HIZKUNTZAREN ALDERDI LEXIKALA
1. HITZAREN AURPEGIBITASUNA Hots multzoa:
Hitzak bi osagai: •hots multzoa (adierazlea) •kontzeptua (adierazia)
adierazlea Besoa _______________
Kontzeptua edo ideia: adierazia
2. LEXIKO SORKUNTZARAKO BIDEAK Hizkuntza batek etengabe eraberritu behar izaten du bere ondare lexikala, aldian aldiko gizarteari egokitzeko. Sei dira lexikoa eraberritzeko erabiltzen diren bideak: •Mailegutza •Hitz elkarketa •Eratorpena •Zabalkuntza semantikoa •Berrezarpen lexikala •Berrikuntza fonologikoa
2.1. Mailegutza 2.1.1. Definizioa
Hizkuntza batek kanpotiko hitzak bereganatzeari deritzo.Hitza, bere adierazle eta adieraziarekin, beste hizkuntzatik jasotzen da eta mailegu hartzaileak, NORMALKI, bere fonetikara, bere esateko modura moldatzen du. (frants) gréve ( gazt) verso
2.1.2. Mailegu irentsiak eta irentsigabeak errege: jazz: whisky: gauza:
■ Nola
definituko zenuke mailegu irentsia? Eta irentsigabea?
irentsigabeak: hartzailearen arauetara egokitzen ez direnak. irentsiak: hartzailearen arauetara egokitzen direnak.
2.1.3. Euskal maileguen jatorria HIZKUNTZA Zeltera GUZTIEK IZAN Deba, zilar, hogei(?), zilar (?) DUTE ■ Arabiera BEHARRA almoada, atorra, izara, gutun, azoka, alkate … ■ Latina gauza, errege, lege, jende, populu, eliza, gurutze, bekatu, infernu, bake, eskola, maisu, liburu, zentzu, ohore, kontzeptu, patu, abere, merke, merkatari, gaztelu, dorre, gela, errota… ■ Frantsesa greba, xarmant, finitu, zitroi… ■ Gaztelania ZOR MAKINA almortzu, bertso, estazio … BAT HITZ ■ Beste hizkuntza batzuk kamikaze, mandarin, espageti ...
■
2.1.4. Mailegatzearen arriskuak
Maileguak begi onez ez ikusi
2.1.4.1. Garbizalekeria: erdal kutsua duten hitzak baztertzeari deitzen zaio. •
Zergatik gertatzen ote da?
Hiztunek ez dituztelako begi onez ikusten maileguak. •
Ondorioak
a)
Mugimendu garbizaleak: XX. mendearen hasieran garbizale mugimendu indartsua gertatu zen eta hitz berriak sortu ziren.
Elizaren ordez, (e)txadona (etxe done) Zeruren ordez, donoki (done toki) Aingeruren ordez, gotzon (gogo utz (huts) on) Autoren ordez, berebil (berez ibili) Abesti, olerki, Euskadi, aberri, abizen, urrutizkin, ikastola... Txikizio, burutazio,nazkante, desegin b ) kalkoak egitea
ANTZUA BIHURTU Inork gutxi ulertu
Hitz batzuk bai,egun normal-normal erabiltzen ditugu
2.1.4.2. Kalkoa Beste hizkuntzatik hitz osoa (adierazlea + adierazia) hartu beharrean, hitzak adierazten duena bakarrik (adierazia) hartzen da. Mailegutzarekin du zerikusia, baina ondoren ikusiko dugun zabalkuntza semantikoa deritzanarekin ere bai.
Hitza
Jatorrizko esanahia
Esanahi berria (kalkatua)
puente (gazt.)
ibaiaren gainekoa
bi jai egunen arteko jaia
mouse (ing.)
animalia
ordenagailuarena
window (ing)
etxeetakoak
programa informatikoaren atala
SEMANTIKOAK JAIZUBIA
MORFOSINTAKTI KOAK Beltzak ipintzera joan ( beltzarantzera joan)
Kalkoa maila sakonagoetan ere gerta daiteke, gramatika kontuetan adibidez. Ni liburua erosi dut. (NIK da zuzena) Igela printzean bihurtu zen. (PRINTZE da zuzena)
Ariketak 1. Esan ezazu mailegu soilak ala kalkoak diren: a) entxufea b) diru beltza c) kopiatu d) gosea daukat e) ilea hartu
2. Oker dauden hitzak azpimarratu eta zuzen itzazu a) Gutaz aspertu zen eta zainzuriak frijitzera bidali gintuen. b) Ni ez dakit Pello etorri den. c) Lapurrak poliziagatik atxilotuak izan ziren. d) Gure gelakoak oso ondo eramaten gara. e) Atzo atxilotu zuten lapur hori, beste delitu askoren erruduna ere nada: erasoak, hilketak, suteak eta abar luze bat.
3. Zergatik dira okerrak azpimarratuak?
2.1.5. Neologismoak (hitz berriak)
■ Beharrezkoak: TELEBISTA, EKONOMIA, RADAR, INFORMATIKA, INSTITUTU...
tresna edo objektu berriak izendatzeko hitzak dira: ■ Beharrezkoak ez direnak: HALL (atalondo), ASIENTO (eserleku), PETXUGA (papar), EKILIBRIO (oreka)...
modagatik edo hizkuntzak berak dituenen ordez erabiltzen direnak:
2.1.5. Mailegugai diren elementuak.
•
Atzizki eta aurrizki arruntak eta kultur erroak.
dira kultur erroak?
Zer
mikroegitura, telegidatzailea, minigona, hipermerkatua, supergizona... txikizio, aurreramendu, desegin, nazkante, jakituria... denak latinetik aspaldian hartutakoak. •
Hitz osoak
posible, eskola, institutu... •
Aurrezki, atzizki arruntak
Hitz multzoak: fosildurik geratu diren erdarazko esamoldeak dira
doministiku (dominus tecum), mekaguenka ibili (me cago en), auskalo (a buscarlo), etxaferoa (echa fuego), mesanotxea (mesa de noche)... •
Kalkoak. (Ikus lehenago esandakoa)
Ariketak Esan zein hobetsiko zenukeen eta zergatik 1. estazio ala geltoki?
2. zerbeza ala garagardoa? Eta birra? 3. huelga ala greba? 4. semaforo ala sua? 5. poblazio ala populazio? 6. isolatu ala aislatu?
3.2. HITZ ELKARKETA 3.2.1. DEFINIZIOA 3.2.2. MOTAK
hizkuntzaren baitan autonomia osoa duten bi elementu lexikal elkartzea esanahi berria duen hitza sortzeko
3.2.2.1. Elipsidunak Mendekotasunezkoak: deklinabide atzizkia galdu dutenak. Ad.: behi esne,liburu denda … Aditz erroa + izena:normalean –t(z)eko atzizkia galdu dutenak dira Ad.: ikasgela, jaioteguna, sorlekua … Aditz erroa + izenondoa:normalean –tu/-du atzizkia galdu dutenak dira.Adb.: ezkonberria ,ulerterreza … Emendiozkoa:eta juntagailuaren elipsia gertatzen da. Ad.: senar-emazte
3.2.2.2. Elipsigabeak Justaposizioak: normalean izena + izon. Ad.: udaberri, gabon, gibelurdin … Errepikapenak: askotan onomatopeiak dira. Ad.: dinbi-danba,zurrumurru,zirimiri,zehatz-mehatz,ozta-ozta … Aditz elkarteak:ad+ad. Ad.: min hartu,lokarto ,lan egin … Aposizioak: Ad.: Kantauri itsasoa,Ibaizabal argitaletxea,Bilintx bertsolaria…
3.2.3. Arau morfologikoak eta fonologikoak Bi hitz elkartzen direnean aldaketak gerta daitezke; aldaketak ez ezik, galerak eta sorrerak ere bai. Adibideak ardi + zain = artzain baso + jaun = basajaun lur + ebaki: lubaki
3.2.4. Idaztarauak 3.2.4.1. Hitz elkartuak bost modutan idatz daitezke ■ ■ ■ ■ ■
berezita: hitz egin marrarekin: joan-etorri lotuta: jarleku marrarekin edo berezita: eguzki-lore = eguzki lore marrarekin edo lotura: sudur-luze = sudurluze
(Ikus fotokopia)
3.2.4.2. Lehen osagaiak A itsatsia badu... a) Lehen osagaia burdina, eliza, hizkuntza, kultura, literatura eta natura hitzak direnean: -A dunak zein –A gabeak berdin onargarri dira. literatur ikastaroa = literatura ikastaroa b) Lehen osagaiak amaieran –IA: -A dunak zein – A gabeak berdin onargarri dira. biologi mintegia = biologia mintegia c) Beste guztietan lehen osagaiak ez du –A galtzen. gramatika araua, eskola liburua ■
NOLA ASMATU BETI?.......................................................
■ 3.2.4.3.
Marratxoa noiz (derrigorrez) a) Errepikapenak eta oihartzunak: gorrigorri, zehatz-mehatz. Salbuespena: lehen elementua deklinatua egotea: etxez etxe b) Bikoteak (osotasuna): seme-alaba.
Ariketa Hitzak lotu 1. parte / hartu 2. pausoz / pauso 3. diru / eske 4. jar / leku 5. duda / muda 6. aurre / kontu 7. astiro / astiro 8. gutxi / asko 9. lau / buru 10. asma / ezin 11. esku / zabal 12. izen / orde 13. zeru / lurrak 14. denbora / galtze 15. historia / departamentua 16. harri / jasotzaile 17. bertso / egile
2.3. ERATORPENA 2.3.1.Definizioa 2.3.2. Aurrizkiak, artizkiak eta atzizkiak
Autonomia lexikala duen hitz bati, berezko autonomia lexikalik ez duen elementu bat (hizkia) eransten zaio.
Aurrizkiak: desegin, ezikasi, berresan, arrapiztu Artizkiak: irakatsi, erakutsi, erantzun, eragin,... Atzizkiak: iletsu, sentibera, erosle, ... Ikus fotokopia
•2.4. ZABALKUNTZA SEMANTIKOA •Lehendik bere esanahia ezaguna duen hitz bati beste esanahi bat ematea da. •Ardatz hitzari, ibilgailu baten bi gurpilak lotzen dituen haga adierazteko erabiltzen dugun hitzari beste esanahi bat ematen diogu: simetri ardatza, biraketa ardatza, ... •2.5. BERREZARPEN LEXIKALA •Galdurik edo ia galdurik dagoen hitz bat berreskuratu eta, esanahi berritua adieraziz, kaleratzeari deritzo horrela. •Hodi, komunztadura, oreka, garatu, garden, ...
2.6. BERRIKUNTZA FONOLOGIKOA 2.6.1. Lehen definizioa: hitz bati, aldaketa fonetiko bat dela medio, beste esanahi bat gehiago ematen diogunean gertatzen da. Potolo > potxolo 2.6.2. Bigarren definizioa: siglak hitz bihurtea
Hartutako Inmuno Eskasiaren Sindromea > HIES Radio Detection and Rangin > ................ Eusko alderdi jeltzalea / Partido nacionalista vasco > .............................................. Nondik dator jeltzalea?............................................................