu. Ahaztu MUTIKOA behingoz eta loakartu zaitez!
2014ko otsailaren 22a Aste bat igaro da azkenekoz idatzi nuenetik, eta badakizue zer? Egoera ez da aldatu. Nik, benetan ez ditut mutilak ulertzen. Guztiak berdinak dira-eta, lelo halakoak! Gaur pasillotik nindoala berarekin topo egin dut. Klase ordua zen, beraz, ez zegoen inor pasillotik. Ni komunera nindoan, eta bera komunetik atera berria zela imajinatu dut. Bere aurpegi beltzarana ikusi bezain pronto, nire bihotza ferrari bat bailitzan hasi da taupadaka. Nik burua altxatu egin dut eta irribarre egin diot. Urduritasuna disimulatzen saiatu naiz, noski. Berak, berriz, burua jaitsi eta zoruari begira gelditu da, ni agurtu barik. Babo arraioa! Ez ditut mutilak ulertzen!
Baina, zergatik gelditu da zorura begiratzen? Lotsa ematen diolako izango da? Ala, berdin zaiolako ni agurtzea edo ez agurtzea? Hau buruhaustea Kattalin! Gaurkoz gehiegi idatzi duzu! Lotara joan zaitez!
2014ko otsailaren 25a Gaur larunbata da, larunbat goiza. Ohetik jaiki naiz, eta uste dut ordua dela gauza garrantzitsu bat kontatzeko. Ez dakit nola idatzi, baina kontatzeko beharra dut. Oraindik ez diot inori kontatu eta. Aurrera Kattalin! Duela bi hilabete, gure herrian, herriko talde gazteen kontzertuak zeudela aprobetxatuz, nire lagunak eta ni txosnara joan eta katxi bat hartu genuen. Bertan, bera zegoen. MUTIKOA zegoen. Eñaut zegoen. Gure begiek elkarri hitz egin zietela iruditu zitzaidan. Ez dakit nola, eta ez dakit zergatik, baina biok eskuak hartu eta izkin batera joan ginen. Gero gertatutakoa imajinatzen duzue... Ez zaitez gorritu Katta! Bi hilabete igaro dira, baina niretzat bi urte izan dira. Izan ere, momentu horretatik aurrera Eñautez maiteminduta egon naiz, eta ez dakit berak berdin pentsatzen duen ala ez. Dakidan bakarra da, ez nauela aurpegira begiratzen. Hori bai tristea e!
Oraintxe bertan etxera ailegatu naiz, hamar eta erdiak dira. Gaur berriro ikusi dut MUTIKOA, egurrezko zubia igarotzean, eta gaur berriro, ez nau aurpegira begiratu. Kaiku arraioa! Ez ditut mutilak ulertzen! Eñaut ahaztu behar dut, eta azkar gainera!
2014ko otsailaren 26a Egunon! Gaur oso pozik nago. Bizitza, benetan, opari bat da. Aprobetxatu eta disfrutatu behar den oparia. Zerua oskarbi dago eta eguzkiak gaur inoiz baino gehiago dirdiratzen du. Hau bai bakea eta poza! Zer edo zer arraroa gertatu zaidala pentsatu duzue ezta? Ba, arrazoi duzue. Eñautek hitz egin dit. Baaaaai, hitz egin dit, azkenean Kattalin! Ohetik jaiki bezain pronto, mugikorra begiratu eta “Aupa Katta, zelan zaude?” ikusi dut. Hirutan begiratu behar izan dut Eñautek bidali didana sinesteko. Oso pozik ez nengoela pentsatzeko, minutu batzuk itxaron ditut erantzuteko: “Kaixo Eñaut”, besterik ez idatzi dut. Nahiz eta barrutik liluratuta eta harrituta nengoen. Orduak eta orduak joan dira elkarrekin hitz egiten. Berak aitortu du lehendabizi egon ginenetik nitaz maiteminduta zegoela, baina ni begiratzen ninduen bakoitzean ez zela gai aurpegira begiratzeko. Oso lotsatia baita. Nik ere aitortu diot nire sentipen eta sentsazio guztiak, eta noski memela naizela esan dit. Maite nauela esan didanean, gorritu egin naiz. Eñautek maite du Katta! Hau sinestezina da! Gauza horiek pelikuletan soilik gertatzen direla pentsatzen nuen, gaur arte. Kattalin ez zaitez berriro ere gorritu neska!
2014ko martxoaren 1a Denbora asko igaro da azkenekoz idatzi nuenetik. Izan ere, orain ez dut nire barrenak husteko beharra. Eñautekin ateratzen nabil, eta oso gustura benetan. Ez dut inoiz mutil hain gozo, adeitsu eta zintzorik ezagutu. Bere eskuak nire aurpegia laztantzen dutenean denbora oso astiro pasatzen da. Minutuak, segundoak bilakatzen dira eta egunak, berriz, orduak. Hain gogoko ditut bere begiak, bere ahoa, bere… Kattalin aski da! Gure ezpainak elkar ukitzen dutenean, beste mundu batean banengo bezala iruditzen zait. Benetan maite dut MUTIKOA. Benetan maite dut bere bihotza. Benetan maite ditut bere begi urdinak. Benetan maite dut bere
umorea. Benetan maite dut bere zintzotasuna. Benetan maite dut bera. Benetan maite dut Eñaut. Ane Gonzalez-2Btx- Bigarren saria
Kaixo: Badaude luzeegiak diren udako egun argitsuak, baina zoriz egun horiek gauak dituzte. Gehiegi pentsatu gabe eta helburu batzuk finkatu gabe gau horietan lagunekin parrandan joatea baino ez zaizu burutik pasatzen, eta nire buruan ez zegoen beste gauzarik. Bi ardo brick erosi eta Eroski markako garrafa batean Coca Colarekin nahastu nituen, eta horren ostean lokaleko ate zikin eta mailatuari giltzarrapo bat jarri nion. Renfeko estaziora joan, ostikadaka eta ukabilkaka igo nintzen trenera, eta behin trena mugimenduan zegoela gogoratu egin nuen: EDALONTZIAK!!!!!!!! Behin estaziora helduta taldetik aldendu, eta ikusi nuen lehenengo txosnara joan nintzen baso eske. Ez dakit zorionez edo zorigaitzez izan zen, baina ikusi nuen lehenengo begirada zurea izan zen. Urduri baino urduriago zugana hurbildu nintzen, eta hamaika irrifarre eta hitz politen ostean
txosna zikin eta kirasdun horretatik alde egin
genuen, zaratatik eta pertsonengandik ihesi. Oraindik gogoratzen ditut zeharkatu genituen kaleak, eta etxerako bidean eman genuen pauso bakoitza. Azkenik portalera heldu ginen, urtebete baino gehiago iraun zuen bidaia bat egin eta gero. Lasaitasunez (eta presaka) igo genituen eskailerak, eta behin atea irekitzeko mila saiakera baino gehiago egin eta gero, irekitzea lortu nuen. Etxera sartu eta kalean aurkitu nuen begirada bera eduki nuen aurrean, eta momentu batez nire arnasa eten egin zen. Logelera heldu, eta konturatu baino lehen mundura heldu egin zinen bezala ikusi egin nuen zure azala. Nire bihotzak konpasa aldatu zuen, eta balada lasai bat hasi zen nire buruaren barnean jotzen. Zure begiradaren beroak barrutik kiskaltzen ninduen, eta zure gorputzak zituen kurbek ez ninduten hozten. Ez zen segundu bat igaro, eta nire buruaren barnean zegoen balada lasai eta erromantikoa abesti ez hain erromantiko eta ez hain lasai bat bihurtu zen, momentu hartan nire burutik pasatzen ziren gauzekin parekatuz. Logelako atea itxi eta
gero hasi egin zen jolasa, eta nire barnean gau horretan entzun nuen azkenengo abestia. Ziur aski gehienentzat desafinatuegia, baina niretzat
aldi berean perfektuegia zen. Orduak segunduak bihurtu
ziren gau hartan, eta konturatu baino lehenago eguna egin zen. Gau horretako oroitzapena gaurik ilunenak argiztatzen diit, eta negurik hotzenak berotu. Biharamunean azkar jantzi (azkarregi nire ustetan) eta gosaldu gabe goiz joan zinen etxera. Baliteke nire berotasunaren kontrasteagatik izana, baina mundu osoan inoiz izan den agurrik hotzena bota zenidala iruditu zitzaidan. Atea nola itxi zenuen begiratzen gelditu nintzen, eta zu joan eta denbora asko pasatu arte, lelotuta jarraitzen nuen ate zahar horretara begira. Egunak aurrera joan egin ziren, eta ez nuen zuri buruzko berririk eduki. Baliteke nire buru barnean montatuta nuen ipuinak ez zuela errealitatea erreflexatzen, edo baliteke errealitatetzat jotzen nuena inoiz gertatu ez izana. Momentu batean urduritasuna eta larritasuna sentitu nituen, eta horren gainetik inoiz existitu den tristurarik sakonena. Milaka galdera zeuden nire barnean norbaitek erantzuteko eske. ZUK erantzuteko eske. Hilabeteek egunekin batera aurrera egin zuten, eta negua heldu zen, eta honekin hotza eta iluntasuna. Zergatik? Zergatik orain hotz eta ez bero? Zergaitik ez bueltatu udako egun amaigabeetara? Ixiltasunak kartzela hotz batean itotzen ninduen eta konturatu egin nintzen ezin nuela horrela jarraitu. Kale guztiak grisak ziren niretzat, eta kaleetan kantatzen zuten txoriak desagertuak ziren. Azken saiakera zela pentsatuz,
txosna zegoen tokira bueltatu
nintzen, eta kiosko bat eta bi jubilatu baino ez nituen aurkitu. Eta momentu horretan konturatu egin nintzen udako egun amaigabeak dauden moduan, neguko egun amaigabeak ere badaudela, eta buruan neukan paranoia horrek ezin izango zuela nirekin amaitu, ahazten bazintudan.
Horregatik ez dut maitasun gutunik idazten, eta ez dut paradisurik eraikiko zure inguruan, ezta nire mundua infernuan bilakatuko zugatik. Hemendik, zauden lekuan zaudela, zuk bota zenidan agur hotza bidaltzen dizut, eta aldi berean zortea ere bidaltzen dizut, zure udako gau laburretarako. Agur Oier Iturbe-2 batxi Hirugarren saria