- Irakaslea ikaslea baino gazteagoa da - Ikasleak irakasleak baino gazteagoak dira - Nire ordenagailua zurea baino hobea da
- Irakaslea ikaslea bezain gaztea da - Ikasleak irakasleak bezain gazteak dira Nire ordenagailua zurea bezain ona da
Nola? Sagarra meloia baino gogorrago dago Sagarrak meloiak baino gogorrago daude Nire etxea zurea baino hobeto/hobeki dago
Sagarra meloia bezain gogor dago Sagarrak meloiak bezain gogor daude Nire etxea zurea bezain ondo/ongi dago
Zenbat? Ikasleek irakasleek baino urte gutxiago dute/dituzte Politikariak nekazariak baino diru gehiago du
Ikasleek irakasleek adina/beste urte dute/dituzte Politikariak nekazariak adina/beste diru du
Kontuz! a) Gehiago eta gutxiago hitzen aurrean jartzen den hitza mugagabean idatziko dugu. Baita adina edo beste hitzen ondoren idatziko dugun hitza ere. b) Konparazioetan osagai biak kasu berean jartzen dira beti: nik-zuk, niri-hari…
SUPERLATIBOA: (-(R)IK)…-EN(A)K) Finlandia Europako herrialderik aberatsena da. Nire aitak munduko tartarik gozoenak egiten ditu. Arabar Errioxako ardoa munduko ardorik hoberena da.