Bergarako epaitegiko terminologia saioak
Osasun eta Segurtasunaren Babeserako Eskubidea
Produktu edo zerbitzuak ezin dira osasunerako edo segurtasunerako
arriskutsuak izan erabilera arruntean edo aurreikusitakoan, erregelamenduz onartu ohi direnak izan ezik.
Nolanahi ere, arriskuen, horien ondorioen eta saihesteko moduaren berri
eman behar digute.
Interes Ekonomiko eta Sozialen Babeserako
Eskubidea
Gure interes ekonomikoen eta sozialen
legezko babesak eskatzen du produktuak edo zerbitzuak eskuratzen ditugunean berdintasuneko baldintzetan eskuratzea. Horretarako, honako hauek ezartzen dira, besteak beste: Produktuen eta zerbitzuen eskaintzak, sustapenak eta publizitateak ezin du gezurtia edo iruzurtia izan. Kontratuen klausulek argiak izan behar dute eta bidezko oreka ezarri behar dute aldeen artean. Debekatuta daude neurriz kanpoko klausulak. Iraupen luzeko ondasunek idatzizko garantia eduki behar dute.
Informazio Zuzenerako Eskubidea
Kontsumitzaile edo erabiltzaileok eskaintzen diguten produktu edo zerbitzuen
benetako ezaugarriak behar bezala ezagutzeko eskubidea dugu.
Horretarako, fabrikatzaileak, merkatariak eta zerbitzuen hornitzaileak legez
behartuta daude egiazko informazio eraginkorra eta nahikoa ematera, produktuen edo zerbitzuen ezaugarri nagusiei buruz, etiketen, ontzien, aurkezpenaren, publizitatearen, aurrekontuen, liburuxken eta abarren bitartez.
Kontsumoaren Gaian Hezi eta Prestatzeko Eskubidea
Gure eskubideak praktikan bete daitezen, kontsumitzaileok kontsumo-
prestakuntza egokia eduki behar dugu. Kontsumoaren arloko hezkuntzak eta prestakuntzak askatasun eta razionaltasun handiagoa ahalbidetzen du ondasunak kontsumitu eta zerbitzuak erabiltzerakoan.
Horretarako, hezkuntza-sistemak kontsumitzailearen hezkuntza osatu du,
zehar-lerro gisa, eskola-adinean dauden ikasleen prestakuntza-prozesua osatzen duten gai, eremu eta elementu guztietan. Gainera, eskubidea edozein adineko kontsumitzaileen prestakuntza eta hezkuntzaren sustapenera hedatzen da.
Ordezkaritza, Kontsulta eta Partaidetzarako
Eskubidea
Bergarako epaitegiko terminologia saioak
Ordezkatuak izateko, kontsultatuak izateko eta dagozkigun erabakietan parte
hartzeko bitartekoa da, kontsumitzaileen elkarteen bitartez. Kontsumitzaileok horien bidez banaka baino indar eta gaitasun handiagoa izan dezakegu erreklamatzeko, defendatzeko eta gure eskubideak exijitzeko.
Aginte publikoek, kontsumitzaileei eta erabiltzaileei zuzenean eragiten dien
gaiei buruzko legezko xedapen edo arauak onartu baino lehen, kontsumitzaileen elkarteekin kontsultatzeko legezko obligazioa dute.
Horrez gain, kontsumitzaileen elkarteek partehartze aktiboa izaten dute
udalaren eremutik hasi eta Europaren eremura bitartean dauden kontsumokontseiluetan.
Gutxiagotasun edo Babesgabetasun-Egoeretan
Babeserako Eskubidea
Kontsumitzaile edo erabiltzaileak, produktore, merkatari edo
hornitzailearekiko ahultasun-egoeran egon gaitezke maiz. Ahultasun hori gutxiagotasuneko, menpekotasuneko edo babesgabetasuneko hainbat egoeratan gauzatu daiteke.
Kontsumoari buruzko legeriaren helburu nagusietariko bat ahultasun
erlatiboko egoera horiek konpentsatzea da eta, horretarako, egoera horiek aldatu edo orekatzeko hainbat neurri hartzen ditu.
Jasandako Kalte-Galeren Ordainketarako Eskubidea
Kontsumitzaileek eta erabiltzaileek, ondasunen kontsumoak edo produktu edo
zerbitzuen erabilpenak eragin ditzaketen kalte-galeren ordainketa jasotzeko eskubidea dugu.
Oro har, kalte-ordain horiek lortzeko Justizia Auzitegietara jo behar da.
Dena den, baliteke metodo horrek luze jotzea eta hainbat gastu ekartzea. Hori dela-eta, prozedura azkarrago, merkeago eta eraginkorragoa sortu da: kontsumoko arbitraia-sistema, hain zuzen ere.
Halaber, Administrazioak zerbitzuen fabrikatzaile edo hornitzaileak zigor
ditzake kontsumoaren gaian egiten dituzten arau-hausteengatik, baina ezin ditu kontsumitzaileei kaltea ordaintzera behartu.
KOKATU TESTUAN HITZ HAUEK: ondasunak eskola-adinean exijitzeko obligazioa babesgabetasuneko gezurtia edo iruzurtia idatzizko garantia legezko xedapen kalte-ordain neurriz kanpoko arau-hausteengatik prozedura arbitraia-sistema aurreikusitakoan
sustapenera erreklamatzeko erregelamenduz ahalbidetzen ahultasun-egoeran legezko babesak kalte-galeren ordainketa klausulek Iraupen luzeko legez behartuta aldeen konpentsatzea Justizia Auzitegietara
Bergarako epaitegiko terminologia saioak
ERANTZUN HERRITARREN GALDEREI: Azalera handi batean ordenagailu eramangarria erosi nuen. Handik bi hilabetera abiatu egiten ez zenez, erositako establezimendura eraman nuen. Agiri bat eman zidaten eta aparatua Madrilera, zerbitzu teknikora, eramango zutela esan zidaten. Orduz geroztik bi hilabete eta erdi pasatu dira eta ordenagailuaren berririk ez dut oraino. Dendakoek itxaroteko esaten didate. Zer egin dezaket? Berme-aldian dagoen aparatu baten konpontze-lanak justiļ¬kaziorik gabe atzeratzeagatik kalteturik gertatzen den kontsumitzaileak buro-fax bitartez erreklamazioa aurkeztu edo establezimendura joan eta bertan erreklamazio-orria bete behar du; izan ere, bi hilabete eta erdia epe luzeegia da, berme-aldiko konpontze-lan bat egiteko.
Ondasun Higigarrien Bermeen Legeak kontsumitzaileari aitortzen dio bere eskubidea, produktu akastuna erosi duenean, hori konpon dakion edo horren ordez beste bat, berria, eman dakion. Tramite hori zentzuzko epean bete beharra dago, bezeroari eragozpen berezirik sortarazi gabe. Horrela ez izatekotan, kontsumitzaileak produktua aldatzea erabaki ahal izango du, aldaketa hori egitea ezinezkoa balitz edo zentzuzkoa dena baino gehiago itxaron beharko balu, emaniko dirua itzul dakion eskubide osoa duela kontuan izaki.
Eskuan dauzkan frogek erakusten omen dutenez, eraginiko bezero horrek, auzitara joko balu, aurrera egiteko aukera handiak izango lituzke. Nolanahi ere, produktua aldatu edo ordaindutakoa itzul dakion eskatu behar du lehendabizi, bermeen Legeak dioena argudiatuz. Erreklamazioa aintzat joko ez balitz, eragindako kontsumitzaileak epaitegietara jo ahal izango luke. Eskakizunaren edukia 900 euro baino handiagoa izatearren abokatuaren zerbitzuak kontratatu behar izanez gero, hoberena idatzizko aurrekontua eskatzea da; dena den, oso litekeena da zuk ordainduko dituzun lansari horiek berreskuratzea, "estimaziozko epaia, kostuak kondenaturik" ematen badute. Era berean, erreklamazioa aurkeztera eta, zure kasuan, saltzailearen kontrako zehapen-prozesuari ekin dakion eskatzera zure udalerri edo lurraldeko Kontsumo Zerbitzuetara ere jo dezakezu.
Autoa erosi dudanez geroztik sei aldiz eraman dut lantegira matxura bera konpon dezaten baina, hala ere, ez dabil ongi. Teknikariek pieza bera lautan aldatu dute eta, oraingoan, hirugarren konponketan baliatu zuten argudio bera errepikatu didate: pieza itxuraldatu zutela, alegia. Fabrikatzaileari eskutitza bidali diot, hamaika gorabehera hauek azalduz eta ordaindu nuen diru-kopurua erreklamatuz. Zer gehiago egin dezaket ene kasuan? Ondasun higikorren bermeen gaineko Legeak dioenez, ondasun bat kontratuaren araberakoa ez denean, kontsumitzaileak bi aukera dauzka: ondasuna konpontzea edo ordeztea, horietako bat neurrigabekeria edo ezinezkoa ez bada. Bezeroak hautatu duen aukera saltzaileari jakinarazten dion unetik bi alderdiek eutsi beharko diote horri. Zuen kasuan autoa konpontzea aukeratu duzue: hori bidezko epean egin beharra dago, kontsumitzaileari eragozpen gehiegi sortarazi gabe. Legearen arabera, konponketa eginik eta ondasuna entregaturik ere kontratuaren araberakoa ez bada, erosleak ondasuna ordeztua izan dadin exijitu ahal izango du, hori ezinezkoa edo neurrigabea ez bada, eta prezioa jaistea, edo kontratua baliogabe uztea.
Bergarako epaitegiko terminologia saioak Matxura beraren horrenbeste konponketa eginez gero, kalteturikoak ibilgailu horren ordez beste bat, berdin-berdina, bidezko epean entrega dakion eskubidea du edo, bestela, aipaturiko pieza horren akatsak garrantzirik ez balu, ibilgailuaren funtzionaltasun eta segurtasunean eraginik ez izatearren, prezioa jaits dakizun exiji dezakezu. Fabrikatzaileari dirua itzul diezazun eskatu diozunez, beste erreklamazio bat egin dezakezu orain, auto horren ordez beste bat eman dakizun eskatuz. Erreklamazio hau saltzaileari egin behar zaio, bera baita berme-emailea, legearen arabera. Zure eskaria artatzen ez badu edo fabrikatzailearen Bezeroa Artatzeko Zerbitzura igortzen bazaitu, joan zaitez OMIC batera. Abokatu baten zerbitzua kontratatzea ere interesa dakizuke, honek epaiketaz kanpoko adostasunik bila dezan edo, epaiketara joan behar izatekotan, zeu defenda zaitzan
Bitan bakarrik erabilia nuen ospakizunetako janzkia tindategira eraman nuen, orbanak ken ziezazkioten. Zerbitzua ordaindu nuen eta ticketa sinarazi zidaten. Soinekoa jasotzera joan nintzenean orbanak hantxe zeuden eta, gainera, lentejuelen kolorea endekatua, histua zegoen. Ez orbanak ez kentzeaz, ezta apaingarrien kolorea histeaz arduradun ez direla esan didate tindategian, nik sinatu nuen ticketean erantzukizun hori hartzen ez zutela zioelako. Ez dakit nora erreklamatu, ezta zer egin ere. Erreklamazioa egitera tindategira joan, Erreklamazio Orria eskatu, bete eta zure udalerri edo lurraldeko kontsumo-zerbitzura (OMIC) eraman dezakezu. Era berean, tindategitik pasatu gabe, zerbitzu horietara zuzen jo dezakezu. Kontsumo alorreko administrazioak aferan artekari-lanak egin eta establezimenduari zigorra ezarri ahal izango dio, baina erabiltzaileak zigor-bide horretatik ez du jasaniko kalteengatiko inongo ordain-saririk aterako. Horretarako adostasunera iritsi, kontsumo-arbitraiara edo epaiketara jo beharko duzu. Kontsumo-arbitraia doanekoa baina onartzea borondatezkoa denez, zuk eskatzen baduzu, tindategiak ere onartu beharko du. Onartzen ez badu, epaiketara jo beharko duzu, nahitaez. Ahozko epaiketetan, 900 euro baino erreklamazio txikiagoak egiten direnean, abokatuaren defentsa eta prokuradorearen ordezkaritza ez dira beharrezkoak; hala ere, defentsa abokatu baten eskuetan uztea komeni izaten da horrelakoetan.
Kalteturiko pertsonak Kontsumo-Zerbitzuetara ticketaren kopia eraman dezake, erantzukizunetik salbueste hori legearen araberakoa den egiaztatzeko: legezkoa izateko, ticketean argi eta garbi adierazi beharko da litekeena dela orbanak ez kentzea eta soinekoa hondatzea, erabiltzaileak jakinaren gainean erabakia hartu eta arriskua onartu zuela frogatzeko. Informazioa akastuna zela frogatzen bada, garbiketa-zerbitzua zuzen bete dadin eskubidea izango duzu eta, era berean, zerbitzua gaizki ematearen ondorioz eraginiko kalteengatik indemnizazioa erreklama dezakezu. Erreklamatu beharreko kopurua soinekoaren erosketa-balioarekin bat etor daiteke, balio hori erosketa-txartelaren bidez egiaztatzen bada, eta kopuru horri portzentaje bat deskontatuko zaio, aspaldikotasunaren edo erabileraren ondoriozko higatzearen arabera.
Duela bi urte baino gehiago pultsometroa erosi nuen baina eskuturrekoak diseinu-alorreko akatsa du: ahulegia da, ezin dio heldu titaniozko kutxari eta, egun batzuk erabiliz gero, arraildu egiten da. Hiru aldiz aldatu dut nik eta, azkenean, fabrikatzaileari eskutitza igorri diot, eskuturrekoaren erresistentziarik ezaz kexu eginez. Berak erantzun didanez, uhal hori ez dago bermean sartuta eta, orduan bi aukera eman dizkit: eskuturrekoa berriro aldatzea (baina nik horri uko egin diot) edo, pultsometro honen ordez, beste bat erostea, beste 135 euro ordainduz gero. Aholkua eskatzen dizuet.
Bergarako epaitegiko terminologia saioak Kasu honetan pultsometroa (edo uhala, bederen) ez dirudi ohiz erabiltzeko egokia denik eta ez omen du zeinahi kontsumitzailek zentzuz eta gizabidez eskatu eta espero lezakeen kalitatea ere. Kontratatutakoaren araberako erresistentziarik ez duenez, ondasun higigarrien bermeen legea aplikatu beharra dago. Arautegi honek, produktuen jatorrizko akatsak bi urtez estaltzen ditu, aurreko sei hilabeteak igaro ondoren atzemaniko kalteak produktua erosi zen unean bertan hortxe zirela kontsumitzaileak frogatu behar duen arren. Bezeroak, ondasuna entregatu zaionetik hiru urteko epea du erreklamazioa egiteko. Bada, beraz, berme-aldi bat (bi urtekoa) eta berme aldi horretan atzemaniko akatsengatik erreklamatzeko epe bat (hiru urtekoa).
Hiru urteko epea oraino agortu ez dela egiaztaturik, kalteturiko bezeroak Kontsumitzailea Informatzeko Udal Bulego batera jo eta, legezko bermearen arabera, erreklamazioa idatziz egin diezaioke ostera ere saltzaileari, daukan uhal horren ordez erabili ohi izateko egokia izan daitekeen beste bat eman diezaion eskatuz edo, bestela, kontratua indar gabe utzi eta, hortaz, ordaindutako dirua bezeroari eta hartutako produktua dendariari itzul dakizkiekeen. Argudio gisa, uhalaren alferrikako hiru aldaketak ezar dezakezu. Horrez gainera, prozesu horrek kosturik eragin badizu, zuk ordaindutako diru-kopuruak ere erreklamatu ahal izango duzu. Nolanahi ere, uhala salbuesten duen berme komertzial baten arabera fabrikatzaileari erreklamaziorik egitea ez zaizu interesatzen.
Saltzailearekin akordio egoki batera heltzen ez bazara, kontratua indargabe dadin eta ordaindu duzun dirua itzul dakizun eskatuz, ahozko epaiketa zibilera jotzeko aukera duzu. Eskakizuna salmenta egin dizun establezimenduaren aurka egin eta zure helbideari dagokion lehen instantziako epaitegietan aurkeztu beharra dago. Hobe da kaltea jasaniko bezeroak Epaitegian informazioa jaso eta ahozko epaiketa-agiria eskatzea: horretarako ez du ez abokaturik, ez prokuradorerik kontratatu behar, eskatzen duenaren munta 900 euro baino txikiagoa baita.